Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
36. zenbakia. 2012ko azaroaren 16a
Gabino Murua 3 Iritzia 4-5 Joxe eta Jazinto Urrestarazu 6-7 Patxaranga 10 Elisabete Maria Santos 11
GOI B ERRI Sentitu, pentsatu, ekin Diskoa kaleratuz ospatuko dute Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazo taldea sortu zeneko 25. urteurrena 8-9 Marimotots, Takolo, Pirritx, Oneka Garmendia eta Porrotx, Andoaingo Garate estudioko atarian. IĂ‘AKI GURRUTXAGA
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Gabino Murua
Gabiriako sagar lehiaketako antolatzailea
«Nire ametsa duela 8-10 urte genuen egoerara lehenbailehen itzultzea da» Asier Zaldua Gabiria Igandean Gabiriako errezil sagar azoka eta lehiaketa izango da. Hamabost bat lagunek parte hartuko dute. Euren artean Gabino Murua (Gabiria, 1956) izango da.
Zaletasun bat. Natura besarkatzeko eta naturaren osagai ñimiño bat besterik ez garela sentiarazteko aukera ematen didaten guztiak.
saren La gerra del fin del mundo eta euskaraz Juan Kruz Igerabideren Hauts bihurtu zineten.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Musika talde bat.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Leonard Cohen han eta Xabier Lete eta Imanol hemen.
Lehenengoz irabazitakoak: sagarrekin Santa Lutzitan eta Ordizian, Liernin uso-tiroketa eta herrian bola txapelketa.
Abesti bat. Heriotzaren begiak. Amets bat.
Gorroto duzuna.
Duela 8-10 urte genuen egoerara lehenbailehen itzultzea.
Goierriko txoko bat.
Janari bat.
Fanlo (Pirinioetan) eta Isla (Kantabrian).
Itxiturarik gabe ibiltzen diren gure oiloen arrautza parea baserriko txorizo zati batekin.
Liburu bat.
Edari bat.
Gaztelaniaz Mario Vargas Llo-
Kafetxo bat lagunarte onean.
Oporretarako leku bat.
Bost urte nituela, eskolara joan behar nuen egunaren bezpera.
Itxurakeria.
«Beka bat sortuko nuke Gabiriako sagarrondo motak eta kopuruak zentsatzeko»
Gabiriako Murgil mendixka.
Herriko alkate bazina... Langabetu batentzako 1.000 euro inguruko beka sortuko nuke Gabiriako sagarrondo motak eta kopuruak zentsatzeko.
ASIER ZALDUA
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Andoni Salamero Alberdi Irakaslea
Isiltasunean ckart Tolleren ‘Isiltasuna mintzo ’ liburua dut eskuetan eta gozatu ederra hartzen ari naiz orrialdeok irakurtzen, hain zuzen premiazkoak diren hainbat beharri buruz ari baita idazlea: izanaz, egoaz, naturaz, orainaz eta iraganari zein etorkizunari diogun ezinbesteko morrontzaz. Garai honetako maisu izpiritual honek gizakiaren nikeria hutsean erreparatzen du bere begirada, eta nikeria edo ego horrek, zoritxarrez, gugan sortarazten duen ezinegonaz eta desgogoaz. Antza, zoriontsu izateko aukerak dituen egungo gizakiak ez omen du zoriontasuna lortu, edo agian, itsuegi dabil, berean, zorion une horien printza aurkitzen. Askoren ustez, garai hau ez da izango onena, agian, baina garai hau bizitzea egokitu zaigu, eta bizi dugun gizartea geuk besterik ez dugu sortu, asmoz eta jakitez, ustez eta kaltez, geu sortzaile eta birrintzaile izanez. Batera eta bestera noraezean gabiltzan honetan, sarri, ez dugu sakon-sakonetik izaten asmatu, bizi behar dugun orain honetan, unean unekoan nahiko buruhauste izan dugu, egin ez duguna edo gaizki egin duguna gogoratuz, eta baita egin beharko duguna pentsatuz. Iraganean egin ez dugunaren sufrikarioa geurekin hartuz eta egin beharko dugunaren estutasuna bidelagun besarkatuz, gure barruek eta larruek emaitza onik izan dezakete horrelako menturan? Ez alajaina! Ingurura begiratuz, Tollek dioen bezala, gizakiaren bizitza
E
desioek eta beldurrek gobernatzen dute. Batetik, norberak zerbait gehituz oso beteta sentitzeko desioa. Bestetik, ezer galtzeko beldurra, besteen aurrean gutxitua sentitzeko izua. Gure benetako izana nola ager dezakegu besteen aurrean besteekiko kezka eta ardura horren handia dugunean? Nire ustez, ezinezkoa da. Gizarteak ondo onartzen du norberaren fisikoa zaintzea, ezinbesteko lan bihurtu da askorentzat. Zer esanik ez, alderdi psikologikoak, arazoak ugariak izanda ere, psikearekin zerikusia duen edozer gauza onartzea asko kostatzen zaigun. Eta izaten erakutsiko dion hirugarren alderdiak, izpiritualak, gizarte handi baten ukazioa jasotzen du. Norberaren mundu ikuskerari azalpena emateko bide asko daude, guztiak zilegiak, norberaren bilaketan eta bilakaeran lagungarri badira, norbera eta bestea mintzea bilatzen ez badute, jakina. Larrituta, gure barruko urduritasuna baretzen ez duen ezertxoren aurrean aurkitzen bagara, gizaki orok, barruak hala eskatzen diolako, bide berri bat urratzen hasi behar luke, bide horretan dituen zalantzetan argitu beharko dituen arrastoak topatuz. Gogoaren baitako elkarrizketa horretan zeresan handia du isiltasunak, honek bakea aurkitzeko aukera aparta ematen baitigu, baina berori aditzea beldurra ematen digunez, eta, askotan, gardenak izan baino, gure mugak ez onartu eta gure niaren goraltza etengabea egiten gabiltzalako, arrazoi gehiago izan nahian, ondokoarekin pipertuz, bestea azpiratuz, baz-
«Isiltasunaren berri izateko norberak bere baitan hutsean egotea baino ariketa ederragorik ez dago, ezer pentsatu gabe»
tertuz, ausarkeriaren bandera muturreraino ematea nahiago dugu; ondorioz, gure niak, nitxoak, puztuz eta puztuz, erraiak ozpinduta, askok kanposantuko nitxoetan bukatzen du, bakean? Auskalo! Egoera honek lasaitasuna ematen badio bati baino gehiagori, aukera polita izan daiteke berori onartzeko eta erabiltzeko; baina, egunez egun kaltegarri den ezerezera eramaten gaituela antzemanda bestelako norabiderik hartzea zentzuzkoagoa dela ondorioztatzen dut. Ez ote du nikeriak ekarri haserrea, ezikusia, txutxumutxua, bekaitza eta bestelako jokabide makurrik? Pentsu ederra ematen ari gatzaizkio buruari! Isiltasunaren berri izateko norberak bere baitan hutsean egotea baino ariketa ederragorik ez dago, ezer pentsatu gabe. Presentzia horren bidez norberak bere nia, bera nor den ezagutuz. Bada isiltasun horrekin batera lekuko izango duzun beste ezer: natura. Tollen hitzak oso lagungarri dira esaten ari natzaizuna ulertzeko: «Naturak irakas zaitzan behar duzu, zure benetako izanarekin bat egiteko. Zu ez zara beharra duen bakarra, berak ere zu behar zaitu. Natura eta zu ez zaudete bereiztuta. Guztiok gara Biziaren zati, unibertso guztian. Zuhaitz edo lore batean dagoen edertasuna, geldotasuna eta duintasuna onartzen dakizkizunean, zuk lore edo zuhaitz horri zerbait eransten diozu. Zure onarpenaren, kontzientziaren bidez naturak bere burua ezagutzen du. Berak, aldiz, bere edertasuna eta sakratu denaren izatea ezagutzen du zure bidez». Loreari eta zuhaitzari hori eskaintzeko gaitasunik izan badezakegu, gure gogoaren isiltasunetik besteen isiltasunera irakaspen hori ematen ausartu gaitezela, emanez zabaldu guk zein besteek ere oreka eta bake egokia izateko. Jaso ezazu, zinez, isilpeko besarkada.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Zorionak! 25. urteurrena Goierriko gazteekin ospatuko du Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak! Zorion pila pila patata tortila! Eta urte askotarako!
Triste nagon, Joxepa. Ezin dinat burutik kendu Barakaldoko pasadizoa, etxetik kaleratzera zihoazenean leihotik bere burua bota duen Amaia Egañarena. Gorputz osoa dardara batean jartzen zaidan zer mundu egiten ari garen edo, hobe esanda, egina dugun ikusita. Aurtengo lehen sei hilabeteetan, egunean bederatzi desjabetze gertatu omen ditun, bataz beste, Hego Euskal Herrian. Leihotik jauzi egitea burutik pasa zaien 1.620 familia! Azken batean, etxebizitza eskubideaz ari gaitun. Aizan, oinarrizko giza eskubide bati buruz teorikoki, ezta? Negua gainean dugun honetan, negu gorria iragarri diten etxe askotan. Gorria ez ezik beltza ez ote zaigun bihurtuko! Eta? Bien bitartean, guk zer? Agintariak orain hasi ditun «zerbait egin beharra dago» esanez, eskuak burura eramanez. Hauteskunde kanpaina pasatu berri dinagu. Nik ez zionat inori gai honetaz proposamen zehatzik entzun. Hik? Eta herritarrok –bai hik eta bai nik, esaterako– zer egin behar dinagu?
Besoak gurutzatuta «ai ama»ka segi? Zer egin behar dinagu guregandik hurbil, gure herrian edo, are! gure seme edo alaba batek leihotik jauzi egin arte ezer egin gabe segi? Joxepa, triste nagon. Ezin dinat burutik kendu honelatsu esango zukeen abesti bat: “Kontatu didate gure Lazkaon Gurutze eta Hirigoien karrikaren kantoian, negu gorrian, Inaxiok, gauero, jendeari otoi eskatzen aterpea bilatzen duela bilutsirik daudenentzat”.
Inazio Usarralde
bat eta
Zenbat galdera, zenbat buruhauste, zenbat pena! Ez zakiat tristura bakarrik den sentitzen duguna. Tristura eta inpotentzia. Mundu krudela egin diagu, kontsumoa oinarri. Kontsumoa diagu oinarri eta oinarrizko baloreek, oinarrizko eskubideek huts egiten zigutek. Eguneroko bizimoduaren gurpila zoratuta zarabilkiagu bueltaka, eta gu bertan gabiltzak, estu eta larri. Ez dik balio gutxirekin bizi gaitezkeela esateak, ezinezkoa zaiguk egin dugun gizartean gutxirekin bizitzea. Baina, altxa burua, Iñaxio! ez gaituk-eta gu errudunak. Egia duk krisi garai honetan larritasunik gabe bizi garela asko eta asko, tartean hi eta ni. Baina ez gaitzatela gu errudun egin, ez gaituk eta. Gu baino zakur handiagoak, banketxeak, laguntzak jasotzen ari dituk eta, beharra dutenen eskura jarri ordez, egurra ematen zietek. Lepoan soka jarri eta estutu. Horixe egin ziotek Amaiari eta honek, etsita, bueltarik ez duen erabakia hartu dik, erabakia harrarazi ziotek bankuek. Besteak beste, gaur egun kartzeletan dauden presoak kaleratu
bat
Joxepa Madariaga eta benetako lapurrak sartzen hasten garenean hasiko gaituk krisiari buelta ematen. Bitartean ez. Geure eguneroko bizitzan, krisi garai honetan gauza bakarra egin zezakeagu: munduaren martxa zoroari galga jarri, kontsumo itsuari alde egin eta gauza txikiei erreparatu, baloreetan hezi, maitatu, errespetatu, lagundu, gozatu... handinahikeriari trabak jarriz. Eutsi goiari, Iñaxio! eta saia gaitezen mundualdia gozatzen eta ondorengoei ondare txukun samarra uzten.
06 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
ASIER ZALDUA
Joxe eta Jazinto Urrestarazu Txirrindulari ohiak
«Gu ikustera herriko jende asko joaten zen, gehienak bizikletan»
GOIBERRI 07
ELKARRIZKETA
Asier Zaldua Ataun Joxe (Ataun, 1934) eta Jazinto (Ataun, 1937) Urrestarazu anaiak txirrindulari bikainak izan ziren. Zaharrenak Loroñorentzat lan egin zuen, besteak beste, eta hamar aldiz parte hartu zuen Espainiako itzulian. Gazteena, berriz, oso azkarra zen eta makina bat lasterketa irabazi zituen. Bizikleta utzi ondoren, Joxek kafetegia ireki zuen Lazkaon eta Jazinto taxi-gidaria izan zen.
gehienak bizikletan: Bergarara, Zumarragara...
Herriko idoloak zineten. Jazinto.: Dirurik gabeko idoloak, baina dirua ez da dena eta...
Zein taldetan aritu zineten? Jazinto: Mobylette-Caobania, Palmera, Olarra, Kas, Brandy Majestad, Ordiziako Boxing, René Marigil... Loroño, Talamillo, Uriona, Barrutia, Velez eta Morales anaiak gure taldekideak izan ziren, besteak beste.
Noiz izan zenuten lehen hartuemana bizikletarekin?
Zein da ezagutu duzuen txirrindulari onena?
Joxe Urrestarazu: 14 urterekin Beasaingo Estanda enpresan lan egiten nuen, 12 ordu egunean. Anaiak, berriz, harrobian. Lanera joateko erosi genuen bizikleta. Aitak ez zuen bizikletarik. Jazinto Urrestarazu: Garai hartan autobusak gasogenoarekin ibiltzen ziren. Atzean zuten biltegia. Autobusaren atzetik joaten ginen, baina biltegia gurpilarekin ikutuz gero, akabo! Gurpila lehertu egiten zen beroarekin.
Jazinto: Igotzen, Bahamontes eta Julio Jimenez. Joxe: Loroñorekin asko ibili zi-
Nolatan hasi zineten lasterketetan? Joxe.: Herriko lasterketetan parte hartzen hasi ginen eta ondo moldatzen ginela konturatu ginen: denak irabazten genituen. Serio hasi ginenean, Alegiko Marotiasengana jotzen genuen material bila. Primerako bizikletak egiten zituen. Europako ospetsuenetakoa zen. Baionara ere joaten ginen. Jazinto: Irunera bizikletan joaten ginen eta han hartzen genuen trena. Ondoren, muga bizikleta berriaren gainean pasatzen genuen. Hala, ez ziren konturatzen erosi berria zela eta ez genuen muga-zergarik ordaindu behar izaten.
Garai hartan bizikletak sekulako garrantzia hartu zuen. Joxe: Bizikleta erosteko aukera izan aurretik jendea Ataundik CAFera egunero oinez joaten zen. Ondoren jendea txirrindua erabiltzen hasi zen. Gu ikustera herriko jende asko joaten zen,
ren. Gizon ona zen, baina berekoi samarra. Jazinto: Garai hartan herrietan belodromo kaxkarrak egiten zituzten. Oholek dantza egiten zuten, eta Loroñok nirekin aritu nahi izaten zuen. Pistako bizikletek ez dute balaztarik eta aldagailurik, baina Loroñok balaztadun eta aldagailudun bizikletarekin aritzea eskatu zuen, bestela ez zuela parte hartuko. Denok arriskutan jarri gintuen.
Zein zen zuen jarduna talde barruan? Joxe: Nire zeregina taldeburuarentzat lan egitea zen. Arnas luzekoa nintzen. Anaia, berriz, oso azkarra zen. Lasterketa asko irabazi zituen. Ni besteei laguntzen ibiltzen nintzen beti, Espainiako Itzulian-eta. Jazinto: Nik Andaluziako itzulian zortzi etapa irabazi nituen! Getxon, Bilbon, Catalunyako Voltan... ere irabazi nuen. Baina 25 urterekin giltzurrunean arazoa izan nuen eta txirrindularitza utzi behar izan nuen. Joxe: Nik ere irabazi nituen lasterketa batzuk: Villabonan, Elizondon, Zumarragan bitan... Hamar aldiz parte hartu nuen Espainiako Itzulian. Tourrera herrialdeka joaten ginen eta, hautatuen artean egoten nintzen arren, entxufaturen bat eramaten zuten beti nire ordez. Kas taldearekin ere joatekoa izan nintzen, baina gaixo
jarri nintzen. Behin, Suitzako Itzulian bikain aritu nintzen. Zuzendariak itzulia bukatzearen truke dirua agindu zidan eta, azkenean, etxera itzultzeko dirurik ez nuela esan behar izan nion diru apur bat jaso ahal izateko.
Ez zen diru asko irabazten, beraz. Jazinto: Kas-ek sekulako taldea osatu zuen oso diru gutxirekin. Fagor taldea sortu zenean hasi zen Kas txirrindulariei ondo ordaintzen. Joxe: Dirua itzulietan irabazten genuen batez ere, emaitza onak lortzeagatik.
Nolakoak ziren entrenamenduak garai hartan? Joxe: Gogorrak. Iruñara, Lizarra-
ra, Urbasara, Gasteizera... joaten ginen. Dopinik ez genuen ezagutu. Jazinto: Noizean behin Simpatinaren bat hartzen genuen. Ikasleek hartzen zuten hori, lorik ez hartzeko.
Lasterketa mundua utzi ondoren, bizikletan ibiltzen jarraitu al zenuten? Joxe: Ordutik gutxi ibili gara bizikletan. Ehizan ibili naiz asko. Jazinto: Nik egunero hamar bat kilometro egiten ditut, baina oinez. Bizikletarekin errepidean ibiltzea oso arriskutsua da egun.
Lasterketak ikustera joaten al zarete? Egungo zein txirrindulari atsegin dituzue? Jazinto: Igor Anton hobeto ibiliko zela uste nuen. Perurena eta Lasa sekulakoak izan ziren. Joxe: Niri Indurain gustatu zait gehien, baina hori esatea ere...
Zer diozue dopinaz?
«Bizikleta erosteko aukera izan aurretik, jendea Ataundik CAFera oinez joaten zen» «Herriko idoloak ginen: dirurik gabeko idoloak, baina dirua ez da dena eta...» «Belodromo batean Loroñok galgadun bizikleta erabili zuen eta arriskutan jarri gintuen» «Fagor taldea sortu zenean hasi zen Kas bere txirrindulariei ondo ordaintzen»
Jazinto.: Txirrindularitzan sekulako nahastea dago. Beldurra ematen du gai horri buruz hitz egiteak. Egunero gauza berri bat ateratzen da. Txirrindulari arruntek ez dute ezer hartzeko aukerarik eta onek bai. Hala, aldea handiagoa egiten da. Ullrich-ek Armstrong-ek hartzen zuelako hasi zela esan du orain.
Eta egungo bizikletez? Jazinto: Egungo bizikletak oso onak dira, baina guk Kas taldean erabiltzen genituenak ere bikainak ziren. Massi markakoak erabiltzen genituen. Italiara joaten ginen bizikleta bila. Behin, poliziak gelditu gintuen hiri barruan argi luzeekin gindoazelako. Bisera pare bat eman genizkien eta joaten utzi ziguten. Joxe: Makina bat pasadizo ditugu, baita tristeak ere. Catalunyako Voltan, lan ona eginez gero, diru asko emango zigutela agindu ziguten Kas taldekoek. Carmany taldekideak irabazi zuen eta, garaipena ospatzen ari ginenean, bere anaiak bere buruaz beste egin zuela esateko deitu zioten.
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Denok elkarrekin ‘Sentitu, pentsatu, ekin’. Horixe da orain 25 urte sortu zen pailazo talde ezagunak urteurrena ospatzeko egin duen diskoaren izena. Urte horietan guztietan grabatutako diskoetan goierritar asko izan dituzte lagun pailazoek. Iñaki Gurrutxaga Andoain Pare bat hiru urtean Olentzeroren jaialdia antolatu ondoren sortu zen Lasarten Takolo, Pirrutx eta Porrotx pailazo taldea, 1987an. Orduan egin zuten lehen saioa izen horrekin. Agustin Mujika Takolo irakasle lanetan ari zen A ereduan Lasarten, eta gainontzekoak ere haurren eta euskararen bueltan ari ziren lanean. «Herriz herri ibili ginen bost urtean, baina ez geneukan euskarri musikalik, clown-a zen dena», gogoratu du Takolok. Bost urteko ibili horretan, 1992. urtea mugarria izan zen.
Hau umorea! izeneko lehen diskoa grabatzearekin bat, Mujika Zaldibiara joan zen bizitzera. Bertakotu da harrezkero, baita haziak erein ere. «Lasarteargoierritarrak izatera pasa ginen orduan. Entseguak bertan egiten hasi ginen, gure almazena han genuen, lokala ere bai, eta bertako jendearekin harremanak izaten hasi ginen», adierazi du Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoak. Lehen diskoa atera bai, baina aurrera begira azpiegitura musikala behar zutela ikusten zuten. «Orduan ezagutu genuen
Oneka Garmendia, Ordiziako Musika Eskolako irakaslea. Haurrekin aritzen zen lanean, eta gurekin elkarlanean aritu nahi zuen proposatu genion. Gustura hasi zen», esan du Takolok. Garmendiari iruditu zitzaion «sekulako aukera» zela musika ikasten ari ziren haurrentzat urteko aste batzuetan disko baten grabazioan parte hartzea. «Eta ez grabazioan bakarrik, eszenategira igotzeko aukera ere bazuten haurrek. Jende askorentzat ametsa zen pailazoekin parte hartzea. Taldeak eta txandak egiten geni-
tuen orduan ume guztiek lekua izan zezaten». Zaldibiako kultur etxeko dantza gela eta antzokia ziren garai haietan pailazoen entsegu lekuak. Beti martxan diskoa etorri zen 1993an, eta Ongi bizi 1994an. Aldaketa bat izan zen gero. Pirrutxek taldea utzi zuen, eta Pirritx pertsonaia sortu zen. Ainhoa Beristain zaldibiarra jarri zen haren azalean. Hiru urtean, hiru diskotan parte hartu zuen: Kili-Kili (1995), Tatanka Yotanka (1996) eta Makarroiak (1997). Pailazo taldea handitzen ari zen, eta dezente izan zi-
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
Urriaren 1ean Andoaingo Garate estudiora joandako goierritar taldea, Takolo, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin. I.G.
ren urte haietan modu batera edo bestera taldearekin kolaboratu zuten goierritarrak.
Hogei urteko elkarlana
Legazpin bi saio gaur; Ordizian beste bi saio abenduan egazpiko eskolaumeak izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saio berria ikusten lehenetakoak –Andoainen egin zuten estreinakoa atzo–. Bi emanaldi egingo dituzte antzokian, bat goizean eta bestea arratsaldean, baina ez dira irekiak. Bihar, berriz, 25. urteurreneko diskoa aurkeztuko dute Lasarteko Villa Mirentxu eraikinean. Iparraldeko Ikastolen aldeko Ordiziako jaialdia abenduaren 30ean izango da. Bi saio egingo dituzte Majorin, 16:00etan eta 18:30ean. Ikuskizun berrian Amona Josefinak 100 urte beteko ditu, eta ospakizun horren bueltan garatuko da istorioa.
L
Handitzen bai, baina herrikoitasuna galdu gabe. «Pixkanaka joan ziren pailazoak talde modura hazten. Takoloren gitarrarekin hasi ziren, gero sormena lantzen… Dekoratuak eta trajeak ere gerorrek egiten genituen, inguruko beste jende baten laguntzarekin», azaldu du Garmendiak. 1998an, Baserrian diskoa argitaratu zuten pailazoek, aurrez beste pertsonaia batzuk antzezten zituen Aiora Zulaika –gaur egungo Pirritx– hirukoan zela. Takolok ondo gogoan ditu urte haiek. «Dena presaka egiten genuen, Oneka haserretu egiten zen... Elkarren grabatu genituen hasierako disko haiek, Amasako IZ diskoetxean ere bai behin, eta baita Beasaingo C-4 diskoetxean ere bitan». Garmendiak azaldu du «lehen egun osoa pasatzen zutela estudioan umeekin, eta «nekaneka» eginda bukatzen zutela. «Lehen hiru aste lehenago pasatzen zidaten diskoa, eta umeek 15 kanta ikasi behar izaten zituzten. Teknikari batzuk oso zorrotzak ziren gainera. Hala ere, denak prest zeuden hurrengo urtean itzultzeko». Gerora Plista-Plasta (1999), Parrandan (2000), Aupa Kintxo (2001), Katxiporreta (2002, 15. urteurrena) eta Poxpolin marisorgin (2003) diskoak etorri ziren. Huraxe izan zen Takoloren azkena, taldea utzi baitzuen disko horren bueltako ikuskizunaren jira egin ondoren. Hala ere, elkarlana ez zen eten, eta Goierriko umeek –Ordizia, Zaldibia, Idiazabal eta Legorre-
takoak batez ere– diskoetan eta ikuskizunetan parte hartzen jarraitu zuten. Pirritx eta Porrotx izenpean, Patata, patata (2004), Maite zaitut (2005), Mari motots (2006) eta Eskerrik asko (2007) diskoak grabatu zituzten gero.
Gonbidapen berezia Eta Pirritx, Porrotx eta Mari motots izenarekin sortu dituzte gainontzeko diskoak. Piratak (2008) –Goierriko eskola txikietako ikasleek parte hartu zuten–, Irrien lagunak (2009), Ongi etorri, Pupu eta Lore (2010) eta Zazpikoloroa (2011). Hogei guztira. Eta 21. diskoa labetik ateratzear da, Sentitu, pentsatu, ekin izenekoa, pailazo taldearen 25. urteurrena gogora ekarriko duena. «Gonbidapen berezia egin
«Emozionatu egin nintzen grabazioa entzutean. Film batekoa ematen du, kuriosoa da» Agustin Mujika Takolo
«Ume askorentzat ametsa zen pailazoekin parte hartzea. Txandak egiten genituen» Oneka Garmendia Musika irakaslea
«Guretzako lanerako iturri agortezina izan da herrigintzan txertatuta egotea» Joxe Mari Agirretxe Porrotx
genien urte hauetan guztietan gurekin ibili diren goierritarrei, eta baita Takolori ere», nabarmendu du Porrotxek. Disko berezia izango da, EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Donostiako Orfeoiarekin grabatu baitute. Teknikari lanetan, gainera, beste goierritar bat aritu da: Kaki Arkarazo lazkaotarra. Goierritarren txanda urriaren lehenean izan zen. Akelarrean eta Kintxo Barrilete abestien koroak egin zituzten. Tartean gaztetxoak zeuden, baina baita hasiera haietako diskoetan parte hartu zutenetako batzuk ere. «Ni emozionatu egin nintzen. Kuriosoa izango da diskoa, pelikula batekoa ematen du», esan du Takolok. Garmendiak ondokoa gehitu du: «Gure parte hartzea sinbolikoa izan da disko honetan». Afizioa zena ofizio izatera pasa dela argi du Porrotxek, baina nabarmendu du taldeak «sekula» ez duela ahaztu zein den haren sorburua: «Herrigintzatik jaio ginen, eta herrigintzan ikusten dugu gure burua gaur egun ere. Guretzako lanerako iturri agortezina izan da herrigintzan txertatuta egotea». Eta hor ikusten du Oneka Garmendiak pailazo taldearen arrakastaren gakoa, hor eta lana «erro-errotik» egitean. «Taldean lanean ari den eta taldearekin kolaboratzen duen jende gehiena benetan ari da».
Diskoetan bakarrik ez Baina pailazo taldearen eta goierritarren arteko elkarlana ez da diskoetara mugatzen. Urteroko Ordiziako saioa; Nazioen Mundua ekimenarekin, Goierriko Eskola Txikiekin eta Ordiziako Gaztetxearekin egindako kolaborazioak; Zeraingo aterpetxea… Eta azkena Irizar kooperatibarekin egin dute, Ormaiztegin margotu baitiete furgoneta pailazoei. «Goierri oso bizirik ikusten dugu. Ikusten da auzolana txertatuta dagoela», dio Porrotxek. Sentitu. Pentsatu. Ekin. Denok elkarrekin.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Patxaranga elektrotxarangako hamalau kideak, bakoitza bere instrumentuarekin. PATXARANGA
Festa giroa ziurtatzeko, Legazpiko Patxaranga Ane Arrieta Legazpi Orduko Elektrotuna elektrotxarangaren ideia gustatuta, hamairu laguneko elektrotxaranga sortu zuten Legazpin 2009ko urte hasieran: Patxaranga 13. Esapinian izen bereko beste talde bat zegoelako erantsi zioten 13 zenbakia izenari, bestearengandik desberdintzeko. Orduz geroztik asko aldatu da taldea; batzuk utzi egin dute, jende berria sartu da... baina, hasieran bezain ongi pasatzen jarraitzen dute taldekideek. 16tik 35 urte bitarteko hamalau kidek osatzen dute oraingo taldea; denak legazpiarrak dira. Euskal taldeen abestiak jo-
tzen dituzte batez ere: La Polla, EH Sukarra, Barricada, Sorotan Bele, Hertzainak, Parabelum... Eta Iron Maiden bezalako heavy abestiren bat edo beste ere jotzen dute tarteka. Jotzen dituzten abestiak ezagunak izateak adin guztietako jendea inguratzen laguntzen die eta «lau kalimotxo hartutakoan oraindik ere errazago!». Eurekin jendeak abestu eta zenbaitetan saltoka dantzatu ere egiten du. Euskal Herri osoan zehar jo izan dute, baina, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan ibili dira gehien. Urtean zehar emanaldi ugari egiten dituzte, baina, “hainbeste laguneko taldea izanda, nahiko zaila izaten da
den-denok joateko aukera izatea, eta horregatik, zenbaitetan, ezetza» ere eman behar izan dute.
Poteoan jotzea gustuko Gurdi handi bat eramaten dute ondoan, bozgorailuak eta eramateko. Hala ere, eta lekuz mugitu arren, «geldik daudenean jotzea nahiago» dute. Manifestazioren batean edo oinez ere jotzea tokatu izan zaie, baina, «gusturen poteo garaian» jotzen dutela esan dute . Udako geldialdiaren ondoren, indartsu hasi dira berriro. Gernikan eta Legorretan egin dituzte azken emanaldiak. Taldekideen esanetan «oso ondo» pasatzen dute beti, bai-
na, pare bat aukeratzekotan Gernikan eta Lesakako San Fermin jaietan gozatu dute gehien. «Gernikan aitona bat etorri zitzaigun ikusmiraz ea zertan genbiltzan galdetuz. Gazte punki batzuk gure inguruan kantatzen eta saltoka ibili ziren beste behin. Askotan jende helduak ere abestiak abesten ditu gurekin batera... Denetariko jendea inguratzen dugu» dioe taldekideek. Patxaranga taldearekin harremanetan jartzeko bide asko daude: Tuenti eta Facebook sare sozialetan, patxaranga13@gmail.com helbidera idatzita edo euren blogean sartuta ( patxarangaelektrotxaranga.blogspot.com).
GOIBERRI 11
MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN
Eli izena jarri dio harategiari Santosek; Urretxuko Labeaga eta IpeĂąarrieta kaleetako auzokideak azkar erakarri ditu eta lepo egoten da. M. LUKI
Elisabete Maria Santos Urretxun bizi den portugaldarra
ÂŤLehenengo goizean leihoa ireki eta paisaiak txundituta utzi ninduenÂť Miriam Luki Urretxu Zortzi urte dira Elisabete Maria Santos (Porto, Portugal, 1980) Urretxura iritsi zela. Bere bikotea etorri zen lehenengo, eta ingurua zein bizi baldintzak gustatuta, emazteari eta alabari Euskal Herrira bidaia egiteko gonbitea egin zien. Beren bigarren alaba Urretxun jaioa da. Santosek harategia dauka Urretxun, eta egunetik egunera gero eta bezero gehiago ditu.
Ikaragarri. Portugaleko lagunei etortzeko esaten diet, hemen dagoena ikustekoa dela. Mendiak eta landaredia ederrak baino ederragoak dira. Ni bizi naizen lurraldean eukaliptoa da nagusi baina, landaredia ez da hemen bezain oparoa.
Euskal Herriko paisaiak eta natura eramango al zenituzke Portugalera? Bai, dudarik gabe. Eta elurra; gure hango lurraldean ez du elurrik egiten.
Urretxura iritsi zineko eguna gogoratzen al duzu?
Beste zerbait eramango al zenuke?
Gauez iritsi nintzen, 5 urteko alabarekin. Gogoan dut hurrengo goizean leihoa ireki nuenean, paisaiak txundituta utzi ninduela, ametsetan nengoela uste nuen.
Hainbat janari. Gure etxean Portugaleko janariak egiten ditugu, batik bat. Aitzitik, hasi gara hemengo zenbait plater egiten; esate baterako, arroza kubatar erara edo nahaskiak tortillen ordez. Portugalen ez
Hainbeste gustatu al zitzaizun?
dago nahaskiak jateko ohiturarik. Gu, hemen hasi gara onddo nahaskiak egiten.
ekarriko nuke. Bestela, ohitu gara hemengo bizitzara. Jendea oso zintzoa da, eta ezin hobeto hartu gaituzte.
Egun, oro har, nola ikusten duzu Portugal? Krisia dela eta, hango eta hemengo egoera nahiko antzekoa da. Gure senitartekoak lanean ari dira, baina lehen ez bezala, asko begiratu behar dute haiek ere dirua gastatzerakoan. Nik neuk lana nuen han, baita nire senarrak ere.
Portugaletik Urretxura zer ekarriko zenuke?
Zer dela eta etorri zineten?
Hondartza. Kostaldean hazi eta bizi izan gara, eta gustura hurbilduko nuke Urretxura Zumaiako kostaldea. Iluntzean, lana amaitzean, egunero paseoa ematen nuen hondartzako pasealekutik. Hori da, senitartekoekin eta lagunekin batera, faltan gehien sumatzen dudana. Tira, bakailaoa ere gustura
Bikotekidearentzat lan baldintzak hobeak ziren hemen. Ni, iritsi nintzenean, bi urtez gaztelera ikasten aritu nintzen Gero etxeetan garbiketak egiten hasi nintzen, eta jarraian harategi batean jardun nuen hiru urtez. Azkenean, nire negozio propioa, harategia, zabaldu nuen. Oso gustura nago.
Babeslea
12 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Zumarragako Urola trenbidearen geltokia, inauguratu zuten egunean, 1926. urtean. INDALECIO OJANGUREN-GUREGIPUZKOA
Itsasoraino zihoan tren elektrikoa
Miriam Luki Zumarraga Zumarraga eta Zumaia lotuko zituen Urola trenbide elektrikoaren inaugurazio eguneko irudia da argazkikoa, 1926. urtekoa. Lehenengo proiektua 60 urte lehenago egina zuen Pablo Alzolak, baina inor ez zen proiektuarekin ausartu. Bailarako udalek lan horien aldeko apustua egin eta gero, 1921. urtean lanen enkantea
egin eta lanak 1925. urtearen amaieran bukatu zituzten. Trenbidea egiteko Jose Bautista Arzubiak 16 zubi eta 18 tunel eraiki zituen. Trenbidearen kostua 24 milioi pezetakoa izan zen. Inbertsio handienak lur berdinketetan, tuneletan eta materialetan egin zituzten. Gastuen agirian desjabetuentzat ere badago tokia; haien artean 1,2 milioi banatu zituzten.
GOIBERRI 13
ASTEBURURA BEGIRA
Herrira eguna ospatuko dute bihar Urretxun
Bi urteko etenaren ondoren, igandean, hilak 18, egingo dute Gabirian XI. Errezil sagar lehiaketa eta azoka. Goizeko 10:00etan irekiko dute sagar erakusketa. Dagoeneko 16 partehartzailek emana dute izena sagar lehiaketan parte hartzeko. Sagar goxoaren lehiaketa ere izaten da. Aurten zazpigarrena jokatu da, eta 14 partehartzailek parte hartuko dute. 10:30ean hasita, sagar goxoa nola egiten den azaltzeko azalpenak emango dituzte Klara Arzelusek eta Nekane Agirrek. Lehiaketez gain, errezil sagarra erosteko aukera ere izango da. Aurten berrikuntza bat ere izango dute Gabirian, goizeko 11:30etan hasita: txertatze eta kimatze ikastaroa hain zuzen ere. Eguerdiko 13:30 sari banaketa egingo dute. Etzi, hilak 18, 10:00etan hasita, Gabiriako plazan.
Mendi astea Ormaiztegin
ARRASTAKA
Errezil sagar lehiaketa eta azoka Gabirian
ALEX AREIZAGA
AIMAR MAIZ
Goierri Garaiko Herrira taldeak, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako presoen aldeko aldarrikapen festa antolatu du biharko. Goizeko 10:00etan hasita, marmitako lehiaketa, futbito txapelketa (11:30), bazkaria (14:00), haurren txokoa (16:00), mus txapelketa (17:00), herri kirolak (18:00), kalejira eta ekitaldia (20:00) egingo dituzte, Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Ederrena pilotalekuan egingo dituzte ekitaldiak. Bihar, hilak 17, 10:00etatik aurrera, Urretxun.
Mendi astearen barruan, gaur, hilak 16, 19:30ean, Alberto Zerainen Mazeno Nanga Parbat ikusentzunezkoa ikusteko aukera izango da kultur etxean. Jarraian, X. Argazki lehiaketaren sari banaketa egingo dute. Igandean, mendi ibilaldia eta gaztaina jana egingo dituzte. Gaur, hilak 16, 19:30ean, Ormaiztegiko kultur etxean.
14 GOIBERRI
GOIERRI IRUDITAN
Goierriko ermitak (I)
Legazpi haraneko baselizarik zaharrena San Migel ermita da. Ermitaren zorua oso berezia du: mosaiko itxuran antolatutako adreiluz eta errekako harri biribilez egindako lau irudi geometriko desberdinez osaturik dago. GOIBERRI
Urretxuko Santa Barbara ermita XV. mendekoa da; 1983. urtean berritu zuten. Egurrez eta zementuz eginda dago. Laukizuzen itxurakoa da eta teilatuan kanpai handia eta gurutzea ditu.
San Adriango ermita Erdi Aroan eraiki zuten lehen aldiz, baina gaur egungoa 1893koa da. GOIBERRI
Idiazabalgo eliza zen Gurutzeko ermita. Egurrezko urre kolorekoa du erretaula eta bertan dago Gurutzeko Ama Birjina, XIII.mende bukaerakoa. GOIBERRI
GOIBERRI
Goierriko ermiten argazkiak bidali, goiberri@hitza.info helbidera. Bidalitako argazkien artean kamiseta zozkatuko dugu.
GOIBERRI 15
ERREZETA
ASIER ZALDUA
Santa Barbara aterpetxea
Udazkeneko entsalada Osagaiak: - Eskarola. - Letxuga. - Azenarioa. - Intxaurrak. - Ahuntz gazta. - Granada. - ‘Brick’ orria. - Oliba beltza ozpin-olioa. - Jogurt saltsa.
L
ehenengo eta behin, eskarola eta letxuga garbitu, eta juliana eran moztuko ditugu. Azenarioa ere birrindu eta, eta barazki nahasketa, aurretik labean forma emandako brick orrian sartuko dugu. Ondoren, ahuntz gazta plantxan egin eta brick-aren gainean jarriko dugu, beste osagai guztiekin batera. Azkenik, jogurt saltsa eta oliba beltz ozpin olio pixka bat gehituko diogu.
Manex Buron
Urretxuko Santa Barbara aterpetxea