Literatur gehigarria 2012

Page 1

LITERATURA Osteguna, 2012ko abenduaren 13a Testuak:Miriam Luki eta Eskeine Legorburu

AIMAR MAIZ

Sormenetik azokara


goierriko hitza• 2012ko abenduaren 13a, osteguna

2 Literatura Argitalpenak

Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ idazle, politikari eta zientzialari donostiarraren omenez, ‘Leturiaren egunkari ezkutua’ irakurri zuten ekainean Lazkaon hainbat herritarrek. A.A

Sormena krisian egon ez arren, ez da lanak argitaratzeko arorik onena Nahiz eta sormena krisian ez egon, lanek argia ikustea zaildu du egoera ekonomikoak; goierritarren 14 lan plazaratu dituzte aurten Oro har egile ospetsuak dira nagusi, harrobia egon badagoen arren

Euskal sormena ez dago krisian, baina egoera ekonomikoak sormenaren argiari eragin dio. Eragin hori aurten argitaratu diren lan kopuruan antzematen da. Sortzaile goierritarren hamalau lan atera dira plazara, tartean, entseguak, haur literatura, gastronomia liburuak, ikerketa lanak, eleberriak eta poema bildumak. Abestiak dioen bezala, ez dira betiko garai onenak. Ohiko bideetatik argia ikusi duten lanak badira; badaude, bestalde, autoekoizpenaren zirrikituak arakatzen eta bide berrien bila ari diren sortzaileak zein editoreak. Argitaletxeen bidez beren lanak zabaldu dituzten egile goierritar gehienak idazle ezagunak dira, esate baterako, Joxe Azurmendi, Pello Lizarralde eta Patxi Zubizarreta. Aurtengo nobedadeen artean, badaude beste egiteko moduen berri ematen duten

ekoizpenak, Kafe aleakliburua da horren adibide. Liburua ateratzeko mezenasgoaren bidea erabili dute Ibon Rodrigez eta Leire Lopez sustatzaileek. Dagoeneko, agortu da lehenengo 600 aleko edizioa. Andoni Salamero eta Koldo Zubeldia poeta goierritarrek ere autoekoitzi egin dituzte beren poema liburuak. Poesiarako ere ez dira garai onenak, inoiz izan baditu. Gauzak horrela, litekeena da egoera ekonomiko ilunaren baitan argiak ertzeetan azaltzea.

Josema Azpeitia ‘Sasoian sasoiko sukaldaritza’ Josema Azpeitiaren gastronomia liburuak hilabetez hilabete sasoiko produktuen berri zehatza ematen du; produktu horiek prestatzeko sukaldari ospetsuen errezeta sortak eta jatetxe gidak osatzen dute lana (ZUM edizioak, 2012).

Pello Lizarralde ‘Orbanak’ Idazle zumarragarrak bere estiloari eutsi dio nobela berrian. Xehetasunak deskribatzeko zaletasuna agerikoa da eleberrian, eta ezer ez gertatzen ari denaren trazak hartu badaitezke ere, giro jakina sortzen maisua da Lizarralde. Nobela honetan aurrenekoz erabili du lehenengo pertsona (Erein, 2012).

Patxi Zubizarreta ‘Hiru gutun Iruñetik’ 36ko gerrako galtzaileei ahotsa eman die idazle ordiziarrak. Kontaketa terapeutikoa da, atzera begiratzen duena, baina etikoa ere badela esan du idazleak. Pirinioetako Bidankoze herrian kokatuta, gerrak urrundutako bi ordiziar dira liburuaren protagonistak, eta bien arteko lotura Baliarraingo emakume bat da, pasio iturria (Pamiela, 2012).

Hainbat egile ‘Kafe aleak’ 121 disko irakurketa biltzen ditu liburuak. Euskal Herriko eta haragoko musika zaleen idatziak gordetzen ditu, zenbait mezenasen ekarpenei esker kaleratutako

lanak. Pasarteak, entseguak eta fikzioa aurki daitezke, besteak beste. Goierriko hainbat musika zaleek parte hartu dute proiektuan: Asier Mendizabal (Ordizia), Antton Iturbe (Urretxu), Egoitz Irizar (Beasain),Ana Cabezas (Ordizia), Gorka Erostarbe (Zumarraga), Juanra Prado (Beasain) eta Miriam Luki (Urretxu). Dagoeneko agortu da liburuaren lehenengo edizioa (Kafe Arrastoak, 2012).

Peio Galvez ‘Urretxuko balioak’ Urretxuar balioen ikerketarako eta definiziorako bekari esker idatzitako liburua da. Urretxuko taldeek egindako herrigintza lana oinarri hartuta egindako ikerketaren emaitza da. Urretxuren historia edo garapen sozio politikoa, taldeak ikertzea nahiz aztertzea eta Euskal Jaia dira liburuaren oinarriak (Urretxuko Udala, 2012).

Josetxo Zufiaurre ‘Beasaingo paperak XX’ Josetxo Zufiaurre ikerlari beasaindarrak Ander Iurrita ormaiztegiarraren laguntzarekin egindako lana da. Beasaingo Astiga-

rreta auzoaren historia eta argazkiak biltzen ditu goierritarrek osatutako ikerlanak (Beasaingo Udala, 2012).

Joxe Azurmendi ‘Barkamena, kondena, tortura’ Joxe Azurmendi filosofo zegamarrak bere azken saiakeran euskal egoera politikoaren azterketa sakona egin du. Izenburuko hiru hitzak dira saiakeraren ardatzak. Hiru zutabeak lotzen dituen haria egun estatuak jokatzen duen rolaren azterketa da; izan ere, estatua kontzientziaren kontrolatzaile bihurtu da Azurmendiren iritziz (Elkar, 2012).

Ainara Gorostizu ‘Aldamenekoa’ Ainara Gorostizu kazetari ataundarrak Euskal Herriko azken urteetako immigrazio fenomenoa aztertu du. Hainbat etorkinekin izandako solasaldietatik sortutako erreportajeak bildu ditu Gorostizuk liburuan. Etorkin bakoitzari aurpegia, izen-abizenak eta bizitza jartzean, begiratzeko modua aldatu egiten dela esan du kazetariak liburuaren aurkezpenean (Elkar, 2012).


2012ko abenduaren 13a, osteguna • goierriko hitza

Argitalpenak Literatura 3 Koldo Zubeldia ‘Seigarrena sei’ Zubeldia zaldibiarrak autoedizioaren bidetik argitaratu duen seigarren lana du hau. Naturan inspiratutako bizipenak islatu ditu olerki bilduman, 54 poemarekin osatutakoa. Bizitzaren gozotik zein mikatzetik edan du poetak. Hurrengo lana buruan du jada zaldibiarrak (Erroteta, 2012).

Andoni Salamero ‘Japonia: poesiaren sumendi ezkutua’ Andoni Salamero poeta zumarragarrak Martin Jauregialtzo argazkilari oñatiarrarekin batera poema liburua autoekoitzi du. Jauregialtzok Japoniara egindako bidaian ateratako argazkietatik abiatuta, olerkiak idatzi ditu zumarragarrak (Autoekoitzia, 2012)

Antxiñe Mendizabal ‘Ametsi tripek hitz egiten diote’ Haurrei zuzendutako hirugarren liburua du Mendizabal zumarragarrak. Beldurrari heldu dio oraingoan Mendizabalek, baina emozio gehiago ere bildu ditu Iosu Mitxelena ilustratzailearekin batera sortutako lanean. Irakurtzen hasi berritan diren haurrei zuzendutako liburua da (Elkar, 2012).

Patxi Zubizarreta ‘Bakarrik eta buztangabe’ Dagoeneko hamabi hizkuntzatara itzulitako lanaren berrargitarapena egin du Pamielak, eta haur literaturaren arloan ordiziarrak 2000. urtean kaleratutako liburuaren edizio berria Durangoko nobedadeen artean egon da. 7 eta 8 urteko haurrei zuzendutako liburua da (Pamiela, 2012).

Joxan Ormazabal ‘Ilargia esnatu da’ Joxan Ormazabalen (Zegama 1948-2010) ipuinari marrazkiak batu dizkio Iraia Okina ilustratzaile durangarrak. Ormazabalek galdera hunkigarriak egiteko ohitura zuen, bihotza ukitzen duten horietakoak, baita galdera zail eta pisuak ere tarteka, bihotza uzkurtzeraino estutzen dutenak. Horietako galdera batetik abiatzen da liburua (Elkar, 2012).

Xabier Mendiguren ‘Pobreak gara, eta zer?’ Mendiguren Elizegik bilduma zabalagoaren baitan haur literaturaren esparruan aurten argitaratutako lana da. Patxi Gallego ilustratzailearen marrazkiekin osatuta, krisi egoerari buruzko ipuin bat da, haurren beldurrak islatzen dituena. (Elkar, 2012).

Itzultzaileek badute zer kontatu Goierriko itzultzaileek hainbat klasiko ekarri dituzte euskarara, haur, gazte eta heldu literaturaren alorrean

Ez dago sormen lanik egiten ez duen itzultzailerik. Jatorrizko testua irakurri, hura idatzita dagoen hizkuntza zinez menderatu, eta norberaren hizkuntzara ekarri, kasu honetan, euskarak eskaintzen dituen ñabardurak, jirak, esateko moduak, adierak eta azentuak aintzat hartuta. Jatorrizko testuaren xarma galdu gabe, xarma hori bera euskarara itzulita eman. Gero eta azpimarragarriagoa da euskarazko itzultzaileen lana, eta gero eta zabalagoa itzulitako lanen zerrenda. Itzultzaile horien artean, aipatzekoa da hainbat itzultzaile goie-

rritarren ekarpena: Juan Garzia, Xabier Mendiguren Elizegi, Xabier Mendiguren Bereziartu eta Iñaki Mendiguren. Norbaitek esan dezake jatorrizko testuaren kalitatea ona izanda, itzulpena

ona behar duela derrigor; baina itzultzailearen ekarririk gabe horrelakorik ezin da, nahiz eta ekarpena ezkutuan geratzen den gehienetan. Itzultzaile hauek guztiek ez di-

tuzte nolanahiko lanak euskaratu. XVI. mendeko ingelesezko Shakespeare-ren Hamlet euskaraz eman du Juan Garziak, eta Danimarkako printzearen tragediaren antzezlanaren milaka ñabardurak euskaratu ditu. Xabier Mendiguren Bereziartuk Gulliverren bidaiak Jonathan Swift-ek XVIII. mendean ondutako literatura fantastikoaren gailurra ekarri du euskarara, eleberrian agerikoa den garai hartako Irlanda eta Ingalaterrako gizartearen kritika satirikoa barne. Autore klasikoei tokia egin diete haur eta gazte literaturan. Xabier Mendiguren Elizegik Txekhov-en Maite zaitut, Nadia? itzuli du. Iñaki Mendigurenek, gazte literaturaren esparruan kokatuta, Tom Sawyer-en abenturak itzuli du, Mark Twain-en eleberriaren 232 orrialdeetan barrena, Estatu Batuetako hegoaldeko XIX. mendeko giroa euskaraz irudikatuz.

Xabier Mendiguren B. ‘Gulliverren bidaiak’

Juan Garzia ‘Hamlet’

Xabier Mendiguren E. ‘Maite zaitut, Nadia’

Iñaki Mendiguren ‘Tom Sawyer-en abenturak’

Jonathan Swift-ek 1726an kaleratutako lana itzuli du Xabier Mendiguren Bereziartu Ezkio-Itsasoarrak. Urrezko Biblioteka bildumako ale bat da Mendigurenen lana. (Elkar, 2012)

Juan Garzia itzultzaile legazpiarrak William Shakespeare-k 1599. urtean osatutako antzezlana itzuli du Urrezko Biblioteka bildumari aurtengo azkeneko ekarpena eginez (Elkar, 2012)

Haur literatura eraman dute aurten Anton Txekhov antzerkigile eta ipuin sortzaile errusiarraren narrazioa. Alex Orbe ilustratzailearen marrazkiek osatu dute Mendigurenen itzulpena (Elkar, 2012).

Mendigurenek J. Turtle-rekin itzulitako lanak ekarpena egin dio euskarazko gazte literaturari. Mark Twain estatubatuarrak 1876an kaleratutako eleberria euskaraz irakur daiteke (Erein 2012).

Itzulitako hainbat nobedade erosi ahalko dira azoketan. MIRIAM LUKI

Musika, Sisiforekin mendian gora Musika ekoizpen gutxiago argitaratzen da oro har, eta sektorea ipar bila dabil teknologia berrien ingurumarian

Antzinako Greziako pertsonaia da Sisifo. Jainkoek zigortuta harri bat eskuetan mendian gora igo behar zuen, eta gailurrera iritsi baino urrats batzuk lehenago, harriak atzamarretatik ihes egin, eta beheraino erortzen zitzaiola kontatzen du mitoak; behin eta berriro erori. Literatura kanpoko beste sormen adierazpide batzuk Sisiforen mendian gora eta behera daudela dirudi. Gutxi dira argia ikusi duten diskoak egoera ekonomikoa eta teknologia berriak tarteko. Nolanahi ere, Albert Camus idazleak Sisifori buruz idatzi zuenean, absurdoaren aurrean hura onartu eta jarrera ekintzailea defendatu zuen. Musikari goierritarrek aurten argitaratutako lanen artean ondokoak daude rock eta folk estiloetan: Bizardunak Ur ederrak kirats infinituan (Baga Biga) dis-

Xabier Arakama zegamarra. VIRGILI

koa –talde nafarraren partaide bat goierritarra da–;Ze Esatek taldeak Gu gara Ze Esatek lana kaleratu du –kide bat goierritarra da–. Trikitiaren esparruan Xabi Arakama zegamarrak hiru abesti sortu ditu Geure Kolkotik 2012 diskoan, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen eskutik. Xabier Sarasola musikagile beasaindarrak Haizeak dakardiskoa grabatu eta kaleratu du Vocalia abesbatzarekin. Ohiko argitaletxeak bidelagun atera dituzten lan horiez gain,

,

Goierriko kasta

gero eta gehiago dira beren musika autoekoitzi eta zuzenekoetan diskoak saltzen dituzten musikariak. Musikaren munduan ertzak zoko miatzen ari dira egileak, beren lanak ateratzeko sabaileiho bila.

Joseba Zubizarreta Bideak eta zidorra

Musikaren euskarriak Musika merkatua ez dago bidegurutze gozoan. Alde batetik, biniloak ahaztu ia eta CDetarako pasabideak kopiaren unibertsoa zabaldu zuen. Bestalde, ohiko banaketa auzitan jartzen du Internetek egunero. Sektoreko adar guztien artean egoera zailena da musika industriarena, nahiz eta musika sortzaileen osasuna beti bezain ona izan. Orain arte ezagututako industriaren akabera da. Musikoa bera industria bilakatzen ari da, sortzen duen produktua ekoizteko eta banatzeko. Nolanahi ere, arazoa bihurtu da diskoak erosteko ohitura maldan behera doala, geratu ezinean. Interneteko eskaintza unibertsalak erakartzen ditu erosle edo pirata gehiago. Badirudi, horrekin guztiarekin zer egin inork ez dakiela; eraldaketa garaia denaren seinale.

Sasiz jositako zidorrean, barrena odoletan. Bide eroso bana alde bakoitzean: arantzarik gabeko bi autopista. Ondo nago, ondo noa. diot irribarrez. Gezurrak lurrera jauzi, lokatzetan ito eta sasi berriak ernetzen dira emandako urratsetan. Ezkerraldeko bidetik zilborresteak tira egiten dit. Bestaldekotik gogoaren kateek. Tira eta tira, zauriak zabalduz. Inguruko bideak, aldentzen ari dira eta zidorra, zigorra, beti erdian. Sufrimena areagotzen bueltarik gabeko bidean. Odolustu ala tiraka puskatu: Heriotza ala eromena.


goierriko hitza• 2012ko abenduaren 13a, osteguna

4 Literatura Liburu eta disko azokak ,

Goierriko kasta

Bihartik igandera, euskal liburu, disko eta jostailu azokak egingo dituzte Lazkaon, Ataunen, Seguran, Ordizian eta Beasainen; aurten ere elkarlanean antolatu dituzte, «azokak batuta» .

Azoka bakarra, bost gunetan Koldo Zubeldia Bisai eder Soin izugarri hori Goizeko hirurak Hego haizearen konpasean jaiki naiz Zu ikusita eta zure soin hori Iztar eder Ametsetan zentzatua Aitortzen dut O soin beldurgarri Oi egoera tamalgarri Bisai eder Izu izugarri Umezurtz hegian Izarra begian Eta zu gorantz begira distiratsu.

Akaso Natura sortze beretik garbia Ekoizpenaren eragiñez zikindua Horratx pagondo garbiak Ziza horiz hornituak Akaso haizea Akaso haizeak lekarkigukena Akaso Zuri beti so

A

zoka bakarra, baina bost gunetan banatuta. Horixe izango da aurten Goierri beheko herrietako liburu eta disko azoken ezaugarria. Bost herritan egingo dituzte aurten ere azokak, baina aurtengoan elkarlana estuagoa izan da herri horietako elkarte eta udalen artean. Ordizian, Lazkaon, Ataunen eta Seguran aurretik ere elkarrekin antolatu ohi dituzte azokak, baina aurten Beasain ere batu da zerrendara. Atzo egin zuten azoken aurkezpena Lazkaon, eta azoka ez ezik, festa ere izango dela azaldu zuen Joxepa Madariagak. Aurtengo leloa Liburu-festa, azokan! izango da. Izan ere, «azokak leku serioa dirudi, baina festa-lekua da, topalekua. Liburuak jolaserako ere balio du, liburuaz maitemindu gintezke, liburuarekin alaitu, haserretu...». Bost herrietako elkarlanari esker, eta udalen laguntzari esker, produktu guztiak %15eko deskontuarekin eskuratu ahalko dira, gainera, eskualdeko bost azoketan. Lazkaon 24.urtea izango da azoka antolatzen dutena, eta aurten plazako frontoian egingo dute. Bihar arratsaldean hasiko da eta igande eguerdira arte egon-

Goizeko seirak Eguzkia antzematen dut gaur aterako dela Zentzu guztiak hertsi Hegoi haizearen konpasean nabil ni Estudiatu,idatzi eta ideiak atzi Ez egiteko etsi Umil,sendo eutsaga trinko Eta egin behar dut sinisten dudanari eutsi.

go da bertan liburuak, diskoak eta jostailuak erosteko aukera. Ataunen auzo ezberdin batean egiten dute urtero azoka. Aurten San Gregorio auzoko elkargunean izango da, bihar arratsaldean hasi eta igande eguerdira arte. Seguran atzo hasi ziren azokarekin lotutako ekitaldiak, eta igande eguerdira arte luzatuko dira. Botikaxahar kultur gunean egingo dute aurten ere azoka. Ordizian Barrena kultur etxeak hartuko du azoka, hau ere bihar arratsaldean hasi eta igande eguerdira arte.

Beasainek ere bat egin du aurten herrien arteko elkarlanarekin, eta aurreko azoken zerrendarekin bat egin du, nahiz eta Beasainen ere badiren urte batzuk azoka antolatzen dutena. Aurten, ordea, ez da hori izango Beasaingo berrikuntza bakarra. Gernika pasealekutik Loinazko San Martin plaza azpira eramango dute azoka –bihartik igandera–, «plaza azpia gune goxoagoa eta bilduagoa delakoan», azaldu du Goiztiri AEK euskaltegiko Maitane Legarretak. Bost azoketan liburuak, disko-

ak eta jostailuak erosteko aukera egoteaz gain, beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte herri bakoitzeko arduradunek. Azokak baino gehiago Izan ere, azoken helburua euskarazko kultur produktuak eskaintzea da, baina bestelako kultur ekintzek ere leku zabala izaten dute azoketan. Herriko kultur taldeekin batera, eskualdera etorritako gonbidatuek osatzen dute egitaraua, adin eta talde ezberdinei zuzenduta, liburuekin ere festa egin daitekela erakutsiz.

G Azoketako egitarauak ATAUN

Goizeko seirak

Bost herrietako azoketako arduradunak atzo Lazkaon egin zuten aurkezpenean. E.L

pBihar. 18:30ean, Gazta Zati Bat DVDaren aurkezpena Mikel Egigurenekin. 19:00etan, Argitaletxea edo! egitasmoaren aurkezpena eta Gari Garaialderen Zu ikusteko bidean liburuaren aurkezpena. pEtzi. 11:30ean Ihintza Agirretxeren liburuaren aurkezpena. 12:30ean, Ainara Gorostizuren liburuaren aurkezpena. 19:00etan, Hiru gutun Iruñetik errezitaldi galderatsua. pIgandean. 11:00etan, Josu Ji-

menez ipuin kontalariaren saioa. 13:00etan Castillo Suarezen Urtebetetze festa poema liburuaren aurkezpena.

SEGURA pGaur. 19:00etan, literatura tertulia Xabier Etxeberriarekin Udazkeneko lorea liburuaz. pBihar. 18:00etan, kalejira herrian zehar eta dantza saioa. 18:30ean, argazki lehiaketako sari banaketa, koruaren emanaldia eta gaztaina erreak.

ORDIZIA pBihar. 17:30ean, azokaren irekiera ekitaldia Urdaneta eta Amets Bide dantza taldeekin. 18:00etan, Hitzaroko kartel lehiaketarako sari banaketa eta erakusketaren irekiera.

18:30ean, Gazta zati bat dokumentalaren aurkezpena. pEtzi. 17:30ean, Olentzero datorrela! ipuin kontaketa saioa Ixabel Milleten eskutik. 19:00etan, musika eskolaren emanaldia. pIgandean. 12:00etan, Mertxe Aizpurua ipuin kontalariaren saioa.

ka eskolako trikitilarien emanaldia. 18:30ean, kontukantoi taldearen ipuin kontaketa saioa, Ba zen noizbait nonbait norbait zerbait egiten. pIgandean. 13:00etan, Nazioen Mundua DVDaren eta CDaren aurkezpena.

BEASAIN

pBihar. 16:30ean, txokolate beroa eta bizkotxoak. Ondoren bigarren eskuko jostailuen azoka. 18:00etan, San Benito Ikastolakoen elkartasun jaialdia, Arerian. 20:00etan, Gerriko ikerlan bekaren sari banaketa. Gerriko Txokoan. pEtzi. 12:00etan salda beroa banatuko dute doan. 18:00etan, buruhandiak, astoak gurdiekin eta gaztaina erreak. Orreaga taldekoek 500 urte estrategiarik gabe aldizkariak banatuko dituzte. pIgandean. 12:00etan, salda beroa eta pintxoak, haurrentzako jolasak, Goierriko Bertso Eskolako kideen emanaldia.14:30ean, azokaren amaierako babarrun jana Gerriko Txokoan.

pBihar. 12:00etan, Olentzeroren kartel lehiaketako sari ematea. 18:30ean, Aurtzaka dantza taldearen emanaldia eta Bertso Eskolako ikasleen emanaldia. 20:00etan, Hil arte bizi antzezlana, Usurbe antzokian. pEtzi. 12:30ean, Asier Huegunen Kolonbian bahitua, 74 egun ELNren esku liburuaren aurkezpena. 13:00etan, Loinatz musi-

LAZKAO


2012ko abenduaren 13a, osteguna• goierriko hitza

Gomendioak Literatura 5 Maizpide euskaltegiko kideek euskarazko liburu bana gomendatu diete goierritarrei, eskualdean egingo diren azoketan horiek erosi eta euskarazko literatura eta euskara sustatzeko helburuarekin.

,

Zein liburu gomendatzen diezu goierritarrei?

Idurre Eskisabel Ikusi

E

skualdeko liburu eta disko azokak aprobetxatuz, Lazkaoko Maizpide euskaltegiko ikasleek eta irakasleek hainbat liburu gomendatu dizkiete goierritarrei, batzuk orain gutxi argitaratutakoak eta besteak aurretik ere eskuragarri zeudenak. Guztiek, ordea, ezaugarri bera dute: euskaraz idatzita daudela. Irakasleek behartuta, lagun batek gomendatuta, gaiak erakarrita... harrapatu du lagun bakoitza liburu ezberdin batek, genero, estilo, kontakizun eta pertsonaia anitzak oinarri dituztenak. Euskarazko kultura bultzatzeko euren aletxoa jarri nahi izan dute Maizpideko hamaika kidek, era batera edo bestera, baina guztiak euskarazko unibertsora lotzen dituztenak. JAVI ESTEBEZ

LOLI BARREAL

JOLI PASCUALENA

KONTXI MUÑOZ

Ikaslea

Ikaslea

Ikaslea

‘Musika airean’ Karmele Jaio (Elkar, 2009)

‘Arotzaren eskuak’ Alberto Ladron (Elkar, 2006)

‘Anaren bakardadea’ Jordi Sierra i Fabra (Erein, 2006)

«Liburu honetan Karmele Jaiok Elena, emakume heldu baten, istorioa kontatzen du. Adinagatik ia ez da etxetik irtetzen, eta eguna leihotik begira igarotzen du. Seme-alabek berari laguntzeko emakume immigrante bat kontratatzen dute. Hor hasten da Elenaren egunerokoa aldatzen, eta gaztetako hainbat oroitzapen gogoratzen. Oso erraz irakurtzen da liburua eta oso polita da. Oso gomendagarria da edozein motatako irakurleentzat, baita euskara ikasten ari direnentzat ere».

«Genero beltzeko nobela da Arotzaren eskuak, eta genero hau gustuko dudalako irakurri dut. Hasieratik harrapatu ninduen eta oso gustura irakurri dut. Neska batek aitonaren etxea jasotzen du herentzian eta bertara bizitzera joandakoan gorpu bat aurkitzen du bertan. Ustez aitona da hiltzailea, baina liburua amaitu arte ez da egia jakiten. Liburuaz gain Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken diska ere gomendatu nahi diet goierritarrei, beste behin lan bikaina egin baitute»

«Hilketa bat da kontakizunaren hasiera, eta heriotza hori nola argitzen den kontatzeko moduagatik gustatzen zait liburua. Halako gaiak lantzen dituzten liburuak ditut gustuko, eta irakasle batek gomendatuta irakurri nuen. Ana protagonista haurdun dela hiltzen da eta bere ahizpak heriotza horren inguruan gehiago jakin nahi du, zergatik eta nola hil den. Ana adin txikikoa da eta haren bizitza nolakoa zen ikertzen hasten da ahizpa: zein zen bere bikotea, laguntzarik behar zuen...»

MARIAN ETXEBERRIA

AITOR SAN MARTIN

NORA MONREAL GARCES

Ikaslea

Irakaslea

Ikaslea

Ikaslea

‘Connemara gure bihotzean’. Julen Gabiria (Elkar, 2000)

‘Eguzki beltzaren sekretua’ Alberto Ladron (Elkar, 2004)

‘Zamorako apaiz-kartzela’ Egile askokoa (Txalaparta, 2011)

‘Ni, Vera’ Itxaso Martin (Elkar, 2012)

«Hasieratik oso gustura irakurri dut liburua, eta Irlandara egindako baidaia bateko oroitzapenak gogorarazten dizkit.Istripuz hildako neska bat da protagonista, eta gertakariaren ondoren, neska horrek Irlandara egindako bidaia bera egiten du bere mutil lagunak. Hasieratik dago zerbait ezkutuan, bidaian izandako leku guztietan, eta deskribapenak benetan bikainak dira. Adin guztietako irakurleentzat egokia da, gainera: gazteentzat, helduentzat...».

«1939. urtean girotutako kontakizuna da, 36ko gerra bukatzear zela eta Naziek –Alemania ia menderatuta– Europa menderatu nahi dutenean. Bi espioi dira protagonistak: alemanen nahiak espiatzen dituen Oskar euskalduna, eta Del Valle, Oskar espiatzen duena. Suspentsea mantentzen da nobela osoan, eta deskripzio onak egiten ditu: giroa, pertsonen aldartea, egoerak... Tibet eta Alemania, budismoa eta nazismoa eta espioiak eta sinesmen esoterikoak lotzen ditu Ladronek».

«Frankoren garaian Euskal Herrian zegoen errepresioaren aurrean, apaiz euskaldun batzuk erregimenaren aurka agertu ziren, eta euskararen eta langileen eskubideen alde egiteagatik atxilotu zituzten. Zamorako espetxe batera eraman zituzten, eta bizipen haiek izan zituzten 12 apaizen ibilbidea kontatzen da liburu honetan. Mikel Zuazabeitiaren testigantza zuzenean bere ahotik ezagutu ahal izan nuen eta ikaragarria iruditu zitzaidalako erosi nuen liburua».

«Euskal emakume idazleak asko jarraitzen ditut, eta goierritarrei ere emakumezko baten lana gomendatu nahi diet, Itxaso Martinena. Emakume baten istorioa kontatzen du, erotzeko zorian dagoen emakume batena, eta zoramen hori oso ondo deskribatzen du. Izan ere, Martin bera psikologoa da eta bi ahots erabiliz oso joko interesgarria lantzen du zoramen hori deskribatzerakoan. Martina da protagonista, eta ez daki zer gertatzen zaion, eta ez du lortzen egoera hori gainditzea»

ESPE BERAMENDI

MARI KARMEN GONZALEZ

LUIS OLABERRI

TRINI IMAZ

Ikaslea

Ikaslea

Ikaslea

Irakaslea

‘Twist’ Harkaitz Cano (Susa, 2011)

‘Xake mate’ Alberto Ladron (Elkar, 2002)

‘110. Street-eko geltokia’ Iñaki Zabaleta Urkiola (Susa eta Elkar)

‘Etxeko hautsa’ Anjel Lertxundi (Alberdania, 2011)

«Hasieran irakasleak behartuta hasi nintzen liburu hau irakurtzen, baina lehen atalean ia harrapatu egin ninduen. Liburua oso polita izateaz gain, Tolosako gertakariak ditu oinarri, eta ni tolosarra izanda, are gehiago harrapatu nau. Orriak pasa ahala, emozio ezberdinak sentitu ditut, eta polita izan da emozioen artean bidaian aritzea».

«Irakasleak gomendatuta hasi nintzen liburu hau irakurtzen, eta hasieran pixka bat kosta zitzaidan arren, behin haria hartuta kontakizunean barneratu eta liburu oso polita iruditu zitzaidan. Bigarren Mundu Gerra pasa ondoren, gurpildun aulkian geratzen den mutil baten bizipenak kontatzen ditu, penizilina kontrabandoa ere gaitzat hartuta».

«Gomendatu egin zidaten liburua, eta horregatik hasi nintzen irakurtzen. Istorioak berehala harrapatzen zaitu eta irakurtzeko erraza da. Gazte euskaldun bat da protagonista, poliziarengandik ihesi Estatu Batuetara joaten dena. Gazteak bertan izango dituen zailtasunak eta amodio istorio bat nahasten ditu egileak. Euskara ikasleentzat egokia da».

«Asko gustatzen zait Lertxundik nola idazten duen, idazteko duen maisutasuna, eta horregatik aukeratu dut liburu hau. Baina Harkaitz Canoren Twist ere gomendatu nahi diet goierritarrei. Lazkaoko Liluratura egitasmoan deskubritu nuen eta aurkikuntza izan zen. 80. hamarkadako gauzak ekartzen ditu paperera, deskribapen indartsuekin».

Goierriko kasta

Ez, begiratu ongi, ez naiz begi tarte maskaldu hori, makillajea ezpain ertzeko erroitzan erdoka, adatsa errauts sorbaldak zama beso-zangoak korapilo urdaila garratz sabela lehor. Ez, horiek ez dira nireak: helbidez okertzen ez diren urrats zehatzak, praka beltzak, jertse beltza, beroki beltza (eta beti arrastaka poltsa, egunerokotasunera aingura: karnet, diru, txartel, giltza,parazetamol, klenex, valeriana, begietako arkatz, umeen toailatxo, kolpeentzako ukendu, gaileta, agenda, tirita, telefono... bizimoduaren containerra). Ez, ez, begiratu ongi, ez dira nireak ihesari ihesika dabiltzan urrats neurtuak hitz zuhurrak keinu eutsiak, ez dira nireak kalkulua eta antolaketa. Begiratu, begiratu ongi, eta ikusi... ikusi nola nabilen oinutsik belarretan, ez helburu eta ez helmuga, nola amiltzen zaizkidan kizkurrak sorbaldan behera zeinen urtsuak ditudan ezpainak jostariak begiak biribilak bularrak hegalariak eskuak iheslariak oinak ikusi nola bustitzen zaidan soineko zuria olatuetan, axolagabe, nola kresalak marrazten didan azal goria pinporta zuriz, nola egoten naizen txingurriei begira, sugandilekin etzanda eguzkitan, nola jaten ditudan masustak eta pikuak, nola lehertzen naizen algara malkotan, nola esku hutsik noan ikusi, ikusi nola kantatzen ditudan erraietako doinuak arbolen gerizpetan, haitz muturretan, eta taberna zaharretan. Eta nola aterbetzen ditudan naufrago alderraiak nire magalean (hara, lur usaina du nire izerdiak) ikusi, ikusi nola ez dudan beldurrik... ikusi....


goierriko hitza• 2012ko abenduaren 13a, osteguna

6 Literatura ,

Ikus-entzunaren solasa

Goierriko kasta

Goierriko kasta

Joseba Zubizarreta Gunfaren mugetaraino Batak besteari xoema amazkatzen zion bezain pronto, kilimoa pilatzen zitzaion eta urmurietan birrintzen zen, aspomen basatietan, sustakari sumingarrietan. Bere barnebiloak birmilikatzen saiatzen zen bakoitzean, sustikario gazigozo batean nahaspilatzen ziren eta pottalorantz dirdarazten zen, apika zarkilea nola islakatzen zitzaion sentituz, besaronatzen ari ziren biak, birklimituz, kariokotziako anpuluak jausten utzitako nortotuko alutxito baten gisan lurrean

Hala eta guztiz ere hasiera besterik ez ezen, edozein unetan eztigalioak xurxukatzen baitzizkion bere buruari

,

Goierrirekin estuki lotuta, ‘Gazta zati bat’ dokumentala aurtengo ekoizpenen artean nabarmendu da etzanda. Hala eta guztiz ere hasiera besterik ez zen, edozein unetan eztigalioak xurxukatzen baitzizkion bere buruari, kideari bere orfetarteak urreratzeko baimena emanez bezala. Elkartxolatzen ziren bezain pronto, ulukorpen gisako zerbaitek gaintoriatzen zituen, kanpozustatu eta gainkatzen zuten elkar, bat-batean klinitxoan, beteken zeharfurua konbulkagarria, orgamisaren kirtenlupia ululagarria, umelpasmoko esperomioak larroune gainezezko batean. Ebohe! Ebohe! Marelioaren gailurrean bilposaturik, zalaztatzen sentitzen zuen bere burua, perletxoak eta marrubiola gozoak. Trokeak dar-dar egiten zuen, mariolumek gainezka bezala eta dena ttittitze sakon batean erresolbiratzen zen, gaza sagardiduzko xeolatan, kariniatxo ia ankerretan ordosartzen ziren gunfiaren mugetaraino.

Goierriko kasta

,

Goierriko kasta

Ekaitz Goikoetxea Izen bila Izen bila nabil aspaldian, adostasun beharrik gabeko izenen bila, bederatzi hilabeteko tripakoek adinako sabel-dantzak eragiten dizkidatenena. Izen bila nabil, bai, bizitzera, hiltzera, tira, bizihiltzera Foru kaletik Dulce Maria Loinazera etorri nintzenetik. Izan ere, gozotik gutxi du gero eta maizago bete behar izaten ditugun inprimakietan aldiro hamabi laukitxo gehiago belztu beharrak. Goikoetxea-Asurabarrena, abizen laburxeagoak bagenitu… En fin, eta hasi besterik ez naiz egin. Txalet gisako jauregietarako sarbidea ametsetara mugatua dugun gizagaixook ez dugu goiazpikoen oihartzunetara egokitu besterik. Eta azpikoa altxatzen zaigunean, badakizue; azpikoa altxatzen zaigunean ez da giro izaten. Ordu erdi luzatzen zaizkio ostiral goizetako dutxak, biharamuneko otorduetan irensten ditu bezperan zartagian erretako patatak, senarrarekikoak astearte eta os-

Ikus-entzunezko eremuan sortzaileek sorkuntzaren beste eremuetan dituzten zailtasun berak dituzte, guztiak finantzaketa faltarekin lotutakoak. Nolanahi ere, sortu, sortzen da. Aurten, Goierrirekin lotutako Gazta zati bat dokumentalak oihartzun handia izan du. Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenari lotuta, Jon Maia urretxuar jatorriko zumaiarrak zuzendutako lanak etorkizunari aurrez-aurre begiratu nahi izan dio. Ez dituzte horretarako fokuak izen handiko euskaldunengan jarri, herritar xumeengan baizik; hori guztia, euskal gatazkaren testuinguruan. Dokumentalak historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasuna, intimismoa eta umorea bidelagun. Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren nahiz albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da.

tegunetan egiten ditu eta bi urteko alabatxoari Mirentxu deitzen dio, baita errieta egiten dionetan ere. Mirentxu!!! Redio, txikigarriak harridura ikurretan urkatu beharra ere! Lekutan geratu dira ezpainetara jositako hatz sssssssssigi-sagatsuak, lekutan isiltasun isilarazleak. Izen bila nabil aspaldian, ezina izendatzeko letra xehez hasi eta amaitzen diren izenen bila. Etxekoneko proposatu dit amak, auzo hiztegiak. Etxekoneko…Etxekoneko… hiru silabako buztan horregatik ez balitz! Etxe-ko-ne-ko. Eta auzo? Gure herrian hil egin behar izaten da kale bihurtzeko, eta auzoek gutxien-gutxienean hil ondoren piztea eskatuko dutela jakinda… Ez dakit ba, ez dakit ba. Etxekoneko, auzo… Izen bila nabil aspaldian, bai, bizitzen uzten ez didan eta lagun nahi ez dudan azpiko bizilagunarentzat izen bila.

Jon Maia Gazta zati bat grabatzen, Eskozian. NAZIOEN MUNDUA

Iragan gatazkatsua eta iluna atzean utzi eta aurrera begira modu positiboan jartzen gaituen istorioa da Gazta zati bat. Eskualdeko azoketan ere eskuratu ahalko da DVDa. Beste sormen adierazpenak Literaturaren eskutik joan ohi da ilustratzaileen lana; hala ere, ez da laguntzaile soila. Ilustratzaile ugari dago egun Euskal Herrian, puntakoak gehienak. Horien artean, Concetta Probanza zumarragarraren lan bat egon da Durangoko Azokako nobedadeen artean. Hain zuzen ere, Sekretuaren

zaporea ipuina (Mezularia, 2012), Ana Urkizak idatzitako haurrentzako ipuina Probanzaren ilustrazioekin ondu dute. Gorka Salmeron argazkilari legazpiarraren lanak Euskaltzaindiak argitaratutako Erlea aldizkariaren 6.alean oihartzuna izan du. Bernardo Atxagak zuzendutako aldizkariaren azala jantzi du Salmeronek egindako astronautaren argazki muntaiak. Muntaia horrez gain, orriak pasa ahala, legazpiarrak osatutako irudiak topatu daitezke han eta hemen Euskaltzaindiaren literatur aldizkarian.

Goierriko kasta

Beasaingo geltokian elkartu dira Miren eta Lukas. Txartela erosteko makinaren aurrean. Ez dute elkar ezagutzen. Lukasek Mireni norbaiten antza hartzen dio. Aurpegian nabari zaio Lukasi Miren ez zaiola guztiz arrotz. Ipurdi aldera (ipurdira) begiratu dio eta gero lepora (lepo aldera). Lukasen aurpegia pixka bat urdintzen hasi da, norbait arrotz ez zaigunean gertatzen zaigun neurri berean. Inork Lukasi begiratuko balio, lehenengo kezkatu egingo litzateke eta gero barrez hasi. Nork ez dio inoiz aurpegi urdindu bati barrerik egin? AMirenek ia atzera begiratu du. Takoidun oinetakoa pittin bat okertu du eta ia erori egin da. Bizkarra erori egin zaio ia, baina, bere gerriari ez, eta sorbaldatik zintzilik duen poltsari heldu dio harrigarriro. Lukasek eskuak altxa ditu ia nahigabean, ia bat-batean, baina, Mireni besotik heltzerako unean airez bete zaizkio esku barrenak. Potolo-potolo jarri zaizkio eskuak, aurpegiko urdina bezalaxe. Potolo-potolo. Miren makinako zuloan barrura txanponak sartzen hasi da. Bost zentimo, sei, hamasei, hemezortzi… Eta Lukas hemezortzi zentimorekin Mirenek aurrera zenbat metro egingo

Goierriko kasta

Irati Goikoetxea Kolore berdez dituen kalkulatzen hasi da. Hemezortzi, hogei, hogeita bost, hogeita bost, hogeita bost, hogeita bost… makinak ez dio zentimo gehiago onartu Mireni. Eta horitzen hasi da. Mirenen aurpegia. Denbora kontrako eztarrian kateatu zaio. Eta Lukasen galdera ikur guztiak ere eztarrian kateatu zaizkio. “Lagunduko dizut??????” isiltasunez beteak. Guztiak eztarrian plof-plof. Inork begiratuko balie Lukasi eta Mireni, urdinari eta horiari, biak hizketan imajinatu ahalko lituzke. Kolore berdez idatzitako hitzekin hizketan. - Eskue sartu daikezu… - Baino, zuloa txikie da…

Ustekabean nolabait nire aurpegi berdeari begira egon daitekeela bururatu zait

- Poliki-poliki sartu ezkeo… iaze ikutzen dezun barrun… - Ta gero? - Gero salda bero! - Ez dakit ba... - Zeaitio? - Bustita dau… - Ta? Errexago sartuko die hatzak barrua… - Jolas bat ematen do… -Jolasa izan daike. - Makina jarriko da martxan? - Jarriko da martxan. - Seguro? - Ez det zalantzaik itten. Baina, Lukasek ez dio “eskue sartu daikezu” esan, eta elkarrizketak ez du aurrera egin. Trena etorri egin da. Eta trena joan egin da. Eta trenak Mirenen hogeita bost metroak eraman ditu arrastaka. Tren gehiago ere iritsi dira. Mirenek makinari begira jarraitzen du. Hori. Eta Lukasek Mireni begira. Urdin. Ustekabean norbait nire aurpegi berdeari begira egon daitekeela bururatu zait.


2012ko abenduaren 13a, osteguna • goierriko hitza

Elkarrizketa Literatura 7 Xabier Mendiguren q Editorea eta idazlea

Euskal ilustratzaile harrobia indartsua da, ezta? Gazte asko dago ilustratzen, eta indartsu datoz. Tamalez, ez dago denentzako nahikoa tokirik ezta lanik ere. Orain urte batzuk gutxi batzuk ziren lan horretan aritzen zirenak, eta jarraikortasunez lan

egiteko aukera gehiago zegoen. Azken bost urteetan gazte jende gehiago dago, baina profesionalizatzeko arazo gehiago dituzte. Publizitatea ilustratzaileen eremua izan ohi da, baina esparru hau behea jota dago. Eta industria musikala? Gainbehera etorri den industria da, nahiz eta musikak funtzionatzen jarraitzen duen; zuzenekoak eta abar. Diskoen salmentak egin du behera, dagoeneko ez da errentagarria. Diskoak ateratzen dira, baina taldeek autoekoitzi egiten dituzte irratietan beren musika jar dezaten; ezagutarazteko, alegia. Diskogintzaren industria gainbehera etorri da. Nobedade asko aurkeztu al duzue Durangoko azokan? Urte osoan produzitzen ari gara, udako etena salbu. Udaberria eta udazkena dira argitalpen sasoiak, eta Durangoko azokarik ez balego udazkenean aurkeztuko genituzke gure nobedadeak, berdin berdin. Zein iritzi duzu Durangoko azokari buruz? Ez nago ez apokaliptiko ez eta integratuen artean. Karikatura baikorra honakoa izan daiteke: inon ez da horrelakorik egiten, hau egundokoa da. Karikatura ezkorra, berriz: oasi bat da, gezur handi bat, erromeria bat, gero jendeak ez du erosten duena irakurtzen. Bi horien artean zein da egiazkoa? Biak. Batek ezin du pentsatu euskal kulturaren gaitzak eta gabeziak azokak salbatuko dituenik, baina jendea egun batzuetan liburuen eta diskoen inguruan biltzea ez da txarra. Egia esateko, azokak funtzionatu du, eta nik ez daukat saltzeko. Zer diozu Goierriko sortzaileen aurtengo uztaz? Oro har, nahiko beteranoak dira liburuak publikatzen dituzten Goierriko sortzaileak. Gazte gazterik ez da atera azkenaldian. Horrek, hala ere, ez du esan nahi ez daudenik, badabiltza irakurraldiak eta bestelako ekintzak egiten, baina ez dituzte lanak kaleratzen.

durrez. Aurrez aurre dut itsasoa, euria ari du nire begietan, azken lau egunetan nire gorputzak iragarritako euria iritsi da azkenean, ekaitza lehertu da itsasoari begira. Zurekin eman dut gaua, zuri begira, gaur ondo lo egin duzu, ni lurrean etzanda egon naiz, erdi lo, erdi zelatan, zure arnasketa ondo zegoela ziurtatuz. Goizak txanda hartu duenean etorri naiz hona, zu atzean utzi eta zu ikustera. Atzeak eta aurreak bat egingo dutela dirudi, errealitatearekin bat egin dut azkenean, gertatu dena ulertu dut, isildutakoak oihukatu dizkiot itsasoari, badakidalako ez didala eran-

tzungo. Esan diot, bihotza puskatu zenidala, etxera itzuli nintzenean albisteak jarri nituela zutaz ahazteko, baina ikusi egiten zintudala, Zainketa Intentsiboetako Unitatean ikusten zintudan, kable eta tutuz josita, negarrez, eta bai, bizitza osoan ahaztuko ez dudan zerbait esan zenidala, negarraren gainetik atera zitzaizun oihua, bereizten gintuen lau metroko distantzia segundo laurden batean egin zuen aldarriak, buruan iltzatu zait eta sekula ez zait ahaztuko nola oihukatu zenidan "aita!". Oharra: Aaron kantariaren Uturn abestiarekin irakurtzeko.

«Alderatzen hasita, liburua denbora pasarik merkeena izan daiteke» Euskal filologia ikasketak egin zituen, eta oposizio bat gainditu eta gero, Urretxuko udal euskaltegian irakasle aritu zen. Gazte-gaztetan hasi zen editore lanetan, 23 urterekin hain zuzen; baina ez zen hutsetik hasi. Ordurako hiru liburu argitaratuak zituen, bi Susan eta bat Elkarren. Argia aldizkarian ere asteko nobedadeen iruzkinak egiten zituen. Aurki 25 urte beteko dira Elkar argitaletxeko editore dela. Urte horietako eskarmentua bidelagun, egungo edizio mundua bere begietatik ikusteko aukera eskaintzen du. Egun 23 urterekin editore lanetan hastea ez da hain ohikoa. Zortea bidelagun izan dut. Niretzako, gaztetatik normala izan da liburuak argitaratzea, baita kritikari lanetan aritzea ere. Barruan banuen kemena eta energia, baina hori guztia azaleratzeko ezinbestekoa da aukera bat izatea. Aukerak ez dira beti sortzen, gaitasuna erakutsita ere. Niri aukera hori eman zidaten eta bi eratara eskertu ohi dut: zuzenean nigan konfiantza jarri zutenei esanda eta gazte jendeari harik eta aukera gehien emanda; garrantzia berezia ematen diot eskertzeko bigarren modu honi. Irudikatuko al zenuke amaitzear dagoen urte hau nolakoa izan den publikazioei dagokienez? Krisiaren eragina izugarria da gizarte osoan. Sormenean ez dago krisirik, izan ere, bere barruan sormena daramanaren motibazioa ez da ekonomikoa, eta sortzeko grina hori bizirik dago. Guk lanak jasotzen ditugu. Beste kontu bat da ea edizio bera krisian ote dagoen. Batzuk baietz diote, are gehiago, aisi ereduen aldaketak irakurketari eragiten diotela esan ohi da.

,

Zure ustez egia al da hori? Ez dut uste, esate baterako, liburu elektronikoak betiko liburua ordezkatuko duenik; osagarriak direlakoan nago. Garrantzitsuena ez da euskarria, bi euskarrietan istorioa kontatzeko modua berbera baita. Bestalde, aisi eredua aldatuz doa, bai. Baina zertan geratuko da aldaketa hori? Nik, adibidez, telebista generalista liburua baino gehiago jartzen dut zalantzan. Aurtengo liburu salmentak nola joan dira? Berdintsu, guk ez dugu beherakada nabarmenik sumatu. Liburu zaleak direnak berdin-berdin jarraitzen dute. Irakurtzea maite duenak segituko du irakurtzen; alderatzen hasita, liburua denbora pasarik merkeena izan daiteke. Egia da eskoletan liburu gutxiago erosten ari direla aurrekontuek behartuta; edota, lehen gobernuek liburutegiak hornitzeko ematen zituzten laguntzak mu-

‘‘

Barruan sormena daramanaren motibazioa ez da ekonomikoa izaten» «Ez dut uste liburu elektronikoak betiko liburua ordezkatuko duenik, osagarriak dira» rriztuta, haietan ere liburu gutxiago erosten dela. Sektoreak, halere, eusten diola esango nuke, hainbat argitaletxek arazoak dituztela badakidan arren. Garaiotan argitaletxe txikiek handiek baino arazo gehiago izan al ditzakete?

MIRIAM LUKI

Egitura txikiak moldatzeko errazagoak dira, malguagoak dira. Tamaina ez da faktore erabakigarriena. Euskal Herrian, gainera, guztiak gara argitaletxe txikiak. Elkar euskaraz publikatzen duen handiena izanda, mundu zabalean txikia da. Euskal liburugintzaren osasuna ona al da? Liburuaren osasuna euskal kulturgintzaren osasunaren baitan dago. Gurean beste herrialdeetan bezalaxe, kulturarekin kezkatuta dagoena gutxiengoa dela esango nuke. Hala ere, ez ditut mamuak ikusten. Niretzat, garrantzitsuena jarrera aktiboa izatea da. Garenak gara, eta euskarazko liburuen tiradak 1.000 alekoak dira, eta euskarazko egunkariaren tirada handiagoa izatea nahiko genuke... Baina, ez da. Euskaldun alfabetatuen kopurua igotzean eskariak gora egingo zuela uste izan genuen; aitzitik, belaunaldi berriek beste zaletasun batzuk dituzte. Horregatik, euskal kulturan sinesten dugunok lanean jarraitzea da gakoa.

Zer diozu euskarazko itzulpengintzaz? Euskarazko itzulpenak irakurketa zailekoak direnaren izua egon ohi da. Hala ere, kalitatea asko hobetu da, eta itzultzen ari diren lanen maila literarioa ona izanda, liburu onak argitaratzen ari dira.

‘‘

Elkar euskaraz argitaratzen duen handiena izanda, munduan txikia da» «Egia esateko, Durangoko azokak funtzionatu du, eta nik ez daukat saltzeko»

Goierriko kasta

Aurrez aurre dut itsasoa. Ez dakit zergatik etorri naizen hona, inork ez dit agindu, ez dut hitzordurik, gorputzak ekarri nau, hark jarri du arrastoa. Aurrez aurre dut itsasoa, euri txikia ari du, langarra, hostoek jakinarazi didate haizea dabilela, eta malkoek jaistean hartzen duten norabideak, ekialderantz. Aurrez aurre dut itsasoa, igande goiza da, ez da aspaldi eguna jaiki dela, ez dago inor kalean eta are gutxiago hemen, jendartea hartzen duten kaleetatik 5 kilometrora, aldapa gora. Aurrez aurre dut itsasoa, itsaso urdinberdekara eta, zerua, zeru grisa. Bi zerrenda horizontal aurrez

Goierriko kasta

Iker Zaldua Igeldoko bistak aurre, erdia itsaso erdia zeru, beste ezer ez aurrean. Atzean mundua dago, nire mundua, eta zu, batez ere, zu. Nire besoen artean ikusten zaitut, begiak iraulita, gorputza inerte; Zainketa Intentsiboetako Unitatean ikusten zaitut, kable eta tutuz josita, negarrez, lotuta. Kalean ikusi nahi zaitut,

korrika, kalean ikusi nahi zaitut irrika baina lotuta zaude, lotuta egon behar duzu, zure onerako da, nahiz eta zuk ulertu ez. Aurrez aurre dut itsasoa. Zu ikustera etorri naiz hona, bertatik bertara nagoelarik ez baitut ikusten gertatu dena, mugitu egiten nintzen batetik bestera, urduri, kezkati, hunkituta, bel-


goierriko hitza• 2012ko abenduaren 13a, osteguna

8 Literatura Irakurgaiak ,

Goierriko kasta

Tzi,tzi! Aizu,aizu! Ezta kasurik ere! Ederki zaude zu berogailuaren ondoan, epel-epel, aldameneko lagunarekin kontukontari. Ni, berriz, plastiko hotz honekin moldatu behar! Dagoeneko ez ditut ertzak sentitzen eta oraindik beste hiru orduan egon behar dut, azoka bukatu arte. Urtea joan, urtea etorri eta oraindik tematuta dabiltza kontu honekin. Arrakasta izango balu, behintzat‌Lau katu besterik ez daude-eta! Hara! Hurbildu dira batzuk, baina ziur naiz ez dutela ezer erosiko; mahai guztietatik igaroko dira, dena ukituko dute, agian zerbait galdetu ere bai, eta sartu diren tokitik aterako dira, mahaiak beteta eta dirukutxa hutsik utziz. Seme-alabentzako jostailuren bat erosiko dute, asko jota. Betaurrekodun gizona honantz dator.

,

Arrakasta izan dezaket! Kito‌Niregandik urrundu du begirada, eta ondokoarengana zuzendu. Noski, ni baino biziagoa eta ederragoa baita! Itxurak garrantzirik ez duela esango dute! Beti azalkerian gabiltza, barrukoa agertzeko astirik ere eman gabe. Argi dago gaurkoan ez dudala zer eginik, hurrengo azokan edo saltokian izan beharko du. Laster, kartoizko kaxan sartu eta biltoki hotzen batera eramango naute, lagunen artean pilatuta. Askoz ere nahiago nuke norbaiten etxera joan, haren magalean edo esku artean goxo-goxo, samur-samur egoteko. Haren hatz-mamien eta arkatzaren kilimak sentitu eta, apaindurik, etxeko apaletako lagunak ezagutu. Eta zuk, zuk ez ote nauzu eramango, berandu izan baino lehen?

Eta ez dizu sekula esango zerbait gaizki egin duzula, ez eta nola egin beharko zenukeen

orrietan, zuri nahiz marradunetan, idazten duzuna idazten duzula, ez dizu inoiz azalpenik eskatuko, aske sentitzen zara berarekin, zu zeu, zaren bezalakoa. Eta ez dizu sekula esango zerbait gaizki egin duzula, ez eta nola egin beharko zenukeen; ez dizu ezer aurpegiratuko. Atsekabetuta zaudenean ere aholkurik ez dizu emango, baina zure barrua askatzen utziko dizu, inolako zentsurarik gabe, zu zeu izaten utziko dizu. Momentuan pentsatzen, sentitzen, gorrotatzen, maitatzen, desiratzen ‌ duzuna adierazten utziko dizu.gauez egiten zen. Hastea izaten da ordea kontua, barruan egonezin arraro

bat sentituko duzu, deiadar ozen bat, zure gorputzetik zerk edo zerk kanpora irten nahiko balu bezala, barnea husteko gogoa. Kostako zaizu agian, baina pausorik zailena eman duzu; lehen lerroak idatzi dituzu. Eta menperatuko zaitu, behin idazten eta zure barrua askatzen hasi orduko, ezingo diozu bere eiteari muzin egin, etxera iritsi bezain laster, egunak zer eman duen kontatzeko irrikan helduko diozu bere gorputzari, bi eskuekin irmo. Eta paradisura hegan egingo duzue biok bat, bere barrunbeetan zeharo murgilduko zara, inoiz iratzartzerik nahiko ez zenukeen amets gozo eta luze batean.

Behin edo beste ahoskatu dut, azalpenak eman ditut, niretzako edo besteentzako zein ona den aipatu dut, eta niri falta. Nire inguruan, zeinek duen badakidala uste dut, horrelakoa mirestu egin dut, eta niri falta. Zemaiteri, falta zaiola konturatu izan naiz, eta zergtia jakin izan dut, eta niri falta. Nire lagunak, nire gauza bera ikusten dutela probatu dut, edozeinek ez daukala konpartitu dugu, eta niri falta. Aste honetan falta zait eta idatzi egin dut, bihar asetzen banaiz, idatzi ahalko ote dut.

kontatzean, ala nik moldatu ditut oraingo honetara. Ez dut eskubiderik. Dena geldirik geratzeko mamuak astintzen bagaitu, erre ere egin gaitzake. Sinesmenak mugituta ez da ezer egiten, egiteko modukoa bada ez dago sinetsi beharrik. Udaberria orain aipatzea litzateke ezer ez sinestea.

Maitane Legarreta Ez ote nauzu eramango? Oraingoan zortea izango dut, agian. Irakurzalea dirudi, behinik behin. Begira ari da; gorabehera, ezker-eskubi. Erosi beharrekoa orri batean idatzita ekartzen duen horietakoa da, alajaina! Zerbaiten bila dabil, beraz. Ez du aurkitu, nonbait, eta orain berogailu ondoan hitz eta pitz ari den bikoteari begira ari da. Haiek ez dira konturatu, ordea, gizonezkoa galdetu nahian dabilenik. Horrela salduko dute horiek! Gizonak eskuan hartu du bat.

Ez dakit berak nahi duena den ala besteren bat. Mardula da, gainera; buruan joz gero, edozein bertan seko uzten duen horietakoa. Musika diskoen pa-

Goierriko kasta

Zu ondo ezagutzen zaituen laguna da orri zuriz beteriko liburuxka edota koaderno hori. Beti dago zuri entzuteko prest, isil asko, belarria adi-adi, kontatzen zaion orori detailerik txikiena ere, galdu gabe. Eta ez dizu inoiz ezer galdetzen, ez du sekula zalantzarik. Zuk, gustura egiten dizkiozu zure aitortzak. Inorengan baino konfiantza gehiago duzulako berarengan, badakizulako inoiz, inola, inon eta inortxorekin ez dizula hutsik egingo. Lagunik lagunena da eta akatsik gabea da. Egun txar bat izan duzula, hortxe dago zure zain, zure penak entzuteko. Egun zoragarria jazo dela gaurkoa, hor jarrai-

,

Jendea bueltaka, bitartean, ni hotzez akabatzen. Zenbat falta ote da azoka ixteko?

rean dagoen bikote gaztea gizonari begira ari da, eskuetan duena erosteko bezain zoroa ote den antzeman nahian. Gizonak kopeta zimurtu du liburuari buelta eman eta prezioa ikusitakoan. Azkenean, etorritako bidetik joan da. Ez du jakingo deskontua egiten dutenik. Horrela ez dago bizimodurik! Lehen ere gure gurasoek asko irabazten dute, ba! Jendea bueltaka eta, bitartean, ni hotzez akabatzen. Zenbat falta ote da azoka ixteko? Jada, kolorea aldatzen ari zait eta esperantza ere urritzen. Itxaron! Neska-gaztea dator ingurura, eta begira-begira daukadala uste dut. Zirrara galanta sentitzen ari naiz azalean. Ez dut planta onik une honetan, plastiko zuria inguruan dudala, baina tira! Etxerako modukoa naiz, gero!

Doltza Barandiaran Egunerokoa tzen du zure gelako tiraderan zintzo asko zure irribarrearen zergatia jakin guran. Zurekin batera negar ere egiten du, biok gogoratzen dituzue aldi berean gainera, une gozoak, hunkigarriak eta ahaztezinak. Azken batean, zure buruaren isla da, kanpotik nahiz barrutik mediku azterketa sakon bat egin balizu lez ezagutzen zaitu. Koloredun edota usaindun

Goierriko kasta

EGUNERO. Erabaki beharrik gabe gauzak ondo daudela ikusteko jaikitzen nahiz, horrela gero, erabakiak hartu ahal ditut. Eguraldiak, iritsi aurretik, egunak zain jartzen dizkit, telebistan. Ez nahiz nekatzen gogoratzen ez badut zenbat nekatu nintzen. Errepideko ibilaldiak, jasotako imajina guztiak pixka bat lausotzen dizkit. Geroz eta egun luzeagoak izaten ditut, geroz eta gauza gehiago itsasten zait azalean, edo neuronatan. ASTERO. Nonahi ikusten dut azkenaldian, lehenago ere han zegoela akordatzen nahiz ondoren, eta niri falta.

Juan Mari Apaolaza Egunero, Astero, Urtero

Behin edo beste ahoskatu dut, azalpenak eman ditut, niretzako edo besteentzako zein ona den aipatu dut, eta niri falta. Nire inguruan, zeinek duen badakidala uste dut, horrelakoa mirestu egiten dut, eta niri falta.

URTERO. Uda luze joan den mirak ez dit neguan sartzeko animorik eman. Orain hogeita hamar urte entzundakoak horrela ote ziren

Beste hasiera bat dela badirudi ere, hau igeri egitearen antzekoa da. Ordenagailutik mezuak sailean ezabatzen ditudanean hartzen dudan mina izango ez balitz, ez nuke aparatu hau horrenbeste maitteko. Lekua prestatzen dugunerako, jadanik bertan egonak gaude, eta ez gera gehiago hartaz akordatuko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.