12
moda eta edergintza gehigarria oinetakoak
OINETAN ERE EROSOTASUNA Emakumekoetan ‘cowboy’ itxurako botak nagusituko dira aurten, eta gizonezkoetan ‘snaker’ delakoak edo zapatilak jarraituko dute bogan.
Oskarbi
U
rtaro aldaketarekin oinetakoak aldatzeko garaia ere iritsi da. Udazken-neguko joerei begiratuta bueltan izango dira aurten hainbat klasiko. Aurreko denboraldietan joera izan direnetako batzuk finkatu egingo dira, eta badaude hainbat berritasun ere. Joerak joera, Oskarbi zapata dendako Oskarbi Gurrutxagak argi dauka, «Goierrin, batez ere erosotasunaren aldeko» apustua egiten dela esaterako orduan. Bertako klimak asko baldintzatzen du oinetako baten aldeko hautua egiterako orduan, horregatik, hemen «euritik eta hotzetik babestuko gaituzten oinetakoak» bilatzen ditugula dio, bai emakumezko, gizonezko zein haurren oinetakoak aukeratzerako orduan. Emakumeen oinetakoei dagokionean, cowboy itxurako boteak eta botinak nagusituko direla aurreratu du Gurrutxagak. «Modelo asko ikusiko ditugu, betiko botinez gain, aurten belaunera artekoak ere sartuko dira». Bota klasikoagoen artean ere, belaunera artekoak bueltan izango dira berriz. «Azken urteetan bota mota hori gehiegi ikusi ez dugun arren, aurten joera izango dira». Bota mota hori soineko eta gonekin eramateko aproposa da, baina aurten culotte formako prakekin ere eramango dira. Gainontzeko aukeren artean, militar itxurako botek ere bogan jarraituko dute aurten. Plataforma edo zoru bikoitzekoak izango dira asko. Zoru mota hori, track ere deitua, botetan ez ezik mokasin edo zapata klasikoagoetan ere ikusiko da. Oinetako mota honi dagokionez, «botak gehiago saltzen dira emakumeentzako, gizonek nahiago dituzte zapatak».
Oskarbi
GIZONEZKOETAN ASPALDIKO JOEREI EUTSIZ
Dena den, gizonezkoen oinetakoen artean snaker-ak edo zapatilak izango dira zalantzarik gabe, haren hitzetan, joera nagusia. Aspalditik datorren joeretako bat da, aurten are gehiago finkatuko dena, izan ere, joera hau «gelditzeko etorri» dela uste du Oskarbi dendako arduradunak. «Erosoak dira eta gaur egun daukaten diseinuari esker edozein arropa motarekin uztartu daitezke». Gizonezkoetan ez ezik, emakumezkoen look-etarako ere ezinbesteko pieza bihurtu dira. Negurako zapatilak «gore-tex dutenak izan ohi dira, euritik babesteko mintz iragazkorrarekin». Oinak bero mantentzen ere laguntzen dute.