Urtekaria 2013

Page 1

URTEKARIA 2013 Osteguna, 2013ko abenduaren 19a Testuak: Janire Arrondo

AIMAR MAIZ

Aldarrikapenerako urtea


goierriko hitza • 2013ko abenduaren 19a, osteguna

2 Urtekaria 2013 Gizartea Hamahiru herritan, errezeta elektronikoa GOIERRI› Apirilean Lazkao, Ola-

berria, Ormaiztegi eta Zegamako farmazietara iritsi zen errezeta elektronikoa. Ekainean, berriz, Ataun, Itsasondo eta Legorretakoak batu ziren sistema berri horretara. Herri horietan medikuek zuzenean jakinarazten diete farmaziakoei gaixo bakoitzari zein botika eman behar dioten. Gaixo kronikoek, esate baterako, ez dute ohiko errezeten bila joan beharrik.

Minbizidun gaixoentzat zerbitzuarekin hasi ziren ZUMARRAGA › Urtarrilaren

10ean Minbiziaren Aurkako Elkarteak Zumarragan egoitza inauguratu eta gero, minbizi gaixoei eta senideentzako zerbitzuak ematen hasi ziren.

Kaleratzeak gelditzeko eskatuz, lanean GOIERRI › Goierriko Kaleratzeak

Stop ekimena martxan jarri zuten. Bailaran hainbat etxe huste izan dira urte honetan zehar. Egoera horretan zeudenei arreta eman, epaitegietako izapideetan lagundu eta kasuak salatzen ibili dira.

Euskararen alde Korrika 18rekin Bi egunetan, gauez, zeharkatu zuen Korrika 18k Goierri martxoan; egitasmoa festarako aitzaki bihurtu zen Andoaindik abiatu eta lau orduren bueltan iritsi zen Goierrira Korrika 18 ekimena. Haur, gazte nahiz heldu, ehunka euskalzaleek bat egin zuten euskararen aldeko aldarriarekin. Herriz herriz, gauez zeharkatu zituen bailarako bazterrak lasterketa erraldoiak. Martxoaren 18an, ostegunez, iritsi zen Goierrira AEKren ekimena. Legorretatik barrena etorri, eta eskualdeko beheko herrietan zehar itzulia eginda, Zegamatik agurtu zuen bailara. Legorreta, Itsasondo, Ordizia, Zaldibia, Lazkao, Olaberria, Idiazabal, Beasain, Ormaiztegi, Mutiloa, Zerain, Segura eta Zegama zeharkatu zituen euripean. Martxoaren 22an, berriz, lehen orduetan egin zuen bira bigarrenez lasterketak Goierrin. Urretxu, Zumarraga eta Legazpi zeharkatu zituen Oñatira bidean jartzeko. Goierriko beheko Korrikaren ko-

Irudian, Legazpiko Sorgintxulo elkarteko kideak. ARKAITZ APALATEGI

ordinazio lanetan aritu zen Axular Barandiaranek ekimenaren ondorenenan irakurketa baikorra egin zuen: «Dena ondo joan zen eta jende askok parte hartu du beste behin ere». Festarako aitzakia ederra Goierri osoan aitzakia bikaina izan zen Korrika 18 festa eta ekin-

G Zenbakia

162 pLekuko aldaketa. Korrikak egin zituen bi itzulitan 162 elkarte, sindikatu, alderdi edo taldek hartu zuten parte Goierrin.

tzak antolatzeko. Seguran, esate baterako, Iparra-Hegoa astearekin bat eginda festa borobila egin zuten. Antzerki, afari eta kontzertuak ere izan ziren herriz herriz. Baionan Korrikari amaiera emateko, berriz, herri askotan autobusak antolatu zituzten eta dozenaka lagun joan zen Goierritik Lapurdiko hiriburura.

G Gizartea egunez egun URTARRILA Beasain. Goierri Biziak 7.128 jaki kilo bildu zituen Caritasentzat. Goierri. Errenta aitorpena euskaraz egin nahi dutenen kopuruak gora egin zuen, 2011-2012 urtean. Zumarraga. Erdira jaitsi zuten Antio hartzen duen ostalariak ordaindu beharreko kanona. Goierri garaia, 4. Hare Haizeak Sahararako janari bilketa egin zuen. Legorreta, 14. Euriteak zirelaeta, Legorretako enpresa baten jarduna geldiarazi zuen luizi batek. Goierri, 18. Olaztiko errauste plantaren proiektua gelditzeko eskatzeko itxialdiak egin ziren Goierriko udaletxeetan. Ordizia. Txakur gorotzak biltzen ez dituzten jabeei 1.200

euro arteko isunak jartzen hasteko erabakia hartu zuten. Beasain, 24. Berdintasun foroa martxan jarri zuten. Beasain-Ormaiztegi, 29. Lapurretxetik 260 tona zabor atera zituzten bi udalen artean. OTSAILA Goierri. Udaletan herritarren parte hartzea nola bideratu aztertu zuten eskualdeko 13 udalek. Beasain. Hamabi kofradiak ospatu zuten XXVIII. Beasaingo kofradien biltzarra. Ordizia. Gaztetxea Milagrosako eraikinera pasa zuten; zaharraren egoera kaxkarra zela-eta. Legazpi. Kontsejupetik udal aldizkaria argitaratzen hasi ziren. Zaldibia,17. Estankoak ateak itxi zituen, betiko.

Olaberria. Araguren Txiki baserriko sendiak bi hilabeteko luzapena lortu zuen Tolosako Epaitegiak enkantea gerarazita. Ataun,23. Joxe Ramon Agirre Marron mendizale ataundarraren ardurapean, Lizarrustiko ostatua ireki zuten berriz. Goierri, 25. Elur denboraleak inguruak zuritu zituen, baina arazorik eragin gabe. Itsasondo, 26. Zuhaitzak landatu zituzten. MARTXOA Lazkao, 1. Lazkaoko eragileek informazioa argitaratzeko lazkaotarrak.org webgunea hasi zen lanean. Idiazabal. Autodeterminazioaren aldeko aldarria Euskal Herrira zabaltzeko asmoa finkatu zuen Nazioen Mundua taldeak.

Ataun, 5. Hileta edo omenaldi zibilak egitea aratu zuen Ataungo Udalak. Zumarraga, 21. Zuhaitz Egunean 83 landare landatu zituzten Izazpi auzoan. APIRILA Zumarraga, 8. Bide Bide aukeratu zuten Antioko ostalaritza zerbitzua ustiatzeko. Ataun,14. Ataungo alkate izandako Iñaki Baztarrika Kaxio omendu zuten. 1988an hil zen istripuz. Legorreta. Autoa ondo aparkatzeko kanpaina egin zuen Legorretako Udalak. Urretxu. Udala Euskal Fondoa erakundearen kide egin zen. Goierri garaia. Suizidioak ekiditeko programa jarri zuten martxan.

MAIATZA Olaberria-Lazkao, 3. Olaberria 1804an Lazkaotik bereiztu zeneko istorioa antzeztu zuten. Goierri. Inoiz baino harrera familia gutxiagok eman zuen izena udan saharar haurrak etxean hartzeko. Urretxu, 13. Arkitekto gazteek Irimo bisitatu zuten euren proiektuak prestatzen hasteko. Legazpi, 14. Herriko hirigintza ondarea aztertzeko plana jarri zuten abian Legazpin. Legazpi. Euskadi Gastronomia saria eman zioten Josema Azpeitiari, ondojan.com atarian egindako lanagatik. EKAINA Itsasondo. I. Mami Lehiaketan 13 herritar aritu ziren. Amaia San Sebastianek irabazi zuen.


2013ko abenduaren 19a, osteguna • goierriko hitza

Gizartea Urtekaria 2013 3 G Bizipozaren jaia

10.370 pEuro. Arrakastatsua izan zen irailaren 22an Lazkaon ospatu zen Bizipozaren jaia. 6.000 sarrera saldu zituzten, 900 bazkari eman eta 800 talo saldu.

G Gazta lehiaketa Nazioa, erabakia, herria. Dantza Zati Erraldoia egin zuten Beasainen ekainaren 15ean, Gure Esku Dago ekimenaren baitan. 2014an Durango eta Iruñea arteko giza katea egingo dute. GOTZON ARANBURU

40

Euriteak. Neguan eta udaberrian arazo ugari eragin dituzte euri jasek. Irudian, Zaldibiako Lizarraga baserriaren parean kilometro bateko lokatz erreka lerratu zenekoa, otsailaren 14an. AIMAR MAIZ

pUrte. Ordiziako Euskal Jaietako azokan 40. gazta lehiaketa egin zuten aurtengo irailaren 11ean. Rikardo Remiro Eulateko artzainak irabazi zuen, hirugarrenez.

G Indarkeria gida

18 ELKARTASUN KEINUAK Ekintza ugari egin dira urtean zehar Iñigo Muruari eta Markel Lopezi laguntzeko; Tantaz tanta, lagundu Iñigo, kasu. Irudian, Northagirres taldearen kontzertua haurren aldeko jaialdian. GOTZON ARANBURU

pUdal. Indarkeria kasuak jasan behar izaten dituzten emakumeen arretarako protokoloa diseinatzeko konpromezua hartu zuten Goierriko 18 udalek; Araman bildu ziren irailaren 25ean ekimena aurkezteko.

OLABERRIAN, TXIKIA HANDI Ekainaren 9an Gipuzkoako 26. eskola txikien festa ospatu zuten Olaberrian. Herri eta auzo txikien biziraupenean garrantzi berezia dutela aldarrikatu zuten. AIMAR MAIZ

G Gizartea egunez egun Legazpi, 8. Sorgintxulo aisialdi taldeak festa giroan ospatu zuen 15. urteurrena. Lazkao, 8. Ekobira azoka egin zuten, 25 salposturekin. Urretxu. Gaztetxearen 11. urteurrena ospatu zuten. Zumarraga, 16. 73 auto klasiko ikusi ahal izan ziren erakustaldian. Beasain, 19. Ustez Bista Alain falta zen diruaren auzia zela-eta polemika sortu zen herrian. Legorreta, 17. Oilo haztegi bat kiskali eta 3.000 txita hil zituen suak. Ordizia, 26. Suhiltzaileen ekipamentu berriak aurkeztu zituzten Sueskolan. UZTAILA Beasain, 2. Azaleko minbiziaren prebentzio kanpaina egiten

hasi ziren. Ordizia. Oianguko proiektua zela-eta, Udalak Elkargiri 120.000 euro itzultzeko agindu zuten epaitegiek. Larraitz, 9. Goierriko gaixoen eguna ospatu zuten; Larraitzen elkartu ziren. Ataun, 19. Saharar herriarekin elkartasun festa egin zen. Beasain, 20. Realak eta Okzitaniako Tolosak futbol partida jokatu zuten Kilometroak ikastolen jaiaren alde. IRAILA Legazpi, 1. Artzainen lana izan zuten gogoan, Artzainen Egunean. 29. Artzai Gazta lehiketan Elgoibarko Mausitxakoek irabazi zuten. Urretxu, 5. Auzoak herrigunera gerturatzeko Auzobusa jarriko

zutela iragarri zuen udalak. Ormaiztegi,14. Elixabete Garmendia kazetari ormaiztegiarrak 36ko gerra Ormaiztegin liburua aurkeztu zuen. URRIA Ezkio-Itsaso, 1. Udalak parte hartze prozesuari ekin zion etorkizuneko herria diseinatzeko. Beasain. Arriarango urtegian eta hainbat enpresen teilatuetan pilatzen diren kaioen gaienko polemika ireki zen. Goierri. Autobus zerbitzua hobetzeko bilerak egiten hasi ziren herriz herri. Ordizia, 10. Goierri Eskolak eta Gurutze Gorriak formazio akordioa sinatu zuten. Ormaiztegi, 25. Irizar kooperatibak 50. urteurrena ospatu zuen.

Ordizia, 29. Mugikortasun Iraunkorrerako I. Plaza aurkeztu zuen Ordiziako Udalak. AZAROA Goierri garaia, 10. Urgadiel elkartekoek gluzemia probak egiten aritu ziren. Beasain, 5. XXIV. Fruitu eta barazki lehiketa egin zuten. Goierri, 25. Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna zela-eta, hainbat protesta ekitaldi egin ziren bailaran. Ordizia, 27. Julian Mujika beasaindarrak irabazi zuen Gipuzkoako odolki lehiaketa. Beasain, 27. Ezkiaga auzoan kamioi bat errekara erori zen, Juan XXIII kaletik behera atzeraka joanda. Ikusgarria izan arren, ez zen zauriturik izan.

ABENDUA Legorreta, 1. Ugarotarrak guraso elkarteak antolatu eta udalak lagunduta egin zen Neguko Festan 735,75 euro bildu zituzten. Goierri. Udazkenean hainbat herritako ibaietatik 13 tona zabor jaso zirela azaldu zuen Goiekik. Beasain, 11. Geobeasain aplikazioa aurkeztu zuten, «herriko informazioa eskura izateko» tresna gisa. Ordizia, 12. Herri Antzokia XX: mendeko ondare aitortzenduen plaka jarri zuten. Goierri, 10. Goierri Eskolan eta Lazkao, Beasain zein Ordizian Caritasek bultzatuta elikagai bilketak egin zituzten. Ordizian Elkartasun Saskia osatu zuten hainbat erakunderen artean.


goierriko hitza • 2013ko abenduaren 19a, osteguna

4 Urtekaria 2013 Tentsio altuko argindar linea G Egunez egun OTSAILA Goierri. Deikaztelu (Nafarroa) eta Ezkio-Itsaso batuko dituen goi tentsioko linea martxoan aurkeztuko zutela aurreikusiz, herritarrei egitasmoaren aurkako ekintzetan parte hartzeko deitu zieten. MARTXOA Gabiria, 7. Gabiriako Udalak argiteria publikoa itzali zuen protesta moduan ordu erdi batez. Herri guztietan deitu ziren argi itzalaldi eta lapikokadak. APIRILA Gabiria-Mutiloa-Zerain-Zegama, 8. REE enpresako ordezkariak herrietako hautetsiekin bildu ziren lineari buruz hitz egiteko. Elkarretaratzeak egin zituzten atarietan proiektua gelditzeko eskatuz. Segura, 9. REEko ordezkariekin bildu ziren udal hautetsiak. Segura, 27. Goi tentsioko linearen aurkako eguna egin zuten Seguran. 130 lagun elkartu ziren eta antolatzaileak «oso gustura» agertu ziren. MAIATZA Gabiria-Mutiloa-Zerain, 7. Proiektuari buruz herritarren iritzia jasotzeko galdeketa egingo zutela iragarri zuten plataformakoek. Donostian egin zuten agerraldia eta herrietako 20en bat lagun elkartu ziren. Goierri, 15. Espainiako Industria eta Energia ministerioan Gipuzkoako eta Nafarroako 170 alkatek, tartean goierritarrek, linea gelditzeko eskaera aurkeztu zuten. EKAINA Gabiria-Mutiloa-Zerain, 16. Galdeketak egin zituzten herrietan, herri ekimenez. Ezezkoa nagusi izan zen. UZTAILA Goierri, 24. Gipuzkoa eta Nafarroako 13.000 herritar baino gehiagok alegazioa jarri zioten proiektuari; 3.000 bat goierritarrak ziren. Lurra taldeak prestatu zuen alegazio sorta, REEri linea bideragarria ez dela erakusteko.

Herritarren botoen eta sinaduren babesarekin, proiektuaren aurka tinko Goierri zeharkatu asmo duen argindar linearen proiektua ezagututa, 3.000 aurkako alegazio bildu dira Deikaztelutik Ezkio-Itsarora egin asmo duten goi tentsioko argindar linearen proiektua itsura hartzen joan den heinean; Goierrin gauzatu ez dadin lanean jarraitu dute. Apirilean elkartu ziren Red Eléctrica Española enpresako ordezkariak lineak zeharkatuko dituen udaletako hautetsiekin: Segura, Zegama, Zerain, Mutiloa, Gabiria eta Idiazabalen. Proiektuaren nondik norakoak, ordea hainbat aste geroago ezagutu ziren. Xehetasunak ezagutu dira Guztira 28 poste jarriko dituzte Goierrin —Itsaso, Deikaztelu eta Tafalla artean, 247—; 50 eta 80 metroko arteko altuera izango dute eta 10x10 metroko oinarria bakoitzak. Proiektua ikusita, Goierriko Autopista Elektrikorik Ez plataformakoek naturan izango duen eragina «jasangaitza» izango dela ohartarazi zuten. Posteei, linea eraikitzeko ireki beharko dituzten bideak gehitu behar zaizkie eta ehunka zuhaitz botako dituzte, asko bertako espezieak. Europar Batasunaren aholkuen arabera lineatik 400 metro baino gutxiagora ez litzateke etxebizitzarik egon beharko; kasu honetan ordea 300 metro baino gutxiagora egongo dira; herriak ere bai 500 metrora. Argindar linea eraikitzeko asmoa 2008an jarri zuten martxan. Bost urtean egoera ekonomikoa asko aldatu dela ikusirik, «inolako zentzurik ez» duela uste dute plataformakoek. Herritarren babesa Kaleko festa egun eta elkarretaratzeez gain, banan-banan, milaka lagun agertu dira aurka. Ekainean Gabiria, Zerain eta Mutiloan egin zituzten galdeketetan

Zerain, Mutiloa eta Gabirian -irudian- egin ziren galdeketak. AIMAR MAIZ

Festa eta protesta uztartuz, Lurkide egitasmoa martxan Tentsio altuko argindar linearen aurkako borrokan herritarren inplikazioa bilatzeko asmoz, ekimen berri bat darabilte esku artean Goierriko Autopista Elektrikorik Ez taldekoek. Herrietako elkarte eta erakundeen artean Lurkide sarea osatzea dute helburu. Asmoa da talde edo elkarte bakoitzak Deikaztelutik EzkioItsasora jartzea aurreikusten den poste bakoitzaren lur eremua babesteko konpromezua hartzea; 10x10 metroko lur eremua. Egun eta ordu jakin bateko ekintza sinbolikoa izango da; posteen guneetan taldeka elkartuz, eremu horiek babesten dituztela irudikatuko dute. Goierrin ere lanean ari dira lurkideak bilatzeko. Behin babesleak aurkituta, urtarrilean elkartuko dira Zegaman lurkideak konpromezu orria sinatzeko. Sinatzearekin batera beste hainbat ekintza ere egingo dira; guztia festa giroan.

D

Segurako frotoian bazkaria, linearen aurkako egunean. ANE ARRIETA

G Zenbakia

575 pEzezko boto. Galdeketetan 575 lagunek eman zuten botoa; guztiek ezezkoa. Gabirian 274k —herritarren %71k—; Mutiloan 146k —%75—; eta Zerainen 155ek —%74— .

parte hartzea altua izan zen. Bataz beste, erroldaren %73ak eman zuen iritzia; boto guztiak linearen aurkakoak izan ziren. «Proiektua bideragarria ez dela» erakusteko Lurra taldeak prestatutako alegazioak berriz, 3.000 herritarrek sinatu zituzten. Denera, Gipuzkoa eta Nafarroako herri kaltetuetatik 13.000 herritar baino gehiagok egin zuten bat alegazio horrekin.


2013ko abenduaren 19a, osteguna • goierriko hitza

Azpiegiturak Urtekaria 2013 5 Obrako kamioien joan-etorriak, zaratak, lokatzak, hautsa eta hotsak gutxi G Azpiegiturak egunez egun ez eta Ezkio-Itsason AHTren lanen inguruko zelaietan pitzadura sakonak agertzen hasi dira. «Nazkatuta» daude herritarrak obrarekin. URTARRILA Zumarraga, 13. Antioko zentroa

Zauria egin du AHTk Ezkio-Itsason

E

spainiako Sustapen ministerioak Ezkio-Itsason Abiadura Handiko Trenarentzat geltokia egitea jasotzen zuen azterketa onartu zuen uztailean; lehenagoko asmoa aurreratzeko eta geratzeko postua egitea zen. Geltokiak sei trenbide edukiko ditu: bi bertan geldituko diren bidaiarien trenentzat, beste bi merkantzia-trenentzat eta azken biak geldituko ez direnentzat. Geltokia merkantzia-trenen bazterbide moduan ere erabili nahi dute; hortaz, geldialdia egingo duten trenentzat zuzendutako lau erraiek 750 metroko irteera edukiko dute. Bi trenbidek nasak edukiko dituzte. Instalazioen dimentsioa are gehiago handituko da, bidaiarientzat eraikina eta aparkalekua ere egin nahi dituztelako. Herritarren kezka Ezkio-Itsaso inguruetan ingurugiro kalte nabarmenak agertzen ari dira AHTren lanak direla-medio. Irailean, esate baterako, Hariztizabal baserriaren inguruetan pitzadurak agertu ziren; bi

Itsasondo. Udaletxe berria estreinatu zuten; abenduaren 29an egin zuten irekiera ofiziala. Ordizia, 14. Miami tabernaren azpiko lokala egokitu zuen udalak kultur taldeek erabiltzeko. Lazkao, 23. Iturgaitzagan etxebizitzen laurdena eraikitzeko lehen fasea hasi zuten. Ataun, 24. San Martin auzoko lur azpiko aparkalekuan, udalak 22 toki gehiago jarri zituen erreserba bidez hartzeko. OTSAILA Ordizia, 6. Auzoetan 100.000 euro zertan gastatu erabaki zuten bilera batean. Lazkao. Iturgaitzagan aparkalekua egokitu zuen udalak. Legazpi. Bost urte eta gero, Zubialde eremuko hirigintza lanekin hasi ziren. Ordizia, 21. Jakintzarainoko bidegorri zatia ireki zuten.

Hainbat baserri ingurutan eta lursailetan zartadurak ireki dira. ASIER ZALDUA

edo hiru asteren bueltan gero eta handiagoak zirela ikusita bizilagunek udaletxera jo zuten. Garikoitz Aiesta alkateak instituzioen babes falta salatu zuen. Gainera, herritarrak «nazkatuta» daudela zioen. Gipuzkoako zatia 2018 edo 2020rako amaitzea espero dutela esan izan dute Eusko Jaurlaritzakoek, baina ez daukate bukaerarako data zehatzik. Lanak amaitu edo ez, trenaren aztarna betirako geldituko da Ezkio-Itsason.

Mandubiko bidea bi urtez egon da itxita trenaren lanengatik Urriaren 4an ireki zuten Salbatoretik Mandubirako bidea; AHTren lanak egiteko itxita egon zen bi urtez. Bitarte horretan, Arriarandik pasatzen ziren bizilagunak. Obraren arduradunek maiatzean irekiko zutela esan zuten, baina urria ere iritsi zen.

D

MARTXOA Zegama, 6. Otzaurtetik Nafarroara doan bidea konpontzen hasi ziren. Zumarraga, 12. Antioko interpretazio zentroko eraikina erabat amaitu zuten. Ezkio-Itsaso. Haur eskola ireki zuten Santa Lutzin. APIRILA Ezkio-Itsaso, 14. Ama Birjinaren aterpe berria inauguratu zuten Santa Lutzin. Segura. Errebote eraikinarekin zer egin erabakitzeko parte hartze prozesua hasi zuten. Beasain, 17. Gazteen sorkuntzarako lokal eraberrituak ireki zituzten. MAIATZA Idiazabal, 13. Udalak udaletxe zaharrean jatetxea irekitzeko asmoa iragarri zuen. Beasain, 23. Ordiziara bidegorria egiteko, trafikoa Juan XXIII kaletik bideratzea erabaki zuen udalak.

Legorreta. Martxoaren hasieran luizi batek N-I errepidea erabat itxita utzi zuen Legorreta eta Itsasondo artean. Bi egun behar izan zituzten errei bat irekitzen; osorik irekitzeko asteak pasatu zituzten lanean Gipuzkoako Aldundiko langileek. ASIER ZALDUA

Arama. Udaletxea, udal zerbitzuak, bulegoak, haur eskola... erabilera anitzeko eraikina ireki zuten urtarrilean. AIMAR MAIZ

EKAINA Zumarraga, 3. Filipina Uharteak kalearen eraberritze lanak Santa Isabel jaien ondorenerako utzi zituzten.

uztailean inauguratuko zela iragarri zuen Mikel Serranok; abuztuaren amaieran egin zen azkenean. UZTAILA Idiazabal, 2. Txomenaneko jolas parkearen berritze lanekin amaitu zuten. Zumarraga, 4. San Isidroko zubia konpontzen hasteko lehen pausoak eman zituen udalak. Zaldibia, 16. Plaza pareko bidea oinezkoentzat izatea proposatu zuen udalak. Olaberria. Aranguren eta Amoskategi baserrien arteko herribidea konpontzen hasi ziren. Ezkio-Itsaso, 18. AHTren geltokia egitea onartu zuten. Beasain, 24. Salgai jarri zuten Beasaingo estazioko etxea. IRAILA Zumarraga, 4. Antioko taberna eta jatetxea ireki zituzten. Beasain, 5. Juan XXIII kaleko zirkulazio arazoa semaforoekin konpontzea erabaki zuten. Zumarraga, 6. Filipina Uharteak kalea norabide batentzat ireki zuten. URRIA Zumarraga. San Gregorio parkerako irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi zituzten. Zumarraga, 3. Eitzaga Berriko lehenengo eraikina egin zuten. Lazkao, 21. Iturgaitzagatik herrirako sarrerako biribilgunea ireki zuten. Arama. Saneamendu sarea luzatzeko lanekin hasi zen udala. Zumarraga, 24. Urak bideratzeko lanak hasi zituzten. Segura, 28. Hilerriko ermita konpondu eta herritarrek ikusteko ireki zuten. AZAROA Goierri. Zuntz optikoa sartu zuten Etxegaratera eta Beasaindik Zumarragara. Arama, 4. Ibaresko zubia berritzen hasi ziren. Lazkao, 11. Zubierreka industrialdera zubi berria eraikitzen hasi ziren, Kanpondegiko biribilgunean.


goierriko hitza • 2013ko abenduaren 19a, osteguna

6 Urtekaria 2013 Hondakinak Zabor poltsak zintzilik, protesta gisa LEGORRETA › Urte hasieran,

Legorretan, jarri zituzten lehenbizikoz zabor poltsak plazako zuhaitzetan zintzilik atez ateko hondakin bilketaren aurka. Bailaran, atez atekoaren aurkako sinbolo gisa zabaldu zen zabor poltsarena. Herrietako gune publiko eta balkoietan ikusi dira urtean zehar.

Herrietan zer sortzen den jakiteko, pisuak GOIERRI › Sasieta Mankomuni-

tatea, herri bakoitzeko datu errealak jakiteko eta etorkizunean herri bakoitzean sortzen denaren araberako kostubanaketa egiteko baskula sarea osatzen ari dira. Aurten hiru pisu berri eraiki dituzte, azkena hilabete honetan bertan.

Sarraila elektronikoaren aldeko apustua BEASAIN › Organikoa bereizte-

ko edukiontzietan sarraila elektronikoak jarri ziren martxoan Beasainen. Udalak zabor-tasa ezberdinak aplikatu nahi ditu etorkizunean.

Hondakinen %54 gaika biltzera iritsi dira Sasieta Mankomunitatean G Herriz herri

Sei herritan ezarri da 2013an atez ateko bilketa; hainbat neurri hartu dituzte beste herri batzuetan ere Eztabaida sutsuak bizi izan dira herriz herri hondakinen kudeaketa dela-eta. Bilduk eta Sasieta Mankomunitateak bailaran atez ateko hondakin bilketa ezartzeko hartutako erabakiak, polemika piztu du leku askotan. Bilketa sistema mota ezberdinak aukeratu dituzte azkenean batean eta bestean. Istiluak istilu, Sasieta Mankomunitateko birziklatze tasa %54era iritsi da lehenengo aldiz. Azaroan emandako datuen arabera, gorakada nabarmena izan du gaikako bilketak. 2009an gaika %26 bildu zen; 2011n, %29 eta 2013ko urrian erdiraino iritsi ziren. Urtea amaitzerako gaikako bilketak zabortegira botatakoa gainditzea espero dute. Igoera nabarmena izan duena organikoa

ATEZ ATEKO BILKETA Legorreta, Itsasondo eta Zaldibia. Martxotik, hondakin guztiak gaika ateratzen dituzte ontzietan. Segura. Uztailaren 4tik hondakin guztiak ontzietan gaika. Ordizia. Uztailaren 12tik hondakin guztiak ontzietan gaika. Lazkao. Urriaren 4tik hondakin guztiak ontzietan gaika.

Zaldibian atez atekoari hasiera eman zioten egunekoa. AIMAR MAIZ

izan da; 2013ko lehen hamaika hilabetetan 2.337 tona jaso dira; iaz epe berean baino %70 gehiago. Zabortegira botatako errefusa %20 jaitsi da: aurten 11.009 tona bota dira, iaz 13.780.

Sortzen dugun zaborraren datuetan, berriz, beherakada izan da; %10ekoa hain justu ere. Krisi egoerak, etxe eta auzo-konpostak eta kontzientziazioake eragina dutela diote.

tzi zion PSEk. Legazpi, 11. Gaikako bilketa ezartzeko prozesuari hasiera eman zioten. Goierri, 12. Beldurra sortzea egotzi zien Bilduk EAJ eta PSEri. Legorreta-Zaldibia. Atez atekoaren aurkakoek sinadura bilketari ekin zioten berriz. Segura, 13. Atez atekoa zehazteko bileretan 389 herritarrek hartu zutela parte azaldu zuten. Ordizia, 16. Atez atekoari aukera bat emateko eskatu zuten Zero Zaborrekoek. Legorreta-Itsasondo-Zaldibia, 26. Bilketari hasiera eman zioten.

moa azaldu zuten, hilaren 20an eta 21ean. Legazpi, 9. Bilketa mota auzoka zehazten hasi ziren. Bitartean, aurkakoak galdeketa prestatzeko bilerak egiten hasi ziren. Legazpi, 15. EAJren galdeketak «helburu politikoak» zituela salatu zuen Bilduk. Itsasondo-Legorreta-Zaldibia, 16. Atez atekoarekin, hiru herrietan birziklatze tasa bikoiztu egin zela iragarri zuten. Legazpi, 16. Zero Zaborrek ez zuela galdeketan parte hartuko adierazi zuen. Legazpi, 17. Udalak galdeketak ez zuela zilegitasunik azaldu zuen; plataformakoek, berriz, «zaborraren esklabu» bihurtuko dituztela ohartarazi zuten. Legazpi, 18. PSEk herri galdeketa antolatzen parte hartuko zuela iragarri zuen. Legazpi, 20-21. Galdeketara

SISTEMA MISTOA Legazpi. Errefusa jasotzen da atez ate; organikoa aukeran. Ataun eta Arama. Oraindik hasteko data zehaztu gabe duten arren, soilik errefusa jasoko dute atez ate. BOST EDUKIONTZI Beasain, Idiazabal, Olaberria, Zegama, Urretxu eta Zumarraga.

G Egunez egun URTARRILA Legazpi, 9. Hondakinen kudeaketa bideratzeko negoziazio mahaia sortu zuten. Legorreta, 15. Lehenbizikoz zabor poltsak jarri zituzten plazan. OTSAILA Goierri. Sasieta Mankomunitateak 10,2 milioiko aurrekontuarekin ekin zion urteari, 2012an baino murritzagoa. Segura, 7. Atez atekoarekin uda hasieran hastea erabaki zuten. Lazkao, 7. Atez atekoaren ezartzea urtebete atzeratzeko eskatu zuten kontrako taldekoek. Goierri, 11. Birziklatzearen alde egiteko deia luzatu zien EH Bilduk herritarrei. Legazpi, 13. Edukiontzi marroia «negoziaezina» dela azaldu zuten atez atekoaren aurkakoek. Legazpi, 15. Hondakinen kudeaketarako mahaia desegin zen.

Beasain, 18. Martxotik aurrera edukiontzi marroiak txartel bidez irekiko zirela iragarri zuen udalak. Ormaiztegi, 21. Udala atez ateko sistema ezartzeko lehen pausoak ematen hasi zen. Zaldibia. Atez atekoaren aurkako sinadura bilketa egin zuten. Ormaiztegi, 26. Ia 600 sinadura bildu zituzten aurkakoek. Legazpi, 26. Bilketa nola egin erabakitzeko parte hartze prozesua hasi zuten; EAJ bosgarren edukiontziaren alde agertu zen. MARTXOA Lazkao, 4. Zabor poltsak lehioetan jartzeko deia egin zuten atez ateko bilketaren kontrakoek. Legazpi, 4. Zero Zabor taldeak produktuak berrerabiltzeko eskatu zuen. Bestalde, Bilduri herritarren ahotsa gutxiestea ego-

APIRILA Legorreta, 2. Ontziak puskatuta eta hondakinak kalean hustuta agertu ziren. Legazpi, 4. Atez atekoaren aurkakoek galdeketa egiteko as-

parte hartzera deitutakoen %50,6 atez atekoaren aurka agertu zen. Legazpi, 25. EAJ, PSEk eta H1!ek osoko bilkura utzi zuten Zero Zabor taldearen mozio bat zela-medio. Legazpi, 29. Zero Zaborrek emaitzarik onenak atez atekoak ematen dituela azaldu zuen. Legazpi, 30. Ontzi txikiak eta edukiontziak konbinatutako sistema iragarri zuen udalak. MAIATZA Beasain, 6. Edukiontzi marroia gehiago erabiltzeko kanpainari ekin zioten. Segura, 9. Atez atekoaren aurkako sinadurak biltzen hasi ziren. Ordizia, 9. Bileretan 400dik gora herritarrek hartu zuen parte lehen astean. Azkenean, 1.000 lagun inguru aritu ziren.


2013ko abenduaren 19a, osteguna • goierriko hitza

Hondakinak Urtekaria 2013 7 G Hondakinak egunez egun

Ordiziako galdeketan begiraleak onartu zituzten. LOINAZ AGIRRE

Bilketen gaineko iritzia jasotzeko, galdeketak Legazpin eta Ordizian egin dira galdeketak; botoa emateko modua eta emaitzekin istiluak egon dira bietan Legazpin martxoan eta Ordizian ekainean hondakinek bilketaren gaineko herri galdeketak egin zituzten, atez atekoaren aurka sortutako taldeek. Erabilitako erroldek, botoa besteen izenean eman ahal izateak eta emaitzak irakurtzeko moduak eztabaidak sortu zituen ondorenean. Birziklapena bai, atez atekorik ez plataformak Legazpin antola-

tutako galdeketan 7.156 lagunek zuten botoa emateko aukera; 3.599 agertu ziren bosgarren edukiontziaren alde. Hain justu ere, herritarren %51,76k eman zuen botoa. Erroldatik kanpoko 98 pertsonen botoak ere jaso ziren. Ordizian antolatzaileek emandako datuen arabera 2.765 boto jaso ziren bost edukiontzien alde. Galdeketaren oinarri hartutako zentsoak ekarri zuen nahastea Ordizian. Antolatzaileek azken hauteskundeetako zentsoa zuten eskuetan —7.008 lagunekoa— baina erroldatutako denek bozkatu ahal izan zuten —7.971—. Ehunekoetan ezberdintasunak zeuden.

Mundumob. Hondakin bilketaren eztabaidaren inguruan, Zero Zabor taldeak sortu eta hainbat ekimen garatu dira herrietan. Mundumob ekimenarekin bat egin zuten Beasain —irudian—, Lazkao, Segura, Ataun, Legazpi, Ordizia eta Zaldibian ere. ARKAITZ APALATEGI

Legazpi, 13. Plataforma sistema mistoaren aurka azaldu zen. Ormaiztegi, 13. Udalak bilketa edukiontzi bidez egitea erabaki zuen. Ordizia, 15. Edukiontzi marroiari aukera bat emateko eskatu zion PSEk udal gobernuari. Ordizia, 23. Galdeketa egiteko eskatu zion udalari oposizioak. Ordizia, 28. Adostasuna eskatu zuten EAJ, PSE eta PPko kideek. Zaldibia, 28. %83 birziklatzen dutela iragarri zuen udalak. EKAINA Legazpi, 10. Zintzilikarioak leku publikoetan jartzea erabaki zuten. Ordizia, 13. Aurkakoek hilaren 29-30ean galdeketa egiteko asmoa azaldu zuten. Segura, 20. Atez atekoarekin uztailaren 4an hasiko zirela iragarri zuten. Ordizia, 24. Hainbat ostalari eta merkatari atez atekoaren alde agertu ziren. Lazkao, 25. Bilketa eredua zehazteko bilerak hasi zituzten. Ordizia, 25. Udalak galdeketari ez zion zilegitasunik ematen. Lazkao, 27. Atez atekoa ezarria zuten herrien eredua proposatu zuen Sasietak Lazkaorako. Ordizia, 29-30. Galdeketa egin zuten.

hasi ziren. Legorreta, 9. Kalean zaborrontzi bereiztuak jarri zituzten. Lazkao, 11. Egutegia eta ordutegia zehaztu zituzten. Ordizia, 11. Atez atekoaren aurka manifestazioa egin zuten. Legazpi, 12. Atez atekoa eta edukiontziena uztartzen duen sistema aurkeztu zuten. Ordizia, 12. Atez atekoarekin hasi ziren; Sasieta edukiontziak kentzen hasi zen. Lazkao, 16. Hondakinen %43 «desagertu» zela zioen EAJk. Legazpi, 17. Udalaren galdetegia ez betetzeko eskatu zuten. Ordizia, 18. Gizartea zatitzea leporatu zion EAJk Bilduri. Legazpi, 18. Sistema mistoa udazkenean ezartzea erabaki zuten. IRAILA Legazpi, 5. Sistema mistoaren txostenen gaia «eskandalutzat» jo zuen plataformak. Lazkao, 18. Ontziak banatzen hasi ziren. Idiazabal, 25. Hondakinen mahaia jarri zuten abian bilketa sistema adosteko. Legazpi, 24. Osoko bilkurara eraman zuten atez atekoaren aurkako aldarria aurkakoek.

neko datu falta salatu zuten EAJ eta PSEk. Legazpi, 10. Ontziak banatzen hasi ziren; errefusaren ontzi grisa ez jasotzeko deia egin zuten plataformakoek. Ataun, 10. Akordioa lortu zuten Ataunen; bi sistemak uztartuko dituzte. Goierri, 15. Beira birziklatzeko kanpaina egiten hasi zen Sasieta. Legazpi, 15. 395 familiak eman zuten izena atez atekorako; aste horretan jarri zuten martxan sistema mistoa. Idiazabal-Zegama, 21. Birziklatzea erraza da! kanpaina hasi zuten. Legazpi, 22. Gardentasun falta salatu zuen PSEk. AZAROA Legazpi, 6. Eukiontzi berdeak kendu zituzten eta pixohialak biltzeko grisak jarri. Legazpi, 7. Elkarretaratzea egin zuen plataformak. Ordizia, 7. Kaleko hondakin bilketarako ibilgailu elektrikoa erosi zuen udalak. Idiazabal, 13. Hondakinen mahaiak ez zuen adostasunik lortu errefusaren inguruan. ABENDUA Ordizia, 10. Atez atekoak ez duela merezi esan zuten EAJ eta PSEkoek; udalak %76 birziklatzen dela iragarri ondoren. Legazpi, 11. Hilabete batean %30etik %75 birziklatzera igaro dira.

UZTAILA Ordizia, 2. EAJri eta PSEri «maniobra politikoa» gaizki atera zitzaiela esan zuen udalak. Segura, 4. Atez atekoarekin

URRIA Beasain, 1. «Zabor turismoa» geratzeko neurriak eskatu zituen PSEk. Lazkao, 4. Atez atekoarekin hasi ziren. Lazkao, 8. Atez atekoaren gai-

Porrotxekin, Ordizian. Takolo eta Porrotx pailazoek ikuskizuna eskaini zuten Ordiziako zuhaiztian. HITZA

Desobedientziarako deia. Behin bilketa sistema berria martxan, herri plataformak protesta ekintza egin zuen azaroaren hasieran. Desobedientziarako deia egin zuten; zabor poltsak «txintxilikakak» zeuden guneetan botatzeko. GOTZON ARANBURU


goierriko hitza • 2013ko abenduaren 19a, osteguna

8 Urtekaria 2013 Politika

Lazkaon Oin-Arin dantza taldeko dantzariak ikurrinaren omenaldian. AIMAR MAIZ

Ikurrinaren aldarria Espainiako gobernuak hala derrigortuta, bandera espainiarrak jarri dituzte Goierriko udaletxeetan Tantaka-tantaka, 2013an Goierriko udaletxe gehienetara iritsi da bandera espainiarra. 2012 erdialdean Espainiako Gobernuak eraikin publikoetan banderak jartzeko indarrean zegoen legea betetzeko agindua iritsi ondoren hartu dute jartzeko erabakia. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritza arduratu da agindu horiek udaletara eramateaz; hirugarrenean jarri ezean isun eta ondorio administratiboak izango zituzten. Behin jartzeko erabakia hartuta, zer eta nola jarri erabakitzeko eztabaidak izan dira. Ikurrina eta

Espainiakoa, Idiazabalgoa, Europakoa eta ikurrina Idiazabalen. ANE ARRIETA

espainiarra, europearra, herrikoa... denetarik ikus daiteke udaletan. Lazkaoko udaletxeko paretan, esate baterako, Lazkaoko bizilagun guztien jatorrizko banderak jarri dituzte; 42 guztira. Behin jarrita desagertu ere egin dira; Zeraingoa, kasu.

Herritarrekin bilerak, omenaldiak eta ekitaldiak ugari izan dira urtean zehar. Martxoan Seguran ikurrinaren aldeko taldea sortu eta omenaldia egin zuten. Ormaiztegin ere ikurrinari omenaldia egin zioten maiatzean eta Lazkaon azaroan.

Herriko udalen eta hautetsien biltzarra eratu zen: Igor Eguren Ordiziako alkatea eta Axier Mujika Aramakoa, zuzendaritzako kide izendatu zituzten. Segura, 4. Ikurrinaren aldeko ekitaldiak antolatu zituzten. Goierri, 6. Goierri garaiko bizilagunek Parot doktrina indargabetzeko eskatu zuten. Beasain, 22. Mikel Azurmendi presoaren aldeko hitzaldia eta festa egin zituzten Arraiaran auzoan.

ko fidantza ordainduta. Goierri, 17. Presoekin elkartasunean ekintzak egin ziren herriz herri Herrirak deituta.

G Politika egunez egun URTARRILA Ordizia, 10. Larri gaixotuta dauden presoei buruzko mahai ingurua egin zuten. Legorreta, 16. Aitor Esnaola epaitu zuten Madrilen; fiskaltzak 19 urteko zigorra eskatu zuen. Epaileak 17 urteko zigorra jarri zion, azkenean. Goierri. Sortu alderdiaren eraketa prozesuan 300 bat goierritarrek hartu zuten parte. Segura, 28. Euri Albizu epaitu zuten Madrilen. Apirilean ezagutu zen epaia; 7 urte eta erdiko espetxe zigorra. Urretxu, 24. Andoni Lubaki argazkilaria etxera iritsi zen Sirian bahitua egon ondoren. Lazkao, 1. Biktimen aitortza egin zuen Udalak mozio batea. MARTXOA Goierri, 4. Udalbiltza Euskal

APIRILA Segura. Segurako Udala Ueman sartu zen. Ordizia, 13. Ernai erakundearen aurkezpen ekitaldia egin zuten. MAIATZA Segura, 8. Euri Albizuk espetxea ekidin zuen, 20.000 euro-

EKAINA Goierri, 10. EH Bilduko alkate eta zinegotziek presoen eskubideen defentsan aritzeko konpromezua hartu zuten. Zumarraga, 26. Aitor Zubillaga atxilotu zuten Saran. UZTAILA Beasain, 1. Ezker abertzalea Aitor Aldasororen aurka dagoela salatu zuen EAJk. Goierri, 2. Gazteen ÂŤlangabezi tasa altuaÂť salatu zuen Ernaik Beasainen. Ordizia, 18. Lau lagun epaitu zituzten 2008ko Ordiziako jaietako istiluengatik; urte eta erdiko gartzela zigorra jarri zieten.


2013ko abenduaren 19a, osteguna • goierriko hitza

Politika Urtekaria 2013 9

Rodriguez, Delgado eta Solana, aske ‘Parot doktrina’ izenez ezaguna den 197/2006 doktrina baliogabetuta, hiru preso goierritar gelditu dira libre

Oroimenaren txokoa. Aginaga auzoan 36ko gerran hil zituzten hiru gazteen aldeko omenaldia egin zuten azaroaren 9an. Oroimenaren Txokoa inauguratu zuten ekitaldi batekin . GOTZON ARANBURU

Dozenaka euskal presoen artean Gonzalo Rodriguez, Juani Delgado eta Kepa Solana goierritarrak euren eskubideak urratuta ikusi dituzte gartzelan; kondenak osorik beteta izan arren, 197/2006 doktrinarekin preso jarraitzen zuten. Azaroaren amaieran irten dira espetxetik hiruak. Preso batzuei espetxe zigorrak luzatzeko 2006an hasi ziren 197/2006 doktrina aplikatzen. Henri Parot ETAko presoari aplikatu zioten lehenbizikoz, hortik izena. Ines del Rio presoaren kasua aztertuta, 2012an ebatzi zuen Europako Giza Eskubideen Auzitegiak doktrinak eskubideak urratzen zituela. Espainiak helegitea jarri arren, 2013ko urrian berretsi egin zuen epaia Estrasbur-

gok. Hala, presoen kasuak banan banan aztertu eta azken asteetan hamarnaka irten dira espetxetik. Aurtengo ekainaren 10ean bete zuen osorik kondena Ezkio-Itsasoko Gonzalo Rodriguezek. 1993an atxilotu zutenetik zegoen preso eta ekainean Parot doktrina aplikatuta 10 urte luzatu zioten kondena. Azaroan aske geratu zen Estrasburgoko epaiaren ondoren. Juani Delgado eta Kepa Solana elkarrekin atxilotu zituzten 1991an. Delgadok 2012ko otsailean eta Solanak 2009ko urrian zuten irteera data, baina kondenak luzatu egin zizkieten. Azaroaren 27an geratu zen aske Delgado Salamancako espetxea atzean utzita; Solana biharamunean irten zen Lugoko gartzelatik. Estrasburgoren azken epaia ezagutu eta Espainiako Auzitegi Nazionalak presoak aske uzteko erabakia hartu arteko egunak «urduritasunez» bizi izan zituzten bai presoek, baita familiakoek ere.

Monozikloz. Eskubideen defentsan Iruñea, Gasteiz eta Bilbora gurpil gainean. ORDIZIAKO AHOTSA

Epaiketa politikoak. Auzitegi Nazionalean epaituak izaten ari dira Jon Gorrotxategi, Ion Telleria eta Xumai Matxain. Lehena herriko tabernen auzian eta beste biak gazte erakundearen aurkakoan. A. MAIZ

Memoriaren Eguna. Zumarragan ETAren biktimei omenaldia egin zieten azaroaren 11n ospatu zuten Memoriaren Egunean. Irudian, duela bizpahiru urte jarritako monolitoan lore eskaintza egiten. MIRIAM LUKI

G Politika egunez egun Urretxu, 19. Joseba Segurola preso politiko urretxuarrak 10 urte bete zituen espetxean. IRAILA Beasain, 19-22. Herrirak Garagardo Azoka egin zuen; presoen eta iheslarien elkartasuna adierazi zieten. Legazpi, 21. Kepa Solanari elkartasuna adierazteko martxa antolatu zuen Herrirak Lugora. Segura. Gerra bizi zuten emakumeei buruzko Amantalek ixileak daramaten gerra dokumentala aurkeztu zuten. Itsasondo, 26. Mikel Otegiri jarritako 34 urteko zigorra berretsi zuen Auzitegi Gorenak; fiskaltzak zigorra 70 urtera igotzeko eskatu zuen. Goierri, 30. Herriraren aurkako operazioaren ondoren, salatze-

ko elkarretaratzeak egin ziren herriz herri. URRIA Beasain, 3. Leire Lopez presoa epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean. Urretxu-Legazpi, 8. Herriraren aldeko mozioak onartu zituzten. Ormaiztegi,10. Herrirari buruzko mozia onartu zuten, ezohiko osoko bilkuran. Beasain, 14. Leire Lopez presoa aske geratu zen, bost urte espetxean egin ondoren. Lazkao, 19. Herriko presoekin elkartasuna adierazteko ekitaldiak egin zituzten. Goierri, 21. Parot doktrina indargabetzeko Estrasburgoko epaiak ateak ireki zizkien Goierriko hiru presori.

AZAROA Idiazabal, 2. Gazteria Libre eguna egin zuten, epaiketa politikoen aurka. Urretxu, 8. Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak hitzaldia eman zuen. Zumarraga, 9. 36ko gerran hildakoak oroitzeko Oroimenaren Txokoa inauguratu eta hiru auzotar omendu zituzten. Zumarraga, 10. Memoriaren Egunaren harira, ETAren biktimen omenezko ekitaldia egin zuten. ABENDUA Ataun, 9. Memoria historikoa lantzeko lau ekitaldi antolatu zituzten Ataunen. Hitzaldiak, Eñaut Elorrietaren kontzertua eta gerra jasan zutenei omenaldia.


goierriko hitza • 2013ko abenduaren 19a, osteguna

10 Urtekaria 2013 Ekonomia Langabezian zeuden gazteentzat, ikastaroak GOIERRI › Langabezian zeuden gazteak lan munduan txertatzeko asmoarekin Goieki garapen agentziak ingurumen arloko modulu bat jarri zuen martxan urtarrilean, Enplegu Berdeak programaren barruan. 14 langabeturentzat zuzendutako 350 orduko formakuntza saioa izan zen. Gainera, diruz lagundutako praktikak uztartu zituen. Amaitzean, Merkaturako Ingurumen Ziurtagiria jasoko dute ikasleek.

Asteak egin zituzten greban, Goian lantegian LAZKAO › Urtea hastearekin bat greba mugagabeari ekin zioten Lazkaoko Elevadores Goian lantegian. Zuzendaritzako bi kide kaleratu zituzten; kaleratzeak salatzeko protesta ekimen ugari egin zituzten hainbat astetan zehar. Haiek berriro hartu zituzten arte eutsi zioten grebari, martxoaren erdi aldean izan zen.

Goierri geldi, maiatzeko greban Goizez zein arratsaldez egin ziren protesta ekimenetan ehunka lagun atera ziren kalera maiatzaren 30ean Erantzun zabala izan zuen Goierrin maiatzaren 30ean sindikatuek deitutako greba orokorrak; ehunka langile atera ziren kalera Gobernuaren lan erreforma geldiarazteko eskatzera. Goizean goiz eman zioten hasiera egunari Goierrin informazio piketeek irekita zeuden lantegietara informazioa banatu eta grebara batu zitezen eskatuz. Eroski supermerkatua irekita zegoen goizaldean; nabarmena izan zen Ampok ere lan egin izana. LABetik eskualdean «min handia» egin zuela azaldu zuten. Piketeak birritan gerturatu ziren bertara. LABetik nabarmendu zuten, bestalde, Olaberriako Arcelo Mittaleko lanuztea, lehena zen.

Greba egunean Urretxun egin zuten manifestazioa. ASIER ZALDUA

G Zenbakia

8 Langileak protestan. ESKEINE LEGORBURU

pGreba. 2009tik Euskal Herrian egin den zortzigarren greba orokorra izan zen maiatzekoa.

Lazkaoko Hiribarren greba egunean. Eskuinean, bezperetan Beasainen egindako giza katea. AIMAR MAIZ-ANE ARRIETA

G Ekonomia egunez egun URTARRILA Goerri. Goierri garaiko langabetuei lehentasuna eman zieten GI-632 errepideko lanetarako. Beasain, 28. CAFeko langile ohi bat hil zen amiantoaren eraginez; 24.a zen. OTSAILA Ordizia, 6. Ordizia «erakargarriago» egiteko merkataritza plan berezia jarri zuten martxan. Ormaiztegi, 21. Krisi garaian, baratzeak eraikitzen hasi ziren. Zumarraga. Northen metodoa ikasten aritu ziren 10 enprese-

tan. Beasain, 21. Bareak Elkarteak urteko plangintza zehaztu zuen. Beasain, 26. CAF enpresa zigortu zuten greba eskubidea urratzeagatik. MARTXOA Idiazabal, 5. Ampo enpresak %35eko hazkundea izan zuela eta 20 milioi euro inbertitu zituela iragarri zuen. Ordizia, 12. Gastu soziala eta enplegua jarri zituzten, aurrekontuen ardatz. Zumarraga-Olaberria. Arcelor Mittal enpresako lan hitzarme-

nak negoziatzeari ekin zioten. Beasain, 30. Bareakek erakuslehio eta pasarela antolatu zituen.

dioa lortuta. Goierri, 18. Maiatzaren 1ean kalera ateratzeko dei egin zuen LABek.

APIRILA Goierri garaia, 12. Urola Garaiko Udalen Elkargoko turismo sailak emandako datuen arabera, Aste Santuan 2.000 bisitaritik gora hartu zituzten Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta Ezkio-Itsasoko turismo guneetan. Urretxu, 15. TTT Ejes-eko langileak greban zeuden 14 langileren kaleratzea ekiditeko; lanera itzuli ziren enpresarekin akor-

MAIATZA Goierri, 1. Elkarretaratzeekin, grebaren atarikoa izan zen Langileen Eguna. Ordizia, 2. Kalitatearen ziurtagiria eskuratu zuten Ordizian elkarteko zazpi saltokik. Zumarraga, 2. 2015 urte arteko lan ituna sinatu zuten Arcelor Mittalen; geroago Olaberrian. Soldatak %12 jaitsi dizkiete eta urtean 48 ordu gehiago egin be-

harko dituzte lan. Zumarraga, 15. Kanpalekua prestatu eta protestari ekin zioten Lamorous Argixaoko langileek. Urretxu-Zumarraga, 23. UZL taldea sortu zuten indarrean dagoen sistemari alternatiba bilatzeko. Goierri, 30. Greba orokorra egin zen. EKAINA Olaberria, 4. Arcelor Mittaleko langileek enpresak murrizketak egin nahi zituela salatu zuten. Beasain-Ordizia, 5. Akordioa


2013ko abenduaren 19a, osteguna • goierriko hitza

Ekonomia Urtekaria 2013 11 Ttiklik eta Energilan saritu zituen Goiekik GOIERRI › Enpresa berrien XVI. sariketa egin zuen Goiekik uztailaren 9an. Ekimen berriko proiektuen lehenengo saria Itxaro Mendizabalek jaso zuen Ttiklik Elkargunea proiektuagatik. Babelplacek jaso zuen bigarren saria. Enpresan buruturiko proiektu berritzaile onenaren lehenengo saria, berriz, Goierri Energilan proiektuarentzat izan zen; Aizkorpe Elektrikariakeko Arkaitz Sodupek jaso zuen.

Ekainean protesta astea egin zuten metalgintzan

Lau heriotza izan dira Lanean ari zirela izandako istripuetan hil dira hiru langile Goierrin; amiantoak eraman du laugarrena Lan istripuek ez dute etenik izan 2013an Goierrin. Urtarrilaren 11n gertatu zen lehen lan istripua Olaberriako Arcelor Mittalen. Paueko (Frantzia) 39 urteko garraiolari bat hil zen zamalanak egiten ari zela ibilgailua gainera

etorri eta azpian arrapatuta geratu ondoren. Beasaingo CAF enpresan, bestalde, amiantoak 24. biktima eraman zuen. Urtarrilaren 26an hil zen, 66 urterekin Pako Buldain eta omenaldia egin zioten lankideek. Amiantoa urte askoan erabili izan da CAF lantegian, material arina eta isolatzaile ona zelako. Bagoien kanpoaldeko txaparen eta barruko estalkiaren artean erabiltzen zen amiantoa, barrua kanpoaldetik isolatzeko. Garai hartan, ordea, inor gutxik

zekien zein ondorio ekar zitzakeen. Ekainaren 20an Garro Garabiak enpresako 36 urteko langile bat hil zen Hernanin garabi bat muntatzen pieza gainera erori eta hartutako kolpearen ondorioz. Beste bi langile ere zauritu ziren. Irailaren 12an, Beasaingo Estanda galdarategian izandako lan istrpuan 58 urteko Joxe Kruz Garmendia ordiziarra hil zen. Sindikatuek lan baldintzak hobetzeko eta lan istripuekin amaitzeko protestak egin dituzte urtean zehar.

GOIERRI › Enpresetan metalgintzako hitzarmenak lortzeko aldarrikapen ekintzak egin zituzten ekainaren 18ko astean Goierrin. Sindikatuen artean banaketa izan zen deialdia egiterakoan. Batetik, LAB, CCOOk, UGT eta ESK-k hiru egunetarako greba deitu zuten. Bestetik, ELAk enpresa-hitzarmena sinatu gabe zuten lantokietan soilik egin zuten deialdia.

IDIAZABAL › Urtarrilaren amaieran lehen sektorea gai hartuta hitzaldi zikloa egin zuten; tartean Jabier Jauregik egindako azterketa aurkeztu zuten. Urrian egin zen abeltzainen eta nekazarien azoka.

Industria eta merkataritza liburura eraman zituzten ORMAIZTEGI › Ormaiztegi

1860-1970 liburua aurkeztu zuten Jose Antonio Perezek, Norberto Ibañezek, Xabier Irizarrek eta Zeles Otamendik. Lanak industriaren, artisautzaren eta merkataritzaren mende bateko historia jasotzen du.

Nazioartekoei esker, bisita kopuruak gora egin du GOIERRI › Goitur Turismo Agen-

tziaren eta Lenbur Turismo Bulegoaren arabera gora egin zuen udan bisitari kopuruak, bereziki nazioarteko bisitariei esker. Goierri behean 11.849 lagun izan ziren; iaz baino %7,8 gehiago. Goierri garaian berriz 14.843 izan dira turismo guneren bat bisitatu dutenak.

GARAIPENA OSPATZEN, ARGIXAON Manifestazioa Ordizian. J. ARRONDO

Lehen sektorea aztertzen aritu da Idiazabalgo Udala

Aste luzeak eman dituzte egoitza atarian akanpatuta Argixao Lamorous egoitzako langileek. Maiatzaren hasieran ekin zioten greba mugagabeari, akordiorik ez zutelako lortzen. Gerozerlan

enpresak 400 euroan murriztu nahi zizkien soldatak eta 200 lan ordu gehiago betearazi. Azkenean, uztailaren erdialdean sinatu zuten aurreakordioa Aldundiaren bitartekaritzari esker. HITZA

Makinaria berritzeko inbertsioa Ederfilen LEGORRETA › Ederfil-Becker kooperatibak bost urtean 10 milioi euroko inbertsioa egingo zuela iragarri zuen.

G Ekonomia egunez egun lortu zuten Beasaingo eta Ordiziako zaharren egoitzetan; Zumarragako Argixaon blokeo egoeran jarraitzen zuen negoziaketak. Goierri, 6. Grebaren irakurketa baikorra egin eta Gutun Soziala mahai gaineratu zuten Ordizia, 7. Ate irekiak ekimena jarri zuten martxan, bisitariak komertzioetara eramateko. Legorreta, 10. Prodema enpresan lanuzteak hasi zituzten. Goierri, 12. Sagardoaren eta gaztaren kulturak uztartzen dituen Pasaporte gastronomikoa aurkeztu zuten Donostian.

Lazkao, 19. Urbasa lantegian greba mugagabean hasi ziren. UZTAILA Goierri, 4. Webgune berria aurkeztu zuen Goiturrek. Zegama, 12. Labe Lan enpresak tailerra ireki zuen. Zumarraga, 15. Aurreituna sinatu sinatu zuten Argixaoko langileek eta Gerozerlanek. Urretxu, 18. Udal langileen baldintzak babesteko hitzarmena onartu zuten. IRAILA Idiazabal, 19. Gaztaren Museo-

an bisitarien kopurua %23 igo zela iragarri zuten; 1.807 bisita izan ditu 2013ko udan. URRIA Beasain, 1. Hainbat ekimen jarri zituen martxan Bareak marketari elkarteak salmentak sustatzeko. Goierri, 3. Klaus North-en metodologia erabiliz enpresaren irudia landu zuen Arrolak. Goierri, 14. Goiturrek eta AKHelicoptersek akordioa sinatu zuten. Goierri, 21. Lan erreformaren aurkako mobilizazio astea egin

zuen ELAk. Beasain, 18. Pintxoaren ibilibidea jarri zuten martxan. Goierri, 22. Itunpeko ikastetxeetan lanuzteak izan zituzten Goierrin. Beasain, 22. Kiroldegian greba eguna izan zuten, hitzarmen duina eskatzeko. AZAROA Zumarraga, 13. Ospitaleko laborategi zerbitzuetan murrizketak iragarri zituzten. Zegama, 28. Gipuzkoako Arkume Salmenta eta Bilketa elkarteak (Garsabi) Ardibide SL en-

presaren bidez hasi zen arkumeak merkaturatzen. ABENDUA Legazpi, 3. Talde kanadiar batek erosi zuen Patrizio Etxeberria lantegia. Urretxu-Zumarraga, 5. Langileen taldeak itxialdia egin zuen Garaialde lizeoan bi egunez egungo egoera salatzeko. Zerain, 13. Aldabe Zerbitzu Turistikoak kooperatibako ordezkariek Euskaliten BikaintasunaKudeaketa Aurreratuarekin Konpromisoa diploma jaso zuten.


goierriko hitza • 2013ko abenduaren 19a, osteguna

12 Urtekaria 2013 Kirola

Irudi gogorrak utzi zituen Itzuliak Ordizian hasi eta amaituko da 2014ko Itzuliko lehen etapa; apirilaren 7tik 12ra egingo da Gari Garmendia. Idiazabaldarrak kimu mailako Espainiako Txapelketa irabazi zuen Valentzian urtarrilean; 16:27ko tiraldia egin zuen, Euskadiko errekor berria jarriz. ASIER ZALDUA

Jon Erguin. Urte opara izan da Erguin beasaindarrarentzat. Urtarrilaren amaieran Espainiako neguko triatloi txapelketa irabazi zuen Reinosan (Cantabria). Irailean, berriz, Euskadi Extrem BTT proba irabazi zuen, bi etapetan lehen postua lortuta. Urrian Arriarango duatloian ere txapela jantzi zuen kirolariak. EGOITZ ZALAKAIN

Euria, elurra eta hotz handiarekin, lan gogorra egin behar izan zuten txirrindulariek Goierri zeharkatu zuen etapan. Apirilaren 5ean iritsi zen Euskal Herriko Itzulia Goierrira. Bosgarren etapa zen, Eibartik Beasainera. 164 txirrindularietatik 70ek bakarrik lortu zuten etapa amaitzea. Larunbatean, berriz, erlojupekoa egin zen. Sky taldeko Richie Portek irabazi zuen etapa eta Tony Martin izan zen azkarrena erlojupekoan; Itzulian Movistar taldeko Nairo Alexander Quintanak lortu zuen sailkapenik onena. Protagonista izan ziren, zalantzarik gabe, Ion eta Gorka Izagirre anaiak. Errepide ertzean bildu ziren zaleen animo ohiu eta txaloak jaso zituzten ormaiztegiarrek. Gune beroak izan ziren Olaberriko igoera edo Lierniko gaina, esate baterako. Ion Izagirrek lehen itzulia «zoragarria» zela esan zuen. Baina, bigarrenetik aurrera bidea «kalbario bat» bihurtu zen eguraldia zela-eta. Ekainaren amaieran bi anaiek Frantziako Tourrari ekin zioten

Ion Izagirre ihesean itzuliko Eibar-Beasain bosgarren etapan. AIMAR MAIZ

elkarrekin. Gorka lehen izana bazen ere, Ionenetzat lehenbiziko Tourra izan zen.

Euskaltel, Fernando Alonso, Ner Group... ezjakintasunez betetako amaiera

2014an Ordiziatik Apirilaren 7 tik 12ra izango da 2014ko Itzulia. Lehen etapa Ordizian hasi eta amaituko da, eta bigarrena ere bertatik abiatuko da. Garagartza Plazan kokatuko dute helmuga puntua. Ordiziako geltokitik, maldan gora, iritsiko dira txirrindulariak helmugara.

D

irabazi zuen. Olaberria, 17. Berasategi eta Agirre irabazle Goierriko III. Pala Kopan.

hiru txirrindulariren arteko desafioa egin zuten Atagoitin. Ordizia, 28. Vigon galduta, bosgarren amaitu zuen liga erregularra Ampo Ordiziak. Urretxu-Zumarraga,30. Realaren Lagunek 10 urte bete zituzten.

Txirrindulari goierritarrei urte amaieran amaituko zaie Euskaltel taldearekin zuten kontratua; taldea desegingo baita. Gorka eta Ion Izagirrek Movistar taldean jarraituko dute. Zalantza eta ezjakintasunez betetako asteak izan dira, ordea, Garikoitz Bravo lazkaotarrarentzat. Euskadi Fundazioaren taldearentzat eta Bravorentzat itxaropena ekarri zuen lehenbizi 1 Formulako gidari Fernando Alonsoren proposamenak eta ondoren, Ner Groupek taldearen ardura hartzekotan egon zenean; atzera bota ziren, ordea. Azkenean, Efapel talde portugaldarrean jarraituko du.

G Kirola egunez egun URTARRILA Beasain, 12. Igartza arku taldeak Euskadiko txapela eta liga irabazi zituen. Goierri, 12. Hiru goierritar igo ziren Espainiako ziklo-kroseko podiumera: Alex Aranburu, Maite Murgia eta Jokin Mujika. Lazkao, 20. Gipuzkoako kros txapelketa jokatu zen, 300 bat korrikalarirekin. Eneko Agirrezabal eta Ainhoa Sanz izan ziren garaile. Segura, 20. Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketan txapela lortu zuten Txoritegi elkartekoek. Beasain, 27. Jon Erguin beasaindarrak Neguko Triatloien Espainiako Txapelketa irabazi zuen. Zumarraga, 27. Aizkora apustua galdu zuen Xabier Zalduak Tolosan.

OTSAILA Zumarraga, 9. Alejandro Albisua omendu zuten Goñi Pilota Txapelketan. Ordizia, 9. Alazne Furundarena bigarren geratu zen 200 metroko proban. Ormaiztegi, 24. Ibai Alba hernaniarra eta Olaberriako Amaia Intsausti garaile Sahara krosean. MARTXOA Gabiria, 3. David Ardions eta Josu Agirre oñatiarrek irabazi zuten Gabiriako XV. Rallyesprinta. Beasain, 9. Jendetza bildu zen Beasaingo III. Herri Lasterketan. Beasain, 16. Oier Ariznabarreta eta Maite Mayora garaile Arriarango Mendi Lasterketan. Urretxu, 17. Mundu osoko trialsinlari onenak bildu ziren; Benito Ros munduko txapeldunak

APIRILA Urretxu, 6. Zazpigarren garaipena lortu zuen Jesus Mari Rodriguez zaldibiarrak Eire xake txapelketan. Ordizia, 13. Ampo Ordizia Espainiako Kopako finalerako sailkatu zen bigarren urtez segidan, Bizkaia Gernikari 24-51 irabazi eta gero. Segura, 13. Zeferino Agirrek irabazi zuen Goierriko bolo txapelketa. Zumarraga, 14. Urola eskubaloi taldeak Aldundiaren Trofeoko finalerako pasea lortu zuen. Ordizia, 14. Txindoki Atletismo Taldeko neskak hirugarren Euskadiko kluben artekoan. Legazpi, 27. Hiru zaldunen eta

MAIATZA Beasain, 2 . Herri kirolak sustatzeko hitzarmena sinatu zuten udalak eta Arrano Elkarteak. Gabiria, 11 . Judoka gazteen topaketa egin zuten; 110 elkartu ziren. Legorreta, 11 . Eneko Garmendiak irabazi zuen Gipuzkoako lokotx biltzaile txapela. Urretxu-Zumarraga, 19 . Lokatzari aurre eginez, 540 lagunek amaitu zuten Beitiaren omenezkoa. Goierri, 11 . Hiru goierritarrek hartu zuten parte Lanzaroteko

ironman proban: Juan Karlos Valdivielso beasaindarrak, Patxi Intsausti segurarrak eta Josetxo Mujika zumarragarrak. Zumarraga, 19 . Gema Hernandezek bosgarren egin zuen Bilboko distantzia ertaineko triatloian. Zegama, 25 . Kilian Jornet eta Emelie Forsberg garaile Zegama-Aizkorri mendi maratoian. EKAINA Lazkao, 1 . Iker Goyoso eta Diego Fernandez izan ziren garaile Goierriko Rallyesprintean. Idiazabal, 3. Kross astea ospatu zuten. Urretxu, 8 . Giza probak taldeak irabazi zuen Aiako kanporaketa. Idiazabal, 17. Asier Santanak Realaren bigarren taldea entrenatzen hasi zen. Zumarraga, 22. Arrazakeriaren aurka, Mujikaren omenezkoan.


2013ko abenduaren 19a, osteguna • goierriko hitza

Kirola Urtekaria 2013 13

Igor Esnaola. Segalaritzan urte borobila osatu du legorretarrak. Ekainaren 23an Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen Aian. Uztailean, berriz, Euskal Herriko txapela jantzi zuen uztailean Gasteizen . AIMAR MAIZ

KOPA ETXERATU ZUTEN, BIGARRENEZ El Sardineron bezalaxe, Joanes Aierbe eta Xabier Lerma kapitainak izan ziren Kopa zaleen aurrean altxatu eta udaletxera eraman zutenak. Bigarre-

Ehunmiliak eta G2H. Uztailaren 12tik 14ra egin ziren aurtengo Ehunmiliak eta G2H probak. Bero zapak eta ekaintzak aztarna utzi zuten. Imanol Aleson eta Nerea Martinez izan ziren Ehunmiliak probako irabazleak, eta Iñaki Catalan eta Silvia Trigueros Goierriko Bi Handiak probakoak. ESKEINE LEGORBURU

nez, errugbiko Kopa eskuratu zuen maiatzean Ampo Ordiziak. Joan zen denboraldian, bi kapitainek taldea uzteko erabakia hartu zuten. I.GURRUTXAGA

Gurutze Fernandez. UrretxuZumarragako Seirak taldean hasi eta Eibar, Oiartzun eta Levanteko taldeetan arituta iritsi zen Gurutze Fernandez (1979) Athleticera. Hamar urte egin ditu profesional gisa, horietatik 7 Athleticen. Aurten hartu du nesken lehenengo taldea uzteko erabakia. Egindako hautuarekin «pozik», etorkizunari ilusioz eta gogoz begiratzen dio Fernandezek . ASIER ZALDUA

Zegama-Aizkorri. Maiatzean jokatu zen maratoiaren XII. edizioa. Kilian Jornet eta Emilie Forsberg —irudian— izan ziren garaile. A.APALATEGI

Naiara Peñagarikano. Osinalde elkartearen bola txapelketan irabazi zuen Gabirian, emakumezkoen kategorian. ASIER ZALDUA

proba jokatu zen.

liskarrei aurre egiteko dekalogoa adostu zuten.

G Kirola egunez egun Beasain, 15. Zuma Hine talde beasaindarrak laugarrenez lortu zuen Espainiako txapela futbol 7ko txapelketan. Lazkao, 24. Rufino Murgiari azken agurra eman zioten. UZTAILA Zegama, 7. Aizkorriko Lagunen Eguna ospatu zuten. Legorreta, 20. Igor Esnaolak Euskal Herriko lehen txapela lortu zuten. Ordizia, 25. Daniel Teklehaimanot eritrearrak irabazi zuen Ordiziako 90. Klasikoa. Legazpi, 28. Eufemiano Iturri

IRAILA Ataun, 7. Mendian orientatzeko proba egin zuten; 120 kirolari ibili ziren. Beasain,7. Igartza Mendi Duatloia egin zuten, lehenbizikoz. Beasain, 10. 50 urteko gailurrera iritsi ziren Aizkorri Mendizale Elkartekoak. Beasain, 13. Footbal Fest jaialdia egin zuten plazan. Legazpi, 14. Mikel Oskoz mendizaleari omenaldia egin zioten. Beasain, 14. XXXII. Beasain txirrindulari proba jokatuko zen.

Idiazabal, 15. Ionut Zincak irabazi zuen Axari Trail proba. Beasain, 15. Elena Calvillok lehen postua lortu zuen mendi lasterketetan Espainiako Kopako beteranoen mailan. Legazpi, 22 . BTT proba egin zuten, bizikleta zaleei bide berriak erakusteko. Beasain, 22. Jon Erguinek irabazi zuen Euskadi Extrem proba. Zaldibia-Lazkao, 22. Egun berean Zaldibian III. Herri lasterketa; III. Sari Nagusia; eta Lazkaoko I. Mendi Duatloia jokatu ziren. Ordizia, 23. Kirol ekitaldietako

URRIA Ordizia, 4. Kepa Korta izendatu zuten Rugby Elkarteko lehendakari berri. Beasain, 5. Arriarango bosgarren mendi duatloia jokatu zen; Jon Erguin eta Amaia Lukin izan ziren nagusi. Urretxu-Zumarraga, 12. Familia giroan bizikleta zaletasuna sustatzeko martxa egin zuten. Lazkao, 13. Garikoitz Bravok 10 egin zuen Pekingo Itzulian. Goierri,23. Realzaleak Man-

chesterrera joan ziren. Ordizia, 26. Dorleta Armendarizek euskadiko marka bereganatu zuen hiru kiloko mailuarekin. Ataun, 27. Angel Vazquezek irabazi zuen Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldia. AZAROA Beasain, 9. Loinaz Txirirndulari Elkartearen 50. urteurrena ospatu zuten. ABENDUA Beasain, 8. Euskadiko Aizkora Txapelketaren finala irabazi zuen Iñaki Azurmendik.


goierriko hitza • 2013ko abenduaren 19a, osteguna

14 Urtekaria 2013 Kultura

Bertsolari Txapelketa Nagusian bosgarren postua lortu du Aitor Sarriegik Amets Arzallusek irabazi zuen txapelketa; Juanito Dorronsoro ataundarrak jarri zion txapela «Lau urtez behin egiten da, eta eskerrak». Hala zioen Aitor Sarriegi beasaindarrak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren biharamunean Goierriko Hitzari eskainitako elkarrizketan. «Finaleko saioa hobeto egiteko tartea» utzi zuela uste arren, harritu egin zen Sarriegi bosgarren postua lortu zuenean. Jarritako gaiak gordin xamarrak iruditu zitzaizkion bertsolariari. Hala ere, berak botatako bertsoren bat aukeratzekotan arratsaldean bakarka bota zuena aukeratuko luke, alabarekin kartzelara ama bisitatzera doan aitarena. Udazkenean, astez aste jokatu da txapelketa, abenduaren 15an BECen aritu ziren zortzikotea aukeratu arte. Goierritik ere bost bertsolari ibili dira txapelketan.

AZTARNAK ARALARREN Erdi Paleolitoko industria aztarnak aurkitu zituzten Aralarren ekainean. Levallois printza eta nukleo bat aurkitu zizuten Ondarre izeneko lekuan, orain arte aurkitu diren aztarna zaharrenak dira. J.ORDOÑEZ

Aitor Sarriegi bertsolari txapelketan.

Iban Urdangarin ataundarrak eta Iñaki Apalategi beasaindarrak Hendaian jokatu zuten lehen kanporaketa. Iker Zubeldia zegamarrak eta Nerea Elustondo legazpiarrak, berriz, Amasa-Villabonan izan zuten lehen saioa. Urdangarin, Zubeldia eta Apalategi lehen kanporaketan gelditu ziren txapelketatik kanpo. Nerea Elustondok Gernikako saiorako pasea lortu zuen. Aitor Sarriegi, berriz, finalaurrekoetan sartu zen txapelketara eta finalerako fasea lortu zuen Oiartzun eta Do-

EHBTN

nostiako saioetan lortutako puntuei esker. Final handia Zaldibia, Ordizia, Beasain... Autobus ugari abiatu ziren txapelketako finalaren egunean Goierriko hainbat herritatik. Sarriegiz gain, beste goierritar bat ere ikusi zen BECen Juanito Dorronsoro ataundarra arduratu zen Amets Arzallusi txapela jartzeaz. Apaiz eta fundazioko langile izana, ikastolen mugimenduaren bultzatzaileetako bat izan zen.

ORTIZEN URREZKO PUA Donostiako Leize Gorria kultur elkarteak antolatutako Urrezko Pua gitarra lehiaketan lehenbiziko saria irabazi zuen urtarrilean Yerko Ortizek. Heavy zalea da gaztetatik legazpiarra. JOSUNE ZARANDONA

G Kultura egunez egun URTARRILA Zumarraga, 19. zZará ikusmenezko artista suitzarraren lanak ikusgai jarri zituzten Zelai Arizti kultur etxean. . Legazpi. Yerko Ortiz gitarra jotzaileak Donostiako Leize Gorria elkarteko Urrezko Pua gitarra lehiaketa irabazi zuen. Gabiria, 24. Inaxio Bastida Uranga Etxeberritxo pandero jotzaile ospetsua hil zen, bihotzekoak jota; 70 urte zituen. Legorreta, 28. Saioa abeslariak Natura diskoa argitaratu zuen; bere hirugarrena. OTSAILA Urretxu, 16. Gorka Hermosa akordeoi jotzaileak kontzertua eman zuen.

Beasain, 16. Beasaingo XXIII. idazlan lehiaketako sariak eman zituzten. Zumarraga, 21. Etxeberri jatetxea plato bilakatu zuten Fernando Francoren La Herida filma. Ordizia, 22. Kalabazak lilurarik gal ez dezan ahozkotasuna sustatzeko jaialdiari hasiera eman zioten. Ordizia, 25. Piropo lehiaketa egin zuten ikasleek; 308 lan aurkeztu ziren. MARTXOA Segura, 11. Garazi Goia idazle segurarrak Txartel bat (des)herrira liburua aurkeztu zuen. Zaldibia, 16. Iñaki Alemanek irabazi zuen Osinalde saria.

Beasain, 10. Igartza sariketako Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak liburua aurkeztu zuen Goiatz Landadibar oiartzuarrak. Goierri, 19. Kontuz atsuak taldeko neskek irabazi dute Martxoan Bertsoa. APIRILA Gabiria, 6. Nerea Ibartzabal bizkaitarrak irabazi zuen bertsolari gazteen Osinalde saria. Zegama, 12. Aranzadik Sandratin egindako aurkikuntzak erakusteko ekimenak jarri zituzten martxan. Ordizia, 17. Alex Saldañak bere lehen liburua aurkeztu zuen. Zumarraga, 20. Liburu trukea egin zuten plazan.

Beasain, 20. Huelvaraino eraman zuten Beasaingo ezpatadantza. Ormaiztegi, 20. 300 bat ale trukatu zituzten liburu azokan. Zegama, 27. Orkatz Txiki abesbatzak Benito Lertxundiren abestiak kantatu zituen kontzertuan. MAIATZA Gabiria, 4. Guardia Zibil bertsolariei buruzko pelikula estreinatu zuten. Zumarraga, 5. Loreak errepidean pelikularen filmaketa egin zuten; 80en bat herritarrek hartu zuen parte figurante moduan. Ordizia, 8. Domingo Unanue arkitekto ordiziarrari buruzko Adur

Ezenarrorek lanak jaso zuen Mendizabal Beka. Zaldibia. Tere Irastorza idazleak euskal poesia errezitu zuen New Yorken egindako saio batean. EKAINA Ordizia, 1. Jose Beut valentziarrak jaso zuen Nikolas Lekuona argazki lehiaketako lehen saria. Urretxu, 8. Musika kalera atera zuten Kalegorrian zikloarekin. Ordizia, 11. Kimetzen XIX. kontaketa lahieketako sariketa egin zuten. Goierri, 15. Egurra ta Kitto taldeak hirugarren diskoa aurkeztu zuen. Urretxu, 15. Dantzari Txiki Eguna egin zuten; 500en bat umek


2013ko abenduaren 19a, osteguna • goierriko hitza

Kultura Urtekaria 2013 15 G Zenbakitan

30 pUrte. Lazkaoko Abesbatzak urteurrena ospatu du aurten.

25

DON LETTS, ORDIZIAN

pUrte. Zegamako Orkatz Abesbatzak eta Ezkio-Itsasokoak mende laurdena ospatu dute 2013an.

500

JAZPANA, BOSGARRENEZ

Urrian ospatu zen Ordiziarrock jaialdia, hamargarrenez. Irudian, Don Letts DJ britainiarra; punk musikan eta The Clash taldean aditua Ordizian izan zen gonbidatu. Jendearen harreta bereganatu zuen izarrak bere saioan. IBAI LAMARKA

pDantzari. Urretxuko Dantzari Txiki egunean 500 haur elkartu ziren.

Jazpana jaialdi rural postmodernoak jendetza erakarri zuen Beasaina bosgarren urtez urriaren amaieran. Skate eta saskibaloi lehiaketek parte hartzaile ugari izan zituen; asteburuan, bi egunetako kontzertuetara ere jende asko gerturatu zen. GABIĂ‘E IRIZAR

Bertsotan. Martsoan Bertsoa txapelketa jokatu zen Urretxu eta Zumarragan martxoan. Argazkian, finalean aritu ziren hiru taldeetako kideak: Kontuz, atsuak, Maneksen banda eta Tzitzarito, gaztetxean. Kontuz atsuakeko neskek irabazi zuten. HITZA

Jentilen Etorrera. San Martin Txiki eta Torto aurtengo Jentilen Etorrerako Torto elurretan larri antzezpenean . GOTZON ARANBURU

Gema Urteaga, txapeldun. Euskal Herriko XXV. Eskolarteko Bertsolari txapelketa jokatu zen Orion ekainaren amaieran. Nagusien mailan Gema Urteaga beasaindarra izan zen garaile eta Mikel Iturriotz urretxuarra, txapeldunorde. BERTSOZALE ELKARTEA

URRIA Ataun, 5. Bideo spot motzen lehiaketa egin zuten. Beasain. Gustu guztietarako ekintzak bildu zituen Udazken Kulturaleko egitarauak. Zumarraga, 5. Irrintzi dantza taldekoak Valentzian eskaini zuten emanaldia. Goierri, 12. Euskal Herriko bertso txapelketari hasiera eman zioten goierritarrek; Iban Urdangarin, Iker Zubeldia, Nerea Elustondo eta IĂąaki Apalategi aritu ziren. Aitor Sarriegi geroago sartuko zen. Zerain, 20. Kultur Astea egin zuten. Urretxu, 21. Egitarau murriztua izan zuen Udazkeneko Musika Zikoak.

Beasain, 25. Jazpana jaialdiari hasiera eman zioten. Zumarraga. Etxeberria auzoari buruzko liburua kaleratu zuen Fermin Lepetegik. Beasain, 30. Julen Zabaletak eta Josetxo Zufiaurrek Goierri Marrazkitan liburua aurkeztu zuten.

G Kultura egunez egun hartu zuen parte. Gabiria, 15. Aizpurutxoko III. Bertso Sarian gabiriarrak izan ziren irabazle. Beasain, 26. III. film lehiaketako sariak banatu zituzten Igartzan. UZTAILA Legazpi, 6. Kultura ezberdinak elkarrengana biltzeko azoka egin zuten. Lazkao. 200en bat lagunek hartu zuten parte liburuen deskontu kanpainan. Zumarraga, 11. Antio gai hartuta egindako argazki rallyko sariak eman zituzten. IRAILA Beasain, 5. Jazpanart erakusketako lanak aurkeztu zituzten.

Zumarraga, 5. Antioko 30. musikaldia aurkeztu zuten; Kukai dantza taldea izango zen berrikuntza. Ordizia, 14. Oianguko erromeria berreskuratu zuten. Ordizia, 15. XXII. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketako sariak banatu zituzten. Arama. Kultur astea ospatu zuten. Ataun, 21. Antzeztaun zikloa egin zuten; zazpi antzezlan eta bakarrizketarekin. Ormaiztegi, 22. Urmaiz abesbatzak Baserria zarzuela estreinatu zuen. Zumarraga, 26. Murrizketak zirela-eta, inoizko zineklub ziklo laburrenari hasiera eman zioten.

AZAROA Legazpi, 2. Azaroan Musika zikloari hasiera eman zioten, Camerata Reale abesbatzarekin. Ordizia, 9. Kulturen topaleku izan zen XIII. Sustraiez Blai. Olaberria, 10. Argazki lehiaketako lehen saria, Olga Barrerasek jaso zuen. Beasain, 16. Haur abesbatzen topaketa egin zuten.

ABENDUA Lazkao, 4. Joseba Tapiak seigarren diskoa aurkeztu zuen, Tximela kapitainaren izarrak. Lazkao, 5. Eneko Aizpuruak bigarren eleberria argitaratu zuen: Herensuge gorriaren urtea. Legazpi, 11. Josu Zabaletak Espainiako Kultura Ministerioaren itzulpengintza saria lortu zuen. Beasain, 12. Goierriko artisten XII. topaketa egin zuten Usurbe Antzokian. Beasain, 13. Unai Baztarrikak Blas Otero-Villa de Bilbao Poesia Sariaren seigarren edizioko euskara modalitateko saria lortu zuen Arrakalak lanarekin. Lazkao-Beasain-OrdiziaAtaunSegura, 14. Liburu Azokak egin zituzten herri horietan.


goierriko hitza • 2013ko abenduaren 19a, osteguna

16 Urtekaria 2013 Jaiak

Idiazabal q San Blas Txiki eguneko bertso saioa eta hamaiketakoa. ANE ARRIETA

Lazkao q Sanprudentziotako mozorroak. AIMAR MAIZ

Ordizia q Ehun urte egin ditu danborradak. JANIRE ARRONDO

Urretxu q Euskal Jaietako desfilea. MIRIAM LUKI

Zaldibia q Santafetan gazte jolasak . ZALDIBIA.ORG

Beasain q Igartzako jaiak. MIRIAM LUKI

Ormaiztegi q XIX. mendeko eleganteen topaketa Ander Deunaren jaietan. ANGEL ELORZA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.