URTEKARIA 2012
Urtea, esku-eskura
MIKEL ALBISU
Osteguna, 2012ko abenduaren 20a Testuak: Aimar Maiz
goierriko hitza • 2012ko abenduaren 20a, osteguna
2 Urtekaria 2012 Gizartea Zumarragako Ospitalea, eskualdeko kudeatzaile ZUMARRAGA-LAZKAO › Osasun zentroetan «osasun baliabideak optimizatzeko» sistema berria ipini zuen Osakidetzak urte hasieran. Administrariei eta erizainei «protagonismo handiagoa» eman eta medikuei lana arintzeko. Zumarragako Ospitalearen eragin-eremua zabaldu zuten, eta Goierri osoko nahiz Urola Kostako osasun zentroak handik kudeatuko zituzten aurrerantzean.
Legazpin hirigintza arloko Europa mailako kongresua
Nazioen Munduak Goierri osoaren eskuetan ipini du, aurten, erabakitzeko eskubidearen izatea nahiz zilegitasuna. Ekainaren 9an festa handia izan zen.
Mundua eskuetan hartuta
G
oierritarren kontzientzian autodeterminazioaren gaia are gehiago errotzeko saiakera egin du Nazioen Munduak. Zer den, nork duen eta zergatik den azaltzeaz gain, subjektua definitzeko urratsa egin du erabakitze eskubidearen aldeko Goierriko mugimenduak. Gure eskuetan dago lelopean, festa erraldoia ospatu zen, ekainaren 9an, Lazkaon. Giroa aurretik zetorren, batik bat Pirritx eta Porrotx pailazoekin eta Izaskun
Forcada koreografoarekin egitekoa zen flashmobaren aitzakiarekin. Entsegu ugari egin ziren herrietan. Egunean bertan, Lazkaoko plazan, mila lagunek dantzatu zuten Eskuetan pieza, Jon Maia zuzenean kantari zela. ‘Gazta zati bat’ dokumentala Nazioen Munduaren bilakaerak ziklo bat borobildu du 2012an. Argi azaldu du hori Maiak berak zuzendutako Gazta zati bat dokumentalak. Hiru urteko grabake-
taren ondotik, aurtengo ikus-entzunezko entzutetsuenetakoa izan da. Donostian aurkeztu zuten, Giza Eskubideen Zinemaldian, apirilaren 21ean. Idiazabalen aurre-estreinaldia egin bazen ere, eskualdeko zinema-aretoetara maiatzaren 25ean iritsi zen, Ordiziakora lehenbizi. Hurrengo astean Beasainen eta Lazkaon, eta harrezkero herri gehientsuenak bisitatu ditu. Udazkenean Dantza zati bat ekimenak hartu zuen lekukoa.
‘Petrikillo’-ren gurutzea Udanatik Zerainera ZERAIN › Jose Francisco Telleria
Petrikillo sasi-sendagilea oroitzen zuen harrizko gurutzea Zerainera eraman zuten, uztailaren 6an. Ordura arte hil zen lekuan, Udana mendatean (Legazpi), zegoen. Lehen Karlistaldian Tomas Zumalakarregi jenerala artatu zuen. Telleria 1842ko abuztuaren 11n hil zen Udanan, Oñatitik Zerainera zihoala zalditik erorita.
Iberdrolak etxebizitzak itxi zituen, eraso batengatik
koek herrien hirigintzan nola eragiten duen aztertzeko nazioarteko topaketa egin zuten, martxoaren 5ean hasita, hiru egunean. Europako bederatzi herrialdetako 32 ordezkarik parte hartu zuten, OP-ACT proiektuaren barruan.
ORMAIZTEGI › Iberdrolaren zentral ondoko etxean liskarra izan zen bi familiaren artean, azaroaren 11n. Gizon batek beste bizilagun bat aizkorarekin zauritu zuen. Gertaera haren ondorioz, Iberdrolak —haren jabetzakoak dira etxebizitzak— etxe handiena itxi egin zuen, ateetan eta leihoetan hormak eraikita.
Nekazaritza azoka egin zen Lazkaon, lehen aldiz
Eskola Txikien elkarteak 25 urte bete zituen
LAZKAO › Irailaren 29an, San Migel egunez, Baserri Eguna ospatu zuten Lazkaon. Aurreneko aldiz, nekazaritza azoka eta ganadu erakusketa antolatu zituzten udalak eta nekazariek, lehen sektoreari indarra emate aldera.
GOIERRI › Hiru eskola txikitako —Gabiria, Olaberria, Zerain— ikasleek eta gurasoek 25 urte, 25 tontor ekimenean parte hartu zuten, maiatzaren 5ean. Koordinakundearen 25. urteurrena ospatu zuten, herriko mendi batera aldi berean igota.
LEGAZPI › Aldaketa demografi-
Jendetza ‘Eskuetan’ kantuaren erritmora dantzan, Pirritx eta Porrotx pailazoen esanetara. MIKEL ALBISU
G Gizartea egunez egun URTARRILA Urretxu, 2. Joxe Mari Lasa txistulari eta kultura-ekintzailea hil zen, 59 urterekin. Ordizia, 16. 26 toki ez-seguru identifikatu zituen udalak, Hiri Segurua egitasmoan. Itsasondo, 16. Haur baten hilobia zabaldu zuten, eta ez zen gorpuzkinik azaldu. SOS Haur Lapurtuak elkartearen arabera, ostutako haurren 15 kasu egon zitezkeen Goierrin. Beasain, 19. Txilibutxof aisialdi taldea berriz ekinean hasi zen, lau urte geldi egon ondoren. Goierri, 21. Josune Bereziartu eskalatzaileak zabaldu zuen Hernanin sagardo sasoia, lehe-
nengo txotxa eginda. Beasain, 22. Garinen kanpai joaldia egin zuten. Zerain. Antxaputxun lur sail bat baratze ekologikorako izendatu zuten, eskola-umeentzat. Goierri. Eskualdeko bost ikastolek ikasleko euro bana emateko ekimena hasi zuten, Lodosako Ibaialderen alde. Goierri, 29. Lehen elurteak goieneko herriak zuritu zituen. OTSAILA Goierri, 2. Elur erauntsiak errepideak itxiarazi zituen. Goierri, 3. ‘Goiberri’-ren lehen zenbakia argitaratu zen. Legorreta, 3. Aulia sagardotegi-
ko Sagrario eta Juan Inazio Etxeberriari omena egin zieten. Beasain, 4. Aizkorri mendizale elkartea eta Juan Antonio Lopez futbolari ohia odolkiaren ohorezko kofrade izendatu zituzten, Jose Ramon Apalategi Txiflo kofrade nagusi zela. Ataun, 15. Kotxea gaizki aparkatzeagatik 40 euroko isunak jartzen hasi ziren. Goierri. Goiztiri AEK euskaltegiak 25. urteurrena ospatu zuen. Ordizia, 22. Pintxo-poteen ekimena hasi zen. Segura, 25. Gipuzkoako mus txapelketan 120 bikote lehiatu ziren, tartean 33 Goierrikoak. Ordizia, 29. Udal Harrera Sare-
ko Ongi etorri Ordiziara lehen saioa egin zen. MARTXOA Zerain, 1. Sagardotegietara joateko autobus zerbitzua hasi zen. Ataun, 2. Agauntzan angulak askatu zituzten. Zaldibia, 2. ‘zaldibia.org’ herri webgunea zerbitzuan hasi zen. Lazkao, 8. Arrainarentzat plastikozko ontziak banatu zituzten. Urretxu-Zumarraga, 10. Mari Lourdes Aranburu emaginari Xera saria eman zioten udalek. Idiazabal, 11. Gipuzkoako eskolarteko ibilaldi neurtuan 400 bat haur eta guraso izan ziren. Zumarraga, 17. Gipuzkoako
ume misiolarien topaketa egin zuten, 600 bat haurrekin. Ordizia, 19. Jubilatu elkartearen 25. urteurrena ospatu zuten. Urretxu, 22. Peio Galvezeak urretxuar balioen ikerketaren lana aurkeztu zuen. Lazkao, 24. I. Gazte Eguna ospatu zuen gazte asanbladak. Ordizia. Emakumeen lekukotzak dituen Gea filma aurkeztu zuen Maitena Salinasek. Beasain, 24. Herriak Elkarlanean, Haitira laguntza bidali zuen. Beasain, 26. Goierriko zientzia sare herrikoia, Lemniskata, aurkeztu zuten, eta CAFen egindako trenen eskala txikiko maketen erakusketa zabaldu zuten.
2012ko abenduaren 20a, osteguna • goierriko hitza
Gizartea Urtekaria 2012 3 G Zenbakia
100 pUrte. Gabirian, bi ikastetxek mende bana bete dute aurten. Pasiotarren Eskola Apostolikoan lehen kurtsoaren mendeurrena maiatzean ospatu zuten. Balentzategi herri eskolak azaroaren 24an bete zuen mendea.
ORDIZIAN FERIAK 500 URTE
G Zenbakia
EZTANDA ERREKA, ISURTEGI
Bost mendeko iraupena bete du aurten Ordiziako asteroko azokak. Ekitaldi nagusiak martxoaren 18an egin ziren; baserritarrei omenaldia, eta herria erre zela 500 urte bete zireneko jaialdia. IĂ‘AKI GURRUTXAGA
50
Ormaiztegin hiru aldiz, gutxienez, jasan ditu Eztanda errekak Cespa enpresaren Lurpe hondakindegi industrialeko isuriak. Larriena irailaren 16an gertatu zen, arrainak hil baitzituen. ARKAITZ APALATEGI
pUrte. Beasaingo Usurbeko gurutzea jarri zutela mende erdia bete da aurten. Baita Lazkaon Domarda elkartea, Zerainen Liztormendi eta Beasainen Aizkorri sortu zutela ere. Legazpiko Txistulari taldeak bezainbeste.
G Zenbakia
25 LIZTOR BELTZA, GOIERRIN Asiar liztor edo liztor beltza (Vespa velutina) zabaldu da. Espezie inbaditzaile kaltegarriaren hainbat habia kendu dituzte: Zaldibian bi, Legazpin sei, Gabirian, Idiazabalen, Ormaiztegin... JON ESNAOLA
pUrte. Beasaingo Antzizar igeriketa taldeak, Ordiziako jubilatu elkarteak, Eskola Txikien koordinakundeak, Urretxuko Aldiri tabernak, Idiazabal Gazta jatorri izendapenak... ospatu dituzten aurten hogeitabost urte.
AMERIKA EUSKALDUNTZEN Amerikako hamasei euskara irakasle Maizpide barnetegira etorri ziren, irailaren 4an. Gazte mundu ekimenean, hilabete Lazkaon igaro zuten, klaseak eta ikastaroak hartzen. AIMAR MAIZ
G Gizartea egunez egun APIRILA Zumarraga, 1. Zelai Arizti ikastetxean ibili ziren ikasleek juntadizoa egin zuten, 130 bat lagun. Beasain, 6. Usurbeko gurutzea jarri zuteneko 50. urteurrena ospatu zuten, prozesio batekin. Gabiria, 8. 1936ko gerran ibilitako gudariak omendu zituzten. Ordizia, 11. Basque Culinary Centerreko Joxe Mari Aizegak ebaki zuen Idiazabal Gazta. Goierri, 21. Nazioen Munduak Gazta zati bat dokumentala aurkeztu zuen, Donostian. Ormaiztegi. Juan Carlos Diez Sotok Guinness errekorra jarri zuen Erroman, ipurdiz intxaurrak hausten (minutuan 76).
MAIATZA Legazpi, 3. Izadi Zaleak mendizale elkarteak Olaria saria jaso zuen, herriko bereizgarria. Zaldibia, 6. Ikatz txondorra egiten hasi ziren, Santi Lizarraga Naparra ikazkinarekin. Gabiria, 12. Pasiotarren Eskolan ibilitako 200 lagun elkartu ziren, ikastetxearen mendeurrenean. Ordizia, 23. Azokako emakume baserritarrei omenaldia. Kimetzek Gaur 8 azokan aurkeztu. Beasain, 28. Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, ustez iloba bati gasolina bota eta erretzeko mehatxua egin ziolako. Lekuko bat eta arreba ere zauritu zituen.
EKAINA Zumarraga. Gazte lokalen artean Garito aldizkaria atera zuten. Legazpi, 23. San Inazion festa, eraiki zuteneko 65. urtean. Beasain, 26. Erretiratuen etxean 30. urteurreneko festa. UZTAILA Beasain, 26. Kamioi batek zeraman hondeamakina erori, eta Gi-632 errepidea itxi zuen. Urretxu, 21. Aldiri taberna itxi zuten, 25 urtean Zumarragako eta Urretxuko ezker abertzalearen herriko taberna izan zena. ABUZTUA Goierri. Bero sapa egin zuen. Hi-
lean zehar bi beroaldi handi egin zituen; lehenengoan, Beasainen 39 gradu hartu ziren. Abuztuaren 10ean Ordizian 43 gradu hartu ziren, eta bezperan 40. Zaldibia. Edateko uraren hornikuntza-hodietan zuloak egin zituen norbaitek, nahita. Denera 130 bat zulo azaldu ziren, uztailaren 23an aurrenak, eta abuztu bukaerara hiru-bat alditan gero. Lazkao, 31. Maizpideko zuzendari 15 urte izandako Marian Bidegainek kargua utzi zuen, eta Jon Urdangarinek hartu zuen. IRAILA Legazpi, 2. Joseba Intsausti ordiziarrak irabazi zuen Gipuzkoa-
ko Idiazabal Gazta Lehiaketa. Ordizia, 5. Jon Etxeberria zeanuriarrak irabazi zuen gazta lehiaketa. Enkantean 7.400 ordaindu zuten erdia. Lazkao, 13-16. Berria-ren aldeko garagardo festa egin zen. Beasain, 20. Udal Euskaltegiaren 25 urteak ospatzeko ekitaldi nagusia egin zuten, Igartzan. Ataun, 22. Bake epaile 17 urte izan zen Joxe Begiristain omendu zuen udalak. Beasain, 23. Gipuzkoako etorkinen eguna ospatu zuten. Lazkao, 28. Berasategi, Ruiz eta Oihaneder Txindoki egoitzan. Zerain, 29. Liztormendi elkarteak 50. urteurrena ospatu zuen.
goierriko hitza • 2012ko abenduaren 20a, osteguna
4 Urtekaria 2012 Tentsio altuko argindar linea
Goi tentsioko argindar linearen proiektua erabat gaitzetsi du gizarteak Deikaztelu eta Itsaso artean eraiki nahi duten ‘autopista’ elektrikoaren aurka manifestazioak eta martxak egin dira Nafarroako Deikaztelu eta Itsasoko zentral elektrikoa (Ezkio-Itsaso) batuko lituzkeen goi tentsioko argindar linearen proiektuari erabateko mespretxua adierazi dio Goierriko gizarteak aurten. REE Red Electrica de España enpresak 2011ko abuztuaren hasieran iritsarazi zuen proiektuaren jakinarazpena udaletxeetara, helegiteak ipintzeko epea opor garai bete-betean zehaztuz. Iaz Nafarroan egituratu zen aurkakotasuna batik bat, kontzejuak eta udalak elkartuta. Aurten Goierrira hedatu da errefusa, antolatzaileek nahi baino oihartzun apalagoarekin izan den arren. Proiektua geldiarazteko eta lekarzkeen kalteak saihesteko eskaera udaletaraino iritsi da. Goierriko hainbat udalek aho batez
gaitzetsi dute Deikaztelu-Itsaso linea. Goierriko eta Tolosaldeko 30 bat udal hautetsi Ordizian bildu ziren martxoaren 26an, eta goi tentsioko linearen aurkako jarrera azaldu zuten. Protesta zerrenda luzeari orduan eman zitzaion hasiera. Herritarren mailan antolamendua hilabete geroago hasi zen mamitzen. Apirilaren 26an hasi ziren biltzen goierritarrak, Mutiloan. Goierri mailako plataformaren ernemuina jarri zuten. Alberto Friasek hitzaldia egin zuen egun hartan; uztailaren hasieran Seguran ere eman zuen beste hitzaldi bat. Plataformaren lehen ekimena Goierriko Autopista Elektrikorik Ez taldeak Zerainen aurkeztu zuen bere burua, maiatzaren 23an. Agerraldi jendetsua egin zuten bailarako herri askotako herritarrek zein zinegotziek. Hurrengo iganderako mendi martxaren iragarpena egin zuten. Herritarren lehenbiziko agerraldia izan zen Zeraingo plazakoa.
Maiatzaren 27an, igandea, bi mendi martxa garatu ziren, aldi berean. Zegamatik eta Ezkiotik abiatu ziren talde bana, eta denek Mutiloan egin zuten topo. 200 bat lagun elkartu ziren frontoian. Uda garaian elkarretaratzeek hartu zuten lekukoa, herrietako festetan presentzia hartuta. Zerainen, adibidez, San Joan bezperako sutan tentsio altuko lineako dorre baten erreplika erre zuten. Manifestazioan 300 lagun Proiektuaren aurkako uholdea zabaldu ondoren, udazkenean gizarteko esparru askotako ordezkariek bat egin zuten publikoki. Urriaren lehenean, hainbat ordezkarik eta pertsonaiak agerraldia egin zuten Ordiziako plazan, proiektuaren aurka azaldu eta manifestaziorako deia egiteko. Urriaren 6an burutu zuten Ordiziatik Beasainera manifestazioa. 300 bat lagun izan ziren. Azken ekimena Barbarin (Zerain) izan zen, abenduaren lehenean. Ondoren, dokumentala aurkeztu zuten Mutiloan.
Goi tentsioko linearen aurkako ekitaldi batzuk. A.MAIZ/A.ELORTZA/HITZA/A.ZALDUA
G Gizartea egunez egun URRIA Zaldibia, 5. Udalak gauzaintza jarri zuen jaietan, parkeetan txikiziorik gerta ez zedin. Ormaiztegi, 6. Euskal Western jaialdia egin zuten, unai zaldunak txekorrak esparruetan sartzeko abildadea erakusteko. Ordizia, 10. Kaleko elkarrizketetatik %38,6 euskaraz egiten direla neurtu zuen Soziolinguistika Klusterrak, iaz egindako kale neurketaren datuak ematean. Idiazabal, 12-14. Idiazabal Gazta jatorri izendapenaren 25 urteak ospatu zituzten. Euskal Herriko gazta txapelketa Olaberriko Aizpea gaztandegikoek irabazi zuten, laugarren aldiz.
Ordizia, 13. Ricardo Remiro eulatearrak irabazi zuen Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa, laugarren aldiz. Beasain, 18. Amiantoaren biktimak oroitu zituzten CAF eta Gasteizko Michelin lantegietako langileek, eskultura aurrean. Legorreta, 21. Goierriko odol emaileen topaketa eta domina banaketa egin zituzten. Gaintza, 24. Ordiziako 64 urteko ehiztari bat hil zen, 10 metroko altueratik postutik erorita. Zaldibia, 28. Maria Luisa Moreak irabazi zuen mondeju lehiaketa, zazpigarren aldiz. Aralarko gazta lehiaketa Joseba Intsausti ordiziarrak irabazi zuen.
Urretxu, 28. 400 bat lagunek Euskaraz bizi nahi dut flashmobean parte hartu zuten. Ordizia, 31. Gaztetxe berria Milagrosa ikastetxea zeneko eraikinean jarri zuten. Legorreta, 31. Pikuzaleok elkarteak 391 euro bildu zituen Nafarroa Oinezen alde, txanpon ilara Ezkizutik udaletxeraino eginda. AZAROA Lazkao-Olaberria-Ataun, 1. Joan Mari Olaetxea apaizak hiru herrietako parrokien ardura utzi zuen. Imanol Prieto zumarragarra hasi zen apaiz lanetan. Olaetxeak 26 urte egin zituen Lazkaoko parrokiaren arduradun.
Beasain, 3. Emakume baten aurkako erasoa izan zen. 42 urteko gizonezko batek bikotekidea labanarekin zauritu zuen. Beasain, 3. Mujika harategiak irabazi zuen odolki lehiaketa. Zumarraga, 4. Jesus Mari Debak irabazi zuen buzkantza lehiaketa, bederatzigarren aldiz. Segura. Arraina erosteko plastikozko ontziak banatu zituzten. Zegama, 10. Olaberiko Aizpea gaztandegiak irabazi zuen Aizkorriko eta Urbiako artzainen arteko 14. lehiaketa. Ataun, 10. Pili Barandiaranek irabazi zuen mondeju beltzaren 4. lehiaketa. Ormaiztegi, 17. Bake epaile 23
urtean izan zen Heliodoro Etxeberria omendu zuen udalak. Beasain, 18. Alboko familia egin zuten hainbat familiak, kanpoko jatorriko familiekin bazkalduz. Gabiria, 18. Errezil sagar lehiaketan Maria Isabel Zumalakarregi, Miren Agirrezabala eta Pedro Iztueta saritu zituzten, sagar-goxotan Maria Jesus Garcia. Lazkao, 23. Domarda elkartean 50. urteurrena ospatu zuten, eta hasieratik bazkide diren bost kide omendu. Olaberria, 25. Gipuzkoako Eskola Txikien festa urte osora zabalduz, lehen ekitaldia egin zen: Txirrinduaren Eguna.
2012ko abenduaren 20a, osteguna • goierriko hitza
Hondakinak Urtekaria 2012 5
Atez ateko bilketa hobetsi dute 9 udalek, eta hiru jartzera doaz Politika, erakunde eta gizarte mailan eztabaida piztu dute alderdiek, sistema eta eredu desberdinak lehenetsita Udal hauteskundeetan, 2011n, alderdien programetan azaltzen zen gai batek hautsak aurten harrotu ditu. Hondakinak biltzeko eta tratatzeko sistema aldatzea erabaki dute Goierriko bederatzi udalek. Aurkakotasuna eragin du horrek zenbait alderdirengan, eta herritarrengana zabaldu da kontrakotasuna. Kudeaketa arlotik politikara, azpiegituretara eta are gizartera hedatu da auzia. Otsailaren 22an, Bilduk gehiengo osoa duen eskualdeko zortzi udalerritan atez ateko zabor bilketa sistema ezarriko zutela iragarri zuten udal ordezkariek, Donostian. Denera Gipuzkoako 35 herrik azaldu zuten sistema aldatzeko asmoa. Legorretako Udalak egin zuen, otsaila-
ren 23an, sistema hori onartzeko aurreneko osoko bilkura. Ataun, Lazkao, Legazpi, Ordizia, Ormaiztegi, Segura eta Zaldibia izango ziren, udaberrian zehar, Goierriko beste herriak onarpena gauzatzen. Azpiegitura arlotik zetozen oharrekin partekatu zuten mozioek urtearen lehen erdia. Apirilaren 26an, Sasieta Mankomunitateak hondakinak murrizteko 14 egitasmo aurkeztu zituen, eta ekainean Sasietaren zabortegia (Salbatore, Beasain) 2014rako itxiko dutela jakinarazi zuten, Gipuzkoako Foru Aldundiaren hondakinen kudeaketa-planaren arabera. Bailaran bi tratamendu planta eraikitzea ere aurreikusi zuen aldundiak: bat hondakinak biologikoki tratatzeko eta bestea organikoa konpostatzeko. Aurkako kanpainak Atez ateko sistema hobetsi zuten herri batzuetan oposizioa egituratu zen gizartean. Sinadura bilketak hasi zituzten lau herritan:
G Hondakin bilketa ATEZ ATEKOA ONARTUTA pLegorreta. Otsailak 23. pSegura. Otsailak 29. pOrmaiztegi. Martxoak 20. pLegazpi. Martxoak 28. pLazkao. Martxoak 28. pZaldibia. Apirilak 24. pAtaun. Maiatzak 31. pOrdizia. Ekainak 28.
Atez ateko sistema doitzeko parte-hartze bilera bat, Legorretan. SASIETA
Konposta ontzeko gune komunitarioak jarri dituzte. Irudian, Ormaiztegin.
Ordizian lehenik, ekainean Legazpin eta Lazkaon, eta azaroan Legorretan. Gaiak norainoko dimentsioa hartu zuen Legazpin geratu zen agerian, azaroaren 16an manifestazioan 3.000 lagun atera zirenean. Hurrengo astean, legazpiko
udal gobernuak «gauzak hobeto» egin zitezkeela onartu zuen, autokritika beharra gaineratuta. Legazpiko Udalaren helburua, «zero zabor eredua» dela berretsi zuen. Sasieta Mankomunitateak bideragarritasun eta funtzionaltasun azterketa agindu du aurten,
Spora aholkularitza enpresa kataluniarrak egin duena, herrika pertsonalizatuta. Hiru herrik — Itsasondo, Legorreta eta Zaldibia— datuak jaso eta biharamunean, azaroaren 8an, iragarri zuten atez ateko sistema jartzera doazela. Sasietak eta hiru udalek herritarrentzat zuzendutako partehartze prozesua hasi zuten, azaroaren 12an, Sasietan Lore kanpainaren barruan. Sporaren oinarriak erabilita, atez atekoaren «eredu irekia» aurkeztu zieten bizilagunei, herritarrek eurek ekarpenak egin zitzaten. Auzoka edo eremuka banatuta egin ziren bilerak, aurkezpen orokor baten ondotik. Denera 700 lagunek parte hartu zuten prozesuaren lehen txandan, hiru udalerri horietan. Politika mailan, Legorretako eta Zaldibiako udal oposizioko taldeek atez atekoa «atzeko atetik» iritsi zela kritikatu zuten. Bestetik, EAJk eta PSEk Bilduri Sasietan aholkulari bat kontratatzea aurpegiratu zioten.
G Zenbakia
8.702
MANIFESTAZIOA LEGAZPIN Atez atekoaren aurkako ekitaldi jendetsuena Legazpin egin zuten, azaroaren 16an: manifesatzioa, Gipuzkoan lehena. Hiru mila lagun joan ziren. Beste hamar herritako plataformek parte hartu zuten.
pSinadura. Atez ateko hondakin bilketa sistema jartzearen aurka Goierriko lau herritan burutu dituzte sinadura bilketak. Denera, oraingoz, 8.147 herritarrek sinatu dute; Ordizian 2.700ek, Legazpin, ‘Birziklapena bai atez atekorik ez’ taldeak 3.683 bildu zituen, eta Lazkaon Lazkao Birziklatuzek 1.764k. Legorretan azaroaren 23an hasi ziren Legorreta Garbia taldekoak sinadurak biltzen, eta guztira, 555 bildu dituzte.
SINADURA BILKETAK AURKA Ordiziako ekimenak Lazkaon izan zuen segida, ekainean. Lazkao Birziklatuzek notaritzako akta aurkeztu zuen udaletxean, eta ez izenpetutakoen zerrendak. Argazkian, entrega egunean. AIMAR MAIZ
goierriko hitza • 2012ko abenduaren 20a, osteguna
6 Urtekaria 2012 Azpiegiturak
AHTren Goierriko azken zatia eraikitzen hasi dira 2012an, Ezkio-Itsasoko geltokiarena Nafarroarekiko lotura handik izango dela esan zuen jaurlaritzak; Ordizia-Itsasondo eta Beasain Ekialdea, eginda AHT Abiadura Handiko Trenaren Euskal Y deritzon trenbidearen zati guztiak hasita daude Goierrin. Eraikuntzari ekiteko falta zen azkena, Ezkio-Itsaso zatia, otsailaren 17an hasi zuten. Geltokia izango du zati horrek, 2,8 kilometro luzekoa, eta hiru zubi: Santa Lutzi (400 m), Zabalegi (272) eta Errazti (223). Lanak 56,4 milioi euro eta 28 hilabete kostako dira. Eta, itxura guztien arabera, Nafarroako zatiarekin lotunea ere bai. Eusko Jaurlaritzak obren hasiera egunean ziurtzat eman zuen jada Euskal Y-ren eta Nafarroako zatiaren arteko lotunea Ezkio-Itsason izango zela. Nafarroako Gobernuak erreserba gehiago adierazi zituen, eta beste bi alternatibak (Lakuntzatik eta Uharte Arakildik) informazio-azterketan zeudela gogoratu zuen.
LAZKAIBAR, CAF-ENTZAT Apirilaren bukaeran zabaldu zuten, Lazkaon, Ordiziara doan errepide berria. CAFen lantegien ondoan zegoen bidea itxi, hura enpresaren jabetzako bihurtu, eta erreka albotik zabaldu zuten berria. A. MAIZ
Ezkio-Itsasoko Santa Luzia bailaran, geltokiaren zatia. GOTZON ARANBURU
Ekainean, bi gobernuek loturaren garapena aztertzeko premia iritsarazi zioten Espainiako Sustapen Ministerioari —hirurek lan batzordea dute eratuta—. Eta, irailaren 7an, bi euskal gobernuetako sailburuek proiektuaren aldeko konpromisoa azaldu zuten, eta «Euskal Y-k eta Nafarroako zatiak Ezkio-Itsason egingo dute bat» esan zuten. Lotunearen informazio-azterlana egiten ari da oraindik, ordea, Sener enpresa (2010eko urrian esleitua 1.030.000 euroan), «AHTren
eta Euskal Y-ren arteko loturaren nondik norakoak jorratzeko». Bi zati bukatuta Uztailaren 12an Ordizia-Itsasondo eta Beasain Ekialdea zatiak bukatutzat eman zituen ETSk, eta Beasain Mendebaldea abendurako bukatuko zela iragarri. Zumarraga azpiko tunelak (5,3km) zulatzen otsailean hasi ziren. Martxoaren 27an Atsusain tunela (585m) zulatu zuten, eta irailaren 17an Sorozarreta (1,7 km), biak Beasain/Ezkio-Itsason.
UDALETXEA BERRITUTA Itsasondok udaletxea goitik behera berritu zuen, barru eta kanpo. Lanak martxoan hasi eta irailean bukatu zituzten. 576.000 euroko kostua izan du, Landagipuzkoa32 foru programatik finantzatua.MAIZ
G Azpiegiturak egunez egun URTARRILA Beasain. Arangoiti egoitzan unitate psikogeriatrikoa marxan jarri zuten. Dementzia mota desberdinak dituzten 15 lagunentzat tokia du. Ordizia. Goierri Berrikuntza Guneak eduki digitalen liburutegia jarri zuen martxan; ikasle-irakasleentzat aurrena, eta enpresetara zabaldu zuten geroago zerbitzua. Zegama. Segura-Zegama bidegorriaren ibilbidean 1,5 kilometroko zati bat zabaldu zuten, Kortaberria auzotik Ondarlea industrigunera bitartekoa. Ordizia. Herri Antzokian proiek-
tore digitala jarri zuten, filmak euskarri digitalean eta hiru dimentsiotan eman ahal izateko. OTSAILA Arama. Erabilera askotarako eraikina eraikitzen hasi ziren. Udaletxea eta kultur etxea han egokituko dituzte, beste hainbat zerbitzu publikoz gain. Zumarraga, 9. Udalak komun publikoak jarri zituen bidegorrian, Etxeberri auzoan. Ordizia, 13. Agerrebidea itxi zuten, CAFetik N-1 errepidera doan bidexka. Trenbidearen gainean zubi berria eraiki behar zuten.
MARTXOA Olaberria, 2. Jolas eta kirol parke berria inauguratu zituzten, kultur etxearen alboan. Juantxo Zubiarrainen izena eman diote. Beasain, 8. Igartza multzoan Belengo Amaren ermita zabaldu zuten, berritu ondoren. Zaldibia, 18. Beti Gazte jubilatu elkartearen egoitza berritua inauguratu zuten. Sukaldea, elkargunea eta komunak erabat berritu zituen udalak. Elkartea bera biziberritzeko aldaketa sakonak ere egin zituzten, zuzendaritzatik hasita. Beasain, 22. Antzizar kiroldegia handitzeko lanetan hainbat
arau urratu zirela esan zuen Kontu Epaitegiak. APIRILA Itsasondo. Udaletxea berritzeko lanak hasi zituzten, ‘Gareia’ izeneko diseinu irabazlea garatzeko. Obrek 576.056 euroko aurrekontua zuten. Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoa. Dominika borda zabaldu zuten, partzuergoko herrietako bizilagunek erabili ahal izateko moduan. Ordizia. Oianguren parkerako herritarren parte-hartzean oinarritutako azterketa prozesua hasi zuen udalak, zer erabilera
eman zehazteko. Oiangu Bizirikek babestu egin zuen ekimena, egun batzuk geroago. Segura, 20. Zerkalden errepide berria inauguratu eta ireki zuten, herriguneko trafikoa handik bideratzeko aurrerantzean. Ordizia, 25. San Joan auzoko 60 babes ofizialeko etxebizitza zotz egin zituzten, 326 eskatzaileren artean. MAIATZA Urretxu-Zumarraga. Eusko Jaurlaritzak airearen kalitateari buruzko ekintza plana aurkeztu zien bi udalei. Bi herrietako alkateek balorazio ona egin zuten.
2012ko abenduaren 20a, osteguna • goierriko hitza
Azpiegiturak Urtekaria 2012 7
Eitzagan auzune berriko lehen etxebizitzak eraikitzen hasi ziren Guztira 410 etxe egitea dago aurreikusita, horietatik 224 babes ofizialekoak; lehenengo fasean 76rekin hasi dira Zumarragako Eitzaga auzoan eraikuntza berriko etxebizitzak egiten hasi ziren, azaroan. Eitzaga Berri izango den auzunean, lehenengo fasean Antio hiribideko aldapan egingo dituzte lehen etxebizitzak, gaur eguneko azkeneko eraikinaren jarraian.
San Gregorio kaleko 37. zenbakidun etxea bota egingo dute. Eremua urbanizatuko eta barruko errepidea, jolas parkea eta berdegunea egingo dituzte. Abenduaren hasieran egin zuten babes ofizialeko 64 etxeren zozketa, 443 eskatzaileren artean. Guztira 410 etxebizitza egingo dituzte, etxebizitza libreak barne. Horietatik babes ofizialekoak 224 izango dira. Eitzaga auzoaren, Intxausti baserriaren eta hilerriaren arteko eremuaren itxura erabat aldatuko du hirigintza proiektu horrek.
Eitzagako mendi hegalean lurrak mugitzen. GOTZON ARANBURU
Urretxu-Zumarragako luzapena ekainean zabaldu zuten zirkulazioarentzat. Argixaoko tunela zulatzea eta Urola gaineko zubia altxatzea izan ziren muina.
Gi-632, Deskargaren oinetan
B
easain eta Durango lotuko dituen autobideak bi kilometro gehiago ditu, ekainaren lehentik. Egun horretan inauguratu zuten agintariek, Martin Garitano ahaldun nagusia buru zela, Gi-632 errepidearen luzapena, Urretxu-Zumarragarako eta Legazpirako lotunea. Zumarraga-Urretxu-Legazpi lotunea deitua, 2,1 kilometro luze da bide-zatia. Argixao tunela zulatzea eta Urola ibaiaren arroa gainditzeko zubibidea altxatzea izan ziren lan zailenak. Argixaoko tunelak 910 metro ditu luzean. Jarraiko zubia 266 metro luze da, eta lurretik 15 metroko altueran dago zintzilikatua. Lanak 2007. urtean hasi zituzten, eta 36 milioi euroko aurrekontua izan dute. Urretxutik aurrera ere abian Zirkulazioarentzat ireki aurretik, herritarrek bertatik bertara ikusteko modua izan zuten Argixaoko tarte beria, bisitarako unea utzi baitzuten. Oinez zeharkatu zituz-
Herritarrek bide-zatian ibili ahal izan zuten, zabaldu aurretik. GOTZON ARANBURU
ten askok tunela eta zubia, ibilgailuek betiko tokia hartu baino lehenago. Bestetik, Gi-632 autobidearen hurrengo zatiko lanak ere ekainaren hasieran hasi zituzten. Urretxu eta Antzuola arteko zatiak 2,7 kilometro izango ditu luzean. Deskargako tunela (680 metro)
egongo da zati horretan, eraikuntza aipagarrienetakoa. Foru Aldundiak iazko urtearen amaieran aitortu zion azpiegitura horri lehentasuna, eta 2015erako erabilgarri egotea nahi du. Goierriri dagokion partea hala ahituko da. Urretxu-Antzuola zatiak 50 milioi euroko kostua edukiko du.
nean: kaperako teilatua konpondu, txukunketak, hormak altxatu... Gaintza. Udalak Ostatu Etxeberri eraikin berriko etxebizitza bat salgai ipini zuen. Idiazabal, 22. Herriko plaza garbitzeari utzi zion udalak, zenbat zikinkeria pilatzen den herritarrek ikusi eta kontzientzia har dezaten. Legazpi, 23. Herri barruko autobus garraio zerbitzua martxan jarri zuen udalak, Junetorri izeneko autobustxoa, erdigunetik auzoetara joan-etorriak egiteko. Bidaia bakoitzaren prezioa 0,20 eurokoa da. Hiru ibilbide egiten ditu. Ordizia. Sasieta Mankomunitateak garbigunea zabaldu zuen, hondakinak, tresnak eta traste zaharrak eramateko. 968.311 euroko kostua izan du.
Beasain, 29. Andre Maria Zeruratuaren eliza itxi egin zuten, teilatua berritzeko obrengatik. Gabiria, 31. Plazan jolas parke berritua ireki zuten. Auzolanean egin zituzten zenbait lan. Zoru berria goma xehetuzkoa bota dute, eta jolas guztiak aldatu dituzte.
G Azpiegiturak egunez egun EKAINA Ordizia, 12. N-1eko tarteko radarra funtzionamendutik kendu dutela jakinarazi zuen Jaurlaritzak. Ordizia eta Irura artean ibilgailuen batez besteko abiadura kalkulatu du urtebetean, denborak aintzat hartuta. Urte horretan 6.000 isun inguru jarri dituzte. Helburua bete dela eta (abiadura batez beste 8,3 kilometro jaitsi dela diote), aurrerantzean ez du radarrak funtzionatuko. Gabiria. Eusko Jaurlaritzak Troiko meategietako hondakin urtegirako larrialdi plana egin zuen. Zaldibia. Luix sistemadun kaleargiak kokatu zituzten 13 farolatan, kontsumo gutxiago, argi kutsadurarik ez, eta presentziarekin erregulatzen den sistema daukana.
UZTAILA Ezkio-Itsaso, 23. Alegiatik Itsasora errepide zati berria ireki zuten. AHTren obrek eragin dute trazatu berria irekitzea. Zerain. Aizpeko meategi barrutian, aireko tranbia eta trenbidea berreskuratu zituzten. Ataun. Agauntza errekara hondeamakinarentzat sarbidea egingo zutela esan zuen GFAk, Zubikoetako aforalekuan. ABUZTUA Lazkao, 6. Iturgaitzagako errotonda eta Hiribarrenerako bidea eraikitzen hasi ziren, Iturrioz eta Iparragirre eraikuntza enpresen aldi baterako batura. Eremuko hiritartze lanen lehen fasea da, etxebizitzak eraiki aurretik. Sei hilabeteko epean bukatzea zuten asmoa. Ordizia. Gaztetxea zen eraikina
itxi egin zuten, egituraz egoera txarrean zegoelako. IRAILA Zaldibia, 3. Santa Fe elizaren teilatua erabat berritzeko lanak hasi ziren 480.000 euro inguruko aurrekontuarekin eta zortzi hilabetean bukatzeko asmoarekin. Lazkao, 3. Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian eraikin berria zabaldu zuten, gimnasio eta ikastaro-areto berriak erabilgarri ipinita. Legazpi, 7. Patricio Etxeberriarena izandako Agirre Etxeberri etxea barrutik ikusteko aukera izan zuten herritarrek, hiru egunean. URRIA Segura, 20. Hilerrian berrikuntza lanak egin zituzten auzola-
AZAROA Ordizia, 8. Oianguren parkeko golf jokalekuan zeuden hormigoizko zutoinak kentzen hasi ziren, golfean trebatzeko zelaia desmuntatuz. Lazkao. Udalak Kanpandegi eremuan errotonda egitea onartu zuen. 1,3 milioi euroko aurrekontua izango du. Lazkao, 19. Lazkao, Iturgaitzaga etxea eraitsi zuten, Lazkaomendiko bidegurutzean, bide adar berria egiteko.
goierriko hitza • 2012ko abenduaren 20a, osteguna
8 Urtekaria 2012 Politika
Sei goierritar Gasteizen Bilduk eta EAJk hiruna kide lortu zituzten Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, botoz ere biak hur ibilita Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bildu koalizioak lortu zituen Goierrin boto gehien, urriaren 21ean. Ezker abertzaleko esparruak 1998an EH Euskal Herritarrok-ek lortutako emaitza historikoak (11.047 boz, Goierrin ordu arteko onena eta lehen indarra) gainditu ditu hala, 12.967 boto jasota. Azkeneko erkidegoko hauteskundeetan D3Mk (5.729, legez kanporatua), Aralarrek (3.507) eta EAk (2.234) batuta baino babes gehiago bildu zuen, 1.497 papertxo gehiago. EAJ bigarren indarra izan zen eskualdean, 12.641 botorekin, baina EH Bildurengandik oso gertu (326 botoren diferentzia). EArekin koalizioan joan zen bi deialdiak aparte utzita (2001 eta 2005, 21.530 eta 16.901 boto hurrenez hu-
rren), alderdi jeltzaleak ere Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen historiako bigarren emaitza onenak atera zituen Goierrin. 1984ko 17.496 boto —orain arteko gailurra bakarrik aurkeztuta— soilik du gorago. 2009tik, hala ere, 73 boto egin du gora EAJk. PSE-EEk laurehun boto pasa galdu zituen 2009tik, eta 5.722an geratu zen urriaren 21ean, hauteskunde hauen historiako bigarren emaitza txarrena. PPk ere behera egin zuen, 1.572 boto jasota. 1990etik ez zen horren behean egon boto kopuruan. Ezker Batuaren korronteak bilakaera bitxia izan du azken autonomikoetan: Ezker Anitza adarrak 819 boto jaso zituen, eta Ezker Batua deiturikoak 494. 2009an, EBren izen bakarrarekin, 972 herritarrek bozkatu zuten. Zatituta babes gehiago izan du, beraz. UPDk ere gora egin zuen, 111tik 224 botora. Eremuka, EH Bildu izan zen indar bozkatuena 17 herritan —Ordizia eta Lazkao tartean—. EAJk Beasainen, Idiazabalen, Urre-
G Botoak Goierrin Eusko Legebiltzarra 2012
1. EH Bildu 2. EAJ 3. PSE-EE 4. PP 5. Ezker Anitza 6. Ezker Batua 7. UPD Besterik Zurian Baliogabeak Abstentzioa
12.967 12.641 5.722 1.572 819 494 224 668 458 219 %32,59
txun eta Legazpin irabazi zuen, eta PSE-EEk Zumarragan. Emaitza orokorren arabera, Eusko Legebiltzarrerako sei goierritar hautetsi zituzten botoemaileek. Azaroan jaso zuten diputatu agiria honakook: Belen Arrondo beasaindarra, Marian Beitialarrangoitia legazpiarra eta Juanjo Agirrezabala legazpiarra (EH Bildutik); eta Ane Urkiola legazpiarra, Garbiñe Mendizabal zaldibiarra eta Luke Uribe-Etxeberria beasaindarra (EAJ).
G Politika egunez egun URTARRILA Lazkao, 5. PSEren egoitzaren aurka 2009an bonbaz atentatua egitea egotzita, Espainiako Auzitegi Nazionalak bederatzi urteko kartzela zigorra jarri zion Manex Castrori. OTSAILA Idiazabal, 15. Antton Irizar hil zen, 55 urterekin. Idiazabalgo alkate 20 urte izana zen, kargua 2008an utzi zuen arte. Zumarraga, 27. Filipinetako Legazpi hiriko alkate Geraldine B. Rosal alkatea bisitan izan zen, Lopez de Legazpi konkistatzailea gurtzeko.
MARTXOA Zerain, 15. Zeraingo herri proiektuaren aurkako «erasoak» salatu zituzten zeraindar ugarik, «azken 40 urtean landutako herri proiektua eta auzolan eredua geratzeko eta deusezteko» helburuz «norbaitzuk borrokan» dabiltzala salatu zuten. MAIATZA Beasain. Aralar alderdiak udalbatzan zuen ordezkaritza galdu zuen, haren izenean hauteskundeetan aukeratutako zinegotziak alderdia eta haren diziplina utzi ondoren. Goierri, 19. Euskal presoen es-
kubideen alde ‘Plazak bete’ ekimena garatu zuten eskualdeko 11 herritan. Aralar, 27. Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenean, ekitaldia egin zuten Ausa Gaztelun. EKAINA Beasain. Hileta zibilak egiteko ordenantza onartu zuen udalbatzak, aho batez. Goierri. EAJk elkarlana eskaini zion Bilduri, eskualde mailan enplegu politikak bultzatzeko eta egungo egoera ekonomikoari aurre egiteko. Itsasondo, 21. Asier Garro izendatu zuen udalbatzak alkate,
2012ko abenduaren 20a, osteguna • goierriko hitza
Politika Urtekaria 2012 9 Joan Mari Mujika atxilotu eta Espainiaratu zuten ATAUN › Frantziako Poliziak Joan Mari Mujika Dorronsoro Kantxillu ataundarra atxilotu zuen uztailaren 4an, OlorueDonamarian (Zuberoa). Espainiako Gobernuaren euroagindu bat tarteko. 2001ean Jose Maria Aznar gobernuburuaren aurkako atentatua prestatzen lagundu izana egotzi zion, misilak garraiatuz. Paueko Auzitegiak uztailaren 16an onartu zuen Espainiaratzeko euroagindua. Irailaren 6an Madrilera eta kartzelatu egin zuten.
Espainiako banderak udaletxeetan jarri beharra GOIERRI › Azaroko laugarren astean Espainiako banderak jartzen hasi ziren eskualdeko hainbat udal, balkoietan. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak 39/1981 legea betearazteko eskaria eta zigor mehatxuak egin ditu, bandera ipini ezean.
Beasainen azaroaren 10ean omendutako senitartekoak. GOTZON ARANBURU
1936ko gerra piztu zela 75. urteurrena iaz bete ostean, oroimen historikoa berreskuratzeko eta zapalkuntzen testigantzak publiko egiteko ahaleginak ugaritu egin dira aurten.
Oroimenari lokatza kendu
G
Banderak, Goierriko udaletxe baten balkoian. MIRIAM LUKI
Herrira taldeekin presoen aldeko lanketa indartu da GOIERRI › Euskal preso eta
iheslarien aldeko herri mugimendua berrindartu egin dute urtean zehar. Herrira ekimenaren baitan antolatu dira presoen eskubideen alde jarduteko taldeak, herrika. Martxoan hasi ziren aurkezten lehenak. Hainbat ekimen egin dituzte, Herrira Asteburua Lazkaon, edota garagardo festa Beasainen.
oierrin 1936ko uztailaren 27ko gauean jo zuen gerra piztu zuten faxisten atzaparrak kolpe gogorrena. 36 herritar fusilatu zituzten. Hurrengo sei urteetan, 1942, beste hamazazpi beasaindar hil zituzten, horman. Haien oroimena berreskuratu, gertaeren gordina salatu eta justizia aldarrikatzeko 76 urte, hiru hilabete eta hamalau egun pasatu behar izan dira. Azaroaren 10ean omendu zituzten 54 fusilatuak eta haien familiartekoak, krabelin banarekin irudikatuta. Fusilatzeak egin zituzten lekuan, Matias Enea etxea zegoen inguruan, eskultura muntatzen hasi ziren handik egun gutxira. Jokin Telleria artista beasaindarrak egina da. Oroimena berreskuratzeko eta
historiaren egiatasuna duintzeko ekimen bakarra ez da Beasaingoa izan. Legazpin, ekainaren 23an, lehenbiziko aldiz udaletxean ikurrina jarri zuten udalbatzako kideei omenaldia egin zieten. Udaletxe atzean ikurrina handi bat zabaldu zuten. 1932ko ekainaren 4an jarri zuten aurreneko aldiz, eta duela 80 urteko zinegotzien ondorengoek eraman zuten ikurrina hagaraino, han goratzeko. Gabirian, apirilaren 8an, Aberri Egunez, 1936ko gerran ibilitako gudari gabiriarrei omenaldia egin zien udalak. Gerran aritutako guztien oroimenez, eta bakea aldarrikatuz, oroitarria ere jarri zuten Ardantza gainean. Eta ez dira horiek azkenak izango. Ataunen 1936an fusilatuak omenduko dituzte, abenduaren 29an, 12:00etan, Aiako plazan.
aurkezteko bilera-hitzaldia egin zuen herritarrentzat, Beasainen. Ezkio-Itsaso, 27. Tomas Etxaniz alkateak dimisioa eman eta udala utzi zuen. 2009an izendatu zuten alkate, aurreko legealdiaren erdian, bi hautagaitzak bototan berdin geratu zirelako.
Asteburura, lehen aldiz. Beasain, 31. Beasain, Namibiako enbaxadorea, estatu gobernadorea eta parlamentuko presidentea bisitan izan ziren, CAFen eta Igartza jauregian.
G Politika egunez egun 2011ko ekainetik ordura arte alkateorde izana. Aurreko alkate Areti Gkikak dimisioa eman zuen lehenago. Arama-Ordizia, 30. Aramako Asier Mujika eta Ordiziako Igor Eguren Udalbiltza berrindartzeko batzorde eragileko kide izendatu zituzten. IRAILA Goierri, 1. EAJk Goierriko alderdikide hautetsiak omendu zituen, Beasainen, 1977tik udaletan aritu direnak. EGIk ‘Goierri bizia’ festa ospatu zuen. Goierri, 19. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013ko aurrekontuak
URRIA Beasain, 4. Iban Apaolaza presoari 10 urteko kartzela zigorra berretsi zioten auzitegiek. Beasain-Lazkao. Euskal presoen eskubideen alde Herrira mugimenduak ekitaldiak burutu zituen: Beasainen garagardo azoka, eta Lazkaon Herrira
AZAROA Legorreta. Gipuzkoako Auzitegiak baztertu egin zuen Xabier Iraola alkate ohiaren eta Juan Antonio Garin zinegotzi ohiaren aurka udalak jarritako auzia, aseguruen aferan. Beasain, 23. ETAk hildako 38 ertzain eta udaltzain omendu zituzten erakundeek, Zaldizurretako biribilgunean.
goierriko hitza • 2012ko abenduaren 20a, osteguna
10 Urtekaria 2012 Ekonomia Industrialdeak bat egiteari ezezkoa udaletatik INDUSTRIALDEAK › Urola
Garaiko eta Erdiko industrialdeek bat egitearen aurka egin dute Goierri garaiko udalek. Martxoaren 28an Zumarragan landu zuten gaia; Bilduk eta EAJk bategite proposamenaren aurka bozkatu zuten, eta PSEEE eta PP abstenitu egin ziren. Ondoren, kide diren beste hiru udaletan baztertu zuten ideia.
Irizarrek esan zuen inoizko urte onena 2011 izan zuela ORMAIZTEGI › Irizar autobusgi-
leak 2011. urtea salmentetan inoizko onena izan zela jakinarazi zuen, ekainean. 503 milioi euroko balioko salmentak egin zituen, 4.850 autobus salduta.
Gastronomiak elkartuta, kluba sortu zuten TURISMOA › Ekainaren 21ean
Goierri Gastronomika kluba aurkeztu zuten, Ordizian. Ostalaritza sektorean, arlo pribatuko eta publikoko eragileek sortu zuten. Ehun bazkiderekin abiatu zen klubaren ibilia.
Handienak ere dardarka hasi dira Beasaingo CAFen 870 langileri eragingo ziokeen enplegua erregulatzeko txostenak lurrikara eragin zuen Aspaldiko zurrumurruak egia bihurtu ziren azaroaren 26an. Beasaingo CAFek lanaldia murrizteko txostena aurkeztu zuen Lan Delegaritzan. Laugarren sektoreko 869 langileri eragingo ziokeen, urtarriletik aurrera, sei hilabeterako. Zuzendaritzak aurreikusi zuen epe horretan lan bolumena %40 txikituko dela sail horretan. Langileek egun berean jaso zuten albistea, eta azaroaren 28an ez zuten onartu zuzendaritzaren asmoa, enpresak 100 milioi euroko irabaziak dituela argudiatuz. Asanbladan botoa eman zuten 1.386 langileetatik 1.295ek murrizketaren aurka eta «presio neurriak» hartzearen alde bozkatu zuten. Azaroaren 29tik aurrera, bederatzi egunez, launa orduko lanuz-
katuek. Uztailaren 27an amaitu zuten, bestetik, CAFeko garbiketaz arduratzen den 1ne enpresako langileek greba, 108 egunen ondoren. Enpresarekin akordiora iritsi zirela aitortu zuten. Erregulazioa saihetsezina izango zela zirudienean, abenduaren 17an zuzendaritzak alboratu egin zuela jakinarazi zuen.
CAFeko langileak manifestazioan, abenduaren 13an, Beasainen. A. APALATEGI
teak egin zituzten. Azaroaren azken egunean eta abenduaren 5ean manifestazioak egin zituzten Ordizian eta Beasainen, eta 6an Donostian. Abenduaren 12an, Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean bilkura egin zuten, ganberan lehendakaria aukeratzeko saioa ari zela. CAFen uztailean sinatu zuten Enpresa Batzordeak eta zuzenda-
ritzak lan ituna. Langile guztien lanaldia astean 35 ordukoa izatea adostu zuten, horretarako 2012ko lan egutegiari 30 ordu eta 2013ari beste 26,5 ordu gutxituta. Soldata KPIa gehi %0,2 igoko ziren. Orduan ere erregulazioaren mamua negoziazio-mahaian izan zen, baina «zuzendaritzak bere jarrera aldatzea lortu» zutelako langileak zoriondu zituzten sindi-
Beasain, 25. Dendariek stock azoka egin zuten, lehenbiziko aldiz. 25 dendak parte hartu zuten, bi egunetan.
tean uztartzeko. Beasain, 29. Euskal Herriko teilatu gaineko energia sorkuntza instalaziorik handiena CAFen dagoela aurkeztu zuen enpresak. Ennera filialak 7.500 metro koadro eguzki-plaka kokatu zituen tailerren gainean. Beasain. CAF enpresarentzat bulego-garbiketa lanak egiten dituen 1ne enpresako langileek greba egin zuten, lan hitzarmena zela-eta.
Inoizko eskari zorro handiena Ekainaren 2an, akziodunen batzarrean, «inoizko eskari zorro handiena» duela esan zuen CAFek: 5.000 milioi eurokoa. Iaztik %10 igo zuen negozio bolumena. 2011n 146,2 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen. Mozkineko 36 milioi euro akziodunen artean banatzea erabaki zuten. Aurten ere, lehen hiruhilekoan 463 milioiko salmentak egin zituen; iaz garai berean baino %16 gehiago. Goierriko beste enpresa handi baten kasuan ere azaleratu dira lan murrizketak. Arcelor Mittalek, Olaberriko eta Zumarragako faktorietan %25 gutxitu nahi ditu soldatak, edo lan erreforma jarri.
G Ekonomia egunez egun URTARRILA Goierri. Goiturrek Goierri Gastronomika plana aurkeztu zuen, urteko erronka nagusia. Turespañak Kalitatearen Saria eman zion Goierri beheko turismo sustapenerako agentziari. Beasain. Brasilgo ministro Mario Montenegro CAFen bisitan izan zen. OTSAILA Goierri. Hiru Mugak Batera plataformak Olatzagutiko porlan fabrikan hondakinak erretzen hasteko asmoa zutela salatu zuen, eta errauskailuaren ondo-
rioak Goierrin ere nabarituko direla ohartarazi. Beasain. Andres Urbizu enpresari zegamarrak oilo arrautzak eta gazta pusketak saltzeko makina automatikoa jarri zuen.. Beasain, 15. Suak kalte handiak eragin zituen Ford autoen saltokiko tailerrean. Goierri. UFFF Udalak Finantzatzeko Foru funtsaren 2011ko likidazioa egin ondoren, Goierriko 22 udalen artean 4,8 milioi euro itzuli beharrean izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiari. Aurreikusitakoa baino %12,6 gutxiago geratu da likidazioa.
MARTXOA Ordizia, 7. Goierriko campusaren 10. urteurrena ospatu zuten, gaur egungo erronka «enpresen beharretara egokituko lirtatekeen ikerketa aplikatuko proiektuak sustatzea» dela esanez. Zerain, 17. Gaztaren eta Sagardoaren Mendia egitasmoa abiarazi zuten, herriko bi produktu «izarrak», gazta eta sagardoa, eskaintza turistiko ba-
APIRILA Legorreta. Amaroz paper fabrika —lehenagoko Etxezarreta
eta Paperalia— likidazio prozesuan sartu zuten. MAIATZA Ordizia, 12. Goierriko Turismo Azoka egin zuten. Urretxu. Autobar (lehenagoko Deman) enpresako langileek greba bukatu zuten, zuzendaritzarekin kaleratzeak eragotzita gero. Urtarriletik lana utzita egon ziren. EKAINA Legazpi, 12. Bereciartu fundizioan sutea izan zen, modeloak gordetzen zituzten biltegian.
2012ko abenduaren 20a, osteguna • goierriko hitza
Ekonomia Urtekaria 2012 11 Adimen artifizialaren egitasmoa saritua Goiekin
G Ekonomia egunez egun
ENPRESA › Goiekiren enpresa
UZTAILA Ordizia, 16. IK4-Lortek ikerkuntza eta teknologia zentroaren eraikin berria inauguratu zuten, Goierri Berrikuntza Gunean. Beasain, 27. CAFeko garbitzaileek 108 eguneko greba bukatutzat eman zuten, enpresarekin akordiora iritsi ondoren. Gooierri, 26. Goierriko bost udalek (Altzaga, Ataun, Gaintza, Urretxu eta Zaldibia) mailegu bana sinatu zuten, iazko UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsari dagokion itzulketaren erdia finantzatzeko.
ekimen berrien lehen saria Daia Intelligent Solutions-eko Alberto Carrascalek jaso zuen uztailaren 17an, adimen artifizialean eta datuen azterketan oinarritutako proiektu batekin. Sari nagusia Joanes Maizaren Goiener S.Coop.-rekin banatu zuten, energia berriztagarria sortu eta merkaturatzeko. Proiektu berritzaile onenaren saria Sinertecnic-ek jaso zuen.
Pello Gibelalde, gipuzkoar enpresaburuen buru LEGAZPI › Pello Gibelalde
enpresari legazpiarra Gipuzkoako enpresaburuen Adegi elkartearen lehendakari izendatu zuten, maiatzaren 24an.
BI GREBATAN DENA GELDI Greba orokorren urtea izan da 2012.a Goierrin ere. Deialdiak gehiago izan badira ere, eskualdeko jarduna erabat geratu zen bi egunetan. Martxoaren 29an lan erreformaren aurka (ELA, LAB, CCOO eta UGTk deituta), eta irailaren 26an —argazkian, Urretxun— murrizketen aurka (ELA, LAB, STEE-EILAS, CNT, ESK, CGT, EHNE eta Hiru). Azaroaren 14an ez zen ia nabaritu (CCOO, UGT). Otsailaren 9an sektore publikoko langileek egin zuten greba eskola, osasun zentro edo udal gehienetan. Aurten 14. soldata ez dute kobratuko. MIRIAM LUKI
IRAILA Goierri, 1. Uztailean eta abuzutan ia 20.000 bisitari etorri dira turismoa egitera eskualdera, Goiturren eta Uggasaren datuen arabera. Olaberria-Zumarraga, 10. Arcelor-Mittal altzairugile multinazionalak lan erreforma aplikatzeko asmoa agertu zuen. Segura, 17. Maduragain merkatari elkartea aurkeztu zuten, herritarrek herrian bertan kontsumitzea lortu nahian.
Zerain,23. GBE Gizarte Berria Eraikitzen enpresa taldeak urteko festa-eguna ospatu zuen. URRIA Olaberria-Zumarraga, 29. Arcelor-Mittaleko langileek soldatak %34 jaitsi nahi dizkietela salatu dute —irailean %25 zen—, eta onartu ezean lan erreforma aplikatuko dietela. Legazpi. CIE Automotive enpresan enplegua erregulatzeko txostena indarrean jarri zuten. 244 langileri eragingo die. Bellota Herramientasen ere beste dosier bat jarri dute. Goierri. Eskualdeko 22 udalen zor bizia %2,75 jaitsi da 2011tik. Denera 23,4 milioi euroko zorra dute udalek. AZAROA Ordizia, 7. 57 urteko langile bat hil zen, Kale Nagusiko aldamio batetik (3. pisutik) erorita. Zerain-Segura. Turismo bulegoek Q ziurtagiria lortu zuten. Zerain. Zeraingo herriak Conama saria jaso zuen, Madrilen, herri garapen proiektuagatik.
Pello Gibelalde. ASIER ZALDUA
G Langabezia
4.313 pLangabetu. Goierrin azaroaren bukaeran 4.313 lagun zeuden lanik gabe, biztanleria aktiboaren %12,84. Urritik %2 egin zuen gora. Urtebetean, 2011ko azarotik aurtengora, langabezia %17 hazi da eskualdean.
AZKEN PAPERTEGIA, ITXITA Legorretako Amaroz paper fabrika —lehenagoko Etxezarreta eta Paperalia— likidazio fasean sartu zen, apirilean. Lantegia itxita zegoen, 2011tik lehiaketa-legean egon eta gero. Goierriko azkeneko papertegia zen Legorretakoa. AIMAR MAIZ
Lortek-IK4 ikerkuntza enpresaren bulego tekniko berria, Ordizian. AIMAR MAIZ
goierriko hitza • 2012ko abenduaren 20a, osteguna
12 Urtekaria 2012 Kirola Hiru tituluren borrokan aritu da Ampo Ordizia errugbian. Kopa irabazi zuen, historiako aurreneko titulua; Liga eta Superkopa Quesosek eraman zizkion.
Ordiziak lehenengo kopa
OLABERRIA PALAN ONENA Olaberriak Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa irabazi zuen, ekainaren 30ean, Deban. Donostia menderatu zuen, eta bosgarren txapela eskuratuta, modalitateko onenen multzora igo zen. HITZA
Ampo Ordiziako jokalariak eta teknikariak Kopa irabazi berria ospatzen, apirilaren 12an. ORDIZIA ERRUGBI ELKARTEA
A
pirilaren 12a urrezko hizkiekin idatzi zuen Ordiziako Errugbi Elkarteak bere historian. Espainiako goren mailan aurreneko finala jokatu eta irabazi egin zuen. Ampo Ordiziak jokoz eta emaitzaz sasoi oparoa —inoizko loriatsuena— osatu zuen 2011-12an: finalen urtea izan zen, hiru jokatu baitzituen. Espainiako Kopa irabazi zuen egun hartan, Palentziako La Ba-
llastera zelaian. El Salvadorri azken unean gailendu (30-27), eta autobusean ekarri zuten Goierriko errugbiak sekula eman duen fruitu onduena. La Ballastera zelaian 3.000 goierritar eta euskaldun bildu ziren, Ordiziaren lehen final handia ikusteko. Itzulitakoan, gauean bertan, harrera jendetsua egin zieten jokalariei Ordizian bertan. Kopan bakarrik ez, Ohorezko
Mailako ligan ere inoizko lorpen handiena izan zuen: apirilaren 14an liga erregularra bigarren bukatu, eta finala maiatzaren 12an jokatu zuen Ampo Ordiziak, Valladolideko Pepe Rojo zelaian. VRAC Quesos Entrepinaresek 27 eta 10 menderatu zuen orduan. Goierritik 2.000 lagun joan ziren. Azkenik, irailaren 9an Superkopa galdu zuen (26-13), Quesosen aurka, La Ballasteran.
Krosa. Emakumeetan, Elena Calvillo beasaindarrak.
izan ziren garaile Beasaingo II. Herri Lasterketan. Arama. Iker Irribarria pilotariak, Xabier Tolosa anoetarra lagun zuela, Euskal Liga irabazi zuen, Galdakaon finala irabazita. Beasain, 17. Imanol Goñi eta Elena Calvillo garaile Arriarango I. Mendi Lasterketan. Ataun, 17. Iraupeneko zaldi proba eta Gipuzkoako txapela Iñaki Garmendia zaldibiarrak (Alarpe zalditegia) irabazi zituen. Urretxu, 18. Jesus Mari Rodriguezek irabazi zuen XIII. EireBankoa xake txapelketa. Seigarren txapela zuen. Zumarraga, 25. Egoitz Armaoleak hiru idirekin 31 plaza egin zituen, 2.700 kiloko harriarekin. Haren aitona ‘Belarreta’ hil be-
KILIAN JORNETEK BOST Kilian Jornet kataluniarrak irabazi zuen, maiatzaren 20an, ZegamaAizkorri mendi maratoia, bosgarren aldiz. Emakumezkoetan Oihana Kortazar garaile. Estreinakoz, Junior Trail proba egin zen. AIMAR MAIZ
G Kirola egunez egun URTARRILA Zaldibia, 14. Almitzaren ibilbidea biltzen duen ‘Cerklje na Gorenjskem’ dokumentala aurkeztu zuten, urteko jaialdian. Goierri, 15. Eneko Agirrezabal segurarra eta Ainhoa Sanz urretxuarra Gipuzkoako kros txapeldun izan ziren, Eibarren. Olaberria. Olaberriko Zirkuituaren ardura Gipuzkoa Motorsport enpresak hartu zuen. Beasain, 22. Jon Erguinek Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa irabazi zuen, Jacan. Ordizia, 22. Odilo Rivelak Espainiako wu-shu txapelketa irabazi zuen, 65 kiloz azpiko mailan. Bederatzigarren txapela du. Idiazabal, 29. Toñi Blanco gasteiztarrak irabazi zuen 32. Herri
OTSAILA Lazkao, 5. Euskadiko Kros Motzeko Txapelketan Sergio Garcia eta Trihas Gebre txapeldun. Ormaiztegi, 26. Juanjo Igartzabalek eta Ruben Lantzek —biak eskutik helduta— izan ziren irabazle Sahara Krosean. MARTXOA Ordizia, 3. Stefano Figini italiarrak eta Camile Heitz frantziarrak irabazi zuten Nazioarteko XII. Hegats Igeriketa txapelketa. Gabiria, 4. Roland Holkek irabazi zuen rallyesprinta. Beasain, 4. Ruben Lantz legazpiarra eta Izaro Rubio ordiziarra
rriari omenaldia egin zioten. Mutiloa, 31. Pedro Lazkano bolari donostiarrak irabazi zuen Goierriko 24. Bola Txapelketa, zazpi jardunaldiren ondoren. APIRILA Olaberria, 1. Andoni Berasategi idiazabaldarrak irabazi zuen Lehendakari bola txapelketa. Zumarraga, 22. Xabier Zaldua aizkolariak galdu egin zuen Joxe Mari Olasagastiren aurkako apustua, Tolosan. MAIATZA Gabiria, 19. Antonio Goenaga donostiarrak irabazi zuen Gipuzkoako Bola Txapelketa. Andoni Berasategi idiazabaldarra txapeldunorde izan zen.
EKAINA Beasain, 9. Igartza igeriketa taldeak 25 urte bete zituen. Segura, 17. Pilotarien Batzarra egin zuten, 200 bat lagunek. Ximon Garaialde pilotari izandakoa omendu zuten. Ordizia, 20. ETBko Conquistour programakoak Ordiziako errugbi taldeko kideekin lehiatu ziren. Lazkao, 23. Angel Vazquez izan zen lehena Quebrantahuesos zikloturismo proban. Zumarraga, 30. Field target tiro modalitatean Iberiako Torneoa jokatu zen, Europako tiratzaile onenekin. Euskaldunak, Frantziako, Italiako, Portugalgo, Ingalaterrako, Belgikako eta Espainiakoak izan ziren.
2012ko abenduaren 20a, osteguna • goierriko hitza
Kirola Urtekaria 2012 13 Garikoitz Bravo Euskaltel taldeak fitxatu zuen TXIRRINDULARITZA › World
Tour goren mailan ariko da 2013an eta 2014an Garikoitz Bravo lazkaotarra. Euskaltel taldeak irailean fitxatu zuen bi urterako. Caja Ruralen hiru urte igaro zituen, profesionaletan. 23 urte ditu.
Aitor Perez Arrietak adio esan dio 9 urteko karrerari TXIRRINDULARITZA › Txirrindulari profesional bederatzi urtean ibili ondoren, abenduaren 5ean jakinarazi zuen Aitor Perez Arrieta zegamarrak bizikleta utziko duela. 35 urte ditu. Cafes Baquen hasi zen profesional, 2004an. Zortzi talde izan ditu. Vueltan (hiru aldiz), Giroan eta Tourrean lehiatu izan zen.
ION IZAGIRRE GIROAN IZAR Ormaiztegiko Ion Izagirre txirrindulariak —argazkian— Italiako Giroko 16. etapa irabazi zuen maiatzaren 22an, Falzes herrian (Austria). Lau kilometroren faltan ihesaldiko hamar kideengandik alde egin, eta bakarrean iritsi zen helmugara. Uztailaren 25ean, Gorka Izagirre anaiak Ordiziako 89. Klasikoa irabazi zuen, bigarren aldiz. ANGEL ELORTZA
Beasain. Aitor Leal irundarrak irabazi zuen Ehunmiliak ultratraila (23:26), uztailaren 14an. Bigarren Imanol Aleson izan zen, 38 minutura. Nesketan Xari Adrian garaile. 112 korrikalarik bukatu zuten. Goierriko Bi Handiak Javi Dominguez eta Silvia Trigueros. AIMAR MAIZ
TROPELAREN HARROBIA Aitor Perez Arrieta. GOTZON ARANBURU
Txirrindulari afizionatuen Gopar-Ikolan Lanaldi taldea martxoaren 2an aurkeztu zuten. Beasaingo Loinatz, Ordiziako kluba, Andoaingo eta Oriako elkarteek bat egin zuten talde bateratuan. ALEX AREIZAGA
G Kirola egunez egun UZTAILA Beasain, 15. Marcos Juradok (Seguros Bilbao) irabazi zuen 85. Loinatz Klasikoa. Ordizia. Ampo Ordizia errugbi taldeko jokalari Julen Goia eta Mikel Mungia Biarritz Olympiquek fitxatu zituen. Zaldibia, 22. Igor Esnaola legorretarrak irabazi zuen Almitza elkarteak antolatutako Euskal Herriko IV. Sega Liga. ABUZTUA Beasain, 25. Realak irabazi zuen Euskal Herriko Kopa, emakumezkoen futbolean, Athletici
finalean 2 eta 0 irabazita, Loinatz zelaian. IRAILA Beasain, 2. Aimad Bouziane eta Aitziber Ibarbia txapeldun Usurbeko korrika igoeran. Olaberria, 2. Oier Etxenike zaldun olaberritarrak bigarren egin zuen, Farah zaldiarekin, Monpazierreko (Frantzia) raidean, CEI2 mailan, 130 kilometrokoa. Beasain, 8. Antzizar igeriketa elkarteak 25. urteurrena ospatu zuen, urteroko lehiaketa eginez. 130 igerilari ditu gaur egun klubak, 8 urtetik 18ra bitartekoak.
Beasain, 15. Beasaingo 21. Txirrindulari Proban, Juniorren Mundialaren aurreko klasikoan Miguel Angel Aguilera (Fermasa) izan zen garaile. Zaldibia, 15. Aimad Bonziane santurtziarrak irabazi zuen Zaldibiako II. Herri Lasterketa (7 km-koa), eta Aitziber Ibarbia zizurkildarrak emakumezkoetan. 136 atleta lehiatu ziren. Urretxu. Goierri saskibaloi taldea EBA ligan hasi zen jokatzen, inoiz izan den maila gorenean. Zaldibia, 23. Dario Hernandezek (Caja Rural) irabazi zuen II. Sari Nagusia, txirrindularitzan,
Euskaldun torneoa itxiz. Ordizia, 30. Belkorchi Taher bilbotarrak (30:21) irabazi zuen Josetxo Imazen XII. Memoriala korrika proba. Emakumetan, Cristina Petitek. 862 korrikalarik parte hartu zuten.
ko 5. mendi lasterketa. Aralar, 28. Ipar Euskal Herriko Nicola Kurutxageren ‘Deros des pics Luchonnais’ zakurrak irabazi zuen Enirio-Aralar II. Field Trial proba, oilagorra hil gabeko zakurren ehiza lehiaketa.
URRIA Beasain, 6. Luis Mari Urizarrek irabazi zuen Arriarango mendi duatloia. 101 kirolari partaide. Urretxu-Zumarraga, 20. Mikel Mujika bergararrak irabazi zuen duatloia. Urretxu-Zumarraga, 28. Aritz Egeak irabazi zuen Goierri garai-
AZAROA Urretxu, 10. Raid korrika probetako Ekin taldeak Euskal Herriko I. Txapelketa irabazi zuen, bi mailatan. Ordizia. Xabier eta Beñat Ibarguren Gipuzkoako pala txapeldun izan ziren, 22 urtez azpikoen mailan.
goierriko hitza • 2012ko abenduaren 20a, osteguna
14 Urtekaria 2012 Kultura
Omenaldia. Gipuzkoako bertsolari txapelduna, Aitor Sarriegi, eta 2011ko final hartan laugarren izan zen Iñaki Apalategi beasaindarrak omendu zituzten, martxoaren 25ean, Goierriko Bertso Eskolako kideek. Lazkaon eta Ataunen egin zieten gorespena. ANDONI SARRIEGI
Florentino Goiburu. Idiazabalgo bertsolari eta artzain maitatua martxaoren 29an hil zen, 78 urterekin. ZIRIKA IRRATIA
Bertsomovieda. Harrera ederra izan zuen Beasaingo Arrano elkarteak antolatutako ‘Bertsomovieda’ lehiaketak. Lehen saria Gabiriako Bertso road movie eta Jon Martinen Urpeko bertsoak lanek banatu zuten, apirilaren 20an. Publikoaren saria, gabiriarrentzat. ARRIETA
bertsolariak Algortako Abra bertso sariketa irabazi zuen, bakarkako bere lehen txapela. Zumarraga, 25. Maria Clara de Yzaguirre idazle eta kazetari kataluniarrak ‘Historia de la familia Yzaguirre 1523-2011’ liburua aurkeztu zuen.
Segura, 26. Iparra-Hegoa kultur astea hasi zen, gaitzat ‘Nafarroa’ hartuta. Zumarraga. Udalak agiritegi historikoa, liburuak, artikuluak eta pertsonen datu-base historikoa webgunean jarri zituen.
G Kultura egunez egun URTARRILA Lazkao, 8. Astotxo eguneko ‘Egiptorako ihesa’ kale antzezlanak 25. ekitaldia izan zuen. Zegama. Angel Irigorasek ‘Hezkuntzaren lekuko batzuk’ liburua argitaratu zuen, Zegamako hezkuntzari buruz. Ataun, 26. Joxe Ramon Agirre Marron mendizaleak ‘Mongolia, lurraren maitaleak’ ikus-entzunezkoa aurkeztu zuen, herrian. Idiazabal, 28. Naxario Telleria txistularia eta musikaria omendu zuten Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta herritarrek. Ordizia, 30. Goierriko Artistak taldeko 12 artistaren lanak Altarte elkartean jarri zituzten.
OTSAILA Beasain. ‘Euskadi moda zapore’ ekimena egin zen, euskal diseinatzaileen eta jostunen lana ezagutaratzeko. Ormaiztegi. Zumalakarregi Museoak bere bildumak digitalizatu zituen. Beasain, 3. Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi bertsolariak omendu zituen udalak, Gipuzkoako txapelduna eta finalista. Urretxu-Zumarraga, 17. Mikel Iturriotzek Iparragirre Saria jaso zuen, bertsopaperetan. Itsasondo, 18. Haurren dantza taldeak lehen irteera egin zuen, Tolosako inauterietara. Gabiria, 24. Endika Igartzabal
MARTXOA Beasain, 1. Garazi Kamioren ‘Beste norbaiten zapatak’ liburua argitaratu zuten, Igartza bekaren bidez egina. Urretxu, 24. Lasatarrak taldeak irabazi zuen X. Martxoan Bertsoa bertso sariketa herrikoia, Iturrioztarren eta Gabiri2 taldearekin finalean.
APIRILA Gabiria, 14. Amaia Iturriotz urretxuarrak irabazi zuen 41. Osinalde Bertso Sariketa. Legazpi, 22. Nekazari Anaidia elkarteak 40 urteko historia ospatu zuen, aldizkari bat argiaratuta tartean. Legazpi. Elbereth taldeak bere hirugarren diskoa atera zuen: ‘Itzalitako izarren lurraldea’.
MAIATZA Legorreta, 4. Patxi Ezkiagak ‘Oteiza. Profetaren 14 hitz’ liburua aurkeztu zuen, herrian. Otsailean argitaratu zuen. Zumarraga. Pello Lizarraldek ‘Orbanak’ eleberria atera zuen. Beasain, 20. Haurren danborradak 50 urte bete zituen. Zegama-Segura-Zerain-Mutiloa. Tobera musika eskolak 25 urte bete, eta emanaldi bereziak egin zituen herrietan. Urretxu, 22. Iparragirre institutuko Amaia Rodriguez, Maialen Akizu eta Mikel Aranburu ikasleak Azkue literatura sariketan saritu zituen Euskaltzaindiak, Bilbon.
2012ko abenduaren 20a, osteguna • goierriko hitza
Kultura Urtekaria 2012 15 Paul Iruretagoiena Euskal Herriko txapeldun ATAUN › Paul Iruretagoiena ber-
tsolariak Euskal Herriko 24. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, ekainaren 16an, Agurainen (Araba). Hamalau urte artekoen mailan jantzi zuen txapela. Helduen mailan, Gema Urteaga beasaindarra txapeldunorde izan zen, Maddi Sarasua itsasuarraren ondotik.
ESKOLA MAILAN TXAPELA Gipuzkoako Eskolarteko 32. Bertsolari Txapelketa Lazkaoko taldeak —Paul Iruretagoiena, Aizpea Garmendia, Oihane Lazkanoiturburu eta Andoni Mikelarena— irabazi zuen, ekainaren lehenean, 14 urte artekoen mailan. Ordiziako taldea —Maddi Etxeberria, Gartxot Ramirez, Oier Ibartzabal eta Iraitz Sarasola— bigarren geratu zen. Helduetan (15-18 urte), Gema Urteaga beasaindarra bigarren. HITZA
Azurmendik liburu bat eta Eusko Ikaskuntza saria ZEGAMA › Joxe Azurmendi filo-
MURUMENDI AZALERATUZ
sofo zegamarrak ‘Barkamena, kondena, tortura’ saiakera liburua aurkeztu zuen, urriaren 16an, Lazkaon. Azaroaren 8an Eusko Ikaskuntzaren saria jaso zuen, Donostian.
Suhar arkeologo taldeak aurkikuntza ugari egin zituen Murumendin, abuztuan zehar. Hirugarren indusketa kanpaina burutu zuten, eta aztarna baliotsuak atera zituzten. Zeramika piezak eta harresi baten zatiak aurkitu zituzten lehen indusketetan. Arkeologoen ustez Burdin Aroko herrixka dago Murumendin. Bizigune baten arrastoak azaleratu zituzten, orain bi mila urte inguruan datatuak. SUHAR
URRIA Legazpi, 5. D-Pintxos musika taldeak ‘Zazpiak bat’ lehen diskoa aurkeztu zuen, gaztetxean kontzertua emanda. Segura, 14. Jon Ibarguren azpeitiarrak eta Idoia Besada pasaitarrak irabazi zuten Euskal Herriko 36. Dantza Txapelketa, bigarren urtez jarraian. Legazpi, 20. Legazpiko Txistulari Taldeak 50. urteurrena ospatzeko alarde berezia egin zuen. Legorreta, 20. Aitzol Aramaio zenaren omenezko film laburren lehiaketako lehen saria Juan Pablo Zaramella argentinarraren ‘Luminaris’ filmak jaso
zuen. Denera 192 lan jaso zituzten, mundu osokoak. Beasain, 31. Josetxo Zufiaurrek eta Ander Iurritak Astigarreta herri eta auzoari buruzko liburua aurkeztu zuten.
G Kultura egunez egun EKAINA Ordizia. Patxi Zubizarretak ‘Hiru gutun Iruñetik’ eleberria argitaratu zuen. Zerain, 8. ‘Gu itsasoa’ erakusketa zabaldu zuten Herri Museoan. Ondoren Ezkio-Itsason eta Beasainen ere egon zen. Lazkao, 12. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillaredegi-ren omenez, ‘Leturiaren egunkari ezkutua’ eleberria txandaka eta ahots gora irakurri zuten, 65 bat lagunek, egun osoan. Ordizia, 14. Goiztiri-AEK euskaltegiak egoitza berria zabaldu zuen, Nafarroa Beherea eta Zuberoa kaleen artean. Idiazabal, 16. ‘Aldaize’ herri al-
dizkariaren 50. alea atera zuten, eta festa egin zuten. IRAILA Zumarraga, 11. Antxiñe Mendizabalek ‘Ametsi tripek hitz egiten diote’ liburua aurkeztu zuen, haur literaturaren sailean. Beasain, 12. Danele Sarriugarte elgoibartarrak jaso zuen XV. Igartza literatura beka, ‘Mamuak’ eleberri proiektuarekin, denera aurkeztutako 12 lanen artetik. 2014Ko udaberrian argitaratuko diote liburua. Zaldibia, 13. Koldo Zubeldia poetak ‘Seigarrena sei’olerki liburua aurkeztu zuen, Zumarragan. Bere seigarren lana da.
AZAROA Beasain, 10. Xabier Sarasola musikariak konposatutako piezekin diskoa argitaratu zuen Vocalia ahots taldeak. Lazkao, 15. Harkaitz Cano idazle lasartearra Gerriko txokoan izan zen, irakurleekin ‘Twist’ eleberriari buruz solasean. Bezperan Euskadi Saria jaso zuen lan horrekin, euskarazko narratibaren alorrean.
Ataun, 17. Enrike Zurutuza albaitari zenari (Ataun, 1917 – Azpeitia, 2010) buruzko biografia liburua aurkeztu zuen Ihintza Agirretxe kazetariak, Azpeitian, hango Uztarria Komunikazio taldeak editatuta. Ataun, 20. Ainara Gorostitzu kazetariak ‘Aldamenekoa’ liburua aurkeztu zuen, Euskal Herriko azken urteotako immigrazioaren inguruan egindako 10 erreportajerekin. Arriaran (Beasain), 24. Herri eta auzoari buruzko ‘Intxaur ondotik Intxaurpera’ dokumentala aurkeztu dute, XX. mendearen hasieratik auzoaren historia bildu dute lanean.
goierriko hitza • 2012ko abenduaren 20a, osteguna
16 Urtekaria 2012 Jaiak
Ormaiztegi. San Andres jaietan, mozorro umoretsuak. ANGEL ELORTZA
Arama. Sanmartinetan. ANE ARRIETA
Ataun. Jentilen Etorrera kale antzezpenean, zuziekin. ANDONI AIZPURUA
Legazpi. Santikutzetan, ‘duatloia’, irristailuan eta korrika. LOINAZ AGIRRE
Ordizia. Santanetan, kuadrillak.
Zegama. San Martin eguneko artisau erakusketa. ANE ARRIETA
Zaldibia. Santa Fe jaietan, bakeroz mozorrotuta. HITZA
Beasain. Igartzan dantzariak. J. Z.
Altzaga. Sanmigeletan, herri bazkaria prestatzen. IBON ZARRABEITIA