EUS
SINOPSIA
tarrak. Aldaketa historiko baten protagonistak diren herritarrak.
Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.
Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Hamarkada luzeetan zehar indarkeriak banandutako jendartean eta denak elkarren aurka dauden testuinguru politikoan, bertako herritarrek ezinezko misio bati ekiten diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Modu baketsuan eta elkarrizketaren bidez, desberdinen arteko elkarbizitza eta errespetua dute amets.
ARGUMENTUA Herrien historia kontatzen denean, beti izen handiak agertzen dira liburuetan, dokumentaletan, filmetan... Politikariak, mandatariak, agintariak... Baina herrien historia ez dute izen handiek egiten, herritarrek baizik. Dokumental honetan agertzen diren izen eta pertsonaia ezagun guztien gainetik, herritarrak dira film honen protagonistak. Politikarien aurretik doazela erakusten duten herri-
4
Lubaki politiko desberdinetan dauden bi lagunen arteko harremanarekin hasitako herri mugimenduak, Nazioen Munduak, alegia, blokeo politikoa gainditzea eta mugiaraztea lortzen du. Interes politikoen gainetik, bakea lortzeko herritarrek aktore nagusi behar dutela izan sinesten dute. Ustekabean Eskoziarako opor bidai batek identitate arazoa ulertzeko modu baketsu eta demokratikoa ezagutzeko bidea eman zien... Hortik aurrera, Eskozia izango da Euskal Herriko Goierriko (Highlands) biztanle hauen eredu eta gaur arte irauten du Eskoziako eta Euskal Herriko Higlands-en arteko harremanak. Herri Kirolak izango dira bi herrien arteko zubi. Horrela, euskaldunak Eskoziara
www.gaztazatibat.eu
eta eskoziarrak Euskal Herrira eramango ditu, bi herrien arteko historiako lehen topaketak eginez. Politikaren ohiko bideetatik kanpo, herri kiroletan eta kulturan oinarritutako bi herrien arteko elkartrukeari ekiten diote. Helburua: bi nazioek duten etorkizunaren gaineko erabakitze eskubidea aldarrikatzea eta era baketsuan eta ikusgarrian jendarteratzea. Gauzak horrela, Idiazabaldarrek ideia horren zabalkuntzarako beraien dokumental bat egitea erabaki dute. Proiektuak Nazioen Munduaren filosofia islatzen du; izan ere, aurrekontu murritzarekin baina jende askoren parte-hartze eta bolondres egindako lanarekin eraman da aurrera. Dokumentalaren grabazio bete betean, erabakitze-eskubidearen aldeko sasi arteko aldapa malkartsutan doazela, Euskal Herritarren harrijasotze eta eskoziarren enbor jaurtitze artean, bi herrietan “ustekabeko� gertakizun historikoak gertatzen dira: Euskal Herrian indarkeria giroari amaiera eman diezaioken prozesu politikoa abiatzen da. ETA-k, Europa mendebaldeko azken erakunde armatuak, bere azken eta behin betiko su etena aldarrikatzen du. Eskozian, aldiz, SNP alderdi independentistak gehiengo osoa lortzen du 2011ko hauteskundeetan, beren buruja-
www.apieceofcheese.com
betza maila erabakiko duen erreferendumari ateak irekiz. Orduan, Idiazabaldarren istorioak bi herrien historia handiarekin bat egiten du. Europa zaharreko bi gertakizun nagusien lekuko zuzenak bihurtzen dira herri kirolari hauek. Dokumental honek euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da. Historiaren “making off�-a da erakusten diguna. Denek ikusten dutena baino, ikusten ez dena erakutsiko digu: giza faktorea. Eta izen handien liluran erori gabe, herritar xumeengan jartzen ditu fokuak. Iragan gatazkatsua eta iluna atzean utzi eta aurrera begira era positiboan jartzen gaituen istorioa da Gazta zati bat. Etorkizuna planteatzen digun kontakizuna. Ekarpen estilistiko bat egiten dio euskal gatazkaren inguruan egindako zinemari. Historia kontatzeko modua eta edukia sintonian doaz: gauzak egiteko eta kontatzeko era berri bat erakusten digu dokumental honek.
5
FITXA TEKNIKOA Ekoizlea: Pixel ikus-entzunezko ekoizpenak SL Nazioen Mundua Zuzendaria: Jon Maia Ekoizpen exekutiboa: Nazioen Mundua Gidoia: Jon Maia Argazki zuzendaritza: Juantxo Sardon
ZUZENDARIAREN OHARRA Nazioen Mundua, Idiazabalen hasi eta Goierrira zabaldu ondoren, dokumental honen bidez Euskal Herrira eta mundura proiektatuko den herri mugimendu eredugarria da.
Zergatik? • Desberdinen arteko elkar ulertzea sustatzen duelako. • Arazoak elkarrizketaren bidez konpontzen direla sinisten duelako. • Herritar gisara bizi duten gizartearen aurrean jarrera arduratsua eta ekintzailea dutelakako, arazoen konponketa politikariengan delegatu gabe. • Amets bat bizi eta amets horren bila era alai eta kementsuan jotzen dutelako. • Azken batean, bere partikularitatetik, unibertsalki eredugarria den mugimendua delako. Nazioen Munduak bere urteotako ibilbidean jendarte hobe baten alde egin du lan, gaur egun, bizi dugun mundu geurekoian, norberaren buruari dagozkion gaineko kezkaz haratago, datozen belaunaldiei Euskal Herri sanoago bat eskaintzeko ametsa bizi du.
Eta hor kokatzen dut Gazta zati bat dokumentala, orain arteko, Nazioen Mundua -ren ekimen herrikoi garrantzitsuena.
Musika: Xabier Solano eta Zigor Lanpre
Lau urte egin ditugu grabaketetan, ehundaka ordu. Bidaiak, elkarrizketak, gestioak.. jende boluntario askoren isilpeko lana dago proiektu honen atzean, inolako irabazi asmorik gabekoa.
Muntaia: Eriz Zapirain
Lau urteotan, gure leloak dioen bezala, herri txiki bateko herri mugimendu bat grabatzen hasi ginen eta nazio baten aldaketa historikoa grabatzen bukatu dugu. Aldi berean, ikusi dugu Nazioen Mundua nola hazten joan den, gaur egun, Goierri osatzen duten udal guztien eta herritar gehienen babesa duelarik. Nire lana, azken emaitza, alegia filma, esfortzu horren merezigarri izatea “baino” ez da. Ez da gutxi. Handia da sentitzen dudan ardura. Lerro hauekin, txosten honekin eta ikusiko dituzuen irudiekin, alegia, iceberg-aren puntatxoa erakutsita honen guztiaren atzean dagoen giza, asmo eta amets mendi erraldoia antzeman dezazuen nahi nuke. Merezi duen jende bat eta merezi duen proiektu bat. Herri eta etorkizun hobe baten alde, azken batean, denon alde egingo duen proiektu bat da dokumental honek ordezkatzen duena. Jon Maia Gazta zati bat-eko zuzendaria
Zuzeneko soinua: Lolo Riuz, Iñigo Azkue (Pixel)
Post Produkzioa: Mikel Fuentes (Pixel) Soinu Postprodukzioa: Beñat Gantxegi Kameralariak: Juan Lius Eguskiza, Alberto Catenacci, Julian Gavilan (Pixel) Produkzio laguntzaileak: Marcos Antolini, Eli Izquierdo, Ainara Alvarez (Pixel) Komunikazioa: Oninart
DATU TEKNIKOAK Fomatua: 16/9 Iraupena: 90 minutu Soinua: Estereo Proiekzioa: Ekoizpen urtea: 2012 Jatorrizko bertsioa: Euskara, gaztelerazko azpitituluekin
6
www.gaztazatibat.eu
JON MAIA zuzendaria Jon Maia bertsolaria, euskal abeslaria, euskal idazlea, itzultzailea eta kultura eragilea da. Euskal Filologian lizentziaduna da. Egun, Albaola Itsas Kultur Erakundeko komunikazio arduraduna da. Eskarmentu handikoa da ikus-entzunezko alorrean, Mihiluze, Martina eta Udazkeneko lore saioetako gigoilari izan zen. Horretaz gain, bi dokumental zuzendu ditu: Bidai Intimoak (Orio produkzioak, Korrika); eta Apaizac Obeto (Orio produkzioak). Euskal Talde ugarirentzat letragile izan da Jon Maia, besteak beste: Negu Gorriak, Gozategi, Bizkar Hezurra, SA, Anari, Def con Dos, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi, Gari, Esne Beltza, Ken zazpi... Karidadeko Benta (Gaztelupeko Hotsak) taldearen sortzaile, abeslari eta letragile izan da, hiru diska kaleratu zituzten. Literaturgintzan ere, hainbat lan kaleratu ditu: Irudika Idurika (Gatuzain): margolanak eta bertsoak elkartzen dituen liburua, Mikel Dalbret margolariarekin batera.Zikloak (Arabera): argazkiak eta bertsoak elkartzen dituen liburua, Joseba Olalde argazkilariarekin batera. Riomundo (Txalaparta) nobela eta Apaizac Obeto (Elkar): abentura, historia eta kronika liburua.
www.apieceofcheese.com
SOINU BANDA, PIXEL-E / JUANTXO ESNEBELTZA SOUND SARDON Pixel-e ekoiztetxea ikus-entzunezko maSYSTEM terial-alokairua eta pertsonal tekniko Esne Beltza taldeko kide diren Xabier Solano eta Zigor Lampre osatzen dute Esne Beltza Sound System, eta beraiek egin dute Gazta Zati Bat dokumentalaren soinu banda. Xabier Solano Esne Beltzako abeslari eta trikitilaria da egun. Trikitia jotzen hasi zen, Jon Mari Beasainek 1994an eratutako Etzakit taldean. 2003an Fermin Muguruza Kontrabanda taldean parte hartu zuen, eta bertan sortu zen rock-a eta trikitia uztartzeko proiektua: The Solanos. Hori eta gero, Fermin Muguruzarekin egin zuen topo berriro ‘’Euskal Herria Jamaika Clash’’ grabatzeko eta album horren ibilaldian parte hartzeko. 2007an Fermin Muguruzarekin ibilaldia egiten zuen bitartean, Xabik proiektu berri bati bueltak ematen hasi zen Esne Beltza izenarekin bukatu zuena Fermin Muguruzak hala gomendatuta.
zebitzuak eskaintzen ditu. Hainbat enpresa eta telebista kateentza egiten du lan, eta ikus-entzunezko proiektuetan dago bereizitua: telebista, publizitatea, bideo koporatiboak, bideoklipak, laburmetraiak edo dokumentalak. Mugaritz BSO dokumentala (Berlineko Nazioarteko Zinemaldia estreinatu zen, Euskal Telebista eta Televisión Espalonarentzat) EITBrentzako produkzioak: • Goenkale
• Vaya Semanita
• Brinkola
• Sautrela
• Mugaldekoak
• Finlandia
• Pilotari
• Teknopolis
DZ. Zigor Lampre (DJ Zigor edo D.Z.), Esne Beltza taldearekin aritzen da egun, Bere estiloen artean reggae-ragga, soula, funk-a, jazz-a eta erritmo afrikar eta musika beltzaren bestelako erritmoak uztartzen ditu. Horretaz gain, beste proiektutan ere parte hartzen du, Fermin Muguruzaren DJa da eta Selektah Kolektiboako partaide izandakoa.
7
NAZIOEN MUNDUA
Kataluniara hainbat bidaia egin zituen 2009 eta 2010ean. Bi nazio horietako esperientziak eta iritziak jasotzea izan zen helburua, hango guzti hori Euskal Herrirako ere baliagarria izan zitekeela sinetsita. Bi nazioetan alderdi politiko ezberdinetako politikariekin elkarrizketak izan ziren, harremanak estutze aldera. Herri mugimenduan dabiltzanekin ere iritziak trukatu eta elkar ezagutu eta lankidetzan aritzeko aukera zabaldu zen.
Duela lau urte inguru hasi zen gorpuzten Idiazabalen gerora Goierrin eta Euskal Herrian Nazioen Mundua izenez ezagutzera eman den mugimendua. Herri kirola, euskal dantzak, euskal musika eta oro har euskal kultura eta izaera gustuko dituzten era guztietako jendea bildu da helburu baten baitan: Euskal Herria aldarrikatzeaz gain, nazio guztiek duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dute. Nazioen Mundua, baina, modu alai eta baketsuan egiten du aldarrikapena. Ez da talde politikoa, talde anitz eta koloretsua baizik eta beti erakutsi du elkartuz, guztion borondatez, ametsa lor daitekeela. Dokumental hau da Nazioen Mundua mugimenduaren azken ekimena (oraingoz); eta berriro ere, erakutsi dute: dena dela posible.
Herri Ekimena Nazioen Mundua ekimen parte-hartzailea da bere oinarrizko filosofian. Indarkeriarik gabeko Euskal Herri bat du amets. Bakezko eskenatoki horretan euskal herritarrek beren identitatearen gain erabakitzea dute helburu. Nazioen Munduko parte-hartzaileak herritar soilak dira, eta bakoitzak egiten dakienarekin batzea posible dela erakutsi dute: “batzen gaituenak garrantzi eta indar gehiago du, desberdintzen gaituenak baino�, eta urrun iritsi dira horrela.
8
Baina mugimendu honen sorrera herriko Herri Kirol taldean dago. Taldea herriko adin ezberdinetako neska-mutilez osatuta dago eta beste herrietako festetan edo antolaturiko ekintzetan herri kirol saioak egiten zituzten. Talde hau sortu zenetik eta denen adostasunez, gutxienez bi aldarrikapen egin izan ditu, euskal selekzioaren aldeko iritzia eta Korrikaren aldeko jarrera erakutsiz. 2008an ordea, beste aldarrikapen bati heltzea erabaki zuen taldeak, guztien adostasunez berriro ere: herrien erabakitzeko eskubidea. Herri Kirol Taldeak eskubide hori jendarteratzeko gogoa eta nahia adierazi zuen lehen momentutik, eta hori dela eta, Eskoziara eta
Bidai horiek oso aberatsak eta emankorrak izan ziren, baita herritarren arteko harremanentzako, erabat batu baitziren. Bizitutako esperientzia horiek, Euskal Herrira ekarri nahi izan zuen Ekimenak, hemengo errealitate eta nahiari aletxo bat emateko gogoz. Horretarako, hainbat ekintza eta jaialdi antolatu izan ditu Ekimenak, batez ere Gipuzkoako Goierri eskualdean. Baina Nazioen Munduak ez du mugarririk, eta Goierritik maila nazionalera egin zuten salto Trebijanon ospatu zen ekitaldi jendetsuarekin: Iritsi da unea!lelopean milaka jende biltzea lortu zuten erabakitzeko eskubidearen alde urriaren 16an. Ez zen nolanahiko jaialdia izan, Euskal Herria eta Eskozia izan ziren protagonista nagusiak,eta orduan ere, erakutsi zuten lorpenak egiteko guztiok batera egin behar dela aurrera. Horren adibide izan zen Miramarreko agerraldia. Unea iritsi da jaialdirako gonbidapena luzatuz, Euskal Herriko, politikari, kultur eragile eta kirolari ugari bildu ziren urriaren 10ean.
www.gaztazatibat.eu
“Gazta Mundua� KEIXETAren artelana 2011ko irailean, Jon Maiak Gazta zati bat dokumentala proiektuaren berri eman zidan, eta oso argi zuen ideia: gaztazko lur bola nahi zuen, ideia hori gauzatzea proposatu zidan, eta nik baiezkoa eman nion. Gustora hartu nuen proposamena, erronka bat zen niretzat, ordurarte erabili gabeko material batekin lan egiteko aukera eman baitzidan. Gazta manipulatzen hasi nintzenean etorri ziren arazoak, nahiz eta informazioa lortzen saiatu, lehenago inoiz egin gabeko pieza zenez, teknikoki nola egin asmatu behar izan nuelako. Lehenik formatu txikian saiatu nintzen, hortarako baloi bati moldea 2 zatitan atera nion, eta hauek pixkanaka gazta berotuaz bete nituen; kontinenteak egiterakoan kolore eta textura desberdinetako gazta azalak erabili nituen. Gazta berotzean, bigundu eta zenbaitetan erori egiten zen, arazo hau sahiesteko igeltsuzko estruktura bat egin nuen. Bola edo esfera bi zatiz osatua zegoen (ipar eta hego hemisferioa), bakoitza bere aldetik egin ondoren elkartu nituen horrela sortu nuen gaztazko lehengo bola esperimentala. Jon Maiari erakutsi eta biok ontzat eman genuen froga, baina arazo bat zegon: Euskal Herria ia ez zen ikusten, horregaitik erabaki
www.apieceofcheese.com
genuen ahalik eta tamaina handieneko lur bola egitea. Froga gainditurik, benetako lana hasi nuen. Gazta mundu osoan zehar topa dezakegun elikagaia izanik, munduko hainbat gazta mota erabili nituen, 50etik gora, bola handia egiterakoan. Taimana handia eta hartzen zuen pixua zailtasun zirelarik, lanean begirik kendu gabe gainean nuen kamera bat, prozesua grabatzen; azken batean, grabaturiko dokumentu audiobisual hori izango da artelana, ze eskultura denborarekin galdu egingo da. Zailtasunak zailtasun, fisikoki gainditu eta Euskal Herriaren kokapena gazta zati batean argi ikusten zen munduan. Egin ondoren, ohartu nintzen, gazta materia organiko izanik, bere nortasuna zuela, eta egin nuen lekuan zegoen hezetasunagatik pixkanaka lizuntzen hasi zen, hori zela eta bere itxura aldatzen joan zen egunak pasatu ala; aste batzuk pasa ondoren, bola lizunez guztiz beteta zegoen, mundua laino batek estaliko balu bezala. Kasu honetan, gazta izanik protagonista, bere izaera aldakorra agerian gelditu da, nere estudioan lainoz estali zen mundua, Ordiziako erakustokian dagoen beroagatik biguntzen eta egunero formaz aldatzen ari da. Nik gaztari forma esferikoa eman nion, aurretik pentsatu genuen hura posible izateko, baina gazta bizirik dago eta bere nortasuna agertzen du, obra bera aberastuaz. Azken batean artea efimeroa da eta iraungipen data dauka.
9