AHT_eusk_def3

Page 1

IBILBIDEAREN LUZERA: 192Km ZUZENEAN KALTETUTAKO UDALERRI KOPURUA: 44

Euskal Y-arekiko lotunea Ezkio-Itsaso Alternatiba (zehaztu gabea)

Nafarroako udalerrien %15

AHT geltokia

Irurtzun

Arakil Ibarra

>

Altsasu

10-15 metroko garaierako lubetak, 10 zubi, 780 m.ko zubibide bat eta 1.350 m.ko tunela.

Zuasti

Lakuntza

IRUÑEA Iruñerriko tartea 22 Km

Zizur Nagusia Eskirotz Arrizabalaga

AHTk Arakil ibaiaren meandroak 10 bat aldiz zeharkatuko lituzke, erabat hondaturik utziz. Kalte larriak ibar osoari, hala nola, Izurdiaga eta Etxarren herrien erdibitzea, Sakanako autobideak eta beste hainbat azpiegiturak dagoeneko eragiten duten barrera efektuaren areagotzea, nekazal lurren okupazioa, Larraun eta Arakil ibaien gainezkatze guneen suntsiketa,....

>

LURREN OKUPAZIOA

Lurraldean barrera artifizial berri bat

AHTren trazaketa hesiturik dagoenez gero, lurraldean barrera artifizial berri bat suposatuko luke, animalei, oinezko zein nekazariei alde batetik bestera igarotzea eragotziz. Autobide, autopista, errepide, Nafarroako ubide, tren arrunta, eta tentsio handiko lineak bezalako azpiegiturek dagoeneko eragiten duten barrera efektuaren areagotzea suposatuko luke Castejon, Martzilla, Tafalla, Tiebas, Iruñerria, Sakana eta beste hainbat tokitan, erabat estuturik geldituz.

>

BARRERA EFEKTUA

Tafalla

Martzilla

Castejon-Eskirotz tartea 69Km

1.700 Ha. lur baino gehiago

Ibilbidearen zabalera ikaragarriarengatik (toki batzuetan 100 m. baino gehiago) 1.700 Ha. lur baino gehiago okupatuko lirateke (2.800 futbol zelairen azalera) batik bat nekazaritza eta abeltzantzarako lur sailak.

Castejon Tutera Ribaforada

ZER ARI ZAIGU EZKUTATZEN?

>

Abiadura handiko trenaren proiektua Nafarroan

Castejon

>

Ebro ibaiaren gaineko 550 metroko zubibidea. “Ebro ibaia” izeneko KIGean sartuta dagoen Soto Alto delakoari eta bere ondoan dauden lur sailei kalte larria.

USTE DUZU AHTREN ERAIKUNTZA BEHARREZKOA DELA– SUPOSATZEN DUEN GUZTIAREKIN–BAKAR BATZUEK MADRIL ETA BARTZELONARAKO BIDAIATAN MINUTU BATZUK AURREZTEKO?

Kortes

USTE DUZU NAFARROAKO AHT EGITEKO GUTXIENEZ GASTATUKO LIRATEKEEN 3.000 EUROAK HOBE LITZATEKEELA POLITIKA SOZIALAK SUSTATZEKO ERABILIKO BALIRA?

Gallur Zaragoza-Castejon tartea 82Km Plasencia de Jalón AHT Gelditu! Elkarlanak, AHTren aurka dauden politika, jendarte, sindikatu, auzo eta ekologia taldeen koordinakundeak, makroazpiegitura horrekiko erabateko errefusa agertzen du, egitasmo hau erabat antiekologiko, antisozial eta baliabide xahutzailea delako eta batere informaziorik eta herritarren parte hartzerik gabe jorratu dutelako.

Lakuntza

>

Nafarroako AHT Gelditu! Elkarlanak AHTren egitasmoa eta zentral termikoak, autobide elektrikoak, harrobiak eta gainerako proiektu txikitzaileak gelditzea exijitzen du. Horretarako, informazio, mobilizazio eta desobedientziaren bidez makroazpiegitura honen aurkako oposizio anitza eta sendoa sortzea ezinbestekotzat jotzen dugu.

1.500 m.ko zubibidea eta 990 m.ko tunela. Lakuntza eta Lizarragabengoa udalerrietan kalte handia, ikus eta soinu eraso bortitzengatik. Egun ibarrean barna igarotzen diren azpiegitura ugariren barrera efektuaren larriagotzea. Arakil ibaian inpaktu latza eta nekazal eremuen okupazioa. Inguruko ariztietan eta Aralarretik datozen akuiferoetan triskantza neurrigabea.

GURE LURRAREN TXIKIZIOARI, XAHUKETARI ETA INPOSIZIOARI EZ ! AHTrik EZ

Martzilla

>

1.032 metroko luzera eta 32 metroko garaierako zubibidea Aragoi ibaiaren gainetik. Ikus-inpaktu larria, “Aragoi eta Arga ibaien beheko zatiak “ izeneko KIGean dagoen ibar-basoari kalte itzela eta bere ibar emankorraren suntsiketa eraginen lituzke.


DESOREKAK AREAGOTUKO 4 LURRALDE LITUZKE

Hiriburuen arteko lotura besterik ez luke eginen, hirigune handietan populazioaren metaketa bultzatu eta kalte larriak eraginen lizkieke nekazaritzari, abeltzantzari eta oro har herrietako zein nekazal eremuko bizimodu eta bizi-kalitateari.

9.000 etxebizitza berrien eraikuntzak AHT geltokiaren ondoan (Etxabakoitz) eta egungo geltokiaren orubean (Sanduzelai) geltoki berria finantziatuko luke, eraikuntza eta sustatze enpresen poltsikoak betetzearekin batera. Espekulazio kasu eskandalagarri berria!

HITZARMENA: 8 FINANTZIAZIO NAFARROARI EGINDAKO TOKOMOTXOA

2.010eko Apirilean Castejon eta Eskirotz arteko AHT eraikitzeko hitzarmena sinatu zuten Nafarroak eta Estatuak. Aurrekontuko 670 milioi € tik Nafarroak kreditu baten bidez 387 milioi aurreratuko du, eta nafar guztien artean kreditu horren interesak ( 45 eta 60 milioi artean ) ordainduko ditugu. Gainera, diru aurreratze hori ez da deskontatuko Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikotik; dirutza hori Adifek ( lehengo RENFE ) itzuli behar omen luke, urteroko balizko kuoten bidez. Hauxe guztia gutxi balitz, ez dago batere argi nork hartuko dituen bere gain halako herrilanetan beti ematen diren aurrekontuen gorakadak.

AHTk 25.000 biztanledun hiri baten kontsumoaren adina xahutzen du, bere eraikuntzak dakarren izugarrizko energia kontsumoa kontatu gabe. Energia horren iturria Castejongo bezalako zentral termikoak eta Garoñakoaren antzerako zentral nuklearrak izanen lirateke, mota guztietako kutsadura eragileak, betiere. Bidaiariko, AHTren energia kontsumoa hegazkinaren parekoa da.

9

>

Monte Plano izenekoaren tunela, Cabriteras putzuaren ondoan.

Getze-Galar

Paisaiari eragindako txikizio larria eta soinu kutsadura handia, herri honen ondoan dagoen basogune bakarrenetako batean. Faunarako Interes Gune eta Erabilgarritasun Publikoko Mendi gisa sailkatuta dagoen inguru hau olgetarako oso apreziatua dago. Lurrazpiko ur korronteak biziki kaltetuta suerta litezke.

BALIO EKOLOGIKO HANDIKO EKOSISTEMEN KALTETZEA

ARALAR GRUYERE GAZTA BILAKATUTA

HARROBIAK

Hiru komunitaterako interesgune kaltetuak

“Inpaktu larri aunitz sortuko lituzke”

Milaka tona hormigoi

AHTk gainera, Ebro, Aragoi, Arga, Elortz, Xulapain eta Arakil ibaien ibar-baso aunitz hondatuko lituzke. Nafarroako hegoaldean bizirauteko arazo larriak dituzten estepako hegaztien biziguneak larriki kaltetuak izan litezke. Erdialdean eta Sakanan basoguneak eta akuiferoak biziki hondatuko lirateke.

Nafar gobernuak berak egindako ingurugiro ikerketaren arabera AHTk Aralarko mendigune zeharkatzerakoan “inpaktu larri aunitz sortuko lituzke: akuiferoen suntsiketa itzulezina, kareharrizko formazioetan hondoratze arriskua, hondakindegien ugaritzea, harrobi berrien sorrera ...” Egun planteatzen ari den alternatiba berriak (Euskal Y grekoarekin Ezkio-Itsason lotuko litzatekeena) antzeko inpaktuak eraginen lituzke.

>

AHT herritik 110 metrora pasatuko litzateke.

Aldaba-Orderitz

Tamainera handiko lur mozketa. Biztanlegoaren bizimodu eta bizi-kalitateari eraso gaitza. Begi eta soinu inpaktu handia, giza osasuna kaltetuko lukeena.

HONDAKINDEGIAK

AHTren eraikuntzak milaka tona hormigoi beharko lituzke. Hori dela eta, egungo harrobien gainustiaketa (Alaitz, Oskia, Olazti,...) eta berrien zabaltzea beharko lirateke. Gainera, porlanaren produkzioaren gorakadak CO2 eta beste elementu kutsakorren areagotzea suposatuko luke.

35 milioi m. kubo

AHTren eraikuntzak Nafarroan 35 milioi m. kubo baino gehiagoaren lekualdatzea eta hondakindegi berrien sorrera suposatuko lituzke. Iruñerrian soilik 11 kokatuko lirateke, guztien artean, bere edukierarengatik, Undianokoa nabarmenduko litzatekeelarik.

Lur azaleko trazaketa Aldaba eta Zuasti erreken gaineko zubiekin. Zabalgaina mendiko 800 metroko tunela. Aipaturiko errekatan eta beren labore soro emankorretan kalte handia. Aldaba herrian eta Orderizko baserrian ikus eta soinu inpaktu latza. Zabalgainako basoan txikizio gaitza.

SOINU KUTSADURA

79-94 dezibelio trenbidearen 250 metrora

Onartutako soinu maila, egunez 70 dB. eta gauez 60 dB.koa da. Ribaforada, Tutera, Arrizabalaga, Beriain, Getze-Galar, Eskirotz, Izurdiaga, Etxarren eta beste tokitan AHTren zaratak soinu kutsadura handia eragin lezake, osasun arazoak sortuz: entzumenaren galera, estresa,...

INPAKTU ELEKTROMAGNETIKOA 800m. artekoa

AHT elikatzeko behar diren tentsio handiko trazaketek 800 m. arteko gune elektromagnetikoak sor ditzakete. Hauek populazioen osasun maila gutxitzen dute, minbiziak eraginez eta inmunologia zein hormona sistemak kaltetuz.

Itzako zendea

Egitasmo hau batere informaziorik eta benetako eztabaida publikorik gabe garatzen ari da, berauek “aurrerapena” eta “lehiakortasuna” bezalako topikoz betetako propagandaz ordezkatu dutelarik. Gainera, AHTren aurkako mugimendua isilarazten, kriminalizatzen eta gogorki zapaltzen ari dira.

AHT, gizabanako zein merkantzien mugikortasun etengabea sustatzen duen eredu ekonomiko eta sozialaren elementu bat baino ez da. Eredu honek ez ditu tokian tokiko beharrizanak asetzen eta komunitatearen zein hurbiltasunaren loturak hautsi egiten ditu merkatu deslokalizatua sortzeko, zeinak mundu zabaleko lehengaiak eskuratu , eta eraldatu ta birbalorizatu ondoren, munduko beste puntan saltzen dituen.

Itzako zendea

>

< Otxobi

INPOSATUTAKO PROIEKTUA

GUTXITU EZ EZIK, GORATU 5 TRAFIKOA ERE EGINEN LUKE 10 MUGIKORTASUNA EREDU SOZIAL GISA AHTk ez luke kamioi eta kotxe trafiko itzela ordezkatuko. Gainera, ez da gai merkantzia astunak garraiatzeko. Hiriburuak baino ez lituzke lotuko, nahiz eta lekualdatze gehienak (97%) herrialdearen barrukoak izan, Nafarroatik atera gabe, alegia.

Tafalla

>

3 ENERGIA KONTSUMO IKARAGARRIA

7

AHT GELTOKIA: ESPEKULAZIOAN OINARRITUTAKO PROIEKTUA

>

AHT Nafarroan inoiz proiektatutako azpiegitura garestiena da. 3.000 milioi € baino gehiago kostatuko luke (4.890 € biztanleko). Horri gehitu beharko litzaioke mantetze kostu itzela:100.000€/km.ko urteko. Txartelaren prezioa oso garestia izan arren, bere ustiaketa komertziala erabat defizitarioa litzateke; horrenbestez, finantziazio publiko etengabea beharko luke, krisialdi gordinaren erdian eta murrizketa sozial handiak pairatzen ari garen bitartean.

>

XAHUTZAILEA KRISIALDI 2 PROIEKTU GARAIAN

>

Nafar populazio osoak ordainduko luke azpiegitura faraoniko hau, gutxiengo batek bakarrik erabiliko lukeena, enpresarioek eta klase politikoak alegia, txartelaren prezio altuak ordaintzeko gai direnak eta maiz sarritan bidaia luzeak egiten dituztenak. Hauek, hala ere, ordu erdi bat baino ez lukete aurreztuko Iruña - Madril tartean, adibide bat paratzeagatik. Martxan jartzearen onuradun nagusiak eraikuntza enpresak eta bankuak lirateke. Gainera, AHTk ohiko trenaren hondamena dakar, berau errekurtsorik gabe uzten duelako.

>

Balio ekologiko handiko ekosistemen kaltetzea, akuiferoen suntsiketa, hondakindegien metatzea, harrobien gainustiaketa eta berrien zabaltzea, lurren okupazio neurrigabea, soinu kutsadura itzela, paisaiari eraso bortitza eta lurraldean barrera artifizial berri baten sorrera.

BATENTZAKO ONURA 6 GUTXIENGO HANDIA

>

ERAGINDAKO KALTE 1 NATURARI KONPONEZINAK

Otxobiko zubibidea (1.000 m.) eta Bizkai mendiko tunelaren sarrera (1.660 m.)

Tafalla

>

Juncal aintziraren 250 m. eskaxera igaroko litzateke. KIG gisa sailkatutako toki honen fauna eta landaretza larriki kaltetuak suertatuko lirateke soinu eta akuiferoen kutsadura dela medio.

Arazuri

Oltzako zendea

>

Arga ibaiaren gaineko 245 metroko zubibidea, 16 metrorainoko garaierako lubetaduna. Arga ibaiaren eta Elortz errekaren ibar-basoei eta nekazal alorrei eragindako kalte latza. Iruñerri osoko ur araztegia pairatzen duen populazioari beste eraso berria.

Zabalgaina eta Bizkai mendien basoguneetan suntsiketa handia, beren akuiferoak hondatuz. Otxobiko herria eta bere soroak biziki kaltetuta suertatuko lirateke.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.