III GARELAKOAREN EGUTEGIRAKO ARGAZKI LEHIAKETAREN OINARRIAK 1. Helburua: Lehiaketa honen helburua da Garesko Euskararen egunean argazki guztiekin erakusketa bat paratzea. Egun berean aukeratuko da irabazlea eta egileari saria emanen zaio. 12 argazki finalistekin egutegi bat egutegi bat egiteko aukera aztertuko da. 2. Sariak: irabazleak 400€ eskuratuko ditu. Publikoaren sariaren irabazleak 100€ eskurako ditu. 3. Argazkiaren ezaugarriak: Argazkiak orijinalak izan behar dira eta aldez aurretik argitaratu gabekoak. Argazkiaren Gaia bailarako ZUHAITZ POLITENA/ BITXIENA izango da. Argazkia A4 neurrian aurkeztu beharko da (gutxi gora-behera) argazki paperean eta “jpg” euskarri digitalean. Argazkiek argitaratzeko kalitatea izan beharko dute argazkiaren artxiboa 2 eta 7 mega artekoa izanik (hoberena 300ppp erresoluzioa izatea). Argazkiak kolorekoak izanen dira. 4. Aurkezteko modua eta epea. Parte hartzaileak herri bakoitzean gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izanen ditu. Argazkiak apirilaren 29 a baino lehen eman beharko dira. • •
Garesko Udala AEK-ko Garesko Euskaltegian
Apirilaren 30a, jai egunean bertan, argazkiak ere aurkez daiteke goizeko 10.00ak baino lehen
5. Eskubideak 12 argazkien egileek Garelakoari lanen jabetza intelektualaren eskubide ekonomiko guztiak emanen dizkiete eta askatasunez eta inolako prezioren ordainketarik gabe erabiltzeko, erreproduzitzek, zabaltze publikoa egiteko eta itxuraldatzeko Jabetza Intelektualaren Legeko 26. artikuloak agintzen duen epe bornean , lana euskarri ukigarri edo ez ukigarri erakusteko eskubidea izanik, egun ezaguna den euskarri edo geroan etor daitekeena, ustiaketa modu guztiak hartuta, edozein euskarritan erreproduzitzeko eskubideak barne, bereziki liburuak eta euskarri digital edo numerikoa, baita lanaren komunikatu eta zabaltzeko eskubideak mundu osoan komertziatzeko. Barnean espreski sartuta dago emisioa eta lanen on-linez transmisioa eta sare interaktiboen bidez zabaltzea, Internet kasu. Aurkezturiko lanetan hirugarrenen eskubideak izan ez daitezenez arduratuko dira parte hartzaileak, ezta irudi eskubideen erreklamazioak ere. Lehiaketa honetan parte hartzeak hemen dauden oinarrien onarpena dakar bai eta sor litezkeen interpretazio ezbaien aurrean Garelakok har litzakeen erabakiak ere