MANIFESTUA_euskaraz

Page 1

MANIFESTUA ANIZTASUNA ALA UNIFORMITATEA Gure planetaren etorkizuna eleanitza da. Munduan 6000 hizkuntza inguru daude eta 200 bat estatu. Adituek diotenez XXI. Mendean munduko hizkuntzen %50 edo %90 desagertu ahal dira uniformetasun globalizatuaren ondorioz. Hondamendia gelditu behar dugu hizkuntzek mundua eta bizitzaren ikuspuntu anitzak ematen baitizkigute eta hau ezinbertzeko tresna dugu egun munduak dituen erronkei aurre egiteko (eredu ekonomikoa, aberastasunaren bidezko banaketa, aztarna ekologikoa, energia krisia, gainpopulazioa‌). Mundua soilik aniztasunaren bidez aldatzen ahal da eta hizkuntz komunitate eta kultura bakoitzak munduaren puzzlearen zati bat izan behar du munduari bere ikusmira aberasgarria eskainiz. HIZKUNTZAK ETA XABOIA Hizkuntzak, xaboiarekin gertatzen ez denez, zenbat eta gehiago erabili hainbat eta handiagoak dira. EUSKARA ETORKIZUNAREN ARDATZA Bi hizkuntza gaitasun berarekin menperatzeak errazten du bidea hirugarren edo laugarren bat ikasteko. Nafarrok zorte handia dugu, gure inguruan bi hizkuntza bizi- bizirik baitaude: euskara eta gaztelera. Osotasun honi esker bertze hizkuntza batzuk ikasteko garaian abantaila dugu eta ondorioz aukera gehiago mundura jalgi egiteko. ZER EGITEN AHAL DUGU GUK? Eginiko azken kerlan batean euskarak galtzeko arriskuan jarraitzen duela erraten du UNESCOk. Beharrezkoa da bi hizkuntzak modu ekitatiboan zaintzea, eta ez igualitarioan. EUSKARA EZ DAKIGUNOK Euskararen erabilerarako arnasgune berrien sortzea sustatzen ahal dugu, horrela hiztunen hizkuntza gaitasunak aberastuko ditugu. Eta gureak ere euskaltegira joanez. EUSKALDUNOK Era askotako konplexuak gainditu behar ditugu (etiketak, hizkuntza gaitasuna‌), euskaldunen arteko sare sozialak sortu, euskara erabili behar dugu ahal dugun guztietan eta familia eta eskolaren bitarteko transmisioa bermatu. TOKIKO ETA HERRIALDEKO ADMINISTRAZIOAK Hizkuntzaren politizazioa bertan behera utzi behar dute eta modu demokratikoan joka dezaten. Garesko eskolako datu estatistikoek (2010 D eredua- %57 A eredua- %27) argi erakusten dute azken urte hauetan Itzarbeibarko hiritarrek euskararen aldeko dema egiten ari direla. ETA ETORRI BERRIOK? Zaindu eta transmititu zure hizkuntza. Zure seme-alabak integratzeko modurik hoberena euskararen bidez egiten da, horrela gure herrietan egiten diren jarduera guztietarako bidea zabalduko zaie. Hizkuntzek beti gehitzen dute, ez ahaztu. APIRILAK 30, GARESEN EUSKAL JAIA. GONBIDATURIK ZAUDE!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.