05 ACXT (Unai) 2011-11-19

Page 1

Ortzadar \\

Larunbata, 2011ko azaroaren 19a

07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

BILBAO

ULEGOETAN erretzea debekatu zutenetik, lanetik gertuko kanpo-espazioek gero eta arreta handiagoa eskatzen dute; atariaren ondoko hautsontzia ez baita soluziorik egokiena. Eraikuntza-teknikak dagoeneko eraikinen estalkiak lauak egitea ahalbidetzen duenez, gainaldeko terraza hori, hain zuzen ere, atsedenerako bilatzen ari garen kanpo-espazio erabilgarria bilakatu daiteke. Arazo bakarra dago: zer egin estalkietan atera ohi diren tximinia ugari eta aire egokiturako instalazio itsusi bezain zaratatsuekin. Eta alfonbra berde batez estaliko balira?

BB

Horixe izan da Javier Pérez Uribarri arkitektoak gauzatu berri duen ideia interesgarria Bilboko San Inazio-Elorrieta auzoko Gordailu Frankoaren zaharberritzean. Ideia hori, eta beste asko, jakina! Eraikina ez baitago edonon: Deustuko kanalerako fatxada osatzen du, Zorrotzaurreko asmo handiko hirigintza-planaren barnean, Bilboko azken urteotako itxuraldaketaren azken txanpa.

Itsasontzien fardoak biltzen ziren estalkian, soropil artifizialeko muinoa dago orain, langileei atsedenerako gunea eskainiz. AITOR ORTIZ

Atsedenerako estalki berdea Bilboko Zorrotzaurreko ingurua bor-bor dago. Penintsula uharte bilakatzeko eta bertako etxebizitza-eraikin berriak egiteko lanak hasi bitartean, eraikin dotoreak agertzen hasiak dira. Berriztatu ala hil! UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

1973an altxatutako eraikin industriala XXI. mendeko bulego-eraikin moderno bilakatzea zen erronka, beraz. Horretarako, hormigoizko hezurdura ez beste guztia eraitsi da, 13.000 m2 bulego egokituz, beste hainbat erabilerarekin batera: ikerketarako gunea, prototipo-lantegia, erakusketa-gela… Eta aipatutako zatirik deigarriena, 700 langileen atsedenerako estalki berdea, eta haren gainean dagoen liburutegi berezia. Fatxada beirazkoa da, baina eguzkitik babesteko aluminiozko xaflak gainjarri zaizkio, estalkiko alfonbraren luzapen gisa ere uler daitezkeenak, berdez lakatuta baitaude. Horrekin, eta beste hainbat neurri teknologikorekin, eraikinaren energia-kontsumoa %60 murriztu nahi da, ohiko bulego-eraikinekin alderatuz. Kanpotik ez ezik, IDOMen egoitza berria barnetik ere berdea izan dadin.

IDOM-EN EGOITZA BERRIA > Biltegi Frankoaren zaharberritzea bulego-eraikin gisa Kokapena: San Inazio-Elorrieta, Bilbo (Bizkaia). Arkitektoa: Javier Pérez Uribarri (ACXT). Data: 2008-2011. Kurba berdeak. Proiektuaren egilea Javier Pérez Uribarri arkitektoa da, ACXT arkitekturabulegokoa (IDOM taldea). Pérez Uribarrik Asturiasko Langreoko eta Bilboko Miribillako Bilbao Arena kirol-gune berrien diseinuan ere parte hartu du. Biak ala biak nabarmentzen dira arkitektura kurboa eta berdea erabiltzeagatik, bai literalki bai kontzeptualki.

Eraikinak Deustuko kanalaren zaindaria dirudi. Bertako liburutegitik hautemango da Zorrotzaurreren metamorfosia. AITOR ORTIZ

Handia, gaztea eta zorrotza. ACXT bulegoa 1995ean sortu zen Madrilen, Bilbon jaiotako IDOM ingeniaritza-enpresa handiaren adar gisa, arkitekturaren munduko lanak (obra publikoak, batez ere) aurrera eramateko. Egun, nazioartean dihardu, 400 arkitekto gazte inguruko taldea osatuz. Eraikuntza-kudeaketaren zorroztasuna da haien ezaugarria.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.