Larunbata, 2013ko maiatzaren 11
Ortzadar // 07
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
arkitektura
SESMA
Aurreiritzien aurkako diseinuzko etxebizitza Euskal Herriko Arkitekto Elkargoak hiru 2013ko martxoan jakinarazi dira eraikin urterik behin gure lurraldean egin diren sarituak eta finalista izandako lan bat eraikin bikainen zerrenda bat osatzen du. dugu aztergai: MP etxea Funtzionaltasunak gidatuta, arkitektoek azalera handia lortu dute aurrekontu murritzarekin. IÑAKI BERGERA ULA IRURETAGOIENA
M M
P etxea izenaz ezagutzen da Nafarroako Ebro bailaran den Sesma herritxoan kokatzen den familia bakarreko eraikina. Arkitektoen begiradapean goraipatzen diren eraikin asko herritarren ikuspegipean arrotzegiak suertatzen dira maiz. Diseinuzko eraikin deitu ohi zaio ohiko itxuratik aldentzen den arkitekturari eta horrekin batera esan nahi da eraikin hauek bizi-gaitzak, hotzak eta garestiak direla. Estigma hauek egiazkoak ez direla defendatzera gatoz, salbuespenak salbuespen. Egia da, MP etxea desberdina da ondoan dauden beste eraikinekin alderatuta, baina desberdintasuna egoera konkretuaren eskakizunei erantzuteko nahiaren ondorioa da, ez du kapritxozko arkitekturarekin zerikusirik. Sesmako etxebizitzaren oinarriak definitzea eta geroko eraikuntza lanen ibilbidea luzea eta kementsua izan dela diote bai etxebizitzaren jabeek, bai arkitektoek. Erabaki nagusiak guztiz arrazionalak izan dira: bi bolumen desberdindu dira, autoentzat bata eta etxebizitzarentzat bestea, bien artean patio txiki bat eratuz. Leihate handiak hegoaldera irekitzeko xedeaz egin dira, zereal zelaien paisaia eta argitasuna etxe barnealdera sartzeko eta iparraldera berriz, itxi egiten da. Beheko plantan gune publikoak daude eta goialdean gela pribatuak. Funtzionaltasunak izan dira gida nagusiak. Diseinuzko etxebizitza honetan erdietsi da azalera handia eskuratzea aurrekontu murritzarekin. Tradiziozko arkitekturatik aldentzea ez da beraz garestitzearen sinonimoa, horra hor ezabatu beharreko gezurra.
EGILEEI BURUZ Alcolea+Tárrago Arquitectos bulego gazte nafarrak mimo handiz lantzen ditu eskuratzen dituen lanak. Rubén Alcolea eta Jorge Tarragoren gidaritzapean eraikin publiko zein pribatuak aurrera eraman dituzte, eta lehiaketen bidez irabazitako lanak direlako asko, gure lurraldetik at ere eraiki dute. MP etxea Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoan ez ezik, Espainiako Arkitektoen Elkarteak antolatutako erakusketa batean aukeratua izan da.
Bestalde, azken emaitzak beste hainbat zailtasun ebatzi ditu, lursailaren topografia malkartsua eta arautegi zorrotzak muga handiak suertatu zirelako. Ez dago arkitektoaren bidegabetasunik, diseinuzko etxebizitzen aurkako beste aurreiritzia eroria beraz.
tze-arauen ondorioz ateratzen den bolumena da eta hormigoizko kolore grisa eta pintaturiko pinuzko arotzeria arkitektura lokalean oso ohikoak dira. Eraikuntza tradizionala ez bada ere, teknika ez da arrotza izan tokiko langileek eraiki baitute etxea.
Etxebizitzaren kanpoko irudiak lekukotasunaren eraikuntza eta baldintzekin loturik dago, desberdina bada ere, ingurunea aintzat hartzen du. Hormigoizko gorputza lerroka-
Gure bizitza eboluzioan den moduan, arkitekturak ere antzinako ereduak gainditu behar ditu, garapenaren bidetik, eta horren aldeko apustua da diseinuzko etxebizitza hau.