Larunbata, 2013ko urtarrilaren 12a
Ortzadar // 07
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
arkitektura
BERRIOZAR
Bosgarren fatxada Haurreskola berritzailea ireki berri dute Berriozarren (Nafarroa). Ohiko lau fatxadei ez ezik, bosgarrenari ere arreta berezia eskaini diote arkitektoek. Estalkitik ere arkitektura argitu daitekeelako UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO
Haurreskolaren ludikotasuna adieraztearren, aluminiozko profilezko sareta koloredunaz inguratu da eraikina, jolas-patioak ere bere baitan biltzen dituena. IÑAKI BERGERA
BB
ERRIOZARKO haurreskola berria Errota kalean dago, 80 x 25 metroko laukizuzen batean txertatuta. Osoosorik, kanpoaldeko jolas-lekuak ez baitira aparteko toki hesitu batean antolatu, ohi bezala, baizik eta eraikin guztiaren banaketa espazialaren barnean. Horixe izan da, hain zuzen ere, proiektuaren lehen erabaki garrantzitsua: eraikinaren mutur bakoitzean patio bana ezarri, haurreskolako espazioekin zuzenzuzenean erlazionatuko direnak. Jolas-patioak beste bi gela osagarri gehiago balira bezala.
HAURRESKOLA Kokapena: Berriozar (Nafarroa). Arkitektoak: Javier Larraz, Íñigo Beguiristain eta Iñaki Bergera. Sustatzailea: Berriozarko Udala. Data: 2009-2012.
Bigarrenik, kanpoko lau fatxadak inguratzen dituen azalari eman zaion trataera da aipagarri. Haurreskolaren ludikotasuna adierazteko, kolore biziko sareta bat osatu da, aluminiozko profilezkoa, esandako patioak ere biltzen dituena. Horrenbestez, alde handia dago kanpoko koloreen aniztasun horren eta barnealdeko tonalitate neutro eta lasaigarrien artean (akabera zuriak, zurezko altzariak), eta kontraste horrek proiektua dezente aberasten eta konplexu bihurtzen du. Eta hirugarren ideia nagusia estalkian antzematen da. Barneko espazioak argiztatzeko hainbat argi-putzu ezarri baitira, geometria aski deigarrikoak, haurreskolaren espazialtasunaren ezaugarri nagusi bihurtzen direnak; batez ere, eraikinaren bihotzean dagoen areto handi balioaniztunean. Eta argi-zulook ez dira soilik barnetik ikusten: eraikinaren kanpoko fatxadetan ere nabari daitezkeen estalki-konkorrak dirudite. Hori dela eta, esan daiteke haurreskolak ez dituela soilik ohiko lau fatxadak, baizik eta bost. Estalkia ere arretaz zaindu baitute arkitektoek. Bosgarren fatxada ez baita soilik uraz babesteko plano hutsa, Berriozarko haurreskolaren proiektu bikainaren egileek erakutsi bezala.
Argazkiak: Iñaki Bergera. Reggio Emilia pedagogia. Berriozarko Udalak sustatutako haurreskolek Reggio Emilia izeneko pedagogia-metodologiaren alde egin dute apustu. Loris Malaguzzi pedagogo italiarrak garatutako filosofiak ludikotasunaren aldarrikapen didaktikoa du oinarri. Helburu horretan, marko arkitektonikoak zeregin garrantzitsua du, 0 eta 3 urte bitarteko umeen eta hezitzaileen jarrera aurrez prestatzen nabarmenki laguntzen duelako (kolore neutroen erabileraren bidez, espazioen arteko harremanak sustatuz, altzarien tamainak umeei egokituz…). Zentzu horretan, Javier Larraz, Íñigo Beguiristain eta Iñaki Bergera arkitektoek edukiontzi paregabea osatu dute 240 umerentzat. Orain, hezitzaileen ordua da.
Barnealdean giro neutroa da nagusi: akabera zuriak, zurezko arotzeria.