42 lasuma (maider) 2013 6 22

Page 1

Larunbata, 2013ko ekainaren 22a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

GORLIZ

GG

ORLIZEKO ospitalea herriko hondartzan kokatzearen arrazoi nagusia bere garaiko higienismo teoriatan aurki dezakegu, hots, itsasoko aire garbiak hiriko ke zikinen kalteak osatuko zituelako usteetan. Hondartza eta ospitalearen izkinan, itsas pinudi eder bat kokatzen da, herritarrek nahiz bisitariek oso maite dutena. Berezkotasun natural pribilegiatu hauek ditu hizpide LASUMA Paisajistas taldearen proiektuak (2010); gaixo, senide nahiz langileen esperientzia eta egunerokotasuna hobetze bidera.

Basotik itsasora doan eremua hiru ataleko graduazio edo trantsizio baten bidez banatu dute paisajistek; lehena Pinudia edo Baso Dentsoa /Terapeutikoa izeneko atala; ondoren, Jolaserako Basoa, zeinak lorategia eta aparkalekua barne hartzen dituen, eta azken zatia Kontenplaziozko Basoa deritzona, itsasertzeko pasealekuarekin harremana duena. Puska bakoitzak interbentzio zehatzak ditu landaredi eta materialei dagokionez, haren izaera nabarmentzeko. Finean, bertan aurretik zeuden landare nahiz materialak erabili nahi izan dira, baita uraren kudeaketa egokitu bat gauzatuz ere. JOLAS PLASTIKOA Hala, Baso Dentsoan, pinudia

bera berreskuratu zen hondarra sustraien gainetik kenduz baita kimutze nahiz mozketa lanen bitartez. Hondakin begetal hori berrerabili egin da bankuak eta hesiak egiteko, bai eta bigungarri bezala txiki-txiki eginda lurrean paratuz. Aparkalekuan eta lorategietan duna-ekosistemetako landareak aldatu dira, batik bat pinu talde txikiak, gramineak eta bestelako sastrakak, hontara mantenu lana erruz murrizten da landareak tokira egokituta daudelako. Oinezko eta autoen bideak antolatu egin dira asfaltozko bidexken eta lorategien bidez. Bidexketan tanto zuriak marraztu dira, patroi irregular baten

Naturazko bidea bizi kalitatea hobetze aldera

arabera landaretzarekin jolas plastiko bat sortuz. Azkenekoz, itsasertzeko inguru hondartsua zurezko bi plataformen bidez egonkortu da eta bertan hondartza-txabolen moduko pergolak eraiki dira. Gainera, duna ekosistemaren berreskuratze bat ere aurrera eraman da. Proiektua orokorrean xumea eta aurrekontu urrikoa bada ere –hesi, altzari edo bideetako marrazkiengatik ez bada, ia ikusezina da interbentzioa–, tokiak duen berezko xarma eta ezaugarri ekologikoak erabili eta azpimarratzea lortzen du. Itsas pinuari garrantzia emanez, baita belar txarren eta landatutakoen arteko konpetentziari toki apur bat utziz, ohikoa ez den lorategi naturalago bat sortu dute. Proiektuaren arrakastari neurria hartzeko, egileek hainbat bisita egin dituzte eta hasieran zuten helburua bete delakoan daude. Izan ere, gaixoak, senideak eta langileak ospitale inguruko espazioa erabiltzen eta gozatzen ikusi dituzte.

LASUMA PAISAJISTAS

Interbentzio ia ikusezinaz, lorategi ezohikoa sortu du LASUMA Paisajistas taldeak Gorlizen, pinudi basotik itsasora doan bide ezin osasuntsuagoa proposatuz

Bilbon, Iruñean, Bartzelonan, Gironan eta Mallorcan ordezkariak dituen lan taldea dugu, paisaian espezializatutako arkitektoek, biologoek, geografoek, arkitekto teknikoek eta nekazal ingeniariek osatua. Hainbat eskalatako proiektuetan lan egiten dute, plagintzatik hasi eta lorategi txikietaraino doan tarte zabala jorratuz. Informazio gehiagorako, ikus www.lasumapaisajistas.com

MAIDER URIARTE

Itsasertzeko kontenplaziorako pergolak pinu zurez eraikiak. LASUMA PAISAJISTAS

Pinudiaren ertza, Gorlizeko ospitalearen inguruko espazio irekian. LASUMA PAISAJISTAS

Bidexka margotuak eta mozketa materialaren berreskurapena hesietan. LASUMA PAISAJISTAS


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.