24 Garmendia (Ula) 2012-10-6

Page 1

Larunbata, 2012ko urriaren 6a

Ortzadar //

07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

BARAKALDO

Jostaldirako plaza estalia Udazkenarekin batera, espazio publikoaren erabilgarritasuna krisian jartzen da. Euritik babesturiko espazio publikoen eskasia aintzat

hartuz, Garmendia arkitekto taldeak estali du Barakaldoko Salestarrak ikastetxeko kirol-gune eta jolaslekuaren espazio zabal bat ULA IRURETAGOIENA

GUZKI eta euri ezak hirietako espazio publikoen bizigarritasuna zeharo eraldatzen du: kafetegiak kalera irteten dira terrazen bidez nonahi eta haurrak libreki jolasten dira oinezkoen guneetatik. Udazkenean barneratu ahala, espazio publikoaren erabilgarritasuna krisian jartzen da. Euriarekin batera biztanle askoren ohiko kexa da euritik babesturiko espazio publikoak urriak direla. Aitzinean elizaren atariek jasotzen zuten eskaera hau eta egun frontoien estaldurek askotan eskakizun hau betetzen dute, baina hiri askotan merkatal zentroetara jotzea besterik ez dago.

EE

Inguruko berdegunea jolastokiaren parte ere bada. CARLOS GARMENDIA

Ikastetxeetan arazo berdintsua dute, horregatik asko dira jostaldirako espazioak estaltzeko era-

sostenguko elementuak perimetrora eraman behar direlarik. Salestarren kasuan gainera, arkitektoek balio ikonikoa gaineratu diote espazioari. Jolastokia estaltzeko azal metaliko berezi bat diseinatu dute erreferentzia-gune izan dadin. Kolore urdinaz gain, tolesdura desberdin mota biren konbinaketak mugimendu bitxia sortzen du. Azalaren balioa baina, ez da xelebrekerian soilik gelditzen, betekizun funtzionalei ederki erantzuten baitio. Xafla metalikoak zulaturik daude eta sortutako mugimendua dela eta, barne espaziotik azalaren presentzia desegiten da eta babes beharrak betetzen dira. Estaltze-espazio honek badu aipagarria den beste gai bat ere: topografia maldatsuaren baldintzari ateratako probetxua. Kirol aktibitatearen osagarri diren aldagelak kota desberdinetara egokitzeko hormari itsasten dira eta bolumen txiki horren estalkian harmailak kokatu dira. Maileria eta aldagelen gaineko espazioa itxiturarik gabe uztean, inguruko berdegunea jolastokiaren parte bilakatzea lortzen da, paisaiaren markoa bailitzan. TOPOGRAFIA MALDATSUA

bakia hartzen dutenak. Gure ingurura begiratzea besterik ez dugu joera horretaz ohartzeko. Horren adibide da Barakaldoko Salestarrak ikastetxeko jolaslekuaren kasua. Kirola egin eta jostatzeko hainbat espazio du ikastetxe honek eta espazio zabal horren zati bat estali dute obra berriaren bitartez.

EGILEEI BURUZ Garmendia Arquitectos lan talde bilbotarrak diseinatu du estaldura hau. Senide artean jaiotako bulego honetan belaunaldi desberdinen arteko elkarlana burutzen da. Arkitektura eskola desberdinetako arkitektoak biltzen dira hemen eta arkitekturagogoetak askotarikoak izatea elkartzen du ondorio, emaitza ontzen duenak. Informazio gehiagorako, ikus: http://garmendiaarquitectos.com.

Topografia maldatsuari probetxu ateratzea azpimarragarri du obrak. C. GARMENDIA

Jolasteko espazio handi baten estaldurak bolumen berri bat sortzea ekartzen du ondorio, baina ez edonolako tamaina handiko gorputza. Alde batetik, kanpo eta barne espazioen zenbait ezaugarri elkarrekin betearazi behar ditu, espazioak kanpoko klimatik babestu behar du baina aldi berean itxiera ezin da osorik egin, kanpoaldean izatearen sentsazioa baimendu behar duelako. Bestalde, jolas desberdinetarako baliagarri izan behar duenez ezin da zutaberik ageri espazioan,

Hiri askotan bada, espazio publikoen erabilgarritasuna hobetzeari behingoz irtenbide bat bilatu beharko zaio. Adibide honen egokitasuna baliteke espazio publikoen estaltze beharrari erantzuteko eredu izatea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.