28 Gurrutxaga_Auzmendi (Ula) 2012-12-1

Page 1

Larunbata, 2012ko abenduaren 1a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

TOLOSA

SS

TAR SYSTEM izenaz ezagutzen da arkitekto famatuen taldea, zeinak munduko edozein ertzetan bere arkitektura esanguratsua eta globalizatua ezartzen baitzuen, arkitektoak Hollywood-eko aktore paperean sarturik. Maiz, obra handitsu hauen atzetik, diru inbestimendua eta irudi-marka baten erditzea besterik ez zegoen, arkitektura nazioarteko merkatuan salgai zegoen produktua bilakatu zuten. Tokiko ezaugarriak, eraikuntzaren esku hartzeak ingurumenean dituen ondorioak eta bezeroaren beharrak zinez aintzat hartuz ideiaturiko arkitektura aurkituko dugu Laskorain ikastolan. Juan José Gurrutxaga Chacón, Maria Gurrutxaga Insausti eta Ander Auzmendi Perez de Larrazaga arkitekto hirukote tolosarra da lan honen egilea. Juanjok, Mariak eta Anderrek arkitektura eta errealitatearen eguneroko gatazkekin dihardute, umiltasunez, gizakiaren bizi-kalitatearen hobekuntza helburutzat hartuz. Ikastolako arduradunek arkitektoen proposamenarekin fidatu eta haren aldeko apustua egin zuten. Elkar ulermen hau azken emaitza positiboaren gakoetako bat da seguruenik. Arkitekturari dagokionez, eredu berritzaileen aurrean euskal gizartea ez da ausarta izateagatik bereizten. Tradizioaren irudi folklore batekiko atxikimendua oso sakona dugu, arkitektura irudi estatiko eta sinple batera murrizturik. Horrexegatik pozgarria da arkitekto eta bezeroen arteko elkarlanak emaitza oparoa izatea, arkitektur-kulturaren mesedetan. Tolosako ikastolak gela berriak eta kanpo jolas eremu estalia epe laburrean izateko premia zuen, haurren ikasturtea eta eraikuntza lanak elkarrekin bideratzea zaila izaten baita. Aurre-

Elkarlanaren arrakasta Gehiegikerien garaia bukatu egin da, hori da egunotako mantra. Baita arkitekturan ere. Laskorain ikastolan egindako lanak frogatzen du badela handitasuna lortzeko arkitekturaeredua, merezimendurik galdu ezean, onura biderkatzaileak aurkitzen dituenak

baldintza hauek ikusirik, ikastolaren zaharberritzea eta handipena material bakarrarekin egiteko erabakia hartu zen: zura. Egurrezko zutabe, pareta eta estalkiz osaturiko egitura, gure artean oso ohikoa ez bada ere, abantaila handiak dituena. Eraikuntza lehorra deritzo, eraikuntza prozesuan urik erabiltzen ez delako. Hormigoiarekin alderatuz, eraikuntza lehorrak eraikuntza-epe laburragoak ditu, hau da, azkarrago eraiki daiteke, ez baita uraren lehortze denborarik behar. Bestalde, eraikuntza-sistema honetako piezak nagusiki tailerrean egiten dira eta pare bat egunetan eraikuntza muntatu egiten da lekuan bertan. Pinus Insignis zuraren erabilerak maila desberdinetan eraginak ditu. Tokiko ekonomia suspertu, garraioan kutsadura gutxitu, material biodegradagarria da eta kontsumo energetikoari begira murrizpenak ekartzen ditu. Abantaila horiekin guztiekin batera, zeresanik ez, egurraren erabilerak ikastolaren barnealdeak goxotu egin dituela. FILOSOFIA EKOLOGIKOA Badira beste ezaugarri

ULA IRURETAGOIENA

Ikastolaren zaharberritzea eta handipena gauzatzeko, arkitektoek adostu zuten material bakarra erabiltzea: zura. ANDER AUZMENDI/EGOIN S.A.

aipagarri zenbait. Ikastolari itsasten zaion pieza berriari eginkizun anitz bideratzea eskatu zaio. Jolastokiari itxiera eman, ikastolaren sarrera osatu, kale eta patioaren arteko irisgarritasuna bermatu, espazio estali eta jolastoki azalerak handitu eta azkenik, inguruko paisaia patioaren partaide izatea. Horretan datza zehazki filosofia ekologikoa: ekintza materialei gehienezko eraginkortasuna eskatzean! Istorio honen bukaera bikaina ospatzeko, egurrarekin egindako arkitekturaren Egurtek Simposiumean, lan honek lehen saria jaso du Basque Quality atalean eta Egurrezko Arkitektura atalean berriz finalista izan da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.