DEMOA
12
DAUKA
H
IL
EKO
LIZEN
IA
PROIEKTU DIGITALA TZ
2
LEHEN HEZKUNTZA
Gizarte Zientziak au ai h aren n g s Ika umen aiare sg ur e, Ing ra ika litek n gue ego raudi a Eza ruan a z - la bar kunt ha hez erriak balu. b ko atu k s e
un
a u d
M lb
he
u r u
Zer ikasiko dugu?
A ARTEKO
DIZIPLIN
IKASKUNTZA-EGOERA HELBURUA AURRERA
OR.
1
Elkarrekin goaz
2
Z ertan egingo duzu lan?
8
24
• Ikaskuntza-egoera: testu labur bat eta gurpil-aulkian doan haur baten irudia abiapuntutzat hartuta, gogoeta eginaraziko zaie haurrei, herri-hirietan mugitzeko oztopoak kentzearen garrantziari buruz. • Helburua aurrera: binaka aztertzea zer egin daitekeen herri edo hiriko eremuak pertsona guztion beharretara egokitzeko.
• Ikaskuntza-egoera: udal-zerbitzuetan lanean ari diren zenbait pertsonaren iruditik abiatuta, lan guztiek duten garrantzia aztertuko dugu. • Helburua aurrera: alderdi guztiak kontuan hartzea, lan egiten duten pertsona guztien garrantziaz jabetzeko.
GJH
Hiri eta komunitate jasangarriak
Bakea, justizia eta erakunde sendoak
1. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA
3 4
Non zaude?
Gustuko dut paisaia hau
44
60
• Ikaskuntza-egoera: naturagune batean dauden bi haur abiapuntutzat hartuta, espazioan nola orienta gaitezkeen aztertuko dugu. • Helburua aurrera: ikastetxearen plano soil-soil bat marraztea, orientatzen laguntzeko.
• Ikaskuntza-egoera: bi haur hondakinak biltzen ageri dira unitatearen hasieran, eta irudi hori akuilu bikaina izango zaigu unitate guztian paisaiak zaindu eta babestu beharra lantzeko. • Helburua aurrera: haurren gertuko natura-ingurunea zaintzeko eta babesteko ideiak ematea.
Lehorreko bizitza
Hiri eta komunitate jasangarriak
2. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA
5 6
Urarekin gozatzen
Aprobetxatu denbora!
80
96
• Ikaskuntza-egoera: hasierako testutik eta irudi motibagarritik abiatuta, ura gure osasunerako zein garrantzitsua den hausnartuko dugu. • Helburua aurrera: etxean nahiz eskolan ura zertarako erabiltzen dugun aztertzea eta gure osasunerako zergatik den ona hausnartzea, ideia-jasa eginez.
• Ikaskuntza-egoera: unitatearen hasiera akuilu bikaina izango zaigu haurrekin eskolako lanen antolaketa lantzeko. • Helburua aurrera: eskolako agendak eta egutegiak erabiltzea zergatik den garrantzitsua azaltzeko ideiak ematea.
3. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA
Osasuna eta ongizatea
Kalitate oneko hezkuntza
JAKITEA… IKASTEKO, APLIKATZEKO ETA IKERTZEKO
• • • • • •
Non bizi zara? Honelakoa da udala. Nola antolatzen da udalerria? Erreparatu seinaleei. Goazen festara! Berriro iraganera.
Konpetentziak lantzeko ariketak • Hauteskundeak ikasgelan.
• • • • • •
Bai aberatsa natura! Produktuak egiten ditugu. Zerbitzuak ematen ditugu. Zuhaitzetik zure mahaira. Atentzioa eman dizu? Linean.
Konpetentziak lantzeko ariketak • Publizitate-iragarki bat.
DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Irudi batean zenbat hitz: Hurbiletik hobeto
• • • • • •
Nora joan nahi dugu? Jarraitu geziari. Planeta urdina. Eguzkiaren inguruan. Lurra mugitu egiten da. Eta gauez… Ilargia.
Konpetentziak lantzeko ariketak • Ilargiaren formak.
• • • • • •
Mundu zabalean. Hara hortxe gailurra! Bai aldapa gutxi! Zer dago itsasotik gertu? Harriak bezain sendo. Nire paisaia zaintzen.
Konpetentziak lantzeko ariketak • Aurpegi bat, harriekin eta mineralekin.
DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Hegaztiekiko ardura: Maite zaitut, zainduko zaitut
• • • • • •
Nola aldatzen den ura! Ura naturan. Ura zaintzen. Airea, bizitzeko. Fenomeno atmosferikoak. Aztertu eguraldia.
Konpetentziak lantzeko ariketak • Urarekin esperimentua.
• • • • • •
Atzo, gaur eta bihar. Zertan ari naiz orain? Egutegian begiratuko dut. Iraganera bidaia. Iraganetik ikasten. Protagonistak.
Konpetentziak lantzeko ariketak • Nire egutegi solidarioa. • Gure zaharretatik ikasten.
DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Klisk, klisk… Egin barre!: Iraganeko kontuak
4
Gustuko dut paisaia hau
Paisaia hau garbi-garbi dago berriro. Bi haurrek zabor guztia bildu dute, eta kezka geratu zaie, zergatik ote zegoen hain zikin.
Zer deritzozu? Zer egiten duzu egun-pasa ibaira edo hondartzara joaten zarenean? Nola zaintzen dituzu paisaia horiek?
Datua Gure planetako mendiak etengabe hazten ari dira.
Unitate honetarako...
Helburua aurrera Pentsatu ingurunea zaintzeko zer egin daitekeen, eta partekatu bururatzen zaizkizun ideiak ikaskideekin.
Jarraitu hariari! 60 hirurogei
1 Mundu zabalea n
2 Hara hortxe gailurra!
11
3 Bai aldapa gutxi!
4 Zer dago itsasotik gertu?
5 Harriak bezain sendo
6 Nire paisaia zaintzen
hirurogeita bat
61
1
Mundu zabalean Zure ustez, zer gertatuko litzateke Lurrean basorik ez balego?
Gure planetan paisaia asko daude. Paisaiek hainbat elementu izaten dituzte: batzuk elementu naturalak dira; adibidez, itsasoetako korala, harriak, sumendien laba, izaki bizidunak eta basamortuetako harea.
1
beste batzuk gizakiak egindako elementuak dira; adibidez, ibaiak zeharkatzeko zubiak, etxeak, itsasargiak, eta mendiaterpeak, gaua igarotzeko.
Ikusi arretaz paisaia hauek, eta erantzun galderei:
1
2
– Zer paisaiatan dago sumendi bat?
– Zer paisaiatan ikusten da ura izoztuta?
– Zer paisaiatan daude gizakiak egindako elementuak?
– Idatzi zer paisaia gustatzen zaizun gehien eta zergatik.
62 hirurogeita bi
3
U4
2
Egin ariketa hauek: – Inguratu itsas paisaia honetan dauden bost desberdintasunak.
– Zergatik ez lukete hor egon behar inguratu dituzun gauzek?
3
Ikusi arretaz argazki hau:
– Zer paisaia mota da? Margotu erantzun zuzena. Paisaia naturala
Paisaia gizatiartua
Gogoan hartu!
– Idatzi paisaia horretan dauden bi elementu natural.
Gure planetako paisaiak ezagutzen badituzu, garrantzia eman eta errespetatu egingo dituzu.
hirurogeita hiru
63
2
Hara hortxe gailurra! Zer ikusten dugu mendi baten gailurrean gaudenean?
Barnealdeko paisaiak kostatik urrun dauden guztiak dira; adibidez, mendiko paisaiak. Mendiko paisaietan elementu natural hauek izaten dira:
mendikateak: mendilerro multzoak dira mendilerroak: mendi multzoak dira
mendiak
ibaia harana
basoak, zuhaitzez eta zuhaixkaz osatuak
Mendietan ibaiak sortzen dira, eta ura oso bizkor jaisten da.
1
Erantzun galdera hauei: – Zer dira mendikateak?
– Non sortzen dira ibaiak? Nola jaisten da ibaietako ura?
64 hirurogeita lau
U4
2
Bilatu mendiko paisaietako elementu natural hauek letra-zopan: T
M
E
N
D
I
A
A
T
S
S
N
R
E
S
S
B
O
I
D
K
Q
I
J
H
U
L
A
M
B
V
J
Z
T
M
E
N
D
I
K
A
T
E
A
L
P
E
H
A
A
A
I
I
E
R
A
E
A
S
K
V
O
A
A
H
Z
X
Y
K
A
A
U
R
M
N
R
N
M
E
N
D
I
L
E
R
R
O
A
3
Zer argazkitan ageri da ibai baten sorburua? Margotu argazki horren markoa.
4
Margotu aukera zuzena. – Zenbait mendiren multzoa.
mendilerroa
– Mendien arteko lekua.
harana
– Zuhaitz askoko lekua.
mendilerroa
Gogoan hartu!
harana
mendikatea basoa
Mendiko paisaietako elementu naturalak ezagutzen badituzu, hobeto zainduko dituzu.
hirurogeita bost
65
3
Bai aldapa gutxi! Nolakoak dira mendirik gabeko paisaiak?
Lautadako paisaiak ere barnealdeko paisaiak dira, itsasotik urrun baitaude. Elementu hauek izaten dituzte:
muinoak: garaiera txikiko mendiak
goi-lautadak: garaiera handian dauden lur-eremu lauak
lautadak
soroak
ibaiak
Lautadan, ibaietako ura mantsoago joaten da.
1
Egiaztatu
Ikusi arretaz marrazkia, eta komentatu ikaskideekin. – Zertan ari dira marrazkiko pertsona horiek? – Zure ustez, zergatik ari dira hor bainatzen, eta ez ibaia sortzen den lekuan?
66 hirurogeita sei
U4
2
Zein dago lekuz kanpo? Zirrimarratu. lautadako paisaia
goi-lautada
3
lautada
mendikatea
muinoa
Marraztu elementu hauek dituen paisaia bat: muinoa – lautada – ibaia – abereak
4
Idatzi lautadako paisaia hauetan dagoen elementu natural bat:
5
Zer paisaia da? Entzun audioa anayaharitza.es webgunean, eta erantzun ozenki. hirurogeita zazpi
67
4
Zer dago itsasotik gertu? Izan al zara inoiz hondartzarik gabeko kostako paisaia batean?
Kostako paisaiak itsasotik gertu dauden guztiak dira. Elementu naturalak eta gizakiak egindakoak izaten dituzte:
itsaslabarra
penintsula: alde bat izan ezik, beste guztiak urez inguratuta dituen lur-eremua
hondartza
golkoa: lurrean barneratuta dagoen itsaso zatia
errepidea
uhartedia: gertu dauden uharteen multzoa itsasargia
portua
lurmuturra: itsasoan barneratuta dagoen lur zatia Ibaiak mendietan sortzen dira, eta amaieran itsasora isurtzen dituzte urak.
1
Bilatu eta inguratu gizakiak egindako hiru elementu: GKIHSITSASARGIATEIRERREPIDEAZFNGDPORTUAHTOHJK
68 hirurogeita zortzi
U4
2
Gizakiak egindako zer elementu behar du itsasontzi honek portura iristeko? Margotu.
3
Idatzi lurmuturra eta golkoa, bakoitza bere lekuan.
Δl45u45r45r:;eNOa45> ΔbBCa45r45n:;eHIr89a45t45u45t89å *+d89a89g`aoDEeHI> »i45t<=sÑÖa<=sÑÖø zxya45t45i89å *+d89å. – »i45t<=sÑÖa<=sÑÖoBCa45> ΔbBCa45r45n:;eHIr89a45t45u45t89å *+d89a89g`aoDEeHI> Δl45u45® zxya45t45i89å *+d89å. –
4
Nora isurtzen ditu urak ibai honek? Margotu aukera zuzena.
Gogoan hartu!
aintzira
itsasoa
mendia
Kostako paisaiek zer ezaugarri dituzten jakinda, hobeto zainduko dituzu.
hirurogeita bederatzi
69
5
Harriak bezain sendo Badakizu zer harriz eginda dauden kaleetako espaloi gehienak?
Harriak paisaiako elementu naturalak dira. Zenbait harri mota daude: harri gogorrak
harri bigunak
adibidez, marmola eta granitoa. Eraikinak egiteko erabiltzen dira, besteak beste.
adibidez, buztina. Etxe askotako adreiluak egiteko erabiltzen da, besteak beste.
Harriek mineralak dituzte; adibidez, hauek:
amatista
1
grafitoa
Etxe bat egin beharko bazenu, granitozkoa ala adreiluzkoa egin nahiko zenuke? Zergatik?
70 hirurogeita hamar
igeltsua
U4
2
Margotu bide egokiak, bi pertsona hauei beren etxea egiten laguntzeko: buztina
3
granitoa
Zer mineralez daude eginda gauza hauek? Idatzi.
Aurpegi bat, harriekin eta mineralekin
Marraztu eta margotu aurpegi hau, honela: – Grafitoaren koloreko sudurra, arkatza bezain zorrotza. – Amatistaren koloreko begiak. – Buztinaren koloreko azala. – Igeltsuaren koloreko hortzak. hirurogeita hamaika
71
6
Nire paisaia zaintzen Badakizu nora joaten diren zabor-kamioiak beteta daudenean?
Pertsona guztiok paisaiak zaindu behar ditugu. Horretarako, gauza hauek egin ditzakegu, adibidez: 1. Ahal dugun gutxien kutsatu, leku batetik bestera oinez, bizikletaz, patinetez edo patinetan joanez, eta garraiobide kolektiboak erabiliz.
2. Zaborra jaso, txangoak egiten ditugunean.
3. Birziklatu, hondakin batzuk berriro erabili ahal izateko. Gogoratu!
plastikoak, brikak…
beirazko potoak eta botilak
janarihondarrak
papera eta kartoia
beste batzuk
Gainera, arriskutsuak diren hondakinak eta hondakin handiak garbigunera eraman behar ditugu. 4. Gauzak berrerabili, beste zerbaitetarako.
72 hirurogeita hamabi
U4 Nire itsulapikoa
Berrerabili plastikozko botila bat, eta bihurtu txerritxo itxurako itsulapiko.
Norbaitek lagunduta, egin zirrikitua botilan.
Marraztu sudurra eta itsatsi bi belarri, kartoi mehezkoak.
Egin hankatxoak plastilinarekin… eta hasi aurrezten!
1
Asmatu zulatutako baloi honentzat bi erabilera berri.
2
Margotu edukiontzi bakoitza dagokion koloreaz.
Gogoan hartu!
3
Ideiabiltzarra
Papera birziklatzea garrantzitsua omen da, zuhaitzak zaintzeko. Zergatik? Ikertu eta partekatu.
Birziklatzen, berrerabiltzen eta murrizten baldin badakigu, natura hobeto zainduko dugu.
«Berehala kontatuko dizut», webgunean: anayaharitza.es.
hirurogeita hamahiru
73
P O R T F O L I O A
Zer ikasi dut? 1
Margotu honela: Badakit nola egin
Laguntza behar dut
Ez dakit nola egin
Margotu paisaia natural hauen markoak, honela: basamortukoa
uretakoa
bolkanikoa
2
Ikusi arretaz paisaiak. Gero, idatzi bakoitzean dagoen elementu natural bat eta gizakiak egindako beste bat.
3
Mutil honi laguntzeko, marraztu eta margotu edukiontzia.
Nora bota behar dut brik hau?
74 hirurogeita hamalau
U4 RUA HELBU RA AURRE
Pentsatu galdera hauei buruz. Gero, komentatu ikaskideekin.
Zer egin dezakegu natura zaintzeko? Zer paisaiatan egin daitezke ekintza horiek?
Zure ustez, garbi zer edukitzea da errazagoa, mendia ala hondartza? Zergatik?
Zer egin dezakegu gure herri eta hirietako kaleak garbiago egoteko?
Nola ikasi dut? 1
Nolakoa zara, zure ustez? Margotu bi aukera.
alaia
2
ausarta
atsegina
arduratsua
pazientzia handikoa
Margotu. – Etxean laguntzen dudanean, honela sentitzen naiz: – Ikaskideei laguntzen diedanean, honela sentitzen naiz: hirurogeita hamabost
75
5
Urarekin gozatzen
Ura garbi baldin badago, gauza askotarako erabil dezakegu. Urak osasun ona izaten laguntzen digu.
Zer deritzozu? Badakizu zergatik garbitzen dugun fruta, jan aurretik? Eta eskuak, guk ezer jan baino lehen? Nola sentitzen zara ura dagoen lekuetara joaten zarenean?
Datua Gure gorputzean gehiena ura da. Horregatik, egunero edan behar dugu ura.
Unitate honetarako...
Helburua aurrera Aztertu zergatik den ura garrantzitsua gure osasunerako, ikasgelan ideia-jasa eginez.
Jarraitu hariari! 80 laurogei
1 Nola aldatze n den ura!
2 Ura naturan
3
3 Ura zaintzen
4 Airea, bizitzeko
5 Fenomeno atmosferikoak
6 Aztertu eguraldia
laurogeita bat
81
1
Nola aldatzen den ura! Zer gertatzen da bainugelako ispiluan ur bero-beroarekin dutxatzen zarenean?
Urak oso ezaugarri bereziak ditu; adibidez, ez du usainik, ez kolorerik eta ez zaporerik. Edo beste era batera esanda: ura usaingabea, koloregabea eta zaporegabea da. Egoeraz aldatzen da, eta solidoa, likidoa edo gasa izan daiteke.
solidoa
1
2
likidoa
gasa
Lotu uraren ezaugarriak. kolorerik ez
usaingabea
zaporerik ez
koloregabea
usainik ez
zaporegabea
Ikusi ura zer egoeratan dagoen, eta idatzi solidoa, likidoa edo gasa.
82 laurogeita bi
U5
3
Idatzi egoeraz aldatutakoan nolakoa bihurtuko den ura.
Urarekin esperimentua
Zer beste ezaugarri ditu urak? Egin esandako urratsak, eta erantzun galderei. Hauek behar dituzue: edalontzi txiki bat, neurri desberdineko bi ontzi eta ura. Estali mahaia plastikoz.
1
Bete edalontzia, eta bota ur hori ontzi batera eta, gero, bestera. – Ontzi guztietan forma bera al du urak? – Ura ontzi txikitik kanpora erortzen bada, hortxe geratzen da, ala mugitu egiten da? – Egoerari erreparatuta, zer da, solidoa, likidoa ala gasa?
2
Margotu aukera zuzena: esperimentu honekin egiaztatu dugu urak… … berezko forma duela.
… ez duela berezko formarik.
Ura zein garrantzitsua den ohartzeko, ikusi bideoa, webgunean: anayaharitza.es.
laurogeita hiru
83
2
Ura naturan Nondik dator itsasoan dagoen ura?
Naturan, ura likido-egoeran itsasoetan, hodeietan eta ibaietan dago. Lurruntzen denean, gas-egoeran dago, eta izotzetan eta elurretan, berriz, solido-egoeran. Aldaketa horiei uraren zikloa esaten diegu. Uraren zikloa 1. Eguzkiak ura berotzen du; ura likido-egoeran dago, eta, berotzen denean, lurrundu egiten da eta gas bihurtzen da. 2. Ur tanta txiki-txikiek hodeiak eratzen dituzte. 3. Hodeiak hozten direnean, ura erori egiten da: euri moduan (euria ur likidoa da) edo txingor edo elur moduan (ura solido-egoeran dago). 4. Hodeietatik eroritako urak ibaiak edo aintzirak sortzen ditu. Gero, itsasora itzultzen da, eta zikloa berriro hasten da. 2
1
4
84 laurogeita lau
3
U5
1
Osatu esaldiak, eta marraztu falta dena, uraren zikloa azaltzeko.
1
Eguzkiak ur likidoa berotzen du, eta .
2 Ur tanta txiki-txikiek eratzen dituzte.
3 Hodeiak hozten direnean, erori
.
4 Ura lurrera iristen da, eta hauek sortzen ditu: edo
2
.
Ordenatu letrak eta idatzi uraren zikloarekin lotuta dauden hiru hitz.
Gogoan hartu!
A–U–R A–I–B–I–A D–I–O–H–E–A «Berehala kontatuko dizut», webgunean: anayaharitza.es.
Naturan urak zer ziklo egiten duen baldin badakizu, hobeto antolatu ahal izango duzu une bakoitzean zer jarduera egin: igeri egin, leran ibili…
laurogeita bost
85
3
Ura zaintzen Zer lekutan dago ura zure herri edo hirian?
Naturan bada ur geza eta bada ur gazia. Gure planetako ur gehiena gazia da, eta itsasoetan eta ozeanoetan dago. Ur geza, berriz, eurian, ibaietan eta aintziretan dago. gazia
geza
Guk edateko ura izateko, ur geza garbitu egiten dute, edateko ona bihurtzeko.
1
Osatu, hitz hauek erabiliz: botilako – gazia – edateko – geza – Ur – Itsasoko ura
ibaietan eta aintziretan dago. da.
–
ura garbituta dago.
–
ura edateko ona da.
86 laurogeita sei
U5
Edateko ura aurreztea garrantzitsua da. Horretarako, etxean eta eskolan ekintza txikiak egin ditzakegu. Eskuak eta hortzak garbitzen ari naizenean, txorrota itxi. Bainatu beharrean, dutxatu. Erabilitako urarekin ureztatu. Komuna zaborrontzi moduan ez erabili.
2
Zer hiru ekintza ez dira zuzenak? Zirrimarratu.
Gogoan hartu!
3
Buru pentsalariak
Pentsatu zer ekintza egin ditzakezuen eskolan ura aurrezteko. Gero, komentatu gainerako ikaskideekin.
Edateko ura zer den jakinda, osasuna hobeto zainduko duzu.
laurogeita zazpi
87
4
Airea, bizitzeko Puztuta ikusi dituzun globoek zer forma zuten?
Airea ez dugu ikusten eta ezin dugu ukitu, baina leku guztietan dago. Ez du formarik. Zeren barruan dagoen, gauza horren forma hartzen du. Mugitzen denean, haizea dabilela esaten dugu.
1
Ikusi arretaz argazkia, eta erantzun.
– Puzgarri horren barruan, airea al dago? – Zer animaliaren forma hartu du?
2
Zer jostailuk behar dute haizea, mugitzeko? Idatzi.
88 laurogeita zortzi
U5 Airea zenbait gasez osatuta dago. Garrantzitsuena oxigenoa da. Izaki bizidunok ezinbestekoa dugu, arnasa hartzeko. Horregatik, oso garrantzitsua da airea garbi egotea.
3
Idatzi Z (zuzena) edo O (okerra). – Pertsonok, animaliek eta landareek airea behar dugu bizitzeko. – Airea gas bakar batez osatuta dago. – Izaki bizidunontzat oxigenoa da airean dagoen gas garrantzitsuena. – Arnasten dugun aireak zikin egon behar du.
4
Non dago airea garbiago? Margotu marrazki hori.
5
Leku batetik bestera joateko modu batzuek ez dute zikintzen airea. Idatzi hiru modu.
Gogoan hartu! Aireak garbi egon behar duela jakinda, errazago jakingo duzu bizimodu osasungarria nola lortu.
laurogeita bederatzi
89
5
Fenomeno atmosferikoak Gogoratzen duzu noiz ikusi zenuen azkenekoz ostadarra?
Lurra inguratzen duen aire-geruzan, atmosferan, zenbait fenomeno atmosferiko gertatzen dira.
1
Prezipitazioak: euria, elurra edo txingorra.
Ostadarra: zeruan agertzen den koloretako uztaia.
Haizea: oso gogorra denean, urakan esaten zaio.
Ekaitzak: askotan trumoiak eta tximistak ekartzen ditu.
Aurkitu eta inguratu zazpi fenomeno atmosferiko.
90 laurogeita hamar
X
E
T
X
I
N
G
O
R
R
A
E
U
R
I
A
L
K
U
V
E
Z
R
E
U
R
A
K
A
N
A
L
T
A
J
M
L
X
B
I
O
T
U
M
R
J
O
S
T
A
D
A
R
R
A
T
X
I
M
I
S
T
A
O
R
H
H
R
A
B
U
Z
H
N
O
A
J
U5
Fenomeno atmosferikoak neurtzeko, tresna meteorologikoak erabiltzen dira. Plubiometroa. Zenbat euri, elur edo txingor egin duen neurtzen du.
beroa hotza
Anemometroa. Haizeak zer abiadura duen neurtzen du.
Termometroa. Zer tenperatura dagoen neurtzen du.
I M
2
E H
Haize-orratza. Haizeak nondik jotzen duen adierazten du.
Zer tresna erabil daiteke egoera hauetako bakoitzean? Idatzi. – Haizeak oso gogor jotzen du, eta ez dakigu zer abiaduratan. – Beroa dugu, eta zer tenperatura dagoen jakin nahi dugu. – Euri asko egin du, eta zenbat ur erori den jakin nahi dugu.
3
Marraztu haize-orratz bat, haizeak iparretik (I) jotzen duela adierazten.
I
E
M
H
laurogeita hamaika
91
6
Aztertu eguraldia Nola egoten da zerua euria ari duenean? Eta eguzkitsu dagoenean?
Eguraldia atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da. Beroa edo hotza egin dezake, edo euri asko edo gutxi. Meteorologiak nolako eguraldia egiten duen edo egingo duen esaten digu. Horretarako, tresna meteorologikoak erabiltzen ditu, eta mapetan irudikatzen du, ikurren bidez.
1
Nolako eguraldia dute leku hauetan? Idatzi letra egokiak biribilen barruan. Euria A Lainoa B Eguzkia C Hodeiak D Elurra E Haizea F
2
Eguraldiari buruzko esaera zahar asko daude. Galdetu etxekoei, ikasi bat eta azaldu ikasgelan. Hemen adibide bat: «Eguzkia eta euria, erromako zubia».
92 laurogeita hamabi
U5 Urtarotik urtarora tenperaturak eta prezipitazioak aldatu egiten dira. Udan bero egiten du; neguan, hotz; eta udazkenean eta udaberrian euri gehiago egiten du. Leku guztietan ez du eguraldi berdina egiten. Leku batzuk beroagoak edo hotzagoak dira, eta euritsuagoak edo lehorragoak.
3
Idatzi argazki bakoitzaren azpian zer urtarotan dauden.
4
Zer egiten duzu bero (B) egiten duenean? Eta hotz (H) egiten duenean? Marraztu jarduera bana, eta komentatu gelan. B
H
Meteorologia dibertigarria da bideo honetan, webgunean: anayaharitza.es.
Gogoan hartu!
Urtaro batzuetan euri gehiago egiten duela jakinda, errazago ulertuko duzu ibaiek eta aintzirek zergatik duten ur gehiago sasoi batzuetan.
laurogeita hamahiru
93
P O R T F O L I O A
Zer ikasi dut? 1
Margotu honela: Badakit nola egin
Laguntza behar dut
Ez dakit nola egin
Idatzi zenbaki egokiak: 1. Geza
2. Gazia
1. Edateko ona 2. Edateko txarra
2
Idatzi ura aurrezteko bi modu.
3
Zer neurtzen du tresna hauetako bakoitzak? Idatzi.
94 laurogeita hamalau
U5 RUA HELBU RA AURRE
Zertarako erabiltzen duzue ura etxean eta eskolan? Zuen ustez, zergatik da ura ona zuen osasunerako? Erantzuteko, egin ideia-jasa.
Nola ikasi dut? 1
Lotu. Nola sentitzen dira nire ikaskideak… – … ariketa bat ulertzen laguntzen diedanean? – … borragoma uzten ez diedanean? – … jolasgaraian jolasean gabiltzanean? – … norbait jolastokian erortzen denean?
2
Pentsatu noiz lagundu izan dizun ikaskideren batek zerbaitetan. Idatzi eskerrak emateko esaldi bat.
laurogeita hamabost
95
© GRUPO ANAYA, S.A., 2022 - C/ Juan Ignacio Luca de Tena, 15 - 28027 Madrid. Eskubide guztiak gordeta. Legeak lan honen edukia babestu eta espetxe-zigorrak edota isunak eta kalte-galeren ondoriozko kalteordainak ezartzen ditu honako hauentzat: edozein literatura-lan, artelan zein zientzia-lan, edo horren eraldaketa, interpretazioa edo gauzapena (edozein euskarritan finkatuta edo edozein eratan komunikatuta), oso-osorik edo zati batean, baimenik gabe erreproduzitu, plagiatu, banatu edo komunikatzen dutenentzat.