Mundua helburu: Euskara 5. Lehen Hezkuntza (demoa)

Page 1

DEMOA

PROIEKTU DIGITALA H

IL

EKO

IA

12

DAUKA

LIZEN

TZ

5

LEHEN HEZKUNTZA

Euskara

un

a u d

M lb

he

u r u


Zer ikasiko dugu? OR.

1

Hitz eta pitz

8

2

Jira eta bira

IKASKUNTZA-EGOERA HELBURUA AURRERA

GJH

Aztertuko ditugu alfabetatzeari buruzko albisteak, eta aurkeztuko ditugu gure azterketaren ondorioak albistegi batean?

Kalitate oneko hezkuntza

24

Uste duzu gure bidaiek eragina dutela planetan? Bidaia jasangarriak egiteko ideiak bildu eta podcast batean grabatuko ditugu.

Klima babesteko ekintza

3

Bizitza liluragarriak

40

Hausnartuko dugu emakumeen lanek duten ikusgarritasunari buruz, eta idatziko ditugu biografia liluragarriak?

Generoberdintasuna

4

Jai-giroan

56

Zerrendatu baliabide edo diru asko gastatu gabe egin daitezkeen opari politak, eta osatu kartela, beste gelekin informazio hori partekatzeko.

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

1. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

5

Errimen indarra

74

Hausnartuko dugu poesiari buruz, eta aurkeztuko ditugu olerkiak eta abestiak Arte Ederren Egunean?

Osasuna eta ongizatea

6

Basoan murgilduta

90

Ekosistemek zer garrantzi duten pentsatuko dugu, eta basoko kondairen bilduma bat osatuko dugu.

Lehorreko bizitza

7

Nor baino nor abilago

106

Balioesten ditugu bakoitzak dituen gaitasun bereziak? Taldeka, antzerki bat egingo dugu, eta gutako batek hitzik egin gabe antzeztu beharko du.

Desparekotasunak murriztea

8

Herriaz gozatzen

122

Gure festek eta ohiturek ere kultura osatzen dute, eta zaindu egin behar ditugu. Egingo dugu azoka bat gure tradizioaren parte diren gauzekin?

Hiri eta komunitate jasangarriak

2. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA

Denon artean hobeto

140

Guk ere lagundu dezakegu gure herriak eta hiriak bizitzeko leku hobe bihurtzen. Parte hartuko dugu eta bidaliko ditugu proposamenak udalera?

Itunak, helburuak lortzeko

10

Bultzada osasunari

156

Prestatuko ditugu bizimodu osasungarriari buruzko galderak kirolari bati egiteko, eta antzeztuko dugu elkarrizketa?

Osasuna eta ongizatea

11

Planetaren alde

172

Hartuko dugu konpromisoa etxean eta eskolan klimaaldaketa geratzeko ekintzak martxan jartzeko, eta aurkeztuko ditugu horma-irudi batean?

Klima babesteko ekintza

12

Ideiazaparrada

188

Pentsatuko dugu zergatik den onuragarria lan-sektoreen berrikuntza, eta sortuko dugu proiektu bat gure herriak duen behar bati erantzuteko?

Industria, berrikuntza eta azpiegitura

9

3. HIRUHILEKOAREN BERRIKUSPENA


IRAKURGAIA

KOMUNIKAZIOA

EZAGUTU HIZKUNTZA

EZAGUTU LITERATURA

• Hitz-lapurra. Antonio de la Fuente • Ikasi hitzak: hitz bereziak

• Ahozko komunikazioa • Idatzizko komunikazioa

• Hiztegia • Puntuazio-markak (I) • Komunikazioa

• Literatura-generoak

• Phileas Foggen apustua. Jules Verne • Ikasi hitzak: munduari itzulia

• Ozen irakurri • Testua

• Sinonimoak eta antonimoak • Puntuazio-markak (II) • Hizkuntza eta dialektoa

• Narrazio-testuen ezaugarriak

• Historiako emakume menderakaitzak. I. Cívico eta S. Parra • Ikasi hitzak: pertsona bikainak

• Nor naizen • Biografia

• Polisemia • Puntuazio-markak (III) • Perpausa

• Eleberria

• Scrooge jauna eta Eguberriak. Charles Dickens • Ikasi hitzak: Eguberriak munduan

• Pregoia • Kartela

• Homonimia • Puntuazio-markak (IV) • Izena

• Testu lirikoen ezaugarriak

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Klimaren aldeko gure goi-bilera: Begira horri! • Amets egiteko olerkiak. Ángel Guache eta Antonio García Teijeiro • Ikasi hitzak: zirrarak

• Olerkiak irakurri eta errezitatu • Kaligrama

• Maileguak • h letra • Adjektiboa

• Literatura-baliabideak (I): metafora, konparazioa

• Piztiarioa. Txiliku • Ikasi hitzak: izaki fantastikoak

• Irudiak deskribatu • Deskribapena

• Atzizkiak (I): kontzeptu abstraktuak • Txistukariak (I): s, x, z • Izenordainak

• Literatura-baliabideak (II): pertsonifikazioa

• Plan biribila. Enrique Jardiel Poncela • Ikasi hitzak: antzerkia

• Keinuak eta begiradak • Eszena bat deskribatu

• Atzizkiak (II): lekua, multzoa, denbora • Txistukariak (II): ts, tx, tz • Determinatzaileak

• Antzerkia

• Suziri mokoharroa. Oscar Wilde • Ikasi hitzak: Euskal Herriko jaiak

• Istorioak asmatu eta kontatu • Komikia

• Aurrizkiak • -a itsatsia • Aditza (I): indikatiboa

• Komikia gure bizitzan

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Bidea urratzen: Gaur gozatu eta bihar ere bai • Diagon kalexka. J. K. Rowling • Ikasi hitzak: dendak eta merkataritza

• Datuak aztertu • Lekuak deskribatu

• Hitz elkartuak eta haien idazkera • Aditza (II): ahalera eta agintera

• Kopla zaharrak

• Kirolari olinpikoa • Ikasi hitzak: zaletasunak

• Hizkuntzaren erabilerak • Elkarrizketa

• Esapideak eta atsotitzak • Bustidurak, in eta il • Adberbioa

• Bertsolaritza (I)

• Klima-alerta • Ikasi hitzak: prentsa

• Iritzia eman • Zuzendariari gutuna

• Siglak eta laburdurak • Nola idatzi zenbakiak eta orduak • Deklinabidea (I)

• Bertsolaritza (II)

• Wonka lantegia. Cris F. Oliver • Ikasi hitzak: literaturalurraldeak

• Eguneroko testuak • Informazio-orria

• Teknizismoak • Berrikuspena • Deklinabidea (II)

• Baladak

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Gure jolastokia: Nire leku gogokoena


2

Jira eta bira

Zein ederra den bidaiatzea! Gero eta jende gehiago joaten da beste herrialde eta kultura batzuk ezagutzera. Izan ere, duela urte batzuk baino askoz merkeagoa eta azkarragoa da urruneko lekuetara iristea. Pentsa, egunero hiru milioi pertsona mugitzen da herrialde batetik bestera. Baina, bidaiatzeak badu bere alde iluna: garraiobide gehienek berotegi-efektuko gas ugari isurtzen dituzte, eta hori kaltegarria da gure planetaren osasunerako.

Zer deritzozu? Atsegin duzu bidaiatzea? Nora joango zinateke gustura? Badakizu zer garraiobide diren kutsakorrenak? Eta garbienak?

Datua Azken 50 urteetan, 50 milioi turista egotetik 1323 milioi turista egotera pasatu da mundua.

Unitate honetarako…

H E L B U R UA AURRERA Uste duzu gure bidaiek eragina dutela planetan? Bidaia jasangarriak egiteko ideiak bildu eta podcast batean grabatuko ditugu.

24

Ikasi hitzak Irakurgaia: Phileas Foggen apustua

Jarraitu hariari!

Egingo diogu munduari bira? Zer apustu egingo du Fogg jaunak?


13

!

Ozen irakurri Testua Zer hartu behar dugu kontuan ondo irakurtzeko?

EZAGUTU HIZKUNTZA Sinonimoak eta antonimoak

Puntuazio-marka

Zer ezaugarri ditu testu egoki batek?

k (II) Hizkuntza eta dialektoa

ea i EZAGUTU LITERATURA

Narrazio-testue n ezaugarriak

25


Irakurgaia

ULERTU

Phileas Foggen apustua Irakurri aurretik Aukerarik bazenu, nora joango zinateke bidaian oraintxe bertan? Irakurri arretaz testua, ea ideia interesgarririk aurkitzen duzun.

Phileas Fogg gentleman ingelesa egunero joaten zen Reform Club-era; han egunkariak irakurri, kartetan jokatu, eta gaurkotasun handiko gaiei buruz mintzatzen zen lagunekin. Arratsalde hartan, hiru egun lehenago —irailaren 29an— izandako gertakari bat zuten hizpide. Erresuma Batuko egunkari guztiek itzelezko eztabaida sortu zuten gertakari haren inguruan. 55 000 liberako banknote sorta bat lapurtu zuten, Ingalaterrako banketxe nagusiko kutxazainaren mahaitik. Jendea harrituta zegoen, norbaitek dirutza hura hain erraz lapurtu ahal izatearekin. Gertakariak, jakina, Londresko eta Ingalaterra osoko biztanleen arreta erakarri zuen. Jendeak eztabaida biziak zituen, poliziak lapurra aurkitzeko eta dirua berreskuratzeko aukerari buruz. Ez zen harritzekoa, beraz, Reform Clubeko kideek ere horretaz hitz egitea. —Nire iritziz —esan zuen Andrew Stuart-ek—, zortea lapurraren alde dago, eta ziur aski pertsona oso trebea da. —Baina, gizona! —erantzun zuen Gauthier Ralph-ek—. Ingalaterratik kanpo ere ezin izango du inon ezkutatu. —Hori zeuk diozu. —Eta, nora joango da, bada? —Ez dakit —erantzun zuen Andrew Stuartek—. Lurra nahiko handia da. —Beste garai batean bai… —esan zuen ahopean Phileas Fogg-ek. —Beste garai batean? Txikiagoa da Lurra orain, ala? —esan zuen Andrew Stuartek. —Argi dago baietz —erantzun zuen Gauthier Ralphek—. Fogg jaunaren iritzi berekoa naiz. Gaur egun Lurra txikiagoa da; orain hamar aldiz azkarrago egin dakioke itzulia, duela ehun urte baino. Baina Stuart sinesgaitza ez zegoen konbentzituta, eta, altxaldia amaitu zenean, esan zuen: —Onartu behar da, Ralph jauna, modu bitxia aurkitu duzula Lurra txikiagoa dela esateko. Hain zuzen ere, esan duzu hiru hilabetean egin dakiokeela orain itzuli oso bat... —Laurogei egunean —esan zuen Phileas Foggek.

26


U2

Londrestik Suezera, Mont Cenis-tik eta Brindisi-tik igarota, trenez eta pakebotez .................. 7 egun Sueztik Mumbaira, pakebotez .................................................................................................... 13 egun Mumbaitik Kalkutara, trenez ..................................................................................................... 3 egun Kalkutatik Hong Kongera, pakebotez ........................................................................................ 13 egun Hong Kongetik Yokohamara (Japoniara), pakebotez ................................................................. 6 egun Yokohamatik San Frantziskora, pakebotez ................................................................................ 22 egun San Frantziskotik New Yorkera, trenez ...................................................................................... 7 egun New Yorketik Londresera, pakebotez eta trenez ........................................................................ 9 egun Guztira ........................................................................................................................................ 80 egun

—Laurogei egun, bai! —esan zuen Andrew Stuartek—. Baina kontuan hartu gabe eguraldi txarra, aurkako haizeak, ontzia urperatzea, trena errailetik irtetea, eta abar. —Hori guztia kontuan hartuta —erantzun zuen Phileas Foggek. —Teorian arrazoia duzu, Fogg jauna, baina praktikan… —Praktikan ere bai, Stuart jauna. —Hori ikusteko dago. —Zatoz nirekin eta ikusiko duzu. —Ezta pentsatu ere! —esan zuen Stuartek—. Baina inork ezin du bidaia hori laurogei egunean egin. Lau mila libera jokatuko nituzke ezetz inork egin. —Nik, aldiz, egin daitekeela uste dut —erantzun zuen berehala Fogg jaunak. —Ederto, bada! Egizu zeuk! —Munduari itzulia laurogei egunean? —Horixe berori!

Gentleman: goi-mailako gizon ingelesa, dotorea eta heziketa onekoa. Libera: Erresuma Batuko dirua.

—Egingo dut.

Banknote: billetea, ingelesez.

—Noiz, baina?

Altxaldi: jokaldia irabazten duenak jasotzen duen karta multzoa.

—Oraintxe bertan. Jules Verne, Munduari itzulia 80 egunean. Anaya (moldatua)

Pakebote: posta eta bidaiariak garraiatzeko itsasontzia.

27


Ulermena Hitz egin testuari buruz 1

Zenbat pertsonaia daude guztira?

2 Non daude eta zertan ari dira?

Idatzi testuari buruz 3 Zeri buruz ari ziren eztabaidatzen urriaren 2an? 4 Zerk harritu zuen hainbeste Ingalaterrako jendea? 5 Zer diote lapurrari buruz Stuartek eta Ralphek? 6 Zergatik dio Ralphek Lurra txikiagoa dela? Ados daude besteak ideia horrekin? 7 Zer garraiobide erabiliko dituzte munduari itzulia egiteko? 8 Esan zer ibilbide egin daitekeen denbora-tarte bakoitzean. 9 egunean

3 egunean

7 egunean

22 egu

nean

6 egunean

13 egunean

9 Nork egin du apustua? Zer apustu da? 10 Zer egunetan hasiko da Foggen bidaia?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin 11 Munduari itzulia egiteko aukerarik bazenu, zer ibilbide aukeratuko zenuke? 12 Bilatu Jules Verneren beste liburu batzuk eta esan zer bidaia ageri diren istorioetan. Hona hemen egilearen eleberrietako batzuk: Bost aste globoan

Lurraren bihotzeraino

Hogei mila legoako bidaia itsaspetik

Garraiobideen bilakaera Konparatu Phileas Foggek XIX. mende-amaieran erabilitako garraiobideak eta gaur egun erabil ditzakegunak. Zer alde dago batzuetatik besteetara? Hitz egin taldeka gaiari buruz. Kontuan hartu, adibidez, alderdi hauek: erabiltzen diren energia-iturriak, ibilgailuen abiadura, bidaien prezioa... Zer dela eta diozu hori?

28

Gogoan hartu! Gaur egun, garraioan egin diren aurrerapenei esker, askoz errazagoa da munduko beste txoko batzuk ezagutzea.


U2

Ikasi hitzak: munduari itzulia 1

Munduari itzulia eginez gero, hainbat leku ezagutuko zenituzke. Lotu bakoitza dagokion definizioarekin. uhartedi

kontinente

uharte penintsula

lurmutur ozeano aintzira

iceberg

a) Kontinenteen barruko ur-masa zabala. b) Itsasora sartzen den lur zatia. c) Itsasoan dabilen izotzezko masa handia. d) Alde batetik izan ezik, urez inguratuta dagoen lurraldea. e) Itsasoak edo ozeanoak inguratzen duen lur-eremua. f) Lur-masa handia, ozeanoek banantzen dutena. g) Ur gaziko eremu zabala. h) Antzeko ezaugarriko uharte multzoa. 2 Ordenatu letrak eta aurkitu bidaiatzeko behar diren dokumentuen izenak. Gero, zure hitzak erabiliz, azaldu bakoitzak zertarako balio duen. SAP APEATOR

BIAMANEGADI

SATUNORN-GARIAI

3 Hona hemen aireportuetan ikusten diren zenbait kartel. Taldeka jarrita, azaldu bakoitzaren esanahia.

1

a

2

b

@

c

#

e

6

f

l

g

d

Z

h

Ostatu hartzeko aukerak Goazen lekura goazela, gustu eta poltsiko guztietara egokitutako ostatuak aurkituko ditugu: dotoreak, xumeak, negozio handiak, etxe-girokoak... • Taldeka, pentsatu zer motatako ostatuetan pasatuko zenuketen gaua bidaia mota hauetako bakoitzean: hondartza-giroko oporretan, mendizeharkaldi batean, hiriak bisitatzean, lagunarteko bidaia batean... • Zer lekutan hartu izan duzu ostatu familiarekin bidaiatzean? Komentatu ikaskideekin zer gustatu zaizun gehien eta gutxien leku horietatik.

Gogoan hartu! Ostatu batzuek ingurumena zaintzeko ahalegina egiten dute; adibidez, kanpin ekologikoek, zuhaitz-etxeek... Energiakontsumoa kontrolatu, produktu ekologikoak erabili eta hondakin gutxiago sortzen dituzte.

29


Ozen irakurri

KOMUNIKATU

Ozen ondo irakurtzeko, etengabe trebatu behar da, asko irakurriz eta probak eginez. Hona hemen zenbait jarraibide:

Gogoratu

• Ezer baino lehen, irakurri testua isilean hainbat aldiz. • Bilatu hiztegian hitz ezezagunen esanahia. • Ahoskatu hitzak argi. • Egin etenaldiak, puntuazio-markak kontuan hartuz. • Mantendu erritmo eta intonazio egokiak.

1

Lana prestatu

Ikusi nolako abiaduran irakurtzen duzun, minutuan zenbat hitz irakurtzen duzun zenbatuz. Minutuko 150 hitz irakurtzea da ohikoena.

Irakurri testua isilean eta prestatu irakurketa-saioa.

Cardiffeko kapitaina Kapitaina berrogeita hamar urteko gizona zen. Benetako itsasgizona, zakarra eta hitz gutxikoa. Begi handiak zituen, herdoil-koloreko aurpegia eta gorpuzkera sendoa. —Zeu zara kapitaina? —galdetu zion Foggek. —Bai, jauna. —Ni Phileas Fogg naiz, londrestarra. —Eta ni Andrew Speedy, Cardiffen jaioa. —Itsasoratzeko asmotan, ala? —Ordubete barru —erantzun zion kapitainak. —Nora zoaz, bada?

—Bordelera. —Ez daramazu itsas bidaiaririk? —Ezta pentsatu ere! Oso nekagarriak dira… —Ondo dabil zure ontzi hau? —jarraitu zuen Foggek. —Hamaika-hamabi miliako abiaduran ibili ohi da. Henrietta oso ospetsua da. —Eramango nauzu beste hiru pertsonarekin Liverpoolera? —Liverpoolera? Arraioa! Eta zergatik ez Txinara? Jules Verne, Munduari itzulia 80 egunean. Elkarlanean (moldatua).

• Bilatu hiztegian ezagutzen ez dituzun hitzak. • Erreparatu puntuazio-marka guztiei, intonazioa prestatzeko.

Egin irakurketa-saioa Binaka jarrita, pasartea irakurriko dugu eta elkarren lana ebaluatuko dugu. • Bikotekide batek ozen irakurriko du testua, pertsonaia bakoitzari ahoskera bat emanez; besteak, baliabide-bankuan dagoen puntuazio-orria erabiliz, ikaskidearen lana ebaluatuko du. • Gero, trukatu eginkizunak.

30


Testua

U2 KOMUNIKATU

Testuaren ezaugarriak Testua zentzu osoa duen hitz multzoa da. Testua paragrafoz osatuta dago; paragrafoak, berriz, perpausez. Egokia izateko, testuak ezaugarri hauek izan behar ditu: • Koherentea izan behar du; hau da, ideiak ordena egokian azaldu behar ditu. • Kohesionatuta egon behar du: ideiek lotuta egon behar dute.

Gogoratu Kohesioa lortzeko, lokailuak erabiltzen ditugu: testuko ideiak lotzen laguntzen diguten hitzak.

• Komunikazio-egoerara egokituta egon behar du.

1

Irakurri testua eta erantzun galderei.

Bidaiaren hasiera zien. Legezko pasaportea zeraman, Nagusiak agindutako guztia prestatu eta gelditzen ziren leku guztietan zuenean, Passepartout atarira jaitsi zigilua jarriko zion, itzuleran zen. Phileas Fogg bertan zeukan ibilbide osoa egiazta zezaten. zain. Bankuko billete multzo bat Ondoren, nagusia eta zerbitzaria eta bidaiarako gidaliburua eman trenera igo ziren, eta lekua hartu zizkion nagusiak, eta etxetik irten zuten. Ordu-orduan irten zen trena ziren biak. geltokitik. Fogg jaunak zakutoa ondo zaintzeko esan zion bere Jules Verne, Munduari itzulia 80 zerbitzariari, han hogei mila libera egunean. Elkarlanean (moldatua). baitzeuden. Kopuru hori entzutean, Passepartout ikaratu egin zen, eta sendoago heldu zion zakutoari. Auto bat hartu, eta geltokira joan ziren. Phileas Foggen bost lagunak han zeuden zain. Irteeraren lekuko izan nahi zuten, nonbait. Foggek Londrestik abiatuko zirela esan

Idatzi istorioaren jarraipena Zure ustez, nola jarraituko du istorioak?

• Egokia iruditzen zaizu testuaren izenburua? Proposatu beste bat. • Zenbat paragrafo ditu testuak? Eta zenbat perpaus? • Adierazi honako hauek zer paragrafotan dauden eta ordenatu: a) Foggek eta Passepartoutek trena hartu dute. b) Foggen lagunekin egin dute topo, tren-geltokian. c) Zerbitzaria urduri jarri da, diru asko daramalako. d) Fogg eta Passepartout etxetik atera dira. • Beste zer hitz erabiltzen dira Fogg eta Passepartout izendatzeko?

• Kontuan hartu honako hauek: Nora joango da? Norekin? Zer arrisku aurkituko du? Nor ezagutuko du bidean? • Idatzi irakurgaiaren jarrai– pena. Gogoratu testuan koherentzia eta kohesioa zaindu behar dituzula.

31


IZKUNTZA EZAGUTU H

Sinonimoak eta antonimoak

¡

Sinonimoak esanahi bera edo antzekoa duten hitzak dira. Sinonimoek hizkuntza aberatsagoa erabiltzen, errepikapenak saihesten eta testuei kohesioa ematen laguntzen digute. Antonimoak aurkako esanahia duten hitzak dira. Antonimoak sortzeko, des- eta ez- aurrizkiak erabil daitezke.

1

Idatzi olerkian lodiz dauden hitzen sinonimoak.

Oihartzunari galdezka Leize batera sarturik galdetu nuen nik: —Bat bider bi? Eta oihartzunak erantzun: —Biiiiiiii! Galdetu nuen gero: —Munduko politena zein iruditzen zaizu? Eta oihartzunak ozenki: —Zuuuuuuuu! Xabier Olaso, Tximeletrak. Pamiela (moldatua).

2 Osatu esaldiak hitz hauen antonimoekin: gai, berdin, egoki, ezagun. Antonimoak sortzeko, erabili des- eta ez- aurrizkiak. – Erabaki … hartu du zuzendari … – … izan nintzen pieza … horiek lotzeko. 3 Idatzi hitz hauen sinonimo eta antonimo bana: oroitu, dirudun, moldatu, bitxi. 4 Erreparatu irudiei eta idatzi antonimo-bikoteak.

Bilatu sinonimoak irakurgaian Bilatu hitz hauen sinonimoak hasierako irakurgaian: hitz egin, ostu, abil, topatu, atera, zabaldu.

32


U2

Puntuazio-markak (II) Koma (,) Etenaldi laburra adierazten du. Erabili:

Zerrenda bateko elementuak bereizteko: Londres, Suez, Mumbai, Kalkuta eta Yokohama zeharkatu zituzten.

baina hitzaren aurrean: Erronka handia da, baina Foggek onartu egin du.

Lokailuak koma artean doaz: Ni trenez joan naiz. Zu, ordea, autoz.

Azalpenak emateko: Jules Verne, idazle ospetsua, Frantzian jaio zen.

Esaldiaren hartzaileari deitzeko: Passepartout, ondo zaindu zakutoa!

Puntu eta koma (;) Komak baino etenaldi luzeagoa eta puntuak baino laburragoa adierazten du. Erabili:

Elkarren aurkako ideiak bereizteko: Lehen lurra handiagoa zen; orain, aldiz, txikiagoa da.

1

Nolabaiteko lotura duten perpausetan: Lapurreta egin dute bankuan; jende guztia harrituta dago.

Berridatzi esaldiak, falta diren komak eta puntu eta komak jarriz. Gero, azaldu ikaskideari zergatik jarri dituzuen. – Passepartout Foggen zerbitzaria ikaratuta dago. – Eguraldi txarra dago baina itsasontzia hartuko dugu. – Pasaportea dirua maleta eta txartelak hartuko ditugu. – Foggek hori uste du Stuartek aldiz ez. – Leire zatoz lehenbailehen etxera! – New York Estatu Batuetako hiria oso ikusgarria da. – Bidaia laburra izan da iazkoa luzeagoa izan zen.

2

Lapitzak erdira

Zuzendu esaldiotako akatsak:

– Miren ekar, itzazu liburu horiek behingoz! – Julen Bilboko, lehengusua, bertsolaria da. – Reform, Club Londresko elkarte ospetsua leku, dotorea da. – Idurrek misteriozko; liburuak atsegin, ditu Idoiak ordea ez.

Gogoan hartu! Berrikusi aurreko atalean idatzi duzun istorioaren jarraipena. Egiaztatu puntuazio-markak ondo erabili dituzuela.

– Bidaiariak; trenera igo dira bidaia hasi da.

33


¡

IZKUNTZA EZAGUTU H

Hizkuntza eta dialektoa 1

Ikusi-pentsatu-neure buruari galdetu

Erreparatu kartel hauei. Zer hizkuntzatan

idatzita daude?: a

b

c

London

Brindisi La dolce vita

Welcome to the city! Visit our city and live an unforgettable experience. So British!

• La Bella Italia Terra di buon mangiare, sole e di vacanze al mare.

Bienvenus à Mont-Cenis Les Alpes, la montagne et le ski vous attendent!

Hizkuntza Hizkuntza gizatalde bateko kideek elkarrekin ahoz eta idatziz komunikatzeko erabiltzen duten hitz, soinu eta arau multzoa da. Hizkuntza-komunitate bakoitzak bere hizkuntza du; Euskal Herriko berezko hizkuntza euskara da. Hala ere, beste hizkuntza batzuk ere egiten dira gurean, batik bat gaztelania eta frantsesa, baina baita etorkinek ekarritako hizkuntzak ere. Hizkuntza ofiziala administrazioak eta erakundeek onartzen duten hizkuntza da.

2 Adierazi zer hizkuntzatan dauden esapide hauek: – Merci beaucoup!

– Kalimera!

– Sorry, my lady.

– ¡Buenos días!

– Un caffè, per favore.

– Benvinguts a tots!

– Wilkommen in Berlin!

– Obrigada por tudo.

3 Taldeka jarrita, galdetu eta zerrendatu eskolan zer hizkuntza egiten diren.

Bilatu irakurgaiko hiriak

Gogoan hartu!

Bilatu irakurgaiko hiri hauek Interneten eta osatu taula, adibideari jarraituz: New York, Suez, Hong Kong, Brindisi, Yokohama, Mumbai.

34

Hiria

Herrialdea

Hizkuntza ofiziala

New York

Amerikako Estatu Batuak

ingelesa

Munduan zehar bidaiatzen badugu, hizkuntza asko entzungo ditugu. Munduan 7000 hizkuntza inguru daude; guztiguztiak zaindu eta errespetatu behar ditugu.


U2 Dialektoa Hizkuntzak ez dira leku guztietan berdin egiten: aldatu egiten dira lurralde, eskualde edo herri batetik bestera. Aldaera horiei dialekto deritze. Euskararen dialektoei euskalki esaten diegu. Hainbat euskalki daude: bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, nafarrera eta zuberera. Horrez gain, euskara batua ere badugu: euskaldun guztiok elkarrekin komunikatzeko erabiltzen dugun aldaera. 4 Bilatu nabarmenduta dauden hitzen esanahia hiztegian.

Martitzenean berba egingo dot zuzendariagaz.

Fite, Unai! Jin zaitez hona! Gauza bat erran behar dizut.

5

Hitz-bikote hauetatik, adierazi zer hitz dagoen batuaz eta zein ez. Gero, esan zer euskalkitan dauden:

madari

triku

txermen

sagarroi

bariku

belagile

ostiral

sorgin

Gehiago jakiteko Hiztegietan euskalkien laburdurak ageri dira; adibidez, Bizk. (bizkaiera), Zub. (zuberera). Laburdura orokorragoak ere ageri dira: Ipar. (Iparraldeko euskalkiak).

6 Bilatu hiztegian zapatu, neskenegun eta ebiakoitz hitzak. Zer esan nahi dute? Non erabiltzen da bakoitza? 7 Taldeka jarrita, marraztu Euskal Herriko mapa eta irudikatu euskalkiak, bakoitza kolore batez.

Hainbat hizkuntza hitz egiten ditugu Zure ustez, zer abantaila eta desabantaila ditu hizkuntza bat baino gehiago hitz egiteak? Hausnartu, binaka jarrita: • Pentsatu eleaniztuna izatea zer bi komunikazio-egoeratan izan daitekeen garrantzitsua. • Azaldu zuen ideiak beste ikaskideei, eta antolatu egoerak kontuan hartuz; adibidez, bizitza soziala, bidaiak, ikasketak, lana...

35


ea i

I T E R AT U R EZAGUTU L

A

Narrazio-testuen ezaugarriak Narrazio-testuek istorioak kontatzen dituzte, hitz lauz. Istorio horietan, pertsonaia batzuek hartzen dute parte, leku eta denbora jakin batean. Narrazio-testuak errealak edo fikziozkoak izan daitezke:

Narrazio errealak ekintza gertagarrietan daude oinarrituta. Gertakariak benetakoak ala asmatutakoak izan daitezke.

1

Fikziozko narrazioetan, gertakari magikoak edo miragarriak agertzen dira.

Irakurri testua arretaz eta erantzun galderei.

Tankaderako patroia Hogei tonako ontzian zortziehun miliako ibilbide hura egitea nahiko arriskutsua zen. Are gehiago urteko garai hartan. Txinako itsasoak nahiko txarrak dira, ekaitz ugariren sorlekua baitira. Dena dela, John Bunsbyk, Tankaderako patroiak, bazuen konfiantza bere ontzian, eta ziur zegoen ongi iritsiko zirela.

—Kontuz ibiltzeko eskatuko nizuke. Kasu egingo didazula uste dut — esan zion Foggek patroiari, ontzia itsas zabalera irten zenean.

Egun hartako azken orduetan, Hong Kongeko pasabide guztiak igaro, eta ontzia oso ongi zihoan.

digun neurriko belak.

—Ulertzen dut, jauna. Ez duzu zertaz kezkatu. Tankadera beti ibili zait ongi —erantzun zuen John Bunsbyk—. Zure lasaitasunerako, esan behar dizut zabalduta ditugula haizeak uzten Jules Verne, Munduari itzulia 80 egunean. Elkarlanean (moldatua).

a

• Nor dira testuko protagonistak?

Gogoratu

• Non eta noiz gertatu da istorioa? • Istorioko pertsonaia bat da narratzailea? • Narrazio erreala ala fikziozkoa da, zure ustez? Arrazoitu.

Asmatu gertakari miragarri bat Taldeka jarrita, pentsatu gertakari magiko edo miragarriren bat, belaontzi batekin, itsasoarekin eta eguraldiarekin zerikusia duena. Gero, idatzi fikziozko testu bat.

36

Idazleak idatzi egiten du istorioa; narratzaileak, kontatu egiten du.


U2

TU NA ANTOLA IKASI DUDA

1

Osatu eskema «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasi duzuna kontuan hartuz:

Hizkuntza gizatalde bateko … elkarrekin … eta … komunikatzeko erabiltzen duten …, … eta … multzoa da.

… bakoitzak bere hizkuntza du. Euskal Herriko berezko hizkuntza … da; beste hizkuntza batzuk ere egiten dira gurean, batik bat … eta …, baita … ekarritakoak ere.

Munduan … hizkuntza inguru daude.

… administrazioak eta erakundeek onartzen duten hizkuntza da.

Hizkuntza eta dialektoa

Hizkuntzak ez dira leku guztietan berdin egiten: aldatu egiten dira …, …edo … batetik bestera. Aldaera horiei … deritze.

Euskararen dialektoei … esaten diegu. Honako hauek dira: …, …, …, … eta …

… ere badugu: euskaldun guztiok elkarrekin komunikatzeko erabiltzen dugun aldaera.

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu. Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma Sortu hiru sinonimo-bikote eta bi antonimo-bikote hitz hauekin. Gero, inguratu irakurgaian ageri diren hitzak:

zorte

sinesgaitz urperatu

txunditu

garai

sasoi

sineskor

azaleratu

harritu zori

37


P O R T F O L I O A

Zer ikasi dut? Lexikoa

Gramatika

1

5

Adierazi sinonimo-bikoteak (S) ala antonimobikoteak (A) diren. pilatu-metatu

erakarri-uxatu

lehor-idor

zikoitz-zeken

galdu-berreskuratu

zuzen-oker

zorrotz-kamuts

arakatu-miatu

hertsitu-estutu

arduragabe-zuhur

2 Berridatzi esaldiak, lodiz dauden hitzak antonimoekin ordeztuz. – Bidaiari ausartak ez du beldurrik. – Gure tutorea oso pertsona malgua da. – Litxarreriak jatea kaltegarria da. – Aurtengo ikasleek zentzudunak dirudite.

Ortografia

Zein dira Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak? Bilatu informazioa Interneten.

6 Idatzi hausnarketa labur bat hizkuntzak zaintzearen garrantziaz. Erantzun hauei: • Zergatik zaindu behar dira hizkuntzak? • Zer egin daiteke hizkuntzak babesteko? • Egoera onean dago euskara? 7 Bilatu informazioa eta sailkatu herri hauek: Abadiño, Baiona, Bermeo, Azpeitia, Elizondo, Maule. Herria

Lurraldea

Euskalkia

8 Lotu beheko esaldi bakoitza dagokion euskalkiarekin: bizkaiera, gipuzkera, nafarrera, lapurtera. Gero, berridatzi esaldiak euskara batuan. a) Zonbait biper jan ditugu Ezpeletako bestetan.

3 Noiz erabiltzen dira koma eta puntu eta koma? Sailkatu:

b) Etorri gura dozu nigaz? Hau dana eroan beharko dozu!

– Hartzaileari dei egiteko.

c) Ortziralean, arratsaldeko bortzetan izanen da kontzertua.

– Lotura duten perpausetan.

d) Ez det uste Mikel etorriko denik.

– baina hitzaren aurrean. – Elkarren aurkako ideiak bereizteko.

Komunikazioa

– Azalpenak emateko.

9 Binaka jarrita, irakurketa-abiadura neurtzeko proba egingo duzue, seigarren ariketan idatzitako testua erabiliz. Jarraitu urratsoi:

– Zerrenda bateko elementuak bereizteko. – Lokailuekin. Koma

Puntu eta koma

4 Ordenatu hitzak, osatu esaldiak eta jarri komak eta puntu eta komak. – zaitez / etor / Aitor / azkar! – naiz / hala ere / zinemara / joan / nago. / nekatuta – bi / txakur / Josebak / berriak / ditu. / bizilagun – Bizkaian / egingo / Gipuzkoan / txapelketa / da. / eta / Araban – gosaldu / lehenengo / dut / naiz. / dutxatu / gero

38

a) Hartu kronometroa. b) Bikotekide batek ozen irakurriko du; besteak abiadura neurtuko du. c) Minutu bat igarotakoan, irakurlea gelditu egingo da, eta irakurritako hitz-kopurua zenbatuko du. d) Txarto irakurritako hitzak ez dira zenbatuko. Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu laguntzarik behar izan baduzu erantzuna jakin ez baduzu


U2 RUA HELBU RA AURRE

Bidaien ondorioak ingurumenean Azken urteotan, jendea gero eta konpromiso gehiago hartzen ari da ingurumena babesteko, eta pertsonaia ezagunek ere eredu izan nahi dute ohitura-aldaketa horietan. Irakurri prentsan argitaratutako bi albiste hauek: Alemaniako Kanpo Ministroak hegaldi arrunt batean bidaiatuko du Espainiara, hegazkin ofizialean joan beharrean. Alemaniako Kanpo Ministro Annalena Baerbock hegaldi arrunt batean joango da Madrilera astearte honetan, horrelakoetan ohikoa den Indar Armatuen hegazkina hartu beharrean. Keinu horrekin, jarrera ekologistagoa hartu eta atzerrirako bidaien politika birplanteatu nahi du. Europapress, 2022/02/14

Greta Thunberg ekintzailea New Yorken da Atlantikoa belaontzi batean zeharkatu ostean. 'Malizia II' belaontzian bi aste eman ostean, 16 urteko ekintzailea New Yorkera heldu da, irailaren 23an klima-aldaketaren goi-bileran parte hartzeko. EITB, 2019/08/28 • Mesedegarriak dira mota horretako keinuak? Komentatu denon artean.

Podcast bidaiariak Orain, bidaiatzeak izan ditzakeen eraginei buruz hausnartu duzuenez, jarri taldeka eta egin ideia-jasa bidaia jasangarriak egiteko proposamenekin. Gero, grabatu zuen ideiak podcast batean. • Hautatu lauzpabost ideia onenak, idatzi txukun eta modu argian. Banatu lanak: nork hitz egingo duen, nor arduratuko den grabatzeaz... • Grabatu podcast labur bat zuen proposamenekin. Erakutsi gainerako taldeei, eta nahi baduzue, argitaratu eskolako webgunean edo blogean.

Nola ikasi dut? 1

Berrikusi unitateko edukiak; gero, aukeratu gehien gustatu zaizkizunak eta azaldu zergatik. Aukeratu dudan edukia

Zergatik aukeratu dut?

Ozen irakurtzea

Ozen ondo irakurtzea oso garrantzitsua dela ikasi dudalako. Gainera, hori lortzeko zer egin behar dudan ere ikasi dut unitate honetan.

39


3

Bizitza liluragarriak

Gizon-emakume bikain asko egon dira historian. Musikan, zientzian, literaturan... Arlo guztietan izan dira horrelakoak! Baina normalean, gizonezkoak gehiago nabarmendu izan dira arlo gehienetan: zientzian, kirolean, politikan... Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna oinarrizko giza eskubidea da, eta behar-beharrezkoa da mundu baketsu, oparo eta jasangarria lortzeko! Jarriko dugu gure aletxoa?

Zer deritzozu? Badakizu zientzian egin diren aurrerapenetako asko emakumeek eginak direla? Gizonezko zenbat kirolari ezagutzen dituzu? Eta emakumezko zenbat? Zergatik daude askoz emakumezko estatuburu gutxiago?

Datua Artearekin lotutako ikasketetan % 60 emakumeak diren arren, galerietako obren % 13,7 soilik dira emakumeenak.

Unitate honetarako…

H E L B U R UA AURRERA Hausnartuko dugu emakumeen lanek duten ikusgarritasunari buruz, eta idatziko ditugu biografia liluragarriak?

40

Jarraitu hariari!

Irakurgaia: Historiako emakume menderakaitzak

Ikasi hitzak

Ezagutzen duzu pertsona bikainik? Zertan nabarmendu dira hiru emakume liluragarri hauek?


5

!

Nor naizen Biografia Nola aurkezten dugu geure burua?

EZAGUTU HIZKUNTZA Polisemia Puntuazio-marka

Noren biografia irakurri nahi duzu?

k (III)

ea i EZAGUTU LITERATURA Eleberria

Perpausa

41


Irakurgaia

ULERTU

Historiako emakume menderakaitzak Irakurri aurretik Irakurgaiak aukera emango dizu hiru emakume bikainen bizitza ezagutzeko. Beharbada, lehendik ere baduzu haien entzutea; baina irakurri testua, eta gehiago jakingo duzu haiei buruz.

Alexandriako Hipatia

Lehen neska zientzialaria Urtero, otsailaren 11n, Emakume Zientzialariaren Eguna ospatzen da, eta omenaldia egiten zaie zientzia ikasi duten edo ikertzaileak izan diren emakumeei. Omenaldi horretan inoiz ere hutsik egiten ez duen emakume bat Alexandriako Hipatia da, historiako lehen emakume zientzialaria. Buru oso argia izateaz gain, Hipatiak zorte handia ere izan zuen, haren aita Alexandriako Teon izan baitzen, Alexandriako liburutegi mitikoaren zuzendaria. Antzinaroko agiri pilarik handiena liburutegi hartan gordeta zegoen.

Noiz eta non jaio zen 355. edo 370. urtean. Alexandrian, Egipton. Lorpen handiena Historiako lehen emakume zientzialaria izatea, gizonen mendeko mundu batean.

Hipatiari aitak sartu zion zientziak ikasteko eta ikertzeko grina. Denborarekin matematikari, filosofo eta astronomo bikaina izan zen, aita bera baino bikainagoa, askok diotenez, batik bat izarren behaketan. Hain zuzen ere, Hipatia izenak «bikainena» esan nahi du. Hipatiak eta haren pentsamenduak izandako eragin itzelaren omenez, asteroide batek eta Ilargiko krater batek Hipatia izena dute. Izan ere, Hipatiak beti han goian egotea merezi du, izarren artean.

Beti esaten zuena «Pentsatzeko eskubidea duzu, eta egizu horren alde, hobe baita oker pentsatzea ez pentsatzea baino.» 42

Egin zeuk ere gauza bera! Egizu ondo deritzozuna, inor zurekin ados egon ez arren.


U3

Mary Shelley Noiz eta non jaio zen 1797ko abuztuaren 30ean. Londresen, Erresuma Batuan.

Munstroei buruzko istorioak kontatzen zituen neska gotikoa 1816an, udarik gabeko urtean, Mary Shelleyk eta lagunek —intelektualak guztiak— etxe bat alokatu zuten Suitzan. Izan ere, Suitzatik milaka kilometrora, Indonesian, sumendi indartsu batek erupzioa izan, eta errauts-kantitate handia jaurti zuen; hain handia, ezen Eguzkia ere guztiz estali baitzuen.

Beti esaten zuena

Ezusteko iluntasun hark era guztietako artistak inspiratu zituen. Horrela, Lord Byronek erronka bat jarri zien etxe hartan bildutako lagunei: ea zeinek idatzi ipuin beldurgarriena. Orduan, Maryri bonbilla piztu, eta Frankensteini bizia ematea erabaki zuen. Denok ezagutzen dugun munstro handia eta berdea, lepoan torlojuak dituena, robotak bezala mugitzen dena, ez zuen Maryk asmatu, Hollywoodek baizik.

«Kontuz nirekin, gero! Ez dakit beldurra zer den, eta, beraz, ahaltsua naiz.»

Horrelakoxea zen Mary, talentu handiko emakumea. Bi filosoforen alaba izanik, liburuz eta intelektualez inguratuta hazi zen. Feminista, liberala, menderakaitza; beti arauak zalantzan jartzen.

Lorpen handiena Eleberri gotiko nagusia idaztea: Frankenstein.

Egin zeuk ere gauza bera!

Izan daitezela zure beldurrak zure armarik onenak.

Coco Chanel

Moda aldatu zuen neska Coco Chanelek hasieran kapelak diseinatzen zituen, eta irabazitako diruarekin denda bat ireki zuen Parisen. Haren piezak ospe handia lortzen hasi ziren; horrela, Cocok gero eta denda gehiago ireki zituen Frantzia osoan. Baina, kapelen mundutik kanpo, lehen arrakasta ustekabean heldu zitzaion: hotz handiko egun batean, jertse zahar bat jantzi bihurtzeko modua asmatu zuen, eta emaitza hain izan zen jendearen gustukoa, ezen denek jakin nahi baitzuten halako jantziak non saltzen ziren. Konturatu orduko, Coco eragin handieneko diseinugilea zen mundu osoan.

Noiz eta non jaio zen 1883ko abuztuaren 19an. Saumur-en, Frantzian. Lorpen handiena Modaren mundua goitik behera aldatzea. Beti esaten zuena «Paregabea izateko, desberdina izan behar duzu beti.»

Coco artista zen, baina enpresaburua izateko talentua ere bazuen. 1935ean, 4 000 langile baino gehiago zituen. Burgeois inperioko jabeekin elkartzeko ere ez zuen zalantzarik izan. Berak izena eta adimena jartzen zituen, eta haiek, esperientzia eta dirua. Bai asmatu ere: gaur egun, Chanel 5 historia guztian gehien saldu den lurrina da.

Egin zeuk ere gauza bera!

Ez izan beldurrik desberdina izateari; izan zaitez beti zu zeu. Irene Cívico eta Sergio Parra, Las chicas son guerreras. Montana (moldatua). Menderakaitz: menderatu ezin dena. Grina: zerbait egiteko gogo bizia. Gotiko: misterioa eta beldurra nahasten dituena.

43


Ulermena Hitz egin testuari buruz 1

Esan irakurgaiko hiru emakume bikainen izenak.

2 Non eta noiz jaio ziren? Saiatu gogoratzen. 3 Zein da bakoitzaren lorpen handiena?

a) Modaren mundua goitik behera aldatzea. b) Historiako lehen emakume zientzialaria izatea. c) Eleberri gotiko nagusia idaztea.

Idatzi testuari buruz 4 Nork sartu zion Hipatiari zientziak ikasteko grina? 5 Zer arlotan nabarmendu zen? 6 Zergatik dio testuak 1816an ez zela udarik egon? 7 Zer erronka jarri zien Lord Byronek lagunei? 8 Zerk ekarri zion ustekabean arrakasta Cocori? 9 Zein da historia guztian gehien saldu den lurrina? 10 Osatu esaldi hauek, testuko informazioa erabiliz: – Hipatiaren aita… – Robotak bezala mugitzen den munstro berdea eta handia… – Konturatu orduko, Coco…

Hausnartu eta lotu zure munduarekin 11

Irakurri hiru esaldiok isilean eta hausnartu bakoitzari buruz. Gero, azaldu zure iritzia koadernoan, 2-3 lerrotan: a izan behar duzu» «Paregabea izateko, desberdin

«Hobe da oker pentsatzea ez pentsatzea baino»

«Ez dakit beldurra zer den» 12 Bazenuen emakume hauen entzuterik? Zein da interesgarriena, zure ustez? 13 Ezagutzen duzu beste emakume paregaberik? Binaka jarrita, kontatu elkarri.

44


U3

Ikasi hitzak: pertsona bikainak 1

Hona hemen sei euskal herritar ezagun. Lotu irudi bakoitza dagokion esaldiarekin eta jakingo duzu zergatik diren hain ospetsuak:

Edurne Pasaban

Maurice Ravel

Cristobal Balenciaga Jose Miguel Barandiaran

Dolores Ibarruri

Bizenta Mogel a) Gogor borrokatu zen langileen eskubideen alde. b) Euskaraz idatzi zuen lehen emakumea. c) Musikagile bikaina izan zen; Boleroa konposatu zuen. d) Jostun eta moda-diseinatzaile ospetsua izan zen. e) Munduko hamalau mendi garaienak igo dituen lehen emakumea. f) Euskal kultura sakon aztertu zuen antropologoa. 2

Bilatu aurreko ariketako pertsonak noiz eta non jaio ziren.

Bizitza liluragarriak Pertsona batzuk oso ezagun egin dira, lorpen handiak egin dituztelako historian zehar. Bilatu informazioa eta saiatu asmatzen nor den bakoitza:

Gernika margolan entzutetsua margotu zuen.

Oscar sari gehien irabazi ditu.

Lehen itzulia eman zion munduari.

zituen. Polonioa eta erradioa aurkitu

Ozeano Atlantikoa hegazkinez zeharkatu zuen lehen emakumea.

45


Nor naizen 1

KOMUNIKATU

Entzun neskaren aurkezpena eta osatu fitxa.

• Izen-abizenak: .............................................................................................. • Adina: .............................................................................................................. • Bizilekua: ........................................................................................................ • Non igarotzen dituen udako oporrak: ................................................ • Zer egiten duen igandeetan: .................................................................. • Gogokoen duen kirola: ............................................................................. • Zer izan nahi duen nagusitan: ................................................................

Geure burua aurkeztu Geure burua aurkezteko, honako hauek aipatuko ditugu: izen-abizenak, adina, ikasketak eta zaletasunak. Aurkezpenak duen helburuaren arabera, beste mota bateko datuak ere emango ditugu: zer-nolako itxura fisikoa dugun, gure familia nolakoa den…

2

Seiko taldetan, jolastu elkar hobeto ezagutzen. • Orri batean, bakoitzak bere burua deskribatuko du, baina erraztasunik eman gabe (izen-abizenak, neba-arreben izenak…). • Deskribapen guztiak nahasi, eta taldekide bakoitzak orri bat hartuko du. • Deskribapena ozen irakurri, eta nor den asmatu beharko duzue.

Antzeztu egoerak Binaka jarrita, aukeratu eta antzeztu egoera hauetako bat. Asmatu datuak eta zaindu hizkuntza: a) Ikasle-trukea egin behar duzue beste eskola batekin. Zeuen burua aurkeztuko diozue elkarri. b) Udan atzerriko gazte bat etorriko da zure etxera, euskara ikastera. Zeure burua aurkeztuko diozu, eta hark berea zuri. c) Musika-eskolan gitarra-jotzaile baten bila ari dira, musika-taldea osatzeko. Talde horretan sartu nahi duzu.

46

Gogoan hartu! Egoeraren arabera, aldatu egiten dugu geure burua aurkezteko modua. Egoera batzuk formalagoak dira, beste batzuk lagunartekoagoak.


U3

Biografia

KOMUNIKATU Gogoratu

Biografiak pertsona baten bizitza kontatzen du: jaioterria eta jaioteguna, haurtzaroari eta bizitzari buruzko datu nagusiak, lanbidea, egindako lanak… Bitxikeriak ere jaso daitezke biografietan.

1

Denbora-lerroa

Irakurri testua eta ordenatu paragrafoak. Nor da?

Biografiak oso ohikoak dira hiztegietan eta entziklopedietan. Norbere buruari buruzko biografiei autobiografia esaten zaie.

a) 1944an, naziek trenez eraman zuten familia osoa Auschwitzera. b) Hamahiru urte zituela, opari bitxia egin zioten: liburuxka bat, bere egunerokoa idazteko. c) 1929ko maiatzaren 12an jaio zen, Frankfurt hirian, Alemanian. d) 1945eko martxoan hil zen, tifusak jota, Bergen-Belseko kontzentrazio-esparruan. Familiako kide gehienak ere bertan hil ziren. e) 1942tik 1944ra, Amsterdamgo etxe batean ezkutatuta bizi izan zen, alemanek hiria hartu baitzuten. f) Lau urte zituela, Amsterdamera joan zen familiarekin, naziengandik ihesi. g) Hil ondoren, aitak egunerokoa argitaratu zuen. Gaur egun, 55 hizkuntzatan irakur daiteke, euskaraz ere bai. h) Urte haietan, egunerokoan bere bizitzari buruz idatzi zuen; beldurrak, ideiak, nahiak eta horrelakoak ere adierazi zituen.

Biografiak idatziko ditugu 2 Taldeka jarrita, eztabaidatu Anna Frankek idatzitako hauei buruz: ngo ditu ingurukoak ere»

«Zoriontsu denak zoriontsu egi

«Nolako gauza zoragarria: ez dago zertan itxaron mundua konpontzen hasteko»

3 Irakurri duzu inoiz biografiarik? Norena? Non irakurri duzu? 4 Nori buruzko biografia irakurriko zenuke? Binaka jarrita, kontatu elkarri eta arrazoitu.

• Taldeka jarriko gara, eta talde bakoitzak arlo bat aukeratuko du; adibidez, musika, zientzia, literatura, politika edo teknologia. • Arlo horretako emakume ospetsu bat hautatuko dugu. • Hari buruzko informazioa bildu, eta biografia idatziko dugu.

47


¡ 1

IZKUNTZA EZAGUTU H

1

Polisemia Lotu esaldi bakoitza dagokion irudiarekin. a) Ixonek oso buru argia du. b) Arropa argia jantzi dut gaur.

3

2

c) Sartu bezain laster, piztu argia.

Hitz polisemikoak esanahi bat baino gehiago dutenak dira. Hiztegian esanahi bakoitza zenbaki baten bidez adierazten da, sarrera beraren barruan.

2 Irakurri hiztegi-sarrera hauek eta asmatu bakoitza zer hitz polisemikori dagokion:

a …: 1. iz. Hankaren beheko zatia. 2. iz. Gauza baten euskarria. 3. iz. Euskal bertsoetan, errima duen hitza. 4. iz. Argazki edo irudi baten azpian jartzen den testu laburra.

b …: iz. 1. iz. Apaingarri bikaina eta balio handikoa. 2. izond. Ohikoa ez dena; arraroa, berezia, nabarmena. 3. izond. Zentzugabea, ez bururik ez hankarik ez duena.

3 Aukeratu aurreko ariketako hitz bat eta idatzi esaldi bat esanahi bakoitzarekin. 4 Azaldu lerro hitzak esaldi bakoitzean zer esanahi duen. – Hogeita hamar lerroko idazlana egin dut. – Autobidean hirugarren lerroa ireki dute. – Zuhaitz-lerro luzea dago etorbidean. – Mary Shelley idazle onenen lerroan dago.

Aurkitu hitz polisemikoa Osatu esaldiok hitz polisemiko berarekin: – Sokaren bi muturrak … batez lotu genituen. – Albistea irakurrita, … egin zitzaidan eztarrian. – Ipuinaren … oso interesgarria da.

48


U3

Puntuazio-markak (III) Marratxoa eta marra luzea noiz erabiltzen diren ikusiko dugu:

Marratxoa (-)

Marra luzea (—)

Kasu hauetan erabiltzen da:

Kasu hauetan erabiltzen da:

• Lerro-bukaerako hitzak zatitzeko.

• Solasaldietan, pertsonaiek hitz egiten duten bakoitzean.

• Zenbait hitz elkartutan: Eguzki-lore, esku-pilota… • Errepikapenetan eta onomatopeietan: txiki-txikia, plisti-plasta…

1

Taldeen arteko orri birakaria

• Esaldi baten barruan, azalpenak emateko: Berlinen —Alemaniako hiriburuan— ezbeharra gertatu zen. Horrelakoetan, komak ere erabil daitezke.

Azaldu zergatik erabili diren marratxoa eta

marra luzea:

Belaontzi handia Behinola, belaontzi handi bat heldu zen. Bela zuriek kaiolen bularrak ziruditen, mastara itsatsita. Halako batean, kox-kox, Marimuxuren etxeko atea jo zuten. Marinel bizarzuri bat zen. —Egun on. —Hala ekarri. —Min handia izaten dut bularrean, loa ere galarazten didana. —Lo-belarrak emango dizkizut orduan. Miren Agur Meabe, Olatuen ahotsa. Elkar (moldatua). 2 Berridatzi esaldiak, marratxoak eta marra luzeak jarriz. a) Tirriki tarraka heldu ziren gailurrera. b) Non dago udaletxea? galdetu zuen turistak. Herriko plazan erantzun zion gizonak. c) Eneko, ingeles irakaslea, casting bat egitera joan da.

Asmatu solasaldi laburrak Asmatu bi pertsonaiaren arteko solasaldi labur bat esaldi hauekin. Erabili marratxoak eta marra luzeak: zki, mesedez!

—Kilo bat haize eta bi kilo egu

Gogoratu Silaba bereko letrak ez dira inoiz zatitzen.

—Ez da haizerik gelditzen, baina lainoa merke-merke dago.

49


¡

IZKUNTZA EZAGUTU H

Perpausa 1

Asmatu perpausak, hitz multzo hauek erabiliz. Gehitu aditz bana amaieran:

Suitzan opor zoragarriak nire lagunek eta nik

planeta bat zeruan zientzialariek

Perpausa Perpausa esanahi osoa duen hitz multzo ordenatua da. Euskaraz, perpauseko osagaiek berezko ordena bat izaten dute: lehenik, subjektua (ekintza nork egiten duen); gero, objektuak; azkenik, aditza. Adibidez: Mary Shelley idazleak eleberria idatzi zuen. Subjektua

Objektua

Aditza

2 Lotu zutabeetako elementuak eta sortu perpausak. Azpimarratu perpausen osagai bakoitza kolore batez, teoria-laukian bezala. Enekoren arrebak

Frantzian denda asko

egin dit.

Idoia eta biok

zeruko izarrak

joango gara.

Astronomo azkarrek

opari polita

ireki zituen.

Coco Chanelek

asteburuan Erromara

aztertu dituzte.

Galdegaia Batzuetan, perpausaren berezko ordena aldatu egiten da. Osagairen bat nabarmendu nahi dugunean, aditzaren aurrera eramaten dugu. Osagai hori galdegaia da. Esaterako: Eleberria Mary Shelley idazleak idatzi zuen. Galdegaia

3

Berridatzi bigarren ariketako perpausak, galdera hauei erantzunez. Gero, azpimarratu galdegaia: Lapitzak erdira

• Nork egin dit opari polita? • Noiz joango gara Idoia eta biok Erromara? • Nork aztertu ditu izarrak? • Non ireki zituen denda asko Cocok?

50

Aditza

nire kapelak jende askok


U3

Perpausaren atalak Subjektua eta predikatua Perpausak bi atal ditu: subjektua eta predikatua.

Subjektuak aditzaren ekintza nork egin duen adierazten du. Subjektuaren ardatza (hitz nagusia) izena edo izenordaina da.

Predikatuak zer ekintza egin den azaltzen du. Predikatuaren ardatza aditza da.

4 Osatu perpausak, subjektua edo predikatua jarriz. – … goizero kukurruku egiten du. – Emakume zientzialariek … – … ez digute ezer ekarri Parisetik. – Eiderren txakurra … – … zazpi liburu erosi zituzten. – Etxe ondoko mekanikariak … 5

Kopiatu perpausak eta azpimarratu bakoitzaren subjektua berdez. Ispilua

– Zure anaia nagusia Italiako kostaldean egon da. – Urretxuko lagunak zinemara joan dira bart. – Ainhoaren katu beltzak hiru sagu harrapatu ditu. – Produktuak kalera atera dituzte herriko dendariek. – Txiste barregarriak kontatu dizkigu Txominen osabak. 6 Orain, inguratu subjektu bakoitzaren ardatza.

Aztertu irakurgaiko perpausen predikatuak Kopiatu irakurgaiko perpaus hauen predikatuak eta inguratu bakoitzaren ardatza: – Maryk eta lagunek etxe bat alokatu zuten Suitzan. – Hipatiaren aita Alexandriako liburutegiko zuzendaria zen. – Coco Chanelek hasieran kapelak diseinatzen zituen. – Lord Byronek erronka jarri zien lagunei. – Coco Chanelen piezek ospe handia lortu zuten. – Ikertzaileek Hipatiari omenaldia egiten diote urtero.

51


ea i

I T E R AT U R EZAGUTU L

A

Eleberria Eleberria ipuina baino narrazio-testu luzeagoa da. Mota askotako eleberriak daude: abenturazkoak, historikoak, fantasiazkoak…

1

Lotu testu bakoitza dagokion eleberriarekin.

Oliver Twist

Frankenstein

Altxorraren uhartea

egiten saiatu nintzen. A Nola deskriba nezake? Izaki eder bat urra zen. Ilea, luzea eta beltza. Begiak

Haren azala horia eta zim ! Ia bi urtez lan egin nuen urtsuak zeuzkan oso. Beldurgarria zen iritsita, izua eta desatsegina une haren zain, baina orain, unea a nintzen langelatik. baizik ez nuen sentitzen. Korrika ater

ari, eta Bristolera abiatu B Biharamunean agur esan nion am ilearekin batera. Bristoleko kaian,

nintzen Liversey sendag tziak zeuden. Marinel zahar tamaina eta kolore guztietako itsason bizar kizkurrak zituztenak. asko ere ikusi nituen, belarritakoak eta ; goleta batean nabigatuko Eta neu ere itsasoratu egingo nintzen nuen, marinelekin batera. zean behin hesien atzean harrapatuko zuen beldurrez. ezkutatuz, norbait atzetik joan eta hasi zen. Londres! Hiri Gero, nora joan zitekeen pentsatzen zunda zuen hiriak bizibide handi eta zoragarri hura! Askotan ent zutitu, eta bideari ekin zion! hobea eskaintzen zuela. Salto batez

C Eguerdira arte ibili zen errepidean, noi

2 Zer dakizu eleberri horietako bakoitzari buruz? Jarri taldeka eta kontatu elkarri.

Jolastu eleberrien izenburuekin • Taldeka jarrita, bilatu bost eleberri ezagunen izenburuak herriko edo eskolako liburutegian. Gero, idatzi bakoitzaren izenburua paper zati batean. • Trukatu paperak beste talde batzuekin, eta jolastu! Atera paper bat eta azaldu eleberria zeri buruzkoa den, izenburua aipatu gabe. Zure taldekideek minutu batean asmatu beharko dute.

52

Gogoan hartu! Ez ahaztu emakumezko eleberrigile bikain asko daudela! Jane Austen, Virginia Woolf, Isabel Allende... Baita euskal idazleak ere: Mariasun Landa, Arantxa Urretabizkaia, Jasone Osoro...


U3

TU NA ANTOLA IKASI DUDA

1

Osatu eskema «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasi duzuna kontuan hartuz: … osoa duen … ordenatua da. Perpaus guztiek … izan behar dute.

Definizioa

Perpauseko osagaien ordena

Perpausa

Perpausaren zatiak

Euskaraz, perpauseko hitzek berezko ordena bat izaten dute: 1. … 2. … 3. … Perpausean osagai bat nabarmendu nahi dugunean, … aurrera eramaten dugu. Osagai hori … da.

Subjektua: … adierazten du. Ardatza … da.

Predikatua: … azaltzen du. Ardatza … da.

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu. Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma Irakurgaiko hitz hauetatik, zein dagozkio beheko definizioei? Aukeratu:

asteroide erupzio

lurrin torloju

omenaldi agiri

diseinugile

arrakasta

a) Iltzearen antzeko objektua, zuloan biraka sartzen dena. b) Sumendi baten barruko materialak bortizki kanporatzea. c) Gauza bikainak eta paregabeak eginez lortzen dena. d) Norbait goraipatzeko egiten den ekitaldia.

53


P O R T F O L I O A

Zer ikasi dut? Lexikoa

Gramatika

1

6 Ordenatu hitzak eta idatzi perpausak.

Berridatzi esaldiok, egin aditzaren ordez beste bat erabiliz.

– bidaia / dugu. / Guk / zoragarria / egin

– Etxebizitza berriak egin dituzte Ean.

– Marta / joan / eta / euskaltegira / Garazi / dira.

– Jostunak soinekoa egin dit.

– bidean / da. / Donostiarako / galdu / trena

– Oporretako maleta egin dut. – Dagoeneko egin ditut etxerako lanak. – Bilbon zinema-jaialdia egin dute. 2 Bilatu azal hitza hiztegian eta idatzi esaldi bat hitz horren beste esanahi batekin. – Marrazki ikusgarria du liburuaren azalak. – Azala kendu diot sagarrari. – Txoriak zuloa egin du zuhaitzaren azalean. 3 Idatzi esaldiak lepo, buru eta hanka hitzen esanahi guztiekin.

– anaiak / guztiak / Ikerren / ditu. / gezur / sinetsi 7 Aldatu esaldiotako galdegaia, parentesi barruko galderei erantzunez: – Aitonak Bilbon liburua erosi du. (Non?) – Mendizaleak menditik presaka jaitsi dira. (Nondik?) – Postariak gutunak postontzitik hartu zituen. (Zer?) – Elefanteek uretan tronpa sartu dute. (Nork?) 8 Kopiatu eta bereizi subjektua eta predikatua, kolore desberdinak erabiliz. – Arrantzaleek arrain mordoa harrapatu dute. – Iltzeak autoaren gurpila zulatu du. – Nerea eta Idoia Naiararekin jolastu dira. – Aimarrek ederto jotzen du gitarra. 9 Idatzi predikatu bakoitzaren subjektua. Gero, azpimarratu subjektuen ardatzak. – … nekatuta heldu dira. – … txokolatezko tarta egin dugu. – … kontzerturako sarrerak erosi dituzte. – … berandu iritsi da.

Ortografia 4 Nola zatituko zenituzke hitz hauek lerro-amaieran? Idatzi aukera guztiak: ibai, errauts, jaurti, sumendi, zientzialari, arrakasta. 5 Lotu bi kutxetako zatiak eta osatu perpausak, marratxoa eta marra luzea erabiliz. Anek lehiaketa irabazi zuen Aneren aitona Nire neba txikia Egun on! astiro astiro joan da eskolara.

54

10 Idatzi 6. ariketako perpausen predikatuak eta inguratu ardatzak. Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

karta jokoan trebea da.

erantzuna badakizu

Baita zuri ere! erantzun nion.

laguntzarik behar izan baduzu

5. mailako ikasleak

erantzuna jakin ez baduzu


U3 RUA HELBU RA AURRE

Emakumeak ezkutuan Konturatu zara inoiz emakumeen obra gutxiago daudela museoetan? Eta kirolean ere garrantzi gutxiago ematen zaiela emakumeen lorpenei? Erakundeetako kargu garrantzitsuenetan ere gizonezkoak ikusten ditugu sarritan. Hausnartu horri buruz, Ikusi, pentsatu, neure buruari galdetu teknika erabiliz.

IKUSI

PENTSATU

Emakumeen lanak ikusgarritasun txikiagoa du arlo gehienetan.

Zer dela eta gertatzen da hori? Ez dira berdinak gizonak eta emakumeak?

NEURE BURUARI GALDETU

Nola alda dezakegu egoera? Zer egin dezaket nik laguntzeko?

Emakume bikainen galeria Eta zuek, noren biografia idatzi duzue? • Talde bakoitzak idatzi duen biografia horma-irudi batean jarriko du. Apaindu zuen hormairudia argazkiekin, marrazkiekin... • Horma-irudiaren laguntzaz, talde bakoitzak bere pertsonaia aurkeztuko die taldekideei. Aurkezpena interesgarriagoa egiteko, pertsonaiarekin lotutako objektuak, arropa eta bestelako apaingarriak ekar ditzakezue gelara. • Noren biografia gustatu zaizue gehien? Ziur jende interesgarria ezagutu duzuela!

Nola ikasi dut? Adierazi nola moldatu zaren unitateko eduki hauetan, angelu-neurgailua erabiliz: a) Hitz polisemikoak. b) Marratxoa eta marra luzea. c) Perpausaren egitura eta atalak.

0 12 0 60 3 1 0 5

110 70

100 80

90

80 7 100 1 0 10

60 12 0

5 13 0 0

0 10 20 170 180 30 160 50 40 0 1 14

180 170 160 0 10 20 150 30 14 40 0

1

55


© GRUPO ANAYA, S.A., 2022 - Juan Ignacio Luca de Tena, 15 - 28027 Madrid - Printed in Spain. Eskubide guztiak gordeta. Legeak lan honen edukia babestu eta espetxe-zigorrak edota isunak eta kalte-galeren ondoriozko kalte-ordainak ezartzen ditu honako hauentzat: edozein literatura-lan, artelan zein zientzia-lan, edo horren eraldaketa, interpretazioa edo gauzapena (edozein euskarritan finkatuta edo edozein eratan komunikatuta), oso-osorik edo zati batean, baimenik gabe erreproduzitu, plagiatu, banatu edo komunikatzen dutenentzat.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.