1 minute read

Ekosistemak modu jasangarrian erabiliko ditugu

Zorionez, hainbat gauza egin ditzakegu oraindik planetako

ekosistemak babestu eta leheneratzeko. Zure aletxoa jartzeko prest zaude?

Baliabideen kudeaketa jasangarria helburu xxi. mendeari begira, bizi-eredu jasangarria lortzea da gizateriaren erronka nagusietako bat. Horretarako, munduko gobernuek

Ekosistemak babesteko, gure beharrei erantzuteko hartzen ditugun baliabideak natura deuseztatu gabe erabili behar ditugu. Horrela, etorkizuneko belaunaldiei ere naturari onura ateratzeko aukera emango diegu. Horri baliabideen erabilera jasangarria deritzo.

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) ezarri dituzte.

1 Azaldu, zure hitzak erabilita, zer den «baliabideen erabilera jasangarria» egitea.

Baliabide naturalen gehiegizko ustiapena gelditzea. Hori lortzeko, garrantzitsua da ehiza, arrantza, mozketak eta espezie zehatzen harrapaketa kontrolatzea. Babestu beharreko beste baliabide natural bat ura da, izan ere, neurrigabe erabiltzen dugu.

Zer helmuga dituzte GJHek?

Kutsadura murriztea. Beharrezkoa da gure ohiturak aldatzea, substantzia kutsatzaileen ekoizpena murrizteko.

Hondakinen arazoa konpontzea.

Xedea da gutxiago kontsumituz hondakin gutxiago sortzea, eta hondakin horiek birziklatzea eta berrerabiltzea, beste erabilera bat izan dezaten.

Desberdintasun sozialak murriztea. Nahitaezkoa da gizaki guztiok elikadura osasungarria, osasun-arreta egokia eta kalitatezko hezkuntza eskuragarri izatea.

Naturagune babestuak zaintzea. Ezinbestekoa da kaltetu gabeko ekosistemak babestea, baita dagoeneko kaltetu ditugunak leheneratzea ere.

Bainatu beharrean, hartu dutxa.

Baliabideak modu jasangarrian erabiltzeko zenbait aholku

Itxi txorrota!!!

Itxi txorrota, hortzak eta eskuak garbitzen dituzun bitartean.

Txorrota erabili ostean, egiaztatu behar bezala itxi duzula.

Garbitu frutak eta barazkiak ontzi batean, ez txorrotaren azpian.

Murriztu erabilera bakarreko plastikoen kontsumoa. Berrerabili edo birziklatu papera eta beira.

Ez galdu alferrik janaririk. Erabili sobran dauden elikagaiak beste errezeta batzuetan.

Bonbillen ordez, jarri led motako lanparak.

KLAK!

Ez erabili komuna paperontzia balitz bezala.

Erabat itzali erabili behar ez dituzun gailu elektrikoak.

Erabili garraio publikoa, eta, bidea laburra bada, zoaz bizikletaz edo oinez.

1 Erreparatu orrialde honetako aholkuei, eta sailkatu uraren edo energiaren erabilera jasangarria egiteko baliagarriak diren arabera.

2 Orri birakaria Taldeka, aukeratu garrantzitsuena iruditzen zaizuen aholkua. Idatzi testu bat, egindako hautua arrazoitzeko. Partekatu zuen iritzia ikasgelako gainerako taldeekin.

Itxi gelak eta leihoak, beroa gordetzeko.

Gogoan hartu!

Gutako bakoitzak baliabideak modu jasangarrian erabiliko balitu, onuragarria izango litzateke guztiontzat, ez soilik gizakiontzat.

This article is from: