4 minute read

Nolakoak dira ibaiak?

Gizakiok ateratzen al diegu probetxurik ibaien ezaugarri eta elementuei?

Zer dira ibaiak?

Ibaiak ur gezako ur-lasterrak dira, euri-urez edo urtzaldietako urez osatuak, mendietan sortzen eta itsasora, aintziretara edo beste ibaietara isurtzen direnak.

Ibaien elementuak

Ibaiek hiru zati edo elementu dituzte: iturburua, ibilbidea eta bokalea.

Iturburua. Ibaia sortzen edo hasten den lekua. Inguru menditsuetan egon ohi da.

Goiko ibilbidea. Iturburutik gertuen dagoen tartea. Maldaren ondorioz, urak bizi-bizi jaisten dira.

Ibilbidea. Ibaiak sortzen denetik isurtzen den arte egiten duen bidea. Hiru ibilbide bereizten dira: goikoa, erdikoa eta behekoa.

Erdiko ibilbidea. Ibilbidearen erdiko tartea da. Malda txikiagoa da, eta uraren abiadura ere bai.

Isurialde hidrografikoa. Itsaso edo ozeano berera isurtzen diren ibaiak biltzen dituen lurraldeen multzoa.

Ibilgua. Ibaiak bere ibilian sortzen duen bidea.

Ibaiadarra. Beste ibai batera isurtzen den ibaia.

Beheko ibilbidea. Bokaletik gertuen dagoen tartea. Ia ez du maldarik, eta ibaia mantso-mantso iragaten da, meandro izeneko bihurgune itxiak eginez.

Ibaien ezaugarriak

Luzera, emaria eta erregimena dira ibaien ezaugarri nagusiak.

Ezaugarri horiek bi faktoreren baitan daude: luzera eta abiadura erliebearen araberakoak dira; emaria eta erregimena, berriz, klimaren araberakoak.

1 Aipatu ibaien elementuak.

2 Definitu koadernoan kontzeptu hauek: ibaiadar, ibilgu, bokale eta emari.

3 Ikertu. Badago urtegirik zure herri

Nire inguruko urak

Bilatu informazioa, eta egin zure herri edo hiritik gertu dauden ur-masa gezen zerrenda.

Ibaiez gain, aintzirak, urmaelak, akuiferoak eta antzeko ur-masak ere aipa ditzakezu.

Luzera. Iturburuaren eta bokalearen artean dagoen distantzia. Ibaiak laburrak edo luzeak izan daitezke.

4 Sailkatu termino hauek, ibaien elementuak edo ezaugarriak diren kontuan hartuta: erregimena – ibilbidea – bokalea - emaria – iturburua – luzera.

Emaria. Ibaiak tarte eta denbora jakin batean daraman ur kantitatea.

Erregimena. Urtean zeharreko emari-aldaketa. Emaria gutxi aldatzen zaien ibaiak erregimen erregularrekoak dira; asko aldatzen zaienak, edo erabat lehortzen direnak, erregimen irregularrekoak.

Bokalea. Ibaiaren amaierako tartea. Ibaiak itsasora, ozeanora, aintzira batera edo beste ibai batera isurtzen ditu urak.

Giza jardueren ondorioz sortzen diren hondakin-uren % 80 tratatu gabe isurtzen da ibaietara edo itsasora, eta horrek urak kutsatzen ditu.

Zein eta nolakoak dira

Espainiako ibai nagusiak?

Zer kontserbazio-egoeratan daude

Espainiako ibaiak?

Hiru isurialdeak

Espainia hiru isurialde hidrografikotan banatzen da: isurialde kantauriarra, isurialde atlantikoa eta isurialde mediterraneoa.

isurialde atlantikoa

Ozeano Atlantikora isurtzen diren ibaiek osatzen dute; Penintsulako ibai gehienak hantxe itsasoratzen dira, Iberiar goi-lautadak malda txiki bat baitu mendebalderantz. Ibai horiek bi multzotan bereizten dira:

– Galiziako ibaiak. Laburrak eta erregularrak dira. Ibai nagusiak: Tambre, Miño eta haren ibaiadarra, Sil.

– Iberiar goi-lautadako eta Guadalquivirren sakonuneko ibaiak. Ibai luze eta irregularrak dira. Ibai nagusiak: Duero, Tajo, Guadiana eta Guadalquivir.

Kanaria uharteetan ez dago ibai iraunkorrik. Euria modu ekaiztsuan egiten duenean, ura sakan izeneko bideetan behera jaisten da.

Erliebearen formak hobeto ulertzeko, joan anayaharitza.es webgunera, eta ikusi «Espainiako ibaiak» bideoa

Espainiako ibaiak

Isurialde kantauriarra

Isurialde atlantikoa

Isurialde mediterraneoa

Uhartediak

Ibaia

Ibaiadarra

Uharrak eta sakanak

Estatuaren muga

Isurialde kantauriarra

Kantauri itsasora isurtzen diren ibaiek osatzen dute.

Ibai laburrak dira, itsasotik gertu sortuak baitira denak, Kantauriar mendikatean. Klima euritsuaren eraginez, erregimen erregularrekoak dira.

Ibai nagusiak, ekialdetik mendebaldera: Bidasoa, Ibaizabal, Besaya, Nalón, Navia eta Eo.

1 Zenbat isurialde daude Espainian? Kalkatu Espainiako mapa bat, eta adierazi isurialde bakoitzeko ibai nagusiak.

2 Binaka, jolastu ibaien izenak ozen esaten. Ibai bakoitza zer isurialdetakoa den asmatu beharko du bikotekideak.

3 Aztertu mapa, eta idatzi Duero, Ebro eta Ibaizabal ibaien bina ibaiadar, eta Tajo, Guadiana, Guadalquivir eta Bidasoaren bana.

4 Egin eskema bat edo kontzeptu-mapa bat, Espainiako ibaiei buruzko informazioa erabiliz.

Isurialde mediterraneoa

Mediterraneo itsasora isurtzen diren ibaiek osatzen dute.

Luzera eta erregimen aldakorreko ibaiak dira. Bi multzo bereizten dira:

– Ekialdeko ibaiak. Nagusiak, iparraldetik hegoaldera: Ter; Llobregat; Ebro, Espainian emari handiena duen ibaia; Turia; Júcar, eta Segura.

– Hegoaldeko ibaiak. Laburrak dira, denak ere kostaldetik gertu sortuak baitira, Mendikate Penibetikoan. Nagusiak Andaluzian daude; hona hemen, ekialdetik mendebaldera: Almanzora, Guadalfeo eta Guadalhorce.

Balear uharteetan ere ez dago ibai iraunkorrik. Ekaitz gogorrak daudenean, uhar izeneko ur-lasterrak sortzen dira ecologiaverde.com/como-evitar-la-contaminacion-de-los-rios-3369.html

Zaintzen al ditugu gure ibaiak?

Sartu web-orri honetara, eta azaldu, labur-labur, gure eguneroko bizitzan zer egin dezakegun denok ibaiak kutsatzeari uzteko.

Espainiako ibaien erdiak baino gehiago kutsatuta daude, nagusiki ongarri edo produktu kimiko toxikoengatik. Kutsatzaile arruntagoak ere badaude, hala nola etxetresna elektrikoak, musukoak, altzariak eta zaborrak.

Ura behar bezala erabiltzen al dugu?

Herritar guztion ardura al da ura zaindu eta behar bezala erabiltzea?

Ura funtsezkoa da planetako izaki bizidun guztion bizitzarako. Edateko ez ezik, gizakiok beste jarduera askotarako ere erabiltzen dugu ura.

Natura-baliabide hori amaigabea dela iruditzen bazaigu ere, kontsumo desegokiak edo ura neurriz kanpo erabiltzeak baliabide hori agortzea ekar dezake, eta horrek oso ondorio larriak izango lituzke. Hori dela eta, garrantzi handikoa da arduraz jokatu eta ura behar bezala erabiltzea.

Uraren erabilerak

Erabilera publikoa Erabilera pribatua

Kaleak garbitzeko, iturri publikoak betetzeko, parkeak ureztatzeko edo suak itzaltzeko erabiltzen dugunean ura, baliabide horren erabilera publikoa egiten dugu, helburua herritar guztiei mesede egitea baita.

Non kontsumitzen da ur gutxien?

Erreparatu grafikoari, eta erantzun:

• Zer autonomia-erkidegotan gastatu zuten ur gehien 2020an?

• Zer erkidegok izan zuen kontsumo baxuena 2020an? Zer dela eta?

• Zer kopurutara hurbiltzen da gehien zure erkidegoan 2020an egin zenuten ur-kontsumoa?

Ura etxean erabiltzen dugunean —adibidez, edateko, dutxatzeko, hortzak garbitzeko, ontziak eta arropa garbitzeko, etab.—, baliabide horren erabilera pribatua egiten dugu.

Etxeko batez besteko kontsumoa, autonomia-erkidegoen arabera

Ura aurrezteko aholkuak

Bainatu ordez, dutxatu. Gogoratu gorputza xaboiaz garbitu bitartean txorrota ixteaz.

Ez jarri martxan arropa- eta ontzi-garbigailuak guztiz beteta egon arte.

Itxi txorrota platerak xaboiaz garbitu bitartean. Erabili detergente gutxi, ahalik gutxiena kutsatzeko.

1 Uraren zer bi erabilera egiten ditugu gizon-emakumeok?

2 Zuen herri edo hiriko udaleko Ingurumen Sailak uraren erabilera publikoa hobetzeko proposamenak aurkeztu ditzatela eskatu die ikastetxe guztiei. Idatzi gutun bat zinegotziari, eta esplikatu proposamen horietariko lau eta zertan egingo lieketen mesede zuen herri edo hiriari.

3 Hausnartu ura aurrezteko aholkuez, eta osatu beheko taula hau zure koadernoan.

Zure eguneroko bizitzako zer alderdi hobetu beharko zenituzke, zure ustez? Zerbait egin al dezakezu zure familiakoei aholku horiek betetzen laguntzeko?

Aholkuak Beti egiten dut Batzuetan egiten dut Ez dut inoiz egiten ? ? ? ?

Ura nola aurreztu hobeto ulertzeko, joan anayaharitza.es webgunera, eta ikusi «Uraren etxeko erabilera» bideoa.

Gogoan hartu!

Txorrotako urik ez duten 10 etxetik 8tan, emakumeek eta neskek joan behar izaten dute ur bila.

This article is from: