2 minute read
Non dago ur gehien gure planetan?
Lurraren gainazalaren erdia baino gehiago urak estaltzen duen arren, zenbait herrialdetan erabilera mugatua dute. Nolatan?
Planeta urdina
Lurraren gainazalaren ia hiru laurdenak urez estalita daude —gehiena ur gaziz—; hori dela eta, espaziotik begiratuz gero, gure planeta urdina ikusten da.
Lur planetako uren multzoari hidrosfera esaten zaio. Hidrosferarik ez balego, Lurrean bizia egotea ezinezkoa litzateke.
• Gizakiek, animaliek eta landareek ura behar dute bizitzeko. Izaki bizidun asko uretan bizi dira.
• Ozeano eta itsasoetako urak eguzki-beroa xurgatzen du, eta horrek tenperatura leuntzen eta beroari eusten laguntzen du.
Naturan, ura hiru forma edo egoeratan aurkitu dezakegu: solidoegoeran, likido-egoeran eta gas-egoeran. Hoztu edo berotu ahala, ura egoera batetik bestera igarotzen da.
Uraren egoerak eta egoera-aldaketak
Ura solido-egoeratik likidoegoerara igarotzea, beroaren eraginez.
Solido-egoera
«Berehala kontatuko dizut»: unitatearen laburpena eskuragarri duzu anayaharitza.es webgunean.
Urari buruz gehiago jakiteko, joan anayaharitza.es webgunera, eta ikusi «Uraren garrantzia» bideoa
Ura likido-egoeratik gasegoerara igarotzea, beroaren eraginez.
Likido-egoera
Gas-egoera
Solidotzea
Ura likido-egoeratik solidoegoerara igarotzea, hotzaren eraginez.
Kondentsazioa
Ura gas-egoeratik likidoegoerara igarotzea, hotzaren eraginez.
Uraren zikloa
Ura etengabe mugitzen da Lurreko bazter batetik bestera. Egoera-aldaketak direla tarteko, uraren ziklo esaten zaiona gertatzen da.
Kondentsazioa
Tenperatura baxuengatik zeruan gora igo, eta ur-lurruna kondentsatu egiten da, eta ur tanta txikiak eratu eta hodeiak sortzen dira.
Gogoan hartu!
Lurreko uraren % 0,007 bakarrik da edangarria; kutsaduraren ondorioz, kopuru hori urtetik urtera ari da jaisten.
Prezipitazioa
Hodeiak handituz joan ahala, pisuak eta tenperatura hozteak ur tantak erorarazten ditu euri, elur nahiz txingor forman.
Lurrunketa
Ur-masa handietan dagoen ur likidoa lurrundu egiten da eguzki-beroaren eraginez, eta ur-lurrun bihurturik igotzen da atmosferara.
1 Lurrari «planeta urdina» deitzen zaio. Zer dela eta? Zer da hidrosfera?
2 Azaldu hidrosferaren garrantzia.
3 Ikertu zein den uraren solidotze- eta urtze-tenperatura.
4 Marraztu koadernoan uraren zikloa, eta idatzi prozesuaren urratsak.
Prezipitazioetako ura pilatu egiten da berriz ere, eta ur-masak eratzen ditu. Zati bat iragazi egiten da, eta lurpeko urak eratzen dira; beste zati bat lurgainean geratzen da, eta atzera ere uraren zikloa hasten da.
Uraren zikloa hobeto ulertzeko, joan anayaharitza.es webgunera, eta ikusi «Uraren garrantzia» bideoa .
5 Aipatu uraren egoerak, eta idatzi zer aldaketa dagoen tartean kasu bakoitzean:
• Jon etxetik atera berritan, euria hasi zuen.
• Desirée eta Miren patinatzen ari dira aintzira izoztuan.
• Ispilua lausotu egin da, eta Anak ez du bere burua ikusten.
Nola banatzen da ura Lurrean?
Zer ur-masatatik ateratzen dugu gure eguneroko bizitzan erabiltzen dugun ura?
Lurgaineko urak eta lurpeko urak
Hidrosfera osatzen duten urak bi eratakoak izan daitezke: lurgainekoak edo lurpekoak.
Lurgaineko urak
Euri-ura pilatzeagatik edo lurpeko urak kanpora ateratzeagatik Lurraren gainazalean daudenak dira. Bi eratakoak izan daitezke: kontinentalak edo itsasokoak.
Itsasoko urak, hala nola ozeano eta itsasoak, ur-masa gaziak dira. Halakoetan bi fenomeno gertatzen dira:
• Ur-lasterrak. Itsasoko uren mugimenduak dira, tenperatura- eta gazitasun-aldaketek, haizeak, eta Lurraren errotazioak eragindakoak.
Ur kontinentalak ur-masa gezak dira. Mugimenduan egon daitezke, hala nola ibai eta errekak, edo geldi, hala nola aintzirak.
Lurpeko urak
Lurraren gainazaletik behera daudela-eta ikusten ez diren urak dira. Lur porotsuetan edo harrien arrakaletan barrena iragazi eta lurraren barnealdean pilatzen dira, eta akuiferoak eta lurrazpiko ibaiak eratzen dituzte.
• Mareak. Ilargiak eta Eguzkiak Lurrean eragiten duten grabitazio-indarragatik itsas mailan gertatzen diren aldaketak dira.
Beste batzuetan, modu artifizialean ateratzen dira lurra zulatu eta putzuak sortuz.
Lurpeko urek leizeak eta zuloak sortzen dituzte. Batzuetan, gainazalera ateratzen dira, eta iturburu edo ur-begi naturalak sortzen dira.
Gero eta ur gutxiago dago!
Erreparatu grafikoari, hausnartu eta erantzun:
• Zer joera du Espainian eskura dagoen uraren bilakaerak: goranzkoa ala beheranzkoa?
• Zer urtetan erregistratu ziren kantitate handienak? Eta txikienak?
• Zenbat urte igaro dira bi data horietatik?
• Zer-nolako aldea dago, gutxi gorabehera, kantitate batetik bestera?
Uren ustiapena
Gizakiok jarduera askotarako erabiltzen dugu ura: nekazaritzarako, abeltzaintzarako, industriarako… Kontsumorako ere erabiltzen dugu (edateko, higienerako, elikadurarako, garbitzeko…).
Bildutako ura
Urtegia
Gogoan hartu!
Giza kontsumorako erabili baino lehen, ura tratatu egin behar izaten da; horretarako, ura gatzgabetu eta edateko ur bihurtzen dute.
Euririk egiten ez duenean ura lortu eta energia elektrikoa sortzeko, ibaietan presak eraikitzen dira, ur geza urtegietan pilatzeko modua ematen dutenak.
1 Lurgaineko zer bi ur mota daude?
2 Idatzi ur-masa gezen eta ur-masa gazien bina adibide.
3 Zertan dira desberdinak lurpeko urak eta lurgaineko urak?
4 Egin zure egunerokoan ura erabiliz egin behar izaten dituzun jarduera nagusien zerrenda. Zein da bakoitzaren jatorria?
5 Ikertu eta esplikatu zer den ura gatzgabetzea eta edateko ur bihurtzea.