BAZEN BEHIN, URLIAREN DENBORAN, ARGITXO IZENEKO IRATXO TXIKI ETA ALAI BAT. ARGITXO LARRAINETA MENDIKO LEIZE BATEAN BIZI ZEN, URRIKE SORGIN ATSEGINAREKIN. GARAI HARTAN GAUZA GUZTIEK HIZKETAN ZEKITEN ETA, EUSKAL HERRIAN, EUSKARAZ HITZ EGITEN ZUTEN. URRIKEREN ETA ARGITXOREN AHALMEN MAGIKOARI ESKER, GIZAKIAK, TXORIAK, PIZTIAK, ZUHAITZAK ETA ARAITZAK, DEN – DENAK EUSKAL HIZKUNTZAZ ELKAR ULERTZEKO GAI ZIREN.
BAINA DENBORA AURRERA JOAN AHALA, IZAKI GEHIENAK AHALMEN MAGIKO HARTAZ AHAZTU ZIRELA. GELDIRO – GELDIRO, ZEIN BERE HIZKUNTZAZ MINTZATZEN HASI ZIREN: TXORIAK TXIOKA, PIZTIAK ORRO ETA MARRUMAKA, ZUHAITZAK XUR – XURKA, ETA ARKAITZAK… ARKAITZAK MUTU GERATU ZIREN. URRIKE ETA ARGITXO ERABAT AHUKDU ZIREN, BEREN ZEREGINETAN JARRAITZEKO INDARRIK GABE. IZAKI MAGIKOEN AROA BUKATUTA ZEGOEN ETA, GEROZTIK, EUSKARA GIZA – EMAKUMEEN ESKU GERATU ZEN.
-
ARGITXO LAZTANA –ESAN ZUEN EGUN BATEAN TRISTEKI URRIKEK- LOTARA JARTZEKO UNEA HELDU ZAIGU. HORRELAXE EGONGO GARA HARIK ETA, INOIZ, EUSKALDUNEK BERRIRO GURE LAGUNTZA BEHAR IZAN ARTE.
-
BAINA, LOTAN NAGOELA, NOLA JAKINGO DUT NIRE LAGUNTZA BEHAR DUTEN? –GALDETU ZUEN ARGITXOK.
ERANTZUN GISA, URRIKEK KRISEILU BAT EMAN ZION. KRISEILU MAGIKOA ZEN ETA AZALDU ZION HARK LAGUNDUKO ZIOLA BERE EGINBEHARREAN.
LOTARA JARRI ZIREN, BERAZ, ETA, MUNDUAN IZAKI MAGIKO ASKO BEZALA, MILAKA URTETAN HALAXE EGON ZIREN. BAINA, EGUN BATEAN, KRISEILUA PIZTU ETA BIZI – BIZIA EMATEN HASI ZEN. ARGITXO ESNATU ETA GIZAKIEN MUNDURANTZ ABIATU ZEN KRISEILUA ESKUAN ZERAMALA. POZIK ZIHOAN, NRBAITEK LAGUNTZA BEHAR ZUELAKO.
BERRIRO
BERAREN
BAINA GIZON-EMAKUMEEN HERRIRA HELDU ZENEAN, A ZER TXUNDIDURA SENTITU ZUEN BAT – BATEAN! HAINBESTE JENDEREN ARTEAN, NOLA JAKINGO OTE ZUEN BERAK NORI LAGUNDU? “TIRA, BEHARBADA, KRISEILUAREN ARGIA PIZTEN BADA, ARAZOA NON DAGOEN JAKINGO DUT”, ESAN ZUEN BERE GOLKORAKO. BERAZ, HERRIAN GORA ETA HERRIAN BEHERA IBILTZEN HASI ZEN KRISEILUARI BEGIRIK KENDU GABE. GIZON-EMAKUME BATZUK EUSKARAZ MINTZATZEN ZIREN, BESTE BATZUK BERRIZ ERDARAZ … BAINA KRISEILUAK ITZALITA JARRAITU ZUEN.
HANDIK PUSKA BATERA, ARGITXO IKASTOLAKO TEILATUAREN ERTZEAN ESERI ZEN, ZER EGIN EZEAN. HALAKO BATEAN, ARGI TXIKI-TXIKI BAT PIZTU ZEN KRISEILUAN. IKASTOLAKO PATIORA NESKA-MUTILAK SARTZEN HASI ZIREN ETA, ZENBAT ETA GEHAIGO SARTU, HAINBAT ETA BIZIAGO ARGITZEN ZUEN KRISEILUAK. “GARBI DAGO”, PENTSATU ZUEN ARGITXOK, “GAZTETXOAK DIRA NIRE LAGUNTZA BEHAR DUTENAK. BAINA, ZERGATIK BEHAR OTE DUTE LAGUNTZA?”
BEREHALA JAKIN ZUEN ERANTZUNA: NESKAMUTIKO HAIEK GUZTIAK ERDARAZ ARI ZIREN! “IKASTOLARA DABILTZANAK EUSKALDUNAK DIRA, ETA, HALA ERE, ERDARAZ EGITEN DUTE! HAUXE BAI ARAZO LARRIA!” BI ALDIZ PENTSATU GABE, KRISEILUA HARTU ETA TEILATUTIK JAUZI EGIN ZUEN ARGITXOK. GAZTETXOEI BERA NOR ZEN AZALDU ETA GERO, OKERRA KONPONDUKO ZUEN BERE MAGIAREN LAGUNTZAZ. BAINA PATIORA HELDU AURRETIK, HORMA IKUSTEZIN BATEN AURKA JO ZUEN . HAMAIKA MODU EZBERDINETAN SAIATU BAZEN ERE, BETI OZTOPO HONEK IKASTOLARA SARTZEA ERAGOZTEN ZION. ZER EGINGO ZUEN GAZTEENGANA HELTZEKO?
ONDO HAUSNARTU ONDOREN, PLAN BAT ASMATU ZUEN ARGITXOK. ARRATSALDE HARTAN, NESKAMUTILAK IKASTOLATIK IRTEN ZIRENEAN, BERRIRO TEILATUTIK JAUZI EGIN ETA UNAIREN MOTXILA BARRURA SARTU ZEN. ONDO ARAKATU ONDOREN, OTARTEKOAREN BARRUAN EZKUTATU ZEN. UNAI OTARTEKOA ATERA ETA JATEKO ZORIAN ZEGOENEAN, HARA NON, MORTADELAREN ORDEZ, ARGITXO AZATZEN ZAION! ZUR ETA LUR ZEGOEN UNAI. ARGITXOK, BERRIZ, ASTIRIK GALDU GABE, KRISEILUA ALTXATU ETA BERE HITZ MAGIKOAK ESAN ZITUEN: “HARRI-MURRI, ZAPERO-BERO, EGIN EUSKARAZ NIK ESAN ETA GERO”. KRISEILUAK ARGI IZPI BAT SORTU ETA UNAIREN AURPEGIA ARGIZTATU ZUEN. USTEKABEAN, MUTIKOA EUSKARAZ EGITEN HASI ZEN KONTURATU GABE.
ONDOREN, ARGITXOK NOR AZALDU ZION ETA BIAK ADISKIDE MINAK BIHURTU ZIREN. UNAIREKIN ELAKARLANEAN, IKASTOLARA SARTU ETA BESTE GAZTETXOEI LAGUNTZEKO AUKERA IZANGO ZUEN. HURRENGO GOIZEAN, UNAIREN MOTXILAN SARTUTA, EZ ZUEN IKASTOLARA SARTZEKO ARAZORIK IZAN. GERO, PATIOA BETE – BETERIK ZEGOEN UNEAN, UNAIREN ESKUAREN GAINEAN JARRITA, HOTS EGIN ZUEN: - ENTZUN MESEDEZ, ENTZUN! ARGITXO IRATXOA NAIZ, ETA ZUEI LAGUNTZERA ETORRI NAIZ, HAUR JATOR ETA ZINTZOAK ZARETELAKO. NIRE MAGIAREN LAGUNTZAZ GAUZA HARRIGARRIAK EGIN DITZAKET, ETA ZUEN ERDARAZKO HITZAK EUSKALDUN BIHURTUKO DITUT…
PATIO OSOKO NESKA – MUTILAK ARGITXOREN INGURURA BILTZEN HASI ZIREN, HALAKO IZAKI TXIKI ATSEGINAK ERAKARRITA.
-
GAINERA, BESTE GAUZA MIRAGARRI ASKO EGIN DITZAKET: ZUEN IPUIN ETA ABESTIETAN AGERTU, ZUEN GELATAN SORPRESATXOAK UTZI… BAINA, HORRETARAKO, BAI ETXEAN, BAI IKASTOLA ETA KALEAN, BETI EUSKARAZ EGIN BEHAR DUZUE. SAIATUKO AL ZARETE??
IKASTOLAKO GAZTETXO GUZTIAK ADOS EGON ZIREN. ORDUAN, ARGITXOK KRISEILUA ALTXATU ETA HITZ MAGIKOAK ESAN ZITUEN “HARRI – MURRI, ZAPERO – BERO, EGIN EUSKARAZ NIK ESAN ETA GERO”. KRISEILUTIK ARGI BIZI – BIZI BAT HEDATU ZEN HAN ZEUDEN GUZTIENGANA. ORDUAN, HAUR GUZTIAK EUSKARAZ MINTZATZEN HASI ZIREN, ETA HANDIK AURRERA BETI HORRELAXE JARRAITU ZUTEN. GEROZTIK, BAI IKASTOLAN, BAI ETXEAN ETA KALEAN, ARGITXO IZENEKO IRATXO TXIKI BAT BIZI DA. EDOZEIN TOKITAN IZKUTATURIK – POLTSIKOAN, OTARTEKOAN, BALOIAREN BARRUAN, KARPETAN… -, GUREKIN EUSKARAZ JOLASEAN IBILTZEKO ASMOZ. SAIATUKO AL GARA??
- Iùigo Aritza Ikastolako Haur Hezkuntzako irakasleek egokitua– 2014/2015 ikasturtea