Nafarroa Oinez 2018aren baitan Altsasuko Oinez Basoa sortu zen. Beste ekimen batzuen artean, saguzarren habia-kutxak jarri ziren eta hau aitzakitzat hartuz, Haur Hezkuntzan saguzarren inguruko proiektua eraman genuen aurrera. Jakinmina berehala lortu genuen eta asko ikasi genuen.