Edurneren testigantza

Page 1

Donostian, 2013ko apirilaren 24ean

ASKE GUNEKO DESALOJOAREN eta ATXILOKETAREN TESTIGANTZA. APIRILAK 19 Apirilaren 19ko herri harresiaren desalojoan atxilotu ninduten, ertzainetako bat erasotu izana leporatuz. Alabaina, hauxe da, erasoa baino, haiek erabilitako biolentzia agresibotik babesteko, neuk izandako jarreraren testigantza, baita komisaldegian gertatutakoaren laburpena ere: Goizaldeko seirak aldera mikrofonoko ahotsak esnatu gintuen, ertzaintzaren “armada” laster iritsiko zela zioena. Honen aurrean ordea, azkar osatu genuen herri harresia eta bihotzetik gertu (karpa zuriaren barnean, berdetik gertu) ezarri nintzen ni, lagunaren ondoan. Ertzainentzat leku estrategikoa zen hura, karpa zuriaren paretek eta berdeak bertan gertatzen zena ezkutatzen baitzuten; gainera, ez zegoen bertatik ezer grabatzeko aukerarik. Hasieran zoko hartan sartu ez baziren ere, tentsioa areagotu orduko gure aldetik ere hasi ziren. Guganaino iristea lortu zutenean, jada euren jarrera pazifiko eta pasiboa ahaztuta zeukaten. Lehenik, arbizuarra bortizki atera zuten eta ondoren neuri iritsi zitzaidan txanda. Neure ondoko kideak atera bazituzten ere, berriro ere taldeari heltzeko aukera izan nuen. Horrela, ertzain batek besoetatik tiratu eta beste batek euren eskuak aurpegian ezarri zizkidaten. Hark, masail eta ahotik bortizki heldu ninduen eta inongo urradurarik ez egitearren, burua aldeetara mugitu nuen. Hala ere, azkar heldu ninduten beste nonbaitetik, ileko mototxetik, hain zuzen. Iletik helduta arrastaka atera ninduten, ziztu bizian gainera, eskutik edo “trapu” bat ateratzen egongo balira bezala. Nik bitartean, isilik eta inongo mugimendurik egin gabe jarraitzen nuen, nahiz eta sentitzen nuen mina jasanezina izan. Atzean, oihu eta txistu ugari entzuten nituen, ertzaintzak nigan izaten ari zen jarrera salatzen zebiltzan. Ondoren, jendartetik urrundu eta biren artean hanketatik eta besoetatik gogor eta bortizki heldu ninduten eta haietako bat gainera etorri zitzaidan; literalki neure gainean jarri zen, ni lurrean etzanarazi ninduten bitartean. Momentu hartan zera errepikatzen nien behin eta berriro: “lasaitu! lasai zaitezte!”, “kontuz ibili!”,”Me estais haciendo daño!”. Nire hitzek ordea ez zuten ezertarako balio, eroak ziruditen. Jada “askatze pasiboa” amaitu zela eta kanporantz ateratzen utziko zidatela uste nuenean, bat-batean, ertzain bat garraxika entzun nuen zera esanez: “¡detener a esta zorra! ¡Denerla! Momentu hartan ezin nuen ezer ulertu, nigatik ari al zen? Burua goratu eta nirekin zeuden ertzainen harridura aurpegiak ikusi nituen. Bai, nonbait nigatik ari zen. Nigana gerturatu eta ez zion esaldi bera esateari uzten: Detenerla! Que detengais a esta zorra!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Edurneren testigantza by Hitzondo - Issuu