Aurrekontuak 2012

Page 1

ALTSASUKO BILDU

AURREKONTUAK 2012 - ALKATETZAREN PROPOSAMENA

Altsasuko Udalaren Aurrekontuetarako Proposamena AURREKARIAK

2012ko otsailaren 29an onartzeko aurkezten diren aurrekontuak udalari eta udalak dituen erakunde autonomoei dagozkie: Musika Patronatua eta Zahar Egoitzaren Patronatua. ATABO Elkarte Publikoaren gastu eta diru-sarrerak ere aurreikusten dira, Sakanako Mankomunitateari eta Gizarte Ongizate Zerbitzuen Mankomunitateari egindako ekarpenekin batera.

UDALAREN AURREKONTUA

Aurrekontuak prestatzeko izan dugun muga nagusia dirusarrerek jarri dute, are gehiago zuhurtasuna irizpidetzat hartu dugunean; izan ere, aurretik hasitako zenbait zigor espediente ez ditugu diru-sarreratan sartu, horiek kobratzea zaila izan daitekeela baitakigu. Horrela, diru-sarrerak 5.318.012,49 eurokoak dira, aurreko urteetakoak baino baxuagoak.

5.318.012,49 â‚Ź UDALAREN ETA BERE BI ENTITATE AUTONOMOEN AURREKONTUA

6.750.641,33 â‚Ź

Oro har, udalaren eta bere bi entitate autonomoen (Musika Patronatua eta Zahar Egoitzaren Patronatua) aurrekontua 6.750.641,33 eurokoa da.

BESTE AURREKONTUEKIN KONPARATUZ

DIRU-SARREREN JAITSIERA

2010 urtearekiko jada nabaria da diru-sarreretan gertatzen den jaitsiera, eta 2011rekiko ere ondorengo murrizketak nabarmendu beharra dago: + Oro har, udalak berak jasotzen dituen zerga guztietan bilketa txikiagoa. Bereziki esanguratsuak dira Lursailen Balioaren Igoera zerga (ICIO) eta IAE. + Tokiko Ogasunetako Fondoetan %1,3ko murrizketa. + Behin-behineko aterpetxeari emandako diru-laguntza %70ean murriztua. + Kontsumitzaileen Bulegoko gastuak ordaintzeko dirulaguntza kendua.

INFORMAZIO GEHIAGO: WWW.ALTSASU.NET


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.