Ekimen 1. Ezagutzaren funtsa

Page 1

EKIMENA: SAKANAKO EZAGUTZAREN GIZARTE-FUNTSA SAKANTZEN SAREA. 2012Ko ekainaren 2an.

OHARRA: TXOSTEN HONEN BUKAERAN, 5. ATALEAN, ARRAZOITZEN DUEN ERANSKINAREN AURREAN, BERTAN PARTE HARTZEKO MODUA AZALTZEN DA. 1. ZER DA Ekimen hau gizarte-funtsa bat sortzeko ikerketan datza, non i) SAKANAKO EZAGUTZA ii) ETA SAKANAKOAK DIREN NATURA, GAUZAK ETA OROIMENAK JASO, GORDE, IKERTU ETA ERABILIKO DIREN, gero aztertu, berrerabili, edota besteei kontatuta, tokiko baliabideak era berritzailean erabiliz entrepresa berriak sortzeko balio dezaten. 2. NOLA EGIN Sakanako ezagutzaren gizarte-funtsaren ekimenaren helburua gure bailaran dagoen ondare naturala, higitua edota higiezinaren ezagutza modu sistematiko batean jaso eta katalogatzea da. Ezagutzaren gizarte-funtsak ezagutza hori katalogatu nahi du, tradiziotik abiatuta bailaran dauden ondarearekin edota baliabideekin bat eginez, berrerabilpenak sustatzeko eta ikasketa prozesuak sortzeko. Ezagutza hori erabiltzea eta tokiko garapen prozesuen zerbitzura jartzea aintzinako jarduera ekonomikoak berreskuratu eta balioan jarrita egin daiteke, baita era berritzaileekin jarduera berriak, produktu berriak, zerbitzu berriak, prozedura berriak, identitate faktore berriak eta marketing estrategia berriak sortuz ere. Beraz, Funtsa honek bokazio sortzailea du eta aurrera egin nahi du aipatutako ildoetatik. Ezagutzaren funtsak tokiko eta inguruko berriztatzeari eragiten dio 5 prozedura hauek indartuz: i) prozedura berriei lotutako tokiko komunikatze ereduak; ii) Teknologia eta berrikuntzari lotutako bilaketa eta esplorazio tokiko prozedurak; iii) tokiko asmakizun eta ikasketa ereduak; iv) ezagutzaren banaketa eta v) tokiko berrikuntza eragiteak. Ekimen hau inguruko berrikuntza sistematizatua eta organizatuaren katalizatzaile eta sortzaile izan daiteke, bailarako baliabide eta ezagutzan oinarrituta, baita eskarmentua duten pertsonen mobilizazioan ere.

1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.