Info Sunsundegui

Page 1

Info

Indarrak bildu

2013 martxoak

eta aldaketa eragin

>sakana Agiri honen bidez Susundeguiko LABen sail sindikalak Altsasuko herriari, eskualdeari eta batez ere, Susundeguiko langileei aukera eman nahi die azter dezaten azken astean zehar gertatu den guztia. Gunea eta astia behar da benetako etorkizunari buruzko alternatibak eztabaida daitezen; gunea eta denbora UPNk, UGT-ren laguntzaz, bahitu egin ditu, horrela, langileek itsu-itsuan erabaki dezaten, jakinaren gainean egon gabe, beldurra eta inposaketa gainean izanik. Gaur egun, UPN-k Susundeguiko Enpresa Batzordearen abala dauka Susundeguiko kapitaletik ateratzeko eta 65 langile halabeharrez kale gorrian uzteko. Horrela, UPNk gauzatu du Susundeguiko Kapitalean sartu zenetik lortu nahi izan duen helburua: ateratzea.

UGT-UPN Nafarroako Gobernua Sunsundeguitik kanpo adosten dute 65 kaleratzeen truke www.labsindikatua.org

Dagoeneko ez dago zalantzarik, UPN ez zen nahita sartu Susundeguin. Ez zen sartu proiektuan sinesten zuelako, ez eta eskualdearen alde egin nahi zuelako. UPN sartu zen Susundeguin, bere politikarekin Sakanako eskualdea txirotasunera zigortzen ari zelarik, ez zuelako bidesari politikorik ordaindu nahi. Bi aukera zituen, Sakanari irtenbidea eman ala Susundeguiko kapitalean sartuz, inplikatua zegoen itxurak egin. Eta bigarren aukera egin zuen. Esparru publikoak lideratutako aldi honi ekin genionetik, LABek beti eutsi izan dio mezu berari: Susundegui bideragarria da, bestelako kudeaketa eredu batekin, bestelako antolakuntza eredu batekin, sektorean bestelako harremanak erabiliz eta bestelako lan harremanen eredu batekin, Sunsundeguik aurrera egin


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.