PRENTSA OHARRAEuskGaztBTA25

Page 1

PRENTSA OHARRA AZAROAREN 25a: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIO ARTEKO EGUNAREN ALDARRIKAPENA Azaroaren 25a aldarrikapen eguna da. Mundu mailan Nazio Batuek emakumeenganako indarkeriaren aurka herritargoa oroitarazi eta sentsibilizatzeko hautatutako eguna delarik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta nafarroako hainbat udalerritako Berdintasun Teknikariak elkarlanean ibili gara, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, herritarrei zuzendutako kanpaina bat burutzeko asmoz, indarkeria mota honenganako herritargo osoaren arbuioa eta konpromezua ikustarazteko. Berdintasun Teknikariek landutako aldarrikapenean zehazki azpimarratu nahi dugu emakumeen aurkako indarkeria giza-eskubideen eta oinarrizko askatasunaren urratzerik larrienetariko bat dela. Esate baterako, indarkeria errotik ateratzea eta iraungiaraztea agindu normatiboa da, Nazio Batuetako eta Europako Batasuneko tratatuetatik datorrena eta Espainiako Estatuak berretsia. Horregatik lehentasun osoz tratatu behar da eta administrazio publikoek aktiboki bermatu behar dituzte emakumeen eskubideak. Garai honetan, gobernu ezberdinek krisi ekonomikoari irtenbide emateko hautatutako bideak aurrekontuen murrizketan oinarritzen direlarik, emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren aldeko partidak murriztu eta kentzearen eraginak zein diren azpimarratzea ezinbestekoa da. Berdintasuna sustatzeko eta indarkeriaren prebentziorako garatzen diren programen desagertzea edo okerragotzea ondorio zuzena da, hau da, indarkeria jasaten duten emakumeen eta bere seme-alaben babesa txikitzea. Parekidetasunaren alde eta emakumeen kontrako indarkeriaren gaineko kanpainak, bai prebentzio, sentsibilizazio nahiz informazio helburuekin gauzatutakoak, publizitate gastutzat hartzen dira batzuetan. Haatik, lanabes ezinbestekoak eta eraginkorrak dira emakumeek salatu eta indarkeria matxistarekin hautsi dezaten. Gainera, honek epe ertain eta luzean esku-hartze beharretan aurrezpen bat suposatzen du. Udalerri mailan, berdintasun politikak garatzeko Tokian-tokiko entitateei dagozkien transferentzien partiden murrizketek, genero ikuspegia euren eguneroko lanetan txertatzeko bidean atzera pausua eraginen du. Honek, berdintasunaren aldeko berariazko politiketan eragina zuzena izanen du ere, bai eta emakumeen ahalduntzean. Esate baterako, Berdintasunerako planetan, Ekintza positiboetan, Tokiko indarkeri protokoloetan eta Tokian-tokiko bateragarritasunaren aldeko itunetan. Emakumeen elkarteei zuzendutako dirulaguntzen murrizketa edo desagertzeak, emakumezkoen jendarte zibil antolatuak itoko duela ahaztu gabe. Azken finean, nola eginen dugu lan indarkeri mota hau ezabatzeko, berdintasun alorreko baliabideak txikitzen badira, bai estatu mailan, bai eta erkidego eta udalerritan ere? Nafarroako berdintasunaren aldeko politika publikoek izaera asistentziala izanen dute murrizketen ondorioz, honek benetako parekidetasuna lortu ahal izateko beharrezkoak diren baliabide estrategiko garrantzitsuen okertze edota galera dakarrelarik. Krisi garaian berdintasunaren alorreko aurrekontuak murriztea, hau da, partidak ez mantentzea edota ez handitzeak, berdintasunaren aldeko politika publikoen ahultzea edo indargabetzea suposatzen du. Atzera pausu hau epe motz, ertain eta luzean ikusi ahal izanen dugu, administrazio publikoek berdintasun alorrean indarrean dagoen araudia


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.