sakantzenparlamentu

Page 1

NAFAR PARLAMENTUAN AGERRALDIA ESKEMA Joseba Garmendia 2013-03-07 1. Sarrera. 2. Sakanako Larrialdi Mahaia. 2011Ko udara-udazkena. Helburuak: Sakanako eragile sozio-ekonomikoen hausnarketarako marko egonkorra osatzea, beti ere irtenbideak proposatzeari begira Funtzionamendu irizpideak: Irekitasuna, Publikotasuna, Jarrera positiboa eta eraikitzailea eta Adostasun zabalak Partaideak: Adostasuneko dokumentua: 'Diagnostiko eta Jarduera Ildoetarako Sintesia' txostena. 6 lan ildo: 1. Plan estrategiko bat egitea 2. Sakanako garapen ekonomikoa eta sozialaz arduratuko den entitatea sortzea. 3. Nafarroako Gobernuari eskatzea aitor dezan Sakana berrindustrializatzeko dagoen premia larria 4. Lankidetza egonkorra Nafarroako Gobernua, Sakanako Mankomunitatea eta eskualdeko garapen ekonomiko eta sozialerako sortuko den entitatearen artean. 5. Nafarroako Legebiltzarrari eskatzea 2012ko aurrekontuetan Sakana laguntzeko hainbat kontu-sailak sartzea. 6. Gizartearen dinamizazioa bulkatzea, plataforma irekien bidez edo beste era batera, herritarrak sentiberatzeko eta ibarraren garapen sozio-ekonomikoan inplikatzeko. SAKANTZEN SAREA ildo hau jorratzeko sortzen da. Paradigma aldaketa: adostasun anitza posible, eskualde mailako ikuspegia, eskatzeaz haratago jarrera eraikitzailea, tokiko baliabide eta indargunetan oinarritu eta balioa eman, indar eta energia endogenoak aktibatu, top-down ikuspegiaren ordez bottomup logika lehenetsi, garapena prozesu politiko eta soziala bilakatu. 5. Sakantzen Sarea edo Sakanan Garapena Sustatzeko Gizarte-Sarea: Zer gara? Zein helburu?: “Sakanako indar-guneetan oinarrituz eta gizartearen indar endogenoak aktibatuz, giza-garapen iraunkorrerako norabidean jarduera ekonomiko berriak eta lanpostu berriak sortzeko garapen komunitarioko esperientzia irekia eraikitzea da helburua.” Nola antolatzen gara? Ze filosofiarekin?: “Sarea pertsonaz osotua dago eta pertsona protagonisten erabakimenean oinarritutako erakunde eredu horizontala erabiltzen ari gara. Pertsonen gogoak, inplikazio maila ezberdinak, ezagutza eta esperientziak antolatu nahi dira era pragmatikoan proiektu zehatzak gauzatze aldera. Hausnarketa gutxietsi gabe, ariketa praktikoak gauzatzeko tresna izaten ari da. Horretarako inplikazioaz gain, lanerako giro egokia, konfiantza, zintzotasuna eta helburu partekatuak bilatzen dugu”. Orain arte egindakoak: 2012ko Maiatza: Konferentzien zikloa. 2012ko Ekaina: I. Lan Jardun Irekia. 11 sustapen-talde: Aholkularitza, Artea, Birziklatzea, Elkartasun Dinamikak, Energia Berriztagarriak, Sakanako Ezagutza Funts Soziala, Formazioa, Kirolak, Multimedia eta komunikazioa, Nekazaritza eta elikadura industria, Turismoa. 2012ko Ekaina: Sakanako Garapenerako Lehen Jendarte Topaketa. Manifestua: “Hausnarketa: Sakanak pairatzen duen krisi ekonomiari gizarteak nola aurre egin”:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.