1.unitatea. Zer da irakurtzea eta idaztea

Page 1

3.1 materia/ 2012ko irailak 18 eta 25 1.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea?

1.unitatea. Zer da irakurtzea eta idaztea? Unitate honetan, modu autonomo eta esanguratsuan irakurtzea eta idaztea zer den argitzen saiatuko gara. Horretarako, helduak garen aldetik, irakurketaz eta idazketaz dugun irudia gelara ekarri, eta hainbat autoreen definizioekin alderatuko dugu. Irakurle eta idazle helduek egiten duten irakurketa eta idazketaz mintzatuko gara batez ere. Guztiarekin ere, helduek nola irakurtzen eta idazten duten jakitea beharrezkoa izan arren, ez dugu ahaztu behar, HHko ikasleei ezin zaiela eskatu helduek bezala irakur eta idatz dezaten. Irakurketa eta idazketaren ikaskuntza, prozesu luzea da HHko etapatik harago luzatzen dena. Hain da horrela, Oinarrizko Curriculumak diola HH etapari dagokionez helburua dela hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea, eta inondik ere, etaparen amaieran ikasleek modu autonomo eta esanguratsuan testu idatziak irakurtzeko eta idazteko gai izatea. Hala ere, helduek bezala irakurtzerik eta idazterik ez duten arren, HHko ikasleek hainbat eta hainbat gauza dakizkite hizkuntza idatziari buruz, eta horrenbestez, hizkuntza idatziarekin hainbat gauza egiteko gai ere badira. Hori guztia ikusiko dugu unitate honetan. Ikasiko duzu: •

•

Zeinen prozesu konplexua den testu bat idaztea eta irakurtzea; eta horretarako, zenbat ezagutza eta prozedura jartzen ditugun abian testuak ulergarri eta esanguratsu izan daitezen. HHko ikasleek zer egiteko gai diren hizkuntza idatziarekin.

3


3.1 materia/ 2012ko irailak 18 eta 25 1.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea?

1.jarduera: Zer egiten dugu irakurtzen eta idazten dugunean? Oraingoan menderatzen ez dugun hizkuntza bat eta sistema alfabetiko bat ekarriko dugu: errusiera eta zirilikoa. Testua irakurri aurretik, ordea, binaka jarri eta begiratu zein galdera erantzun behar dituzuen: Asteko zein eguna da 2012ko martxoaren 8a? Jai eguna al da Errusian? Nola lortu duzu asmatzea? Zer egin duzu? * * * * *

2.jarduera. Zer egiten dugu testuen esanahiak eraikitzeko?

3


3.1 materia/ 2012ko irailak 18 eta 25 1.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea? Ari gara ikusten testu bat irakurri eta ulertzeko makina bat ezagutza eta prozedura erabiltzen ditugula. Jarrai dezagun aztertzen irakurle helduok erabiltzen ditugun ezagutzak eta buruan egiten ditugun operazioak testuak ulertu ahal izateko, edo nahiago bada, testuen esanahia eraiki ahal izateko. HHrako egokia den lau testu duzue esku artean. Lehenengo bietan hainbat hitz izkutatu dugu. Binaka zaudetela, saiatu asmatzen falta diren hitzak. Arrazoitu zuen erantzunak, adierazi zergatik uste duzuen falta den hitza zuek asmatutako hori dela. Ondoren irakurri ondorengo bi testuak. Oso errazak dira, baina irakurketa (testu idatziaren ulermena) zaildu dugu hitzen arteko tarteak ezabatuta batean, eta hitzen arteko tarteak modu desegokian ipinita bestean. Hori eginez gero, irakurleak ezin da baliatu informazio morfologiko eta sintaktikoaz, eta testu idatziaren esanahia eraikitzeko zailtasun handiagoak ditu. Zer diote bi testu horiek?

W

URTAROAK Urteak ditu___ soineko Loreduna udaberrirako eguzkitsua__________ urre kolorekoa______ eta txuri-txuria______ Benetakoharribitxibatdasprakotranbialehen Obrabateanharrigarriadenmaisutasunezidatzia.

BATERE USTE GABE MAITEMINDU EGIN ZIREN BI UVE ___________ HIRIAN. GEROZTIK ELKARREKIN BIZI DIRA BUNGALOW BATEAN ETA _______EGITEN DUTE OLATUEN GAINEAN. BAINA______ BAKOITZAK ERE BADU BERE W BIKOITZA. Dorto kabatero sikodu zuebis to soa etabe giber dekoa.

3.jarduera (ez presentziala). Irakurgaia. Irakurri ondoko bi testuak. Fons Esteve, M. (2009) Leer y escribir para vivir. Alfabetización inicial y uso real de la lengua escrita en la escuela. GRAO. Barcelona. Irakurri 19-24 Ramos, J. (2009) Enseñar a escribir con sentido. Aula de Innovación Educativa, nº185, 55-63 joaquin ramos enseñar a escribir con sentido.pdf

4.jarduera. Nola lortu duzu erantzutea testuari buruzko galderei. Nolako inferentziak egin behar izan dituzu? Irakurri ondoko testua, eta saiatu erantzuten galderak. “Antzinako hainbat kulturatan zuhaitz sakratua izan zen eta euskaldunen artean S.Juan zuhaitza, egun horretan zuhaitz honen aurrean suak pizten baitziren. Babes funtzioa ere ematen zitzaion. Babesa jasotzeko baserrietako ateetan bere adarrak zintzilika

3


3.1 materia/ 2012ko irailak 18 eta 25 1.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea? jartzen ziren eta tximista urruntzen zuela ere uste zen; horregatik, oraindik ere hainbat baserrien alboan, metro gutxira, ikus daitezke. Gure lurraldean toponimo askok oinarri gisa hartzen dute (Lizarralde, Lizardi, Lizarraga, e.a.)� Andoaingo Zuhaitzen Gida liburutik hartutako pasartea. GALDERA LITERALAK 1.galdera: San Juan egunean, zuhaitz honen aurrean zer egiten da? 2.galdera: Non zintzilikatzen dira zuhaitz honen adarrak? INFERENTZIA LOKALA ESKATZEN DUTEN GALDERAK 3.galdera: Nola du izena zuhaitz horrek? 4.galdera: Testuaren arabera, gauza ukaezina da zuhaitz horiek tximistak urruntzen dituztela? ERABATEKO INFERENTZIA ESKATZEN DUTEN GALDERAK 5.galdera: Noiz da San Juan eguna? 6.galdera: Zergatik piztutzen dira suak egun horretan? Ikusi ahal izan dugunez, orain arteko ariketa guztiak egin ahal izateko, hau da, testu idatzi bat ulertu ahal izateko, irakurleo helduok makina bat ezagutza mobilizatu behar izan ditugu, hala nola, munduari buruzkoak, testu generoen ingurukoa, gramatikaren gainekoak, eta beste. Baina ez hori bakarrik. Ezagutza horiek ez ezik, behar izan dugu gai izan hainbat eta hainbat operazio egiteko, hala nola, behe-mailakoak edo mikroprozesuak deritzanak (dekodetzea, hitzak ezagutzea, eta hitzen esanahia antzematea) eta goi-mailako edo makroprozesuak (hipotesiak egitea eta egiaztatzea, inferentziak eratzea, aurrea hartzea, eta abar). HHn, ezagutza horiek urriak dira, eta prozesu horietan trebatu gabeak dira. Beraz, ez da harritzekoa zailtasunak izatea testu idatziak ulertzeko. Edonola ere, ez dugu pentsatu behar HHko umeak aurretiko ezagutzarik erabiltzen ez duenik, ezta operaziorik egiten ez duenik. Egiten ditu, bai horixe. Ezagutzak metatu ahala, eta ekinaren poderioz operazio horietan trebatu ahala, gero eta irakurle trebeagoa izango da.

5.jarduera. HHko ikasle honek zer daki hizkuntza idatziari buruz eta zer daki egiten hizkuntza idatziarekin? Aurreko saioan irakurketaz mintzatu gara batik bat. Oraingoan, berriz, idazketari begira jarriko gara. Ikusiko ditugun ekoizpenak, ordea, ez dire idazle aditu batenak, baizik eta HHko ikasle batzuena. Ikusi HHko ikasle batek Olentzerori idatziriko guttuna.

3


3.1 materia/ 2012ko irailak 18 eta 25 1.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea?

Uste al duzu HHko ikasleak testu bat idatzi duela? Zergatik?

3

‌ baina hizkuntza idatziari buruz hainbat eta hainbat gauza badakizki. Zer daki hizkuntza idatziari buruz HHko ikasle horrek?

Hona hemen, LHko 1.zikloko ikasle batek idatziriko testu bat: Koka kola arbola eta koka kola sagarra. Testuak irakurri ondoren, binaka jarrita erantzun ondorengo galderei

koka kola arbola eta koka kola sagarra.pdf

Azken ikasleak zer daki hizkuntza idatziari buruz? Koka kola arbola eta koka kola sagarra

Zeintzuk dira bi testuak elkarrengandik gehien bereizten dituzten ezaugarriak?


3.1 materia/ 2012ko irailak 18 eta 25 1.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea? Alderatzen baditugu bi ekoizpen horiek, konturatzen gara alde handia dagoela ikasle batetik bestera. Zergatik uste duzu ematen direla alde horiek? Binaka jarrita erantzun aurreko galdera ondorengo taulan. Zergatik uste duzu ematen direla alde horiek? * * * *

3


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.