Atzerapena
Haurrak normala baino denbora luzeagoa behar
izango du gaitasunaz jabetzeko baina, azkenean, lortuko du bere kabuz eta aparteko esku hartzerik gabe.
Nahastea
Haurrak zailtasun handiak izango ditu gaitasuna
garatzeko, ezin baitu normalki garatu. Laguntza beharko du eta esku hartze espezifikoak.
ď‚Ą
DISLEXIA: Haurra gai ez denean hizkuntza idatziaren bidez modu eraginkorrean komunikatzeko, ez eta irakurtzen eta idazten ikasteko ere.
ď‚Ą
Zaila da antzematea HHn idazketari dagokionean noiz den nahastea, noiz atzerapena, noiz prozesu normalaren parte.
Gogoan izan 7-8 urtera arte ez dela zertan garaturik kontzientzia fonografikoa. HHko ikasleen idatzizko ekoizpenetan ohikoak diren “erroreak” euren hizkuntza idatziaren ikasketa prozesu normalaren berri eman diezagukete Beraz,
IRAKASLE BEZALA GUK EZ DUGU DISLEXIA DIAGNOSTIKATZEN, ALERTA-ADIERAZLERIK SUMATZEN DUGUNEAN, ADITUEI JAKINARAZTEN DIEGU KASUA HOBETO AZTER DEZATEN .
Ez ahaztu, gure helburu nagusia dela haurrari KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA garatzen laguntzea. Horrek esan nahi du, egunerokoan sor daitezkeen ahalik eta egoera gehienetan gaitu behar dugula komunikatzeko, dela ahoz, dela idatziz, dela beste bide batez (braille, mimika, piktogramak, zeinu hizkuntza, edo beste)
Zailtasunak kontzientzia fonografikoarekin. epe motzeko eta epe luzeko hitzezko oroimenarekin. errimarekin. Koloreen, letren, zenbakien izenak erraz ikasteko eta erabiltzeko. hitz polisilaboetan, silaben sekuentziari eusteko: bolaluma > bolamula. Gorputz eskemarekin.
Esaldirik ez esatea 2 urte eta erdi izan arte. Dislalia. Antzera ahoskatzen diren hitzak nahastea.
BIOLOGIKOAK ▪ Neuronalak (garunaren zati bat kaltetua dagoenean) ▪ Sozialak (jatorri biologikoko zailtasunak sozializatzeko: autismoa) ▪ Pertzeptibo/ motoreak (ikusmen eta entzumen urritasunak)
KOGNITIBOAK
▪ Adimen koefiziente baxua ▪ Ikaste erritmo motela
SOZIALAK
▪ Egoera ez aberatseta edo hizkuntza idatziarekin esperientziarik eskaintzen ez dizkiotenak ▪ Giza taldearen hizkuntza aldaerak (fonologikoak, euskalkiak) ▪ Ez bada zaintzen garapen sozio-afektiboa
AFEKTIBOAK
▪ Hersturari lotuak ▪ Motibazioari lotuak