3.1 materia/ 2012ko urriak 23 4.unitatea: Idatzizko testu generoak
4.unitatea. Idatzizko testu generoak. Honezkero ikusi dugu zeinen konplexua den irakurketa eta idazketa prozesua eta zenbat gauza jakin eta egiten jakin behar dira testuak modu autonomo eta esanguratsuan irakurri eta idatzi ahal izateko (1.unitatea). Ondoren hizkuntza idatziaren jabekuntzaren garapen aldiak zeintzuk ziren, eta irakurketa eta idazketaren ikaskuntzan gerta zitezkeen arrisku egoerez eta zailtasunez ere hitz egin genuen (2.unitatea). Hurrengo unitatean, aldiz, hizkuntza idatziari dagokionez HHrako OCDak zer agintzen duen ikusi genuen, bai eta Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuak (IHP) zer den eta nola eragiten dion ikasgela barruko hizkuntza idatziaren ikasirakaskuntzari (3.unitatea). Laugarren honetan, testu generoei erreparatuko diegu. Hizkuntzaren jabekuntza, ahozkoa nahiz idatzizkoa, ez da ematen deskontestualizatuta dauden esaldien bidez, baizik eta testuen bidez, hau da, helburu jakin batekin igorle batek hartzaile batentzat ekoizten dituen testuen bidez, horiek hitz bakarrekoak badira ere. Hori dela eta, sinetsita gaude eskolan ere hizkuntza idatzia irakatsi behar dela EGOERA KOMUNIKATIBO ERREALETAN erabiltzen diren TESTUAK ulertaraziz eta ekoiztaraziz. Askotarikoak dira gure egunerokoan erabiltzen ditugun idatzizko testu motak, hala nola, albistea, txistea, ipuina, guttuna, azalpen entziklopedikoa, faktura, errezeta, jolas arauak, sms bidezko oharrak, eta abar luzea. Idazle zein irakurle helduok, ondo asko ezagutzen ditugu testu genero horien ezaugarriak, eta horrek asko errazten digu horien ulermena eta ekoizpena. Ezagutza horri, ezagutza testuala esaten zaio, eta HHn ere landu egiten da, ikasleek inoiz irakurle-idazle trebea izango badira. Edonola ere, ezagutza hori eskola aurretik hasten da eraikitzen. Hala da bai. Ingurune letradun aberats batean hazi eta hezi egin den ikaslearentzat, testu idatziak bere ingurune hurbileko objektuak dira ukitu, usaindu, dastatu, entzun eta begiratuko dituena. Bere ingurukoek testu idatziekin zer egiten duten arretaz behatuko du ere bai. Jakin min eta arakatze horri esker, testu idatzien gaineko ezagutza eraikitzen eta metatzen joango da. Argi dago eskolak ezin dituela gure gizartean erabiltzen diren testu genero guzti-guztiak irakatsi, horregatik hautatu behar dira HHko haurren ezaugarri eta beharretara hobekien doitzen direnak. Unitate honetan, saiatuko gara argitzen nolako testu generoak landu daitezkeen HHn hizkuntza idatzia ikasteko. Ikasiko duzu: *Didaktikarako testu generoak ezaugarritzen eta sailkatzen. *Hizkuntza idatziaren ikas-irakaskuntzarako testu generoak hautatzen. DERRIGORREZKO BIGARREN JARDUERA Hautatu testu genero bat zuen ustez egokia izan daitekeena HHn erabiltzeko. Ezaugarritu testua eman dizkizuegun irizpideen arabera, eta adierazi errutinaren, proiekturen edota txokoren baten bidez landuko zenuketen. Binaka egingo duzue jarduera hau, eta hamar egunen buruan igo mudlera.
2
3.1 materia/ 2012ko urriak 23 4.unitatea: Idatzizko testu generoak
1.jarduera: HITZALDIA/ Testu generoen bitartezko hizkuntza lanketa. 2.jarduera: Testu generoak identifikatzen eta irizpide batzuen arabera sailkatzen. a) Hainbat testu dituzue esku artean. Begiratu eta esaiguzu zein testu mota den bakoitza. testu generoak adibide batzuk.pdf
b) Orain irakurri honako irakurgaia: Domínguez Chillón, G. (2004) “Momentos” para leer y escribir en el aula. In varios (2004) Investigaciones sobre el inicio de la lecto-escritura en edades tempranas. Madrid. MEC. Erreparatu bereziki 5.atalean azaltzen dituen jarduerei. Jarduera horietan hainbat testu mota ulertu zein ekoiztu behar dira. Testu horiek sailkatu jarraian emango dizuegun taularen arabera. Testu generoak sailkatzen dituen taula osatzeko erabili diren iturri teorikoak hiru dira: Fons Esteve (2004); Dolz eta Schneuwly (1997) eta PISA (2003).
TESTU JARRAIAK eta etenkakoak 2012-01-23.doc
c) Behin lekutu dituzunean taulan. Bat hautatuko dugu eta ezaugarritu ondorengo irizpideen arabera.
testu generoa ezaugarritzeko taula 2012-2013.doc
KALIFIKATUKO DEN BIGARREN JARDUERA: Hautatu testu genero bat zuen ustez egokia izan daitekeena HHn erabiltzeko. Ezaugarritu testua eman dizkizuegun irizpideen arabera, eta adierazi errutinaren, proiekturen edota txokoren baten bidez landuko zenuketen. Binaka egingo duzue jarduera hau, eta hamar egunen buruan igo mudlera.
2