IKASLEAREN GIDALIBURUA Ahozko hizkuntzaren didaktika HAUR HEZKUTNZA 6 kreditu
0. 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8.
AURKIBIDEA TUTOREEN TALDEA SARRERA GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK METODOLOGIA ANTOLAKETA OROKORRA SEKUENTZIAZIOA eta EGUTEGIA EBALUAZIOA BIBLIOGRAFIA
2011-iraila
2
1. TUTOREEN TALDEA Eneritz Garro (koordinatzailea) Hizkuntzen eta Literaturaren Didaktika egarro@mondragon.edu Telefono luzapena: 138 Bulegoa: N 0-8 Itziar Elorza Hizkuntzen eta Literaturaren Didaktika Bulegoa: N 0-8 Agurtzane Loiola Hizkuntzen eta Literaturaren Didaktika aloiola@mondragon.edu Bulegoa: N 0-8
2. SARRERA Azken urteotan ahozko hizkuntzaren didaktika eskoletan ardura eta jakintzagai nagusi bihurtzen ari da. Gure hezkuntza sisteman dauden ikasle batzuk euskara dute etxeko hizkuntza, baina beste askok euskara ez den hizkuntzaren bat ikasten dute familian eta errealitate horri erantzun behar dio eskolak. Argi dago eskolari ahozko hizkuntzaren inguruan eskatzen zaiona lekutik lekura izugarri aldatzen dela, esate baterako, Santurtzin eskolak ikasleak ahoz hitz egitera motibatu, bultzatu eta egoera formal zein ez-formaletarako baliabideak eskaini behar dizkien bitartean, Aramaion kezka nagusia egoera formaletan oinarrituko da, ingurune sozio-familiarrak bermatuko duelako, ia beti, etxeko-kaleko euskararen jabetze eta erabilera. Haur Hezkuntzako curriculumak zehazten du hezkuntza sistemaren helburua dela “bi hizkuntzak [euskara eta gaztelania] harreman- eta erabilera-hizkuntza gisa erabiltzea eremu guztietan, direla pertsonalak, sozialak eta akademikoak” eta Haur Hezkuntzan “bi hizkuntzetan ahozko eta idatzizko ulermen- eta adierazpen-gaitasunak eskuratzen has daitezen”. Materia honetan hasteko eta behin hizkuntza jabekuntzaren oinarriak finkatuko ditugu (jadanik beste materia batzuetan jorratu duzuen gaia) ahozkoaren didaktikarako lehen gogoeta gisa. Bestalde, gelan ahozkoaren lanketa baldintzatzen duten curriculuma eta hizkuntza proiektua ezagutuko ditugu. Bukatzeko, irakasle arropak jantzi eta Sekuentzia Didaktiko bat diseinatuko dugu; sekuentzia hori Hizkuntza idatziaren didaktika eta literatura (3.2.) materiakoekin elkarlanean garatuko dugu.
2011-iraila
3
3. GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK KONPETENTZIA OROKORRAK o o
Lanaren ikuspegi orokorra izatea. Ikasten ikastea.
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK o Ahozko hizkuntza eskuratzeko prozesuari buruzko teoriak ezagutu. Jakin o
o o o o
o o o
o o
Egiten jakin
o
o
o o o o o o o o o
2011-iraila
Ahozko hizkuntzaren ikaskuntzan (lehen eta bigarren hizkuntzen ikaskuntzan) eragina duten faktoreei buruzko egungo ikerketak ezagutu. Ahozko hizkuntzaren curriculuma ezagutu. Ahozko hizkuntzaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari heltzeko ikuspegi metodologikoak ezagutu. Ahozko hizkuntza eskuratzeko prozesuan interakzioak duen garrantzia (helduaren egoerak eta estrategiak) ezagutu. Komunikazio-konpetentzia desberdineko pertsonen arteko komunikazio-prozesuak eta komunikazio-estrategiak ezagutu (haurra/heldua; lehen hizkuntza/bigarren hizkuntza). Ahozko hizkuntzaren erabileren garapena ahalbidetzen duten eskola-testuinguruak identifikatu. Ahozko erabilerak direla eta, adin horietan agertzen diren zailtasunak ezagutu. Literaturak, oro har, eta ipuinak eta kontaketak (erritua, estrategiak, moduak eta estiloak), bereziki, ahozko hizkuntzaren garapenean dituzten balioak eta funtzioak ezagutu. Ahozko tradizioa eta folklorea ezagutu. Ahozko hizkuntzaren eta bere didaktikaren zerbitzura dauden Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera ezagutu. Ikasleek ahozko ekoizpenak interpretatu, konpetentzia desberdineko egoeretan sortzen diren komunikazio-egoerak kontuan harturik Helduaren estrategiak identifikatu eta ahozko hizkuntzaren erabilera desberdinen garapena bermatzeko tresna boteretsu gisa erabili. Ikasleen mailari egokitutako proposamen didaktikoak egin. Proposamen didaktiko desberdinen azpian dagoen teoria identifikatu. Ikasleen aniztasunari erantzungo dioten proposamen didaktikoak egin. Ahozko hizkuntzarekin lotuta dauden faktoreak garatu (entzuketa eta isilaldia, zentratzea, afektibitate-harremana, sormena‌). Kontaketarekin zerikusia duten proposamen didaktikoak egin. Hizkuntza berbala eta ez berbalaren erabilera egokia ezagutu eta baloratu. Literatur prestakuntza eskuratu, haur-literaturako alorrean gehienbat. Ikus-entzunezko grabazioak egin eta didaktikan erabili. Ikasgaiko lanak hizkuntzaren egokitasuna eta zuzentasuna bermatuz egin.
4
4. METODOLOGIA o o
o o
Ahozko hizkuntzaren jabekuntzaz eta didaktikaz dauden adituen lanak ezagutuko ditugu irakurketa zein hitzaldien bidez. Banaka zein talde txikietan egingo dugu lan, askotariko prozesu gogoetatsuak abiatu ikaste-irakaste prozesuaren hainbat alderdi identifikatu, ezaugarritu, besteekin alderatu, eta denon artean ezagutza berriak eraikitzeko. Esperientzia praktikoak ezagutuko ditugu, idatziz zein ahoz. Sekuentzia Didaktikoak sortuko ditugu.
5. ANTOLAKETA OROKORRA TALDEKATZEA TALDEA
TUTOREA
GELA
HH T1
Eneritz Garro / Miriam Txintxurreta
D 1.1
HH T2
Agurtzane Loiola
N 2.6
HH T3
Itziar Elorza
N 2.7 a
6. SEKUENTZIAZIOA eta EGUTEGIA Lau unitatetan banatuko da materia: - 1. Unitatea: Ahozko hizkuntza: nola ikasten da? Zer irakasten da? - 2. Unitatea: Curriculuma, hizkuntza proiektua eta programazioa - 3. Unitatea: Ahozko hizkuntza gelan: nola landu? - 4. Unitatea: SDaren diseinua eta aurkezpena Unitate hauetaz gain Literatur Tailerra egongo da Pello A単orgarekin Astelehena
Asteazkena
Irailak 12-16 Iraila 19-23 Iraila 26-30 Urria 3-7 Urria 10-14 Urria 17-21 Urria 24-28 Urria 31 Azaroa 4 Azaroa 7-11 Azaroa 14-18 Azaroa 21-25 Azaroa 28 Abendua 2 Abendua 5-9 Abendua 12-16 Abendua 19-20
2011-iraila
azterketa
5
Tailerrak direla eta taldeek antolaketa desberdina izango dute, talde bakoitzari bere ordutegi eta plangintza helaraziko zaizue
7. EBALUAZIOA Jarduerak %20 Literatura tailerrak %20 Sekuentzia Didaktikoa %25 Ahozko aurkezpena %10 Azterketa %25 OHARRAK • Notaren media egin ahal izateko ekoizpen guztietan gutxienez 4 bat atera behar da. • Asistentzia derrigorrezkoa da (%80)
8. BIBLIOGRAFIA Unitate bakoitzean eskainiko zaizue beharrezko bibliografia.
2011-iraila
6