IKASLEAREN GIDALIBURUA 3.1 materia Hizkuntza idatzia eta Haur Literatura HAUR HEZKUNTZA 6 kreditu
0. 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8.
AURKIBIDEA TUTOREEN TALDEA SARRERA GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK METODOLOGIA ANTOLAKETA OROKORRA SEKUENTZIAZIOA eta EGUTEGIA EBALUAZIOA BIBLIOGRAFIA
2011-iraila
2
1. TUTOREEN TALDEA Diego Egizabal (koordinatzailea) Hizkuntzen eta Literaturaren Didaktika degizabal@mondragon.edu Idurre Alonso Hizkuntzen eta Literaturaren Didaktika ialonso@mondragon.edu Mariam Bilbatua Ikaste-irakaste prozesuak mbilbatua@mondragon.edu
2. SARRERA Gaur egun eztabaida handia dago hizkuntza idatziaren ikas-irakaskuntzak Haur Hezkuntzan izan beharko lukeen presentziaren inguruan. Alde batetik, gure gizartean hizkuntza idatziak duen garrantzia dugu. Gure inguruari begiratu besterik ez dago konturatzeko askotariko testu idatziez inguratuta bizi garela. Gure eguneroko ekintzarik arruntenean ere hizkuntza idatzia erabiltzen dugu. Argi dago, beraz, gure gizartean arduraz eta modu autonomoan biziko den hiritarra, nahitaez hizkuntza idatzia egoki erabiltzeko gai izan beharko dela egunerokoan suertatzen diren askotariko egoeratan. Ez da harritzekoa, beraz, Haur Hezkuntzarako Oinarrizko Curriculumak jasotzea hizkuntza idatziaren ikas-irakaskuntza. Baina Curriculumak berak dio etapa honetan ikasleak <hurbildu> behar duela hizkuntza idatzira, zehaztu gabe zertan datza <hurreratze> hori. Horra hor, bada, eztabaidaren iturri nagusienetako bat, ikastetxe bakoitzeko Hezkuntza Proiektuek eta bereziki Hizkuntza Proiektuek argitzen saiatzen direnak. Jakin badakigu alde handia dagoela hitz solte batzuk irakur-idaztetik, modu autonomo eta esanguratsuan testu idatziak ulertu-ekoizteraino. Irakurketa eta idazketa autonomo eta esanguratsuaren ikaskuntza oso konplexua da, eta ezinbestean, derrigorrezko eskolaldi oso-osoa zeharkatzen du. HHko ikaslearen gaitasun eta ezaugarriak direla medio, ezin da lortu HHko etaparen amaieran erabateko irakurle eta idazle aditurik. Horregatik, besteak beste, profesional ugarik uste du HHn ahozko hizkuntzaren eta gainerako esperientzia eremuen konpetentziak lehenetsi behar direla. Guztiarekin ere, esan daiteke, eskolak nolabaiteko presiopean egiten duela lan, gurasoek sarri itxaroten dutelako etaparen amaieran euren seme-alabak gai izatea hitz solteak irakur-idazteko. Hauen iritziz, zenbat eta lehenago hasi ikaslea hitzak idazten eta irakurtzen, orduan eta hobea da ikastetxeko hezkuntza. Ikus daitekeenez, eztabaida pil-pilean dago. Hori gutxi ez balitz, afera zailtzen da gogoan badugu EAEko
2011-iraila
3
hezkuntza sistema elebiduna dela, eta ikasle asko bigarren hizkuntzan eskolatzen direla; eta are zailagoa oraindik, atzerriko hizkuntza ere sartzen denean curriculumean. Materia honetan hizkuntza idatzia eta literaturak Haur Hezkuntzan bete beharreko lekua argitzen saiatuko gara. Alde batetik azalduko dugu zeintzuk diren hizkuntza idatziari buruz HHn irakas daitezkeen alderdiak, ondorengo etapetan ikasleak lor dezan irakurle eta idazle aditua izatea; eta bestetik, nola diseina daitekeen ikaskuntza hori ahozkoaren eta gainerako esperientzia eremuetako edukien bidez, edo eta eduki horiekin batera. 3. GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK KONPETENTZIA OROKORRAK o o o o o
Lanaren ikuspegi orokorra izatea. Talde lana. Ikuspegi globala. Ikasten ikastea. Komunikazio eraginkorra.
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK o Hizkuntza idatzia eskuratzeko prozesuari buruzko teoriak ezagutu. Jakin o
o o o o
o o o
o o o o
Egiten jakin
o
o 2011-iraila
Hizkuntza idatziaren ikaskuntzan (lehen eta bigarren hizkuntzen ikaskuntzan) eragina duten faktoreei buruzko egungo ikerketak ezagutu. Hizkuntza idatziaren curriculuma HHn ezagutu. Hizkuntza idatziaren hasierako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari heltzeko ikuspegi metodologikoak ezagutu. Hizkuntza idatzia eskuratzeko prozesuan ahozko interakzioak duen garrantzia (helduaren egoerak eta estrategiak) ezagutu. Komunikazio-konpetentzia desberdineko pertsonen arteko komunikazio-prozesuak eta komunikazio-estrategiak ezagutu (haurra/heldua; lehen hizkuntza/bigarren hizkuntza). Hizkuntza idatziaren erabileren garapena ahalbidetzen duten eskola-testuinguruak identifikatu. Hizkuntza idatziaren erabilerak direla eta, adin horietan agertzen diren zailtasunak ezagutu. Literaturak, oro har, eta ipuinak eta kontaketak (erritua, estrategiak, moduak eta estiloak), bereziki, hizkuntza idatziaren garapenean dituzten balioak eta funtzioak ezagutu. HHko ikasgela batean liburutegia diseinatzeko oinarrizko irizpideak ezagutu. Hizkuntza idatziaren tradizioa eta folklorea ezagutu. Irakur zaletasuna bultzatzeko estrategiak ezagutu. Hizkuntza idatziaren eta bere didaktikaren zerbitzura dauden Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera ezagutu. Ikasleek idatzizko ekoizpenak interpretatu, konpetentzia desberdineko egoeretan sortzen diren komunikazio-egoerak kontuan harturik Helduaren estrategiak identifikatu eta hizkuntza idatziaren 4
o o o o o o o o
erabilera desberdinen garapena bermatzeko tresna boteretsu gisa erabili. Ikasleen mailari egokitutako proposamen didaktikoak egin. Proposamen didaktiko desberdinen azpian dagoen teoria identifikatu. Ikasleen aniztasunari erantzungo dioten proposamen didaktikoak egin. Literatur prestakuntza eskuratu, haur-literaturako alorrean gehienbat. Ikasgelako liburutegiaren erabilera aztertu eta baloratu. Ikasgaiko lanak hizkuntzaren egokitasuna eta zuzentasuna bermatuz egin. Irakurketa esanguratsua bermatzeko estrategiak erabili. Idazketa esanguratsua bermatzeko estrategiak erabili.
4. METODOLOGIA o o
o o
Hizkuntza idatziaren jabekuntzaz eta didaktikaz dauden adituen lanak ezagutuko ditugu irakurketa zein hitzaldien bidez. Banaka zein talde txikietan egingo dugu lan, askotariko prozesu gogoetatsuak abiatu ikaste-irakaste prozesuaren hainbat alderdi identifikatu, ezaugarritu, besteekin alderatu, eta denon artean ezagutza berriak eraikitzeko. Esperientzia praktikoak ezagutuko ditugu, idatziz zein ahoz. Sekuentzia Didaktikoak sortuko ditugu.
5. ANTOLAKETA OROKORRA TALDEKATZEA TALDEA HH T1 HH T2 HH T3
TUTOREA Idurre Alonso Mariam Bilbatua Diego Egizabal
GELA D 1.1 N 2.6 N 2.7a
6. SEKUENTZIAZIOA eta EGUTEGIA Sei unitatetan banatuko da materia: - 1. Unitatea: Sekuentzia Didaktikoa eta Ebaluazio Matriza - 2. Unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea? - 3. Unitatea: Nola ikasten dute hizkuntza idatzia haurrek? - 4. Unitatea: Zer irakatsi hizkuntza idatziari buruz HHn? - 5. Unitatea: Nola irakatsi hizkuntza idatzia HHn? (dispositibo didaktikoa: SD, metodoak, materialak, jarduerak, denboralizazioa, espazioaren banaketa, ahozko elkarrekintza, irakasleen profila hizkuntza idatzia irakasterakoan, eta beste) - 6. Unitatea: Haur literatura (Literatur tailerrak Pello A単orgarekin)
2011-iraila
5
unitatea
Egunak (T1)
Egunak (T2)
Egunak (T3)
Aurkezpena eta sarrera: 1. saioa
Ira 13
Ira 13
Ira 13
1.Unitatea: 2, 3, 4. saioak Ira 15, 20, 22 Ira 15, 20, 22 Ira 15, 20, 22 Sekuentzia Didaktikoa (SD) eta 15´ipuina grabatzen 15´ipuina grabatzen 15´ipuina grabatzen Ebaluazio Matriza 2.Unitatea:5, 6. saioak Zer da irakurtzea eta idaztea?
Ira 27, 29
Ira 27, 29
Ira 27, 29
3.Unitatea: 7, 8. saioak Nola ikasten dute hizkuntza idatzia haurrek?
Urr 4, 6
Urr 4, 6
Urr 4, 6
4. Unitatea: 9. saioa Zer irakatsi hizkuntza idatziari buruz HHn?
Urr 13
Urr 11
Urr 11
5. Unitatea: 10, 11, 12, 13, 14, 15, Urr 20, 27 Urr 13, 18, 20, 27 16. saioak Aza 3, 15, 17, 22, 24 Aza 3, 8, 10 Nola irakatsi hizkuntza idatzia HHn? (dispositibo didaktikoa: SD, metodoak, materialak, jarduerak, denboralizazioa, espazioaren banaketa, ahozko elkarrekintza, irakasleen profila hizkuntza idatzia irakasterakoan, eta beste)
Urr 13, 18, 20, 27 Aza 3, 8, 10
6. Unitatea: lau saio Haur Literatura (Pello Añorgarekin)
Urr 11, 18, Aza 8, 10
Aza 15, 22, 29 Abe 13
Aza 17, 24 Abe 1, 15
AMAIERA: 17, 18, 19, 20. saioak Kasuaren azterketa, asetasun inkesta, ahozko aurkezpenak
Aza 29 Abe 1, 13, 15
Aza 17, 24 Abe 1, 15
Aza 15, 22, 29 Abe 13
Literatur Tailerrak direla eta taldeek antolaketa desberdina izango dute.
7. EBALUAZIOA
Jarduerak %20 Literatura tailerrak %20 Sekuentzia Didaktikoa %25 Ahozko aurkezpena %10 Azterketa %25
OHARRAK 2011-iraila
6
â&#x20AC;˘ Notaren media egin ahal izateko ekoizpen guztietan gutxienez 4 bat atera behar da. â&#x20AC;˘
Asistentzia derrigorrezkoa da (gutxienez %80)
8. BIBLIOGRAFIA Unitate bakoitzean eskainiko zaizue beharrezko bibliografia.
2011-iraila
7