6.A MAILAKO IRITZI TESTUAK
Eskola Txikiegia Daukagu!!!
Kaixo, 11 urteko mutiko bat naiz eta eskolak duen tamainari buruz nire iritzia eman nahi dut. Niretzat urteak joan ahala, Kurtzebarri eskola txikia gelditzen joan da eta orain txikiegia da. Hasteko, geroz eta jende gehiago gaudelako eskola honetan ikasten. Gainera, gela gutxi dituelako. Ondorioz, bi klasek gela bat konpartitu behar dute eta beste bi klase Iralabarrira joan behar dira. Orduan, denbora asko galtzen dugu. Lehen esan dudan guztiarengatik, eskola handitzea eta eskolan gela gehiago jartzea proposatzen dut. Eneko Mateos
PORTASOLEKO JAIAK Ni 11 urteko neska bat naiz Ainara izenekoa, Aretxabaletarra, eta portasoleko jaietan barrakak egoteari buruz nire iritzia eman nahi dut. Nire ustez barrakak egon behar dira bestela guri jai aspergarriak egiten zaizkigulako eta ez dakigulako zer egin. Honetaz gain, barraketan oso ondo pasatzen eta asko disfrutatzen dugulako. Beraz, portasoleko jaietan barrakak etortzea espero dut. Ainara
BARRAKA GEHIAGO NAHI DITUGU! Ni 11 urteko neska bat naiz eta urtero Aretxabaletako jaixetan ekartzen duten barrakei buruz nire iritzia eman nahi dut. Nire iritziz ekartzen dituzten barrakak aspergarriak dira. Lehenik, txikientzat direlako eta bigarrenik, guk ez dugulako aukerarik montetako. Hortaz, hurrengo urtean barraka desberdinak ekartzea eta guretzako aukera gehiago izatea proposatzen dut Leire Barbero
ESKOLAKO ARAUAK 11 urteko mutila naiz eta frontoian pipak lurrera ez botatzeari buruz nire iritzia eman nahi dut. Nire ustez pipa azalak frontoian lurrera botatzea zikinkeri bat da. Hasteko, frontoian jolasteko garbi egon behar delako, eta bestetik, udaletxeak diru gehiago ez gastatzeko frontoia garbi mantentzen . Ondorioz, garbi mantentzen saiatu behar dugu eta pipak jaten baldin baditugu poltsa batean botatzea saiatu beharko ginateke. Beraz, pipak lurrera botatzen duenak frontoia garbituko du eta baita ere proposatzen dut beste zabor ontzia ipintzea. Eneko Baladr贸n
Kaixo, Laura izeneko 11 urteko neskatila ba naiz eta Kurtzebarri eskolan ikasten dut eta guk egiten ditugun tailerrei buruz nire iritzia eman nahi dut. Nire ustez egiten ditugun tailerrak hau da: Dantza, Antzerkia, Bertsoak‌ Oso egokiak eta interesgarriak dira. Hasteko, tailerretan denetik egiten dugu. Halaber, ikasleak, guk, oso ondo pasatzen dugu ekintza desberdin hauek egiten. Beraz, espero dut tailer berdinak jarraitzen egitea. Laura Igartua
Ni Amaia Irure naiz, 11 urteko neskatila. Aurtengo Aretxabaletako jaiei buruz nire iritzia eman nahi dut. Nire ustez aurten San Migel jaiak aproposak izan dira. Lehenengo eta behin, barraka asko eta adin guztietarako ekarri zituztelako. Bestetik, goizeko azokan denetik zegoelako. Beraz hurrengo urtean antzeko zerbait egitea proposatzen dut. Amaia Irure
Aretxabaletako neskatila bat naiz eta Aretxabaletako San Migel jaietan egoten diren su artifizialei buruzko nire iritzia eman nahi dut. Nire iritziz su artifizialak beharrezkoak dira jaietan. Lehenengo eta behin, su artifizialak oso erakargarriak direlako. Bigarrenik, herrira jende asko erakartzen dutelako. Ondorioz, San Migeletan jende gutxiago egongo litzateke su artifizialak ez baldin badira egoten. Hortaz, proposatuko nuke hurrengo urtean ere su artifizialak egotea. Lorea Mateos SAN MIGELETAKO BASERRITAR JANTZIAK Aretxabaletako 10 urteko neska bat naiz eta San Migeletako jaietan jendea janzten duten baserritar jantziei buruz hitz egingo dut. Nire ustez San Migeletan jendea baserritar jantzita egoteak kalea asko alaitzen du. Hasteko, denok baserritar jantzita joaten garelako. Halaber ,oso komodoak direlako eta gainera oso giro ona sortzen delako jantzi koloretsu guzti hauekin. Orduan, naiz eta jende asko baserritar jantziekin irten, nik jende gehiago jantzi hauekin irtetea nahiko nuke. Ibone Alonso
11 urteko Aretxabaletako neskatila bat naiz eta nire izena Eki単e da. Kiroldegiko spa gunea 18 urtetatik berakoek ezin dute erabili. Nik arau honi buruz hitz egin behar dut. Nire iritziz arau hau desegokia da. Alde batetik, umeek disfrutatzeko aukera eduki behar dugulako. Bestetik, gurasoek eta umeek aukera paregabea izango dutelako sparen dauden txorro desberdinekin disfrutatzeko. Hori dela eta gomendatuko nuke arau hau aldatzea eta spa denontzat izatea. Eki単e Bengoa
PATINEKIN, ZERGATIK EZ? Eider naiz eta hamaika urte ditut. Kurtzebarrin ikasten dut. Eskolara oinez edo patinetearekin etorri gaitezke bakarrik.Eta honen inguruan nire iritzia eman nahi dut. Nire ustez, patinetaz gain santxeskiak edo patinak ekartzeko aukera eduki beharko genuke. Batetik, garaiaren arabera nahiago izaten dugulako jostailu bat edo beste erabiltzea. Bestetik, egunero jostailu berdina ekartzea aspergarria delako. Hori dela eta, eskolako araua aldatu eta bakoitzak nahi duen jostailua ekartzeko aukera izatea proposatzen dut. Eider
Xabier dut izena eta Aretxabaletako 11 urteko mutiko bat naiz. Kurtzebarriko DBHko 4.mailan Holandara ikasbidai bat egiten dute baina aurten azkeneko urtea izango da, Eusko Jaurlaritzak ez duelako diru-laguntzarik emango bidaia egiteko, horri buruz nire iritzia eman nahi nuke. Nire uztez Holandara bidaiatzea esperientzia polita da. Hasteko, lagun berri asko egiten dugulako, bestetik, ingelesa ikasten dugulako eta azkenik, horko kulturak ikasten dugulako. Beraz, bidaia egiten ez badugu, ingelesa ikasteko aukera galduko dugu. Nik proposatzen dut: Udaletxeari dirua eskatzea, ikasleak ere diru pixka bat ematea,‌ Esan dudan guztiarengatik, gustatuko litzaidake ikasbidai hori egitea, batez ere Herbehetarrak ere asko disfrutatzen dutelako eta oso ondo pasatzen dutelako Euskaldunekin. Xabier
Mikel naiz eta 11 urte ditut.Aretxabaletako kiroldegian ordaindu behar den prezioei buruz nire iritzia eman nahi dut. Nire ustez ez da aproposa hain garestia izatea. Lehenik eta behin, diru asko gastatzen delako.Bigarrenik, jendeak ez duelako edukiko aukera kiroldegian kirola egiteko.Orduan, jende gutxiago joango da kiroldegira. Hortaz, prezioak jaistea gomendatuko nuke. Mikel Fernรกndez
KARNABALETAKO DESFILEAK AURRERA! Aretxabaletako 10 urteko kurtzebarri eskolako ikasle bat naiz. Urtean behin Karnabalak izaten dira eta desfilea egoten da, Honi buruz nire iritzia eman nahi nuke. Nire ustez desfilea oso polita , atsegina eta gustukoa da. Lehenik eta behin, kolore askorekin janzten direlako kaleak, bigarrenik luzea eta iraupen handiko desfilea delako. Hortaz, goian aipatu dudan arrazoi guztiengatik desfilea urtero egitea espero dut. Naia Calvo
Ni 11 urteko mutiko bat naiz eta herrikoak herrian erosi beharrari buruz nire iritzia eman nahi dut. Nire ustez herrian bertan erosketak egitea onurak ekartzen dizkio geure herriari. Lehenengo, dendak itxi egingo ziren.Bestetik, kotxea hartzen badugu atasku handia egongo zelako. Horregatik, proposamen hau jarriko nuke, herrikoak euren herrian erostea Unai bermudez
ETXEKO ARAUEKIN KOKOTERAINO! Laura dut izena eta 10 urte ditut. Nire aitarekin eta bi anaiekin bizi naiz etxean. Arau pila bat daude nire etxean eta ezin dut nik nahi dudana egin: gauetan bederatzietan joan behar dut ohera, etxeko lanak seietan egin behar ditut, ezin dut telebistan nik nahi dudana ikusi‌Honen inguruan nire iritzia eman nahi dut. Nire ustez etxeko arauak berritzeko momentua heldu da. Alde batetik, umeak ginenean egin zirelako arauak eta gaur egun nagusiak garelako. Bestetik,lehen jende gehiago bizi ginelako etxeko eta orain lau bakarrik bizi garelako. Hori dela eta, orain bizi garenok eseri eta arau berriak adostea proposatzen dut. LAURA M.