AURKIBIDEA 1. Sarrera 2. Ikasleen kokapena 3. Egokitzapen / laguntza akademikoak 4. Erabaki akdemikoak 5. Arduren banaketa 6. Bibliografia 7. Eranskinak √ Datu pertsonalak - Orri ofiziala - Eskolarako datu jasoketa √ Ikastetxearen informazio orokorra √ Euskera salbuespena - Eskabidea nola bete - Eskaeraren orri ofiziala - Eskolarako salbuespen txostena √ Itzultzaile eskaera
2
1. Sarrera Azken urteetan ematen ari den ikasle etorkinen gorakada ikusirik, beharrezkoa ikusten dugu ESKOLAKO HARRERA PLANA EGITEA. Gure helburuak hauek lirateke: -
Umearen eskolatzea modu egokian bideratzea.
-
Familiak beharrezkoa izango duen informazioa eman ahal izatea eta berea jasotzea.
Hau guztia aurrera eramateko irakasle taldearen lan koordinatua ezinbestekoa da (zuzendaritza – tutorea – HIPIa – laguntza taldea ...)
Eskolaren PLANGINTZA OROKORRA Ikasle etorkin bat datorrenean, aurre-matrikula egin ondoren, Lurralde -Ordezkaritzako Plangintzara bidaliko ditugu datuak. Kokatuko den taldearen ezaugarriak bereziak badira, edo/eta eskolako egoera aipagarria bada, bidalitako dokumentazioan jakinaraziko dugu (etorkin kopurua, egoera sozial marjinalak, jarrera arazoak, zailtasun kurrikular nabariak ...). Ondoren, Plangintzan sortuko den mahaiak erabakia hartuko du, beraiek finkatutako irizpideen arabera, eskolari hartutako erabakien berri emanez. Eskolak dituen baliabideak aztertuko ditu eta horren arabera behar dituen eskaerak egingo ditu (HIPI, itzultzaile ...) Euskeraren salbuespen eskaera egingo da, legeak agintzen duen egoera ematen bada. Udalak eskaintzen dituen baliabideen berri familiari emango zaio: bai arlo sozialean, bai aisialdian. Eskolak Udala informatuko du ikasle etorkinei buruz.
3
2. Ikasleen kokapena Eskolako zuzendaritzak, ikasleari buruzko beharrezko datuak jasotzen dituenean, aurreko eskolako datuak barne, kokapenerako zterketa hasiko du. Erabaki hori hartzeko, zuzendaritzarekin batera, laguntza zerbitzua, HIPIa eta inplikatuta egon daitezkeen tutoreak egongo dira. Erreferentzia taldean kokatzerakoan hainbat irizpide baloratuko dira: -
Adina (jaiotako urtea). Hau izango da maila erabakitzeko baldintza nagusia.
-
Etortzen den unea. Kurtso erdian etorriz gero, balorazio sakonago bat egin beharko da.
-
Aurre-ebaluaketa. Ikaslea etorri eta berehala bere mailari dagozkion eduki minimoen frogak egingo zaizkio.
-
Taldea. Dagokion mailan talde bat baino gehiago egonez gero, bertako tutoreak erabakiko dute zein den egokiena ikasle berri honentzat..
Hartutako erabakiaren berri gurasoei emango zaie, erabilitako irizpideak azalduz. Ondoren ikuskaria informatuko da.
3. Egokitzapen/laguntza akademikoak Egokitzapen kurrikularrak: -
ACI: beste ikasleentzat erabiltzen diren irizpide berdinak erabiliko dira.
-
Material egokitua; hasierako ebaluaketa egin ondoren, mailako curriculuma erreferente hartuz, ikasleak behar dituen moldaketak egingo dira, bai hizkuntzari dagokionean, bai arloaren kontzeptuei dagokienean, beti ere mailako eduki minimoak lantzen direla ziurtatuz. Honetarako ezinbestekoa da tutorearen eta HIPIaren arteko koordinazio bilerak finkatzea.
-
Lan taldea ondorengo hauek osatuko dute: irakasle tutorea, HIPIa, aholkularia eta zuzendaritza. Eskolan beste baliabideak dauden heinean, horietako partaideak ere lan taldean arituko dira (Itzultzailea, Udal euskera-zerbitzua ...). Ezinbestekoa da lan talde honek era koordinatuan lan egitea.
-
Helburuak:
4
o Eskolan egokitasunez integratu: antolaketarekin, irakasleekin, ikasleekin, bere adierazle/eragile den kulturarekin. o Euskeraren gutxieneko ezagutza-ulermen/mintzamena garatu. o Inguruaren ezagutza garatu: eskola-herria... o Bere garapen pertsonala ziurtatu: pertsona bezala, akademikoa, talde kulturalarena...
4. Erabaki akademikoak Eskolako hizkuntzak: Gure eskolako hizkuntza nagusia euskera denez, garapen akademikoa eman dadin, ikasle etorkinak euskeraren gutxieneko ezagutza ahalik eta azkarren lor dezala izango da helburua. Ondorioz: o Arlo bakoitzeko laguntza saioak planifikatuko dira. Zenbat saio, zein arlo gela barruan edo kanpoan, bakarka edo talde txikian. o Hizkuntzaren salbuespena eskatu behar den edo ez begiratuko da. Laguntzak: Eskolak dituen edo izango dituen baliabideen arabera laguntzen lehentasunak jorratuko ditu. HIPIaren ordutegia finkatzeko irizpideak: (Lehen Hezkuntzako ikasle etorkinek, erkidegora iritsi direnetik, lehen bi urteetan jasoko dute laguntza) o Azken etorritako ikasleak. o Ikaslearen adina (3. ziklokoak bereziki curriculumaren minimoak ziurtatzeko). o Bi urteko epea igaro ondoren ikaslearen ezagutza maila (behar izanez gero, irakasleen ordu libreak erabiliko dira hizkuntza indartzeko).
5
5. Arduren banaketa Zuzendaritza taldea
Irakasle tutorea
HIPIa
Laguntza taldea
■ Gurasoei harrera egin
■ Mailako irakaslearekin
■ Euskeraren gutxieneko
■ Ebaluazio frogak
■ Ikaslearen matrikula
■ Hirugarren zikloko
eta eskolako
batera, ikaslearen
ezagutza, ulermena –
prestatu eta erreferentzi
orria zuzendaritzarekin
ikasleen jarraipen egokia
funtzionamendua azaldu.
kokapenean parte hartu.
mintzamena garatu.
taldean kokatzen
batera bete.
egiteko, ikasturtean zehar
■ Gurasoei aurreko
■ Ikasleari gelan harrera
■ Laguntza
lagundu, ebaluazioko
■ Eskolan planteatzen
DBHko irakasleekin
eskolako informea eta
egokia egin.
zerbitzuarekin batera,
emaitzak erabiliz
diren ekintzetan parte
biltzea komeni da.
behar den
■ Beharra egonez gero,
material egokitua
■ Aparteko baliabideak
hartu.
■ Gaitasun arazoen
dokumentazioa eskatu.
material egokitua
prestatu.
behar izanez gero,
■ Ikaslearen integrazio
susmoa badago,
■ Ikaslearen aurre
prestatu.
■ Ikasleari ebaluazio
aholkularitza eman.
egokian lagundu.
ebaluazio
matrikula egin.
■ Udalak eskeintzen
frogak pasatu.
■ Aholkularia:
■ Aurreko eskolako
psikopedagogiko zehatza
■ Delegaritzako
dituen baliabide
■ Ikaslearen integrazio
maiatzean
informeak eta
egingo da, heziketa
plangintzara datuak
publikoen berri familiari
eta talde onarpenean
zuzendaritzarekin batera
beharrezko datuak
premia bereziko umea
bidali, ezaugarri bereziak
eman.
lagundu.
HIPI eskaera ofiziala
ekarri.
den ala ez baloratzeko.
egongo balira aipatuz.
■ HIPIarekin koordinatu.
■ Irakasle tutorearekin
egin. Memoria,
Eskolako laguntza
■ Legalki, hala
koordinatu.
informeak ... batera
zerbitzuaren jarraipen
badagokio, euskaeraren
■ Udal zerbitzuekin
eginez.
zuzenarekin.
salbuespena eskatu.
koordinatu.
■ Laguntza
■ Prestakuntza
zerbitzuarekin batera,
ekintzetan parte hartu.
erreferentzi taldea erabaki.
6
Familiak
Bestelakoak
6. Bibliografia (HH/Lhko 1.zikloa)
EGILEA
IZENBURUA Todos juntos vamos de safari
Krebs, Laurie
Oulembe el zahori
De Peu Prats, J.
¿Has visto mi cabra?
Alakija, P.
A Julia ... ¡la quieren el doble!
Ashley, B.
¿Que hay para comer, Jamela ?
Daly, Niki
El vestido de Jamela
Daly, Niki
¿Dónde está Jamela?
Daly, Niki
Una fiesta bajo las estrellas
Garcia, Q.
Jafta
Kooper, l.
(euskeraz ere badago)
Noaga y Juana
Joma
(euskeraz ere badago)
Madlenka
Sis,P.
El perro de Madlenka
Sis,P.
El esíritu del bosque
Maddern, E.
Uno y siete
Rodari, G.
Boca cerrada
Bigot, G.
Me llamo Yoon
Recovits
Cómo curé a papá de su miedo a los
Kónnecke, O/Shami, R.
extraños Los colores de nuestra piel
Katz, Karen
Africa, pequeño Chaka
Séllier, M.
Los crepes de Mama Panya
Cairns, J.
El baile del elefante
Moxley, Sheila
Por cuatro esquinitas de nada
Ruillier, J.
Wamba y el viaje de la miel
Villanueva, D.
Witika, hija de los leones
Alvarez, Blanca
Webgune interesgarriak: ■ http://www.arabenet.com/lengua_arabe_euskera.htm ■ http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala ■ http://www.guiadelmundo.org.uy/cd/index.html
7
7. Eranskinak
√ Datu pertsonalak - Orri ofiziala - Eskolarako datu jasoketa √ Ikastetxearen informazio orokorra √ Euskera salbuespena - Eskabidea nola bete - Eskaeraren orri ofiziala - Eskolarako salbuespen txostena √ Itzultzaile eskaera
8