❖HEZKUNTZ PSIKOMOTRIZITATE PRAKTIKA ARANTZAZUKO AMA IKASTOLA HASTAPEN BATZUK Bernard Acouturieren lan filosofiarekin lotuta Hezkuntzan, psikomotrizitate praktikak helburu bezala segurtasun giroa sortzea dauka. Modu honetan, haurrei ekintza ahalbideratzea, bere motrizitate adierazpenetik abiatuta, espazioan , objektuekin bizi duten errealitatearekin eta besteekin . Garapen osasuntsu batean dauden haurrak, bere ekintza sorta guztiak aurrera eramateko konfiantza eta espazioa behar dute eta bertan beraien aukera sinboliko eta motrizak modu egokian egiteko bermatzen duen heldu bat behar dute. Gure ekintzen sisteman ez daude errezetak, bai ekintzak aurrera eramateko printzipioak eta batez ere psikomotrizitate praktikarako printzipioak: ➔ Pertsona erdian jarri.Pertsona bere heldutasunaren garapenaren subjektu bezala. Ez objektu bezala. ➔ Zuzendu gabeko pedagogia bat da. Proposamenak egiten ditugu, ez diegu esaten zer egin behar duten. Baina bai arau- segurtasun eremu bat eraikitzen dugu. Eta pedagogia orientazioa dugu. ➔ Pertsonarekiko errespetua: ez inbaditu ezta ordezkatu; ez axolagabekeria, bai konpromezua. Enpatiadun jarrera (haurrengandik ahalik eta gertuen egon, beraien bizipenak “ikutzeko”; urrun beraien bizipen horiek entzun eta ulertu ahal izateko eta modu egokian erantzun ahal izateko). ➔ Psikomotrizitate praktikaren oinarria , adierazpen motriza da. Hau da, haurrek beraien izateko modua, egoteko modua, hemen eta orain adierazteko dituzten modu ezberdinak…..adierazpen motrizak ( jokuak,jarrerak) eta adierazpen sinbolikoaren bitartez. ARANTZAZUKO AMA IKASTOLA 1