ANEMONA ANTHOPLEURA XANTHOGRAMMICA 1. SAILKAPENA: Zelenteratuen taldekoak dira, polipoak. 2.EZAUGARRIAK: Zaku tubularren itxura dute. Gorputz biguna dute ,eta irekigune bakarra , garroz inguratuta. Irekigunea gorputzaren goiko muturrean egoten da.
3. BIZILEKUA: Gehienak itsastarrak dira. Ur hotzetan, epeletan edota ur tropikaletan bizi daitezke. Eguzki izpiak iristen ez diren sakonera handiko lekuetan eta zona intermarealetan bizi dira. Itsas hondoan finko bizi dira eta batzuk koloniak eratzen dituzte babestuagoak egoteko. 4. BETETZEN DITUZTEN FUNTZIOAK : Obiparoak dira. Espezie batzuk arrak eta emeak dira, beste batzuk, ordea, hermafroditak. Ugalketa sexuala edo sexu gabekoa izan dezakete; ugalketa sexualean barne ernalketa edo kanpo ernalketa gertatzen da. Zati batetik banako oso bat sortzeko gaitasuna dute.
Anemona arrainak deitzen zaie anemonetan bizi diren arrainei, arrain pailazoa, adibidez. Arrainek harrapakarietatik izkutatzea lortzen dute , eta horren truke, anemonei janaria hurbiltzen diote. Gainera, beraien mugimenduekin, anemonaren disko orala eta garroak garbitzen dituzte eta anemona infekzioetatik babesten dute.