AZA (Brassica oleracea var. Capitata) Aurkibidea 1. Jatorria 2. Sailkapena 3. Ezaugarriak a. orokorrak b. nutritriboak 4. Erabilerak 5. Jateko garaia eta jateko modua 6. Jakingarriak 7. Web orriak
1. Jatorria Aza Europako erdialdetik eta hegoaldetik dator, baina orain herrialde guztietan landatzen da. Egipton duela 4500 urte landatzen hasi ziren, gero Europako erdialdera sakabanatu zen. Lehenengo Frantziara, gero Inglaterrara, ondoren Europako iparraldera eta beranduago Espainara.
2. Sailkapena Erreinua: Plantae Tipoa: Magnoliophyta Klasea: Magnoliopsida Ordena: Brassicales Familia: Brassicaceae Generoa: Brassica Espeziea: Brassica oleracea
3. Ezaugarriak a. Orokorrak Forma esferikoa du, geruzaz osatuta dago eta geruzak hostoz osatuak daude. Hosto horiek handiak, haragitsuak eta ilerik gabekoak dira. Normalean 20-25 cm-ko diametroa dute eta gutxi gora behera 1,5 kg-tik 2,5 kg-ra pisatzen dute. Gehienak berdeak dira baina batzuk kolore txuria edo morea dute. Loreak horiak dira eta luku eran daude. Zapore indartsua dute baina batzuetan gozoa da.
b. Nutritiboa Aza, gehien bat, urez osatua dago (%91 baino gehiago), ondorioz kaloria gutxikoa da. Bestetik karbohidratoak %4a dira, fibrak %2 eta proteinak %1,5. Aberatsa da bitamina eta gatz mineraletan. Bitaminak: o Pro bitamina A: Ikusmenerako, azalerako, ilearentzako besteak beste. o Folatoa: Globulo gorrien eta txurien ekoizmenerako adibidez o C bitamina: Antioxidatzailea da. o E bitamina: Antioxidatzailea da. Gatz mineralak: o Potasioa o Kaltzioa
o Magnesioa
4. Erabilera Gizakiek aza gehien bat jateko erabiltzen dugu.
Bestetik azarekin belardi asko apaintzen dira lorezaintzan.
Hostoak neguan behiak jateko erabiltzen dira.
5. Jateko garaia eta jateko modua Aza jateko garairik onena negua da, baina urte osoan zehar jan daiteke gaur egun erabiltzen diren nekazaritza metodoei esker. Sukaldatzeko era desberdinak daude: o Egosita o Entsaladan: Hosto gazteenekin o Ozpinatua o Gatzean hartzitua: Chucrut
6. Jakingarriak Osasunerako abantaila asko dituen landarea da: o Minbiziaz babesten laguntzen du. o Kaloria eta gantz gutxi ditu. o Aza zukuak urdaileko ultzerak sendatzen laguntzen du. o Gorputzeko kolesterola gutxitzen du o Zuntz asko ditu.
7. Web orriak http://www.unavarra.es/herbario/pratenses/htm/Bras_oler_p.htm http://es.wikipedia.org/wiki/Brassica_oleracea_var._capitata http://verduras.consumer.es/documentos/index.php http://otramedicina.imujer.com/3924/beneficios-de-la-col-para-la-saludhumana
IOAR RUEDA 11.N