Nanocam eskalak DBH !

Page 1

IZAR-ESKOLA material didaktikoa

NANOCAM UNIBERTSOAREN ESKALAK DBH 1. Zikloa

www.escuela.pamplonetario.org www.pamplonetario.org


NANOCAM ESKALAK -

Sarrera

DBH 1. Zikloa

Izaki bizidunen sailkapena

Lurrean 1.700.000 espezie desberdin daude eta 3.000.000 oraindik aurkitzeke daudela pentsatzen da. Bizidunen talde anitzari biodibertsitate deitzen diogu eta zientzialariek bizidunak ikertzeko taldeka ordenatu behar dituzte, hau da, sailkatu behar dituzte. Taxonomia izaki bizidunen sailkapena aztertzen duen zientzia da. Hasiera batean egin izan ziren sailkapenek irizpide artifizialetan oinarritu ziren: banakoaren bizilekua edo elikaduraren araberakoak izan ohi ziren. Honek sailkapen-akats ugari ekarri zituen; adibide bat jartzearren, txoriak eta erleak bateratu ziren, hegan egite hutsagatik. Egun, sailkatze-irizpideak espezieen arteko ahaidetasun ebolutiboan oinarritzen dira. Sailkapen honen izena sailkapen naturala da eta espezie kontzeptuan oinarritzen da.

ESPEZIEA Xagu, larrosa, pinu edo izokin bati buruz ari garenean, badakigu banako desberdinetaz ari garela, alegia, espezie desberdinetakoak direla. Pentsatu bi txakur mota desberdinetan, mastin bat eta kanitxe bat: bi espeziee desberdin dira edo espezie berekoak al dira?

Espezie bereko bi banako elkarren artean ugaldu daitezke eta beren ondorengoak ugalkorrak izango dira, modu honetan, belaunaldi berri bat sortzeko gai izanen dira. Mastin bat eta kanitxe bat gurutzatzen baditugu ondorengo ugalkorrak izan ditzaketa. Beraien artean itxuraz desberdinak izan arren espezie berekoak dira. Zer gertatzen da asto bat asto bat eta behor bat gurutzatzen direnean? Bien artean sortzen duten hibridoa mandoa da; hau ez da ugalkorra, ez ditu ondorengoak izango. Astoa eta behorra espezie desberdinekoak direlako gertatzen da hau. NOLA DEITUKO DIOGU? Zenbaitetan gertatzen da banako batek izen desberdinak dituela. Ba al dakizu, adibidez txikoria-belarra izeneko landarea zein den? Zure etxean horrela deitzen al diote? Gazteleraz, esaterako, achicoria amarga, diente de le贸n edo amarg贸n deitzen zaio... ikusiko duzunez, izenak jartzeko irizpideen beharra dugu, nahasketak eta gaizkiulertuak ekiditeko. XVIII. mendean Karl Von Linn茅 medikuak arazo bera planteatu zion bere buruari, ezagutzen zituen landare eta animaliek izen desberdinak zituztelako bere herrialdeko eskualdeen arabera. Beste zientzialariei espezie jakin bati buruz hitz egin nahi zienean, ez zekien zehazki horri nola deitu. Horregatik sistema berezi bat antolatu/sortu zuen: nomenklatura binomiala. Sailkatze-eredu hau espezie desberdinei bi hitzez osatutako izena ematean datza: lehen izena hizki nagusiz hasten da beti eta banakoa zein generokoa den adierazten du; bigarren izena letra txikiarekin hasten da eta banakoaren ezaugarri baten inguruko informazioa ematen digu. Bi izen hauek atzematea erraza da latinezko egitura dutelako eta letra etzanez edota azpimarratuta idatzi ohi direlako. www.escuela.pamplonetario.org

2/20


NANOCAM ESKALAK -

Sarrera

DBH 1. Zikloa

Izaki bizidunen sailkapena

Adibide batzuk: etxe-txolarrea = Passer domesticus; olagarroa = Octopus vulgaris; kanarietako pinua = Pinus canarensis. Hala ere, gauza guztiekin gertatzen den bezala, badira salbuespen batzuk. TAXONOMIAREN INGURUAN - HURBILPEN TXIKIA Taxonomia izaki bizidunen sailkapena helburutzat duen zientzia da, banakoen ezaugarri orokorrenetatik hasi eta zehatzetaraino. Sailkapenaren maila bakoitzari taxon edo kategoria taxonomiko deitzen zaio. Gure inguruan behatzen badugu ezaugarri desberdinak dituzten banakoak ikusiko ditugu: adibidez gizakiak, txakurrak, euliak, geranioak...

Sailkapen taxonomikoaren laburpena

Erreinua

ESPEZIEA gorago dagoen Genero taxoiaren barnean sartzen da.

Filum edo Dibisio

Klase

Generoak Familiatan taldekatzen dira. Ezaugarri beretsuak dituzten familiak Ordenak eratzen dituzte.

Ordena

Ordenak Klasetan taldekatzen dira.

Familia

Klase guztiak Filum edo Tipo izeneko taldean sartzen dira. Landareez ari garenean Dibisio deitzen da talde hau.

Generoa Espeziea

Tipo edo Filum-ak Erreinutan sailkatzen dira.

IZAKI BIZIDUNEN SAILKAPENA Izaki bizidunak sailkatzeko irizpide desberdinak daude. Hona hemen adibide batzuk: Autotrofoak Heterotrofoak

Elikaduraren arabera sailkapena honako irizpideen arabera

Zelulabakarrak

Zelulen antolakuntzaren arabera

Zelula anitzak

Nukleoaren presentziaren arabera

IZAKI BIZIDUNAK

Eukariotoak Prokariotoak MONERAK PROTISTAK

EZAGARRIEN araberako sailkapena

ERREINUAK

FUNGI PLANTAE ANIMALIA

www.escuela.pamplonetario.org

3/20


NANOCAM ESKALAK -

1. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Moneren Erreinua

MONEREN ERREINUA. Erreinu honetan, soilik ahalmen handiko mikroskopioekin ikus daitezkeen organismo oso txikiak daude. Erreinu honetako izakiak prokariotoak (zelularen barnean ez dago konpartimenturik eta ez da nukleorik atzematen) eta zelulabakarrak (zelula bakar batez osatutako izakiak) dira. Bakarrik bizi daitezke edo beste banakoekin elkartu daitezke koloniak osatuz. Lurreko ekosistema guztietan daude: poloetako izotzetan edo errinozeronte baten biriketan aurki ditzazkegu. Erresistentzia handikoak dira eta ingurune toxiko eta erradioaktiboetan bizitzeko gai dira, baita espazioko baldintza jakin batzuetan ere

BAKTERIOAK Monera Erreinuaren barnean, organismotalderik ugariena da, eta forma desberdinak dituzte: esferak, barrak, forma helikoidalak... Elikaduraren arabera sailkatzen baditugu, Autotrofoak izan daitezke: bizitzeko beharrezkoa duten materia organikoa sortzen dute, materia ez-organikoa eraldatuz. Heterotrofoak izan daitezke: behar duten materia organikoa, bizi diren medioan dagoen materia organikotik sortzen dute. Bizi diren ingurunearen arabera, bakterioak, Aerobioak izan daitezke: oxigenoa duten inguruneetan bizitzeko beharra dute. Anaerobioak izan daitezke: CO2a duten inguruneetan bizitzeko beharra dute. Badago bakteria talde bat soilik oxigenoa ez duten inguruneetan garatu daitekeena, eta anaerobio hertsiak deitzen dira.

MONEREN GARRANTZIA Mediku bati bakterioen inguruan galdetzen badiogu, litekeena da berak azaltzea hauek sortzen dituzten gaixotasunak, bakterioen aurka erabiltzen diren sendagaiak, edota gaixotasunak ekiditeko hartu beharreko higiene-neurri egokienak zeintzuk diren. Bestalde, gasna-ekoizle bati galdera bera eginez gero, elikagai hau ekoizteko bakterioek duten garrantziaz hitz egingo liguke: zein den bakterioen efektua eta nola hazten diren azalduko liguke; baita hauek modu egokian ugaltzeko eta eroso sentitzeko eman beharreko urratsak ere. Orduan, onuragarriak ala kaltegarriak dira? Kaltegarriak diren bakterioek gaixotasunak sortzen dituzte eta horietako asko parasitoak dira. Bertze batzuk aldiz, bakterio onuragarriak dira: zenbait elikagaien ekoizpen-prozesuetan erabiltzen ditugu, hala nola, jogurta edo ardoa ekoizterakoan. Badago ere deskonposatzaileak diren bakterioez osatutako taldea, saprofitoak izenekoa: hauek materia organikoa materia ez-organikoan bihurtzen dute. www.escuela.pamplonetario.org

4/20


NANOCAM ESKALAK -

1. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Moneren Erreinua

Badira gurekin sinbiosian bizi diren bakterioak. Gure hesteetan bizi dira heste-flora osatuz. Batzuk guretzat bitaminak sortzen dituzte eta beste batzuk infekzioetaz babesten gaituzte. Gure biziraupenerako nahitaezkoak dira. Azkenik, Moneren Erreinuko beste taldea aipatuko dugu: Zianofizeoak. Hauek Lurreko ekosistema guztietan berebiziko funtzioa dute: Oxigenoa kopuru handietan ekoizten dute: oihan Amazonikoan dauden zuhaitz guztiek ekoizten dutena baino gehiago. Izaki hauek atmosferako oxigeno-kopurua erregulatzen dute eta mikroorganismo askorentzat elikagai dira.

Erantzun galderei. Bila ezazu informazioa sarean a) Zein da Lactobacillus bulgaricus bakterioaren funtzioa? Funtzio bera duten bakterioen izenak bilatu. b) Zein bakteriori esker lortzen dugu ozpina? d) Egizu bi zerrenda: batean bildu itzazu guretzat onuragarriak diren bakterioen izenak, eta bestean, kaltegarriak zaizkigunak (patogenoak).

DATU ESTIMATIBO BATZUK... - Lur-gramo batean gutxi gorabehera 40.000.000 bakteriozelula daude. - Ur geza mililitro batean 1.000.000. daude. - Giza-gorputzean, bakterio-zelulak giza zelulak baino 10 aldiz gehiago daude gehienak larruazal eta digestio-hodian daude. Horietako asko ezinbestekoak dira gure organismoak behar bezala funtzionatzeko, baina beste batzuk patogenoak dira eta txantxarrak, kolera, sifilia edo legenarra... eragin diezagukete. d) Zein tamainakoak dira bakterioak? Txikiak direla badakigu... baina nolako txikiak dira? Datozen galderei erantzuna emanez saiatuko gara beraien tamaina ulertzen. d.1) Orratz burudun tipiko batek 38 mm-ko longitudea du eta 0,4 mm-ko de diametroa. Escherichia coli bakterioak 0,002mm neurtzen baditu, hauetako zenbat beharko ditugu orratz-burudunaren tamaina lortzeko? Eta orratz buruduna inguratzeko? d.2) Orratz burudunak Madrilen dagoen Torrespa単a izeneko eraikinaren tamaina balu (220m), zein tamaina izango lukete bakterioek eskala horretan? Begi-hutsez ikusiko genituzke? d.3) Buru orratza Torrespa単a eraikinean bihurtzea 5.800ko handitzea suposatzen du. Jakin, mikroskopio optiko ahaltsuenak ia 2.000 handitze egin ditzakeela: zein tamainutan ikusiko zenuke Escherichia coli mikroskopio horrekin? www.escuela.pamplonetario.org

5/20


NANOCAM ESKALAK -

2. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Protisten Erreinua

PROTISTEN ERREINUA. Erreinu honetako banakoek ezaugarri bera dute: nukleoak dituzten zelulez osatuta dauda, eta zelulek konpartimentuak dituzte, organuluak osatzen dituztelarik; beraz, zelula eukariotoez osatutako banakoak dira. Izaki talde oso heterogeneoak daude erreinu honetan, baina orohar, bi taldetan banatzen ditugu: protozooak (zelulabakarrak, normalean mugikorrak eta heterotrofoak); eta algak: (zelulabakarrak edo zelula anitzak, zenbaitetan higikorrak eta autotrofoak) PROTOZOOAK Organismo eukariotoak (zelularen nukleoa definitua dute), zelulabakarrak eta heterotrofoak (materia organikoarekin elikatzen direnak) dira. Bizitza askekoak izan ohi dira, nahiz eta parasito-taldeak dauden ere. Egituraren arabera protozooak desberdindu ditzazkegu honako taldetan:

Flagelatuak Mugitzeko flageloak darabilten protozooak dira; primitiboenak dira. Gehientsueak biziaskekoak dira, nahiz eta parasitoak diren batzuk ere badauden. Ziliatuak Mugitzeko zilioak darabilten protozooak dira; zilioak zelulak erabiltzen dituen arraun itxurako egiturak dira. Ur gezan modu askean bizi diren izakiak dira. Errizopodeoak Bere gorputzaren luzapenak jaulkiz mugitzen dira bizi diren gainazalean zehar. Luzapenei pseudopodo deitzen zaie eta hanka-faltsuak bailiran funtzionatzen dute. Ur gezatan edo parasito moduan bizi daitezke. Esporozooak Protozoo mugiezinak dira. Talde honetako banako guztiak parasitoak dira.

ALGAK Algak zelula eukariotoez osatzen dira; talde honetan banako zelulabakarrak eta zelula anitzak daude. Guztiak autotrofoak dira, eta argia energia-iturri gisa erabiliz materia organikoa sortzen dute materia ez-organikotik abiatuta. Prozesu honi fotosintesia deitzen zaio. Algen erabilera anitza da: elikagaien industrian mermelada eta saltsen lodigarri moduan; medikuntzan bakterioen hazkuntza-medio gisa, eta askotan algetatik zenbait substantzia ateratzen dira zenbait medikamentu ezkoizteko.

www.escuela.pamplonetario.org

6/20


NANOCAM ESKALAK -

2. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Protisten Erreinua Algen taldea bi azpitaldetan banatzen da: Alga zelulabakarrak Zelula bakarrez osatutako izakiak dira. Modu askean bizi daitezke, esaterako, Euglena bezala. Baina bestalde, Volvoxaren kasuan bezala, elkartu eta koloniak osa ditzakete. Alga zelula anitzak Izaki hauek zelula askok osatzen dituzten arren, ez dituzte ehunak sortzen (izaki bizidun konplexuagoetan gertatzen den bezala); hori dela eta, zelulek ez dute beraien lana banatzen eta guztiek funtzio guztiak egin behar dituzte. Algak koloreen arabera. hiru motatakoak izan daitezke: alga berdeak, alga arreak eta alga gorriak.

Erantzun galderei. Bila ezazu informazioa sarean a) Trypanosoma gambiense delakoa, zergatik da ezaguna? b) Heterotrofo eta autotrofo terminoak azaldu itzazu. c) Algek egiten duten funtziorik nabarmenena fotosintesia da: laburki deskribatu zeru zertan datzan. Zergatik da hain garrantzitsua? d) Fotosintesia egiten duten organismoek guretzat oso garrantzitsua den gas bat askatzen dute prozesuan. Zein da? Zein da Lurreko atmosferan dagoenaren jatorria?

www.escuela.pamplonetario.org

7/20


NANOCAM ESKALAK -

3. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Fungi Erreinua

FUNGI ERREINUA. Onddoak materia hilaren funtsezko deskonposatzaileak dira eta ekosistementzat bereziko garrantzia dute. Erreinu honetan legamiak, lizunak eta perretxikoak daude. Guztiak zelula eukariotoak dituzte (nukleo berezitua dutenak) eta elikadura autotrofoa egiten dute (materia organikoa sortzen dute materia organikotik abiatuta). Ez dira fotosintesia egiteko gai. Materia organikoa nondik ateratzen duten kontutan hartuta, onddo parasitoak eta saprofitoak daude: parasitoak dira, baldin eta kaltetzen duten beste organismo batez elikatzen badira; saprofitoak dira aldiz, materia organiko hori izaki bizidun bati ez badagokio

ONDDOAK Erreinu honetako izakiak izan daitezke: Zelulabakarrak Legamien kasua da. Industrian erabiltzen dira edari alkoholdunak, ogia, bizkotxoak... ekoizteko. Zelula anitzak Ehunak sortzen ez dituzten elkartutako zelulez osatutakoak. Zelula-elkarketa honi Hifa deitzen zaio. Hifak adarkatzen dira mizelio izenarekin ezagutzen dugun sarea sortuz, eta hau, orokorrean, lurrean egoten da. Onddoak talde desberdinetan sailkatzen dira. Garrantzitsuenak honako hauek dira: Zigomizeteak: lizunen taldea. Askomizeteak: hemen karraspina eta boilurrak (trufak) ditugu. Basidiomizeteak: ohiko perretxikoak dira.

PERRETXIKOAK Perretxikoak onddoen ugaltze-organoak dira.Gehien ikusten den zatia izateaz gain, gastronomian oso preziatuak dira. Ala ere adi! Guztiak ez baitira jatekoak. LEGAMIAK Fermentazioa eragiten duten onddo zelulabakar mikroskopioez osatutako organismoak dira. Naturan legamia ugari dago; lurrean eta landareetan aurkitzen dira. Hazten diren legamia gehienak Saccharomyces (azukrearen onddoa) generokoak dira: zerbeza-legamia, esaterako. Bi funtsezko legamia mota daude: kimikoak eta biologikoak. Biak ia ia berdintsuak dira, eta beraien desberdintasuna fermentazioa eragiten duten abiaduran datza. Legamia kimikoek oso azkar fermentatzen dute, eta beraien efektua ia begi hutsez ikusi daiteke (adibidez bizkotxoa labe barnean dagoenean behatzen badugu). Legamia biologikoek fermentazioa modu geldiagoan egiten dute. Etxean nahiz industrian legamien erabilpena oso zabala da: medikuntza, edergarriak, jakiak, edariak...

www.escuela.pamplonetario.org

8/20


NANOCAM ESKALAK -

3. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Fungi Erreinua

LIKENAK Ikusi al duzu inoiz gainazalean orban beltz, marroi laranja edo berdeak dituen haitzik? Zenbaitetan orban hauek zuhaitz-enborretan eta etxe zaharretako teiletan ageri dira. Orban hauek likenak dira. Alga bat eta onddo bat elkartzen direnean likena sortzen da. Banako hauen arteko harremana sinbiosi bat da: bientzako onuragarria da elkarketa. Algak fotosintesia egiten du eta materia organikoa helarazten dio onddoari. Onddoak bizi den ingurunetik ura eta gatz mineralak hartzen ditu, eta alga lehortetik babesten du.

Erantzun galderei. Bila ezazu informazioa sarean a) Eguneroko bizitzan legamiatik eratorritako produktuak erabiltzen ditugu. Aipatu itzazu, gutxienez, horietako hiru. b) Bilatu eta marraztu jangarriak diren 5 onddo eta pozoitsuak diren beste 5. Bilatu 5 onddo jangarrien antza duten beste 5 onddo pozoitsu. Lortu al duzu? Elkarren artean bereiztea zaila al da? c) Roquefort gasna gustokoa duzu? Irudia arretaz behatu eta ohartu itxuraz nahiko antzekoak direla gasna fermentatzen duen onddoa Penicillium roqueforti (0,01 mm neurtzen du) eta Sonora Basamortuko kaktusa Carnegiea gigantea (15 m izatera iritsi daiteke). Zenbat aldiz handitu behar dugu roquefortaren onddoa 15 metroko kaktusaren tamaina lortzeko?

d) Ahozko-tradizioan, askotan, onddoa perretxikotik bereizteko joera dago, gauza desberdinak bailiran. Ibili ohi den irizpidea txapelaren azpiko aldea behatzetik dator: xaflak dituenari perretxiko esaten zaio eta belaki modukoa duenari onddo. Edozein kasutan, ez dugu ahaztu behar biak ONDDO BATZUEN UGALTZE-ORGANOA DELA. d.1) Mikologian aditua den norbait ezagutzen al duzu? Galdeiozu ea berak nola desberdintzen dituen perretxiko eta onddoak, orohar, dokumentazio-lana egizu, eta zure inguruan dauden onddoen tradiziozko-izenak bildu. d.1) IBILALDIA: “Mikologiaren eguna�. Irakasleak nahi izanez eta zuen ingurunea aproposa bada (esaterako, zuen ikastetxea mendi-inguruetatik hurbil baldin badago), atera zaitezte bueltatxo bat ematera eta bila itzazue perretxiko eta onddoak. Saski batean bildu itzazue, eta kontuz horiek hartzerakoan: ez dira inoiz indarrez atera behar, moztea da egokiena. Zergatik? Indarrez ateratzen baditugu mizelioa kaltetu dezakegu eta hau gertatu ezkero ez dira berriz toki berean inoiz beste batzuk haziko. Ikastetxeko liburutegian liburu espezializaturik baduzue saia zaitezte bildutakoa sailkatzen. Honetan jakitun den norbaiten laguntza lortzen baduzue, hobe. www.escuela.pamplonetario.org

9/20


NANOCAM ESKALAK -

4. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Plantae Erreinua

LANDAREEN ERREINUA. Erreinu honek lurrean nahiz uretan aurkitu ditzazkegun 260.000 espezie inguru biltzen ditu. Landareak izaki prokariotoak (beren zelulak nukleo berezitua dute), autotrofoak (bizitzeko beharrezkoa duten materia organikoa sortzen dute) eta zelula anitzak (ehun espezializatuak eratzen dituzten zelulak dituzte) dira. Dibertsitate handiko erreinua da, eta horregatik, sailkatze-irizpide desberdinak erabili daitezke, dituen edo ez dituen elementuen arabera a. Zirkulazio-basoak - Ditu: landare baskularrak (ehun eroaleak dituena) - Ez ditu: landare ez baskularrak (ehun eroaleak ez dituena) b. Sustrai, zurtoin eta hostoak - Ez ditu: briofitoak. - Ditu: erreinuko gainontzeko landareak edo kormofitoak. c. Loreak - Lorerik gabe: goroldio eta iratzeak (kriptogamoak). - Loreekin: gainontzeko kormofitoak (fanerogamoak). d. Fruituak - Fruitu gabe: Gimnospermoak. Ez dute obulutegirik eta obuluak biluzik dituzte brakteetan. - Fruituekin: Angiospermoak. Obulutegiak dituzte eta hauetan haziak daude. e. Zenbat kotiledoi? - Angiospermoetan haziak ernetu daitezke kotiledoi bakarreko hazietan (monokotiledoneoak) edo bi kotiledoiekoetan (dikotiledoneoak).

LANDAREEN ERREINUA (Sustrai, zurtoin, hostorik gabe)

(Sustrai, zurtoin, hostoekin)

BRIOFITOAK

CORMOFITOAK

loreekin

(fruiturik gabe)

FANEROGAMOAK

CRIPTOGAMOAK

goroldioak (fruituekin)

(fruiturik gabe)

ANGIOSPERMOAK

GIMNOSPERMOAK iratzeak

(kotiledoi 1)

(2 kotiledoi)

monokotiledoneoak

dikotiledoneoak

www.escuela.pamplonetario.org

10/20


NANOCAM ESKALAK -

4. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Plantae Erreinua

Sailka itzazu ondoren agertzen diren landareak aurreko orrialdeko irizpideak erabiliz

Adibidea: baskularra, kormofitoa, fenerogamoa.

Honako esteketan sailkatzeko ariketa gehiago aurkituko dituzu http://recursostic.educacion.es/ciencias/biosfera/web/alumno/1ESO/reino_vegetal/actividad2.htm http://recursostic.educacion.es/ciencias/biosfera/web/alumno/1ESO/reino_vegetal/actividad16.htm

Landareak eta eskalak a) 8 cm-ko briofitoa dugu. Zenbat behar ditugu 100 m-ko sekuoia erraldoi baten altuera harrapatzeko? b) Lurra eta Ilargiaren artean dagoen batazbesteko distantzia 380.000 km-koa da. Zenbat sekuoia erraldoi jarri beharko genituzke bata bestearen gainean distantzia hori lortzeko? d) Zein da Lurreko Ekuatoreak (paraleloak) duen neurria? Zenbat sekuoia erraldoi behar ditugu distantzia hori osatzeko? Zenbat briofito (8 cm)? d) Nazioarteko Egoitza Espazialak 400 bat km-ra orbitatzen du Lurra. Zenbat sekuoia erraldoi eta zenbat briofito behar ditugu altuera hori lortzeko? www.escuela.pamplonetario.org

11/20


NANOCAM ESKALAK -

5. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Animalia Erreinua

ANIMALIEN ERREINUA. Izaki bizidun zelula anitzez (zelula bat baino gehiago dituztenak) eukariotoez (beraien zelulek nukleoa dute), eta heterotrofoez (beste izaki bizidunetaz elikatzen dira) osatuta dago. Bizi diren ingurunearekin erlazionatzeko baliabideak garatu dituzte eta mugitzeko gaitasuna dute, esaterako, elikagaiak bilatzeko. Animalien erreinua biodibertsitate handikoa da eta bere kideak ingurune guztietan bizi dira. Animaliak airean, uretan, lurrean, beste animalien gainean... bizitzen aurki ditzakegu

ORNOGABEAK

ORNODUNAK

Ad. Belakia

PORIFEROAK PORÍFEROS

ARRAINAK

Ad. Marrazoa

Ad. Marmoka

KNIDARIOAK CNIDARIOS

ANFIBIOAK

Ad. Igela

Ad. Zizarea

ANELIDOAK ANÉLIDOS

NARRASTIAK

Ad. Krokodiloa

Ad. Txirla

MOLUSKUAK MOLUSCOS

HEGAZTIAK

Ad. Txolarrea

ARTROPODOAK

UGAZTUNAK

Ad. Behia

Ad. Armiarma

Araknidoak

Ad. Karramarroa

Krustazeoak

Ad. Erlea

Intsektuak

Ad. Ehunzangoa

Miriapodoak

Ej. Itsas izarra

www.escuela.pamplonetario.org

EKINODERMATUAK

12/20


NANOCAM ESKALAK -

5. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Animalia Erreinua

Sailka itzazu ondoren agertzen diren animaliak aurreko orrialdeko irizpideak erabiliz PAUMA HARROTUA

ESCOLOPENDRA

KANGURUA

TXIMELETA

ANEMONA

EHUNZANGOA

ITSAS TRIKUA

SUGEA

BELAKIA

KAKALARDOA

KORALA

ESKORPIOIA

OTARRAINA

UHANDREA

ITSAS LUZOKERRA

ITSAS ZIZAREA

SAGUZARRA

HIDRA

BALEA

EULIA

AHATEA

DORTOKA

IZAINA

ARRAIA

www.escuela.pamplonetario.org

13/20


NANOCAM ESKALAK -

5. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Animalia Erreinua

IRUDIMENA - IDAZLANA: SAFARI BEREZIA

Gaia, egoera: Afrikan gaude GKE batekin lana egiten: gobernuz kanponko erakundeak isilpeko ehiztarien erruz umezurtz gelditu diren lehoi-kumeak hartatzen ditu. Gaur laguntzera atera zara, eta honako egoeran zaude: elefante baten gainean zoaz altzotan erreskatatu berri duzun lehoitxoa duzula. Honek bere adatsean inurri bat du eta azken honen gainean akaro bat dago. Aterpera iristeko 10km-ko distantzia egin behar duzu. Klasea 5 taldetan banatuko dugu. Talde bakoitzak istorioko animalia bat hautatuko du eta gehienez orrialde bateko idazlana sortuko du: honetan, kanpamentura egindako itzulia kontatuko da hautatu den animaliaren ikuspuntutik. Testua osatzerakoan eskalak sartu behar dira, narrazioaren egoera eta elementuak erlazionatzeko. Adibidez, baliteke egin beharreko distantzia elefantearentzat ez izatea oso luzean, baina akaroarentzat, esaterako, izugarria izan daiteke... IDAZLAN BEREZIENA, ORIGINALA, HAUTATU. Talde bakoitzak egindako narrazioa gainontzeko klasekideen aurrean aurkeztuko du ahalik eta modu originalenean: ipuina irakurtzeaz gain, elementu osagarriak erabili daitezke, adibidez: power point bidez egindako aurkezpena, antzezlana... Gelakideek galderak egin ditzakete eta aurkezpena egiten duen taldeak bere sormen lana argudioekin defendatu beharko du. Azkenik guztien artean, talde originalena zein den erabakiko duzue. NOLA EGINEN DUGU? Jarraibideak: 1. Dokumentazio lana. Taldekideek idazlana sortzeko dokumentazio lana egin beharko dute beharrezko informazioa bilduz: hautatutako animalien ezaugarriak bilatu behar dira, bere mugikortasun ahalmenari buruzko datuak, elikadura, animaliaren ikusmengaitasuna, gainontzek animaliekiko eta paisaiarekiko duten eskala-harremana... 2. Ideien ekaitza. Ongi definitu zer kontatu nahi den eta nola kontatu nahi duen. 3. Idazlaneran eskema osatu. 4. Testua idatzi. 5. Idazlanaren aurkezpena pentsatu eta prestatu. Baita honen defentsa nola argudiatuko den ere 6. ARIKETA HONETAN IRUDIMENARI TRABAK JARTZEA DEBEKATUTA DAGO!

www.escuela.pamplonetario.org

14/20


NANOCAM ESKALAK -

6. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Bost erreinuak

Egia ala gezurra? Kasuan kasu, “E” (Egia) edo “G” (Gezurra) hizkiekin bete laukitxoak

1. Animaliak beraien elikagaiak sortzeko gaitasun duten izaki bizidunak dira; autotrofoak dira. 2. Hezurdura barruan duten animaliak ornodunak dira. 3. Animaliek ez dute fotosintesia egiteko gaitasuna. 4. Biosferan dauden animalien dibertsitatea izugarri handia da eta animaliek era guztietako inguruneak kolonizatu dituzte. 5. Animaliek, gainontzeko izaki bizidunek bezala, bizirauteko funtzio jakin batzuk egin behar dituzte. 6. Landare kormofitoen anatomiak sustrai, zutoin eta hostoak barneratzen ditu. 7. Badaude gizakiarentzat kaltegarriak eta onuragarriak diren izaki bizidunak. 8. Loreak dituzten algak existitzen dira. 9. Gizakiok, oso konplexuak izateagatik, ez gara erreinuetan sailkatzen.

Kasuan kasu, idatzi edo hautatu hitz egokia 1. _____________ izaki bizidunak sailkatzeko irizpideak ezartzen dituen zientzia da. 2. Espezie berekoak izateko, izaki bizidunen talde bat elkarren artean ugaltzeko gai izan behar dute, eta hurrengo belaunaldiak __________________________ izan behar du. 3. Izaki bizunak Erreinu deituriko bost talde handitan banatzen dira: _____________ Erreinua, _____________ Erreinua, _____________ Erreinua, _____________ Erreinua, eta _____________ Erreinua. 4. Gu _____________ Erreinuaren barnean gaude. 5. Moneren erreinua izaki bizidun unizalularrez osatua dago (nukleo definituarekin / definitu gabeko nukleoarekin). 6. Bakterioak _____________ Erreinukoak dira. Bakterio batzuk onuragarriak dira eta beste batzuk gaixotasunak sor ditzakete. 7. Protisten Erreinua nukleoa definitua duten izaki zelulabakar edo zelula anitzez osatua dago. _____________ eta _____________ osatzen dute Erreinu hau. 8. Fungi Erreinua _____________ eta _____________ osatzen dute. 9. Legamiak organismo (zelulabakarrak / zelula anitzak) dute. 10. Likenak _____________ eta _____________ arteko elkartze-sinbiotikoak dira. www.escuela.pamplonetario.org

15/20


NANOCAM ESKALAK -

7. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Zer gertatzen da birusekin?

BIRUSAK. Izaki bizidunak gai dira beren ingurunean elikatzeko, harremanatzeko eta ugaltzeko. Hau da izaki biziduna izatearen funtsa. Haitz batek, esaterako, ezin ditu aurreko funtzioak gauzatu, horregatik ingurunean dagoen arren, ez da izaki biziduna. Birusak ez dira elikatzen, eta ez dituzte harremanak eratzen. Beraien kopiak egin ahal izateko, nahitaezkoa dute zelula baten interbentzioa. Hau dela eta ez dira izaki bizidunak eta ez dira izaki bizidunak sailkatzen diren Erreinuetako kide

Birusen egitura Birusaren egitura oso xinplea da. Proteinakapsula bat da eta honen barnean informazio genetikoa duen molekula dago. Gainera batzuek kapsularen gainetik estaldura bat dute. Zer sortzen dute birusek? Birusek zelulak erasotzen dituzte hauen heriotza eraginez. Horregatik gaixotasunen sortzaileak dira. Birusek eragindako infekzioak tratatzea zaila da, birusak ez direlako bizidunak: soilik gure inmunitate-sistemak egin diezaioke aurre. Beraz, higiene-neurriak hartzen baditugu, gaixotasun-birikoen kutsatzea ekidin dezakegu.

Izaki-bizidunen sailkapen-irizpideek etengabeko aldaketak jasaten ditu aurrerapen zientifikoei esker aurkikuntza berriak gertatzen direlako; ondorioz, askotan eztabaida sakonak sortzen dira zientzia-komunitateko kideen artean zenbait izaki eta organismoen inguruan... Birusak eztabaida hauetako baten jomugan daude.

Eztabaida

Gela bitan banatuko dugu: taldeetako batek birusak izaki bizidun gisa defendatu beharko ditu, eta beste taldeak kontrakoa argudiatu beharko du. Bakoitzak bere ideia defendatzeko arrazoiak eta argudioak bilatu beharko ditu. Ikasle batek eztabaidako moderatzaile-lana hartuko du eta azkenik, irakasleak erabakiko du zein den modu hoberenean defendatu izan den ideia.

www.escuela.pamplonetario.org

16/20


NANOCAM ESKALAK -

8. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Bost erreinuak

Sailkatu ondorengo izenak beheko zutabeetan

Chloracidobacteriu thermophilum

Verbena officinalis Boletus edulis

Hylobius abietis

Rhizopus nigricans

Loxodonta cyclotis

Sequoia sempervirens Aldrovanda vesiculosa Linepithema humile Amanita muscaria Passer domesticus

Saccharomyces cerevisiae Quercus robur Caulerpa prolifera

Giardia lamblia

Paramecium aurelia

Clostridium difficile

MONERAK

PROTISTAK

www.escuela.pamplonetario.org

FUNGI

Nitrospira moscoviensis

PLANTAE

ANIMALIA

17/20


NANOCAM ESKALAK -

9. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Planeten eskalak

Planetarioan, Tornamira gelara sartu aurretik dagoen korridorean, Eguzki Sistemako planetak zintzilikatuta daude (Pluton planeta-nanoa barne). Planeta handiena Jupiter da eta bere diametroak 71cm ditu-; honi dagokion Eguzkia ia 7 metroko diametroa duen esfera litzateke

Osa ezazu taula falta diren datuekin Eskala: metro 1 = 201.387.830,99 Jupiterren diametroa = 71 zentimetro (142.985,36 km) Eguzkiaren diametroa = 6,912 metro (1.392.000,00 km)

IZENA

Merkurio Artizarra

Lurra

Ilargia 3.475

Marte

Diametroa km

4.879

12.103

12.756

Diametroa Eskala (m)

____

____

____

____

____

Eguzkiarekiko distantzia (UA)

0,387

0,723

1,00

0,003*

1,524

288

537

743

1,91*

1.132

IZENA

Jupiter Saturno

Urano

Diametroa km

142.985

120.534

51.115

49.533

2.296

0,710

____

____

____

____

5,203

9,537

19,191

30,069

39,482

3.865

7.084

14.256

Distantzia Eskala (m)

Diametroa Eskala (m) Eguzkiarekiko distantzia (UA)

Distantzia Eskala (m)

6.794

Neptuno Pluton

22.336 29.328

*Ilargiaren distantziek Lurra hartzen dute abiapuntutzat (Gainontzeko kasuetan abiapuntua Eguzkia da)

Google Earth programaren laguntzarekin Planetarioko korridorean ditugun Eguzki-Sistemako planetak Iru単ean paratu ditugu. Eguzkia Gaztelu Plazan kokatu dugu eta hau abiapuntutzat hartuz gainontzeko planetak, Pluton eta Ilargiaren tokiak egokitu ditugu taulako datuak erabiliz (hurrengo orrialdetan ariketaren emaitza aurkituko duzu). Hona hemen proposatzen dizuegun ariketa: Ikastetxeko jolastokian, tiza batekin Eguzkia irudikatuko duen 7 metroko diametroa duen zirkunferentzia margotu ezazu; hau abiapuntutzat hartuz, egokitu planeta bakoitza dagokion tokian, zure inguruko paisaietan txertatuz. Planeten arteko distantzia ezagutzen duzuen ingurunearekin harremanatzea nahi dugu. Hau egiteko, Google Earth programa erabiltzea gomendatzen dizuegu eta nahi izanez gero, Plastikako orduetan planetaeskalatuak eraiki eta horietako bakoitza dagokion orbitan kokatu ditzakezue (behintzat Eguzkiarengandik hurbilen dauden planetak). www.escuela.pamplonetario.org

18/20


NANOCAM ESKALAK -

9. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Planeten eskalak

Hona hemen guk eredu gisa Google Earth programarekin sortu dugun Eguzki Sistema eskalatua. Eguzkia Gaztelu Plazan kokatu dugu. Ideia hartu eta zure Eguzki Sistema propioa erakiki ezazu inguratzen zaituzten paisaietan planetak txertatuz.

9

Merkurio: San Frantzisko eskola Artizarra: Merindades enparantza Lurra: Ziudadela erdian

8

7

6 5432

Marte: Las Oblatas zubia Jupiter: Arre Saturno: Altzuza

Urano: Etxauriko Harria Neptuno: Agoitz Plut贸n: Lekunberri

PLUTON

JUPITER SATURNO URANO

MARTE LURRA

www.escuela.pamplonetario.org

SOL MERKURIO ARTIZARRA

NEPTUNO

19/20


NANOCAM ESKALAK -

9. Jarduera

DBH 1. Zikloa

Planeten eskalak

Beheko irudian Eguzkia eta planeta harkaitztsuak agertzen dira.

MARTE

MERCURIO

SOL

VENUS TIERRA LUNA

Hemen xehetasun gehiagorikin Lurra eta Ilargia Ciudadelako Parkean ageri dira.

LURRA ILARGIA

www.escuela.pamplonetario.org

20/20


www.escuela.pamplonetario.org www.pamplonetario.org

Dokumentu honetako edukiak Creative Commons 2.5 Lizentziari lotuta daude (Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 2.5 Espa単a CC BY-NC-SA 2.5): http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/2.5/es/


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.