ANIMALIA ORNOGABEAK 11L 2010-2011
Egilea: Leire Naval Zamorano 11.L
Misera edo abakandoa Misera edo abakandoa (Homarus gammarus) Nephropidae familiako krustazeo espezie bat da, sukaldaritzan oso aintzat hartua. Batzuetan, europar misera izena ematen zaio, genero bereko beste espezie bakarretik bereizteko (amerikar misera, Homarus americanus). Otarrainaren antza handia du, baina miseraren aurreko hankek haginak dituzte.
Ezaugarriak: Gorputza Miseraren oskola beltz urdina da, orban argiekin. Miserak bost hanka pare ditu, horietako lau toraxean eta, nahiz eta txikiak izan gorputz osoarekiko, animalia mugitzeko adina indar dute. Aurreko hanka pareak berriz, haginak dituzte, horietako bat ertz zorrotzekoa, ebakitzeko, eta bestea zapalagoa, birrintzeko. Buruan bi antena luze eta bi labur ditu. Gorputza kanpo-eskeletoa edo exoeskeleto batez estalita dute; exoeskeletoak pieza artikulatuak ditu eta kitina izeneko substantziaz osatuta dago. Exoeskeletoak harrapariengandik babesten ditu abakandoak, eta, gainera, hari esker, ez zaie gorputza lehortzen. Gorputza hiru ataletan banatuta dute: burua, toraxa eta sabelaldea. Zefalotoraxa dute, hos, burua eta toraxa elkartuta.
Hedapena Otarrainaren bizilekua Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdea da, Norvegia hegoaldetik Marokoraino, Euskal Herria barne. Mediterraneoa mendebaldean, Kretan, Itsaso Beltzaren iparraldean eta Azoreetan ere bizi da. Artropodo bat da, krustazeoa. Itsastarra da. Zakatzen bidez hartzen dute arnasa.
Elikadura Era askotako elikadura dute. Haragijaleak dira. Bizi funtzioak: Ugalketa Sexubakarrak dira, eta arrak eta emeak desberdinak dira. Obiparoak dira eta ernalketa, oro har, barnekoa izaten dute. Arrautzetatik larba bat ateratzen da, eta gero, metamorfosiaren ondoren, heldu egiten da larba hori.
Bizi zikloa Misera animalia bakartia, gauekoa eta lurraldekoa da, egunean zehar itsas hondoko zulo eta pitzaduretan bizi dena. Udan, miserek migratu egiten dute sexukide bila. Garai hau izaten da aproposena arrantzatzeko. Emeek hamaika hilabetez eramaten dituzte arrautzak, ia urte osoan zehar hortaz. Arrautzetatik larba planktonikoak irteten dira, 2-3 astez ur zutabe baten mantenduz. Ondoren, ur zutabetik kanporatu eta hondoko zulo batean kokatzen dira, bertan 2 urte igaroz. Oskola 15 mm luze denean, hondar-zuloa utzi eta arroketako pitzaduretara joaten dira. Heldutasuna 4-5 urteren buruan lortzen dute.
Harremanak inguruarekin: Jendeak jaten du, eta horregatik ihes egiten dute ikusterakoan, baina arrantzaleek hartzen dituzte eta geroago guk jaten ditugu. Era asko daude jateko.
Deskribapena Antena pare bi ditu, lehenengoak motzak eta bigarrenak oso luzeak. Abdomenaren bukaerako segmentua (telsona) zapala da eta ez ditu luzakinik (pleopodoak) ageri. Bi hagin handi asimetriko ageri ditu, handiena moluskuak eta beste organismoak txikitzeko, eta txikiena, zorrotzagoa eta horzduna, elikagaia zatikatzeko eta ahoratzeko. Gorputza urdinkolorekoa, orban zuri txikiak ageri dituelarik.
Abakandoaren datu aipagarriak: Klasea: Malacostraca Ordena:Decapoda Familia:Nephropidae Generoa:Homarus Espeziea:Homarus gammarus Izena Euskaraz:Abakando Sexualitatea:Gonokorikos Ugalketa:obiparoa Habitat: kobak,haitzak,
Iturriak: http://www.itsasobizia.org/euskara/ArrainenFitxaOsoaAkZoom.php eta wikipwdiatik.
ANEMONAK
Garazi Aizkorbe
Anemonak(anthoplexura xanthogrammica) animali itsatarrak eta ornogabeak ; ornogabeen barruan zelenteratuak. Itsas hondora itsatsita daude. Gorputza zenbait simetria planoen bidez banantzen da. Gorputz zilindrikoa biguina eta irekigune bat; irekigunea garroz inguratua dago. Irekigune hau barrunbe gastrobaskularrarekin lotuta dago. Hau anemonen urdaila da. Beren gorputzaren formari dagokionez landare baten antza handiagoa dute naiz eta animalia izan. Amemonak animalia haragijaleak dira
Anemonak 1.5cm-tik 2m-tara hel daitezke tamainari begira. Anemonen irekidurako garroak konposatu berezia dute: cnidocitoak, neurotoxinaz betetako zelula batzuk, momentuan geldiarazten dizutenak eta horri esker etsaiak sahiestu edo harrapakinak hobe jateko. Beti bezala badaude arrain batzuk efektu hauek kalterik egiten ez dietenak, hala nola pailazo arraina.
Anemona espezie asko daude;800 zehatzak izateko. Hauek dira ezagunenak: Itsas hondoetako anemonak,itsas anemona, anemona gorria... Hona hemen zenbait argazki eta anemonen anatomiaren
eskema.
Itsas anemon
Hondoetako anemona
1.- Tentakulu 2.- Faringe 3.- Sexu-guruin 4.- Zutabe pareta 5.- Septo (mesenterio osoa) 6.- Zinklido 7.- Akontio 8.- Disko pedio. 9.- Erretraktore muskulua 10.- Septo (mesenterio erdi-osatua) 11.- Estoma ( mesenterio zulasketa) 12.- Lepoko 13.- Ahoa
BIBLIOGRAFIA Wikipedia Hiztegia.net Faunamarina.com Imรกgenes google Google
ARMIARMA
ASIER GOIKOETXEA MERCERO 1.1L
Amiarma ornagabea da, ornogabeen taldean artropodoa, artropodoen artean araknidoa da.
EZAUGARRIAK -Gorputza Armiarma gorputza bi zatitan bereizita dago toraxa eta abdomena, bi bikelizero, bi pedipalpoeta zortzi hanka. Bere neurriak 0,5mm eta 0,9cm; hankak luzatuta, 25cm gahinditu ahal dute.
-Egitura Hasieran dijestio-odi dago, gero urdaila dago eta horrek xurgatu funtzioa dago. Prosomaren erditik opistosomaren bukereino urdail erdia dago. Zirkulazio aparatua kampokoa da, bihotz dorsalarekin. Arnasketa barruko organoz garatxen da, hau da birikaz arnas eginten du.
Armiarmaren bereizitasunik inportanteriko bat da zeta sortzen duela, ehizatzeko eta bere arrapakinak bertan sartzeko, tranpillak egiteko eta zuloak egiteko. -Bizilekua Armiarma kontinente guztietan bizi da atlantikoan izan ezik. Armiarma gehienak leku ezehetan bizi dira, baina badaude lehorretan bizi direnak.
Batzuk lurrazpian bizi dira, beste batzuk zuhaitzetan, gehiago uretan eta azkenik gure etxeetan. BIZI FUNTZIOAK -Nutrizioa Armiarma haragijalea da. Elikatzen da bera ehizatutako animaliez. Bi moduz arrapatu ahal dituzte bere zetan itzazturik geratxen direnak edo atakatuz. Armiarma pozoina sartzen die beraien elikagaiei hiltzeko. -Ugalketa Harra emea baino txikiagoa da, dantzaz emea lortzen dute, hori egiten dute janak ez izateko. Emeari hurbildu egiten denean espermatoforo bat sartzan dio. BEREZITASUNAK -Harremana gizakiarekin Laguna bezala dauzkagu hartuta intsektuen kontrolarekin laguntzen digutelako. Gizakia ere erabiltzen dute beraien zeta marra sedosoak egiteko: mikroskopioa, teleskopioaeta beste tresna zientifikoetarako.
-Leiendak Arachne ezaguna bere ehunengatik. Minerbari (artearen eta jakintasunaren jainkosa)desafiatu zion. Minerma oso haserre zegoenez puskatu egin zuen bere lana eta neskatxoak bere buruaz beste egin zuen. Minerba damatu zen eta azkenean bere bizia berriz eman zion, baina armiarma itsura eman zion, beti ehun egin ahal egiteko. BIBLIOGRAFIA Wikipedia Oxoford enciclopedia del estudiante
EGILEA: Naiara Cremallet
1.L
· Ehunzangoak, buruaz eta enborrez osatuta dute gorputza, 21 segmentuz osatutako gorputz luzea dute eta estua dute. Segmentu bakoitzaren bi aldeetan hankak dituzte eta 10 zentimetro arte neurtu ditzakete. 15-en eta 170 hanka dituzte. Buruan bi antena eta begiak dituzte baina batzuk itsuak dira, gainera bi mandibula eta baraila dute ahoan. Kolore marroixka dute normalean. Ehunzangoaren eta milazangoaren arteko ezberdintasuna hanka kopurua da, baina ez luzeran, ehunzangoek hanka pare bakarra dute segmentu bakoitzean eta milazangoek bi hanka pare dituzte segmentu bakoitzean. Mundu osoan zehar bizi dira, lehortarrak dira, hala ere beti gune hezeetan eta ilunetan bizi dira, hezetasun asko galtzen baitute gorputzetik.
· Ehunzangoek edozein intsektu mota jaten dituzte, adibidez: zizareak, inurriak, moluskuak…hau da haragijaleak dira. Milazangoek, berriz, belarjaleak dira.
· Obiparoak dira, gehienak sexubakarrak. Zona epelean, arrautzak jartzen dituzte udaberrian eta udan, normalean hamabost arrautzatik hirurogei arrautzetara jartzen dituzte.
· Ehunzangoek eta milazangoek artropodoak dira, eta haien barruan miriapodoen taldekoak dira.
Ehunzango espezie asko daude, baina guztiek gorputz luzea, segmentuetan banatuta eta hanka asko dituzte. 路 Pozoia dute eta pozoiarekin babesten dira, orduan norbaitek janaria kentzen badio pozoia ematen dio eta janaria bera geratzen da.
Sexubakarrak dira eta ez dute metamorfosirik egiten.
路 Bibliografia:
Wikipedia, Baluart video rol, Rentokil Argazkiak: Google argazkiak
PATXI GOIKOETXEA ORAA – 1.1L
SAILKAPEN ZIENTIFIKOA
Erlea liztorrei eta inurriei estuki lotutako hainbat intsektu espezieri ematen zaien izena da. Erleen 9 familiatan sailkatutako 20.000 espezie inguru ezagutzen dira gaur egun, nahiz eta, ikerle batzuen ustez, benetako espezie kopurua askoz handiagoa den. Munduko kontinente guztietan (Antarktikan salbu) eta intsektuek poliniza ditzaketen landare loredunak dituzten habitat guztietan aurkitu dira.
Erreinua:….…………………………………Animalia Familia:……..……………………………...Artropoda Klasea:………………………………………...Insecta Ordena:…………….…………………..Hymenoptera
NOLAKO GORPUTZA DUTE?
Aldebiko simetria dute. Gorputzak hiru atal ditu: burua, toraxa eta sabelaldea. Buruan, antenak, begiak eta aho-piezak dituzte. Begi konposatuak ditu. Zentzumen-organoak oso garatuak. Sabelaldea segmentutan banatuta dute, baina apendizerik ez. Apendize artikulatuak ditu: sei hanka, bi antena (antenek usaimen eta ukimen funtzioak egiten dituzte), lau hego eta aho piezak (aho mastekatzaile-miazkatzailea). Gorputza exoeskeleto batez osatua dauka, honen piezak artikulatuak ditu eta kitina izeneko substantziaz osatuta dago. Exoeskeletoa harrapariengandik babesten ditu, eta gainera, hari esker, ez zaie gorputza lehortzen. Horregatik, habitat lehortarra guztietara moldatu da. BIZILEKUA
Erleak erlauntzen barruan bizi dira, bertan abaraskak daude, gelaxka hexagonalezko ilara batzuetan datza. Erleak kolonietan bizi dira. Erlauntza batean 80.000 inguru erle bizi dira. Bizimodua nolakoa, halakoa izaten dute elikadura. Erlauntzan hiru erle mota bizi dira: erreginak, erlamandoak eta erle langileak. Koloniako urrezko araua hauxe da:
“Bakoitza bere lanera!”
ERLE MOTAK ETA BETETZEN DITUZTEN FUNTZIOAK
Erreginak eta erlamandoek eusten diote espezieari. Erle langileek eta erlamandoek ordena handiz lan egiten dute erlauntz barruan, eta bizi ere halaxe egiten dira. Erlamandoak, 2 cm inguruko erle iletsu
gizenak, ehunka edo milaka batzuk izaten dira; urtaro epeletan bizi dira bakarrik; eme langileek bildutakoa jan eta erregina ernaldu besterik ez dute egiten. Erregina 2 cmko eme ugalkorra da. Bat bakarrik dago erlauntzan, gehiago izanez gero, borroka egiten dute bat geratu arte, bestela taldea banatzen da. Sabel luzea du eta arrautz egiten ematen du bizitza osoa, 5-6 urte. Arrautzak abasketan erruten ditu erreginak, eta handik jaiotzen dira erleak. Arrautza ernaldu egiten bada, emeak jaioko dira, hau da, erle langileak; arrautza ernaldu gabe badago arrak edo erlamandoak sortuko dira. Behin ernalduta, arrautza erregina-gelaxka izeneko abaskan badago, eta erregina-jelearekin elikatzen bada metamorfosi guztian, erregina jaioko da.
ERLAMANDOA ERREGINA
ERLE LANGILEA
Erle langileak, 1,5cm inguruko neurtzen dute. Erle taldean ugariaÂĄenak dira (10.000 eta 60.000 artean). Sabel muturrean ezten pozoiduna du eta inori sartuz gero zaurian lotua geratzen zaio sabel-barru zati batekin batera, eta horren ondorioz hil egiten da erlea. Zazpi asteko bizia lanean emateko sortuak daude. Erle langileak 70.000 izatera irits litezke erlauntz batean. Zazpi aste eskaseko bizia izaten dute, eta lan eta lan aritzen dira, atsedenik hartu gabe. Lehen lau egunetan, gelaxkak garbitzea izaten da haien lana; hamargarren eguna bitarte, larbak elikatzen aritzen dira (erregina-jelea, eztia eta polena ematen dizkiete). Bi aste dituztenean, polena biltegiratzeari ekiten diote, harik eta sabelaldea heldu eta argizaria sortzeko gai bihurtzen diren arte (abaraskak berrosatzeko erabiltzen dute argizari hori). Lan hori egiteaz gain, zaindari ere jarduten dute, eta erlamandoak eta gainerako intsektuak eztenarekin uxatzea izaten da haien lana. 22 egun behar izaten dituzte erle heldu bihurtzeko, Apis melĂfica, eta horretara iritsita, uzta biltzera ateratzen dira. Lorez lore ibiliko dira hegan, hil arte. UGALGETA
Erregina erlauntzetik irteten da, eta eztei-hegaldia egiten du; inguruan dabiltzan erlamandoekin gurutzatu, eta hil egingo ditu. Espermaz ongi hornituta, bere feromona zabalduko du erlauntzean. Arrautzak errun eta errun ariko da egunean 2.000 ere jar ditzake, bat minutuero. Bere familia osatuko du: ehunka erlamando eta milaka erle langile. Sexubakarrak dira, arrak eta emeak. Guztiz desberdinak dira. Barne ernalketa dute eta obiparoak dira. Arrautzatatik larba bat ateratzen da eta gero metamorfosia egiten dute. METAMORFOSIA
Larbak arrautzetatik ateratzen diren erlekumeak dira, zizare itxura dute eta abarasketan gordetzen dituzte, hiru egunez elikatzen dituzte. Gero argizariz estaltzen dituzte (abaraskak ere argizariz eginda daude) eta han egoten dira erle langileak, erregina eta erlamandoa 16, 21 ala 24 egun, jaio arte. ELIKADURA
Erleak belarjaleak dira, eztiz eta polenez elikatzen dira. Udaberrian elikagaiak hartzen dituzte eta pilatu egiten dituzte neguan janaria izateko. Eztiak karbono dioxidoa ematen die eta polenak berriz, proteinak. BEREZITASUNAK
HIZKUNTZA
Landareak loretan dauden garaian, egunean gutxienez hamar joan-etorri egiten dituzte erleek erlauntzera (erreginaren usain bereziak esaten die zein den euren erlauntza). Erleek hizkuntza berezia dute, kodetua eta zehatza: dantzaren bidez mintzo dira. Elikagai iturriren bat aurkitu badute, erlauntzera itzultzen direnean, dantza egiten dute. Dantza horiekin eta gorputz enborrari dardara eginaraziz, elikagaia aurkitu dutela jakinarazten dute, eta zein distantziatara dagoen, eguzkia erreferentzia hartua, ere bai.
Dantza zirkularrak badira elikagaia hurbil dagoela esan nahi du (25 metro) eta 8 zenbakia irudikatzen badute elikagaia urrutiago dagoela esan nahi du (hamar kilometro inguru). Han joaten dira erleak nektarra biltzera, larbak elikatzeko.
Erle langileen
Erle langileen
dantza zirkularra
dantza zirkularra
POLINIZAZIOA
Goiko botoitxoak eguzkia irudikatzen du, erdiko erlauntzak erleen kokalekua, loreak elikagai-iturria eta azken bi hauen artean dantzaren norabidea.
Uzta bildu ez ezik, zabaldu ere egiten dute: basa espezieek eta landareek fruitua emateko behar dituzten substantziak barreiatzen dituzte erleek, eta bio-aniztasunari arnasa ematen diote era horretan. Erleen hegaldi polinizatzaileari esker, landare eta zuhaitzen loreak ernaldu egiten dira, eta orduan sortzen dira fruitu eta haziak. Gizakiak aspalditik du horren berri; antzinako Egipton, adibidez, erleak hazten zituzten. ERLEZAINTZA
Erleak hazten dituzten gizakiak erlezainak dira eta eztia, propolioa eta polena biltzen dute. Uda hasieratik uda erdialdea bitartean lortzen da lehen eztia. Koadroak erlauntzetik atera eta eskuila pasatzen zaie, erleak askatzeko. Abaraskak argizarizko operkuluz edo tapakiz estalita egoten dira, eta horiek kentzea izaten da hurrengo urratsa. Hori egin ondoren, abaraskak zentrifugatu eta horrelaxe ateratzen zaie eztia. Ontziratu aurretik, hala ere, iragazi egin behar da, zikinkeriak kentzeko. Erlazainak kezkatuak daude erle kopurua nabarmen gutxitzen ari da gure planetan, eta askok uste izango ez duten arren, arazo handia da hori. Eztia, nektarra, propolioa eta argizaria sortzen dituzte erleek, baina hori baino askoz gehiago egiten dute: nagusiki eurek polinizatzen dituzte uztak eta laboreak. Erlerik gabe, beraz, arriskuan egongo lirateke fruta arbolak, barazkiak eta bazkalekuak. Erlearen etsaien artean gizona dago, honek sortzen duen kutsadurak, uhinek.. arriskuan jartzen ditu. Baina, azken urtean etsai berri bat sortu da: Japoniatik Frantziara eta Ipar-Euskal Herrira iritsitako liztor beltza. Japoniako erleek honengandik babesteko sistema garatu dute, baina hemengoek ez dakite nola babestu liztor erraldoi honengandik erlauntzaren sarreran hegoak eta burua kenduz bere gorputza irensteko zain aurkitzen dutenean. BIBLIOGRAFIA
http://irati.educacion.navarra.es/creibzw/baliabideak/HGEP/irakur/probak/erleak_irakaslea.pdf http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=10114 http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=8736&hitza=erle http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=110&hitza=erle http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=8073&hitza=erlearen%20urtea http://www.wikipedia.com Liburuak: “Lur entziklopedia” eta “Nire entziklopedia, animaliak”
Julen Moreno
Filuma: Artropoda Erreinua: Klasea: Ordena Familia: Genero: Espezie:
Animalia Intsektua Hymenoptera Apoidea Apis Melifera *
Burua: bi antena eta ahoa. Bularralde: sei hanka eta 4 hego. Abdomena: apendizerik gabe, eta eztena Bularralde armadura bat balitz bezala egina dago kitinazko xaflez osatuta. Bertatik ateratzen zaizkio bi hegal pare, sendoak eta azkarrak. Bularraldean ditu erleak muskulurik indartsuenak hegan egin ahal izateko. Bularraldetatik ere hiru hanka pare ateratzen zaizkio.
ERLE MOTAK:
-
Erregina Erlemandoa Erle langilea
ERLE LANGILEA -
Begi konposatuak eta sinpleak dituzte.
-
Bere antenak zulatuak daude, sudur modukoa, kapazak dira haien bidez nektar aurkitzea eta haien artean komunikatzea.
-
Bere ahoak bi masailezur ditu eta tronpa bat nektar zurgatzeko.
-
Eztena daukate bere lurraldea defendatzeko. Behin ziztada emanda bere abdomena urratzen da eta azkar hiltzen da.
-
Beraien hankek funtzio ezberdin ditu, beraien artean polena eramatea.
-
Eztenaren barruan glandula bat dagoenez “apitoxina� jariatzen dute, erlemandoak hiltzeko.
-
Hegoak mintzezkoak direnez hegan egiteko oztopo gutxiago aurkitzen dute.
ERREGINA
-
Bere abdomena langilearena baino luzeago eta finagoa da.
-
Erreginak ere eztena dauka, baina beste erreginen kontra borrokatzeko erabiltzen dute.
ERLEMANDOAK -
Bere abdomena, besteekin alderatuta, luzeago eta karratuagoa da.
-
Begiak mardulak ditu.
-
Ez dute eztenik.
EGILEA:Irati Elkarte
Itsas izarra(Archaster typicus), izar itxurako ekinodermoen familiako ornogabea da. Ekinodermatuak (Echinodermata) animalia itsastarrak dira, ozeanoetan aurkitzen direnak sakonera guztietan. Espezie edo talde hau, Kanbriar garaian agertu zen eta gaur egun 7.000 espezie inguru daude. 13.000 espezie fosil ere aurkitu dira. Gaur egun 5 klase ezberdin daude (eta seigarren bat Concentricyloidea klasea kontutan hartuta): 1. Ekinoideoak. 2. Asteroideoak. 3. Ofiuroideoak. 4. Holoturoideoak. 5. Krinoideoak.
Itsas izarra, asteroideoetan dago. Itsas izarrak bost besoko ekinodermoak dira Ekinodermoen taldeak ezaugarri hauek ditu. NOLAKO GORPUTZA DUTE.
Simetria erradiala dute, oro har; larbek, aldiz, aldebiko simetria dute.
Batzuek gorputz biribila dute; beste batzuk zilindro itsurako gorputza; eta beste zenbaitek (itsas izarrek, adibidez) izar itxurakoa.
Barne eskeletoa dute, azalaren azpiko plaka batzuez osatuta.
Ez zaie burua antzematen, eta ahoa gorputzaren behealdean egoten da.
NOLAKO FUNTZIOAK EGITEN DITUZTE.
Aparatu anbulakral izenekoaren bidez lekualdatzen dira, aparatu hori ekinodermoek bakarrik dute. Urez betetako hodiak dira, eta oin anbulakralak osatzen dituzte.
Azaletik hartzen dute arnasa, aparatu anbulakralaren bidez. Batzuek, gutxi garatutako zakatzetatik hartzen dute arnasa.
Haragijaleak dira eta molusku eta krustazeo txikiak jaten dituzte.
Gehienak sexubakarrak dira, baina batzuk hermafroditak dira. Kanpo-ernalketa dute, eta metamorfosia egiten dute.
ITSAS IZARRA Hainbat koloretakoak dira: laranjak, gorriak, urdinak,‌ Batzuk, Atlantiar eta Mediterraneo itsasoan zehar daude, 160m-ko sakoneran eta beste batzuk, berriz, itsas ertzetan daude. Gorputza 75cm-ra arte hedatu daiteke, eta gorputzean zehar arantzak dauzka babesteko. Beste animalia batzuk ez bezala , itsas izarrek harrapakinak digeritzen dituzte kanpotik haren urdaila itzulgarria delako. Anbulakral oinen bentosetan amaitzen diren haren mila oinekin, jateko gogorra eusten dute haren besoen edozeinen parte abdominala zuku gastrikoaren moduko bereizten duen bitartean, kanpoko digestiora aukera ematean. Edozer jan ahal du haren besoaren tamainatik. Izan ahal du, besteak beste, ugalketa asexualaren sistema kurioso bat. Ugalketaren mota honetan, itsas izarra, erabat leheneratu ahal da edozein arrazoitatik zatitu den beso bakar batetik aurrera. Fondo itsastarrak bizi dira, hareazko, eta harritsuak.
Bibliografia
Natura Zientziak DBH1.
Wikipedia.
Naturzientziak.wikispaces.com/itsas izarra.
EGILEA: Irati Cuesta Asín
EZAUGARRIAK: Itsas trikuak animalia txikiak, biribilak eta arantzatsuak dira. Barne eskeletoa dute. Ez zaie burua antzematen, eta ahoa gorputzaren behealdean egoten da. Aparatu anbulakralaren bidez hartzen dute arnasa. Munduko Itsaso guztien hondoan bizi dira. Itsas trikuek oskol arantzatsua dute, 3 eta 10 zentimetro artekoak izaten dira. Ohiko koloreak beltza, berde ahula, oliba berdea, arrea, gorrindola, eta gorria dira.
BIZIFUNTZIOAK: Poliki-poliki mugitzen dira leku batetik bestera, batez ere algez elikatuz; horrek esan nahi du itsas trikuak belarjaleak direla. Itsas trikuen harrapari nagusiak itsas igarabak, aingirak eta bestelakoak dira. Itsas trikuak itsas luzokerren eta itsas izarren senideak dira. Itsas trikuak sexubakarrak dira.
SAILKAPEN ZIENTIFIKOA: ERREINUA: Animalia AZPIERREINUA: Metazoa GOIFILUMA: Deuterostomio
FILUMA:.Echinoidea KLASEA: Echinoidea AZPIKLASEAK: Perischoechinoidea / Euechinoidea
BEREZITASUNAK: Triku (Erineacus europaeus) kiribildu baten antza duelako deitzen dira itsas triku. -Sukaldaritzan:.Itsas triku guztiak ez dira jateko onak. Espezie jangarriak eskuz jasotzen dira. Arantza luzeenak mozten dira, itsas trikua irekitzerakoan eskuak ez mintzeko. Oskola erdialdean ebakitzen da, aho inguruko alde biguin eta arantza gabetik hasiz. Jateko atala emearen 5 sexu guruinak dira (gonadak). Hoietara iristeko ahoa eta digesto aparatua kendu behar zaie. Urtaroaren arabera, gonadak trinkoagoak edo biguinagoakizan daitezke, eta kolorea berdexkatik gorri iluneraaldatu ahal da. Galizian adibidez itsas triku mordo jaten dira. -Leiendak: itsas trikuak leienda gutxi batzuk dituzte baina ez dira oso bitxiak.
BIBLIOGRAFIA: -Itsas trikua wikipedia entziklopedia askea -Itsas trikua irudiak -Liburutik:83.orria eta fitxa
Egilea: Eider Goikoetxea, 1.L
Ezaugarriak Gorputza: Bi hego dituzte. Aurrekoak lodiak, gogorrak eta opakuak dira, eta atzekoak mintzezkoak. Geldi daudenean, atzekoak aurrekoen azpian tolestuta izaten dituzte. Aho-aparatu mastekatzaile dute. Kakalardoaren gorputaza oskol gogor batez estalita dago. Kolorea asko aldatu daiteke batetik bestera, batzuk kolore argikoak, beste batzuk kolore ilunkoak, baita metal kolorekoak ere.... Eta gorputzaren luzeerak milimetro batzuk gora edo bera aldatzen du. Bizilekua: Edozein lekutan bizi dira ia ia, bizimodu desberdinetara moldatzeko gaitasun handia dutelako. Kakalardoak, basoetan, baratzetan, hondartzetan, basamortuetan, pantanoetan, antziretan,.... Bere bizitokia elikagai baharraren arabera bilatzen dituzten kakalardoak haragijaleak edo belarjaleak dira. Bizifuntzioak: Ugalketa: Kakalardoak sexubakarrak dira eta haien ugalketa sexu bidezkoa da, hau da sexu desberdineko bi banako behar dira espezie berdineko beste beste kakalardo bat sortu ahal izateko. Kakalardoak obiparoak dira eta metamorfosia egiten dute batzuk. Nutrizioa: Kakalardoak denetarik jaten dute, belarjaleak eta haragijaleak dira, denetarik dago hori ez da arritzekoa kakalardo mota asko baitaude.
Intsekturik indartsuenak: Kakalardoak intsekturik indartsuenak dira, zehazki esanda, Onthophagus tauruz motatakoak dira indartsuenak. Kakalardo mota hau garai da bere pisua baino 1.141 aldiz handiagoa den zerbait hartzen hori dela eta, Londreseko unibertsitate batek esan du intsekturik indartsuena dela.
Sailkapena: Taldea: Kakalardoa izaki bizidun bat da, animalia ornogabea, artropodoa, intsektuen taldekoa.bere taldea(intsektuen taldea) animali talde guztietatik handiena da, planetako espezieen 40%. Kakalardoak luzeera desberdinekoak dira 25milimetrotik 11cm-tara daude.kakalardo mota asko daude, hauek dira batzuk:
Koleoptera
Ekaineko kakalardo berdea
Goliat kakalardoa Kakalardo patateroa
Berezitasunak Kakalardoen balioa Egipton:(gizakiarekiko harremanak, leienda,historia modukoa...) Kakalardo sakratua bizitza eta botere kuttun bat izan zen, goizeko Eguzkia irudikatzen zuena, eta berpizte ikurra zen egiptoar mitologian. Bizitzan zehar, ikusten zen edo ikusezina zen gaizkiaren aurkako babesa ematen zuen, egunero, indarra eta boterea emanez. Heriotzan, zuenak, berpiztu eta betiereko bizitzara iristeko aukera zuen. Bere izen hieroglifikoa ḍpr edo xpr bezala transliteratzen da eta "bihurtu" edo "aldatu" bezala itzultzen. ḍpru edo xprw hitz eratorria "forma", "aldaketa", "gertaera", "izaera" edo "autosortua" bezala itzultzen da, testuinguruaren arabera. Esangura existentziala, fikziozkoa edo ontologikoa izan dezake.
Kakalardoa, Khepri jainkoarekin lotua izan zen, autosortua, goizeko eguzkiarekin lotutako jainkoa. Antzina, kakalardoak, arrak baino ez zirela uste zen eta bere hazia, simaur pilota batean utzita ugaltzen zela. Kakalardoaren ustezko autougalketak Khepriren antza ematen dio, bere burua ezerezetik sortu zuena. Beste alde batetik, kakalardo pilotagileak daraman pilotak, eguzkiaren antza du. Plutarkok honako hau idatzi zuen: "Kakalardoen arrazak ez du eme bakar bat ere, baina ar guztiek uzten dute euren hazia materialezko pilota batean, kontrako aldetik bultzatuz biratzen dutena, eguzkiak zeruetara itzultzen dela dirudien bezala, bere ibilbide propioaren kontrako norantzan, mendebaldetik ekialdera dena". Egiptoarrek, Kheprik Eguzkia egunero berritzen zuela uste zuten, ostertzean desagertu ondoren, lurrazpiko mundutik eramanez, Duatetik, iluntzearen ondoren hurrengo egunean berriz berritzeko. Egiptoko Inperio Berriko errege hilobi batzuek, eguzkiaren jainkoaren irudi hirukoitz bat dute, kakalardoa, goizeko eguzkiaren ikur bezala. Ramses VI.aren hilobiko sabai astronomikoak, Eguzkiaren gaueroko heriotza eta hurrengo eguneko "berpiztea" kontatzen du, zeruko jainkosa zen Nutek irentsia balitz bezala eta bere umetokitik Khepri bezala berragertuz. Kakalardoaren irudia, aldaketa, berriztatze eta berpizte ideiei lotua, alde guztietan agertzen da Antzinako Egiptoko hil arte eta arte erlijiosoan. Kakalardo kuttunak hainbat materialetan tailatzen ziren: esteatita, basaltoa, granitoa edo harribitxietan, lapis lazulia, amatista, kaltzedonia edo kornalina eta baita urrea bezalako metaletan ere. Egipton eginiko indusketa arkeologikoek, argitara atera dituzte hezurrean, bolian, harrian, faientza egiptoarrean eta metal preziatuetan eginiko kakalardoen irudiak, VI. dinastiatik erromatar garai arte datatuak. Orokorrean txikiak dira eta zulatuak daude, lepokoan sartzea ahalbidetzeko, eta, oinarrian, inskripzio labur bat edo kartutxo bat daramate. Orokorrean, kuttun bezala erabiltzen ziren, eta atzealdean irudi edo testuak eramaten zituzten. Batzuk, euren jabearen izena idatzia zuten, eta zigilu gisa erabili izan dira, ardodun anforetan hedatutako erabilera, luxuzko gaia baitzen. Faraoiek, batzuetan, ale handiagoak egitea eskatu zuten, inskripzio luzeekin, Tiy erreginaren ezkontzaren kakalardo oroitarri bezala. Kakalardoen eskultura handiak Tebaseko tenpluetan, Alexandriako Serapeumean eta Egiptoko beste toki batzuetan aurki daitezke.
Bibliografia:
http://www.botanical-online.com/animales/escarabajos.htm infomundoaldia.blogspot.com answers.yahoo.com wikipedia.com
Egilea: Antxon Arizaleta
Korala
Korala bakarrik diametroko milimetro batzuk dituen polipo txiki bat da. Zelenteratuen ornogabe taldean sartzen da. Hau da koral baten sailkapen taxonomikoa:
Koralaren sailkapena
Erreinua: Animalia
Tipoa: Cnidaria
Klasea: Anthozoa
Ordena:Alcyonacea
Familia: Nephtheidae
Espeziea: Scleronephthya
Elikadura Korala haragijalea da eta zooplaktonez elikatzen da.
Ugalketa
Batzuk ugalketa sexuala dute eta beste batzuk ez, eta espezie batzuek biak batera. Kanpo ugalketa eta sexu zelulak uretara botatzen dira ilargi faseak jarraitzen. Arrautza asko arrainak jaten dituzte, baina hainbeste direnez ia guztiak bizirik geratzen direla
Bizilekua
Itsaso guztietan aurki daitezke koralak baina bakarrik beroenetan osatzen dituzte arrezifeak. Barrera Handiko Arrezifea Australian dago eta 2.400 m-ko luzeera dauka.
Bibliografia
http://eu.wikipedia.org/wiki/Koral
http://www.cuallado.org/esp/ciencia/taxon/especies.htm
http://cienciaaldia.wordpress.com/
Egilea: Iranzu FernĂĄndez AsĂn. EZAUGARRIAK: Lanperna Pollicipes generoko animaliak dira, itsas ertzeko marearteko haitzetan atxikita bizi diren oskoldunak.
Lanpernek bi larba-aldi dituzte.  Lehenak nauplius izena du, planktona osatzen dueùa eta itsas-lasterrek, itsasaldiek eta olatuek alde batetik bestera daramana.  Bigarrenak ziprio izena du eta igerian egiteko egokitua dago. Egoera honetan, larbek ingurune seguru eta emankorra aukeratzen dute. Ez bada hala, larbak hil egingo dira. Lanperna arruntak jarraikako sei oskol garatuko ditu, gorputza inguratu eta babesteko. Bizitza osorako haitzera itsatsia izango da, garroak erabiliz planktona harrapatzeko eta gametoa erruteko. Lanpernen zakila luzeena da gorputzarekin erkatuta, animaliaren luzera baino 20 aldiz luzeagoa baita. BIZI-FUNTZIOAK: Naupliusak egoera aske honetan garatu eta elikatu egiten da. Egoera honek bi aste inguru irauten ditu. Zipridoek ingurune egoki hau aurkitzean, ziprido larba haitzera atxikitzen da eta lanperna bihurtuko duen metamorfosia hasten du. Ornogabe asko bezala, lanpernak hermafroditak dira eta aldizkatu egiten dute ar eta eme egoera. SAILKAPENA: Sailkapen zientifikoa: Erreinua: Animalia. Filuma: Arthropoda. Azpifiluma: Crustacea. Klasea: Maxillopoda. Infraklasea: Cirripedia. Ordena: Pedunculata. Azpiordena: Scalpellomorpha. Familia: Pollicipedidae. Generoa: Pollicipes.
BEREZITAZUNAK: Oso aintzat hartzen dira sukaldaritzan batez ere Euskal Herrian. Hemendik kanpo, Espainiako iparraldeko kostako eskualdetan, Galizian batez ere, eta Portugalen ere guztiz gustukoa dute.
BIBLIOGRAFIA: 1. 2. 3. 4.
Google.com. Wikipedia “entziklopedia askea�. Lanperna ornogabea. Lanpernen irudiak.
Egilea: Irantzu Belzunegui.
Ezaugarriak:
Zizarek animalia ornogabeak dira, zilindro-formakoak eta luzeak. Txikiak eta beratzak dira, ezagunena lur zizarea da. Haien gorputza bi zatitan banatuta dago: gorputz-enborra eta tronpa, barrutik, barrunbe zelomatikoaren bidez, elkarrekin komunikatuak; beraz, gorputz-pareten barruko aldetik erantsirik dauden organoez gain, ezin aurki daiteke isuri zelomatikoa baino. Bestalde, gorputz osoaren tamaina milimetro gutxitik 30 cmrainokoa izan daiteke. Tronparen muturrean, espezieen arabera, itxura aldakorreko garroak dituzte eta egitura hauen erdian ahoa dago. Animaliaren aurreko aldea ahoa duelako bereizten bada ere, uzkia ez dago atzeko aldean, logikaz besterik pentsa daitekeen arren: digestio-aparatua atzeko muturreraino iritsi arren, tronpa eta enborraren arteko punturaino zabalduta dago, norabide baten hodia bestearekin biribilkatuta dagoelarik.
Itsastarrak direla ez ezik,haien habitata ezagutzeko,bentikoak direla ere(hau da, bentosean edo hondoko substratuan bizitzeko joera dutela ere)esan behar dugu eta substratu hori, espezieen arabera, harrizkoa nahiz lokatz edo hondarrezko izan daiteke.
Bizi funtzioak:
Zizareek gai organikoak (hostoak,belarrak‌)jaten dituzte, eta digestioa egin ondoren,humus edo ongarria botatzen dute lurrera. Ongarri honek landareen elikadura eta sendotasuna errazten du.Azkenik, zizareek lurra irauli egiten dute,azalekoa sakonera eramanez eta barrukoa azaleratuz.Etxeko baratzean zizareak badituzte ‌lur onaren seinale.
Ugalketarako ere, mekanismo desberdinak deskribatu dira, baina arruntena sexu banatuak egotea da eta ernalketa sexu bakoitzak uretan libre utzi dituen gametoak lotuta gertatzea(kanpoko ernalketa).Hauen garapenaren larba-fasea, itsasoan bizi diren animalia gehienetan bezala,planktonikoa da,hau da, substratuan bizi beharrean ,aske egiten dute igeri.
Lur zizareak lur azpian bizi dira eta lanadaretatik elikatzen dira.
Berezitasunak:
Gizakiak harrak edo zizareak arrantza amua egiteko erabiltzen ditugu.
Bibliografia:
Natur zientzia orritik atera egin dut informazioa. Izkia Arial, 12 tamaĂąa erabili egin dut.
Egilea: Eider AlbarracĂn
Ezaugarriak
Marmoka aterki itxurako eta nahiko zapala den animalia ornogabea da. Haren gorputz lingirdatsuaren, unbrela izenekoa, %95a urez osatuta dago. Gardena eta tonu horiak, gorriak edo bioletak izan ditzake. Unbrela gardenaren azpian zizare antzeko lau ugalguruin ditu. Honen ertzean zortzi tentakulu eta ahoaren inguruan lau erro ditu. Ahoak, zelenteroen izeneko liseri-barrumbera ematen du eta zelula erregarriz hornituriko garroek inguratzen dute; hauek, defentsarako nahiz harrapakinak harrapatzeko erabiltzen ditu (harrapakinak planktonekin hasi eta arrain txikietarainokoak dira). Marmoka askok, hain dute pozoin indartsua zelula erregarrietan, non zauri handiak eragin baititzakete gizakiaren larruazalean. Animalia hau oso soila da. Marmokek gehienez hamar zentimetroko diametroa izan ditzakete. Duela 680 milioi urte bizi diren itsas animaliak dira marmokak. Tenperatura guztietan egokitzen dira eta, horregatik, itsaso tropikaletan nahiz Artikoko ur izoztuetan bizi dira. “Aguamalas� deitu ohi zaie animalia hauei, zooplankton –aren (beraien bizilekua) zatia dira, izan ere, beren umbrelaren mugimendu erritmikoei esker mugitzen badira ere, gehienetan itsas korronteak bultzatuta mugitzen baitira.
Marmokaren bizialdia
Marmoka arrunt baten bizialdia sexu desberdineko ernalketarekin hasten da. Hortik planula izeneko larba bat izango da, igeri egiteko gai izango dena eta planktonetan egongo da. Denbora bat pasa ondoren, planula harkaitzetan edo maskor mugikorretan finkatuta edo itsatsita geldituko da eta polipo bilakatuko da. Eraldatu eta hazi egiten dira, plankton-ean askatasuna lortzen dute eta eraldatzen eta hazi egiten dira marmoka helduaren tamaina hartu arte. Prozesu honek, espeziearen eta ingurumenaren arabera, hilabeteak edo urteak iraun ditzake.
Nutrizioa
Marmokek anatomia xumea baina oso iraunkorra dute. Haragijaleak dira. Janaria ugaria denean tamaina handitu dezakete eta talde handia sortu ere, alderantziz, janaria urria denean txikitu daitezke. Zooplakton-ez, krill bezalako krustazeo txikiez, arrain txiki-txikiez edo beste marmokez elikatzen dira. Tentakuloek zelula erregarriak dituzte eta hauek defentsarako zein harrapakinak hartzeko erabiltzen dituzte. Tentakuloek sortzen duten gaiak geldiarazten ditu harrapakinak. Aho besoek harrapakinak atzematen eta janaria irenste prozesuan laguntzen dute.
Zelenteratuak
Marmokak zelenteratuen taldeko espezietariko bat dira, baina ez dira bakarrak, adibideaz, koralak eta anemonak ere espezie honetakok dira. Animalia urtarrak dira , itsastarrak ia guztiak. Simetria erradiala dute; hots, gorputza zenbait simetria-planoren bidez zati daiteke. Zelenteratuen gorputzaren antolakuntza nolakoa den arabera, bi talde bereizten dira: -
Marmokak Polipoak: Zaku tubularraren itxura dute. Irekigunea gorputzaren goiko muturrean egoten da. Itsas hondoan finko bizi dira. Batzuek koloniak eratzen dituzte; adibidez, koralek edo aktiniek.
Gizakiarekiko harremana
Gizakiarentzako marmoka batzuk baino ez dira arriskutsuak. Batzuek heriotza ere eragin dezakete; Australiako kostaldera iristen den kutxa-marmokak, adibidez (Chironex fleckeri). Urtero hamaika lagun hiltzen dira berak ziztatuta. Munduko animaliarik pozoitsuenetako bat da. Euskal kostaldera ez da halako marmokarik iristen, normalean, baina hemengoek ere ziztatzen dute pozoia, eta, mingarria da oso. Marmokaren garroak azala ukitutakoan itsatsi egiten zaio, eta pozoia injektatzen du. Garroa marmokaren gorputzetik askatu arren, ziztatzen jarraitzen du. Horregatik, garroa itsatsita geratzen bada, lehenbailehen kentzea komeni da. Baina aurrez „hilâ€&#x; egin behar da garro hori. Ozpina erabiltzen da horretarako. Ur geza ez omen da inolaz erabili behar, besterik ezean itsasoko ura hobea da. Esan bezala, marmokaren garroak gorputzetik askatutakoan ere arriskutsuak dira. Horregatik, jendea babesteko ez da baliagarria hondartzak sarez inguratzea; izan ere, marmokak sarean trabatu eta garroak gal ditzakete. Marmokek ez ziztatzeko hoberena kontuz ibiltzea da.
Bibliografia. -
Euskal Herriko Natura: Lertxun Gorria Gazteen entziklopedia Animalien bitxikeriak Zientzia.net Internetetik beste webgune batzuk (jatorrizko informazioa gaztelaniaz
Leiendak - “MEDUSA”ren sorrera Greziako mitologian Medusa itsas jainko-jainkosen hiru alabetariko bat zen eta hilkorra zen bakarra. Bere itxura ikaragarrizkoa zen: burutik ileak beharrean sugeak hazten zitzaizkion eta gorputza herensugeen ezkataz estalita zuen; basurdearen antzera bi betortz zorrotzale erakusten zituen irri egitean; brontzezko eskuak eta urrezko hegoak. - “MEDUSA” eta jainkoaren zigorra Medusa hasieran emakume eder bat omen zen. Poseidon berarekin maitemindu zen eta Atenearen tenplu batean bortxatu zuen. Ateneak bere tenpluan gertatukoaren berri izan zuenean Medusaren itxura erabat eraldatu zuen. - “MEDUSA”ren hilketa Medusa haurdun zegoela Poseidonen bortxaketaren ondorioz, Perseo heroiak burua moztu zion Atenearen laguntzaz. Lurrera erori zen eta odoletik sortu ziren bere ondorengoak: Pegaso zaldihegoduna eta Crisaor erraldoia. Medusaren odolak hildakoak berpizten dituela esan ohi da.
Carmen
GORPUTZA
Buru batez (esc贸lex-a) eta segmentu askoz Segmentuek zinta forma dute, bakoitzak bi ugalketa-
osatua
dago. organo
(harrarena eta emearena) eta arrautzez beteta daude.
EGITURA
Segmentu horiek, oso zapalak dira, lauak. Buruan kakoak ditu . Kako horiek, mugitzeko balio dio. Funtzionamendua oso erraza da, organoen paretei finkatzen ditu eta horrela igotzen doa.
BIZILEKUA
Normalena, izaki bizidunen hesteetan bizitzea da. Txerrien haragietan egoten da, Teniaren arrautzak jateagatik eta gizakia txerri infektatua jaten duenean, kutsatzen da.
NUTRIZIOA
Hestera iristen den janariaz elikatzen da. Ez daukate digestio aparaturik, janaria zurrupatzen dute.
UGALKETA
Hermafrodita denez, ez du behar ez ar ez eme, horrek oso erraz jartzen du bere erreprodukzioa. Tenia obiparoa da eta fekundazioa barnean gertatzen da, ernalketa gurutzatua da. Bere arrautzak, embrioforoak dituena, infektatua dagoen pertsonaren bidez ingurugirora sakabanatzen dira. Arrautza ingurumenari aurre egiteko osatua dago, zementu erako kapak, hezetasunari edo lehorteari aurre egiten laguntzen dio.Bere gorputza birsortzeko gai dira, zati bat mozten bazaie, biak berregingo dira. Zerbaitek edo norbaitek arrautza jaten badu, onkoesferak, odoleraino garraiatzen da eta handik elikagaiak hartu bizirik irauteko.
HARREMANA INGURUMENAREKIN
Teniak, ez dauka ingumenarekin harreman asko, ezin baitu kanpotik janaria atera. Izakien gorputzean sartzean, hestean geratu ahal da, baina baita ere beste lekuetara joan ahal da (burmuinera, muskuluetara).
BEREZITASUNAK
Gizakia txerri edo behi haragi gutxi egina edo egin gabe jatean infektatzen da. Ostalariaren gorputzaren barnean dagoenean, ez ditu sintomarik ematen, bakarrik mugimendu sentsazioa.
SAILKAPENA
Bi Tenia mota nagusi ezagutzen ditugu: Taenia Saginata, behi haragietan dagoela eta Taenia Solium, normalenean, txerrien muskuluetan dagoela.
TAXONOMIA
Animalia Platelmi ntos Cestoda Cyclophy llidea
Taeniidae
Taenia
BIBLIOGRAFIA
es.wikipedia.org/wiki/Taenia
Activa multimedia. Enciclopedia de consulta. 4-Ciencias de la Naturaleza. Plaza & Janes.
Medicina interna volumen II. Mosby/Doyma Libros.
TXANGURRUA
JON ALBIZU ETXETXIPIA 11L 2011KO MARTXOAREN 17A
Dekapodoen ordenako krustazeoa da. Bihotz formako gorputza eta tuberkulu puntadun ugariz estalitako maskorra dituena. Hankak luzeak dira eta matxarda motzak eta meheak. Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da eta oso jaki preziatua da. Bere izen zientifikoa Maja squinado da.
EZAUGARRIAK Gorputza Ornogabea da. Oskola arantza eta konkor handiz beteta dago eta 20 zentimetroko diametroa izan dezake, 250 eta 3.000 g inguru pisatzeraino. Esan dugun bezala dekapodoa da hamar hanka dituelako. Malakostrakoen subklaseko zenbait artropodo bezala, bere espeziekoa da gorputza oskol batez babesturik duelako. Oskolak toraxa estaltzen du. Bere inguruan abakandoak eta karramarroak hartzen dituen dekapodo ordena osatzen dute. Hamar hanka horietatik, zortzi ibiltzeko edo igeri egiteko dira eta horietako bik matxarda dituzte harrapatzeko eta manipulatzeko. Krustazeoa da, bere izena krustra hitz latinetik dator, azala edo oskola adierazten du. Krustazeo guztiek bi antena pare eta baraila pare bat eta brankia bidezko arnasketa dituzte. Gehienak itsastarrak dira baina badaude ur gezakoak eta baita lehortarrak ere bai.
Sailkapena Animalia Animalia erreinuko izaki biziduna.
Ornogabeak
Ornodunak
Ornorik ez dutenak dira
Artropodoak Gorputz segmentatua eta exoeskeletoa du. Hankak giltzatuak dituzte
Araknidoak
intsektuak
krustazeoak‌
Gorputza oskol batez inguraturik. Gehienak urtarrak.
Dekapodo Bost hanka pare eta bi antena.
Txangurrua (maja squinado)
Bizilekua 7 edo 8 urte bizi dira naturan . Gehienak, Ozeano atlantikoan eta Mediterraneoan bizi izaten dira. Dekapodoen barruan bizileku oso ezberdinak ezagutzen dira: Itsastarrak, ingurune dultzikoletakoak, lehortarrak... Itsastar batzuek estuarioetan bizitzeko egokitu dira, dultzikola asko lehorrean epe luzeak igarotzeko gai dira eta lehorreko anitz lur azpian bizi da, gauean irteten direlarik.
Nutrizioa Elikatze eraren arabera, batzuk makrofagoak dira: harrapakariek edo ehiztariek, aktiboki bilatzen baitute elikagaia. Hala ere, gehienak mikrofagoak dira, bai sedimentiboro, detritiboroak zein suspentsiboroak edo iragazleak, mikroskopiko gehienak eta makroskopiko asko (uretako plankton/bakteriak jaten dituztenak) izan daitezkeelarik.
Ugalketa Krustazeo gehienek sexu bereizpena aurkezten dute, baina badira hermafroditak diren gutxi batzuk ere. Lanpernek, esaterako, zailtasunak aurkezten dituzte sexu bereizpenerako, eta hermafrodita bilakatzen dira,
ernalketa gurutzaturako joera aurkezten duten arren. Gonadak pareka kokatuak daude eta ernalketa barnekoa izaten da. Batzuetan emeek arrautzak edo jaio berriak garraiatzeko barrunbe edo egituraren bat izan dezakete. Garapena zuzena edo zeharkakoa izan daiteke, krustazeoaren bizimoduaren arabera. Lehen kasuan (garapen zuzena), jaioberriak helduaren oso antzekoak dira (gutxietan gertatzen da kasu hau, lehortarretan eta ur gezatako gehienetan). Normalena garapena zeharkakoa izatea da, nauplius deritzon larba fase bat igarotzen dutela (itsastarretan). Naupliusak burua eta hiru pare apendize dauzka.
Gizakiarekiko harremanak Jateko oso jaki ona da . Oso jaki preziatua da. Jatetxe askotan dago eta diru asko kosta egiten du.
Istorioak Beti jendeak pentsatu egin du atzerantz ibiltzen direla, baina bakarrik atzera doaz norbaitek atakatzen duenean azkarrago joateko.
Berezitasunak Txangurroa eta beste krustazeoak arrisku batetik ihes egiteko oso errez galtzen dute hanka bat eta oso odol gutxi galtzen dute.
TXANGURRUA NOLA EGOSI Bitxia da animalia honen izenarekin gertatzen dena. Euskaraz argi dago zer den buia eta zer txangurru. Bestela esanda, txangurrua armiarma da (centollo) eta buia edo petaka, karramarroa (buey de mar). Baina gaztelaniaz izenak gurutzatu egin dituzte eta Txangurroa deitzen diote buiari. Zoritxarrez, nahasmendu horrek geu ere nahastuko gaitu azkenerako, baina gauza bakoitzari bere izenaz deitu nahi diogu: buiari buia (edo petaka) eta txangurruari txangurru. Itsasoko ura da egokiena itsaskia egosteko, itsasoko ur garbia jakina. Horrelakorik ez badugu, komenigarriena da ur gazi ugari irakitan jartzea (20 g gatz litro ur bakoitzeko) eta txangurruak hartan egostea. Ura irakiten hasten denean murgilduko dugu itsaskia, eta 15-20 minutuan edukiko dugu egosten, tamainaren arabera. Mamitsuagoak dira emeak. Egosi eta gero, hoztu eta jan egingo dugu txangurrua, edo papurtu egingo dugu haren mamia, Donostiako eran prestatzeko. Garrantzitsu da sabelaz gora uztea, hoztu bitartean ez dadin hustu eta barruan mamituriko zuku goxoak gorde ditzan.
Bederatzi hanka bakarrik ditu guk jan dugun txangurruak.
BIBLIOGRAFIA
HARLUXET hiztegi entziklopedikoa Planeta entziklopedia jakintza arloka Wikipedia MEGA gaztetxoentzat ENCICLOPEDIA VISUAL de los SERES VIVOS
TXIMELETA ENEKO BACAICOA
Duela 150 milioi urte lehen tximeleten sorrera agertu zen, koleopteroak lehen espezia izan zen, geroago bigarren eran lepidopteroak agertu ziren. Koleopteroak lehengo tximeletak ziren eta orain bizi direnak lepidopteroak dira, 180.000 espezie deskribatu dira, 128 familia eta 47 superfamiliatan banatutan. Tximeletak lepidopteroen ondoren kokatu dira, eta animalia hauek bere hegaletan dituzten ezkaten berri ematen digun hitz konposatu horren bitartez izendatzen dira, lepidos = ezkatak, pteros = hegalak. Metamorfosia osoko intsektuak dira , hau da lau fasez osaturikoa betetzen dutenak: arrautza, beldarra mozorroa eta intsektu heldua. Fase bakoitza betetzeko behar izaten den epea espeziearen arabera oso aldakorra da. Antzinatik datorren kuriositatea, zenbait kulturatan, animalia hauek makina bat aldiz irudikatu dituzten berpizte eta berraragipenaren ideiekin bat egiten duena, legenda desberdinak daude: gauean tximeletak beltzak ikusten badituzu ilen arima direla, beste bat, Tximeleta bati nahi duzuna esaten badiozu zerura joaten da eta bueltatzen denean nahi duzuna ekartzen dizu. Intsektuak direnez, barne-hezurdurarik ez dute eta kanpo-eragileen aurrean kitina izeneko substantziak gogortutako kanpo-hezurdura bati esker babesten dute beren organoak. Ugaltzeko ahalmena intsektu helduak du soilik, edo beste era batera esanda, sexuezaugarriak ez dira bere metamorfosiaren azken faseraino garatzen. Emeek beren arrautzak jartzeko jokabide ugari dituzte: multzoka, banaka, hegan doazen bitartean era bai. Beti biziraupenaren, naturaren printzipioaren arabera burutzen dute, taktika ugari erabiliz, helburu berberaren bila. Orokorrean, arrautzak, jaio eta gero beldarren oinarrizko janari izango diren landareen gainean jartzen dira.
Sailkapen Zientifikoa Erreinua:
Animalia
Tipoa:Artropodoa Klasea:
Intsektua
Ordena:
Lepidoptera
Familia:
Bombycidae
Genero:
Bombyx
Espeziea:
B. Mori
Hauek dira metamorfosiaren lau faseak: ARRAUTZA FASEA
Arrautza- Fasea, tximeleten arrautzen itxura ezberdinen aniztasuna eta aberastasuna dute. Borobilak, konikoak, zilindroak‌ Mota askotakoak, haietatik sortuko diren beldarren eta intsektu hegalarien aniztasunaren iragarpena. Tximeleta helduak estrategia asko erabiliaz jartzen ditu arrautzak, multzoka edo banaka, eta normalean, haren barrenetik jaiotzen den beldar txikiak janari izango duen landarearen gaineran. Batzuetan, espezien arabera, beldar jaio berriak bere lehen elikagaia arrautzaren azala izango du, etxea izan duen materiatik bere lehenengo kaloriak lortuz. BELDAR-FASEA
Fase honetan beldarra arrautsetik jaio eta gero, lurretik mugitzen hasten da, sarritan makina bat espeziek bere gorputzetik sortzen den haritik zintzilikatuaz kokagune berriak bilatzen baditu ere. Mugitzeko, betiko mantenduko dituzten hiru hanka pare daukate eta, beste pare batzuk, 4 eta 6 bitartean, gero, metamorfosia aurrera doan heinean eta krisalida-fasean murgildurik, galduko dituztenak, sasi hankak baitira hauek. Beldarra, garatu ahal izateko, bere landare edo landarek era aseezinek elikatzen da.
KRISALIDA FASEA
Krisalidei buruz ere itxura-aberastasuna sinestezina du. Fase honen iraupena oso aldakorra da: egun batzuetatik urte batzuetara luzatu baitaiteke meteorologi baldintzek ez badute intsektu hegalariaren jaiotzea ahalbideratzen uzten, fase hau era askotara burutu daiteke: kusku baten barnean, orbel artean, lurperaturik, zurtoin batetik zintzilikaturik‌ Oskolaren, barnean beldarraren ehun guztien desegitea burutuko da, gero tximeleta izango den izakia sortu dadin. Honako hau geldotasunaren fasea da, intsektua hiltzat hartu daitekeena. Zerbaitek molestatuz gero ere bere sabelaldeko izango diren azken zatiekin mugimendu batzuk burutu ditzake. INTSETKUA HELDU
Puparen azala apurtu eta gero, tximeleta heldua bere barnetik sortzen du, hegalak zabaldu eta bizimodu berrira egokitu ahal izateko.
Zenbait hegorik ez duela esan behar dugu eta hanken bitartez mugitzen dira soilik, Orgya generoko Limantrido espezie. Zaineria hau oso baliotsua izaten da tximeletak sailkatzeko garaian Halaber, espezie bat deskribatzeko garaian hegalean eragiten dituzten zatiketak oso baliagarriak izaten dira. Laukotxoen bitarteko sistema bat balitz bezala. Gelaxka horietako bakoitzak bere kokapenerako lagungarri den izen berezi bat du. Esana dugu lepidoptero izen dira bere hegaletan ezkatak dituela iragartzen digula, eta hau bere nortasunaren benetako ezaugarri nagusienetakoa da. Hau galduz gero tximeleta eguraldiaren mende geratzen da eta ordu batzuk kolorea ematen dieten substantziak dituzte eta beste batzuk, berri, argia difraktatu egiten dute, interferentziako kolore, deiturikoak osatuaz. Kolore ezberdinak erakusteko jokaeraren antzera, ezkata berezi batzuk ere androkonio deituriko organoak osatzen dituzte. Hauek emeak erakartzeko asmoz arrek erabiltzen dituzte sexu-erakarpenerako organo batzuk besterik ez dira, beraiengandik sortzen den usainaren bitartez. Intsektu helduak hiru hanka pare ditu, hauetatik bat, lehenengoa espezie-talde batzuetan atrofiaturik egoten da, eta ibiltzeko ez du balio. Garrantzi handiko zentzumen-organoak diren bi antena dituzte. Baita bi begi konposatu, zentzumen-palpoak bezalaxe. Palpo hauen artean, eta bi hodi biltzen dituen tutu batez osaturik, elikagaiak zurrupatzeko balio duen espiritronpa dago. Espezie arraro batzuk beldarrak izan ziren garaian bezalaxe mastekatzeko gai dira eta beste batzuk ez dute elikatzeko aparaturik. Gorputzean, sabelaldea eta bularraldea bereizten ditugu. Bularraldeak hiru zati ditu, bakoitza hanka pare batekin bigarrenak eta hirugarrenak, gainera, hego pare bana dute.
BIBLIOGRAFIA Wikipedia internet Ingurumena.ejgv.euskadi internet Argazkia peruecologico.com internet
Egilea: Xuban Gastearena
Txirlak gorputza bi kusku artikulatuz osatuta dago eta maskorraren barruan, bizi da.Oso gorputz biguna dute. Maskorra solido eta gogorra, biribila, 4 edo 4,5 zmkoa. Sahietsak dituzte, 11 cm batean. Digestio aparatu oso garatua dute, eta tubo bat guztiz zeharkatzen dituztenak. Lokomozio aparatu muskulutsua dute, eta oina ere bai. Bi kuskuei esker lekualdatzen dira.
Atlantikoan bizi dira gehienak, eta batzuk Mediterraneoan, Itsaso Beltzean... eta uretatik hartutako planctonez elikatzen dira. Hiru bizi funtzio egiten dituzte: nutrizioa ( planctonez elikatu ), ugalketa ( sexubakarrak dira, obuloak uretara botatzen dituzte eta hor ernaltzen dituzte ) eta harremanak ( zentzumenei esker arriskuak antzeman ditzakete ).
Txirlak moluskuak dira, urtarrak. Aldebiko simetria dute, gorputza 3-tan banatuta ( burua, masa biszerala, oina ), oin gihartsu bat, mantu batez estalita, maskorra eta batzuek kuskuak. Molusku urtarrek zakatzen bidez arnasten dute, batzuk haragijaleak dira eta gehienak hermafroditak, barneko edo kanpoko ernalketa dute, obiparoak gehienak. Moluskuen barruan bibalbioak dira, maskorra bi kusku artikulatuz osatuta. Veneridoen familiakoak dira, izen zientifikoa ( Chamelea gallina ) da. Beren forma aprobetxatzen dute harean zulo bat egiteko eta hor sartzeko.
Beraien berezitasuna, euren balio nutritiboa da, bitamina asko dituzte eta gorputzerako, kolesterolerako... oso onak dira. Txirla saltsak egiteko erabiltzen da, edo baita arrozarekin, tomatearekin... jateko.
Mito batzuk asmatu gizakiak jaten
dira txirla erraldoiei buruz, uste zuten zituztela eta horregatik fama txarrak dute.
BIBLIOGRAFIA:
www.ehu.es/ehusfera/animalia
www.maremundi.com/especies
www.tirsoferrol.org/ciencias