Arrano Beltza Iñaki

Page 1

02/19 NATURA: II.ATALA:Izaki bizidunen bizi-funtzioak

ARRANO BELTZA (Aquila Chrysaetos)

I単aki Braco

1


AURKIBIDEA -Ezaugarri orokorrak : zientifikoak, bizilekua,neurriak, bitxikeriak, beste espezie batzuk eta historia. - Bizi-funtzioak: 1.Nutrizioa •

Digestioa

Arnasketa

Garraioa

Iraizketa

2.Harremana •

Harremana eta koordinazioa

Estimulu-errezeptoreak

Koordinazio-sistemak

Nerbio-sistema

Sistema edokrinoa

Lokomozio-aparatua

3.Ugalketa •

Ugalketa eta bizi-zikloa

Sexu bidezko ugalketa

Ernalketa

Enbrioi-garapena

Enbrioi-aldiaren osteko garapena

Iñaki Braco

2


EZAUGARRI OROKORRAK Izen zientifikoa: ave accipitriforme eta accipitradery familiakoa. Bizilekua: gehienak mendebaldeko Europan. Neurriak: • Tamaina: arren hegoak 1,8m edo 2m neur dezakete luzeraz, emeenak berrriz 2,3m luzerakoak izan daitezke. •

Pisua: emeek 4 eta 6,75kg-en artean eta arrek, 2,9 eta 4,5kg tartean. Emea

Arra

Beste espezie batzuk: Aquila chrysaetos homeyeri Aquila chrysaetos chrysaetos Aquila chrysaetos daplanea Aquila chrysaetos japoniarra...

Bitxikeriak: 1.Aquila chrisaetos daplanea, Asian ezagutzen da “Berkut” bezala. 2.Arrano beltza, oso beharrezkoa bada, beste animalien hondakinetatik elikatzeko gai da.

Iñaki Braco

3


BIZI FUNTZIOAK:

1.- NUTRIZIOA: Hanka indartsuak, hatzapar ongi garatuekin, moko kakoduna, ikusmen oso ona, indartsua eta azkarra denez, ehiza airetik egin dezake. Edozein animalia ehiza dezake: arratoiak, untxiak, azeriak, zizareak, basurdeak ‌ Kanpoko substantziak hartzeko eta materia eta energia bihurtzeko erabiltzen du nutrizioa. # Ornodunen digestioa (digestio- aparatua): zelulaz kanpoko digestioa egiten du (bere digestio-aparatua desberdina beste ornodun batzuena baino). Organoak digestioa egiteko: ahoa (elikagaiak biurritu eta listunarekin nahasi), faringea eta hestegorria (garraioak elikagaiak urdailera iritsi), urdaila(digestio-gastrikoa egin), heste meharra (digestioa erabat osatu) eta heste lodia (egestioa egin). Guruin batzuk : listu-gurinak,gibela eta pankrea.Denak funtzio berdintsuak : -Entzimak eta beste substantziak jariatu digestio-hodira. -Digestioari lagundu. Arrano beltzak digestioa mokoaren laguntgzaz egiten du, arranoak egagropilak egiten ditu elikagai batzuk ongi digeritzen ez dituenean. #Arnasketa (birika-arnasketa): airea, ahoan eta sudur hobietan sartu. Gero organo hauetatik igarotzen da: faringea, laringea, trakea eta bronkioak. Biriketen aireaztapena 2 mugimendueen eraginez gertatzen da: arnasgora (airea sartu biriketan) eta arnasbera (airea atera biriketetatik). Arrano beltza hegaztia denez gas-trukeerako gainazal handiagoa dauka.

IĂąaki Braco

4


#Garraioa (zirkulazio-aparatua): 2 funtzio egiten ditu: alde batetik, mantenugaiak eta oxigenoa zelula guztietara eraman eta bestetik, metabolismoaren hondakin-substantziak eta karbono dioxidoa kentzea organismotik. Hiru elementu daude apaaratu honetan: garraiorako likidoa, hodiak eta bihotza. -Garraiorako likidoa: zelulaz, proteinaz eta urez osatuta, likidoa barnealdetik zirkulatzen duena. -Hodiak: garraio likidoa dabilen hodiak. Hiru mota : arteriak (odola bihotzetik irteteko hodiak), zainak (odolak bihotzera itzultzeko hodiak) eta kapilarrak (pareta meheko hodiak, arteriak eta zainak lotzen dituzte). Zelula baten eta kanpo inguruaren gas-trukea egin eta mantenugaien heste hondakinen truquea bertan gertatzen da. -Bihotza: garraiorako likidoa mugitzen duen organoa (uzkurtu eta zabaldu). #Odolak bi osagai ditu: odol-plasma( urez, proteinaz eta beste substantziaz osatuta) eta odol-zelulak (3 motatakoak: globulu gorriak [hemoglobinaz beteta, oxigeno guztia eta karbono dioxidoaren zati bat garraiatu], globulu zuriak [ez hemoglobina, organismoa infekziotatik babestu], plaketak [zelula zatiak, odol-hodi bat hausten denean, hautsitako lekuari itsastu odol-jarioa gelditzeko]) *Zirkulazio-aparatu itxia :odola hodien barnealdetik zirkulatzen du (aparatu bikuna [zirkulazio txikia: birikak eta bihotzaren artekoa, eta zirkulazio nagusia: bihotza eta beste organoen artekoa]) Hegaztiek odola bihotzetik 2 aldiz igarotzen denez, oxigeno gehiago eta horregatik odola beroa egon behar da. #Iraizketa (ornodunena): karbono dioxidoa, urea, amoniakoa eta beste substantzia batzuk hondakin-substantziak bihurtu, eta kanpora botatzen ez badira kaltegarriak izan daitezke organismorako. -Karbono dioxidoa gainazaletik kanporatu (zirkulazio-aparatua eta arnas-aparatua batera aritzen dira horretarako). -Iraizketa: hondakin-substantziak hartzeko eta botatzeko prozesua. -Ornodunen organo nagusiak giltzurrunak (gernua sortu eta harengatik hondakinsubstantziak kanporatu,adb:urea).Sortutako gernua, ureterretatik kanporatu, gernumaskuira joan (han pilatu eta uretratik kanporatu gure organismotik). Hegaztiek pasta zuria kanporatzen dute iraizketan,.

I単aki Braco

5


2.- HARREMANA: • Harremana eta koordinazioa: Arrano beltza oso moldakorra da (edozein temperaturarekin eta edozein lekutan bizi da). Pirineotan edo beste mendi multzoetan agertzen da. Arranoa sedentarioa, arrano gazteenak lehenengo .neguan distantzia handiak egiteko gai dira. Harremanari esker, izaki bizidunak kanpo nahiz barne aldaketak (estimulak) hautemateko eta erantzuteko gai. • Estimulu-errezeptoreak (kanpo ingurunearen eta organismoaren barrualdearen aldaketak hauteman): arrano beltzak milio bat eta erdi argi errezeptore ditu. .Arranoen bizitza zeruan dago, hau dela eta, beraien ikusmena eta entzumena askoz garatuago dituzte. •

Ornodun nerbio-sistema -Nerbio-zentroak: errezeptoreen informazioa jaso, erantzuna landu eta efektoreak bidali.Honetarako bi organo dituzte: garuna(buruan) eta bizkarrezur-muina (animalen bizkarrean). -Nerbioak (nerbio-zuntzez osatuta dago): sarea sortu, sarean bulkadak nerbiozentroetatik gorputz osora joan(giharrak uzkurtu eta guruinen substantziak jariatu). Bi mota: # Zentzumen-nerbioak:errezeptoreetatik nerbio-zentrora informazioa eraman. #Nerbio-motorrak: nerbio-zentroetatik gorputzeko organo efektoretara helarazi informazioa(giharrak eta guruinak). Hegaztiek nerbio-sistema oso garatua dute eta ikusmena beraien zentzumen Sentikorroena da.

• Sistema endokrinoa (guruin endokrinez osatuta, egin hormonak, berain erantzunak luzeak baino iraunkorrak: heldu egitean gorputzean gertatutako aldaketak...): -Hormonak: substantzia kimikoak, guruinek odolera jariatu eta hortik organismora organo batzuetan eragiteko. -Feromonak: substantzia kimikoak, guruin bereziez sortuak,organismotik kanpora jariatu, seinale kimikoz jardun,beste banakoek portaera bat izaten eragina. Hegaztietan substantzia batek, “melanina” izenekoak, lumen kolorea aldatzea eragiten du epe luzean edo urtaroaren arabera.

Iñaki Braco

6


-Ornodun lokomozio-aparatua: • Eskeletoa: endoeskeletoa( hezurrak gorputzaren barruan), hezurrez osatuta, beraien artean lotzeko artikulazioak( ukondoak, belaunak, lepoa, bizkarra...).Eskeletoa malgua izanik, edozein mugimendu egin dezake: ukondoak tolestu, lepoa mugitu, ... Gorputzari forma eusteko ez ezik, eskeleto-giharra finkatzeko balio dute eta barneorganoak babestu egiten ditu( bihotza, birikak...). • Giharrak: uzkurtu eta erlaxatu, estimuluei erantzunak emateko. Giharrak tendoien bidez hezurrak elkartu, horrela, biak batera mugi daitezke. Hegaztiak hezur hutsak dituzte, hegan egitean erortzeko probalitaterik gabe, hezurrak betetak izatekotan erortzeko aukera handiagoa izango lukete.

3.- UGALKETA: • Ugalketa eta bizi-zikloa: Arrano emeak arrautzak erruten ditu. Ugalketa izaki bizidunak beste izaki bizidun batzuk bere ezaugarriekin sortzeko funtzioa da. Arrano beltzak sexu bidezko ugalketa egiten du (emea eta arra elkartu eta bien arteko ezaugarriak dituen txita sortzen dute). Beraien bizi-zikloan 3 aldi izaten dituzte: ugalketa, enbrioi-garapena eta hazkuntza. -Ugalketa: arrak eta emeak zelulak sortu eta zelula hauek elkartzean zigoto bat sortzen da. -Enbrioi-garapena: zelulen zatiketarengatik ume bat ateratzea da. -Hazkuntza: kumearen gorputza hazi, betiko neurria izan arte (eta helduen ezaugarriak izan arte). Zelulen kopurua handitzeagatik gertatzen da. • Sexu bidezko ugalketa: gertatzeko arra eta emea eta bakoitzak zelula sexual edo gametoa jartzea behar dira. -Arrak: gonada testikuluak eta gameto espermatozoidea sortzen dute haietan (txikiak eta mugigarriak). -Emeak: gonada obulutegiak eta gameto obuluak sortzen ditu haietan (mugiezinak eta handiagoak eta substantzia elikagarriak pilatzen ditu 1. fasean enbrioia elikatzeko)

Sexubakarreko animalia da: arrano beltza (arrek testikuluak eta emeek obulutegiak, Iñaki Braco

7


inork ez biak batera). -Dimorfismo sexuala (kanpotik ikusiz jakin daiteke arra ala emea den): emeak arrak baino handiagoak direlako. -Ugalketari buruz...: arrano bikotea leku handian egoten da, non habi asko izan daitezkeen, normalean harrizatutako kobazuloetan edo batzuetan zuhaitzetan egon ohi dira. Ehiza egiteko leku baxuetan uzten dituzte habiak. Arrano helduen bikotekide bakoitza urtarrilean elkartzen da. Elkartzean, atzaparrekin kolpeak simulatu eta gero habi bat konpondu egiten dute. Arrautzak martxoa eta maiatzaren artean txitatzen dituzte eta 43 egun behar ditu emeak eta 5 aste igaro arte geratzen dira arranokumeak habian (lumatxa agertu arte). Denbora hori igarotzean jaten ematen diete egunean behin. 8 aste barru lumaje guztia izaten dute. 80 egun eta gero hegan egin ahal izango dute.( 5 edo 6 urtetan lortzen dute heldutasun sexuala).

• Ernalketa: arranoak barne-ernalketa du (kopulazio organo baten bidez[ arrak dutena] espermatozoideak joaten dira emeen ugaltze-organotik, probalitate gehiago izanez obulua ernaltzeko). • Enbrioi-garapena: Arrano beltza obiparoa da (enbrioia ateratzen da amaren gorputzetik arrautza baten barruan eta arrautzan dauden gordekinekinez elikatzen da). -Arrautza: hegaztiek arrautza berotzen dute; izan ere, bere tenperatura konstantea denez mantendu behar dute beroa .Arrautzak zati hauek ditu: oskola (azal bat poroak dituena, karezkoa, gogortu egiten da oso azkar eta babesa ematen dio enbrioiari), oskolaren mintzak (oskolaren azpiko 2. azalak dira, ez dira gehiago elkartzen daudenean mutur biribilduan horrela gelaxka sortzen da airea igarotzeko, mikroorganismoak ez sartzeko balio dute eta horretarako hesia eratzen dute), zuringoa edo albumina (enbrioia elikatzeko substantziak dira), txalaza (erdian dago, gorringoa egoteko zuringoaren erdian eta 2 daude gorringoaren goialdean eta behealdean [gorringoa zuringoari lotzeko erabiltzen dira]) eta gorringoa (zelula bat da, obulutegitik ateratako obulutik sortuta, zitoplasma, nukleoa eta mintza du, zikingune gorri bat du blastodiskoa deiturikoa horrekin enbrioia garatzen dena). Arranoak 2 edo 3 arrautza jartzen ditu martxoaren hasieratan eta emeak txitatzen ditu 42 edo 45 egunen artean. • Enbrioi-aldiaren osteko garapena: hegaztiek garapen zuzena Arrano beltzaren enbrioiak organoak garatzen ditu bakarrik.

Iñaki Braco

8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.