BARRASKILOA
JOSE MANUEL BIURRUN 2.L
AURKIBIDEA
Sailkapena………………………………………3.orria Ezaugarri orokorrak……………………………3.orria Bizi funtzioak……………………………………..4-5.orria o Nutrizioa....................................................4.orria o Digestio prozesua....................................4.orria o Arnasketa..................................................4.orria o Zirkulazio aparatua..................................5.orria o Iraizketa.....................................................5.orria Harremana eta koordinazioa..............................5.orria Ugalketa.............................................................6.orria Berezitasunak…………………………………....6.orria
SAILKAPENA
Erreinua: Animalia
Superfamilia: Helicacea
Filoa: Phylum Moluska
Familia: Elicidadea
Klasea: Gasteoporodoa
Subfamilia: Helicinae
Subklasea: Pulmonata
Genero: Helix
Ordena: Stylommatophora
Espeziea: Helix aspersa muller
EZAUGARRI OROKORRAK
Barraskiloa animalia oso motela da, 0.5 km/h-ra mugitzen da eta gainera oso bitxia da. Bere izen zientifikoa Helix espersa da. Animalia ornogabea da, honek esan nahi du gorputz osoan ez duela hezurrik. Barraskiloa moluskuen familiakoa da, oso txikia eta sinplea da. Baba bat dauka zaurietatik babesteko eta leku hezetan bizi ohi da oso azkar lehortzen delako.
BIZI FUNTZIOAK 1. NUTRIZIOA: Barraskiloak, batez ere, fruituez, landareez eta barazkiez elikatzen dira. Honek belarjaleak direla esan nahi du. Dena den, mota horretako elikagairik ez badituzte aurkitzen, lurra ere jaten dute. Barraskiloek jaten dituzten elikagaiak kaltzio asko izaten dute, oskola gogor mantentzekoElikadura bilatzeko haien usaimena erabiltzen dute.
2. DIGESTIO PROZESUA: Moluskuek zelulaz kanpoko digestioa egiten dute. Horretarako, digestio hodiak dauzkate, eta haietan ahoa eta uzkia bereizita. Gasteropodo guztiek guruin bat daukate: hepatopankrea, digestioa egiteko erabiltzen dutena.
3. ARNASKETA: Barraskiloak trakea arnasketa egiten dute, hau da larruazaletik hartzen dute arnasa. Horregatik beti hezeak daude eta horregatik hiltzen dira gatza botatzen badiote, gatzarekin itotzen dira eta.
4. ZIRKULAZIO APARATUA: Barraskiloek zirkulazio-aparatu irekia dute. Honek esan nahi du hodiek ez dutela zirkuitu itxia eratzen. Hemolinfa hodietatik irteten da eta zenbait barrunbe bustitzen ditu. Zelulak barrunbe horiek ukitzen dituzte eta horrela gas trukea eta mantenugai trukea gertatzen da. Gero, zeluletatik berriro bihotzera itzultzen da, ostiolo izeneko zulotxoetan zehar.
5. IRAIZKETA:
HARREMANA ETA KOORDINAZIOA
Haien oskolak harraparietatik babesten ditu gogorra dagoelako eta beldurra dutenean barruan sartzen dira babesteko. Barraskiloek lozorroa egiten dute, normalean urritik apirilera, hotza egiten duenean. Udan ere hibernatu ahal dute, lehortea badago.
UGALKETA Lorategiko barraskiloak hermafroditak dira, baina bikoteka sexu bidezko ugalketa dute.. Ugaltze prozesuak 4 eta 7 ordu bitartean iraun dezake . Ondoren, arrautzak lurreko zulo batean jartzen dituzte eta, 15 egun pasa eta gero, apurtu egiten dira.
BEREZITASUNAK 1- Ordu bat kostatzen zaie 50 cm ibiltzea. 2- Lozorroan egoten dira normalean urritik apirilera edo udan lehortea dagoenean. 3- Barraskilo handienak Afrikan daude eta 30 cm neurtu ahal dute, bere izen zientifikoa Achatina fulika da. 4- Barraskiloak mundu osoan jaten dira. 5- Barraskilo txikienak 1mm bat du eta arkamelekoa da, bere izen zientifikoa Punctus pigmeun da. 6- Zentzumen garatuenak entzumena eta ukimena dute. 7- Oina, barraskiloek mukiz eginda, pasatzen uzten die leku oso zorrotzetik, labana edo kuter batetik adibidez. 8- 3-7 urtera bizi ahal dira baina batzuk 30 urtetara iritsi ahal dira.