Krokodiloa- Ander

Page 1

KROKODILOA (Crocodylus niloticus)

AURKIBIDEA 1. EZAUGARRI OROKORRAK 2. BIZI FUNTZIOAK 2.1. NUTRIZIOA 2.1.1. Digestioa 2.1.2. Arnasketa 2.1.3. Garraioa 2.1.4. Iraizketa 2.2. HARREMANA ETA KOORDINAZIOA 2.2.1. Estimulu errezeptoreak 2.2.2. Koordinazio sistemak 2.2.3. Nerbio sistema 2.2.4. Sistema endokrinoa 2.2.5. Lokomozio aparatua 2.3. UGALKETA 2.3.1. Sexu bidezko ugalketak 2.3.2. Ernalketa 2.3.3. Enbrioi garapena 2.3.4. Enbrioi aldiaren osteko garapena

ANDER GĂ“NGORA

1


1. EZAUGARRI OROKORRAK:  Afrikako erdialdetik bizi da, Nilo inguruan.  6 metroko luzera eduki dezake eta pisatu 730 kilogramo.  Oso zaharra dela esaten dute, dinosauroen garaikoa.  Ez daude desagertzeko arriskuan.  Azal oso gogorra dute.

2. BIZI FUNTZIOAK: 2.1. NUTRIZIOA: 2.1.1. DIGESTIO PROZESUA: Digestio prozesuari dagokionez ornodunen digestio prozesua egiten du, digestio hoditik. Ahoan, elikagaiak birritzen dira, listuarekin nahasiz. 2.1.1.1. Faringea eta hestegorria zeharkatzen ditu. 2.1.1.2. Urdailean, digestio gastrikoa egiten da. 2.1.1.3. Heste meharrean, digestioa erabat egiten da, mantenugaiak xurgatzen. 2.1.1.4. Heste lodian, egestioa egiten da.

ANDER GÓNGORA

2


2.1.2. ARNASKETA PROZESUA: Arnasketa prozesuari dagokionez ornodunen arnasketa prozesua egiten du, birikatik. Narrastietako taldean sartzen da, birika trakeadunari esker, gas-trukerako ukipen-azalera handiagoa dute.

2.1.3. GARRAIOA: Zirkulazio-aparatua dute eta bi funtzio betetzen ditu:  Mantenugaiak eta oxigenoa zelula guztietara eramatea.  Metabolismoaren ondorioz sortutako hondakin-substantziak eta karbono dioxidoa organismotik kanporatzea. Zirkulazio-aparatuak hiru elementu ditu:  Garraio likidoa, odola da.  Hodiak,likidoak garraiatzeko konduktuak dira. Hiru motatakoak dira: o Arteriak o Zainak o Kapilarrak  Bihotza, garraiorako likidoa aurrera joanarazten du uzkurtuz eta zabalduz. Zirkulazio aparatu itxia dute, odola beti hodien barnealdetik garraiatzen da.

ANDER GÓNGORA

3


2.1.4. IRAIZKETA: Iraizketa, hondakin-substantziak hartzea eta organismotik kanporatzea da. Krokodiloa giltzurrunak erabiltzen ditu. Gernua sortzen du eta haren bidez kanporatzen ditu hondakin-substantziak ureterretik, gernu-maskuritik eta uretratik pasatuz.

2.2. HARREMANA ETA KOORDINAZIOA 2.2.1. ESTIMULU ERREZEPTOREAK: Krokodiloek ikusmenarako begiak dituzte, usaimenarako sudurra, dastamenarako mihia, ukimenarako larruazal gogorra eta entzumenarako belarriak. Krokodiloak entzumen-konduktua kanpoaldean dauka.

ANDER GĂ“NGORA

4


2.2.2. KOORDINAZIO SISTEMAK: Nerbio-sistema eta sistema endokrinoa dute. Hauek behar dira hazteko, arnasteko, elikatzeko eta beste gauzetarako. Nerbio-sistema erantzuterakoan azkarra eta iraupen txikikoa da; sistema endokrinoa berriz, erantzuterakoan motela eta iraupen luzekoa da.

2.2.3. NERBIO-SISTEMA: Bi zatiz osatuak daude:  Nerbio-zentroak informazioa jasotzen dute erantzun bat bidaliz.  Nerbioak. o Zentzumen-nerbioak, hauek nerbio-zentroetara informazioa bidaltzen dute. o Nerbio motorrak, hauek giharretara eta guruinetara bidaltzen dute informazioa.

2.2.4. SISTEMA ENDOKRINOA: Sistema endokrinoak nerbio-sistema bezala organismoaren funtzioak kontrolatzen ditu. Guruin endokrinoz osatuta dago eta guruinak hormonak sortzen dituzte. Testikuluak, obulutegiak, pankrea e.a. dira krokodiloak dituzten hainbat guruin. 2.2.5. LOKOMOZIO-APARATUA: Krokodiloak mugitzeko aukera ematen dituzten organoak lokomozioaparatua deitzen zaio. Bi zatitan banatzen dira eta krokodiloa ornodunetan sartzen da. Krokodiloek endoeskeletoa dute; hau da, barne-eskeletoa. Hezurrez osatuta eta elkartze puntuan artikulazioak daude. Atal hau gorputzari forma ematen dio eta hari eusten dio, gainera eskeleto-giharrak finkatzeko balio du eta barne-organoak babesten ditu. Estimuluei eraantzuteko giharrak erabiltzen dira. Hauek uzkurtuz eta erlaxatuz mugimenduak sortzen dituzte. Haien artean tendoiak daude.

ANDER GÓNGORA

5


2.3. UGALKETA: 2.3.1. SEXU BIDEZKO UGALKETA: Krokodiloak animalia gehienak bezala sexu bidezko ugalketa dauka. Bi banako aritzen dira: banako ar bat eta banako eme bat. Beste banako bat sortzean bien karakterrak edukiko ditu. ARRA

EMEA

BANAKO BERRIA

2.3.2. ERNALKETA: Animalia honek barne ernalketa dauka, kopulazioa behar du honetarako. Arrak organo baten bidez bere espermatozoideak emearen barruan sartzen ditu. Ondoren, zigotoa sortzen da. Fenomeno hau gertatzeko ingurune hezea behar-beharrezkoa da.

Espermatozoidea

Obulua

Zigotoa

2.3.3. ENBRIOI GARAPENA: Krokodiloak obiparoak dira, honek esan nahi du enbrioia ez dela amaren barnean garatzen, kanpoan baizik arrautzetan. Arrautzan dauden gordekinetatik elikatzen dira. Krokodiloen arrautzetan tenperaturak asko eragiten du generoan. 27ยบC baino gutxiagotan inkubatzen baditu emea jaio egingo da, baino 27ยบC-tan edo gehiagotan inkubatzen baditu arra izango da. 2.3.4. ENBRIOI ALDIAREN OSTEKO GARAPENA: Garapenari dagokionez zuzena da; hau da, kumeek jaiotan helduen itxura dute.

ANDER Gร NGORA

6


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.