Mikel Aldave- Igela

Page 1

IGELA Pelophylax perezi AURKIBIDEA 1. EZAUGARRI OROKORRAK 2. BIZI FUNTZIOAK 2.1 NUTRIZIOA ­digestioa ­arnasketa ­garraioa ­zirkulazio aparatua ­iraizketa 2.2 HARREMANA ETA KOORDINAZIOA ­estimulu­errezeptoreak ­koordinazio sistemak ­nerbio sistema ­sistema endokrinoa ­lokomozio – aparatua 2.3 UGALKETA ­sexu bidezko ugalketak ­ernalketa ­enbrioi garapena ­enbrioi aldiaren osteko garapena ­ugalketaren eraginkortasuna


1.EZAUGARRIAK Igelak anfibio mota batzuk dira , normalean uretan egoten dira baina bi motatako arnasketa dute : biriketakoa eta larruazalekoa. Igelek 11 zentimetro neurtzen dute gutxi gora behera eta zapaburuak berriz , 4­tik 7 zentimetrora . Animali hauek Frantziatik eta Iberiar penintsulatik egoten dira, leku hezeetan normalean. Igelak elikadura heterotrofoa dute , besteek sortutako biomolekuletaz elikatzen dira. Zapaburuak berriz algaz eta beste landaretaz elikatzen dira . 2.BIZI FUNTZIOAK 2.1 NUTRIZIOA Igelek nutrizio heterotrofoa dute, beste izaki bizidunenetik hartzen dute beharrezkoak diren biomolekulak. Igelak animali haragijaleak dira, intsektuz elikatzen dira, batez ere euliz. Berriz, zapaburuak ez dira elikatzen euliz, baizik eta algaz, ur azpian dauden landarez elikatzen dira.

DIGESTIOA Igelak digestio – hodia du, ahoan hasten eta uzkian bukatzen den hodi handi bat da. Igelek digestio hodian, zelulaz kanpoko digestioa egiten dute.


Digestioa egiteko ezinbestekoak dira organo hauek : ­ahoa ­faringea ­urdaila ­heste meharra ­heste lodia Baina digestio­hodian guruin erantsiak daude: ­pankrea ­listu­guruinak ­gibela ARNASKETA Igelen zelulen barnean, mantenugaiak degradatu egiten dira mitokondrioetan, arnasketa zelularraren bidez. Arnasketa arnas aparatuan gertatzen da eta arnasketa zelularra hori gertatzeko oxigenoa egon behar da . Igelek gas trukea egiten dute, honetarako gainazalek hiru ezaugarri hauek izan behar dituzte hori gertatzeko: ­meheak izatea ­beti heze egotea ­odol hodi ugariz estalita egotea Igelek bi motatako arnasketa egiten dute : ­ birika arnasketa :arnasketa biriketan gertatzen da

­larruazal arnasketa: gas trukea larruazalean gertatzen da. Hau ingurune hezeetan bizi diren animaliek egin ahal dute.


ZIRKULAZIOA Igelak zirkulazioa , zirkulazio aparatuan egiten du . Zirkulazio aparatua hodi – sarez osasuta dago. Bi mota daude ­zirkulazio­ aparatu irekia ­zirkulazio – aparatu itxia Igelak zirkulazio aparatu itxia du , odola hodien barnealdean zehar zirkulatzen du. Bi motatako aparatu daude ­itxi bakuna ­itxi bikuna Igelak aparatu itxi bikuna du, odola bi aldiz igarotzen da bihotzera eta bi zirkuitu daude: ­zirkulazio txikia: birika eta bihotzaren artekoa ­zirkulazio nagusia: bihotzaren eta organoen artean.

IRAIZKETA IRAIZKETA DA HONDAKIN – SUBSTANTZIAK HARTZEKO ETA HAIEK ORGANISMOTIK ATERATZEKO PROZESUA.


Igeletan zenbait organo aritzen dira iraizketa – prozesuan. Organo nagusiak giltzurrunak dira : gernua sortzen dute, eta haren bidez , hondakin substantziak biltzen dituzte , adibidez : urea

2.2 KOORDINAZIOA ETA HARREMANA ORGANO ERREZEPTOREAK Igelek bi begi dute ikusmenarako , oso ongi ikusten dute lurazalean eta uretan , oso ikusmen ona dutelako. Igelek mihi bat oso­oso handia dute eta oso ongi dastatzen dute . NERBIO SISTEMA Ornodunek nahiko sistema konplexua dute nerbio –zentroz eta nerbioz osatuta. Nerbio zentroek : Errezeptoreen informazioa jasotzen dute , eta gero , erantzunak landu eta efektorei bidaltzen dizkiete, Nerbioek : Nerbio –zuntzez osatuta daude, neuronen luzakinez. Bi motatako nerbioak daude : ­zentzumen nerbioak : errezeptoreetatik nerbio­zentroetara eramaten dute informazioa. ­ nerbio motorrak :giharretara helarazten dute informazioa. SISTEMA ENDOKRINOA Sistema endokrinoa guruin endokrinoak deritzen diren organo bereiztuez osatuta dago. Guruin horiek hormonak sortzen dituzte: mezulari lana egiten duten substantziek.


Hormonak deritze guruin endokrinoek sortzen dituzten substantzia kimikoei . Guruinek odolera jariatzen dituzte hormonak,eta odolaren bidez ,organismo osoan banatzen dira , organo jakin batzuetan berariaz egin dezaten .

LOKOMOZIO­ APARATUA Ornodunek barne eskeletoa edo endoeskeletoa dute Hezurrek osatzen dute eta hezurrak elkarren artean lotzeko, artikulazioak dituzte. Igelak ere giharrak eta tendoiak dituzte, giharrak tendoien bidez lotzen dira,

2.3 UGALKETA SEXU BIDEZKO UGALKETA Ugalketa deritzo edozein espezietako banakoek beren antzeko beste banako batzuk sortzen dituzten funtzioari.


Igelak sexu bidezko ugalketa du , bi banakoek edo gurasoek aritzen dira ar bat eta eme bat .Arrak gameto maskulinoa jartzen du eta emeak gameto femininoa. Arretan gonadak testikuluak dira eta emean gonada obulutegiak dira. Testikuluetan espermak daude eta obulutegietan obuluak. ERNALKETA Ernalketa deritzo obulu batek eta espermatozoide bat elkartu eta bakoitzaren nukleoek bat egiteari. Igelek kanpo ernalketa dute. Uretako animali gehienak ernaltzen dira horrela eta lehorreko batzuk ere bai. Emeak obulu ernaldu gabeak kanporatzen ditu eta arrek espermatozoideak askatzen ditu. Biek gameto ugari askatzen dute.

ENBRIOI GARAPENA Enbrioi garapen deritzo zigotoa sortzen denetik banakoa jaio bitarteko prozesu osoari. Enbrioia amaren gorputzetik kanpo garatzen da: arrautzetan, eta hartan dauden gordekinez elikatzen da. Kanpo­ernalketa duten animaliak garatzen dira horrela: arrain gehienak,eta barne ernalketa duten batzuk ere bai Igelak animalia obiparoak dira , arrautzak jartzen dituzte. 2000 inguru jartzen ditu eta 10 aste gutxi gora behera irauten du metamorfosia egin arte.


ENBRIOIA ALDIAREN OSTEKO GARAPENA Enbrioia aldiaren osteko garapenari deritzo, banakoa jaiotzen denetik heldu bihurtu arte egiten duen prozesuari. Igelek metamorfosi konplexua egiten dute , hasten dutenetik heldu arte asko aldatzen dute izaeran eta portaeran .


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.