1. EGUNA: Gaur klasean emandako lata ireki dut, beheko papera kendu diot eta urez betetako ontzi bat prestatu dut.
Ondoren, lataren barruan dagoen plastikoa ireki eta haziak hartu ditut.
Haziak plastikotik atera eta lurraren barruan sartu ditut.
Hori egin eta gero, ur ontzia hartu eta ura botatzen hasi naiz, beheko zulotik ura ateratzen ikusi dudan arte. Azkenik egongelan utzi dut 15ยบC baino gehiagoko tenperatura egiten duelako eta eguzkiak jotzen duelako.