Itzulipurdika

Page 1


Izenburua Itzulipurdika, xirri partiden irudimenerako gida askea Testuak eta marrazkiak Yves Matxikote Jorajuria [iF] Salbu : Akerkulunka [38], Arrusketa [44], Astozaina [46], Xorginak [164] Marrazkiak : Luixmai Testua : Garikoitz Mujika Zubiarrain Zuzentzaileak Amtes Arzallus Antia eta Arantxa Hirigoien Argitaratzailea Zezengorri - Xirika Lizardia lan eremua - Ibarrun 64310 SENPERE [Lapurdi - EH] Tel. +33 (0) 559 54 19 18 Faxa +33 (0) 559 54 19 95 zezengorri@gaztesarea.net Salneurria 15 euro Inprimaketa Arteder SL ISBN 2-9522134-2-9 EAN 9782952213424 Lege gordailua SS-1511/05

iF

ITZULIPURDIKA xirri partiden irudimenerako gida askea

4


Frantses eta espainolek bahiturik duten nire aker beltxari, Gariri.

6


aurkibidea 6 beroaldia aitzin . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .10 6 ez aterik jar . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14 6 bakarka 6 binaka 6 taldeka

. . . . . . . . . . . . . . . . . . .18 . . . . . . . . . . . . . . . .32 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .174 8


6

beroaldia aitzin

Urte bat et’erdi pasa da Xirika Gazteon Kazetak lehen alea argitaratu eta banatu zuenetik. Egun hartatik, astero-astero, itzulipurdika sexu posturen atalak xirri egiteko proposamenak luzatu dizkie irakurleei. “Itzulipurdika, xirri partiden irudimenerako gida askea” lan horren lehen bilduma da. Bertan bilduak dira bikote, talde edo bakartientzako posturak eta sexu jokoak. Luzaz giristinoek “bekatu” edo debekatua den joera bat zela hezurretaraino sartu ziguten. Alta, horrek norberaren ongizaterako eta orekarako betetzen duen papera nabarmena da. Sexua gauza ezin naturalagoa da. Beraz bada garaia tabuak hausteko ! Horrela iritsi gira gida “aske” honen egitera. Gida honetan nehor ez da baztertzen, ez neskak ez mutilak, ez heterosexualak ez homosexualak, ez eta xirri festa egiteko taldean aritzea bururatzen zaienak ere. Jatorrizko Kamasutraren sexu atalak 5.000 postura proposatzen ditu. Jakin behar da postura guzi horien artean, deklinazio anitz badirela. Horrela, postura batek bertze bortz sor ditzake gorputzaren mugimendu ttipi baten ondorioz, horrek sentsazioetan aldaketa bat eraginen

duelarik. 5000etatik urrun baldin bagira ere, irudimenerako lehen gida honek pistak eman nahi ditu. Horrela, bereziki postura heterosexual eta akerren artekoentzat, egokipenak egin daitezke. Harpe iluna adibidez, denok izaten dugun gauza bat da (harroputzek ere bai, e !). Jakin behar da ipurtxiloko sarketa horiek homosexualen praktika hutsarekin lotzea gezur historikoa dela, sorgin emeei ere gustatu litzaiekeelako. Hori horrela izanik, aker bikoteentzat proposatzen den postura bat bikote heterosexualentzat ere baliagarria litzateke adibidez. Orrietan zehar atxemanen diren proposamen anitz koitoarekin lotuak dira, pottotta edota xilo beltzeko sarketak dira. Xirri kidearen edo norberaren sexuarekin jolastea dator bigarren lekuan. Maitasuna eta xirri egitea, koito edo sarketa “sinple” bat baino gehiago da. Horregatik hemen proposatzen diren posturak testuinguru zehatz batean egitekoak direla azpimarratu nahiko nuke. Gutti batzuek, igelbelarra edo baredantza bezalakoek, gorputza hunkitzea eta laztantzea hobesten dute. Horiek momentu goxo-goxoak pasatzeko

10


proposatzen dira, koitorako aukera edo gogo berezirik ez denerako. Aldiz, xirri partida aztoratuentzako oinarrizko osagai izan beharko dute. A zelako gauza tristea biluxtea eta segidan sarketan aritzen hastea ! Beraz, jolas hau norberaren abileziaren gain egoten den kontu bat da ; espero dut hamaika orriko gidarik ez dela behar ferekatzen ikasteko, ezta ? Xirri egitea, bakarlari jolasa ez ezik, jentil ezberdinen arteko harremana da. Izan bedi beraz horrela ! Berekoikeriak ez du lekurik eta norbere burua asetzeko norbait erabiltzea bere iritzia kontutan hartu gabe, Itzulipurdikak duen filosofiaren aurka doa. Neska ala mutil izan, xirri egiteak begirunean oinarrituriko ekimen bat izan behar du. Maitasuna izan ala ez, bainan beti elkar adostua ! Batzuk maitale izanen dira, bertze batzuk lagun onak eta elkar asetzeko irrikan daudenak, baina otoi, ez bedi gida hau bortxaketarako erabilia izan ! Gida honek azken ohar bat eman nahi die Euskal Herriko belaunaldi ezberdinei. Norberaren sexua, sexualitatea eta pertsona bera begirunez hartzeaz gain, xirria ere euskaraz egin daitekeen eta egin behar dugun bizitzako jolas bat da. Beraz, Herriko gaueroko milaka akelarretxoak bizi bitez, aske eta euskaraz !

12


6

ez aterik jar

Sexualitateaz hitz egin behar dugu. Zer ote da sexualitatea ? Hortik hasi behar : zeri buruz nahi dugun hitz egin. Suposatzen dut, suposatu, XIRIKAren irakurleek dagoeneko argi baino argiago daukatela sexualitatea zer den. Esan ohi da ez dela umeak egiteko bide hutsa ; ez zakil-sartze hutsa, ezta genitalitate hutsa ere‌ Badela, aldiz, besteekin harremantzeko eta plazerra lortzeko bidea ; badela gure sentimenduak kanporatzeko baliabidea edo gure buruarekin ondo sentitzeko ezinbesteko lanabesa‌ Egia da. Ondo ulertu beharreko egia, alabaina. Gakoa hutsa hitzean datza, aipaturiko horiek guztiak baitira sexualitatea edo, hobeto esanda, sexualitatearen osagarriak. Bizitzaren edozein eremutan bezala, sexualitatean ere aniztasuna da nagusi. Gauza gehienak zuri ala beltz ez diren bezala, ezin genezake esan pertsonok maskulino ala femenino, aktibo ala pasibo edo heterosexual ala homosexual garenik. Zuhur jokatu nahi izanez gero, behintzat. Hobe dugu, beraz, holako dikotomietatik aldendu eta errealitatera benetan hurbiltzea; errealitatea beti askoz konplexuagoa da-eta. Bere konplexutasunean sinple, halere.

Lehen arazoa, dikotomiez ari garela, hauxe izan ohi da : zer da afektibitatea eta zer sexualitatea ? Edo, bestela esanda, non amaitzen da bata eta non hasi bestea ? Erantzuna erraza da : inon ez. Hau da, afektibitatea ez da amaitzen doi-doi sexualitatea hasten den puntu zehatz bezain misteriotsuan. Ezta alderantziz ere. Denok sexualitatea dugu, hau da, denok sentitzen dugu besteenganako nolabaiteko erakargarritasuna, grina izatera ere hel daitekeena. Kontua da jakitea gure sentimendu hori noraino den sexuala edo afektiboa. Azalpena continuum bat dela irizten diot, etengabeko marra bat. Mutur batean egongo lirateke inolako nabardura sexualik gabeko harreman afektiboak eta bestean batere sentiberatasunik gabe egiten diren hartu-eman sexualak. Hauen guztien portzentaia -baleude ere- oso txikia izango litzateke, ordea. Harreman gehienak tartean egongo lirakete, beren osagarri erotiko-lizunarekin eta beren osagarri afektiboarekin. Aktibo eta pasibo hitzekin berdin samar gertatzen zaigu. Zein da aktibo ? Penetrazio batean sartzen duena ? Edo, baita ere, zakila xurgatu edota alua milikatzen

14


duena ? Eta pasibo ? Alutik edo ipurditik hartzen duena ? Sartzen duena behean dagoenean ere, hartzen duena da pasibo ? Lehenengo eta behin, esan behar da berba horiek erabiltzen dituztenen artean, denak ez direla horretan ados jartzen. Edozelan ere, inportanteena da berriz ditxosozko continuumera jo beharko genukeela benetan gertatzen denaren argazkia egin gurako bagenu. Bizi garen mundu honetan, denetarik dagoen arren, asko gara -seguru asko gehienok- batzuetan “aktibo” eta beste batzuetan “pasibo” aritzen garenok ; batzuetan goian, beste batzuetan behean... Gainera, beste behin gogoratu behar dugu harreman afektibo-sexualetan, ernaltze-organuekikoez gain, badaudela musuak, ferekak, miazkatzeak, begiradak, hitz goxoak eta abar, eta abar. Antzeko arazoa suertatzen zaigu heterosexual eta homosexual hitzekin. Benetan uste duzue sailka ditzakegula pertsonak bi etiketa hauen arabera ? Ahaleginak egingo bagenitu (beno, egia esan, seguru nago ahaleginak egin egiten ditugula, ohartu zein ez, ezta ?) konturatuko ginateke, duda barik, uste baino askoz zailagoa izango zitzaigula ; ez genekikeela hainbat eta hainbat lagun zein multzotan kokatu… ziur aski kokaezinak direlako. Batzuk saiatu dira arazoari soluzioa bilatzen beste sail bat sortuz : bisexualak. Baina laster hauteman dute honek, soluzionatu

pertsonak garen aldetik, sexualitatea dugula. Puntu. Gero, norberak ikusi beharko luke zer sentitzen duen bizitzaren momentu bakoitzean eta erabaki beharko luke nola bizi sentitzen duen hori, inolako etiketarik jarri behar gabe. Kontraesanetan, baina, erraz erortzen da. Esaterako, eta niri oso hurbiletik dagokidanez, gay mugimenduan azken bolada honetan modan-edo jarri den letra-zopa hori : GLBT (Gay-Les-Bi-Trans). Horren atzean ez baitago pertsonak sailkatzeko dugun joeraren isla baino. Hots, hasiera batean gay hitzarekin gizon-emakumeak izendatzen baziren ere, denboraren poderioz gizarteak, guztiarekin egiten duen bezalaxe, maskulinizatu egin zuen kontzeptua eta, emakumeen ikusgarritasunaren mesedetan, lesbiana hitza sartu behar izan zen nonbait. Handik aurrera gay eta lesbianak eta talde gay-lesbikoak bezalakoak hasi ginen ikusten eta entzuten nonahi. Gerora, batzuk konturatu bide ziren jendeak gay edo lesbianatzat hartzen zituela beren sexukoekin soilik oheratzen zirenak eta, noski, haiek ez ziren guztiz identifikaturik sentitzen. Hortik bisexual. Badaude beste batzuk, bestelako problematika duten arren, kontu batzuetan -batez ere jazarpen eta zapalkuntzangay-lesbianokin amankomunean gauza asko dituztenak. Hortik transexual... Honela jarraituz gero, ailegatuko da momentu bat, zeinean gure mugimenduaren izena esanezina bihurtuko den.

beharrean, problema areagotu egiten duela ; ez baitakite non kokatu, adibidez, bere bizitza osoan beti emakumetan ibili den gizon bat, pare bat aldiz beste gizon batekin afera izan ostean. Edo ustezko lesbiana batek halako batean gizon batekin historia bat izaten badu. Zer ote dira hauek, homo ala bi ? Hemen ere continuumera jo behar dugu, ezinbestez. Mutur batean denok sentitzen dugun lehen aipaturiko besteenganako erakargarritasun hori beti beren sexukoengana sentitzen dutenak egongo lirateke eta, bestean, beste sexukoengana sentitzen dutenak. Gehienok tartean egongo ginateke. Oso gutxi muturretan. Horrela adierazi dute, gainera, egindako ikerketa soziologiko guztiek. Desio afektibo-sexualen alorrean, gainera, hainbatentzat deseroso suertatu arren, ez ditugu ahaztu behar beste pertsonekikoak ez direnak. Hau da, badaude objektuekin kitzikatzen direnak (fetitxistak) edo animaliak nahiago dituztenak (zoofiloak) eta abar luze bat. Sexualitatearen eremua benetan zabala da, anitza. Ezin da bi hitzetara mugatu. Gauzak horrela, ez dirudi oso logikoa denik norbait homosexuala, heterosexuala, edo bisexuala dela esatea. Nahiko izan beharko litzateke pertsonak garela jakitea eta,

Testuinguru honetan, terminologiaz ari garela, orientabide sexualaz hitz egitea ere ez zait oso zehatza iruditzen ; guztiz determinista izateaz gain, bizitzan zehar bizi izandakoaren eta inguruan ikasitakoaren arabera, gure desioak alda baitaitezke. Aukera ere ez dut guztiz gustuko, ez baita erabat egiazkoa. Sentimenduak ez dira aukeratzen ; kasurik hoberenean sentimendu horiek nola bizi aukeratzen da . Hitz bat hautatzekotan nahiagotasun hautatuko nuke, ez du-eta gehiegi mugatzen. Nik, akaso, nahiago dut gizonekin afera bat izan, baina ez dut ixten inolako aterik. Esandakotik erraz ondoriozta daiteke, nire ikuspegitik bederen, sexualitatea era askotan bizi daitekeela eta bizitzeko era guztiak direla aberasgarri eta onargarri. Beti ere, jakina, tartean engainurik, abusurik eta abarrik ez badago. Esan gabe doa. Hortaz, sexualitateari ez aterik jar, basoari jartzen ez diogun bezala.

Imanol Alvarez [Irakaslea eta EHGAMeko kidea]

16


6

bakarka 18


6

ameslaria

2 XIX. mendean eritasunak harrapa zitezkeela uste bazuten ere, gaur egun masturbazioaren onura denon gozamenerako dela onartua da ! Masturbazio ariketa guztietan bezala, irudimenak garrantzi handia du, sorgin emeentzat are handiagoa. Horregatik, ameslari peto-petoa izateko eta gozamenera iristera “laguntzeko�, bururdiarekin xirri egitea proposatzen dautzuet ariketa honetan !

aholkua :

Bururdia goxoa izatea komeni da. Lumazkoa izatea egokiena litzateke‌ alergia ez dutenetzat eta aukera dutenetzat. Bertzetik, fantasmetan sartu baino lehen bururdia berotu, ez bertze sorgin bat balitz bezala (!) baizik eta tenperaturari dagokionez ! Bururdia (luzea aukeran) hartu, beso batekin tinkatu eskuarekin titiak ferekatzen dituzun bitartean. Bertze eskuarekin aldiz pottotta edota klitoria xirikatu !

20


6

bortzekoa

2

Bortzekoa, bakarti, bakartu edo bikote kidea urrun duen morroxko guztientzako ariketa da‌ eta jakin ezazu ariketa hau irakasleak ematen dauzkigunak baino askoz interesgarriagoa dela !

aholkua :

Modu ezberdin asko eta asko badira mastubatzeko, beraz, jarraian proposamen batzuk atxemanen dituzu : eskuarekin penetrazioaren sentsazioa eragiteko saboia, olioa edo kondoia egokiak dira. Deklinazio moduan eta bertze norbaitekin bazina bezala sentitzeko, besoaren gainean eseri, lokarrarazi arte. Behin azken hori lokartuta, ekin lanari !

22


6

lamin bakartia

Ez dago laminak maitatzerik. Beraien xarmaren pean erortzen baldin bagira ezinezko maitasun baten drama ezagutzera eramanen gaitu. Dena den, laminek ere gozamenerako eskubidea dute ! Kasu honetan, sorgin batek hartzen du laminaren papera. Hori bai, lamin bakartia posturan, garbigelak pottoka bat edukitzea garrantzitsua da, ez bada baitezpadakoa‌ Sorgina pottokaren gainera igotzen da, iturria ideki eta pottotta berotu !

2

aholkua :

Urak xirrixtatzea laguntzen du. Horri esker eskuak gorputz gainean, hanketan eta hankartean lerratzen dira‌ Bi esku ditugu beraz biak erabili askatasun osoz ! Pottokaren iturriaren berotasuna nahiz indarra neurtzen ahal da. Ondorioz, norberak hauta dezala gustatzen zakona, ur-jauzi tropikala ala dutxa eskoziarra, dena libre !

24


6

ortzia

Ortzia, ekaitza, oinaztarria edo ostotsa izan daiteke entziklopediaren arabera. Hots, gertakari meteorologiko azkarra, bat-batekoa dena. Hori da ariketa sexual horren funtsa ; barnean metaturik den tentsioa, edozein izanik ere, askatzea ! Joko bakarti guztietan bezala, ariketa nahiko oinarrizkoa da. Ortzia botatzeko, xutik egon behar da. Gozameneraino iristeko norberak asmatuko dituen irudiak eta pentsamenduez gain, hanken puntan jarri, giharrak tinkatu (garrantzitsua !) eta oreka, horma baten kontra hartu. Xixaria astindu etaaaaah !

2

aholkua :

Joko bakarti guztietan bezala baldintzak sortu behar dira ; ez da hain errexa eguneko estresaren iturri izan denari pentsatuz masturbatzea, ezta berriak entzunez ere ! Beraz, musika estimulatzaile bat hautatu eta gozamenaren munduan murgildu ! Anitzetan errepikatu dugun aholku bat, baina hasi-berrientzako balioko duena, sentsazioak biderkatzeko lubrifikaziorako zerbait erabili : ura, olioa (masagetakoa edo sukaldekoa), saboia‌ eta ongi pasa !

26


6

otartekoa 2

Otartekorako, belaunetara heltzen den ohe bat eta kondoi bat behar dira. Behin beroturik kondoia jantzi. Belauniko jarri eta gero, zakilatxoa bi lastairen [koltxoi edo matalazen] artean sartu. Momentu horretatik aitzina, gerriko mugimenduak egitearekin batera, begiak hetsi eta [zurekin ez den] zure ametsetako xirri kideari pentsatu ! Hiru Errege Mahaia baino gorago eginen duzu hegan !

aholkua :

Ohea behar dena baino altuagoa baldin bada, bururdi edo manta potolo bat jarri belaunen azpian. Ohea ttipiegia baduzu ordea, gurasoena edo bizilagunarena erabili ! Era ezberdinetako lastairak badaude. Pisuzkoak baldin badituzu, eskuak bien artean sartu. Aldiz, arinak baldin badira gainean ezarri. Eskuak kokaturik, gozamenaren epizentrotik izan behar duten hurbiltasuna neurtu. Lastairen artean direlarik eta hurbilago ezarriz intentsitatea apaltzen da, urrunagoak direlarik aldiz, kontaktua handitzen da. Eskuak gainean direlarik kontrakoa gertatzen da.

28


6

sorgin bakartia

2

Bakarrik diren sorginendako mezua : lasai ! Gozatu INDEPENDENTZIAZ ! Sorgin bakartiaren postura norberaren masturbazioan oinarritzen bada ere, berezitasuna ispilu baten erabileran dago. Behin tresna topatuta, edozein gustuko lekuan jarri, hankak zabaldu, ispilua kokatu eta goxo-goxo beroketari ekin !

aholkua :

Isipiluaren erabilera sorginon arazo panoramikoarekin lotua da. Alabaina, akerrok, masturbatzeko unean, sexu aparato osoa ikusten baldin badugu, sorginen kasuan ez da horrela. Horregatik, eremua kitzikagarria hobeto ezagutzeko eta gozamena indartzeko, esku batekin ispilua atxiki eta bestearekin berotu ! Metodoari dagokionez, seroramuxuan (121. o.) mihiarentzat dena behatzari egokitu.

30


6

binaka 32


6

aixturrak

2

Bikotea alboz etzaten da. Sorginak akerrari bizkarra ematen dako, hankak pixka bat zabaldurik. Akerra aldiz, sorginaren bizkarrari begira jartzen da pixka bat beherago ; bere hankak lagunaren hankartetik pasatzen ditu eta bide beretik pottottari zakilaren mutturra aurkezten dako.

aholkua :

Laztantzeko posizio bat da, goxo-goxoa. Gorputzak bata bestearen kontra baldin badira, akerrak sorginaren bularra, tripa, sexua eta hankak uki ditzake. Distantzia pixka bat hartuz aldiz, bizkarra eta ipurmasailak fereka ditzake. Posizio honen berotasunak penetrazio motela eskatzen du, denbora hartuz, laaaasaiii‌ Aixturrak, haurdun diren sorginentzat edo kidea pottoloa duten bikoteentzat egokia da.

34


6

akerdantza

2 Biak bizkar gainean etzanik, itzulipurdikako zentzua hartu behar da, hau da, burua xirri-kidearen hanketara begira. Behin etzanik, itzulitxo bat ematen da gorputzaren enborrarekin soilik, lagunaren zakila ahoragarri izan arte.

aholkua :

Zakiltxup-en (166. o.) metodoa erabili, bi lagunen arteko elkar erritmoa atxikiz. Gozamena ahalik eta gehien luzatzeko eta trukatzeko, erritmoa apaldu eta azkartu biak batera !

36


6

akerkulunka

2 Akerra lurrean edo ohe gainean etzaten da eta bularrak hunkitu arte belaunak tolestuko ditu (hori sasoia hori !). Sorgina xirri-kidearen izter atzeek osatzen duten aulki inprobisatu horretan eseriko da, eta txup ! Barna ! Ondoren akerrak hankak sorginaren bizkar gainean pausatuko ditu.

aholkua :

Zalutasuna akerraren ezaugarri bat izan beharko da postura horren burutzeko. Bestalde, oreka ez galtzeko eta kopetarekin bazterrak ez apurtzeko komenigarria da elkarri besoetatik heltzea. Irudimena lantzeko biziki postura interesgarria da. Itxi biok begiak eta goxatu !

38


6

amuak

2 Bikote heterosexualentzako amuak posturak, bi penetrazio mota eskaintzen ditu : ipurtxilokoa ala pottottakoa. Sorgina zeharka etzaten da. Ondoren, akerra bere atzean etzaten da, modu berean. Sorginak goiko hanka zabaldu eta akerraren gerria inguratzen du. Akerrak ere, sorginak luzatuta duen hankaren gainetik pasatzen du berea eta ttaka-ttaka ! Zuloa hauta eta martxa !

aholkua :

Zalutasun pixka bat eskatzen duen postura bat da, berriz ere‌ Besoen gainean ezartzeak nekea eragin dezake. Nahiago dutenentzat erabat etzan daiteke. Zakilaren luzeraren arabera, errezagoa edo zailagoa izanen da penetrazioa. Dena den, sorginak bere besoarekin penetrazioa laguntzea aholkatzen da, akerraren hanka atxikiz.

40


6

arraunlaria

Akerrak bere ipurdia eserleku baten gainean jartzen du. Sorgina, aurrez jarriz, lagun horren magalean esertzen da. Penetrazioa egin-eta, akerrak hankak zabaltzen ditu. Horrela, sorgina buruz behera jartzen da, bere ileekin erratza pasatzeko gisan !

2

aholkua :

Postura honetan, akerrak sorgina besoetatik atxikitzea biziki lagungarria izanen da. Bere izenak adierazten duen bezala, Arraunlariaren posturarentzako, Akerra azkarra eta abila, eta sorgina zalua izateak errextuko du ixtorioa‌ horrek ez du erran nahi, inolaz ere, besteoi debekatua zaukunik !

42


6

arrusketa

2 Xirri-kideak aurrez aurre esertzen dira. Hartzailea denak, bestearen gainean jartzen ditu izterrak, eta emalea denak emeki-emeki zakila sartuko dako uzkitik. Hortik aurrera... saaaanba !

aholkua :

Biak aurrez aurre egonik, elkarren gorputzekin jolasteko eta laztantzeko parada eskaintzen du. Eskuetatik elkarri heltzea ere eraginkorra da mugimenduak koordinatzeko.

44


6

astozaina

2

Akerra etzaten da, hankak luzaturik eta enborra tenteturik. Sorgina akerraren gainean esertzen da, eta zaldi gainean dabilenaren plantak eginez hasiko da, saltoka maltoka erritmoa bizituz ta goxatuz.

aholkua :

Sorgintxoak erritmo osoa kontrolpean izango du. Biziki gomendagarria da alua esnea jezten ari denean bezala estutzea, horrek kilima kitzikagarriak sortuko ditu bientzat. Akerrak sorginaren sabel, bular, lepo eta aurpegia ferekatzeko aukera ezin hobea du posizio honekin. Baliatu !

46


6

aulki sorgindua

Postura hau bikote heterosexual batekin irudikatua baldin bada ere, bi akerrentzat baliagarria litzateke ere. Kasu horretan, testuko “sorgina” “akerra”-rekin ordezkatuko ginuke. Sorgina aulkiaren bizkarraldearen gainean jartzen da, izterren erdian kokatuz. Bizkarra kakoxtuz liluraren kubazuloa aurkeztuko dako bere gibelean jarriko den akerrari.

2

aholkua :

Pesten kontestuan proposatzen zaizue postura hau. Pestak direnez, aholkuak prebentzioari eta zentzuari eskaini nahi dauzkiegu. Alabaina, urte bukaerako gaualdi horietan alkohola edo bertzelako drogen kontsumoa dela medio, bakotxaren baitan gordetzen den basajauna iratzartzen da. Argi izan dezagun xirri egitekotan, bikoteko bi kideen aldetik gogoa izan behar dela. Drogak ez du ezer barkarazten eta denon bete-beharra izanen da edozein eraso sexual eta sexistei aurre egitea. ADI EGON !

48


6

baredantza

Ez pentsa Baredantzarekin, pausa bat eskaintzen dautzuedanik. Jende gehienak gorputza ferekatua izatea gustuko du eta emozio handiak sortzeko aukera ematen du. [azpimarratu behar dugu lagunaren oniritzia oinarrizkoa dela !] Beraz zure lagunari heldu eta “tiiiinka” handi baten ematea proposatzen dautzuet !

2

aholkua :

Sexuaren arabera, gorputz eremu ezberdinek sortzen dute plazerra. Neskak, gozamenaraino eramateko parada eskaintzen du titiak edota titi punttak ferekatzeak. Hala ere, nesken gorputz osoa bonba erogeneoa dugu ; beraz edozein larru mm2 zeharkatu eta laztandu… Mutilentzako, aldiz, sexuaren eremua da emozionanteena… baina gorputz osoan zeharreko ferekak, muxuak, miazkatzeak… ere ez dira gaizki etorriak !

50


6

barraskiloak

2

Barraskiloaren postura lesbiana da. Horren egiteko buru bikoitzeko “gode� edo sasi-zakil baten erabilpena beharrezkoa izanen zauku. Sorgin bat alde batera etzaten da eta sasi-zakila bere pottottan sartzen du. Bigarren sorgina simetrikoki etzaten da (ik. irudia). Berak ere, besteari kendu gabe, sasizakilari ekiten dako.

aholkua :

Pottottaren zabalpen ezberdinek gozamen anitzak eragiten dituzte. Horrela, hanken zabalpena neurtuz, posizio hori sentsazio anitzekoa da. Hankak zabaldurik penetrazio arina egiten den bitartean, hankak itxita pottottaren alde guztiak igurtzen dira, intentsoagoa da. Joko ezberdinak ere egin daitezke. Gorputzeko mugimendutxoak egin daitezkeen bezala (gerri itzuliak adb.), sasi-zakila esku batekin lagundurik mugi daiteke. Edozein formetan ere, plazerra partekatua izanen da beti !

52


6

basandere

Basandere postura berezi xamarra baldin bada ere, bere gozamena handiagoa da. Akerra bizkar gainean etzaten da edo gustian jartzen da. Sorgina tente-tente den zuhaitz enborraren gainean jartzen da, zeharka jarriz. Zakila okerra dutenentzat posturak zailtasuna baina gozamen handia eragiten die.

2

aholkua :

Sorginak kasu egin behar du enborra okertu ez dezan. Horregatik, besoen laguntzaz eta pottotta bero-bero, bere kabuz librifikatua izatea gomendatzen da. Akerrak esku libreak erabil dezala jo ta ke !

54


6

belea 2

Lehen akerra jarleku baten iskinean jartzen da, zeharka. Beso bat aulkiaren gibel aldera pasatuz erdi etzaten da. Une horretan dator bigarren akerra. Xirrikidearen tresneriaren parean belauniko ezartzen da. Esku batekin, lagunaren hanka bat bularraren kontra pausatzen du. Bigarren eskuarekin bertze izterrari heltzen dako. Postura horretan has daiteke, poliki-poliki, espeleologia burutzen, parez pare duen harpe ilun eta misteriotsuaren barnean zehar.

aholkua :

Aulki edo banko baten erabilpena proposatzen baldin bazaizue ere, baldintzak betetzen dituen edozein euskarri erabil daiteke ; irudimena inarrosi ! Ipurtzuloko sarketa sentsiblea izanik, kondoi, olio edo edozein PH neutroko lubrikatzailea erabiltzea gomendatzen dautzuegu. Dena den, behin behineko harremanetarako eta edozein postura praktikatzeko zozokeririk ez egin, kondoia erabili !

56


6

bentosak

2 Bi sorginak parez pare jarri behar dira, hankak zabaldurik. Pottottek elkar muxuka dezaten, bi sorginak hurbiltzen dira, hanka bat lagunarenaren gainetik eta bestea bestearen azpitik kokatuz, irudian bezala. Azken aitzinatze ttipi bat eta‌ kasu klitoriak korapilatzearekin !

aholkua :

Bi pottotten arteko kontaktuak sortzen duen beroketa handitzeko gerriarekin borobilak edo goiti beherako mugimenduak marraztea aholkatzen da. Postura hau bertze tresna batzuk baliatuz aberas daiteke. Izan ere, buru bikoitzeko sasi-zakil batekin elkar penetrazioa egin daiteke.

58


6

dantzariak

2 Izenak erraten digun bezala, luzatze-ariketak egin beharko ditugu hasi antzin, bereziki sorginak ! Xirrikideak aldez etzan behar dira, sorginak akerrari bizkarra emanez. Pottottari irri単o handi bat eginaraziz, aske duen hanka akerraren gerri gainetik pasa behar du, baleteko dantzari baten gisan. Postura honetan juntatzen dira dantzari erotikoak. Bukatzeko, gerriko itzuli単o bat egin, tripa gainean izateko moduan, eta martxa !

aholkua :

Sorginak duen posturak ez dako ahalmen anitz ematen higitzeko, beraz akerrari dagokio postura aberastea. Horretarako, ahoarekin muxuka dezake sorginaren sorbalda, lepoa, belarria, masaila, eta pottak eman ere, azken horrek burua itzultzen badu. Akerrak beso bat beharko duenez jartzeko, aske duen bertzearekin kidearen gorputza fereka dezake, edota klitoria xirikatu ! Penetrazioa erdiz egiten denez eta sarbidea berezia denez, aupa emozioak eta sentsazioak !

60


6

desafioa

Bikotekide bat bizkar gainean etzanik da, hankak zabaldurik. Bigarren akerra lehenaren izterraren gainetik ixtaklok, hots pottoka gainean balitz bezala jartzen da, kanpoaldean duen hanka belaunikatuz. Postura horretan, bakotxak lagunaren izter arteko behatz pottoloari atxiki eta ekin desafioari !

2

aholkua :

Etzanik ez den akerrak gerria aske du. Horrek mugimenduak, hurbilketak nahiz urrunketak, ahalbideratzen dizkio. Aker horrek bigarren eskua laguna ferekatzeko erabil dezake ere. Postura egokia goiz gogorrentzat !

62


6

ekhi-lorea

Ez du ez buru hausterik, ez eta Joko Olinpiadetarako prestakuntza heinik eskatzen ere ; hots, udako gau edo egun beroetarako ezin egokiagoa da. Bizkar gainean etzanik, sorginak hankak tripen kontra biltzen ditu. Akerra bere gainean jartzen da, belauniko, eta txori ttipia handi bihurtua kaiolan sartzen du. Horrela baturik, oinak xirri-kidearen giltzurrunen gainean kokatzen ditu sorginak. Horra ekhi-lorea iguzkiaren izpiak jasotzeko prest !

2

aholkua :

Postura sinplea izanik ez da misterio handirik. Hori bai, bere sinpletasunak edozein ingurumenetan praktikatzeko parada ematen du : hondartzan, belardian, oihanean, hiriko parkean den sasi handi horren barnean‌ Ekhi-loreak eskuak aske uzten dizkie xirrikideei, beraz‌ Akerrak esku bat orekarako behar baldin badu ere, bigarrena aske du oraindik.

64


6

fetua

Postura horrek duen berezitasuna Sorgina altueran etzanik izatea da. Sorgina alde baterat etzanik eta hankak pixka bat zabaldurik ditu. Akerra, belauniko dagoela, pitilina bere baitan sartzen du. Behin akelarrekidea juntaturik, sorginak hankak hesten ditu, eta fetuaren posizioa hartzen du.

2

aholkua :

Pottottaren muskuluarekin arituz, gozamenaren intentsitatea neurtzeko aukera ematen dako postura horrek sorginari. Ohe bat, nolaz ez, baina mahai, banku edo bestelako tresna gora eta aski zabalek eskaintzen dute postura horren praktikatzeko parada‌

66


6

hameketakoa

Aaaah ! nolako tirria laneko itomenetik ateratzeko, pausa baten egitea ! Hameketakoa edozein osagaietako bikoteentzat balio duen postura bat da, goxotasunean oinarritzen dena. Bikote kideetako bat jarririk den bitartean, laguna ixtaklok jartzera dator.

2

aholkua :

Tititaraino edo potrotarainoko egoeratan gogoa pizten duen ariketa bat da Hameketakoa. Postura ezin sinpleagoa bada ere, badakigu gauza sinpleek gure bizia, zoragarri bilakatzen dutela. Alta, anitzetan paso egiten dugu hauetaz‌ Lagunari arreta eman, ferekatu, muxukatu, besarkatu‌ egizu hori‌

68


6

harrapagailua

Lau hankan jarri ondoren, sorginak bularrak euskarriaren gainean jartzen eta eskuak lepondo gainean pausatzen ditu ; hankak zabaldurik ditu. Akerra gibelean belaunikatu ondoren, zabal-zabalik eta deika ari zakon pottottan murgiltzen da. Sorginaren eskuak hartu eta, harrapagailua hesten da : sorginak zabaldurik zituen hankak gurutzatzen ditu akerraren gibelaldean. Horrela, pottotta tinkatzen da eta bi sexuen arteko kontaktua goitibeherakoa bilakatzen da.

2

aholkua :

Proposamen guziekin bezala, harrapagailuan preso sartu antzin bertzelako kontaktuak, mimikak etab. egitea azkarki gomendatzen da ; ez gira basapizti batzuk ! Akerrak zalutasunez jokatu behar du, giltzurrun mugimenduak osoki bere esku direlako‌

70


6

igelbelarra

2

Igelbelarra bikote homosexual nahiz heterosexualek saiatzeko modukoa da. Postura horrekin bainuan aritzea proposatzen dautzuet. Ur aski beroz bete, saboinik erantsi gabe. Bikote kide bat, hankak luzaturik eta zabaldurik, uretan jartzen da. Bigarrena bainuan sartzen da eta sorturiko hutsune horretan belaunikatzen da. Bakotxak bere laguna ikusteaz gozatu eta ura pasatzeko estakuruarekin ferekatzeari ekin !

aholkua :

Bainua aski hertsia da gustian mugitzeko. Dena den, belauniko egon ordez, igela igelbelarraren gainean bezala, bi gorputzak bata bertzearen kontra jarri daitezke. Horrela, ferekatzeei muxuak eta laztantze goxo-goxoak eransten ahalko dizkiezue. Burua uretan sartzeko beldurrik ez dutenentzat, zakiltxup edo seroramusua egin daiteke‌ ito gabe e ! Kasu horretan, saboinik ez erabiltzea ongi etorria izanen da ! Igelbelarra lasaigarria denetz lokartzen bazarete, amets ederrak egin !

72


6

ilargia

Ilargia sexu bereko bikoteen praktika bat balitz bezala hartua izan bada usu, aker bakar batez osaturiko bikoteena izan daitekeen postura bat da, eta bada. Akersorgin bikote bat modelo gisa hartu dugu hori ongi irudikatzeko. Sorgina lurrari so etzaten da eta hankak zabaltzen ditu. Bizkarra kakoxtuz ipurdia altxatzen du. Horrela, bere gibelean belauniko den akerrak adarra kutxa beltzan emeki sartzen ahal dako. Behin estalirik, sorginak hankak xirrikidearen gainetik gurutzatzen ditu. Ondotik, poliki-poliki gorputzak etzanik izan arte lerratzen utzi behar dira. Sorginaren besoei helduta eta oinen punten indarrarekin, akerrak dantza eramaten du.

2

aholkua :

Harrapagailuaren postura har daiteke xirri partida honen abiapuntu bezala (70. o.). Pottottatik atera eta beharrezkoa den goxotasun guziarekin harpe beltzan sartu. Beti bezala, olioa bezalako leungarria xirri lekutik hurbil atxiki !

74


6

itzulipurdika MM

2

Itzulipurdika MM bertsioa hiru aukeretako posizioaren bertsio bat da, bi akerren artekoa. Zakiltxup bikoitza ere dei ginezake ! Bata bizkar gainean etzanik, bikotekidea ondoan etzaten da, aldez eta buruz behera. Behin posizioan, zakiltxup metodoa praktikatzen da, baina aldi honetan, biak batera gozatuz !

aholkua :

Deklinaziorako Itzulipurdika NN-n (78.o.) edo Akerdantza-n (36.o.) bezala ere jarri daiteke, hau da, bata bertzearen gainean‌ gustuen arabera. Posizio honetara ez mugatu ! Zakila, koskobiloak, ipurtzuloa, izterrak‌ denak xirikatu ! Bertze postura gehienetan bezala, bien arteko koordinazioak jokoari indarra ematen dako.

76


6

itzulipurdika NN

Itzulipurdika NN bertsioa hiru aukeretako posizio horren bigarren bertsioa da, lesbianentzat. Seroramuxu bikoitza ere dei ginezake ! Bata bizkar gainean etzanik, bikote kidea ixtaklok jartzen da gainean, buruz behera. Bi gorputzen elkar hunkitzea biziki ona da ! Behin posizioan, serora muxuaren teknika erabiltzen da, baina aldi honetan, biak batera gozatuz !

2

aholkua :

Gorputzak bata bertzearen kontra atxikitzeak eta elkar igurtzeak sentzazio onak sortzen ditu. Eskuak libre direnez hankartearen ingurua hunkitzeko baliatu, baita hankak besarkatzeko ere. Gainean denak kasu egin behar du, bertzea ez itotzeko gisan (Azpikoa dardarka hasten bada arazo bat duela erran nahi du !)

78


6

karramarroka

Sorgina bizkar gainean ezarri eta hankak bilduz bereganatzen ditu. Akerrak, ipurdiz emanik, hankak zabaldurik, karramarro emea bereganat hurbiltzen laguntzen du. Azken honek, hankak pixkanaka apalduz eta karramarro haginak balira bezala akerrari gerritik heltzen dako.

2

aholkua :

Penetrazioa errexteko arra eta emearen arteko elkar antolatzea beharrezkoa da. Sorginak hankekin eta akerrak besoekin joan-jinak lagunduz. Beroketak egin antzinetik !

80


6

karroa

Ea Lapurtarren Biltzarreko edo Baztandarren Biltzarreko ausartzen diren batzuk ! Testuinguru heterosexualean burutzea proposatzen zauzue. Sorgina lau hankan jartzen da. Akerra bere gibeletik heldu zako. Bizkar gainean etzan ondoren, hankak sorginaren hankartetik lerratzen ditu. Orduan, hankak zabaltzen ditu. Horrek gerria altxatzeko indarra ematen dako. Denbora berean sorginak gauza bera eginez zerraila gakoraino hurbiltzen du.

2

aholkua :

Bertze modu batez konekta daiteke. Izan ere, Txondorra (148. o.), Astozaintzen (46. o.), Mutturlea (110. o.) edo Uxoak-ekin (150. 0.) has daiteke, postura bakotxaren metodoa segituz.

82


6

katapulta

Sorginak bizkar gainean etzanik izan behar du, hankak zabalik. Akerra bere parean belaunikatzen da. Sorginak, orduan, hankak altxatzen ditu, besoek lagundurik, eta akerraren gorputza gainean luzatzen ditu. Hanka bat libratzen du pottottari hatsa hartzeko parada emanteko gisan. Hortik aitzina akerrak desioaren ahoa mirets dezake, klitoriarekin jostatuz‌

2

aholkua :

Penetrazioa bideratzeko, sorgina ez da sobera xutik eman behar. Akerrak ere, makurtuz, egin beharrekoa errexkiago ardietsiko du. Penetraziorik egin gabe, akerra jokoaren jabe da, bi buztanak (klitoria eta zakila) bere esku dituelako. Horrela, sorgina eta bere burua masturbatuz, biak gozamenera denbora berean iritsiz, momentu biziki polita da !

84


6

katebeiak

Karramarroka (80. o.) posturarekin has daiteke gorputz nahasketa horretara heltzeko. Hots, sorgina bizkar gainean etzaten da eta hankak lurrarekin perpendikular ezartzen ditu. Akerra ipurdiz jartzen da. Hankak zabaldurik dituela, sorginarenen artetik sartzen ditu. Etapa honetara heldurik sugekumea ohantzera sartu. Emozio guzia atxikiz esfortzu garaia gainditzeko mementua dugu oraingoa ! Arras sintonian egin beharreko mugimenduak baitira sorginak eta akerrak burutu behar dituztenak. Besoen eta hanken laguntzarekin, buruarekin indarra eginezz, sorginak gerria altxatu behar du. Momentu berean akerrak, hankak bildurik dituela, sorginaren mugimendua segitzen du besoekin oreka atxemanez. Horra ! Sinple-sinplea ez ala ?

2

aholkua :

Sorginak duen posturagatik aholkua beretzat izanen da. Izan ere, lurra edo lekua nolakoa den kontutan hartu behar dira, ez dezan buruan eta lepo gibelaldean minik har.

86


6

kulunka

2

Leku goxo eta leun bat hautatu ondoren (uzkornoa hautsi nahi ez dutenentzat bederen !) xirri kideak parez pare jartzen dira, hankak zabaldurik. Sorginak bereak, bertzearenaren gainetik kokatu ondoren, elkarri eskuetatik heldu eta bi gorputzak hurbildu. Bi gorputzak juntatu eta kulunkarena egiten hasi. Horrek, giharrak ariketan sartuz, sexuen arteko igurtzeak eta harremana biderkatzeaz gain, sentsazio handiak sortuko ditu.

aholkua :

Kulunka posturarekin alfer eta pasiboentzat lekurik ez da. Azalpenean abdominalak lantzeko moldea ikusi dugu. Mugimendu horri, giltzurrunena gehitu behar zako. Horrela, altxatzen den mementuan, beraz aldizka, kolpe ttipi bat ematea jokoaren arauetan sartzen da. Beraz tranparik ez ! Beroketarik gabe hasi nahi dutenentzat, akerrak zakila ttuz busti dezake. Egia erran, baita Zorriak (172. o.) posturarekin has daiteke ere, bigarren urrats batean kulunkara posturara hurbilduz.

88


6

lagunitsua

Postura honek sexu osaketa ezberdinetako bikoteentzat balio du. Itzulipurdika multzokoa izaten ahal bada ere, bere alternatiba propioa eskaintzen dauku, beti gustuen arabera ! Bikote kide bat bertikalki buruz behera jarri behar da, bizkarra pareta baten kontra (adb.) ezarriz. Xirrikidea bere aitzinean belaunikatzen da eta hankartekoaz gozatzen hasten ahal da !

2

aholkua :

Postura honek bi aukera eskaintzen ditu : edo xirrikidetako batek bertzea jaten du, edo elgarrekin “afaltzen� dute. Lehenarentzat, lagunitsuaren posturan dena, xutik jartzen da. Horrela, bere lagunaren mihi eta ezpainen menpe jartzen da, bista panoramikoaz gozatuz. Bigarrenarentzat aldiz, jale ona bada, gorputza pixka bat lerratu beharko du, burua, belaunikaturik denaren hankartean kokatu arte. On dagizuela !

90


6

laia

Postura honetan sorginak abdominalak egin beharko ditu ! Akerra bizkar gainean etzanik ematen da, hankak pixka bat zabalik. Sorgina haren izterren gainean kokatzen da, parez pare. Zakila sartzen du poliki eta gibeleruntz etzaten da, akerraren belaunei lotuz. Lasaitasunez gora-behera mugimendua egin beharko du, hanken laguntzaz.

2

aholkua :

Sorginak goiti-beherako mugimendurako laguntza behar badu, gerritik lotzen zakon akerraren laguntza ukan lezake. Jausterakoan, kasu egin behar da zakilari minik ez egitea, horregatik lasaitasuna aholkatzen da.

92


6

lamina

Oroitu lamina, euskal mitologiako pertsonai famatu hori, desioa sortzen duen jeinu bat dela. Horrela, erreka nahiz oihan bazterretan ikusten zuten gizonak, haietaz maitemintzen ziren. Maitasun ixtorio horiek denak drama batekin bururatzen ziren, jentilok eta laminen arteko maitasuna bideraezinezkoa baita. Laminaren postura hau, bikote heterosexual bati lotua baldin bada ere, bertzelako bikote homosexualentzat praktikagarria izan daiteke, deklinazio batzurekin. Kasu honetan akerra bi hankak paraleloki bildurik jartzen da. Sorgina pottoka baten gainean igaiteko gisan kokatzen da, tripa akerraren bularraren kontra emanez.

2

aholkua :

Bere kokapenari begira, sorginak gako guziak bere eskutan ditu. Gorputza mugituz bi kideen arteko kontaktua handitu edo apal dezake ; gerria mugituz adibidez, eta penetraziorik egin gabe, bi sexuen arteko joko erotikoari ateak zabaltzen zaizkio. Akerrari dagokionez, sorginaren bularra bere muxuetaz gozatzeko igurikan da ! Eta eskuei dagokienez, ez dakogu bi kideen irudimenari trabarik ezarriko !

94


6

laminen zubia

2 Postura hau itzulipurdika NMren bertsio bat da. Orri honetarat iritsi eta, xirri posturetan jakintsu izanen zirezte eta horregatik, etzanik eta lasai-lasai aritu ordez, estiramenduak eta tentsio muskularrak proposatzen dauzkizuet postura honekin. Sorgina aulki baten gainean jartzen da. Gorputza gibelera botaz arkua egiten du. Akerrak, laguna altxatzen du, gerritik hartuz. Sorginak oinak aulkiaren gainean ezartzen ditu eta bikotekide bakotxak lagunaren sexua parez pare kausituko du.

aholkua :

Aulkiaren ordez edozein gauza erabil daiteke : mahain bat, ohe bat, pareta apal bat‌ Postura honen erdibidekoa egin daiteke ere, mundua alderantziz ikusteko beldurra dutenentzat. Sorgina aulkian ezarrita, akerra bere aitzinean belaunikatzen da. Jolaskideen arteko papera truka daiteke‌ hori bakotxaren pisuaren arabera !

96


6

lamin eskuak

2

Estresa, akidura edo nekea‌ momentu batzuetan biziki egokiak izaten dira Lamineskuak, edozein bikoterentzat. Bikote kide bat tripa behera etzaten da, besoak bildurik, zabaldurik edo gorputz osoan luzaturik. Bigarrena ixtaklok esertzen da, lehenaren izterren gaineko partean. Eskuak berotu eta aitzina !

aholkua :

Bizkarrak horrela izan behar baldin badu ere, bi gorputzak osoki biluxik izatea anitzez erotikoagoa da ! Lamineskuarenak, eskuekin eragiten den presioa neurtzea eta aldatzea eskatzen du. Sorbaldetako muskuluak behatzekin lasaitu, bizkar-hezurraren luzetasuna behatz potoloekin marraztu eta garondotik hurbilduz larruzko tsunami bat pirikarazi. Bukatzeko, olioaren erabilpena aholkatzen da, lerratze errexa eragiteko ; jakin gustu ezberdinetako, eta eskuen magiari mihiarena gehitu nahi dietenentzat, olio jangarriak atxematen direla merkatuan !

98


6

leporaino

2

Postura honek leporaino jarriko gaitu baina positiboki. Akerra jartzen da, hankak luzaturik. Esku eta besoetan pisua emanez, gorputzaren enborra okertzen du. Sorginak, akerraren gainean eta parez kokatu eta zakila pottottatik irensten du. Berak ere eskuen laguntzaz enborra okertzen du. Postura honetan, hankak akerraren sorbalden gainean kokatzen ditu sorginak.

aholkua :

Behin juntaturik, denbora labur bat hartzea aholkatzen da, enborren inklinazio egokia atxemateko eta postura horretan gehiago irauteko. Ageri den bezala, akerrak ezin du gauza handirik egin. Gisa hortan, sorgina jokoaren erregina izanen da. Bi hautu ditu. Lehena, tripak eta giltzurrunak mugiaraziz gerria dantzan jarri. Mugimendu horien intentsitatea sentsazioen gakoa da. Bigarrena, beso eta hanken indarrarekin igogailuarena egin. Horra funtsean, hankak lagunaren sorbaldetan jartzearen arrazoina ! Egoerak baliatu !

100


6

lerratiak

Xirri kide batek, bizkar gainean etzanik, hankak biltzen eta zabaltzen ditu. Panorama eder horretan, bigarren akerra belaunikatzen da eta lagunak zabaldu dakon lapur-zuloan sartzen da. Besoen indarra baliatuz, eta hankak gibelerat botaz, etzanik denak ipurdia altxatzen du. Maniobra horretan, belauniko den xirri kidea, lagunaren izterrei lotzen da, eta aitzinatzen da belaunak bizkar azpira lerratuz. Orain etzanik denak, oinak aker lagunaren bularraren gainean pausatzen ditu, eta bi akelarre kideen gorputzek lerraketa ttipi batekin, bat egiten dute.

2

aholkua :

Ipurtxiloko sarketa guzietan bezala lubrifikatzaile bat erabiltzea aholkatzen da : olioa [masagekoa edo sukaldekoa], saboina, kondoia, etab. Sarketa, astopotro bat bezala egitea saihestu, aker “pasiboaren� ongizaterako lehenik, eta bigarrenik xirripartida segitzeko aukera izan nahi baduzue !

102


6

mattinsaltoa

2

Mattinsaltoa aker bikote batekin aurkezten badautzugu ere, posizio hau bikote heterosexualetara ere egokitu daiteke. Aker bat bizkar gainean etzaten da. Laguna, xutik egonez, oinak etzana denaren gerriaren bi bazterretan kokatzen ditu. Behin posizio horretan, kokoriko ezartzen da. Behin xixaria bere kubazuloan sarturik, igogailuarena egitea gelditzen zako !

aholkua :

Postura aski sentsiblea da. Zakilak xut-xut egon behar du ekintza errexteko. Bide beretik gainean jartzen denak, kasu egin behar du laguna ez mintzea, mugimendua eta bereziki sartzea, poliki eginez. Zentzu berean, eta marrazkian proposatzen den bezala, gaineko akerra bere eskuetaz balia daiteke ; lehenik penetrazioa errextuz kobazuloa zabalduz eta bigarrenik oreka atxikiz. Ipurtxiloak, aluari konparatuz, lubrifikazio sistema aski azpigaratuta duenez, lubrifikanteen erabilpena aholkatzen da.

104


6

matxarda

Sorgina ohe edo jarleku baten bazterrean jartzen da. Akerra parez pare belaunikatzen da, ahoa eta sexua xirrikidearenen altueran kokatuz. Sorginaren hankei heldu eta sorbalden gainetik pasarazten ditu. Horrela, besoen indarraz elkar tinkatzen dute. Akerrak sorginari oreka emateko ipurditik eta bizkarretik lotzen zako. Hau aldiz, kidearen sorbaldei lotzen da. Postura horretara heldu eta, enborra, bilakaturiko ardaska xator zuloan sartu eta hor inguruan den piztia xirikatzen hasi !

2

aholkua :

Behin posturan jarririk hautaturiko euskarritik, hau da, ohetik edo edozein jarlekutik urrundu behar da. Horrek sorgina akerraren menpe egotea eragiten du. Izan ere, xirrikideen beso indarrak baldintzatzen du postura hau. Sorginaren kasuan gainera, abdominalak eta hanken giharrek sekulakoa biltzen dute ! Beroketa ariketak egin aitzinetik ! Postura aski zaila izanik bertze postura batekin aldizkatu daiteke, edo tarteka euskarriaren gainean kokatu berriz ere. Postura horrek aluaren goialdea igurtzea bideratzen du eta eremu hori zainez beterik izanik, sorginari sentsazioak eragiten dizkio. Sentsazio horiek indarrak sortzen duen nekearekin nahasteak emozio handitzea dakartza. Gainera penetrazioa sakona izanik, akerrarentzat ere kitzikatzea handia da. Mina ez emateari kasu egin. Postura horrek suposatzen duen indarra ikusirik, denbora hartu eta isurketa kontrolatu ! Sarketak poliki egin eta tarteka barnean gelditu, sorginaren pazientziaren kalterako !

106


6

metatzailea

Horren egiteko “gode� edo sasi-zakil baten edukitzea beharrezkoa izanen da. Lehen sorgina, lau hankan ezartzen da, bizkarra kakoxtua. Bigarrenak, sasizakila pottottan sartzen dako. Ondotik berak ere bere pottottan gordetzen du. Bi gorputzak elkar loturik direlarik lagunaren giltzurrunen gainean oinarritzen eta mugimenduak egiten hasten da.

2

aholkua :

Gustuen eta jokoaren arabera baldin bada ere, bigarren sorginaren papera bikote-kide arinenak betetzea aholkatzen da‌ Lau hankan denari dagokionez, pottotta ala zulo beltza izan daiteke sasi-zakilaren pasa-bidea, hori ere gustuen arabera !

108


6

mutturlea

2

Tentsiozko egoerekin bukatzeko posizio egokia da Mutturlearena. Alabaina, sorginak akerrari bizkarra ematen dakonez, bakeratzeko bidean lehen postura izan daiteke. Akerra bizkar gainean etzaten da. Sorgina ixtaklok jartzen da, miresgarritasunez beteriko kubazuloarekin totema irentsiz.

aholkua :

Laia (92. o.) posturan zaindu beharreko jestu berdinak egin behar dira Mutturlean, erran nahi baita, zakila irensteko momentuan, kasu eman behar da akerrari minik ez egitea. Horretarako, buztanak tente-tente izan behar du. Bertzetik, behatzen laguntza eskertuko da. Mugimendua egiteko, sorgina akerraren hanken gainean pausa daiteke. Horrela, sorginak edo akerrak goiti beherako mugimenduak egiten ahal ditu.

110


6

ortzadarra 2

Ortzadarra postura bi aulkiren laguntzarekin praktikatzen da. Sorgina horien parean jarriz gero, gainera igotzen da. Xutik ezartzen da, enborra makurturik, aulki bakotxari eskuekin helduz. Akerrak du aulkien urruntzearen ardura, pixkanaka, sorginaren hanken zabaltzea eraginez. Horra ortzadarra zabaldurik dago maitasunaren zeruan ! Oooooooh !

aholkua :

Hasteko, aulki sendoak hautatu behar dira. Xirri partidaren erdian haietako bat haustea, edo ezegonkortasunagatik erortzea gaizki etorria litzateke‌ Bi aulkien arteko distantzia sorginaren zalutasunaren arabera egin daiteke, baita bi sexuak altuera berdinean izateko ere. Ortzadarrak pottotta zeru erdiko ximista baten moduan agerian uzten du baina lasai ! Denbora hartu. Akerrak du jokoa eramaten. Horrela, sorginaren aitzinaldean ezar daiteke, ferekatuz, muxukatuz, lepoa, titiak, tripa, hankak eta hankartea. Belaunikatuz pottotta eta ingurune osoa mihipean atxik lezake‌ Behin sorgin-akerra akelarre bete-betean murgildurik, gibelaldean jarri eta sarketarekin bururatu xirrifesta !

112


6

pasotia 2

Pasotia izena du, bikote kide batek jarrera erabat pasiboa har dezakeelako. Egia erran, ez da misterio handirik : aker aktiboak bien zakilari heldu eta eskuekin lanari ekin !

aholkua :

Pasotia etzanik, jarririk edo xutik egin daiteke. Aker aktiboak zakilei heltzeko moduari kasu eman behar dako. Xixari buruak sentsazio iturri izanik, muturreko larru arinarekin jokatu behar du masturbaziorako. Buztana esku osoz manipulatzea eta penetrazio sakonaren sentzazioa eragitea ere saiatzekoa da ; horretarako olioa erabili. Bikote pasotiak ez du, hala ere, deus egin gabe egon beharrik ! Bi eskuak aske ditu eta laguna ferekatzeko bidea libre du !

114


6

pinpoila

2 Arima kirolaria izatea eskatzen du, bereziki sorginarentzat, postura aski xelebrea hartu behar duelako ! Garrantzizko elementua izanen da sorgina gaueko soinekoa edo kirol galtza jantzita egotea. Horrela, galtza hori orkatiletaraino erantzi eta, jarriko da. Aitzinera makurtu eta, burua galtzaren azpitik pasa. Postura eroso horretan izanik, akerra bere aitzinean belaunikatzen da eta poliki-poliki sorginak itzulipurdi egiten du (pinpoila egin). Panorama eder horrekin hasiko da ariketa.

aholkua :

Lekuaren hautaketa kasu handiz egin beharreko gauza da, sorginaren osasuna jokoan baita ! Euskarri bigun bat hartuko dugu beraz, edredoi potolo iduriko bat adibidez. Postura horrek sorginaren alua zabal-zabalik uzten du. Horrela, akerrak aldizkatzen ahalko ditu kunilingusak (miazkatzeak) eta zakilkadak. Sorginaren hankarte osoak sekulako panorama eskaintzen duenez, bi kubazuloak zein beraien arteko eremua kitzika daitezke.

116


6

pitXerena Sorgina bizkar gainean etzaten da. Akerraren gerria bere hankekin inguratuz, penetrazioa ahalbideratzen du. Ondotik, gorputzari perpandikularki hankak altxatzen segitzen du, horrela, zakilak pottottaren aldeekin ongi ezkontzen da eta sentsazio azkarrak sortzen ditu ! Aupa PitXerena !

2

aholkua :

Pottottaren hetsitasunaren arabera sentsazio ezberdinak sentitzen dira. Horrekin batera honen muskuluaren gogortze eta lasaitzearekin jokatzea aholkatzen dautzuet. Joko horiek bai sorginari baita akerrari ere eragiten diete !

118


6

seroramuxua

2 Seroramuxua, bikote heterosexualek edo lesbianek gozatu dezaketen postura bat da. Seroraren muxua jaso behar duen sorginak, bizkarrez etzan eta hankak zabaldu ditzala poliki-poliki “pekatuaren fruitua� deskubritzeko gisan. Serorak jar ditzala orduan ahoko ezpainak pottottaren ezpainen gainean, mihia atera eta ihaaaa ! Utz lekua jostetari eta plazerrari !

aholkua :

Klitoriarekin jostatzeak sortzen du gozamena. Horregatik, hobe da ezpainen goi parterantz igotzea eta han punttuan atxemanen duzu. Klitoriaren inguruan mihiarekin forma ezberdinak egin ditzakezu : borobilak, joan-jinak‌ Pasiboa den xirri kidea iletsua bada, gehiago gozatuko duzu ileak behatzekin baztertuz !

120


6

sodomiX

2

Bai aker homosexualentzako baita bikote heterosexualentzako ere balio duen posizio bat dugu. Bikote kide bat lau pataka jartzen da. Bigarrenak, eskuen laguntzaz ipur-masailak zabaltzen dizkio begi beltzaren begirada borobila ongi ikusi arte. Orduan sartzen dako xixaria.

aholkua :

Ipurtzuloa idorra izanik (garai normaletan behintzat !) lubrifikantea erabiltzea, behatzekin pasatuz, aholkatzen da. Penetrazioa kasu handiz praktikatu behar da pasiboa den kidea ez mintzeko. Horretarako xixari buruaren joan jinetan aritu beharko dugu. Aittu, e ! ez izan basatia eta penetrazio sakonik hastapenetik ez egin ! SodomiX-arekin batera lau hankan denak, edo bere lagunak berari, masturba dezake.

122


6

sorbaitaeza

2 Postura hau bi etapatan egiten da. Hasteko, sorgina bizkar gainean etzaten da, hankak zabaldurik. Akerra hurbiltzen da, [belaunikaturik, sorgina zerbaiten gainean kokaturik ez bada] eta penetrazioa erdiz burutzen du. Momentu horretan, akerrak sorginaren hanka bat hartu, eta bestaldera pasarazten du [penetrazioa galdu gabe !] marrazkian den posturara iristeko. Hortik aitzina badakizue !

aholkua :

Zalutasuna sorginaren ezaugarri bat izan beharko da postura horren burutzeko. Horrela ez bada, errexago litzateke altueran kokatzea [ohe bazterrean, sofa gainean…], akerra lurrean belaunikaturik egonez. Horrek, penetrazioa ez galtzea eta plazer handiagorekin jostatzea ahalbideratuko du. Angelu aldaketan, akerrak kontaktu genitala handitzen du sorginaren plazerrerako.

124


6

sorgarku

2 Sorgina bizkar gainean etzaten da, hankak zabaldurik baina luzaturik izan gabe. Akerra, hankartean kokatzen delarik belaunikaturik, sorginak bere hankak akerrarenen gainetik pasatzen ditu eta gerria altxatzen du. Hori egiterakoan bi gorputz maitaleek bat egiten dute, xirriaren apoteosiaren bidean lehen urratsak markatuz ! [izan gaitezen poetikoak behingotz !]

aholkua :

Postura horrek bi berezitasun ditu. Lehena, sorginaren hankak zabaldurik diren heinean, eta akerra eta sorginaren gorputzen artean trabarik ez izateak, penetrazio sakona izateko parada ematen du. Bigarrena, eta lehenbiziko sentsazioak indartzeko, bi gorputzen arteko kontaktu handia eskaintzen du sorgarku-k. Hankak, genitalak, tripak, sekulako irakitzean utziko gaitu postura horrek !

126


6

sorginpottott

Sorginpottott posizio lesbiana dugu. Lehen sorgina bizkar gainean etzaten da hankak zabaldurik. Bigarrena, etzana denaren bularrak baino aitzinago kokatzen da, ixtaklok eta parez pare. Azpiko sorginari paper pasiboa egokitzen zako ; gainekoari beraz, bi pottottekin jostatzeko ardura !

2

aholkua :

Gainean jartzen den sorginak kasu egin behar du azpikoaren bularra ez zanpatzeko. Horretarako, aitzinatu behar da edo hanken indarrarekin pisua arindu.

128


6

sorginerratza

Akerra bizkarrez etzan behar da. Xirrikideak kitzikaturik daudelarik sorginak xut xut jarri den enborra eskutan hartu eta gainean enpalatzen da ; ez ahantz irrintzia botatzea !

2

aholkua :

Penetrazioaren ordurako, zakila xutik atxiki eskuaren laguntzaz (bertzenaz tripa gainerat erortzen da). Poliki sartu eta ieup ! Joan-jinak egiteko koordinazioa atxiki behar da. Sinpleena izanen da bata ala bertzea aldizka mugitzea. Sorginak egiten badu, kasu egin mugimendua bertikalki egitea eta ez aintzina/gibelera.

130


6

sorginkumea

2

Sorginkumea edozein bikoteentzat baliagarria da, behatzak, ahoa, mihia eta titi-punttarekiko josteta delako. Baredantzarekin (50. o.) nahas daitekeen jokoa da sorginkumea. Titi-puntta eremu biziki erogenoa da gutako anitzentzat. Horregatik, joko horrek, nahiz-eta funtsean sinplea izan, biziki goxoa edota kitzikatzailea izan daiteke.

aholkua :

Titi-puntta izozki bat bailitzan “janâ€? daiteke, baina hortzekin sekulan ere ez ! Ezpainetan hartu, mihiarekin xirikatu ; ezpainekin goxoki tira ; bakarrik mihiarekin borobilak marraztu inguru hurbilean eta urrunagoan ; behatz punttarekin justu titiaren burua ferekatu eta ondotik bular osoa hartu‌ Biluxik egin daiteke, bainan jantzita edozein lekutan burutu daiteke !

132


6

sorgintegikoa

2 Postura honetan sorgina bizkar gainean etzan behar da, hankak zabaldurik. Akerra lau hankan hurbiltzen zako, sorginaren hankarte bidetik. Behin akerra bere gainean, besoen eta hanken indarrarekin sorginak gerria altxatzen du, pitilin gorria sorgintegian sarraraziz. Momentu horretara iritsi eta gero, jokoari eman bidea !

aholkua :

Sorgintegikoaren posizioa mugikorra da. Sorginak eramaten du jokoa, akerra bere aginduetara emanez. Penetrazioa lortzeko egin duen molde berean, gerria dantzarazten du : uhainen gisan mugituz, akerraren gorputzaren kontra jarriz, ipurdia pausatuz‌ Jokoaren zailtasun guzia pitilin gorria sorgintegian gakotzea izanen da‌ Atxik azkar !

134


6

sorgintxoa

2

Sorgina bizkar gainean etzaten da. Hankak bilduz, akerraren bularraren kontra pausatzen ditu. Akerrak, belaunikaturik eta sorginarekin bat eginik, giltzurrun kolpe azkarrak ematen ditu. Sorginaren bi hankak atxikiz mugimenduak gidatzen ditu ; sorginaren bular eta tripak ere ferekatzen ahal ditu.

aholkua :

Sorgina zalua ez bada, eskuarekin hanka bat atxik dezake eta bertzea lagunaren sorbalda gainean ezarri. Posizio horrek sakontasuneko bateratze bat sortzen du. Alua osoki zabaldurik da eta zakilaren luzetasun osoarekin ezkontzen da, eskularruak eskuarekin bat egiten duen bezala. Horrela, akerrak zakila zentzu guzietan mugi dezake aluari masaiak eginez. Bientzat sentsazio handiko sorginkeria !

136


6

sorginzorri

Bikote heterosexualentzat akrobazia sinplea dugu sorginzorri postura. Sorginak akerraren lepoa inguratzen du besoekin. Bitartean, aski indar badu, azken honek hanketatik edo ipurditik harturik sorgina igotzen du eta berekin bat egiten.

2

aholkua :

Postura hau biziki praktikoa da igogailuan, etxe atarian, bainugelan‌ hots, etzatea ezinezkoa den leku guzietan ; ti-tau egiteko baina ongi ! Postura hartzea errexteko, sorginak hanka igo dezake mutikoaren gerriraino. Behatz goxo bat ipurtxiloan sar daiteke gozamena handitzeko.

138


6

sutegia 2

Jarririk egiten den postura bat dugu orri honetako proposamena. Akerra, eskura duen gauza finko baten gainean jartzen da. Sorgina goxotasun osoz, aker buztanaren gainean jartzen da. Baginaren alde ezkutuak hunkituko ditu buztan xutituak emozio berri batzuk eraginez. Sorginak hankak zenbat eta gehiago hertsitu, orduan eta hotzikara gustagarriagoak !

aholkua :

Posizio horrek ez du jantziak eranztera behartzen (Sorginak gona jantzia badu bederen !). Horrela, parkean, trenean, saltegietako entsegu kabinetan eta gisa bereko guneetan egiteko posizio egokia dugu.

140


6

trikitixa

2 Akerra lau hankan ezartzen da. Sorgina bere ipurdiari begira jarri ondotik, bizkar gainean etzaten da. Orduan, sorginak akerra gibelatzen den (beraz hurbiltzen den) momentu berean, oinak arraren ipurmasailen gainean kokatzen ditu, besoen eta abdominalen indarrarei esker. Postura horretan, hankak zabaldu pottottari aharrausi eginarazteko. Akerraren zakil xuta eskuekin atxik eta bidea erakutsi !

aholkua :

Bere biziko garrantzia duen aholkua, beroketarena izanen da. Alabaina trikitixa jotzerakoan gihar-minik ez izateko, aitzinetik edozein postura praktikatzea baliagarria izanen da, baita sinpleki ferekatzeak ere ; auto lubrifikantea martxan jartzea da helburua ! Bukatzeko, sorginak bururdi bat, edo manta bat tolestua adb., har dezake abdominalei sufrimendu guttiago eragiteko.

142


6

ttunttunlaria 2

Ttunttunlaria, osaketa heterosexuala duten bikoteen sorginak pasiboa izan nahi duenerako da, eta ez du bertze munduko gaitasun fisikorik eskatzen ! Sorgina alde batera etzaten da, hanka bat euskarriaren (ohea edo bertze) gainean luzaturik eta bertzea bildua. Akerra, luzaturik den hanka horren gainean ixtaklok eta belauniko jartzen da. Bildurik den soginaren hanka hartzen du eta zuzendu ondotik, bere bularraren kontra atxikitzen du, sorbalda gainetik pasatuz.

aholkua :

Sorginaren hankak zabal zabalik izanik, sarketa sakona ahalbideratzen du postura honek. Bertzetik, bikote kideen gorputza ardatz ezberdinetan kokatuak direnez, bi sexuen arteko kontaktuak eta hunkitze eremuak bereziak dira. Postura horrekiko aholku nagusia lasaitasunez praktikatzea da, denbora har dezagun sentsazio berezi horietaz elkarrekin gozatzeko ! Postura honek kontakturako hautu gutti eskaintzen badu ere, akerrak aske duen eskuarekin sorginaren bularra, tripa eta pottotta fereka ditzake‌

144


6

txirrindularia

2 Sorgina bizkar gainean etzaten da. Hankak zabaldurik eta bildurik ditu. Akerra parean belaunikatu eta sinbiosean sartzen da. Hortik aitzina, kirolari arima minimoa ukan behar dute xirri kideek. Izan ere, akerrak gerriko mugimenduak egiten dituen bitartean, sorginak, pirripitaz [txirrinduz] ibiltzen da. Beraz, beroketak egin eta ongi ibili !

aholkua :

Erosotasun gehiagorekin aritzeko, sorginak bururdi edo kuxin bat jar dezake ipurdipean. Horrela, uzkornoari minik ez eragiteaz gain, akerrari harpe burua zakileragarriagoa egiten zako. Hanken mugimenduak sexuen elkar hunkitzea aldatzen du etengabe. Horrek sentsazio ezberdinak sortzen dizkie xirri kideei. Horrela irautea izanen da bikotearentzat desafioa !

146


6

txondorra

Akerra bizkar gainean etzaten da. Sorgina bere gainean jartzen da, sorginerratza-n (129. o.) bezala, baina aldi honetan bizkarra emanez. Behin “purua ezpainartean sarturik”, gibelera botaz, sorgina akerraren gainean etzaten da. Behin kokaturik, akerrak sorgina gerritik hartuz gidatzen du jarduna.

2

aholkua :

Sorginak ere mugimendua marka dezake gerri kolpeak emanez, “hoola hoop” egiten balu bezala.

148


6

uxoak

2

Bi akelarre kideak alde batera etzaten dira, parez pare baina bakotxa lagunaren oinei begira. Antzinetik eginiko josteta erotikoekin beroturik, sorgina akerrari hanken bidez gerritik lotzen zako eta txak ! uztarketa egina !

aholkua :

Erran bezala eta bertze postura gehienentzat bezala, aitzinetik ferekak, laztantzeak eta joko ttipiak egitea aholkatzen dautzuegu. Uxoak, xirri kidea perspektiba berri batetik ikustea parada ematen du. Akerrak bereziki, sorginaren ipur masailak, harpe iluna eta pottotta ikusten ditu. Eskuak aske dituenez, ipurdia, izterrak eta tripa fereka ditzake. Kidearen oniritziarekin, behatzak harpe iluna xirikatu !

150


6

uztaijokua

2

Aldi honetan akerra izanen da postura “pasiboan”, eta sorgina “aktiboan”… berehala ulertuko duzue : Akerra bizkar gainean etzaten da eta hankak bere triparen kontra tolesten ditu. Sorgina bere gainean jartzen den bitartean, akerrak hankak lagunaren besapetik pasatzen ditu. Uztai jokoan bezala, helburua ulertu duzue ! he ! he ! he !

aholkua :

Sorginak hankak zabaldurik ditu eta horrek penetrazioa anitz laguntzen du. Hala ere, akerrak duen posturak ez du zakila zut-zutik izaten laguntzen. Esku-kolpe bat ongi etorria izanen da beraz. Bertzetik, sorginak goiti beherako mugimendua egiterakoan, poliki ibili behar du lagunari minik ez egiteko !

152


6

uztarria

Uztarria, postura akrobatiko horietako bat da eta etapa ezberdinetan garatzea aholkatzen dautzuegu. Lehenik sorgina akerraren gerriaren altuerako euskarri baten gainean etzan behar da (mahaian, paretatxo bat, garbigailua‌). Hankak zabaldurik ditu. Akerra hurbiltzen da, eskuekin hartzen ditu, eta xixaria sartu-eta, zuzentzen ditu, sorginaren oinak lepo-gibelaldera pasatuz. Errexena egin ondoren, aitzina ! euskarria uzteko garaia iritsi baita. Horretarako 90 graduz itzuli edo gibelera egin bi gorputzak bata bertzearen kontra atxikiz. Horra hegalaldia !

2

aholkua :

Ulertuko zinuten, tripako giharrek koxkorrak behar dutela izan. Ez bakarrik horiek, bi xirrikideentzat ariketa aski fisikoa izanik, hori kontutan hartzea beharrezkoa da, hegalaldia lurreratze oker batekin ez badugu bururatu nahi ! Hala ere, kirolariak ez direnek ere, moldaketa ttipi batzuekin bada ere, uztarria praktika dezakete. Horretarako, marrazkian agertzen den bezala, sorginak enborra erortzen utz dezake eskuekin lurra hunkitu arte. Alderantziz ere, akerraren besoetatik edo sorbaldetatik ere heltzen ahal dako, uztarria eta matxardaren arteko deklinazio bat sortuz. Giharrek duten tentsioarekin batera, zakilaren eta aluaren arteko harremanak hartzen duen perspektibak, gauzatzen dute postura honen xarma.

154


6

xeratzailea

Xeratzailea lesbianetara mugatu gabe, edozein eratako bikoteentzat baliagarria da, eta beroketarako biziki egokia ! Bi sorginak belauniko ezarri behar dira. Bat bertzearen ondoan jartzen da eta besoa xirri kidearen bizkar gibeletik pasatzen du. Horrela, lagunak besoak eskaintzen dakon euskarri gainean gorputza erortzen uzten du, gibelera botaz. Eta hor ! triparen zabaltasun osoa, titiak beroberoak, hankarteko oihana, izter xoragarriak ! Hori bai, ariketa hau bilux-biluxik egitea gozagarriagoa izanen zauku ! Lotu ba xeraketari !

2

aholkua :

Xeratzailea denborarekin egin beharreko horietako ariketa bat da. Bortz segundotan egitea kronoa eskutan ? ezta pentsatu ere ! Lekua ongi hautatu, lasaia, goxoa‌ Eskuak errexki xeratzeko olioa edo ura erabiltzea hobe da. Miazkatzeari berezitasun ttipi bat emateko, gustuko olioa erabili. Bukatzeko, xirri kidearen eremu kitzikagarria ezagutzeko paradaz baliatu, eta jadanik ezagunak badituzu sutan jar ezazu !

156


6

xiba

2

Bikote posturen sailkapenean zailenen artean dago Ez da posizio finko bat, xibaren moduan errota egitea eskatzen duelako. Sorgina bizkar gainean etzanik da, hankak zabaldurik. Akerra, sorginarekiko parez pare, penetratzen du. Penetrazioa atxikiz, biraketa hasi, hankak banaka sorginaren hanken gainetik pasaraziz. Biraketa gelditu, bikotekideok lerrokatuak zireztelarik, marrazkian bezala.

aholkua :

Zailtasunetako bat konzentrazioagatik erekzioa atxikitzea izanen da‌ entrenamendu pixka bat eta martxa ! Eta zailtasuna eransteko, uztarketa borobilak marraztuz egitea aholkatzen dautzuet. Postura honek, penetrazioarekin eremu berri batzuk hunkitzearekin batera, bikotekideei elkar laztantzeko eta ferekatzeko aukera ematen die : koskabiloak, ipurdia eta ipurtzuloa, izterrak, oinak eta oinetako hatzak‌ Horrela, sorginak aldizkatzen ahalko du bere hanken kokapena : akerraren bizkar gainean penetrazioa laguntzeko edo luzaturik oinetako behatzak miazteko.

158


6

xirimia

Postura honek ez digu sekulako gorputz mugimendurik eskatzen, zuetariko frango kezkaturik izanik ! Xirimia postura, lesbiana dugu eta sasi-zakil baten erabilpenarekin gozatzen da. Sorginetako bat bizkar gainean etzaten da. Bigarrena perpendikularki bere ondoan kokatzen da, burua pottottarantz. Behin jarririk, Seroremuxua (120. o.)eta sasi-zakilaren bidezko penetrazioa bideratzen da. On dagizuela !

2

aholkua :

Bizkar gainean dagoen sorginak, Xirimia gozatzen duen bitartean, sentzazioak areagotu ditzake bere titiak ferekatuz. Sasi-zakilarekin pottottaren penetrazioa edo ipurtxilokoa egin daiteke. Bigarrenaren kasuan poliki joan eh ! lubrifikatzailea ongi etorria izanen da !

160


6

xorakin 2

Postura heterosexual hau jarleku lagungarri batekin praktikatzen da : ohea tradizionalentzat eta parkeko bankoa ausartenentzat ! Sorgina ohi bezala jartzen da, hankak zabalik. Akerra bere aitzinean hanken artean belaunikatzen da. Halaxet ! sugea sugetegian lerratzea gelditzen da !

aholkua :

Jarlekua hautatzerakoan akerraren handitasuna kontuan hartu, bertzenaz arazoren bat gerta daiteke, itzulipurdikan aritzeko oinarrizkoenetako osagai batekin : penetrazioarekin. Sorginak oreka atxikitzeko besoak behar dituenez, akerrari dagokio laztantzea eta ferekatzea. Sorginak hankekin akerraren joanjinak lagundu ditzake, marrazkian bezala.

162


6

xorginak 2

Bi sorginak elkarren ondoan esertzen dira, hankak zabaldurik. Bakoitzak atzekaldean esku bana jarri, eta bestea baliatu lagunaren pottotta ferekatzeko, zirikatzeko eta berotzeko !

aholkua :

Esertzeko era nahiko garrantzitsua da. Hoberena hankak zabaldurik esertzea da. Aldiz, hankak tolestuak badira kontuz inaurriei‌ Pottottarekin jolasteaz batera aurpegian, lepoan edota bularrean muxukatzea eta miazkatzea ongi etorria izanen zaizue. Postura honetan, bi lagunen arteko koordinazioa garrantzi handikoa da, gozamena hobeto partekatzeko.

164


6

zakiltxup

Zakiltxup sorgin/aker edo aker/akerrentzako gozamena dugu. Arras biluxirik ala kasik arras jantzirik egin daiteke. Zakila behatz puntekin hartu eta sartu goxo goxo ahoan. Horrela “totema� lerdez bustitzea lortuko duzu. Berotasunak sentsazio gozagarria sortuko du pasiboa denarentzat. Bertzetik, ezpainak leunki irrixtatzeko ere baliagarria izanen da.

2

aholkua :

Hastapenean zakila poliki sartu eta atera (ez osoki) eta erritmoa azkartu, laguna gozamenera eramateko. Mihiak ere paper garrantzitsua betetzen du. Berarekin itzuliak egin. Zakil burua da eremurik sentsibleena. Hor ezpainak eta mihia erabili.

166


6

zaldieroa

Postura honetan, sorgina lau hankan jarri behar da. Xirri kidea gibelean belaunikatu, gerriari lotu, eta txak ! Egina ! Postura hori biziki kitzikagarria da. Akerrarentzat, sorginak zenbat eta hankak zabalduago, orduan eta sakonagoa baita penetrazioa. Sorginarentzat aldiz, zakilak G puntu estimulatzailea hunkitzen duenez, sutan jartzeko modukoa da.

2

aholkua :

Sorginak gerriaren posizioa alda dezake. Eskuetan pisua hartuz, kulunka daiteke. Akerrari dagokionez, penetrazio sakon eta superfizialak aldizkatu, erritmoa azkartu eta apalduz. Penetrazio angelua aldatu pottottaren alde ezberdinak hunkitzeko eta sorginari sentsazio gehiago eragiteko.

168


6

zintzilikatzekoa

Postura hau osaketazko bikote heterosexualentzat da, nahiz eta aldaketa batzurekin aker bikoteentzat ere baliagarria izan daitekeen. Xutik den akerrak ez du deus egitekorik ez bada zakila xutik atxikitzea‌ bertzerik ez !). Sorgina, akerrari bizkarra emanez, makurtzen da. Postura horri esker, bere alua zakilari zuzendua izanen da. Uztarriari lotu eta aitzina !

2

aholkua :

Zintzilikatzekoa-n bikotekideen neurriak garrantzia badu, sexuek altueran berean elkar atxeman behar baitute. Akerra ttipiegia baldin bada, aulkitxo bat har dezake ; sorginak, aldiz, 60 hamarkadako zapatak ! Altuera parametro horrek baldintzatzen ez duen bitartean, sorginak egitekoa errextuko du hankak zabaltzen baditu. Zintzilikatzekoak aluarekiko josteta proposatzen baldin badu ere, uzkia erabilgarria da‌ horrela ere aker-festa bideragarria da !

170


6

zorriak

Posizio honetan ez da penetrazioz korritzen, txortan egiteaz ulertzen den gisan, beraz, edozein motatako bikoteek egin dezakete. Akerra (aker bat duten bikoteentzat bederen - lesbianentzat, bistan da, sorgina bat izanen da !) lurrean jartzen da, bi hankak gurutzaturik. Bigarrena, jarririk denaren belaunen gainean kokatzen da. Lepotik hartu eta, gorputzen eta hankarteen arteko elkar hunkitzea eragin.

2

aholkua :

Penetrazio “pasiboa� egin daiteke, bikotekideak bata bertzearen barnean izatearen sentzazioaz gozatzeko. Gorputzak elkar hunkitzearekin batera, gibelera etzan daiteke bi sexuei so egiteko. Posizio hori izigarriko txorta partida bat ederki bukatzeko biziki egokia da.

172


6

taldeka 174


6

akelarre I

Akelarreak, bikote bat baino pertsona gehiago biltzen dituzten ariketa gimnastiko-sexualak dira. Akelarre I-ak bi sorgin eta bi aker edo sorgin bat eta hiru aker elkartzen ditu. Lehenik, bikote misto batek “sorginerratza” [130. o.] posizioa hartu behar du, akerra bizkar gainean etzanik, sorgina ixtaklok emanez zakilan enpalatuz. Sorginaren gibeletik, berak hartutako ber posizioan edozein sexutako lagun bat jartzen da, gorputzak bata bertzeari itsasirik. Sorginaren gorputz osoa laztantzea eta muxukatzea gelditzen zako, “baredantza”-ren [50. o.] irizpideei segituz. Bukatzeko, etzanik den akerraren buruaren goratasunean laugarren lagun bat belaunikatzen da, etzanik denari “zakiltxup” [166. o.] egiteko parada eskainiz. Ea nola konpontzen zirezten !

2

aholkua :

Jende anitz izanik, nahasmenaren arriskua baztertu eta plazerraz gozatu lasaitasunez. Erritmoa azkartzeko momentuan, sorgin “beltzak” [Marrazkian] aitzinekoa lagun dezake igogailua egiten. Akerrei dagokienez, belaunikaturik denak, gerriko joan-jin ttipiak egin ditzake.

176


6

Olentzero

2 Neguko solztizioaren garaian etxez-etxeko itzuliarekin arras lanpeturik ibili arren, Olentzero XIRIKAtik pasa zitzaukun eta horra egin zaukun proposamena : beharrezko osagaiak dira : hiru aker eta sorgin bat. Olentzero [Akelarre II] honetan, Uztaijokua [152. o.] eta Pasotia [114. o.] posturak nahasten dira. Hirugarren akerra eranskin gisan agertzen zauku, Olentzeroren uzkiaz gozatzen !

aholkua :

Hemen ere, koordinazioa beharrezkoa zauku. Olentzero praktikatzeko Uztaijokuaren postura hartuz hasi behar da. Behin kokaturik, bigarren aker “pasotiaâ€? lehenaren ondoan belaunikatzen da. Bukatzeko, hirugarren akerra Sorginaren gibelean jartzen da, belaunikaturik bera ere, eta Olentzeroren ipurtzuloaz gozatzen du (Sorginarena ere hauta dezake). Postura honetan, Olentzero pertsonaia zentrala dugu, denon zorionaren iturri izanik‌ AUPA !

178


6

Prozesioa

Prozesioa, Herri Urrats, Kilometroak, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Ibilaldiaren filosofian eginiko euskararen aldeko xirri pesta da. Lesbianei zuzenduriko proposamen bat da. Postura horrek bi ezaugarri ditu. Lehena, euskara bezala mihiz-mihi, mihiak pottottaz-pottotta ibili behar dira ; eta lanean ez direlarik bixtan da, euskaraz ! Bigarrenik, bikoteka ez ezik, nahi bezain bat lagunen artean egin daitekeen postura dugu Prozesioarena. Beraz, biluxik edo gona labur batekin, lau hankatan ezarri eta prozesioan hasi !

2

aholkua :

Dagoeneko mihiazkatzeak guretzat ez du gehiago sekreturik. Horri erantsi, behatz sartze batzuk eta ferekatzeak eta ongi pasa !

180


6

xirrimahaia

2

Konponbiderako mahainen osaketaren proposamena, herriaren erantzuna, Estatuen baldintzapena, San Juanak, XIRIKAren 69. alea‌ hainbat arrazoi xirri on bat egiteko eta nola ez, taldean ! Bide horretatik doa Xirrimahaiaren proposamena, bere ekarpen xumea eginez. Hona hemen baldintzak : hiru aker, bi sorgin, mahain bat eta garaia, udaren etorrera erantsiz, sorrarazten digun energia eta kitzikatze sexuala tope !

aholkua :

Mahain azpian kokatzen den aker-sorgin bikoteak postura zailena eta ingurumen hertsiena duenez, hastea komeni zako. Hartuko duen postura Trikitxarena da [142. o.]. Ondotik, bigarren sorgina mahain gainean etzan behar da. Bigarren akerra horren hankartean sartzen da, Xorakin [162. o.] posturaren deklinazio bat eginez. Azken akerra, mahainaren bertze puntan jarri eta, mahain gaineko sorgina muxukatzen hasten ahal da. Mahain azpiko sorginak Zakitxup [166. o.] gozarazi diezaioke zakila surgatuz. Bukatzeko, mahain azpiko akerrak parean eta xutik duenari lotzen ahal zako eta ferekatzen ahal du.

182




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.