Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

Page 1

AZO

KA-M

ERC

AD

O

VIDRIO ENVASES Y PLÁSTICOS

PAPEL Y CARTÓN

8ª CONFERENCIA EUROPEA DE CIUDADES Y PUEBLOS SOSTENIBLES

Basque Declaration

LA AGENDA LOCAL 21 EN EUSKADI EN CIFRAS

de municipios vascos 21 con Agenda Local anualmente su indicadores 81 municipios evaluando y/o calculando plan de acción local (40.5% en 2014) de sostenibilidad

80%

acciones 6.103 evaluadas

812

agentes municipales en implicados 21 Agenda Local

indicadores de 4.601 calculados sostenibilidad

62

municipios

calculan su Inventarios de Gases de Efecto Invernadero (GEI)

TEATRO

IKASTOLA

EUSKADIKO JASANGARRITASUNTXOSTENA 2012-2014 TOKIKO AGENDA 21EN AURRERAPENAK EUSKADIN


@Ihobe S.A., 2016ko apirila Argitaratzailea: Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Eusko Jaurlaritza Alda. Urquijo, 36 - 6Âş solairua 48011 Bilbao Tel: 900 15 08 64 www.udalsarea21.net www.ihobe.eus www.ingurumena.eus Itzulpena: Traductores e IntĂŠrpretes Edukia: Ihobek honako honen laguntzarekin egin du dokumentu hau: ENEA, Iraunkortasunerako Autore-aholkularitza, S.L.

Liburu honen edukiak, edizio honetan, ondoko lizentziaren babespean argitaratu dira: Errekonozimendua - Ez komertziala - Eratorritako obrarik gabe 3.0 Unported, Creative Commons (informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.es_ES).


AURKIBIDEA 1. GARAPEN JASANGARRIAN UDALERRIEK DUTEN EGINKIZUNA: TOKIKO AGENDA 21

4

2. EUSKADIKO TOKIKO AGENDA 21 ETA GARDENTASUNAREKIKO DUEN KONPROMISOA

5

3. TOKIKO AGENDA 21EN EBALUAZIOA ETA SEGIMENDUA

8

4. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA PLANEN EZARPENA 9 4.1. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA-PLANAK ETA 2006-2014 DENBORALDIAN IZANDAKO BILAKAERA 9 4.2. TOKIKO AGENDA 21EK AALBORGEKO KONPROMISOEI EGINDAKO EKARPENA 13 4.3. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA-PLANAK EUSKADIN EZARTZEA 15 5. TOKIKO AGENDA 21 PROGRAMEK TOKIKO JASANGARRITASUNEAN DUTEN ERAGINA: TOKIKO JASANGARRITASUNAREN ADIERAZLEAK 5.1. TOKIKO JASANGARRITASUNAREN ADIERAZLEAK 5.2. EKINTZAK TOKIKO JASANGARRITASUNEAN IZAN DITUEN EMAITZAK

19 19 22

6. 10 AGENDA NABARMEN

27

7. BALANTZEA ETA ETORKIZUNEKO ERRONKAK

37


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

1. GARAPEN JASANGARRIAN UDALERRIEK DUTEN EGINKIZUNA: TOKIKO AGENDA 21 Jasangarritasunak, bere adiera zabalenean ulerturik —hots, jasangarritasun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoak—, erronka ugari egiten dizkigu oraindik ere. Eta tokiko administrazioak funtsezkoak eta nahitaezkoak dira erronka hauei aurre egiteko eta pertsonen onurarako jardun ahal izateko. Kontsulta publikoen eta gizarte zibilarekiko eta mundu osoko beste alderdi interesdun batzuekiko elkarreraginaren emaitza da NBEren Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda eta, datozen 15 urteetan, mundu osoko garapen-programak zuzenduko ditu. Hainbat eraldaketa global erdiestea izango da haien helburua, haien bitartez muturreko txirotasuna nabarmen murrizteko, ezberdintasunegoeren eta bidegabekerien aurka borrokatzeko eta klima-aldaketaren gaiari heltzeko. Parisko COP21 (2015) konferentzian, tokian tokiko eta lurraldean lurraldeko gobernuek klima-aldaketa murrizteko eta hari egokitzeko burutzen dituzten ekimenen konpromiso eta eragin eztabaidaezinak azaldu ahal izango dira; izan ere, sarritan, estatuen aitzindariak izaten dira. Klima-erregimen global berri honek akordiora eta elkarlanera bultzatzen ditu gobernu-maila ezberdinak eta, klima-aldaketa murrizteko eta hari egokitzeko, udalerri-sareek eta lurralde-gobernuek duten potentziala nabariarazten du. Ingurumenaren alorreko Zazpigarren Ekintza Planean, «Ondo bizi, gure planetaren mugak errespetatuz» izenekoan, Europar Batasunak ikuspegi interesgarri eta partekatu bat azaltzen du 2050erako: karbono-isuri urriko gizartea, ekonomia berde eta zirkularra, eta biztanleriaren ongizatearen oinarriak finkatuko dituzten ekosistema erresilienteak. Eta, hurbilagoko esparru batean, Eusko Jaurlaritzak tokiko administrazioen eginkizuna

4

aintzatetsi du eta bere iritzia txertatu du azken sasoian ingurumen-politikak definitu eta abiarazi dituztenean. Politika hauen artean, honako hauek daude: 2050erako Klima Aldaketaren Euskadiko Estrategia, 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana, Geodibertsitate Estrategia 2020, edo etorkizuneko 2020rako Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programa. Testuinguru honetan, nabarmentzekoa da izaera integrala duen Tokiko Agenda 21en erabilgarritasuna; izan ere, antolamendurako zeharkako aterki gisa balio du, baina baita erronka hauei aurre egiteko balio duten politika publikoak aurreikusi, diseinatu eta abiarazteko kudeaketatresna gisa ere. Horregatik, Udalsarea 21ek, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak, 15 urte daramatza tokiko jasangarritasun-prozesu hauek sustatzen, betiere nazioarteko gidalerroei eta Eusko Jaurlaritzaren politikei jarraikiz, euskal gizartearen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko. ICLEIk (Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen erakundeak) Euskadi izendatu du Europako Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentziako egoitza izan dadin 2016ko apirilean. Hau ez da kasualitatea; sarea nazioartean aintzatetsi egiten dela frogatzen du, eta euskal administrazioek gai honen inguruan aurrerapausoak egiten jarraitzeko bultzada bat da. Europa osoan, tokiko garapen jasangarriari buruzko jardunaldi garrantzitsuena da hau, eta lehenago honako hiri hauetan egindako konferentzien testiguari heltzen dio: Aalborg (Danimarka, 1994 eta 2004), Lisboa (Portugal, 1996), Hannover (Alemania, 2000), Sevilla (Espainia, 2007), Dunkerque (Frantzia, 2010) eta Geneva (Suitza, 2013). Europaren etorkizuna taxutzeko, tokiko gobernuek premiaz jarduteari ekitea beharrezkoa dela frogatuko du konferentziak.


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

2. EUSKADIKO TOKIKO AGENDA 21 ETA GARDENTASUNAREKIKO DUEN KONPROMISOA Tokiko Agenda 21ek Euskadin duen presentzia Estatuan, Tokiko Agenda 21 udalbatzan onetsi duten herri- eta hiri-portzentaia altuena duen autonomia-erkidegoa da Euskadi (198 udalerri, hau da, guztizkoaren % 79). Jarraian, Balear Uharteak (% 76) eta Nafarroa (% 63) daude, Espaniako 2012ko Ingurumen Profilaren datuen arabera. Estatuan, TA 21 udalbatzan onetsi duten herri- eta hiri-portzentaia altuena duen erkidegoa da Euskadi.

Halere, agenda hauen ezarpena era ezberdinetan bilakatu da denboran zehar. Udalerri batzuek ez zuten beren kudeaketa-sisteman integratu. Beste batzuek, ehun inguruk, era egonkor eta sendoan txertatu dute Tokiko Agenda 21 beren kudeaketan eta, gainera, haietako askok apustu tinkoa egin dute tokiko garapen-eredu jasangarri baten alde. Ondorioz, lehenengo planen indarraldia bukaturik, beren Tokiko Agenda 21 berrikusi dute eta tokiko ekintza-plan berriak definitzeari ekin diote. 2014an, analizatutako planen % 80 bigarren belaunaldikoak dira. Tokiko Agenda 21en jarduerek eta kontsolidazioak aldaketak eragin dituzte tokiko gobernuen jardunbideetan. Besteak beste, herritarren partaidetza, helburuen araberako kudeaketa publikoa eta kontuak ematea ekarri dituzte. Hiru lurralde historikotan banaturik egotea eta, haietako bakoitzean, tokiko gaien kudeaketan funtsezko eginkizunak burutzen dituzten eskualde-erakundeak finkatu izana dira Euskadiren ezaugarrietako bi. Tokiko Agenda 21ean, eskualde-erakundeek zeregin garrantzitsuak dituzte; bereziki, udalerri oso txikiak dituzten eskualdeetan.

Euskadiko TA21ek honako hauetan oinarritutako gobernantzaeredu bat sustatzen du: helburuen araberako kudeaketa publikoa, herritarren partaidetza eta gizarteari urtero kontuak ematea.

Udalsarea 21en Tokiko Agenda 21en eredua Euskadin, lehenbiziko Tokiko Agenda 21 planei 2000 urtean ekin zitzaien. 2002an, hamasei udalerri aitzindarik Udalsarea 21 sortu zuten. 2014ean, 198 dira Udalsarea 21en parte hartzen duten udalerriak. Haiekin batera, honako erakunde hauek daude: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza eta Uraren Euskal Agentzia (URA), Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila eta sarearen Idazkaritza Tekniko gisa, Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. 2000-2010 hamarkadan, gainera, martxan jarri ziren prozesu hauen kalitatea bermatzea posible egin duten lan-ildoak. Udalsarea 21eko kideek sustatutako kudeaketa-eredua da haietako lehenengoa, eta txosten hau egiteko oinarritzat hartu dira bere emaitzak. Ekintza-planen ebaluazio objektiboa eta, jasangarritasun-adierazleen bitartez eta urteko aldizkakotasuna duen metodologia komun batean oinarrituz, beren emaitzen segimendua egitean oinarritzen da eredu hau.

Arduradun politikoen eta tokiko jasangarritasun-politikak garatzeko gako-elementuen lehentasuntzat, ICLEIk zenbait gomendio eman ditu. Haien artean, garrantzi berezia dute jasangarritasun-politiken ebaluazioak eta segimenduak, prozesuaren segimendurako eta hobekuntza jarraiturako laguntza tekniko gisa, eta bai informazio kuantitatibo eta kualitatiboa eskuratzeko ere1.

ÂŤTOKIKO JASANGARRITASUNERAKO ESPARRU EROPARRAK Tokiko konpromisoa konfiguratzeko, ikertzaileek, arduradun politikoek eta Europako erakundeek duten eginkizunaÂť. 2012. Egileak: Stefan Kuhn eta Cristina Garzillo 1

5


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 2. EUSKADIKO TOKIKO AGENDA 21 ETA GARDENTASUNAREKIKO DUEN KONPROMISOA

Udalsarea21ek ebaluazioan, segimenduan eta urteroko hobekuntzaziklo jarraituan oinarritutako TA 21 sustatzen du.

Lehen ekintza-planaren indarraldia amaitzear dagoenean, Tokiko Agenda 21 programaren bigarren etapa edo belaunaldi baterako trantsizioa erraztea du helburu bigarren jardueraildoak. Tokiko Agenda 21 beren benetako beharrizanetara egokitzen dituzten udalerri helduagoetan definitu diren eta kalitate handiagoa duten plan berriak egitean datza. Ondorioz, ekintza-plan integratzaileagoak lortzen dira, bereziagoak, eta udalerrien berariazkotasunei egokituagoak. Tokiko Agenda 21 berrikusteko prozesuaren aurretik, borondate politikoa izango da Tokiko Agenda 21 ingurumen-plangintzarako tresna edo udal estrategia global gisa finkatuko duena. Bi lan-ildoek «Mugi21» kudeaketa-tresna darabilte, Udalsarea 21ek diseinatutako aplikazio informatikoa. Alde batetik, udalerrietan, planaren prozesua eta kudeaketa errazten ditu, bai eta publikoki hedatzeko txostenak sortzea ere, eta, beste alde batetik, informazio zentralizatua ematen dio Udalsarea 21en idazkaritza teknikoak kudeatutako EAEko Jasangarritasun Behatokiari. Hamarkada honetan, gainera, Udalsarea 21ek «tak21» izeneko eredu berritzaile bat garatu du Tokiko Agenda 21 programen kalitate globala neurtzeko. Lineako aplikazio bakun batean oinarritutako sistema hau kanpo-egiaztapeneko eta irizpide anitzeko autoebaluazioan datza, eta Euskadiko Tokiko Agenda 21 programen ereduaren araberakoa da. Udalerriek tak21 sistema honetan parte hartzean, bi urtean behin beren Tokiko Agenda 21en kalitatea era globalean zehazteaz gain, honako arlo hauetan egin beharreko hobekuntzak ere identifika ditzakete: estrategia eta lidergoa, sailarteko zeharkakotasuna, herritarren partaidetza, jasangarritasun-politiken plangintza eta egikaritzea, eta udalerriko ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren jasangarritasunaren adierazleak. Gainera, deialdi ezberdinetan parte hartzen duten EAEko udalerriekin neur daitezke. Euskadiko udalerrietako Tokiko Agenda 21 eta gardentasun-legea. Abenduaren 9ko 19/2013 Legeak, gardentasunari buruzkoak, garrantzi handia du azken aspaldiko agenda politikoan eta herritarrenean, eta gardentasuna, informazio publikoa eskuratzeko ahalbidea eta gobernu ona ekintza politiko guztien funtsezko ardatz bilakatzeko asmoz, hainbat idatz-zati xedatzen ditu. Idatz-zati hauek lau esparrutan laburbil daitezke:

PUBLIZITATE AKTIBOA

INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA

GOBERNU ONA

GARDENTASUN ETA GOBERNU ONERAKO KONTSEILUA

Lege honek tokiko administrazioetan duen aplikagarritasunari buruz eta, zehazki, tokiko jasangarritasun-politikei aplikatutako publikotasun aktiboaren kontzeptuari buruz, 6. artikulua nabarmentzen da bereziki, erakundeari, antolamenduari eta plangintzari buruzko informazioari buruzkoa. Legearen idatz-zati honek honako hau azpimarratzen du: helburu zehatzak xedatzen dituzten urtebeterako eta hainbat urtetarako plan eta programak administrazioek argitaratu behar dituztela, eta bai horiek gauzatzeko beharrezkoak izango direla aurreikusitako jarduerak, baliabideak eta denbora ere. Jarraian, beren betetze-maila eta emaitzak ebaluatu eta periodikoki argitaratu ahal izatea proposatzen du artikuluak, neurketa- eta balorazio-adierazleekin batera.

6


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 2. EUSKADIKO TOKIKO AGENDA 21 ETA GARDENTASUNAREKIKO DUEN KONPROMISOA

Metodologia-kontzeptualizazioaren fasetik, Udalsarea 21en aurrezko ekintzak kontuan izan zuen herritarrek informazioa eta emaitzak eskura izatea bermatzeko beharrizana eta, horri esker, gaur egun, Euskadiko 100 udalerri baino gehiagoko tokiko jasangarritasun-politikak gardentasunlegearen idatz-zati honekin bat datoz. Zehazki, aipatu artikuluak proposatutako eta, Udalsarea 21ek sustaturik, Euskadiko udalerrien Tokiko Agenda 21 programen eredura eramandako ekintzak honako hauek dira:

TA21en ekintzaplanak eta programak argitaratzeak, eta horien betetze-maila eta emaitzak argitaratzeak ere, erantzuna ematen diote gardentasun-legearen publikotasun aktiboaren errekerimenduari.

EKINTZA

ADIERAZLEA

Indarreko ekintza-planaren argitalpena

Gutxienez, arduraduna, epea eta lehentasuna dituzten ekintza zehatzak, helburu estrategikoak eta helmugak barne hartzen dituzten hainbat urtetarako planak (oro har, zortzi urtetarakoak).

200 udalerri inguru

Ezarpen-mailaren ebaluazio periodikoa

Ebaluazio-irizpide homogeneoak dituzten ebaluazio- eta segimendu-programa partekatuen bitartez. Normalean, urte baterakoak izaten dira.

100 udalerri inguru

Tokiko iraunkortasunaren adierazleak

Planaren ezarpenaren ondoriozko joerak eta emaitzak analizatzea ahalbidetzen dute. Normalean, urte baterakoak izaten dira.

100 udalerri inguru

7


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

3. TOKIKO AGENDA 21EN EBALUAZIOA ETA SEGIMENDUA 2014an, Udalsarea 21en TA21en Ebaluazio eta Segimendu Programaren 8. edizioa burutu da, eta 2013 eta 2014 urteetarako ekintza-planen egikaritze-maila ebaluatzea erraztu du, bai eta 2012 eta 2013 urteetarako jasangarritasun-adierazleak kalkulatzea ere.

Udalsarea 21en sendotasunetako bat sarean egindako eta udalerri askori zerbitzua ematea ahalbidetzen duten baliabide partekatuetan oinarritutako lan-eredua da.

1. grafikoa. Tokiko Agenda 21 programen ebaluazioan eta segimenduan parte hartu duten udalerrien bilakaera (2007-2014) Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015) 2013ra arte, ebaluazio- eta segimendu-programetako udalerrien partaidetza geroz eta handiagoa izan zen eta, azkenik, ehun bat udalerritara iritsi zen. Urtero, ekintza-planak ebaluatu eta tokiko jasangarritasun-adierazleak kalkulatzen zituzten udalerri hauek. Aitzitik, azken programan, udalerri parte-hartzaileak gutxiago direla ikus daiteke. Batez ere, 2013ra arte zerbitzu hau kanpoan kontratatzen zutela da horren arrazoia. Eta, gainera, deialdia udalerri batzuetako Tokiko Agenda 21n berrikuspen-prozesuekin batera izan zen.

2014AN EAEN IZANDAKO TOKIKO AGENDA 21 PROGRAMEN EBALUAZIO ETA SEGIMENDUA

6.103

tokiko ekintza ebaluatu dira

812

udal eragile inplikatu dira

4.601

adierazle kalkulatu dira

62 udalerrik eta 62 udaletxek negutegi-efektuko gasen inbentarioa egin dute

1. taula. EAEko Tokiko Agenda 21 programenen ebaluazioaren eta segimenduaren irismena (2014). Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

8


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

4. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA PLANEN EZARPENA 4.1 Tokiko Agenda 21en ekintza-planak eta 2006-2014 denboraldian izandako bilakaera Udalsarea 21eko kideei eskainitako ebaluazio- eta segimendu-programen ibilerak Tokiko Agenda 21en planen bilakaera behatzea ahalbidetzen dute. Analisiak planen aspektu bereizgarriak azaltzen ditu, hala nola planifikatutako ekintza kopuruaren araberako irismena, plana gauzatzean inplikatutako udal arduradunen kopurua edo heldutako gaiak.

2. grafikoa. Udalerriaren tamainaren arabera, tokiko ekintza-planetako ekintzen batez besteko kopuruaren bilakaera (2006, 2010, 2013, 2014) Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

3. grafikoa. Udalerriaren tamainaren arabera, tokiko ekintza-planetako eragile inplikatuen batez besteko kopuruaren bilakaera (2006, 2010, 2013, 2014) Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

9


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 4. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA PLANEN EZARPENA

Ekintza planak artikulatu egiten dira berrikusten diren heinean, tokiko erralitateari hobeto egokitzeko eta bideragarriagoak izateko.

TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA-PLANEN EZAUGARRIAK > UDALERRI ERTAIN-HANDIAK: Tamaina jakin batetik gorako udalerrietan (5.000 biztanletik gorakoetan), ekintza-planetako ekintzen kopurua mugatuago bilakatzen ari da progresiboki. Zenbat eta handiagoa izan udalerria, hainbat eta nabarmenagoa da joera hori. 2006 eta 2014 urteen arteko bilakaera alderatuz, zera beha daiteke: lehenengo etapako planak zabalegiak ziren, kontuan hartuz, gainera, lehenengo planek lau urteko indarraldia zutela. Bigarren etapan, 2009. urtetik aurrera onetsitako planak dira nagusi, eta ekintza kopuru txikiagoa eta plangintza-denboraldi handiagoak dituzten planak ari dira burutzen (8 urtetakoak). Ondorioz, udalak esku-hartzeko duen gaitasunera hobeto egokitzen diren planak sortzen dira. Honek harreman zuzena du planak gauzatzean inplikatutako eragileen kopuruarekin. Denborarekin, planak egikaritzean parte aktiboa hartzen duten eragileetara murriztu da eta, gainera, pentsa litekeenaren aurka, udal kudeaketako alor gehiago ordezkatzen dituzte, bigarren belaunaldiko planetan udalerrietako aspektu sozial eta ekonomikoak sendotu egin baitira. > UDALERRI TXIKIAK: Hala ere, azpimarragarria da udalerri txikietan joera alderantzizkoa dela, planak gorantz doitu baitira progresiboki. Inplikatutako eragileen kopuruaren joeran ere ikus daiteke hau islaturik; izan ere, urteak igaro ahala, eskualde-erakundeak geroz eta era aktiboagoan hartu dute parte planen egikaritzean.

10


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 4. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA PLANEN EZARPENA

Ingurumen-aspektuek eta aspektu sozioekonomikoek beren pisu erlatiboa alderantzikatu dute 2006tik 2014rako ekintza-planetan.

4. grafikoa. Tokiko Ekintza Planetako ekintzen banaketa, esparru tematikoen arabera (2006-2014). Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

Ekintza-planetan planifikatutako ekintzak (%) Lurraldeari dagozkion alderdiak Lurraldea eta antolamendua Biodibertsitatea eta ingurune naturala Mugikortasuna eta garraioa Ingurumen-alderdiak Ura Hondakinak Energia Sentsibilizazioa eta kontsumo jasangarria Udal administrazioaren ingurumen kudeaketa Jarduera ekonomikoen ingurumen-kudeaketa Alderdi sozialak eta ekonomikoak Garapen ekonomikoa Lan-merkatua Ongizatea eta gizarte-inklusioa Osasuna Gobernantzari buruzko alderdiak Komunikazioa eta herritarren parte-hartzea

2007

2011

2014

% 8,6 % 6,5 % 11,2

% 7,3 % 7,3 % 11,0

% 6,3 % 6,7 % 11,2

2007

2011

2014

% 6,5 % 7,5 % 4,9 % 8,2 % 7,6 % 3,8

% 5,7 % 7,9 % 5,5 % 4,7 % 6,5 % 2,7

% 4,7 % 6,2 % 5,7 % 3,3 % 6,1 % 2,6

2007

2011

2014

% 5,5 % 2,2 % 9,2 % 1,4

% 6,6 % 1,8 % 7,2 % 2,3

% 9,1 % 3,5 % 8,1 % 2,0

2007

2011

2014

% 2,8

% 6,5

% 5,3

Bilakaera

Bilakaera

Bilakaera

Bilakaera

2. taula. Ekintza-planetan planifikatutako ekintzen bilakaera, esparru tematikoen arabera (2007-2011-2014) Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

11


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 4. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA PLANEN EZARPENA

5. grafikoa. Ekintza Planetan planifikatutako ekintzak, esparru tematikoen arabera (2014) Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA-PLANEN ESPARRU TEMATIKOAK > Tokiko Agenda 21 finkatzearekin batera, Euskadin gehien nabarmentzen ari den gaietako bat honako hau da: nagusiki ingurumenari buruzkoak diren planak alde batera utzi eta ingurumenaz eta lurraldeaz gain ekintza sozial eta ekonomikoak uztartzen dituzten planetara igarotzea, garapen jasangarria begien bistatik kendu gabe. > Egonkorren mantendu diren lurralde-aspektuak epe luzeagorakoak izan dira; izan ere, hasieratik eta orain arte, % 27 eta % 24ko pisu erlatiboa izan dute planetan, 2006-2014 denboraldian aldaketa handirik egon ez delarik. > Aitzitik, aspektu sozioekonomikoak eta ingurumenari buruzkoak bai urritu dira 2006 eta 2014 urteen arteko planetan. Batez beste, Tokiko Agenda 21 planetan, 2006an % 23ko presentzia izatetik, 2014an % 41ekoa izatera igaro dira aspektu sozial eta ekonomikoak. Bien bitartean, ingurumen-aspektuak 2006an % 50 izatetik, 2014an % 35 izatera igaro dira. > Gai zehatzei xehetasun handiagoz begiratuz, hazkunde handiena garapen ekonomikoarekin eta lan-merkatuarekin erlazionatutako ekintza planifikatuetan dagoela ikus daiteke. Tokiko Agenda 21en kontzeptualizazioaren bilakaera azpimarragarria adierazten du honek, ingurumen-planak izatetik tokian tokiko garapen jasangarrirako politika izatera igaro baitira. > Gainera, energiaren alorrean planifikatutako ekintzak geroz eta gehiago izan dira, udalerrietatik energia-eraginkortasunaren edo klima-aldaketaren aurkako borrokaren moduko beharrizan gainerakorrei erantzuna emanez.

12


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 4. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA PLANEN EZARPENA

Udalsarea 21 Aalborgeko Konpromisoei atxiki zitzaien 2004an eta, ordutik, konpromiso haien muinak nabarmen eragin du Euskadiko Tokiko Agenda 21 programetan.

4.2. Tokiko Agenda 21ek Aalborgeko Konpromisoei egindako ekarpena 1994an, Danimarkako Aalborg hirian, hiri eta herri jasangarriei buruzko Europako I. Konferentzia egin zen. Jardunaldi horiek ÂŤAalborgeko KartaÂť dokumentuan jaso ziren eta, beranduago, udalerri askok bere egin zuten. Hamar urte beranduago eta bere laugarren edizioan, Aalborgen egin zen berriz ere Konferentzia, eta Aalborgeko 10 Konpromisoak taxutu ziren han. Konpromiso hauei esker, tokian tokiko jasangarritasunari buruzko konpromisoak ardaztu eta zehaztu ahal izan dira Europa osoan. Sareko kideek erabilitako baliabide ezberdinen bidez, udal-kudeaketa eta konpromiso horiek erlazionatzeko era bat ezarri zuen Udalsarea 21ek. Eta, 2007tik, Tokiko Agenda 21 programen plangintza eta konpromisoen egituraren araberako planen ezarpen-maila neur daiteke. 2014an, Aalborgeko Kartak 20 urte bete zituen, eta Aalborgeko Konpromisoek 10 urte.

6. grafikoa. Ekintza Planetan planifikatutako ekintzak, Aalborgeko konpromisoaren arabera (2007 eta 2014) Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

7. grafikoa. Ekintza Planetan gauzatutako ekintzen ehunekoa, Aalborgeko konpromisoaren arabera (2014) Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

13


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 4. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA PLANEN EZARPENA

UDALSAREA 21EK AALBORGEKO KONPROMISOEI EGINDAKO EKARPENA Udalsarea 21ek Aalborgeko Konpromiso hauei egingo die ekarpena, batez ere: > 9. konpromisoa. Berdintasuna eta gizarte-justizia Pertsonen ongizatea azpimarratzen duten gai ezberdinak barne hartzen ditu konpromiso honek, hala nola: lanmerkatua, ongizatea eta gizarteratzea, berdintasuna, etxebizitza, bizikidetasuna, kultura eta euskara. Bere zabaltasunaz gain, nabarmentzekoa da esparru hauek Tokiko Agenda 21en zeharkakotasuna areagotu den heinean eta aspektu sozioekonomikoak erantsi zaizkion heinean hasi direla gailentasuna izaten. Azpimarragarria da, baita ere, plangintzaren eta ezarpenaren arteko koherentzia, gehien egikaritutako konpromisoak bat baitatoz tokian tokiko ekintzak planifikatzerako orduan presentzia gehien duten konpromisoekin. Hala, 9. konpromisoa, berdintasunari eta gizarte-justiziari buruzkoa, egikaritutako planek batez beste dituzten lau urteetan, % 20an egikaritu da. > 3. konpromisoa. Ondasun natural komunak. Udalerrietako ingurumen-kudeaketari buruzko aspektuetako asko daude hemen jasota. Zehazki, konpromiso honek honako esparru hauek hartzen ditu barne: biodibertsitatea eta inguru naturala, ura, energia, atmosfera, zoruak, akustika, ingurumen-arriskua eta jarduera ekonomikoen ingurumenkudeaketa. Beren presentzia erlatiboa txikitu bada ere, udalek gauzatutako ekintzen zati esanguratsu bat jasotzen du. Ekintza horiek ekosistemak kontserbatzea, uraren eta energiaren moduko baliabide naturalen erabilpen eraginkorragoa eta herri eta hirietako ingurumen-kalitatea hobetzea dute xede. Tokiko Agenda 21 programetan gehien agertzen den bigarren konpromisoa da eta egikaritze-ehuneko handiena duen bigarren konpromisoa da ere, % 13arekin. Kasu honetan ere koherentzia dago. > 4. konpromisoa. Kontsumo eta bizimodu arduratsuak. Esparru honek ere garrantzi handia du. Barne hartzen ditu sentsibilizazio-ekintzak, kontsumo jasangarria, hondakinak eta baliabide material gutxiagoren kontsumoa dakarten ekintza mota guztiak. Honen helburua baliabide eta hondakinen kudeaketa jasangarria sustatzea da. Aurreko bietan bezala, konpromiso honetan kointzidentzia hau gertatzen da: Tokiko Agenda 21 programetako hirugarren konpromisorik planifikatuena eta egikarituena da. > 8. konpromisoa. Tokiko ekonomia bizi eta iraunkorra. Konpromiso honek barne hartzen ditu garapen ekonomikoak eta jarduera ekonomikoen ingurumenkudeaketak aintzat hartutako ekintzak. > Euskadiko Tokiko Agenda 21 programen bi belaunaldiek argiki eragin zieten 2007 eta 2014 urteei, eta urte hauen artean Udalsarea 21eko udalek Aalborgeko Konpromisoei egindako ekarpena alderatuz, bigarren belaunaldiko planetan bere presentzia areagotu duen konpromisoa 9.a izan dela ikus daiteke. Berdintasuna eta gizarte-justizia, 8. konpromisoa. Tokiko ekonomia bizi eta iraunkorra eta 10. konpromisoa. Tokian tokitik esparru globalera. Azken honetan planifikatutako ekintzek Tokiko Agenda 21en planetan integratutako klima-aldaketaren aurkako programak eta energia-planak irudikatzen dituzte. > Aitzitik, konpromiso sendoagoen alde beheratu dute beren apustua bigarren belaunaldiko planek; adibidez, 4. konpromisoaren alde. Kontsumoa eta bizitzeko modu arduratsuak, edo 2. konpromisoa. Jasangarritasuneranzko udal kudeaketa. Azken konpromiso honen barruan jasota daude Tokiko Agenda 21 prozesuaren kudeaketa finkatzeko eta tokiko erakundeetan zeharkako bihurtzeko helburua duten ekintzak. Bigarren belaunaldiko planei, ereduaren definizioaren arabera suposatzen zaizkie gai hauek.

14


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 4. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA PLANEN EZARPENA

4.3. Tokiko Agenda 21en ekintza-planak Euskadin ezartzea Euskadiko Tokiko Agenda 21 ekintza-planen izaeraren eta zabaltasunaren ondorioz, urteko helburutzat hartzen den erreferentziazko ezarpen-maila bat xedatzen da, lor daitekeen ezarpena-mailarik altuena % 82,5 izanik.

Ebaluatutako planen batez besteko egikaritze-denboraldia: 4 urte Planen batez besteko ezarpen-maila: % 39 4 urteren ondoren, helburuaren ezarpen-maila: % 49,5

8. grafikoa. Helburuarekin alderatuz, ekintza-planen batez besteko ezarpen-maila (2014) Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

TOKIKO AGENDA 21EN EZARPEN-MAILA > Aztertutako planen batez besteko egikaritze-denboraldia 4 urtekoa da, eta batez besteko ezarpen-maila % 39koa, urte horretarako ezarritako helburuko balioa % 50 izanda. Hala ere, hainbat udalerrik helburuko balioa gainditzen dutela datu positiboa da. > Bigarren belaunaldiko planen egikaritze-erritmoa lehenengo belaunaldikoena baino bizkorragoa da. Hainbat arrazoik laguntzen dute hartara: plan berriagoak dira eta, beraz, indarrekoagoak eta udalerriko errealitateari doiagoak eta, udalek beren lehenengo Tokiko Agenda 21 kudeatzen ikasi ondoren, planifikatutako ekintzen irismena eta izaera are gehiago zehazten dituzte.

15


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 4. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA PLANEN EZARPENA

Besteak beste, mugikortasunak, garapen ekonomikoak, hondakinen kudeaketak edo gizarte-ongizateak garapen nabarmena izan dute.

9. grafikoa. Ekintza-planek, aurreikusitako ekintzen aldean, egikaritutako ekintzak, esparru tematikoen arabera (2014). Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

ESPARRU TEMATIKO EZBERDINEN GARAPEN-MAILA Nabarmengarria da burututako ekintza hauek 2014an aztertutako planei dagozkiela, eta gehienbat bigarren belaunaldiko planak direla; beraz, aurreko planetan gauzatutako ekintza guztiak gehitu behar zaizkie. > Ekintzen 2014ko egikaritze-egoerak garapen-maila nabaria izan duten esparruak daudela adierazten du, hala nola Mugikortasuna. Esparru honetan burututako 281 ekintza daude; haien bidez, udalerriek honako hauekin erlazionatutako ekintzak gauzatzen dituzte: bidegorri-sarea luzatzea, segurtasuna hobetzea (gainbideak eta semaforoak jarriz edo espaloiak egokituz), edo garraio publikoaren zerbitzuak hobetzea, motorizatutako garraiobide pribatuen aurrean haren erabilera areagotzeko. > Garapen ekonomikoa, burututako 207 ekintza dituelarik, nabarmenarazi beharreko hurrengo esparrua da; izan ere, tokian toki sustatutako ekintzen artean, besteak beste, honako ekintza hauek azpimarra daitezke: tokiko enplegua sustatzeko merkataritza suspertzea; enpresarien eta ekintzaileen proiektuei laguntzea; berrikuntza eta lehiakortasunaren alorrean, enpresei laguntza eta aholkularitza ematea; turismo-sektorea profesionalizatzea; eta nekazaritza ekologikoa sustatzea.

16


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 4. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA PLANEN EZARPENA

> Hondakinen kudeaketari dagozkien 191 ekintza gaikako bilketaren sistemak aztertzera eta hobetzera bideratu dira. Azken urteotan, bereziki sustatu dira frakzio organikoa biltzeko irtenbideak (komunitate-konpostajea, autokonpostajea eta bosgarren kontainerra). Sentsibilizazioaren, kontzientziazioaren eta kontsumo arduratsuaren bitartez ere lan handia egiten da. > Gizarte-ongizatea, burututako 188 ekintza dituelarik, Tokiko Agenda 21 programetako esparru konstanteenetako bat da ere. Horren inguruko ekintzen artean, besteak beste, honako hauek daude: etxeko indarkeria-kasuetan jarduteko protokoloak; udalerriko pertsona immigranteen integrazioa errazteko ekintzak; gazteei eskaintza egonkorra duen topaguneak ematea; edo gizartetik bazterturik gelditzeko arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitzak egokitzea eta abiaraztea. > Komunikazioari eta herritarren partaidetzari dagozkien ekintzek (guztira, 136) nabarmenarazi egiten dute Tokiko Agenda 21 programek urteotan izan duten rola. Batetik, herritarrak erantzunkide egin dituzte eta, bestetik, bereziki, tokiko politikak hurreratzeko eta herritarrekiko erabaki-hartze partekatua sustatu dituzte. Tokiko Agenda 21en esparru honetako ohiko ekintzen artean, teknologia berrien erabilpen mailakatua dago. Honen bidez, informazioa, komunikazioa eta herritarren partaidetza hobetu nahi dira eta, zentzu honetan, sare sozialen erabilpena areagotzen ari da. Ezarpen eta presentzia orokor handiena duten ekintzak Eskola Agenda 21ekin erlazionatutakoak dira. Eusko Jaurlaritzaren Ingurugelen lanaren eta ikastetxeen lankidetzaren bitartez, Euskadin oso finkaturik dagoen irakaskuntza-tresna da. > Kasu batzuetan, Biodibertsitatean esaterako (burututako 131 ekintza), helburu zehatzetarako diru-laguntzak sustatuz, hauen moduko ekintzak bultzatu dira: udalerriko balio naturalen identifikazioa eta zabalkundea; inguru naturalen berreskuratzea; espezie inbaditzaileak desagerrarazteko lanak; eta herritarrei eskainitako ortu ekologikoak edo aisialdirakoak sustatzea. > Energia (burututako 117 ekintza) Tokiko Agenda 21 planifikatzerako orduan gailentasuna irabazi duen esparru bat da, eta finantzaketa-testuinguru nabarmena du. 2014 urterako planifikatutakoaren aldean, ekintzen % 34 egikaritu dira. Esparru honetan, ematen dituzten itzulkin handien zioz udalek bereziki sustatzen dituzten ekintzez gain —hala nola, argiteria publikoaren edo eraikuntzetako hobekuntzen inguruko ekintzak—, nabarmengarriak dira smart city kontzeptuarekin erlazionatutako zenbait ekintza. > Klima-aldaketaren esparruan burututako ekintzei dagokienez (21 ekintza), berez egikaritze-maila baxua dutela eman dezakeen arren, aintzat hartu beharra dago esparru honetan arintzeari eta egokitzeari buruzko plangintza-ekintza zehatzak baino ez direla kontuan hartzen, eta haiei erantsi egiten zaizkie eta lagundu egiten diete energiaren eta mugikortasunaren esparruetan gauzatutako ekintza gehienek eta, hein handi batean, hondakinen esparruan egindakoek ere. > URA, Uraren Euskal Agentziak Udalsarea 21en parte hartzeari esker, Uraren esparruak (burututako 100 ekintza) bultzada nabarmena izan du eta, gai honi buruz planifikatutakoaren aldean, ekintzen % 35 gauzatu da. Esparru honetan abiarazitako ekintzak dira, esate baterako, saneamendu- eta hornikuntza-sarea hobetzea; ur ez edangarria ureztatzeko eta bideak garbitzeko erabiltzea sustatzea; ura zentzuz erabiltzeko eta aurrezteko sentsibilizazio-kanpainak egitea eta uraren erabilpena sustatzea; edota udal instalazio eta zerbitzuetan ura aurrezteko neurriak ezartzea. > Inbertsio handiagoak behar dituzten esparruetan, testuinguru ekonomikoak garapena mugatu egiten du, esaterako Etxebizitzaren edo Lurzoruen kutsaduraren alorretan. > Orain arte, protagonismo handirik izan ez duten Tokiko Agenda 21en beste esparruetako bat izan da Osasuna ere. Halere, Udalsarea 21 Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailean sartu

17


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 4. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA PLANEN EZARPENA

ondoren eta, gai honen inguruan, sarearen testuinguruan gauzatutako ekimenen ondoren, garatutako ekintzen kopurua handiagotu dela dirudi. Ekintza horien artean, honako hauek daude: toki publiko irekietan hiri-gimnasioak instalatzea; udalerrietako kiroleskaintza hedatu eta egokitzea; edota drogen kontsumoa prebenitzeko politika aktiboak egitea.

Udalerriek ekintza-planen bidez sortutako jarduerez gain, Udalsarea 21ek sareko kideei laguntza ematen die lan- edo zerbitzu-ildo ezberdinen bitartez. 2014an sareak izandako jarduera 2014ko Jardueraren Memorian kontsulta daiteke, www.udalsarea21.net webgunean eskuragarri.

18


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

5. TOKIKO AGENDA 21 PROGRAMEK TOKIKO JASANGARRITASUNEAN DUTEN ERAGINA: TOKIKO JASANGARRITASUNAREN ADIERAZLEAK 5.1. Tokiko jasangarritasunaren adierazleak Euskal udalerri eta eskualdeen jarduera jasangarriak eta beren emaitzak tokiko jasangarritasun-adierazleak kalkulatuz neurtzen dira. Udalsarea 21ek adierazle-sistema komun bat du, udalerriek kalkulu hori egin dezaten urtero. Horrela, Tokiko Agenda 21 kudeatzerako orduan, udalerriek informazio gaurkotua dute barne-erabakiak hartzeko. Emaitza hauek erabilgarriak dira ingurumenari buruzko ezagutzak eta informazioa herritarrei helarazteko, eta tokiko kode eta testuinguruan egin dezaten. Udalerri bakoitzeko adierazleen kalkuluaren emaitzak EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokian zentralizatzen dira. Era honetan, tokian tokiko emaitzak agregatu egiten dira eta, honi esker, erreferentziako balio globalak eta lurralde-mailako ondorioak atera daitezke. Jarraian, tokian tokiko jasanga rritasunari buruzko adierazle nagusien bilakaera azaltzen da, eta, ahal dela, baita EAEko eta estatuko erreferentziako datuak ere. Udalsarea 21en ebaluazio eta segimendu-programei esker udalerrietan adierazleak kalkulatzeko prozesua finkatzearen ondorioz, urtez urte, lortutako balioen kalitatea handituz joan da, hobekuntzaprozesu jarraitu batean. 2012 eta 2013rako, Udalsarea 21en emaitzak 50-65 udalerriko talde batek emandako informazioari dagozkio, kalkuluaren urtearen arabera. Gutxi gorabehera, udalerri hauetako % 50ek 5.000 biztanle baino gutxiago dituzte.

19


20

Ingurumen-hezkuntzako jarduerak 6

12

28

28

Gaika bildutako hiri-hondakinak (%)

SENTSIBILIZAZIOA ETA KONTSUMO JASANGARRIA

1,28

194

1,26

207

Argiztapenerako energia-kontsumoa (kWh/ bizt/urte)

174

HONDAKINEN SORRERA ETA KUDEAKETA Hiri-hondakinen sorkuntza (kg/bizt/egun)

95

0,185

87

38

0,185

30

74

Energia berriztagarrien tokiko ekoizpena (kWh/bizt/urte)

Elektrizitatearen eta gas naturalaren etxeko kontsumoa (petrolio baliokide tona/biz/urte)

132

139

19

23

Babestutako azalera (%)

URAREN ZIKLOA Etxeko uraren kontsumoa (litroak/biz/egun) Ur edangarriaren banaketan, zenbatetsi gabeko ur-bolumena (%) Saneamendu sarearekin lotuta dauden udalerriko etxebizitzak (%) ENERGIA KONTSUMOA

23,0

2009

US21

22,6

2007

US21

Udal lurzoru artifizializatua (%)

LURZORUAREN ERABILERA JASANGARRIA

Adierazlea

0,226

85

29

123

18

17,5

2012

US21

8

29

1,24

178

11

33

1,23

185

1.104 2..729

0,193

96

30

128

20

23,6

2011

US21

11

34

1,21

158

2.815

0,222

91

27

119

20

17,1

2013

US21

28

--

18 (2013)

30 (2013)

--

1,28

(2013)

(2013)

118,7

(2013)

3.466

(2013)

0,21

1,38 (2013)

--

(2013)

2.242

(2013)

0,216

--

86

26

(2013)

(2013)

20

130

(2013)

(2013)

123

(2012)

20,3 (2013)

--

Espainia

--

EAE

Ingurumenari buruzko hezkuntza-jarduerak maila nabarmenean mantentzen dira, diru-laguntza bidez ematen zaien babesa txikiagotu den arren. Eskola Agenda 21en testuinguruan egindako lana nabarmenarazi beharra dago.

Frogatu egin da hondakinen sorkuntzak txikiagotzeko joera duela, eta bai birziklapenak handiagotzekoa duela ere. Frakzio organikoaren gaikako bilketaren bidez ari da sendotzen azken joera hori. EB-28ren datuak (2013): 1,32 kg hiri-hondakin biztanle eta egun bakoitzeko, eta hiri-hondakinen % 42 gaika bildurik.

Aurrezpenaren eta energia-eraginkortasunaren aldeko apustu argia ari dira egiten euskal udalerriak. Argiztapen publikoa ekintza hau hoberen islatzen duten esparruetako bat da, bere energia-kontsumoa era mailakatuan murriztuz baitoa. Nabarmengarria da energia berriztagarrien ekoizpena handiagotu egin dela. Oraindik hazteko aukera handiak ditu, baina, datu hauek analizatzean, kontuan hartu behar da informazioaren kalitatea ere, azken urteetakoa hobea baita.

Etxeko ur kontsumoa nabarmen murriztu da azken urteetan, eta Euskadi Espainiako zortzigarren eskualdea da biztanle bakoitzeko kontsumo gutxien dutenen artean. Oraindik beharrezkoa da zenbatetsi gabeko bolumenen murrizketa eta sarera konektatutako sistemetan dagoeneko biltzen diren hondakin-uren tratamendua nabarmentzea.

Azken urteetan, lurraldearen artifizializazioa nabari gelditu da. Tokian tokiko mailan, ezberdintasun oso esanguratsuak beha daitezke. Udalsarea 21eko udalerrien artean, batzuen artifizializazioa % 90ekoa baino handiagoa da, baina beste batzuetan % 1 ingurukoa da.

Bilakaera

JASANGARRITASUNAREN ADIERAZLEAK (2007-2013)

Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 5. TOKIKO AGENDA 21 PROGRAMEK TOKIKO JASANGARRITASUNEAN DUTEN ERAGINA: TOKIKO JASANGARRITASUNAREN ADIERAZLEAK


1.045

Txikizkarien azalera komertziala (m2/1.000 biztanle)

96 65

6

1.121

79

8

986

140

10

929

-3,5

14,8

13,1 -3

13,3

98

0,15

6,4

2012

US21

11,2

97

0,14

6,0

2011

US21

131

11

973

-1,7

15,2

13,5

99

0,12

6,2

2013

US21

7,1

--

--

(2013)

1.434

(2013)

-2,4

--

--

--

--

(2013)

(2013)

26,2

17,1 (2013)

25,7

(2013)

--

--

15,9

(2013)

99

--

(2013)

8,9

(2013)

Espainia

EAE

Hainbat udalerrik aktibo mantentzen dituzte herritarrek parte hartzeko mekanismoak. Tokiko Agenda 21en berrikuspen-prozesuek, kasu askotan, jarduera murriztua duten beste prozesu batzuk berriz aktibatzeko balio dute.

Ekonomia-krisiaren eragina langabezia-indizean eta enpresen sorkuntzan nabari da. Hala eta guztiz ere, Udalsarea 21eko udalerrien emaitzak estatukoak baino hobeak dira.

Azken urteotan Euskadin izandako airearen hobekuntza islatzen dute emaitzek, Euskadiko industria-, energia- edo garraio-politika sektorial desberdinen ondorio.

Inbentarioak eta tokian tokiko emaitzen segimendua hurreratzen ditu berotegi-efektuko gasen isurketen tokian tokiko kalkuluak. Udalsarea 21en negutegi-efektuko isurketak Espainiaren isurketen antzekoak dira.

Bilakaera

JASANGARRITASUNAREN ADIERAZLEAK (2007-2013)

Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015) Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saila, Berotegi-Efektuko Gas-isurketen inbentarioa; Euskadiko energia-datuak, EVE; EUSTAT; EUROSTAT; INE.

Herritarren partaidetzari buruzko bileretara bertaratuak (urteko bilera kopuruan bertaratutako pertsona ezberdinen guztizkoa)

Herritarren parte-hartze bilerak (urtean egindako bilera kopurua)

7

4,7

Enpresen sorrera (udalerrian 1.000 biztanleko dauden saltokien alten eta bajen arteko balantzea)

HERRITARREN PARTAIDETZA

10,7

11,1

Emakumezko biztanleria aktibo langabea (%) -0,2

9,5

90

8,5

--

0,15

6,8

--

--

2009

2007

US21

Langabea den biztanleria aktiboa (%)

LAN-MERKATUA ETA EKONOMIAREN BIZITASUNA

Zenbat egunetan duen aireak kalitate ona edo onartzeko moduko kalitatea (%)

AIREAREN KALITATEA

Negutegi-efektuko gasei buruz Udalak egindako inbentarioa (CO2-bk kg/bizt/urte)

Adierazlea KLIMA-ALDAKETA Udalerriko negutegi-efektuko gasen inbentarioa (CO2-bk kg/bizt/urte) (industria kanpo)

US21

Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 5. TOKIKO AGENDA 21 PROGRAMEK TOKIKO JASANGARRITASUNEAN DUTEN ERAGINA: TOKIKO JASANGARRITASUNAREN ADIERAZLEAK

21


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 5. TOKIKO AGENDA 21 PROGRAMEK TOKIKO JASANGARRITASUNEAN DUTEN ERAGINA: TOKIKO JASANGARRITASUNAREN ADIERAZLEAK

JASANGARRITASUNERAKO TOKIKO POLITIKEN EMAITZAK > Tokiko jasangarritasunari buruzko adierazle nagusien bilakaerak zera adierazten du: azken urteotan, herritarren erantzunkidetasunean aurrerapenak egin direla. Uraren etxeko kontsumoa, hondakinen sorkuntza edo gaikako bilketa bezalako esparruen emaitzak positiboki bilakatu dira. > Orain, ohitura-aldaketa hori energiaren erabilpenera ere eramateko beharrizana mahaigaineratu da. Esparru hau klima-aldaketaren edo ekonomiaren moduko aspektuekin dago erlazionaturik. > Udal-kudeaketan eta udalen gainetiko kudeaketan, politika eta eredu anitzak finkatu dira eta, orain, aurrerapausoak eskatzen dituzte, jasangarritasunaren aldeko aukera gehiagoren bidez emaitzak hobetzeko. Frakzio organikoaren gaikako bilketaren edo energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemen ezarpenaren kasua da. > Esparru sozial eta ekonomikoan, orokorrean, uneko testuinguruak mehatxu egiten die herritarren bizi-baldintzei eta -kalitateari, eta hau, argiro, eragile ezberdinentzako erronka bat da. Ekintzak eta beroiek burutzeko beharrezkoa den lankidetza egituratzeko testuingurua eskaintzen du Tokiko Agenda 21ek.

5.2. Ekintzak tokiko jasangarritasunean izan dituen emaitzak Jarraian, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren 2012-2016 denboraldirako helburu estrategikoetan duten lehentasunagatik, interes berezikotzat hartu diren lau esparruen azterketa sakona egingo da. • Baliabideen eta hondakinen kudeaketa jasangarria • Klima-aldaketa • Ekosistemen hobekuntza • Alderdi sozialak eta ekonomikoak Esparru bakoitzari dagokionez, Tokiko Agenda 21en testuinguruan gauzatutako ekintza eta lortutako emaitzak batera aztertzen dira. Ekintza zehatzen adibide batzuk ematen dira, eta bai Udalsarea 21en analisi globala ere.

22


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 5. TOKIKO AGENDA 21 PROGRAMEK TOKIKO JASANGARRITASUNEAN DUTEN ERAGINA: TOKIKO JASANGARRITASUNAREN ADIERAZLEAK

BALIABIDEEN ETA HONDAKINEN KUDEAKETA JASANGARRIA Baliabideen kudeaketa jasangarria ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren bitartez sustatzen da. Hauetan, ingurumen-aspektuak barne hartzen dituzten produktu eta zerbitzuak aukeratzen dira. Diseinu, ekoizpen, erabilpen eta azkeneko helburuaren etapetatik, ingurumen-inpaktuaren murrizketa bultzatzen da honako hauen bidez: prebentzioa, iraunkortasuna, berrerabilpena eta birziklapena eta gertuko komertzializazio-zirkuituak.

TOKIKO AGENDA 21EKO PLANIFIKAZIOA Hondakinak Sentsibilizazioa eta kontsumo jasangarria

4. konpromisoa. Kontsumo eta bizimodu arduratsuak

EMAITZAK

374 ekintza 197 ekintza

Ekintzen % 11,7

Iturria: EAE-ko tokiko jasangarriatsunaren behatokia

Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

UDALERRIEN JARDUKETAK • Hiri hondakinak prebenitzearen gaineko Eskualdeko Programa. • Hondakinak biltzeko sistema konbinatu bat ezartzea, kontainerrak eta atez ateko bilketa uztartuz. • Etxeko hondakinen frakzio organikoaren autokonpostajea ezartzea. • Frakzio organikoaren gaikako bilketarako, 5. kontainerra ezartzea.

Gaikako bilketatasa Espainian: % 18 (2013)

Gaikako bilketatasa Europar Batasunean: % 42 (2013)

Gaikako bilketaren tasa, frakzio organikoa barne, Euskadiko hainbat ereduren arabera: % 75era arte (2013)

Herritar bakoitzak sortutako hiri-hondakinak geroz eta urriagoak dira, eta 2007an 1,26 kg/biztanle/egun izatetik, 2013an 1,21 kg/biztanle/egun izatera igaro da. Balio horiek Espainiako batez bestekoaren azpian daude (2013an, 1,28 kg/biztanle/egun), eta bai 28 herrialdeen Europaren batez bestekoaren azpian ere (2013an, 1,32 kg/biztanle/egun). Iturria: INE Nabarmengarria da lehenbizikoz abiarazi direla Europar Batasunak definitutako hondakin-kudeaketaren hierarkia azpimarratzen duten hondakinen prebentzio-planak. Udalsarea 21eko udalerrietako hondakinen bilketa % 34ko baliora iritsi zen 2013an. Hala ere, frakzio organikoaren gaikako bilketa ezartzeari esker, gaur egungo balioak gaindika ari dira 2013ko balio hori hobetzen. Gaikako bilketa hori hainbat ereduren arabera antolatu da, hala nola 5. kontainerra ipiniz, autokonpostajearen bidez eta atez ate hondakinak biltzeko hainbat aukeraren bidez, % 75era ere iritsiz. Paraleloan, erosketa eta kontratazio berdea sustatzeko ekintza asko gauzatu dira, eta bai kontsumo arduratsua sustatzekoak ere, eta baliabideak era eraginkorragoan erabiltzean jartzen dute enfasia.

23


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 5. TOKIKO AGENDA 21 PROGRAMEK TOKIKO JASANGARRITASUNEAN DUTEN ERAGINA: TOKIKO JASANGARRITASUNAREN ADIERAZLEAK

KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa arintzeko eta hari egokitzeko ekintzak bideratzeko beharrizana begien bistakoa da nazioartean. Zeregin honetan, herriena eta hiriena da protagonismoa, eta beren gain hartzen dute, alde batetik, arintze horretan eragin argia duten esparru ezberdinen inguruan Tokiko Agenda 21ek jasotzen dituen ekintzen plangintza eta egikaritzea: energia, mugikortasuna, lurraldea, atmosfera, hondakinak, etab. Beste alde batetik, egokitzapenean ere lan egiten dute, besteak beste, biodibersitatearen, ingurumenaren, uraren eta ingurumen-arriskuaren moduko esparruetan.

TOKIKO AGENDA 21EKO PLANIFIKAZIOA Mugikortasuna eta garraioa Energia

676 ekintza 344 ekintza

10. konpromisoa. Tokian tokitik esparru globalera

Ekintzen % 6,8

Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

EMAITZAK Udaleko negutegiefektuko gasen isurketak, sektorearen arabera (2013)

Udalaren negutegi-efektuko gasen isurketa, sektorearen arabera (2013)

Hondakinak %9 Zerbitzuak % 12 Bizitegiak % 19

Argiztapen publikoa % 27

Garraioa % 60

Udal-flota % 11

Eraikinak % 62

UDALERRIEN JARDUKETAK • «Donostia-CO2: Familiak klimaren alde» proiektua eta «Smartkalea». Etxebizitzetan energia-kontagailu adimentsuak instalatzeko 6. kanpaina (Donostia-San Sebastián). • Energiaren udal-kudeatzailearen figura sortzea (Balmaseda) • Udalerriko auzo ezberdinak konektatzen dituen udal-autobus bat martxan jartzea (Legazpi)

Iturria: EAE-ko tokiko jasangarriatsunaren behatokia

Ondoz ondoko bosgarren urtez, Udalsarea 21eko 62 udalerrik udaleko eta udalerriko negutegi-efektuko gasen inbentarioa kalkulatu dute eta, honi esker, negutegi-efektuko gasek izan duten tokiko bilakaera ezagutzeko datuak izan ditzakegu. 2013an, Udalsarea 21eko udalerrietako negutegi-efektuko gasen isurketa 6,2 T CO2-bk/biztanle izan zen (kontuan hartu gabe industria-isurketak). Garraioa izan zen isurketa gehien izan zuen sektorea, eta bigarren postuan etxebizitza-sektorea egon zen. Udalen esparruan, lehenbizi, ahalegin nabarmenak egin dira argiztapen publikoak sortutako isurketak murrizteko, eraginkortasun- eta aurrezpen-ekintzak burutuz. Udal-eraikinen isurketak murrizteko ekintzak ere gauzatu dira, udalen isurketen zatirik handiena eragiten baitute. Negutegi-efektuko gasen inbentarioak kalkulatzeko, Udalsarea 21ek dituen tresnek erantzuna ematen diote Alkateen Hitzarmenari eta ISO 14064ari. Gainera, Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategiaren eskakizunetara eta Nazio Batuen Compact of Mayors moduko nazioarteko ekimenen eskakizunetara egoki daitezen, berraztertu egin dira.

24


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 5. TOKIKO AGENDA 21 PROGRAMEK TOKIKO JASANGARRITASUNEAN DUTEN ERAGINA: TOKIKO JASANGARRITASUNAREN ADIERAZLEAK

ANIZTASUN BIOLOGIKOA ETA EKOSISTEMAK MANTENTZEA Giza-jardueren inpaktuaren ondorioz eta azpiegituren eta hirigintzaren garapenaren ondorioz, biodibertsitatea oso bizkor ari da galtzen azken urteotan. Dibertsitate biologikoa kontserbatzea eta era jasangarrian ustiatzea funtsezkoa da ekosistemen garapen jasangarria lortzeko. Lurralde-administrazioekin lankidetzan, ildo honetantxe ari dira lanean udalak dibertsitatearen galera geldiarazteko.

TOKIKO AGENDA 21EKO PLANIFIKAZIOA Biodibertsitatea eta ingurune naturala

3. konpromisoa. Ondasun natural komunak (biodibertsitatearen eta ingurumenaren inguruko ekintzak)

EMAITZAK

405 acciones

Ekintzen % 16

Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

Euskadiko azaleraren % 20 Natura 2000 Sareak babesturik dago

58 gune ezberdinek osatzen dute Euskadiko Natura 2000 Sarea.

UDALERRIEN JARDUKETAK • Esku pribatuetan dauden eta ingurumeninteresa duten guneak bere egitea udalak, babestu eta sustatu ahal izan ditzan (Amurrio) • Espezie inbaditzaileen portaera aztertu eta segitzea eta beroiek desagerrarazi edo kontrolatzeko planak abiaraztea (DonostiaSan Sebastián) • Muskizko ibai eta erreken inguruko lurren zaintza (Muskiz) • Onura publikoko mendietako espezie autoktonoen erabilpena sustatzea (hainbat udalerri)

Eusko Jaurlaritzak 2,7 milioi euroko aurrekontuarekin diruz lagundutako 75 proiektu (2011-2013)

Tokiko Agenda 21eko ekintza gehienak bertako basoak berreskuratzera eta erriberak berroneratzera daude bideraturik. Udalsarea 21en testuinguruan, bi ekitalde sortu dira, eta, biodibertsitatearen esparru anitzei heltzeko eta alor honetako udal-ekintza sustatzeko, euskal administrazio ezberdinetako ordezkariak dituen berariazko lantalde bat ere sortu da, eta espezie inbaditzaileen inguruan ari da lanean. Dibertsitate biologikoaren kontserbazioari dagokionez, udalaz gaindiko administrazioen laguntza gehitu behar zaio udalen jarduketari, esparru honetan lurralde-ikuspegiarekin egiten baita lan. Zentzu honetan, tokiko jarduerak sustatzeko, biodibertsitatea kontserbatzea xede duten proiektuak diruz laguntzen ditu Eusko Jaurlaritzak; 2011-2013 denboraldian, 75 proiektu lagundu ditu, 2,7 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eginez.

25


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 5. TOKIKO AGENDA 21 PROGRAMEK TOKIKO JASANGARRITASUNEAN DUTEN ERAGINA: TOKIKO JASANGARRITASUNAREN ADIERAZLEAK

ALDERDI SOZIAL ETA EKONOMIKOAK Mendebaldeko herrialdeak jasaten ari diren krisi ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak zuzenean eragiten die herritarrei. Udalek, beren gertutasunagatik, beste sektore batzuekin lankidetzan aritzeko erantzukizuna hartu dute beren gain, jarduketa ekonomikoa sustatzeko eta erdietsitako ongizate-maila mantentzeko. Bere zeharkako izaeragatik, Tokiko Agenda 21ek lan-testuinguru ezin hobea eskaintzen du hartarako.

TOKIKO AGENDA 21EKO PLANIFIKAZIOA Garapen ekonomikoa

546 ekintza

Ongizatea eta gizarteinklusioa Lanmerkatua Berdintasuna Elkarbizitza

EMAITZAK

489 ekintza 212 ekintza 148 ekintza 93 ekintza

Kultura eta Euskara

425 ekintza

UDALERRIEN JARDUKETAK 8. konpromisoa. Tokiko ekonomia bizi eta iraunkorra

Ekintzen % 11

9. konpromisoa. Berdintasuna eta gizarte-justizia

Ekintzen % 19,8

Iturria: EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia (2015)

• Turismoa sustatzea, landa-inguruaren eta natura- nahiz paisaia-baliabideen balioa nabarmenaraziz (Aguraingo kuadrilla). • Enpresa-ekimenei eta pertsona ekintzaileei laguntzeko zerbitzua (Urretxu) • Tokiko merkataritzarekin baterako ekintzak garatzea (Ermua) • Sendotu beharreko sektoreei zuzendutako zerbitzuak: mendekotasuna duten pertsona nagusiak, etorkinak, haurrak, gazteak, etab. (hainbat udalerri)

Azken urteotan egoerak txarrera egin duela erakusten dute ekonomiaren adierazleek —hots, langabezia-tasak eta enpresen sorkuntza-tasak—. Hala ere, Euskadin, langabezia tasa % 13,5 izan zen 2013an; tasa hau Espainiakoa baino askoz txikiagoa da (2013an, % 25,7). Tokiko Agenda 21ek ibilbide luzea egin du bai sektore-esparruak integratzen eta bai zeharkakotasunetik egindako lan politiko eta teknikoan ere, eta, beharrezko diren neurrien premiaren aurrean, udalen ekintzak egituratzeko testuinguru egokia izaten ari da. Ebaluatutako planek 2.000 ekintza baino gehiago dituzte esparru sozial eta ekonomikoan, eta hau ekintza guztien % 41 da. Sektore ezberdinetako jarduera ekonomikoa sustatzera daude bideraturik ekintza hauek, eta bai krisiaren ondorioek gehien erasandako biztanleria-sektoreetako efektu negatiboak arintzera ere.

26


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

6. 10 AGENDA NABARMEN Euskadiko Tokiko Agenda 21 programak beren helduaroan daude, eta honek berezko nortasun-zeinuak dakartza. Kasu gehienetan, bigarren fase batean izanik, udalerri bakoitzari egokitutako tokian tokiko erreferentzia-politika bilakatu dira.

AMURRIO

Beren jardunbideagatik, tak21 ebaluazio-sistemaren bidez neurtutako prozesuen kalitateagatik eta Udalsarea 21en izandako partaidetzagatik, Euskadin erreferentzia diren hamar Tokiko Agenda 21 aurkezten dira jarraian.

Udalerria Amurrio Arabako Lurralde Historikoko ipar-mendebaldean kokaturik dagoen udalerria da. Aiaraldean dago, probintziako hiriburu den Gasteiztik 35 km-ra. 10.000 biztanle inguru ditu eta, herriguneaz gain, beste bederatzi herri ditu. Amurrioko ekonomia industrian oinarritzen da. Aipatzekoak dira metalarekin zerikusia duten sektoreak (oinarrizko metal-industriak), egurra eta horren deribatuak (lantegi txikiak eta altzarigintza), elikagai-industriak, eraikuntza, etab. AL 21

Bertako

Tokiko Agenda 21en ezaugarriak

2001ean, Amurrioko Udalak Aalborgeko Karta onetsi zuen eta, udalerrian Tokiko Agenda 21 ezarriz, jasangarritasunaren aldeko herri-lanak egiteko konpromisoa hartu zuen. Bi ekintzaplan ezarri ondoren, 2014ko azaroan, jasangarritasunaren aldeko Tokiko Hirugarren Ekintza-plana onetsi zuen. Tokiko jasangarritasunean aurrerapausoak egiten jarraitzeko eta begirada 2020. urtean jarrita, udal-jarduerak bideratuko dituen ibilbide-orria da plan hau. Tokiko Agenda 21 ezarri eta garatzeko zuzendaritza jasangarritasun-batzordeak hartu du bere gain. Komisio hau politikariz nahiz Udaleko arlo guztietako teknikariz dago osaturik, eta prozesuaren zeharkakotasuna bermatzea da bere helburua.

Arrakastarako gakoak 2003an, Arnasa eratu zen, herritarrek parte hartzeko foroa. Jasangarritasunaren arloko eta herritarrek erabiltzeko kontsulta-organotzat, komunitatearen interes bateratuak ordezkatzea du eginkizun nagusia. 2006tik, gainera, herritarrek parte hartzeko erregelamendu bat du. Herritarren parte-hartzea hasiberria zenean abiarazi zen partaidetza-foro hau, eta, Tokiko Agenda 21en herri-partaidetzaren testuinguruan, erreferentziakoa izan da Euskadin.

Informazio gehiago:

i

www.amurrio.org

Politika honek gardentasunarekiko duen konpromisoa ere Amurrion arrakasta izateko gakoetako bat izan da. Urtero argitaratzen dituzte webgunean Tokiko Agenda 21en ekintza-planean hartutako konpromisoen ezarpenaren ebaluazioaren emaitzak.

27


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

AREATZA

6. 10 AGENDA NABARMEN

Udalerria Areatza herri landatarra da, 9 km2-ko azalera du, Arratia-Nerbioi eskualdean dago eta 1.211 biztanle ditu. Udal-mugartearen zati handi bat Gorbeiako Parke Naturalaren barruan dago. Izan ere, Areatza parke horretarako sarbide nagusietako bat da. Bere ondare natural azpimarragarriaz gain, ongi finkatutako eta monumentu multzotzat katalogatutako herrigune historiko bat du.

AL 21

Bertako

Tokiko Agenda 21en ezaugarriak

Jasangarritasuna erdiesteko Areatzaren konpromisoak 2001. urtean egin zituen bere lehen pausoak eta, 2004ko amaiera aldean, bere lehen ekintza-plana onetsi zuen (2004-2008). Tokiko Agenda 21en lehen etapa honetan, Tokiko Agenda 21 hobetzeko eta sektore-politikak are gehiago definitzeko lan egin zuen Areatzako Udalak. Haien artean, bereziki nabarmengarria da Tokiko Agenda 21ean genero-ikuspegia txertatu izana. Udalsarea 21en lantalde baten testuinguruan gauzatu zuen Areatzako Udalak integrazio hau eta, honen bitartez, genero-ikuspegi txertatzeko, ez zuen ekintza-plana aldatu bakarrik; emakume aipagarrien presentzia sinbolikoki irudikatzeko mapa bat ere egin zuen, udaleko kaleen, plazen, monumentuen eta eraikinen izenak aldatuz. Bigarren ekintza-plana 2009an onartu zen eta, aurreko Tokiko Agenda 21en jardunbide osoaren balioa nabarmenaraziz, 2020rako udaleko plan estrategikoa da. Hurrengo urteetan, jasangarriagoa den udalerri bat lortzea da honen helburua, enfasi berezia jarriz klima-aldaketaren aurkako borrokan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean, immigrazioan, mugikortasunean eta euskararen normalizazio eta erabilpenean.

Arrakastarako gakoak Tokiko ekintza-planean udalaren hainbat plan eta politika integratzea izan da Areatzako Tokiko Agenda 21en arrakastaren gakoetako bat. Honi esker, hainbat politikaren segimendu sistematikoa eta analisia egin daiteke.

Informazio gehiago:

i

http://www.areatza.net http://www.arratia.net

28


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

DONOSTIA SAN SEBASTIĂ N

6. 10 AGENDA NABARMEN

Udalerria Donostiak ia 187.000 biztanle ditu, eta inguru pribilegiatu batean kokatutako kostaldeko hiri bat da. Estrategikoki kokatutako eta mugaz gaindiko ardatzari konektatutako hiria da. Gipuzkoako Lurralde Historikoko hiriburua da, eta Kantauri itsasoaren ertzean dago. Hiru hondartza eta portu txiki bat ditu. Erliebe malkartsua duen arren, hirigunearen zati handi bat osatzen duten gune lauak ere badaude. Merkataritza eta turismoa erreferentziako jarduerak dira hirian. Gainera, kulturaren alde egiten duen apustuari dagokionez, 2016an Donostia Europako kultur hiriburua izango dela azpimarratu beharra dago.

AL 21

Bertako

Tokiko Agenda 21en ezaugarriak

Donostiak 2004. urtetik du Tokiko Agenda 21 programa eta, 2014ra arte, bi ekintza-plan definitu eta garatu ditu. Hasieratik, hiriko ingurumen-ekintzak planifikatzeko testuinguru gisa planteatu izan da Tokiko Agenda 21, ingurumenarekin zerikusia duen izaera duten sektore-politikak uztartuz. Tokiko Agenda 21en hirugarren ekintza-plana 2015-2022 denboraldirako aurreikusi da eta, gainera, Alkateen Hitzarmenetik eta kutsadura akustikoaren aurkako Planetik eratorritako Energia Jasangarrirako Ekintza-plana barne hartzen du. Indarrean dagoen ekintza-plan berria, programa-dokumentu bat izateaz gain, kudeaketa- eta lan-tresna bat ere bada Donostiako Udalarentzat. Aldi berean, Hiri Berdea 2030 ingurumen-estrategian jasotako helmugetara iristeko tresna bat da.

Arrakastarako gakoak Ingurumenaren Aholku Batzordearen jarduera arautzeaz gain, sail ezberdinen lan koordinatua ere arautzen duen Erregelamendu bat edukitzea izan da Donostiako Tokiko Agenda 21en arrakastarako gakoetako bat. Sei mahai teknikoren bitartez, Tokiko Agenda 21 ezarri eta segitzeko funtsezko zeregina dute.

Informazio gehiago:

i

https://www.donostia.org/

Tokiko politika honen bitartez, jasangarritasunaren alorreko ekimenik aurreratuenei heldu izan die Udalak; horretarako, behar haineko aurrea hartuz, proiektu berritzaileei ekinten die, eta hauxe izan da Donostiako Tokiko Agenda 21en arrakastarako beste gakoetako bat.

29


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

DURANGO

6. 10 AGENDA NABARMEN

Udalerria Durango zerbitzu-hiri ertaina da, eta estrategikoki kokaturik dago autonomia-erkidegoko geografian. Gehienbat galdaketaren eta tresneriaren fabrikazioaren inguruko industria-sektore garrantzitsua du. Durangaldeko hiriburua da. Ibaizabal ibaiaren ibarreko erdialdea eta gune altua hartzen ditu eskualde honek, eta, bertan, zerbitzuen sektorea oso garaturik dago merkataritzan, zerbitzu publikoetan, garraioetan, bankuetan eta aseguruetan. 10,79 km2-ko hedadura eta 28.618 biztanle ditu.

AL 21

Bertako

Tokiko Agenda 21en ezaugarriak

Durangok 2002an hartu zuen Tokiko Agenda 21ekiko konpromisoa, aho batez onetsiz Aalborgeko Karta udalbatzan. Bertako lehen ekintza-plana (2007-2011) % 73an egikaritu zen eta, 2013an, 2020rako udalaren ikuspegi estrategikoa duen bigarren ekintza-plana onetsi zen. 2013-2020 plana aurrerapauso erabakigarria da Durangoko Tokiko Agenda 21ean, funtsezko hiru arrazoirengatik: udal-ekintzako politika eta eremu guztietan jasangarritasun-irizpideak lehenengo aldiz txertatzeagatik, Udalak gauzatutako programa eta jarduera guztientzako testuingurutzat jokatzeagatik, eta herritarren aburua kontuan hartu izanagatik, bai gizarte- eta ingurumen-diagnostikoan eta bai udalerriaren nahiz komunitatearen etorkizunerako ikuspegi eta proposamenetan ere.

Arrakastarako gakoak Hasieratik, alkatetzak emandako bultzada izan da udal-politika honen arrakastarako gakoetako bat, Tokiko Agenda 21 zeharkako bilakatzea sustatu baitzuen Udalean, eta bai prozesua udal-kudeaketan txertatzeko beharrezkoak ziren giza-baliabide eta baliabide teknikoak eskura izatea ere. Durangoko Tokiko Agenda 21en herritarrek parte hartzeko foroaren eta haren mekanismoen (lantaldeen) mantentze jarraitua izan da arrakastarako gakoetako beste bat. Hasieratik, aktibo mantendu du Tokiko Agenda 21 udalerrian. 2014an, Durangok ÂŤ2014ko Udalerri JasangarriaÂť saria jaso du, eta aipamen bikoitza izan du: batetik, herritarren partaidetzagatik eta gardentasunagatik eta, bestetik, udalerrian jasangarritasun-politikak ezartzeari dagokionez, estrategia-ikuspegi integralagatik eta lidergoagatik.

30

Informazio gehiago:

i

http://www.durango-udala.net


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

LEGAZPI

6. 10 AGENDA NABARMEN

Udalerria Praktikoki hiru euskal hiriburuen erdibidean dagoen udalerri gipuzkoarra da Legazpi. 41,8 km2-ko azalera eta 8.547 biztanle ditu, eta honek Urola Garaiko eskualdeko udalerririk populatuena bihurtzen du. Legazpiko ekonomia, neurri handi batean, udalerrian bertan dagoen industrian dago oinarrituta. Denborarekin, industria horren jarduera-eremua aldatuz joan da eta, gaur egun, automobilaren sektoreko industria osagarriak du pisu handiena.

AL 21

Bertako

Tokiko Agenda 21en ezaugarriak

1998an Aalborgeko Karta sinatuz, Tokiko Agenda 21en aldeko apustua egin zuten lehenengo euskal udalerrien artean dago Legazpi. Ildo honetan, Udaltalde 21ek 2001ean Euskadiko Tokiko Agenda 21en ekintza-planak lantzeko helburuarekin sustatutako froga-ekimenean parte hartu zuen eta, 2002an, Legazpik eta beste hamabost udalerrik Udalsarea 21 sortu zuten, jasangarritasunerako udalerrien euskal sarea. Ordutik hona, jasangarritasunaren aldeko apustua eta lana egiten jarraitu du Legazpik eta, garapen jasangarriari buruzko hausnarketa-prozesu baten ondoren, Tokiko Agenda 21en hirugarren ekintza-plana onetsi zuen 2008an.

Arrakastarako gakoak Herritarren foroaren egonkortasuna izan da Legazpiko Tokiko Agenda 21en arrakastaren gakoa. 14 urte baino gehiagoko jardunbidea du foro honek, eta era aktiboan hartu du parte udalerrian ondoz ondo egindako ekintza-planen segimenduan eta lanketan.

Informazio gehiago:

i

http://www.legazpi.eus

Herritarren partaidetza aktiboak, Tokiko Agenda 21en barne-kudeaketa zorrotzak, sailarteko zeharkakotasunak eta emaitzen historiak eragin nabaria izan dute gobernuan izandako udal-korporazio ezberdinek udalerriko Tokiko Agenda 21en alde jokatzeko azken urteotan. Euskadiko Tokiko Agenda 21 programen kalitatea —tak21— aintzatesteko sarien lehenengo edizioan, Legazpik lehen golardoa jaso zuen, Urrezko tak21, bertako Tokiko Agenda 21en kalitate integralagatik. Noraezeko jotzen zaizkion funtsezko bost ezaugarriak aztertu ondoren hartu zen erabakia, hots: udala kudeatzeko tresna estrategikoa, zeharkakoa, operatiboa eta partaidetzan oinarritua izatea eta tokiko jasangarritasunaren adierazleen emaitzak izatea.

31


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

MARURI-JATABE

6. 10 AGENDA NABARMEN

Udalerria Maruri-Jatabe herri landatarra da, Jata mendiaren magaleko inguru naturalean dago kokaturik eta 15,8 Km2-ko azalera du. 945 biztanle ditu eta hauetako gehienak auzo sakabanatuetan bizi dira. Uribe-Butroeko Zerbitzu Mankomunitatearen parte da Maruri-Jatabe, eta honen bitartez udalerriko herritarrei nahiz bisitariei zuzendutako oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dira.

AL 21

Bertako

Tokiko Agenda 21en ezaugarriak

Tokiko Agenda 21i dagokionez, Maruri-Jatabek 2001ean eman zituen lehen pausoak, eskualdeko gainerako udalerriekin batera, Udaltalde 21 Mungialde ekimenean parte hartuz. Hartan, tokiko diagnostikoa egitea, Tokiko Agenda 21eko ekintza-planak sortzea eta, 2003an, Udalsarea 21en sartzea zuen helburu. Bere lehenbiziko Tokiko Agenda 21en ekintza-planaren indarraldia bukatu da, eta Tokiko Agenda 21eko planak berrikusteko Udalsarea 21ek editatutako gidan jasotako metodologia gidatu zuten zortzi udalerrietako bat izan zen, eta ekintza-plan berria onetsi zuen 20102020 denboraldirako. Maruri-Jatabek era esanguratsuan egin du lan jasangarritasun-adierazleen segimendua egiterako orduan, eta udalerri txikiei zuzendutako jasangarritasun-adierazleak definitzen lagundu du.

Arrakastarako gakoak Udalerriko auzo ezberdinak konektatzen dituzten hainbat elementuren bidez, udalerria kohesionatzearen alde lan egitea izan da Maruri-Jatabeko Tokiko Agenda 21en arrakastaren gakoetako bat. Tokiko Agenda 21en testuinguruan, jasangarritasunarekin erlazionatutako ekintza ezberdinak garatu diru Maruri-Jatabek, udalerri txiki baten testuinguruan horrelako tokiko politika bati zentzua emanez. Haien artean, nabarmengarriak dira energiaren esparruan gauzatutakoak, energia garbien aldeko apustua egin baita. Argiztapen publikoko farola fotovoltaikoetan instalatutako energia-sistema berriztagarri ezberdinetan islatzen da apustu hori. ÂŤEuskadiko 2014ko Udalerri JasangarriaÂť sariaren testuinguruan, Maruri-Jatabek aipamen berezia jaso zuen ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren arloetan udalerriaren kalitatea hobetzeagatik.

32

Informazio gehiago:

i

http://www.maruri-jatabe.net


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

TOLOSA

6. 10 AGENDA NABARMEN

Udalerria Tolosa, Tolosaldeko hiriburua, Gipuzkoako barrualdean dago eta 18.396 biztanle ditu, eskualdeko biztanleriaren ia % 40. Eskualdeko udalerriek izaera landatar sendoa duten arren, Tolosa da industria kopuru handiena duena, eta haietako asko paperaren transformazioarekin erlazionaturik daude. Eskualde-zerbitzu nagusiak ere udalerri honetan daude, hala nola ospitalea, auzitegia, dendak, etab.

AL 21

Bertako

Tokiko Agenda 21en ezaugarriak Tolosak 2001ean eman zituen Tokiko Agenda 21en lehenbiziko pausoak, Aalborgeko Konpromisoak eta Tokiko Agenda 21en lehen ekintza plana onetsiz (2003-2009). Lehen etapa honetan, bereziki errepideko zirkulazioak sortutako isurpenak murrizteko egin zen lan, honako hauek sustatuz: udalerri barruan mugitzeko garraiobide ezberdinak erabiltzea, garraio publikoa erabiltzea eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako sareak hobetzea. Lan honengatik, atmosferaren kategorian, «Hiri Jasangarria» saria eman zion Fòrum Ambiental fundazioak 2009an. Tokiko Agenda 21en bigarren etapak 2010 eta 2015 urteen arteko tartea hartzen du, eta udalerriko 100 eragile eta auzokide baino gehiago barne hartu zituen hausnarketa- eta partaidetza-prozesu herritar bati ekin zitzaion.

Arrakastarako gakoak Laia izeneko partaidetza herritarrerako eta koordinazio teknikorako mekanismoa izan da Tolosako Agenda 21en arrakastarako gakoetako bat. Tokiko Agenda 21en bigarren etapan egon da indarrean. Laiaren mahai teknikoa udal-arlo ezberdinetako ordezkariz dago osaturik, eta bertan udalarentzat interesgarriak diren eta zeharkako izaera sendoa duten gaiak aztertzen dituzte batera. Udaleko ordezkari teknikoen laguntzarekin, mahai teknikoak landutako gaiak herritarrei aurkezten zaizkie eta haiekin batera lantzen dira mekanismo ezberdinen bitartez: foroak, bisitak, hitzaldiak, etab.

Informazio gehiago:

i

http://www.tolosa.eus

Gehienbat egitura berritzaile eta eraginkor honengatik, 2014an, «Euskadiko 2014ko Udalerri Jasangarria» sariaren testuinguruan, Tolosak aipamen berezia jaso zuen udalerrian jasangarritasun-politikak hedatzeko dituen egituragatik eta barne-antolamenduagatik.

33


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

URIBE KOSTA

6. 10 AGENDA NABARMEN

Eskualdea Bizkaiko Lurralde Historikoko mendebaldean kokatuta dagoen eskualdea da Uribe Kosta, eta zazpi udalerriz osaturik dago. Eskualdearen nortasuna eta jarduera probintziako hiriburu den Bilbo hiriarekiko gertutasunari dago hertsiki loturik, eta bai udalerrietako kostaldeari eta inguru naturalari ere; izan ere, eta bereziki udan, bisitari kopuru handia jasotzen du.

AL 21

Bertako

Tokiko Agenda 21en ezaugarriak Tokiko Agenda 21en eskualde osorako ekintza-plan bat izaten lehenengo eskualdea izan zen Uribe Kosta, 2006an onetsi zuelarik. 2009an, erkidetutako udalerrien garapen jasangarria sustatzeko, eskualdearen nortasuna sendotzeko eta udalerrietako Agenda 21en prozesuak finkatzeko asmoz, Mankomunitateko Bulegoa 21 sortu zen —Ekogunea—. Tokiko Agenda 21en bigarren etapan, eskualdeko zazpi udalerriek komunean dituzten erronkei batera erantzutea eta udal-estrategiak osatzea du helburu Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko 2020rako eskualdeko Ekintza-planak. 2014an, Uribe Kostak tak21 neurketa-sistemaren bigarren edizioan hartu zuen parte, Tokiko Agenda 21en kalitate globala neurtzen zuen lehenbiziko eskualde-erakunde bilakatuz.

Arrakastarako gakoak Ekogune eskualde-bulegoaren bitartez egindako kudeaketa eta sustapena da Uribe Kostako Tokiko Agenda 21en arrakastarako gakoetako bat. Interes-esparru komunetan, ikuspegi geografiko batekin hasitako eta koordinatutako ekintzen bitartez, udalerrien tokiko jasangarritasun-estrategia burutzea ahalbidetzen du ikuspegi honek. Interes-esparru horien artean, honako hauek daude: mugikortasun jasangarria, hondakinen kudeaketa, hiritarrak bizimodu arduratsuekiko sentsibilizatzea eta kontzientziatzea eta ingurumenari nahiz jasangarritasunari buruzko hezkuntza. Bulego honen bidez, planaren egikaritzea ebaluatuz eta jasangarritasun-adierazleak kalkulatuz, eskualdeko planaren urteko segimendua egiten da, eta laguntza ematen zaie udalerrietako Tokiko Agenda 21 programei beren ebaluazio eta segimenduetan. Gainera, inguruko ongizatea, gizarteratzea eta biztanleen osasuna sustatzeari dagokienez, zeregin berezia du Ekogunek.

34

Informazio gehiago:

i

http://www.uribekosta.org


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

VITORIA-GASTEIZ

6. 10 AGENDA NABARMEN

Udalerria Vitoria-Gasteiz Arabako Lurralde Historikoko hiriburua da eta 242.082 biztanle ditu. Duda gabe, erreferentzia da jasangarritasunaren arloan. Hiri ertaina da, trinkoa, biologia- eta paisaia-aberastasun handiko inguruan dago eta bertako bizi-kalitatea handia da. Etxebizitzei, merkataritzari, hezkuntzari, osasunari, kulturari eta kirolei dagokienez, eskaintza zabala du. Hiriak berak eta aldiriek naturarekin, historiarekin eta aisiarekin erlazionatutako hainbat interesgune ditu. 2012an, European Green Capital izan zen, baina Gasteizek betidanik egin du apustu bizi-kalitatearekiko konpromisoa duen hiri-eredua izateko. AL 21

Bertako

Tokiko Agenda 21en ezaugarriak

Euskadin, Tokiko Agenda 21i heldu zion lehenengo hiria izan zen Gasteiz, 1995ean izenpetu baitzuen Aalborgeko Karta. Ordutik, Tokiko Agenda 21ek tokiko ekintzei buruzko bi plan izan ditu: lehenengoa, 20022007 denboraldikoa, ingurumen-aspektuetan ardaztu zen eta, bigarrenak, 2010-2014 denboraldikoak, ingurumen-aspektuak, ekonomikoak eta sozialak uztartu zituen. 1998tik, Tokiko Agenda 21en buletin bat argitaratzen du urtero. Haren bidez, alde batetik, ingurumenari, ekonomiari eta gizarteari buruzko gaietan izandako egoera eta bilakaera jakinarazten dizkie herritarrei, hainbat jasangarritasun-adierazleren bitartez. Beste alde batetik, udal-mugartean jasangarritasunaren alde azken urtean gauzatutako ekintza nabarmengarrienak ere jakinarazten dizkie.

Arrakastarako gakoak Hiriak ingurumena zaintzearen eta bizi-kalitatea hobetzearen aldeko apustu egitea balio nagusienetakotzat jo izan du, eta hauxe izan da Gasteizko Tokiko Agenda 21en arrakastaren gakoetako bat. Gainera, zera ulertu du: Tokiko Agenda 21en eginkizuna, batez ere, kontzeptu bi horiek tokiko politika guztietan zeharkako bilakatzeko motorra izatea dela.

Informazio gehiago:

i

http://www.vitoria-gasteiz.org

2000. urtetik, Ingurumen Kontseilu Sektoriala du Gasteizek eta, hartan, talde ekologistak, auzo-elkarteak, sindikatuak, unibertsitatea eta erakundeak ordezkatzen dituzten 40 kolektibok hartzen dute parte. ÂŤEuskadiko 2014ko Udalerri JasangarriaÂť sariaren testuinguruan, Vitoria-Gasteizek aipamen berezia jaso zuen udalerrian jasangarritasun-politikak planifikatzeagatik eta egikaritzeagatik.

35


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

ZARAUTZ

6. 10 AGENDA NABARMEN

Udalerria Izaera eta dinamika hiritarrak dituen udalerri gipuzkoarra da Zarautz. Kostaldean dago kokaturik, balio natural nabarmengarria duten mendiz inguraturik. Zarauzko hondartza da bertako balio natural eta turistiko azpimarragarrienetako bat. Kokapen natural honek eta Gipuzkoako hiriburuarekiko gertutasunak potentzial turistiko nabarmena ematen diote udalerriari. 14,8 km2-ko azalera eta 22.890 biztanle ditu, udan areagotu egiten badira ere. Urola Garaiko eskualdeko udalerrik populatuena da, beraz.

AL 21

Bertako

Tokiko Agenda 21en ezaugarriak

Tokiko jasangarritasunaren aldeko politiken sustapenean, aitzindaria izan da Zarautz. 2001ean, EAEko beste udalerri askorekin batera, Udaltalde 21en hartu zuen parte. Aalborgeko Karta sinatzen eta bere ekintza-plana abiarazten, udalerri horietako lehenengoetarikoa izan zen. Ordutik hona, Tokiko Agenda 21en bi ekintza-plan izan ditu Zarauzko Udalak. Lehenengoak zazpi urteko indarraldia izan zuen (2002-2008). Lehenengo plan honen berrikuspeneta hausnarketa-prozesu baten ondoren, 2009an, Zarauzko Tokiko Agenda 21en bigarren ekintza-plana onetsi zen. EAEn, berrikusitako lehenengo planetako bat izan zen eta, gainera, klima-aldaketaren aurkako programa aitzindari bat txertatu zuen. Zarauzko Udalak Tokiko Agenda 21ekiko eta politika honen bidez bultzatutako herritarren partaidetzarekiko hartutako konpromisoaren ondorioz, honako bi esparru hauek uztartzen dituen udal-arlo zehatz baten bitartez islatzen du udal-egiturak garrantzi hori: Tokiko Agenda 21 eta herritarren partaidetza.

Arrakastarako gakoak Tokiko jasangarritasunari era integralean heltzen dio planak eta, gainera, klima-aldaketari aurre egiteko eta hari egokitzeko plan bat ere badu, bi planak aldi berean segitzea ahalbidetuz. Hauxe izan da Zarauzko Tokiko Agenda 21en arrakastarako gakoetako bat. Tokiko Agenda 21en eta herritarren partaidetzaren arteko harreman estua udal-arlo zehatz batean mamitu izana eta, tamaina honetako udalerri batean, barne-baliabide egonkor eta aski gaituak edukitzea izan dira epe luzera politika honen egonkortasuna bere horretan mantentzeko arrakastaren gako nagusietako beste bat.

36

Informazio gehiago:

i

http://www.zarautz.eus


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin

7. BALANTZEA ETA ETORKIZUNEKO ERRONKAK Balantzea 1. Udalsarea 21en harremanetarako eta lanerako eredua berezia da Europan. Izan ere, erakundeen konpromisoaren isla da eta jasangarritasunaren helburuak lortzeko erakundeen arteko lankidetza zein garrantzitsua den erakusten du. 2. Estatuan, Tokiko Agenda 21 ezarrien duen erkidegoa da Euskadi. Tokiko Agenda 21en aldeko apustua egin duten Euskadiko udalerrien kopurua finkatuz doa, eta ia ehun dira. 3. Udalsarea 21en Tokiko Agenda 21en ereduak, Aalborgeko Konpromisoekin ardazturik, udalerriek urtero konpromiso horiei egindako ekarpena zenbatestea ahalbidetzen dute, garrantzi handiena duten konpromisoak identifikatuz. 2014an, 9. konpromisoa izan da hori: berdintasunari eta gizarte-justiziari buruzkoa, alegia. 4. Bigarren belaunaldiko planetarako trantsizioak hedatzen darrai; 2014an, aztertutako planen % 80 bigarren belaunaldikoak ziren. Udalerri bakoitzaren nolakotasun zehatzetarako egokiagoak eta integratzaileagoak izateagatik nabarmentzen dira plan hauek. 5. 2006 eta 2014 urteen artean, ingurunearekin erlazionatutako izaerako ekintzek duten pisu erlatiboa —tokiko ekintza-planetako aspektu sozial eta ekonomikoekin erlazionatutako ekintzekin alderatuz— alderantzikatu egin da. Aspektu sozial eta ekonomikoek garrantzia hartu dute, 2014an % 23 eta % 41 artean hazi baitira; aitzitik, ingurumen-aspektuekin erlazionatutako ekintzek protagonismoa galdu dute, guztizkoaren % 50 eta % 35 artean badaude ere. 6. Tokiko Agenda 21en aldeko eta udal-kudeaketaren bikaintasunerako hobekuntza jarraituaren aldeko apustu sendoa egiten duten udalerriak daude. Kalitate global edo integral handiena duten agendak saritzen dituen tak21 programaren 2014ko edizioan 41 udalerrik parte hartu izanak hala frogatzen du. 7. Udalsarea 21ek politikak urtero ebaluatzea sustatu du Tokiko Agenda 21en esparruan, eta horrek helburu zehatzak lortzen saiatzen den kudeaketa publikoaren kultura sortu du. Gainera, Gardentasun legearekin, informazio publikoa eskuragarri egotearen eta gobernamendu onaren alde egin duenez, errazagoa da partehartzaileentzat legeaz derrigorrezkoa den publizitate aktiboaren printzipioa betetzea. 8. Udalsarea 21ek berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du eta, apustu horrekin, sareko beste udalerriak gauza bera egitera bultzatzen ditu. Ondorioz, ekimen berriak sortzen dira honako esparru gainerakor hauetan: Tokiko Agenda 21 planen eta smart city edo hiri adimentsuen planen arteko elkarbizitza; hondakinen esparruko ikuspuntutzat hartutako ekonomia zirkularra; klima-aldaketarekiko egokitzapena; edo Tokiko Agenda 21 programen ikuspuntutzat hartutako osasuna.

37


Euskadiko jasangarritasun-txostena 2012-2014 Tokiko Agenda 21en aurrerapenak Euskadin 7. BALANCE Y RETOS DE FUTURO

Etorkizuneko erronkak 1. 2016an, Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia jasoko du Euskadik. Euskadiko Tokiko Agenda 21en ereduaren eta Udalsarea 21en lanaren balioa nabarmenarazteko aukera izango da hau, eta bai esperientziak ezagutzekoa eta tokiko ekintza jasangarrirako hautabide aitzindariak eztabaidatzeko ere. 2. Krisi-testuinguru honetan egin beharreko gizarte-berreraiketan, ingurumena kontuan hartzen dela bermatzea. Jasangarritasunaren udal-kudeaketan, ingurumen-ikuspegi hau kontuan hartzea esparru sozial eta ekonomikoetan. Tokiko Agenda 21 programetan garrantzi berezia hartu dute esparru hauek eta, beraz, arreta berezia jarri behar zaie. 3. Berrikuntzaren eta esparru gainerakorren aldeko apustua eginez, eta tokiko jasangarritasunarekin eta sektore pribatuarekin erlazionatutako politiken beharrizanei erantzuteko asmoz, uneko joera eta erronka esanguratsuenei aurre egiteko, lankidetza publiko-pribatuan testuinguru koherentetzat Tokiko Agenda 21ek duen balioa azpimarratzea 4. Udalerrietako herritarrek parte hartzeko mekanismoetan, eskolan ikasten ari ziren bitartean oso finkaturik eta sozializaturik dagoen Eskola Agenda 21ean parte hartu zuten pertsona gazteen partaidetza sustatzea. Kudeaketa publikoan inplikatuago dagoen eta erantzunkideagoa den gizarte baten etorkizunera begira. 5. Honako hauek bermatzea: erabakiak hartzerako orduan, partaidetzak markatutako gobernantza-eredua, erakundeen kudeaketak hartutako konpromisoen arabera egiteko erantzukizuna eta kontuak ematea. Zentzu honetan, Tokiko Agenda 21en bigarren belaunaldiko aurrekontuak Tokiko Agenda 21en ezarritako udal-helburuen arabera programatzen direla bermatzeko, sareko kideen konpromisoa bermatzea. 6. Helburuen araberako kudeaketa hobetzen jarraitzeko eta, ebaluazioan baino, programazioan oinarritutako Tokiko Agenda 21 programetaranzko pausoak emateko, udaletako antolamenduan zeharkako politikak hobeto txertatzeko beharrizanean sakontzea. 7. Herritar aktibo eta erantzunkideen oinarrian, ekimen jasangarri asko ari dira agertzen, eta irtenbideak sortzeko, emaitzak lortzeko eta gizarte demokratikoago bateranzko aurrerapausoak egiteko aukera ematen dute. 8. Ekintzarik ez bikoizteko eta mezu ulergaitzik ez emateko, esfortzuak errentagarri egiteko eta, ahalik eta kostu gutxienean, ahalik eta efektu biderkatzailerik handiena lortzeko, erakundearteko komunikazioa eta lankidetza sendotzea.

38


AZO

KA-M

ERC

AD

O

VIDRIO ENVASES Y PLÁSTICOS

PAPEL Y CARTÓN

8ª CONFERENCIA EUROPEA DE CIUDADES Y PUEBLOS SOSTENIBLES

Basque Declaration

LA AGENDA LOCAL 21 EN EUSKADI EN CIFRAS

de municipios vascos 21 con Agenda Local anualmente su indicadores 81 municipios evaluando y/o calculando plan de acción local (40.5% en 2014) de sostenibilidad

80%

acciones 6.103 evaluadas

812

agentes municipales en implicados 21 Agenda Local

indicadores de 4.601 calculados sostenibilidad

62

municipios

calculan su Inventarios de Gases de Efecto Invernadero (GEI)

TEATRO

IKASTOLA

V INFORME DE SOSTENIBILIDAD DEL PAIS VASCO


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.