Teknologia Garbien Euskal Zerrendak biltzen
dituen ekipamenduek, beste teknologia
batzuekin alderatuta, kalte gutxiago egiten
diote ingurumenari, honako arlo hauetan:
baliabideen erabilera (materiak eta energia),
atmosferako isurketak, hondakinen isurketa
edo ekoizpena, eta abar.
Egoitza EAEn duten enpresek zerrendan
dauden ekipoetan egindako inbertsioaren
% 30eko kenkaria eskura dezakete
sozietateen gaineko zergan. Kanpo geratuko
dira ingeniaritzako edo aholkularitzako
kostuak, azpiegiturak egokitzearekin lotutako
kostuak, eta ekipoan txertatuta ez dauden
eta/edo hondakin, isurketa, zarata eta/edo
isuri kopuru txikiagoa sortzen ez duten edo
baliabide-kontsumo txikiagoa eragiten ez
duten instalazioaren osagai guztiak.