Euskadiko Ingurumen Profilaren lehen edizioa 2002. urtean izan zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-egoeraren urteko bilakaerari buruzko informazio argia, zehatza eta orokorra ematen digu arlo ezberdinetako adierazle esanguratsuen bidez. Hala
nola, klima-aldaketa, airea, ura, lurra, biodibertsitatea, materialen-jarioa eta hondakinak. 2015eko edizio honetan, Europa mailan erabiltzen ari diren filosofiarekin bat eginez, ingurumen-profil monografikoa egitea erabaki da, gizarte guztiarentzako gai nagusi batean oinarrituz: ura.