Teknologia Garbien Euskal Zerrenda 2004an sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan. Zerrenda hori, garapen jasangarria sustatzeko eta euskal ingurumen-politika ezartzea errazteko instrumentu fiskal bat da, eta dagokion xedea betetzeko transferentzia teknologikoa eta ingurumena gehiago zaintzen duten ekipoak baliatzen ditu.